You are on page 1of 15

mutua

i nf or mazi oa
2014ko maiatza 39 zbk.
Elkarrizketa:
Alberto Santos
EITBko Prebentzio
Zerbitzuko teknikariari.
EITB, sariaren VI.
edizioaren irabazlea

Aurkibidea
GAUR EGUN
ENPRESEN LASTERKETA: MUTUALIA IRABAZLE SAILKAPEN MISTOAN.
PREBENTZIOA
MUTUALIA SARIAREN AZKEN EDIZIOAN AINTZATETSITAKO PROIEKTUAK.
GURE ENPRESA ELKARTUAK
ElkarrizkEta: albErto santos.
FORMAKUNTZA
EKAINEKO LAN ARRISKUEN PREBENTZIOKO JARDUNALDI DIBULGATIBOAK
LEGEAK
alargun-pEntsioa .
BERDINTASUNA
EnprEsa-bErdintasunarEn alorrEko EspEriEntziak.
MUTUALIA KIROLAREKIN
TAEKWONDOA: AUTOESTIMUA AREAGOTZEN DUEN KIROLA.
UMOREA
OGITARTEKOAREN ETENALDIA.
mutua informazioa 2014ko maiatza 39 zbk.
gaur egun
Maiatzaren 11n Adegi, Donosti-Eventos eta Diario Vascok antolatu-
tako Enpresen lasterketan mila korrikalaritik gora parte hartu zuten.
Lasterketan 4 pertsonez osatutako 274 taldek parte hartu zuten. MUTUALIAren izenean lau talde
mistok korrika egin zuten:
1. Taldea: 2. Taldea: 3. Taldea: 4. Taldea:
Eneko Yarza Zabala Jesus Urretxa
Benguria
Maria Fe Calles Othaiz Olatz Alberdi Oiarzabal
Xabier Iriarte Aranburu Beronika Noya
Arrizabalaga
Carlos Cachn
Hartmann
M Jos Padura
Mugica
Jesus M Romon
Martinez
Eva Rial Muoz Jokin Amilibia
Agirresarobe
Belen Salvador Buela
Maria Iturrioz Arrechea Argie Etxabe Ramon Sandra Iriarte Martn Txomin Solabarrieta
Acarregui

Sailkapen mistoan irabazle suertatu zen EQUIPO MUTUALIAko 1. TALDEA Lasterketa hasi
zen unetik Eneko, Xabier, Jesus eta Maria erraz gailendu ziren, eta 8.500 metrotako ibilbidea
egiteko 35:06 denborarekin helmuga zeharkatu zuten lehenengoak izan ziren. Zorionak
hamasei parte-hartzailei.
Gizonezkoen sailkapenean JAURE (29:55) eta emakumeen sailkapenean POLICLINICA GIPUZKOA
(43:29) izan ziren irabazle.
Mutualiako Kudeaketa Saila
Enpresen Lasterketa:
Mutualia irabazle sailkapen mistoan
mutua informazioa 2014ko maiatza 39 zbk.
berdintasuna
ENPRESA TOPAKETA:
Enpresa-berdintasunaren alorreko esperientziak ezagutarazteko networkinga
Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioko Aukera Ber-
dintasunerako Zuzendaritza Nagusiak gonbidapena egin zion MU-
TUALIAri, ENPRESA TOPAKETA honetan hizlari gisa parte hartzeko:
Enpresa-berdintasunaren alorreko esperientziak ezagutarazteko
networkinga
Programatutako jardueraren helburu nagusia
enpresen eta beste erakunde batzuen arteko
esperientzia- eta ezagutza-trukerako eremu bat
eskaintzea zen, berdintasunerako neurri eta
planen ezarpena bultzatze aldera. Era horretan,
berdintasunerako plan berriak martxan jartzen,
dagoeneko onartutakoak sendotzen, eta ikasi-
tako lezioak zabaltzen laguntzeko mekanismoak
eta harremanak ezarri nahi zituzten.
Topaketa Ezkerraldeko Enpresak Garatzeko
Zentroa, SAn egin zen, maiatzaren 27an, eta,
bertan, berdintasunaren alorrean egindako ibilbi-
dea aurkezteko aukera izan zuen MUTUALIAk.
Horren bidez, bere jardunbide egokiak hedatu
zituen, parte hartu zuten enpresek ikus zezaten
zer lehiakortasun-abantaila dakartzan, alde ba-
tetik, legea betetzeak, eta, bestetik, erabakiak
hartzeko esparruetan emakumeen eta gizonen
presentzia orekatua proposatzen duten irizpi-
deetan oinarritutako pertsonen kudeaketan au-
rrera egiteak.
Enpresa-topaketa horretan, halaber, osasun,
Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioko
Aukera Berdintasunerako Zuzendaritza Nagu-
siak garatutako Enpresetako Berdintasun Plan
eta Neurrietarako Aholkularitza Zerbitzua aur-
keztu zuten.
Cristina Mendia. efr Mutualia Managerra-
formtico para la gestin de la prevencin on
line Sin necesidad de papel.
Herramienta a travs de internet y del correo
electrnico, que permite la consulta, la parti-
cipacin y la organizacin de la actividad pre-
ventiva en la empresa, de una forma rpida y
sencilla, en
funres de seguridad y salud, etc.
mutua informazioa 2014ko maiatza 39 zbk.
prebentzioa
Pertsona eta enpresa ugarik agertu dute Mutualia sariaren VI. edi-
zioan aintzatetsitako proiektuen inguruko interesa.
Aurrerapen gisa, hona hemen horietako bakoitzaren laburpena. Gure webgunean xehetasun ge-
hiago aurkituko dituzue. Saritutako enpresekin harremanetan jartzeko datuak ere gehitu ditugu,
informazio gehiago nahi izanez gero haiengana jotzeko aukera izan dezazuen.
Enpresa eta proiektu irabazlea:
Euskal Telebista, SA, Zero paper, prebentzioa eta osasuna proiektuarekin
Prebentzioa online eta paperik gabe kudeatzeko euskarri informatikoa. Interneten eta posta ele-
ktronikoaren bidezko tresna, enpresan prebentzio-jarduera kontsultatzeko, antolatzeko eta bertan
parte hartzeko aukera ematen duena, pertsona bakoitzak, dauzkan arduren arabera, azkar eta
erraz parte hartuta. prebentzio-kudeaketaren integrazioasoiltzen du, eta gardentasuna ahalbi-
detzen du kudeaketan, langileek eta beren ordezkariek azkar eta zuzen egin ditzaten sarbide eta
kontsultak
Accesita:
Mercedes Benz Espaa, SA, Ergo+ proiektuarekin
ix consistente en sesiones de entrena
bizkarreko lesioak murriztea, prebentzio-programa hauen bidez:
Ergomix. lanorduen barruan, entrenamendu-saioak egitean datza, astean 90 segundokoak eta
guztira 16 astetan zehar. Fisioterapeuta batek zuzentzen ditu saioak, eta, horiez gain, beste ariketa
fsiko pertsonalizatu batzuk irakasten ditu. delmia Ergonomix: tresna horrek langilearen lan-inguru-
nea eta mugimenduak simulatzen ditu ordenagailu batean, eta aldaketa birtualak egiteko aukera
ematen du, prebentzio-neurriak planteatuta. Ergoactiv: proiektu honek langileak zeregin aktiboa
izatea bilatzen du, bizkarra zaintzeko ezagutza teoriko-praktikoen bidez.
Accesita:
Vivienda y Suelo de Euskadi, SA, Lidergoa eta berrikuntza segurtasunean eta osasunean
proiektuarekin.
bere helburuak bultzatutako sustapenetan segurtasun- eta osasun-baldintzak hobetzea eta sek-
torean trakzio-efektua eragitea dira, bai eta ildo hauetan jardutea ere: kontratazioen baldintza-agi-
riak zehaztea lan eta prebentzioaren alorrean, sustatzailea inplikatzea prebentzioaren alorrean
(lidergoa), segurtasun eta osasuneko koordinatzailea proiektu-fasean integratzea, hitzarmen ko-
lektiboak eta lan-araudia betetzen diren jarraitzea, segurtasun eta osasuneko koordinatzailearen
zigortze-ahalmena, eta abar.
Mutualia sariaren
azken edizioan aintzatetsitako proiektuak.
Accesita:
Gamesa Corporacin Tecnolgica con el proyecto Programa de Cultura Preventiva ThinkSafe
safety Cornerretan garatuko diren partaidetzazko bileretan datza. bertan, langile-talde bat egune-
ro elkartzen da, prebentzioaren alorreko pertsonen eguneroko portaera hobetzeko helburuarekin.
bilera horietan, besteak beste, hierarkia-arduradunek, lider batek eta hezitzaile batek parte hart-
zen dute beti, eta hainbat gai lantzen dituzte: gertakariak, ezagutzaren kudeaketa, estandarrak,
prebentzio-behaketak, hobetzeko proposamenak.
Accesita:
Alcoa Transformacin de productos, SL, Giaa erremndimendua kudeatzeko HUMAN PERFOR-
MANCE programa ezartzea proiektuarekin.
Proiektu horretan, honela lantzen dute prebentzioa: pertsona hori, zeregin hori, une horretan,
akats bat egiteko probabilitatea ebaluatzeko, horretan eragina izan dezaketen faktore guztiak hart-
zen baitira kontuan. Egunero bilera informalak egiten dira atal bakoitzean, arrisku handiko zere-
ginak identifkatzeko eta egoera hura kontrolatzeko erabiliko diren tresnak ezartzeko xedearekin:
zereginaren aurreko solasaldia, autoegiaztapena, gelditu eta bilatu laguntza, hiru bideko
komunikazioa, pausoz pauso.
Accesita:
Azti Fundazioa, Azterketa ergonomikoa eta hobetzeko neurriak lehen sektorearen eta elikagaien
industriaren jardueretan, mugimendua atzitzeko teknologiaren bidez izeneko proiektuarekin.
Lehen sektorea eta elikagaien industria aztertzea, ERGOMOVEN sistemaren bitartez mugi-
menduak atzituz. Langileei buruzko informazioa in situ biltzen dute, eta ebaluazio ergonomikoak
egiten dituzte (REBA eta OCRA metodologiak, besteak beste). Fisioterapeutek eta laneko arris-
kuen prebentzioko teknikariek epe luzeko ondorio posibleak identifkatzen dituzte, zereginak arris-
ku-mailaren arabera sailkatzen, eta zuzentzeko zein prebenitzeko ekintzak zehazten. Jarrerak
zuzentzearekin lotutako ekintzei ematen zaie lehentasuna. Hobekuntzak formatu oso bisualean
eta hizkera sinplean zabalduko dira.
Mutualiako Prebentzio Saila
mutua informazioa 2014ko maiatza 39 zbk.
gure enpresa elkartuak
Elkarrizketa: Alberto Santos,
EITBko Prebentzio Zerbitzuko Alberto Santos teknikariaria
Euskal Irrati Telebistak 956 bat langile ditu
orotara; Bilboko, Donostiako eta Gasteizko
egoitzetan batzuk eta Madrilgo delegazioan
beste batzuk. 2005etik hona, prebentzio-zerbit-
zu mankomunatua du taldeak, prebentzioaren
arloa antolatzeko. Bi medikuk, erizain batek
eta teknikari batek osatzen dute zerbitzua, eta
azken horrek alorreko kudeatzaile gisa ere
dihardu. Horrez gain, tarteko teknikariak aritzen
dira noiz edo noiz, sailean praktikak egiten.
2005a baino lehen, EITBko zerbitzu medikoak
kudeatzen zuen prebentzioa, Mutualiaren Pre-
bentzio Sozietatearen laguntzaz.
Hainbat ziurtagiri eskuratu ditu EITBk: Laneko
Segurtasun eta Osasuneko Ziurtagiria (OHSAS
18001), Kalitate Kudeaketa Sistemaren Ziurta-
giria (ISO 9001) eta Ingurumena Kudeatzeko
Sistemaren Ziurtagiria (ISO 14001). Gainera,
sariak ere jaso ditu Eitbk, bere kudeaketa-sis-
temagatik: zilarrezko Q-a 2004an, iberoame-
rikako saria 2006an, urrezko Q-a 2007an
eta Enpresa Bikaintasunaren Europako Saria
(EFQM) 2008an. Era berean, gri a+ kalifkazio
gorenaren jabe da, enpresaren erantzukizun
sozialaren ereduan. Halaber, 2005ean OHSAS
18001 ziurtagiria eskuratu zuen, eta hori lortu
zuen Estatuko lehenengo telebista bihurtu zen.
Prebentzioaren kudeaketaren alorreko bi aint-
zatespen ere jaso ditu: San Prudencio Fun-
dazioaren saria 2008an, eta APA elkartearen
Diploos saria 2009an.
Alberto Santos elkarrizketatu dugu, EITBko Pre-
bentzio Zerbitzu Mankomunatuko teknikaria.
Mutualia saria jaso berri duzue, bai
prebentzioa kudeatzen duzuen moduagatik,
bai lehiaketara aurkeztu duzuen Zero pa-
per, prebentzioa eta osasuna proiektuaga-
tik. Zertan datza saritutako proiektua?
Laburbilduz, ORACLE datu-baseak dira. Es-
parru ugari jasotzen dituzte: arriskuen ebalua-
zioa, kontratak, norbera babesteko ekipoak,
prestakuntza, arriskuen inguruko informazioa,
istripuak, larrialdiak, mediku-hitzorduak, le-
ge-betekizunak, planifkazioa, kontu-ikuskaritza,
eta abar. Baseok langileekin elkarreraginean
aritzen dira, egunero erabiltzen duten intrane-
ten, bai eta gainerako aplikazioen bidez ere,
enpresetan ohikoak diren tresna errazen bidez;
Outlook-a, adibidez. Eta elkarreragin horiek
erregistratuta geratzen dira, noski.
Kudeaketaren informazio guztia Zero paper
sisteman txertatzeari esker, sistema hazten eta
EITB taldeak irabazi du Mutualia sariaren VI. edizioa, Zero paper,
prebentzioa eta osasuna proiektuarekin. Sari hori Mutualiara kide-
tutako enpresei edo atxikitako langile autonomoei ematen diegu,
laneko arriskuak prebenitzeko helburuarekin egindako kudeaketa,
ikerketa, garapen teknologikoa eta berrikuntza aintzatesteko.
hobetzen joan da, eta hurbileko tresna bihurtu
da, erabilera anitzekoa eta gardena. Garrant-
zitsuena, hala ere, zera da: aplikazioaren man-
tentze-lana eta know-howa geureak direla.
Sistema hori ezarri zenutenetik, zertan
hobetu da zuen enpresa?
Sistema erraza denez, guztiz gardena eta
edozein ordenagailutik sartzeko modukoa,
langileek eta beren ordezkariek konfantza
osoa duten bertan bildutako informazioan. Hain
zuzen, langileek aktiboki parte hartzen dute ku-
deaketan. Sarbide-baimen bereziei esker, gure
datu-baseko informazio guzti-guztia kontsulta
dezakete.
Proiektua beste enpresa batzuetan
aplikatzeko modukoa al da?
Erabat. Are gehiago, kanpoko prebentzio-zerbit-
zu batek plataforma bat sor lezake Interneten,
bere enpresen datuekin, eta, ondoren, gakoen
eta baimenen sistema baliatuta, kudeake-
ta pertsonalizatua eskain liezaioke horietako
bakoitzari, konfdentzialtasun osoa bermatuta.
Egin al duzue prebentzioarekin lotu-
tako bestelako I+G+b proiekturik?
Zero paper tresna bizia da. Ia urtero garat-
zen ditugu aplikazio berriak, edo dauzkagunak
hobetzen. Une honetan, enpresa osasungarria-
ren estandarrak lantzen ari gara, eta osasuna
sustatzen. Horrekin lotuta, hainbat proiektu
prestatzen ditugu; adibidez, urtero egiten dugun
Osasunaren Astea, dagoeneko seigarren edi-
ziora iritsi dena.
Nola txertatzen dira proiektuok EIT-
Bren prebentzio-sisteman?
Urtearen hasieran, prebentzioaren alorreko
berritasunak planifkatu, programatu eta adostu
egiten ditugu, hainbat batzordetan hiru bat-
zorde ditugu; sozietate bakoitzeko, bat, eta,
ondoren, intraneten bidez zabaltzen ditugu.
Aldi berean, prebentzio-ekintzaren planifkazioa
jarraitzeko, sei hilean behin foroak izaten ditu-
gu. Horietan, arrisku-arloak kudeatzen dituzten
zuzendaritza-taldeko kideek hartzen dute parte.
Ez dugu ahaztu behar Zuzendaritzak urtero
gauzatzen duen berrikuspena. Bertan, prebent-
zio-zerbitzuko arduradunak urteko balantzea
eta helburuak aurkezten dizkio goi-zuzendarit-
zari.
Prebentzioaren kudeaketari dagokio-
nez, zeintzuk dira zuen prebentzio-jardueran
nabarmentzen diren gako-puntuak eta/edo
berezitasunak?
Kanpoko ikuskatzaileek, beti, Zero paper,
prebentzioa eta osasuna sisteman egindako
hobekuntzak azpimarratzen dituzte. Hala ere,
nabarmentzeko modukoak dira beste hainbat
aplikazio ere; e-learning prestakuntzaren ku-
deaketa, adibidez; eta, nola ez, osasuna sus-
tatzeko jarduerak, enpresaren erantzukizun
sozialaren ereduan GRI A+ kalifkazio gorena
lortzen lagundu digutenak.
Zuen esperientzia kontuan hartuta,
zein aholku emango zenieke antzeko baliabi-
deak dituzten beste enpresa batzuei, horre-
lako ekimenak gauzatzeko?
Arriskuen prebentzioa praktikan jartzea erraza
izan daiteke eta erraza izan beharko litzakete,
eta teknikariok erraztu egin behar dugu hori.
Horrelako tresnen bidez, laneko arriskuak ho-
beto prebenitzen dira eta laneko giroa hobetu
egiten da, eraginkortasuna, sinpletasuna eta
gardentasuna izanik ardatz.
contratacin en materia laboral y preventiva,
implicacin del promotor en materia preventiva
(liderazgo), integracin del Coordinador de
Seguridad y Salud en la fase de proyecto,
seguimiento del cumplimiento de convenios
colectivos y normativa laboral, capacidad de
penalizacin por parte de los coordinadores de
seguridad y salud, etc.
Mutualiako Prebentzio Saila
mutua informazioa 2014ko maiatza 39 zbk.
formakuntza
2014ko EKAINA
Prebentzioari buruzko jardunaldiak
PREBENTZIO BALIABIDEEN FIGURA
behar den informazioa emango du prebentzio-arduradunaren eta langile izendatuaren fgurei buruz, berorien
eginkizunez, eduki beharko duten gaitasunaz eta prestakuntzaz, eta berorien presentzia beharrezkoa
egiten duten egoerez. (9:30etik 11:30era).
donostia (Camino kalea, 1): ekainak 5.
gasteiz (zumarren hiribidea,1): ekainak 12.
bilbo (Henao, 26): ekainak 19.
Jardunaldiak gure Prebentzio Saileko teknikari Pilar Bezaresek eta Jaione Fernndezek emango dituzte.
ZARATAREN KONTROLA ETA NEURKETA
Indarrean dagoen legeriaren arabera, enpresak dituen obligazioei buruzko oinarrizko ezagutzak landuko
dira, baita zarataren ebaluazioari, kudeaketari eta kontrolari buruzko hainbat alderdi ere. (9:30etik 11:30era).
donostia (Camino kalea, 1): ekainak 3.
gasteiz (zumarren hiribidea,1): ekainak 10.
bilbo (Henao, 26): ekainak 17.
Jardunaldiak gure Prebentzio Saileko teknikari Fran Vallok emango ditu.
Mutualiako Prebentzio Saila
mutua informazioa 2014ko maiatza 39 zbk.
legeak
Alargun
pentsioa
Auzitegiak gogoratu bezala, errekurritutako
epaian eta kontrastatzekoan antzeko kasuen
aurrean ebazpen judizialak ezberdinak eta kon-
traesankorrak dira; izan ere, bi kasuetan alar-
gun-pentsioa eskatzen duten alargunak daude,
ebazpen judizial bidez bananduta, eta konpent-
sazio-pentsio bat fnkatu zaie biei, baina berau
ez da gauzatu, eta onuradunek ez dute eskatu.
Kontraesanaren ondorioetarako, ez du ga-
rrantzirik kontrastatzeko epaian auzi-jartzaileak
1987ko uztailaren 13an betearazteko eskatu iza-
nak, egiaztatuta baitago aipatutako pentsioaren
azken ordainketa 1989ko ekainean egin zela,
eta harrez geroztik auzi-jartzaileak ez du zenba-
tekorik jaso kontzeptu horrengatik.
Alderatutako epaiek emaitza kontraesankorrak
dituzte; hala, errekurritutakoak alargun-pentsioa
bidezkoa dela ebazten du, GSLOren 174.2 arti-
kuluak ez baitu eskatzen konpentsazio-pentsioa
benetan jasotzea, baina kontrastatzekoak, aldiz,
ondorioztatzen du auzi-jartzaileari ez zaiola alar-
gun-pentsioa aitortzen horretarako eskubidea
edukitzeko baldintza baita, batetik, konpentsa-
zio-pentsio bat formalki ezarrita egotea eta, bes-
tetik, hori benetan jaso izana.
Auzitegiaren iritziz erreklamatutako alar-
gun-pentsioa jasotzeko eskubidea du auzi-jart-
zaileak honako arrazoi hauek direla-eta:
Lehenengoa: GSLOren 174.2 artikuluak hitzez
hitz dioena, zorrotz aitortzen baitio alargun-pent-
siorako eskubidea, banantzeko edo dibortzioko
kasuetan eskatutako baldintzak beteta, ezkon-
tide legitimoa denari edo izan denari; halaber,
judizialki dibortziatutako edo banandutako pert-
sonek Kode Zibilaren 97. artikuluak aipatutako
konpentsazio-pentsiorako eskubidea ere izan
beharko dute, eta eragilea hil ondoren iraungiko
da hori.
Arauak eskatzen du dibortziatuta edo bananduta
dagoen pertsonak konpentsazio-pentsioa esku-
ratzeko eskubidea izan behar duela, ez hori jaso
behar duela, baizik eta konpentsazio-pentsioa
jasotzeko eskubidea aitortuta eduki behar duela.
alargunak konpentsazio-pentsioa jasotzeko
eska dezake; eskubide hori epai irmoan aitortuta
du, eta epaia betearazteko eska dezake edonoiz
preskribatuta ez dagoen pentsio-aldiari dagokio-
nez.
Bigarrena:
arauak nahi izan balu alargun-pentsioaren onu-
radunak aitortuta duen konpentsazio-pentsioa
benetan jasotzen egotea, horrela adieraziko
Banandutako alargunak alargun-pentsioa eskuratzeko eskubidea
duela onartzen du Auzitegi Gorenak 2014ko apirilaren 1eko epaiaren
bidez, nahiz eta banantzeko epaiak aitortu zion konpentsazio-pent-
sioa inoiz jaso edo eskatu ez duen.
zukeen; ezkontidea hiltzen denean aipatutako konpentsazio-pentsioaren jasotzailea izatea eska-
tuko zukeen alegia. arauak konpentsazio-pentsiorik jasotzeko eskubidea izateko baldintza ezarri
du, kasu askotan pentsio horretarako eskubidea dutenek ez dutelako berau jasotzen; esate bate-
rako, ezkontidearen kaudimen-gabeziako kasuetan, desagertuta dagoenean... Horrelako kasuetan,
errekurritutako epaiaren interpretazioaren arabera, banandutako pertsonak ez luke alargun-pent-
siorako eskubiderik edukiko, konpentsazio-pentsioa, judizialki emandakoa, ezkontidea hiltzen de-
nean ez jasotzeagatik.
Hirugarrena:
konpentsazio-pentsioa ordaintzeko eskatu ez izanak ez dakar horri uko egitea. aurretik ere adierazi
dugun moduan, auzi-jartzaileak edonoiz eska dezake preskribatu gabe dagoen pentsioaren aldia.
Eskubideei uko egitea, bestalde, zehatza, argia eta erabatekoa izan behar da, eta ez da zilegi berau
deduzitzea adierazpen zalantzagarrietatik edo zalantzazko esanahia duten ekintzetatik. auzi-jart-
zaileak ez du uko egiteko ekintza argi eta erabatekorik egin, eta bere pasibotasunari legez aurreiku-
sitako eragina baino ezin zaio eman; hots, ondoz ondoko pentsio-aldiak preskribatzea.
Laugarrena:
konpentsazio-pentsioa ez eskatzeak ez dakar berau iraungitzea. izan ere, iraungitzeko kausak
Kode Zibilaren 101. artikuluan daude jasota, eta halakotzat adierazita daude pentsiorako eskubidea
eragin zuen kausa desagertzea, jasotzeko eskubidea duen pertsona berriro ezkontzeagatik edo
beste pertsona batekin ezkonbizitza egiteagatik. auzi-jartzaileak ez du bietako bakar bat ere betet-
zen, ez da konpentsazio-pentsioaren iraungipenik gertatu, hortaz.
Bosgarrena:
Prozedura Zibilari buruzko Legearen 518. artikuluan ezarritakoa ikusita, ez dago ulertzerik pres-
kribatu gabeko aldiari dagokion konpentsazio-pentsioa eskatzeko ekintza exekutiboa iraungita da-
goela banantzeko epaia irmo bihurtu ondoko bost urteen barruan zegokion betearazpen-demanda
ez jartzeagatik; izan ere, aldizkako pentsio bat denez, iraungitzeko epea hileko pentsio bakoitza
sortzen denetik aurrera zenbatu beharra dago.
Susana Castaos .Abokatua MUTUALIAko Aholkularitza Juridikoko burua
mutua informazioa 2014ko maiatza 39 zbk.
mutualia kirolarekin
Taekwondoa
Autoestimua areagotzen duen kirola
Taekwondoa oin eta eskuekin kolpatzeko artea da. Bost bertute ditu
oinarri bere flosofak: kortesia, zintzotasuna, iraunkortasuna, au-
tokontrola eta espiritua.
Korean sortutako arte martzial horretan, ikus-
garriak dira, eta oso ugariak, ostikoak emateko
teknikak. Gainera, eskuekin, ukabilekin, ukon-
doekin, oinekin eta belaunekin jotzeko teknikak
ere baditu. Norbera babesteko teknikek osatzen
dute taekwondoa, hala nola heltzeek, blokeoek,
lokadurek eta ekorketek. Bere mugimenduen
eraginez, oso arte martzial eraginkorra da zuti-
kako borrokan, eta, batez ere, distantzia luze eta
ertainetan aritzeko, horrelakoetan aprobetxat-
zen baita ondoen hanken indarra eta abiadura.
Duela 50 urte baino zertxobait gehiago sortu
zen, eta arte martzial ezagunenetako bat da
gaur egun. Ia 150 herrialdetako 30 milioi pertso-
na inguru aritzen dira taekwondoan. Eta hemen,
Euskadin, gero eta errotuagoa dago. Euskadi-
ko Taekwondo Federazioan, urteak daramatza-
te egunero-egunero aurrerapausoak emateko
erronka betetzen. Bai borrokari, bai teknikari da-
gokienez. Eta, azken urteotan, oso emaitza onak
lortzen ari da. Iaz, Euskadi hirugarren sailkatu
zen Espainiako haurren kategorian.
Junior kategorian, berriz, Europako hirugarren
izan zen. Hori dela eta, beheko kategorietan
gauzatzen den lana indartu nahi du. Aspalditik
ari da Euskadi, taldean egiten ari den lana dela
medio, erreferente bikaina dela erakusten. Eus-
kal Federazioan, emaitza sonatuak lortzeko hel-
buruarekin ari dira lanean.
Alde horretatik, ekarpen handia egin dute Fadu-
rako Errendimendu Handiko Zentroak (Getxo),
foru-aldundiek eta Eusko Jaurlaritzak. Elitean
lehiatu ahal izateko lana klubetan egiten da. On-
doren, Euskal Federazioak entrenamenduak an-
tolatzen ditu entrenatzaile eta prestatzaile fsiko
guztiekin batera. Estatu-mailan dominak lortzen
dituzten euskal taekwondo-jokalari onenek Esta-
tuko errendimendu handiko zentroetako batean
sartzeko aukerak dituzte, eta proba garrantzit-
suetan hartzen dute parte.
Euskal selekzioa oso lehiakorra da, biztanle eta
lizentzia gehiago dituzten eskualde eta autono-
mia-erkidegoen aurrean. zaila da horien guztien
aurka lehiatzea, baina, orain dela 35 urtetik hona,
lan eredugarria egiten ari da Euskadi. Adibide
gisa, aurtengo Espainiako Txapelketa Absolu-
tuan, laugarren sailkatu da Euskadi, hiru domi-
na lortuta: Elaia Torrontegik eta Mikel Bernalek
urrezkoa, eta Nagore Irigoyenek zilarrezkoa.
Txapelketa horretan bertan, baina junior kate-
gorian, zazpi domina irabazi dituzte Euskadiko
ordezkariek.
Horren ondorioz, bosgarren postua lortu du.
Duela oso gutxi, Elaia Torrontegik zilarrezko do-
mina lortu du Tunisian egin den Kartagoko 4.
Nazioarteko Irekian, 46 kilo baino gutxiagokoen
kategorian.
Horren bidez, munduko sailkapenerako puntu
gehiago lortu ditu Elaia Torrontegik. Seigarrena
da bere pisu-kategorian, eta munduko hamar
onenen artean dago. Era berean, aurten Espai-
niako txapelduna izan da senior kategorian, eta
bigarrena Alemaniako Irekian.
Gaur egun, olinpiar jokoa da taekwondoa. Ohi-
kotasunez horretan aritzen direnentzat, bizimo-
dua ez ezik, oreka fsikoa eta mentala lortzeko
tresna ere bada, zoriontasuna eta segurtasuna
ematen dituelako. Izan ere, gizakiok zentzu
guztietan pertsona gisa errealizatzeko elemen-
tuek bat egiten dute taekwondoan. Kirol horre-
tan aritzen diren helduak, gazteak eta haurrak
saioan egon ohi dira, beren buruetan konfantza
dute, autodiziplina dute, eta autoestimu han-
dia. Haur askok, taekwondoa egitean, aldaketa
positiboa izaten dute euren jarreran. Izan ere,
taekwondoak baretu egiten du gazteen berezko
kemena: oldarkorrak direnak lasaiagoak bihurt-
zen dira; barnerakoi eta lotsatiak diren haurrei,
berriz, konfantza eta ekimena ematen die, eta
beren burua are gehiago estimatzen ikaste-
ra bultzatzen ditu. Euskadin, poztasun gehien
ematen dituen kiroletako bat da taekwondoa.
EKFBko Prentsa Saila
mutua informazioa 2014ko maiatza 39 zbk.
umorea
Ogitartekoaren
etenaldia
Kepa Bilbao
mutua
i nf or mazi oa
2014ko maiatza 39 zbk.

You might also like