You are on page 1of 14

105

zenbakia

ekaina
2014

Immigranteen
ordainetan
Arte mezuduna sinbolo berri
batean

Gurea
Aretoko
ikuskizunen saila
eta segurtasunerako
n
gomendioak jasotze
ditu

EDITORIALA
Azaleko argazkia:
El Inmigrante eskultura,
Andrs Montesantorena.
(Egilea: DerioKOmunikazioa)

02 Editoriala
03 Europako Hauteskundeak
03 San Juanada solidarioa
04 El Inmigrante, Deriorako obra
05 Ipar-Alde abesbatzaren kontzertua
06 Jaietako albuma
08 Merkatarien zozketak
08 Baloi bat, kontzientzia hartzeko
09 La Herederas del Sol: arrakasta betea
09 Bizkaiko Artisten Elkartearen erakusketa
10 Doyan: urreari fidel
10 Garitanok Eibar igo du
11 TA21: Kontsumo taldea mintzo da
12 Txapela buruan: Yolanda en La Alberca
14 Gurea Aretoa: karteldegia
15 Segurtasun gomendioak

Beharrezko telefonoak
DERIOKO UDALA
944 541 019
FAX 944 542 832
AYUNTAMIENTO
UDALTZAINGOA - POLICIA MUNICIPAL 944 543 725
SERVICIOS SOCIALES
944 542 243
SUHILTZAILEAK BOMBEROS
946 555 337
KULTUR BIRIKA 
944 659 714
GARBIGUNE
944 034 090
HERRI IKASTETXEA ESCUELA
944 541 246
UDALSAREAK - AVERIAS DE AGUAS 944 873 187
BEHARGINTZA TXORIERRI 
944 540 370
INSTITUTUA INSTITUTO
944 543 258
EUSKALTEGIA
944 540 062
MANKOMUNITATEA
944 540 350
KIROLDEGIA POLIDEPORTIVO
944 540 159
GAZTELEKU
944 540 469
BIBLIOTEKA
944 540 210
NAGUSIEN ETXEA
944 540 763
AEK
944 543 967
KZ GUNEA
944 033 335
OSASUN ZENTROA - CENTRO DE SALUD
944 543 004
TAXI DERIO
944 800 909
BEITU ALDIZKARIA
beitu@deriokoudala.net
Legezko Gordailua: BI137704I
Inprimatzea: Graficas Mungia

ARTEA ORDAIN GISA

aiatza jai eta hauteskundez beterik iritsi


zaigu, demokraziaren jaia deritzotenarekin.
Baina benetako festa San Isidro da. Nahikoa
da azken argazki albuma begiratzea, ikusteko
herriak eta guztiok batera harmonian herri
egiteak duen garrantziaz. Herria martxan,
martxa herrian. Europa plurala jokoan egon
zen paperak eskuan, eta emaitzak azken ale
honetan jaso dira. Nork bere ondorioak atera
ditzala. Gaur, ordea, artearen bidezko omenaldia
ekarriko dugu hona, emigrazioaren ordainetan.
Andrs Montesantoren Andrs Montesantoren
El inmigrante eskultura Malagan eginiko El
emigrante izenekoaren isla da. Bada, Derion,
horren gogorrak eta aldi berean beharrezkoak
izan ziren migrazio fluxu horien ordain gisa
jaso da. Jada aspaldi alde egin zuen hainbat
pertsonak lurralde batetik bestera oparotasun
bila. Indianoak itsasoz bestaldera joan ziren.
Hala egin zuten gure auzokide zaharrenetako
askok: penintsulako beste leku batzuetatik
abiatu eta gure herrira iritsi ziren duela mende
erdi, eta orain egoera prekarioan dauden beste
latitude batzuetako pertsonek egiten dute.
Fluxu horiei guztiei duela gutxi gertatutakoa
ere gaineratu behar zaie: hainbat eta hainbat
gazte beste lurralde batzuetara joan dira, lan
bila. Orain ulertuko duzue zer-nolako hutsunea
sentitzen duten emigratzea erabakitzen duen
pertsonek, eta orain ulertzen da eskulturaren
silueta. Bada, Derio egin duten eta egiten duten
pertsona guzti-guztien garrantziari eskainita
dago obra. Bidezkoa da ordain hori.

105 Ekaina
Zenbakia 2014

EUROPAKO HAUTESKUNDEAK DERION


2014an lortutako emaitzak eta 2009ko datuak

auteskunde berriak gure udalerrian.


Joan den maiatzaren 25ean, Europako
Parlamentu berria aukeratzeko eguna
iritsi zen. Horrek berarekin alderdi berriak
agertzea ekarri du, bai eta alderdi edo talde
bakoitzak lortutako emaitzen inguruan
azterketa zehatzak egitea ere. Jarraian
erantsitako koadroan daude ikusgai, Europar
Batasuna osatzen duten 27 estatuetan aldi
berean eginiko hauteskundeei buruzko
datuen artean, Deriori dagozkionak.

% 52,38ko abstentzioa
egon zen.

Europako hauteskundeen
emaitzak Derion
Errolda 4.681 Abstentzio: % 52,38
Urtea
EAJ-PNV
PSE-EE
EH-BILDU
PODEMOS
PP
IU-E. ANITZA
UPyD
BESTEAK
BALIOGABEAK

2014 2009
784*
(726)
413
(712)
374**
(245)
145
140
(204)
105
(29)
49
(16)
236
(114)
21
(16)

* Coalicin por Europa-ren baitan


** Los pueblos deciden-en baitan

GEHIEN ELIKATZEN DUEN SOLSTIZIOA


San Juaneko diru-bilketa Elikagaien Bankurako izango da

agoeneko hainbat urte dira San Juan su


tradizionalak ondo pasatzeaz eta gau
laburrenaz gozatzeaz harago beste helburu
batzuk dituena. 2013. urtean bezala, oraingo
honetan txitxiburduntzia prezio onean egongo
da, eta biltzen den diru guztia herriko Elikagaien
Bankura bideratuko da, hain zuzen ere, DEES
elkartera. Duela gutxi sortu da elkartea, eta
horrek kudeatzen du elikagaien banaketa.
Duela urtebete zortziehun euro baino
zertxobait gehiago lortu ziren eta guzti-guztia
eman zitzaion Gure Seeak elkarteari. Edizio
honetan, espero dute dinamika berarekin
jarraitzea eta ekintza solidario baten bidez
laguntzea. Oraindik zehazteko hainbat

alderdi badaude ere, San Juanen gau-ekitaldi


tradizionalaren programa joan den urtekoaren
antzekoa izango da. Aurreko urtean, suarekin
batera dantzak, erromeria, txokolate-jana eta
txitxiburdintzi tradizionala ere egon ziren.
Xedea: ondo pasatzea eta gainera laguntzea,
kasu honetan bertako Elikagaien Bankuari.

ESKULTURA MEZUDUNA
Andrs Montesantok itzala utzi du
El inmigrante obrarekin

erioko arte ondarearen barruan sartu


behar dugu Andrs Montesanto eskultore
italo-argentinarraren El Inmigrante obra
berria. Kultur Birikaren sarrerako eskalinataren
ondoko lorategian dago, eta ez da gure ingurua
apaintzen duen pieza bat gehiago, ezpada ideia
edo proiektu orokor eta plural baten amaiera, eta
Deriora bertan geratzeko eta gure zibilizazioaren
historian behin eta berriz jazotzen den gertaera
baten berri emateko etorri da.
Jatorrizko obra
Goazen 2008. urtera: Genalguacileko
(hiribildu-museoa da) arte topaketetan
(zehazki, udalerri horren goiko aldean) amaitu
zuen Montesantok El Emigrante izeneko obra.
Sinbolikoa da guztiz, eta bidaia horien egoera
latza irudikatzen du familia eta lagunen silueta
moztu batean. Silueta horri figura nagusia
falta zaio, beste lurralde batzuetara emigratu
duen pertsona hori, hain zuzen ere. Une hartan
aitortu zuen norbaitek emigratzen duenean,
hutsunea uzten duela bere familian eta bere
inguruan. Hutsune hori denborak berak ere ezin
du kendu, itxaropenaren leiho bat besterik ez
baita.Hormigoi armatuko eskultura hiribildu
honen ikurra da jada, eta ehunka obra baino
gehiago ditu topaketa artistiko horien emaitza
diren bertako kale estu zurien artean.
Hurrengo geltokia: Derio
Andrs Montesantok uste du bere obra
ez dagoela osatuta eta emigrante horrek

penintsulako iparraldeko herri batean isla izan


behar zuela. Bada, egoera bitxia gertatzen
da: Derioko hogei familia inguruk sustraiak
Malagako herri txiki horretan dituzte. Hor
hasi ziren elkarrizketak gure udalerriak har
zezan ahaidetasuna duen obra, horrela
eskultura multzo paregabea sortzeko. El
Inmigrante obrak jatorrizko eskulturaren
negatibo gisa balioko luke, alderantzizko
irudi gisa, gizarteari iristen direnen berri
emateko eta berriz ere itxaropenerako leihoa
erakusteko. Gure historian edo inguruan
eragina izan duten migrazio fluxu horien
guztien ordaina edo omenaldia:duela
mende mordoa Ameriketara alde egin zuten
indianoena, estatuko beste leku batzuetara
emigratu zuten gure gurasoetako askorena,
izen desegokia duen hirugarren munduko
herrialdeetatik etorkizun hobea bilatzera
duela gutxi etorritakoena edo gaur egun

105 Ekaina
Zenbakia 2014

ezinbestean Europako beste herrialde


batzuetara lan bila joaten ari diren gazteena.
Inaugurazioa eta horri loturiko erakusketa
Ekainaren 7an 12:30ean inauguratuko
da Malagan finkatutako Buenos Airesko
artista honen eskultura lan hau. Maiatzaren
lehenengo hamabostaldia udal brigadaren
laguntza ordainezinarekin igaro ondoren,
jendartean aurkeztuko da hilabete honetako
lehenengo larunbatean. Aurreikusi da bertara
bi udalerrietako udal ordezkariak eta eskultorea
bera etortzea. Gainera, beharrezkoa izan den
emigrazio horren omenaldi gisa ere balioko du,
Derio anitzagoa, gizatiarragoa eta irekiagoa
egin duten guztiek dutelako bertan. Era
berean, Kultur Birikan aurkeztuko da hurrengo
astean Montesantok sortutako formatu txikiko
eskulturen erakusketa, kasu honetan, giza

eskubideei buruzkoa. Immigrante honek


bezalaxe mezua igortzen diguten obrak, jada
Derioko arte ondarean giltzarri gisa geratu
diren pieza gisa.

IPARRALDE ABESBATZAREN KANTU EGUNEAN


XXXI. edizioa Amorebietan ospatuko da ekainaren zortzian

par-Alde abesbatzak azken garaietako


dinamika onean jarraitzen du, emanaldi
ugari eskaintzen, eta aurten Udaberriko
Kontzertu klasikoa eman ezin izan badute ere,
euren ahots goxoez gozatzeko aukera egongo
da ekainaren bigarren igandean. Zehazki,
Abesbatzaren Kantu Egunean izango da,
oraingo honetan, Amorebietan.
Joan den urtean (aurtengoa jada XXXI.
edizioa da), Portugaleten izan zen emanaldia
eta berrogeita lau taldetako mila ahots bildu
zituen. Topaketa hau dela eta, abesbatza
ezberdinek egingo dituzten emanaldiekin
batera, gehiago ala gutxiago inprobisatutako
beste zenbait emanaldi egingo dira herriko

tabernetan zehar arratsaldea girotze aldera.


Beste alde batetik, abesbatzak mezu
argia helarazi nahi dio jendeari, musika talde
honetan parte hartzera anima daitezen.
Horrela, taldea berritzea eta taldeko kidekopurua handitzea bermatuko da, euren
bertsiorik onena ematen jarrai dezaten.

KO
A
ALBUM

JAIETA

Pregoia
Nagusien Etxeari egokitu zitzaion
omenaldia. Jubilatuek euren
eginkizunaren eta garrantziaren esker
ona jaso zuten, alkatearen beraren
hitzetan. Hala, Maite eta Josri eman
zien hitza. Hizketaldi atseginean, herria
eraikitzearen garrantzia azpimarratu
zuten.
Jai tropikala
Irudimena eta dekorazioa uztartuz eta musikarekin bat
eginez, gau tropikala hasi zen Zizka Mizka taldeak eskainitako
soinuekin. Talde nabarmendua da, gero eta seguruago daude,
gainera. Mojitoak giroa berotu zuen eta gau erdialdean
amaitu zen. Dantzek, berriz, goizaldera arte iraun zuten.
Kolorez eta zaporez beteriko ekimena.

Azoka
Txikiek animaliak egotea faltan sumatzen jarraitzen badute
ere, agertu dute asmatu egin dutela azoka udalerriko
oinezkoen kale nagusietan jartzearekin. Salmentetan
krisia nabarmendu zen, baita talo goxoan ere, baina tokiko
erakusmahaietan giro ona ez zen falta.
Sukalkia
Nola edo hala zertxobait atzeratu baziren ere a mesa puesta
delakoan, suarekin izandako arazo bat tarteko, 500 bazkaltiar
izan ziren eta asebeteta geratu ziren. Gure Seeak taldeak bere
burua eskaini zuen mahaiak zerbitzatu eta jartzeko, eta ondoren
bazkaloste ezin hobea egon zen karaokeari eta kuadrillen
lehiaketako dantzari esker. Amaiera bikaina izan zuen.

Idi probak
Parte-hartzaileak Kantabriakoak eta Loiukoak izan ziren,
baita Derioko gazte-kuadrilla animatu bat ere. Aldi berean
Xaibor sutsuaren emanaldiarekin bat egin bazuen ere,
jende asko erakarri zuen probak. Dagoeneko entrenatzen
has daitezela Dani, Josean, Eneko, Andrs, Luis, Gontzal eta
Toms, jendeak gehiago nahi du eta.

105 Ekaina
Zenbakia 2014
Kuadrillen lehiaketa
Aurtengo nobedade arrakastatsuenetariko bat izan da.
Podiumeko garaile suertatu zen Eroskitxoko, eta Txokolokok
eta La Cuadrillak osatu zuten. Proba orijinaletako bat izan
zen erloju baten bidez gauero erretiratzen ziren azkenak
puntuatzen zituena. Irribarre gehien piztu zituena, berriz,
zalantzarik gabe, karaokea.

Elektrotxaranga
Gazteak, dinamikoak, profesionalak, alaiak larunbat
arratsalde aspergarria festa bihurtzeko gai dira. Denok
ezagutzen ditugun kantak: rock-etik hasi eta folk-eraino, eta
xehetasun guztiak zainduta. Herri osoan zehar ibili ziren, eta
dibertsioa ez zen gainbehera etorri. XXI. mendeko txaranga
edo fanfarre martxosoena.

Haurrentzako goiza
Inor zaintzekotan, txikienak zaindu behar ditugu, jai hauen
eta herri honen etorkizuna baitira. Eguzki distiratsuak eman
zion hasiera San Isidro egunari, eta Herriko Plaza puzgarriz
eta aukerez beteta egon zen: margotua izateko, margotzeko
eta saria jasotzeko; izan ere, Odol Argiak, berriro ere,
errekorra gainditu zuen: jende-kopuruaren eta kalitatearen
errekorra.
Xaibor
Ohikoa dugu San Isidrotan, baita preziatzen den edozein
jaitan ere. Etorri, ikusi eta irabazi egiten du; baina, aurretik
dantzan jartzen ditu neska-mutiko guztiak. Adina eta sexua
aintzat hartzen ez dituzten abestiak: bertaratzen diren guztiguztiek egiten dute dantza. Ostegun arratsaldea jai bihurtu
zuen tipo dibertigarria. Etor dadila berriro ere 2015ean!

Herria Martxan, Martxa Herrian


Ekimen honen hirugarren urtea da herrian kultur edo kirol
ekintzaren bat egiten duen kolektibo edo pertsona oro bildu
eta ikusgai jartzen duena. Kukukeren dantzak ireki zuen
ekitaldia, parte-hartzaile protagonista gisa, eta animazio hori
polka alai bakoitzaren bidez transmititzen zen.

OPORRAK FAMILIAREKIN HOGEI


EUROAN

Danerik Parajek bidaia bat zozketatuko du maiatzean


eta ekainean egiten diren erosketen artean

anerik Paraje merkatarien elkarteak


bidaia bat zozketatuko du berriz ere.
Oraingo honetan astebetekoa izango da, eta
herriko kontsumoa sendotzen jarraitzeko
proposamen honetan buru-belarri sartuta
dauden 74 saltokietako bezeroen artean
banatuko da. Zozketan parte hartzeko
baldintza oso erraza da: bi saltokik sinatutako
txartela aurkeztu besterik ez da egin behar,
horietako bakoitzean gutxienez hamar euroko
zenbatekoa gastatuta. Gastu hori maiatza eta
ekaina bitartean egin beharko da. Ekainaren
30ean emango da Kultur Birikan irabazleen
berri, zortzi eta erdietan, eta irabazleek
aukeratu ahal izango norakoak eta datak
aukeratu ahal izango dituzte, saria familiako

beharrizan eta
kideen arabera
moldatuta, hori
guztia Viajes
Ecuador Derion.
Sari gisa
bidaia izango duen zozketa hau ez da gehiegi
aldentzen egin zen azkenengo zozketatik.
Aurrekoa maiatzaren 18an egin zen, jaietan
bete-betean, eta bizikleta bat eman zitzaion
sari gisa Arianna Carrillo Snchezi. Orduan,
kontsumitzaileek tokiko merkataritzari buruzko
hiru galdera zuzen erantzun behar izan
zituzten. Modu benetan orijinala herritarrek
herrian dauden saltokien gainean gehiago ikas
dezaten.

BALOI BAT, KONTZIENTZIA HARTZEKO

Mankomunitateak eta Ekobeirak birziklatze-kanpaina


originala jarri dute martxan

eira berariazko edukiontzietara botatzeko


ohitura oso finkatuta dago. Hala ere,
Mankomunitateak eta Ekobeirak aurreko
maiatzaren 7an kanpaina berri bat aurkeztu
zuten birziklatze-maila igotzeko, gazteen
artean batez ere.
Honetan datza egitasmoa: baloi handi
baten forma duten edukiontzi deigarri batzuk
jarri dituzte kirol-guneetan edo horien
inguruetan, besteak beste, Sondikan, Lezaman,
Loiun, Zamudion eta Derion. Gure udalerrian,
Ibaiondo futbol-zelaiaren inguruan jarri dituzte.

2013an,
Mankomunitatean
518.365 kg beira
birziklatu ziren,
aurreko urtean baino
% 2,1 gehiago.
Proposamen original
eta probokatzaile
honen bidez,
asmoa da gehiago
birziklatzea eta ingurumenari eta ingurua
zaintzeari buruzko kontzientzia sustatzea.

105 Ekaina
Zenbakia 2014

OSO ARRAKASTATSUA LAS HEREDERAS DEL SOL


Sutondoan antzerki taldeak bete egin ditu Derio eta Berango.

aiatzean izango dugu hitzordua Sutondoan


taldearekin eta euren antzezlan berriarekin,
eta Gurea bete egingo dute. Las Herederas del
sol lanari esker beste urrats bat eman zuten
antzezleen ibilbidean. Drama bat antzeztu zuten,
zenbait unetan komedia ukituarekin. Baina, era
berean gordintasun handiko antzezlana da, eta
emakumeak ditu protagonista. Eszenografia
oso zaindua eta antzezle bikainak ditu;
beraz, ez dago artista amateur hauen taldeak
eginiko ahaleginaren aurrean amore ematea
beste aukerarik, betiere Fernando Ansoleaga
eraginkorraren gidaritzapean. Obra hau Ricardo

Lpez Aranda egile garaikidearena da, eta herrian


egin dituen bi aurkezpenen ondoren, Berangoko
Antzerki Lehiaketara joan zen, eta bertan txaloaldi
eta gorespen handia jaso zituen. Beste urrats
bat zaletasuna ona bada inoiz ez dela berandu
erakusten duten talde honentzat.

BIZKAIKO ELKARTE
ARTISTIKOAK EXPOSICIN
275 AURKEZTUKO DU

Euren margolanak Kultur Birikan


egongo dira ikusgai ekainean

945. urtean Bizkaiko Elkarte Artistikoa (AAV)


sortu zenez geroztik, bertako kideak oraindik
jarraitzen dute artearen gisako abentura
zirraragarri honetan parte hartzeko eta jendea
parte hartzera animatzeko ilusioz. Horrelaxe
deskribatzen du Roberto Zalbidea AAVko
kide eta margolariak eta Exposicin 275-ren
komisarioak. Izenburu hori du zenbaki hori
delako hain justu egin diren erakusketen
kopurua. Bertan, elkarteko kideek gorde izan
duten artearen parte bat dago ikusgai, zehazki,
mota askotako hogeita hamar bat margolanen
bidez: paisaiak, erretratuak, bodegoiak,
pintura abstraktua eta kubismoa.
Zalbideak gogorarazten duenez, 1945.

urtean egin zen lehen erakusketa; hala ere,


jatorria 40ko hamarkadaren hasieran du,
Bilboko plaza berriko taberna batean izandako
hizketaldi baten ondorioz, hain zuzen ere,
bertan elkartzen baitziren gaur egungo elkarte
horretan sinesten zutenak. 1945. urtean,
jada, elkarte gisa eratu ziren eta euren lehen
erakusketak egiten hasi ziren. Exposicin 275
erakusketa posible izan da aurreko presidente
Fernando Zamoraren laguntzari esker. Derioko
bizilaguna da, eta erakusketaren egilea
adierazi du Zalbideak. Bada, ekainaren 26ra
arte egongo da ikusgai.

EIBAR LEHENENGO
MAILAN DERIOZTAR BATEN
GIDARITZAPEAN

Gaizka Garitanok historia egin du


Euskadiko eta estatuko futbolean

uela zenbait hilabete susmoa genuen


eta ziur geunden amaiera zoriontsua
izango zuela, baina optimistenek ere ez zuten
irudikatzen Euskadiko futbol klub xumea
elitean arituko zenik. Beharbada Gaizka bai.
Arrazako entrenatzaileak, futbola gutxik
bezala bizi izan duen pertsonak, eraman du
herri armagineko taldea estatuko futboleko
lehenengo mailara. Gogoratzeko moduko
denboraldian, Gaizkak esker ona jaso du,
mister gisa eginiko lan onagatik. Eta Eibar

primerakoa da, bai horixe. Athletic Ipuruara


eta Eibarkoak San Mamesera, ligako lehiaketan
buru-belarri. Ez da ametsa. Eta ez da ametsa
izango Messi, Cristiano Ronaldo, Neymar
edo Diego Costa Gipuzkoako hiribilduko zelai
txikian ikustea. Eskuadra txapeldun horretako
lider eta protagonista ukaezina derioztar bat
izan da. Benetan harro egoteko arrazoia gure
herriarentzat.

GURE TAEKWONDOK URRE ZAPOREA DU


Doyan kirol kluba gailendu egin zen Euskadiko txapelketan

ure Taekwondok denbora darama


elitean, eta joan den apirilaren 26an
berriz ere erakutsi zuen hori Euskadiko
kadeteen txapelketan. Getxon izan
zen txapelketa. Asier Rodrguezek
bideratzen duen taldea 27 kirolarekin
bertaratu zen hitzordura eta urrezko
5 domina, zilarrezko 7 eta brontzezko
9 eskuratu zituen. Emaitza bikaina,
urte askotan egindako lan gogorra islatzen
duena. Gainera, nabarmentzekoa da kadeteen
kategorian lortutako emaitza onena dela.
Taldea 14 mutikok eta 13 neskak osatzen dute,
eta Euskadiko talde onena dela erakutsi zuen.
Txapeldunek eta bigarren sailkatu
zirenetako batzuek aukera izan zuten
Espainiako txapelketan parte hartzeko.

10

Maiatzaren 31n izan zen, Castellnen. Bestalde,


Asierrek, Klubeko maisu eta zuzendariak,
baieztatu du harro dagoela eraiki duen
taldeaz. Eskerrak eman nahi dizkie bidean
lagundu duten pertsonei eta nabarmendu
du garrantzitsua dela taldearen barruan,
multzoaren barruan eta taldea osatzen dutenen
barruan, norberaren gaitasunetan sinestea.

KONSUMO TALDEA KALERA ATERA DA


Kontsumitzeko beste modu bat posible delako

Tokiko Agenda 21
Agenda Local 21

aiatza oso hilabete emankorra izan


da kontsumo-taldearentzat; izan
ere, bertako ekoizle edo hornitzaileek bi
proposamen aurkeztu zituzten Batetik,
San Isidro azokan parte hartu zuten
postu batean, eta, bestetik, bisita bat
eskaini zuten Daon duten barazkien
baratzera. Kontsumo-taldea egitasmoa
aurreko urtean sortu zen Tokiko Agenda
21en, eta denboraldiz denboraldi kideak
irabazten ari da.
Azokako postua
Kontsumo-taldeak ez zuen galdu nahi
izan nekazaritza-azokan egoteko aukera, eta
postu bat jarri zuten euren mezua zabaltzeko,
hain zuzen, kontsumitzeko beste modu bat
ere posible dela. Hiru Anaiak (hala dute izena)
taldearekin batera, EHNEko (Euskal Herriko
Nekazarien Elkartea) langileak, Txaramela
pasta ekologikoaren ekoizleak eta Esnetik
esne-kooperatiba ere han izan ziren, eta
leku berean elkartu ziren denak herritarrei
azaltzeko ekoizle eta kontsumitzaileen arteko
gertutasuna abantaila bat dela erosketako
saskia betetzeko. Goiza lasai joan zen, baina
pixkanaka-pixkanaka animatuz joan zen,
eta jende asko gelditu zen Esnetiken gazta
probatzeko eta esnekiren bat erosteko eta

Azokan eta ibilbidean


parte hartuz

Postuan giro ona


nabari zen.

Txaramelako neskei pasta ekologikoa erosteko.


Beste batzuk proiektuari buruzko informazio
bila gerturatu ziren postura, galderak egiteko
eta kontsumo-taldean parte hartzeko
informazioa eskatzeko.
TA21ren ibilbidea
Beste proiektu bat ere egin zuten
ekoizleak eta kontsumitzaileak elkartzeko
asmoarekin: TA21ek irteera bat egin zuen
larunbatean 31n kontsumo-taldeko ekoizleek
Zamudion duen baratzera. Topaketa honetan,
baratzea bisitatu zuten, hazitegi bat egin zuten,
lurra landu eta babarrunak erein zituzten.
Eguna amaitzeko, anfitrioiek eta gidariek ondo
merezitako hamaiketakoa prestatu zuten, eta
bisitariek hor eskainitako produktuak dastatu
ahal izan zituzten.

Kontsumo-taldeak nekazaritzaazokan parte hartu zuen bere mezua


zabaltzeko, eta irteera bat antolatu zuen
bere baratzera, bisitariek hornitzen
dituzten ekoizleei laguntzeko.
11

DERIO, ETXEA
BEZALAKORIK EZ DAGO
Bi urtean, Yolanda hanka bat
hemen eta bestea La Albercan bizi
izan da

migratzeak beti dakar lagunak, etxea,


familia eta bizitza osoa atzean uztea. Yolanda
Gonzlezek honako hau aitortzen du: izugarri
kostatu zitzaidan. Lehen bi urteetan hanka bat
hemen eta bestea han bizi nintzen ekarri du
gogora; izan ere, hilabetean behin ihes egiten
nuen, astetxo baterako gutxienez. La Albercatik
egiten zuen ihes, Salamancako lurretan
dagoen Erdi Aroko leku zoragarri batetik. Berak
hartutako erabakia zen, bere interesei jarraikiz
hartutakoa, kasu honetan gaur egun familiako
aita den senarrarenganako maitasunagatik,
baina han egokitzeak ahalegin handia eskatzen
du, nahiz eta inoiz ez zuen sentitu kanpotarra
zelako baztertu zutenik.
Herrimina arinduz joan zen denborarekin
eta lana edukitzeak ematen duen
ziurtasunarekin; izan ere, bikoteak jatetxe bat
zuen, eta, beraz, lanpostua ziurtatuta nuen

Maiz bisitatzen du
Derio, seme-alabek eta
senarrak lagunduta.

12

eta nire ama Albercakoa da, eta etxe bat du


hemen. Gaur egun, ez du bere burua Derion
imajinatzen. Senarrak, seme-alabek eta lanak
La Albercara lotzen dute. Herria, Mogarrazekin
batera, penintsulako herri politenen zerrendan
dago, eta Yolandari, edertasunaz gain,
lasaitasuna ematen dio. Gainera, lekua baloratu
eta ezagutu egiten du. Hala, nabarmentzen
du herritarrek bizirik eusten dietela arbasoen
ohiturei eta gaur egun errespetatzen dituztela,
besteak beste, arimen neskatilarena eta San
Antongo txerriarena. La Albercan bizi den
arren, Mogarrazera joan behar du egunero
lanagatik. Hotel SPA Villa de Mogarrazen egiten
du lan, inguruko Erdi Aroko ohiturekin nahasten
den lekua batean.
Denak berdin jarraitzen du
Derioko ohiturak, jai girora
bideratutakoak, Yolandari bereziak iruditzen
zaizkio, jendearekin elkartu eta dibertitzeko
modu bat zirelako eta direlako. Izugarri
gustatzen zait leku bakoitzeko jaiei eta ohiturei
eustea: txakolina, kalimotxoa, taloa...; izan
ere, aitortzen du gustatzen zaiola pentsatzea
denak berdin jarraitzen duela. Horregatik
harritzen da joan nintzenean haurrak ziren eta
bat-batean euren familia osatu duten gizon
eta emakume bihurtu diren pertsonak ikusten
dituenean. Yolandak ere badu bere familia, eta
beti laguntzen dio maiz samar egiten dituen

105 Ekaina
Zenbakia 2014

Lanak hemendik
urrutira lotzen du.

bisitetan. Hango lagun batzuek ere lagundu


izan dute, eta, esaten duenez, nik bezainbeste
edo gehiago gozatzen dute. Bereziki haiek
nabarmentzen dute jendearen adeitasuna
eta inguruko gastronomia, eta horrek harro
sentiarazten du; izan ere, Derio bere etxea da,
eta etxea bezalakorik ez dago. Izan ere, berdin
dio non dagoen, zenbat denbora pasatzen
duen Itzultzen denean inoiz joan ez balitz
bezala agurtzen dute; itzultzen naizenean,
etxean bezala egoten naiz.

La Alberca eta Mogarraz artean

Yolanda La Albercan
bizi da, Salamancako
herri batean; Pea de
Franciaren babesean
dago eta Erdi Aroko
ezaugarri historiko
ugari ditu; hori dela
eta, bidean gelditzea
merezi duen horietako
herri bat da. Egunero
Mogarrazera joaten da.
Leku zoragarria da hura
ere, eta han, Hotel SPA

Villa de Mogarrazeko
jabea, harreragilea eta
arduraduna da. Xarma
handia du hotelak,
arreta pertsonalizatua
eskaintzen du eta dena
xehetasunez zainduta
dago ziurtatu du.
Gaztainondoz, gurbitzez
eta gereziondoz
inguratuta dago,
eta Salamancatik
ordubetera eta La

Hasieran hilero egiten


nuen ihes
Albercatik 8 minutura
dago. Mogarraz Erdi
Aroko herri bat da,
eta monumentu
artistiko nazionaltzat
jotzen da. Frantziako
mendilerroaren eta
Bjarrekoaren artean
dago. Era berean,
Pea de Francia eta
halako inguruak
ditu mugetan, baita
Las Batuecas Parke
Naturala ere. Yolandak
Pea de Francian
argazkiak ateratzea
gomendatzen du,
eta parke naturalean
paseo bat ematea.
Bisita horren ondoren,

inguruko sukaldaritza
dastatzea gomendatzen
du, besteak beste:
txingarretan erretako
haragiak, patatas
meneas, limn
Serrano, zitrikoak
arrautza frijituekin eta
txorizo freskoarekin
konbinatzen dituen
entsalada epela eta el
hornazo. Galdu ezin
den eguna abuztuaren
5a da, Elurretako
Ama Birjinaren
omenezko Mogarrazko
zaindariaren jaiak, eta
hamar egun geroago,
15ean Asuncin Ama
Birjinaren jaiak.

13

14

You might also like