You are on page 1of 21

HEZKUNTZA PROIEKTUA

IBAIBE
IKAS-KOMUNITATEA

HISTORIA
Ibaiben 2006-07 ikasturtean hasi ginen ibilbidea ikas
komunitate gisa.

Elkarbizitzan sakontzeko asmoz proiektu honen berri


eduki genuen.

Klaustroari aurkeztu, honek onartu eta lehenengo


pausua formazioa izan zen.

Hurrengo urtean ametsari ekin genion. Komunitatearen


partaide guztiek parte hartu zutelarik.
Geletan ere arrakasta lortzeko zenbait hezkuntza
jarduera ezarri ziren (talde elkarreragileak, solasaldiak).
Zenbait batzorde misto ere eratu ziren (elkarbizitza,
ikasketak hobetzeko batzordea)

JARDUERAK
JARDUERAK
JARDUERAK

Talde elkarreragileak. HH eta LHn


Euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez
Solasaldi literarioak. HH eta LHn eta gurasoak
Solasaldi curricularrak. LHn
Irakurketa bikoteka. HH eta LHn
Batzorde mistoa
Ikasleen asanblada
Ortua
Liburutegia arratsaldez

ZENBAKIAK

Talde elkarreragileak: 34 ikasle Batxilergoko 1 mailakoak eta 7


guraso
Ingelesa: 6 guraso
Informatika: aita 1
Batzorde mistoa: 8 ama/aita
Ortua: 6 guraso
Helduen solasaldi literarioak: 5 guraso, amama 1 eta moderatzailea
irakasle erretiratua
Liburutegia arratsaldez: 3 guraso
Irakurketa bikoteka: 3 irakasle

ZER DIRA TERTULIA DIALOGIKOAK

ZER DIRA TERTULIA DIALOGIKOAK

Berdintasunean oinarritutako solasaldi bat.


Irakurtzeko modu berria.
Testu baten inguruan bildu eta iritziak konpartitu.
Ikuspegi komunikatiboa: ikasleen arteko elkarrizketa bultzatzen duena.
Ikasleen arteko elkarreraginak.

Beraz irakurketa dialogikoak, literatura partekatutako plazer bihurtzeaz


gain, elkarrekin hausnartzeko eta elkarrengandik ikasteko balio du.
Komunitatea eraikitzeko tresna bat da: irakaspenak sortzeaz
gain, pertsonen arteko loturak sortzen ditu, hitzen,
sentimenduen eta esperientzien trukearen bidez Miguel Loza.

TERTULIA LITERARIO DIALOGIKOAREN


HELBURUAK

Ikasle guztien artean irakurzaletasuna bultzatu.

Ikasleak motibatu.

Testuei buruzko hausnarketa eta ulermena bultzatu ikasle guztien


artean.

Irakurketa norberaren eta taldearen bizipenekin lotu.

Irakurketaren bidez besteekin elkarrizketak sortu.

Irakurketaren garrantzia eta erabilgarritasuna baloratu.

Ahozko adierazpena garatu.

Irakurketaz gozatu.

Entzuteko ohiturak sortu.

Ramon Flechak hauxe dio: Tertulian, bizitzaz eta literaturaz ikasten


dugu, elkarrekin hitz egiten dugun bitartean.

KLASIKOEN GARRANTZIA

Ikasle guztiek ahalmena dute lan horiek ulertzeko eta gozatzeko.


Gai Unibertsalak dira.
Ikastetxeetan irakurtzen ez dena, beste giroan ez dira irakurtzen.

PROZEDURA

Etxean edo eskolan irakurri adostutako orriak.


Paragrafo bat aukeratzen da interesgarria iruditzen zaielako
(gustatu zaie, oroipen bat, gogoeta )
Tertulien koadernoan apuntatzen da, gero gelan komentatzeko.
Ideia guztiak komentatzen dira
Ez da komentatzea idazleak pentsatzen zuena.
LH eta HH saio 1 astero behin gutxienez.
HHn 4 urteko geletan irakasleak irakurtzen du saio baten eta hitz
egiten da. 5 urteko geletan, aldiz, testuak luzeagoak izan daitezke
eta irakurketak 2 edo 3 saio iraun dezake.
LH1: Talde txikietan eta heldu baten gidaritzapean testua irakurtzen
dute eta ulermena lantzen da. Ondoren, korroan, bakoitzak
aukeratu duen paragrafoaz hitz egiten da.

MODERATZAILEAREN LANA

Gutxien parte hartzen dutenak animatu.


Askatasun giroa sortu.
Hitz egiteko txandak eman.

IRAKASLEEN LANA

Irakasleak proposatu eta adostuko du saio bakoitzean zenbat


orrialde irakurriko diren.
Hitz egiteko txandak emango ditu.
Eztabaida gidatuko du: isilik dauden edo hitz gutxien egiten duten
ikasleak animatuz eta, alderantziz, maiz hitz egiten dutenak
isilaraziz.
Ikasten ari diren beste gai edo arlo batzuekiko loturak sortzen
ahaleginduko da.

ERAGINAK IKASLEENGAN

Literatura-lanari buruzko askotariko iritziak partekatzen dira.


Sentipenak eta pentsaerak trukatzen dira.
Kalitatezko literaturarekin gozatu egiten da.
Norberaren estimua handitzen da: ekarpen guztiek balio dute eta ikasle
guztiek hartzen dute parte.

Elkartasuna bultzatzen da: elkarri laguntzen diote.


Berdintasunezko elkarrizketa-guneak sortzen ditugu gelan.
Irakurketa partekatzen da senide edo beste kide batzuekin.
Oinarrizko konpetentziak garatzen dira: Ahozko adierazpena eta

irakurmena garatzen dira eta komunikazioari zentzua eta funtzionaltasuna


ematen zaio.

Balioak lantzeko aukera bikaina eskaintzen du, bizikidetza hobetzen


da.
Entzuteko gaitasuna handitzen da.
Ikasle eta irakasleen arteko komunikazioa hobetzen da.
Jarrera kritikoa garatzen da.
Gure ideiak eraldatu, besteek esandakoa entzunez.

ZER IRAKURRI
Haur Hezkuntza
Simbad el
marino
Erpurutxo
Sagu kaskarina
Bambi
Kixkur eta hiru
hartzak
Ahate itsusia
Otsoa eta zazpi
antxume
Hiru
txerrikumeak
Txanogorritxu
Sirenatxoa

1. ZIKLOA
Simbad el
marino
Erpurutxuak
Peter Pan
Babarrun
magikoa
Jon Beldurgabe
Azeria eta
zikoina
Hansel y Gretel
Grinm anaien
ipuinak

2. ZIKLOA
Julio Verneren
ipuinak
On Kixote
Mantxakoa
Oihaneko
liburua
Udako gau
bateko
ametsa
Altxorraren
uhartea

3. ZIKLOA
Munduari itzulia
80 egunetan
El escarabajo de
oro
Oliver Twist
Ivanhoe
El perro de
Baskerville
Tormes
Lazarilloa
Romeo y Julieta
Tom Sawyer
abenturak

SOLASALDI CURRICULARRAK
Solasaldi Curricularrekin honako helburuak
ditugu:
Literatura

ez den testu batekin gozatzea.


Ikasle guztien artean testuaren esanahia ulertzea.
Irakurritakoaren ideia nagusiak ateratzea.
Argudiatzen ikastea eta balio positiboak lantzea.
Besteen iritziak errespetatzea.
Ikasle guztiek parte hartzea.

TESTU MOTAK

Curriculumarekin zer ikusia duten testuak erabiltzen dira, normalean


testu liburuak eta batez ere Ingurune eta Matematika testuak.

PROZEDURA

Gelan lantzen ari den gaiarekin zerikusia duen testua aukeratzen da:
Testu liburua,testu zientifikoa, bideo zientifikoa
Etxean irakurtzen da eta aukeratzen da:
Zer ulertu duzu?
Zer ez duzu ulertu?
Zer izan da nabaria zuretzat , gustatu zaizu.
Paragrafoak irakurtzen dira eta komentatzen dira.
Tutoreak gidatzen ditu.
Ohiko eran ez bezala, tutoreak ez ditu azalpenak ematen, guztion
azalpenei esker ikasten dugu.
Denon artean ulertu, ulertu ez dugunaz eta arreta eman digunaz
jarduten dugu, gaian sakontzeko.

GEHIAGO JAKITEKO

Hitzak partekatuz Miguel Loza (bloga)


HIK HASI aldizkaria 172. zenbakia
Berritzegune nagusia: Solasaldi dialogikoak dokumentua
www. Ikaskom. COMUNIDADES DE APRENDIZAJE

GURE IKASLEEN IRITZIAK

https://www.youtube.com/watch?v=JQxgaAKTnZ0&feature=player_detailpage

Eskerrik asko
zuen arretagatik

You might also like