You are on page 1of 4

MATEMATIKA MINTEGIA 2. DBH ZERGATIK EZ DA EXISTITZEN KING KONG?

Naturan hainbat neurritako izakiak aurki ditzakegu, hasi bakterio mikroskopikoetatik eta bale urdin handienetara, baina badira arrazoi fisikoen eraginez gainditzen zailak diren mugak ere, eta matematika lagungarri da haiek ulertzeko. Bale urdina gisako animalia bat itsasoan bakarrik aurki daiteke. Izan ere, txikitu egiten du urak balearen pisuaren eragina. Lehorrean ezingo lioke zutik eutsi bere buruari. Bestalde, hainbat filmetan agertzen diren gizakiak (esaterako, Gulliver, Godzila, Cario he agrandado a los nios edo King Kong filmetan agertzen direnak) alegiazkoak baino ez dira, ezingo bailirateke errealitatean bizi. Gizaki baten altuera bikoiztu eta proportzioak mantenduz gero, izan ere, bere hezurren sekzioaren azalera jatorrizkoa baino 22 = 4 aldiz handiagoa izango litzateke. Hortaz, bolumena eta pisua 23 = 8 aldiz handiagoak izango lirateke, eta gizaki hori askoz ere baldarragoa izango litzateke presioaren eraginez. Altuera hirukoiztuz gero, aldea handitu egiten da; azalera 32 = 9 eta bolumena 33 = 27 aldiz handiago izango lirateke, eta hezurrek ezingo lukete eutsi.

MATEMATIKA MINTEGIA 2. DBH Ikasgaia Maila Unitate didaktikoa Testu mota Egilea Titulua Argitaletxea/Webgune a Urtea Matematika 2. DBH Bolumenaren neurriak Azalpena ITURRIA Ignacio Fernndez Bayo. Eibarko Matematika mintegia egokituta Zergatik ez da existitzen King Kong? Ediciones SM. Ikasmina 2007

Berritzeguneko

Irakurtzen hasi aurretik: 1. Izenburuari eta irudiei erreparatuz, zein uste duzu izango dela irakurgai honen helburua? Idatzi zure hipotesia, zure ustea. 2. Pertsona baten altuera 1,60 m bada eta 60 kg pisatzen baditu, proportzioak mantenduta altuera bikoizten bada, zenbat pisatuko duela uste duzu? Idatzi zure hipotesia. Irakurri bitartean taldean lantzeko galderak: 1. Gizaki baten altuera bikoiztu eta proportzioak mantenduz gero, bere hezurren sekzioaren azalera jatorrizkoa baino zenbat aldiz handiagoa izango da? Eta altuera laukoizten bada? Irakurri ondoren binaka erantzuteko galderak

1. Idatzi irudiko kaxaren ertzen luzerak: Luzera: Zabalera: Altuera: Kalkulatu eta idatzi irudiko kaxaren aurpegien azalerak: Kalkulatu eta idatzi irudiko kaxaren bolumena:

MATEMATIKA MINTEGIA 2. DBH


2. Orain, irudiko ertzen luzerak bikoiztuz marraztu kaxa berria lehengoaren ondoan, eskala (1:1) mantenduz eta kalkulatu eta idatzi, ertzen, aurpegien eta bolumenaren dimentsio berriak. 3. Konparatu bi kaxen arteko dimentsioak. Kaxa berriaren ertzen luzerak hasierakoarenaren _________________ dira. Kaxa berriaren aurpegien azalerak hasierakoarenaren _________________ dira. Kaxa berriaren bolumena hasierakoarenaren _________________ da. 4. Irakurri aurretik erantzun duzun 2. galderan 3,20 m altuerako gizonak zenbat pisatzen duela idatzi duzu? Zuzena al da? Arrazoitu.

MATEMATIKA MINTEGIA 2. DBH

You might also like