You are on page 1of 15

103

zenbakia

apirila
2014

Patxa, historia bizia

Omenaldia ehun urteko emakume bati


Gurea
Aretoko
ikuskizunen
zerrenda
barne

EDITORIALA

BIZI IBILBIDEA
Azaleko argazkia:
Patxa birbilobekin
(Egilea: Derioko Udala)

03 65eko kintoak, berriz elkartze arrakastatsua


04 Emakumeak, martxoaren 8ko protagonista
05 Pascasiak ehun urte bete ditu
06 Kirol-jarduna aztergai
07 Gure Esku Dago 50.000 lortu nahian
08 Antzerkia Gurea Aretora heldu da
08 Zenbait datu, Liburuaren Eguna dela eta
09 Txakurgunea makila gorriekin
09 Ibilgailuen gaineko Zergaren epea zabalik
10 Untza Mendik bidea egin du
10 Parrokiako ermandadeak 50 urte egin ditu
11 TA21: aurrekontua onetsi dute
12 Txapela buruan: Asier Madrilen
14 San Isidro jaien aurrerapena
15 Mihiluzeren hirugarren edizioa
15 Topaketa Jaja Troupekin Arandan
16 Gurea Aretoko ikuskizunen saila

Beharrezko telefonoak
DERIOKO UDALA
944 541 019
FAX 944 542 832
AYUNTAMIENTO
UDALTZAINGOA - POLICIA MUNICIPAL 944 543 725
SERVICIOS SOCIALES
944 542 243
SUHILTZAILEAK BOMBEROS
946 555 337
KULTUR BIRIKA 
944 659 714
GARBIGUNE
944 034 090
HERRI IKASTETXEA ESCUELA
944 541 246
UDALSAREAK - AVERIAS DE AGUAS 944 873 187
BEHARGINTZA TXORIERRI 
944 540 370
INSTITUTUA INSTITUTO
944 543 258
EUSKALTEGIA
944 540 062
MANKOMUNITATEA
944 540 350
KIROLDEGIA POLIDEPORTIVO
944 540 159
GAZTELEKU
944 540 469
BIBLIOTEKA
944 540 210
NAGUSIEN ETXEA
944 540 763
AEK
944 543 967
KZ GUNEA
944 033 335
OSASUN ZENTROA - CENTRO DE SALUD
944 543 004
TAXI DERIO
944 800 909
BEITU ALDIZKARIA
beitu@deriokoudala.net
Depsito Legal: BI137704I
Imprime: Graficas Mungia

eituren ale honen azala emozioez


gainezka dator. Pascasiak ehun urte
bete ditu, eta familiaren esker ona jaso du
Izaro eta Naiaren bitartez. Udalak ere esker
ona agertu dio, beterano horrek omenaldia
merezi baitu Derioko hazkuntzari eta
historiari eginiko ekarpenagatik. Ospakizuna
nabarmentzeko modukoa izan zen: arestian
aipatutako birbilobek Agur hunkigarria egin
zuten, eta Udalbatzako kide batzuk ondoren
eginiko bazkari berezira joan ziren. Gizarte
Ongizateko zinegotziak nahiz alkateak ez
zuten hutsegin, eta hitzordu seinalatura
bertaratu ziren. Izan ere, Patxa emakume bizi
horietako bat da, herriaren alde den-dena
eman duten horietako bat, eta loreak nahiz
opariak merezi ditu. Orobat, duela hilabete
batzuk beste omenaldi bat egin zioten,
beti baserritarrak izan diren emakumeen
talde handi xamar
batekin batera. Bada,
meritua du ehun
urte egiteak, baita
gertaera dramatiko eta
historikoak bizitzeak
ere, baina ez du
preziorik familia handi bat osatzen lagundu
izanak eta familia derioztar handiko kidea
izateak. Beituren bidez, bat egiten dugu
herritar bikain horri eginiko omenaldiarekin,
merezi baitu toki berezia izatea.

Patxak ehun
urte bete
ditu

103 Apirila
Zenbakia 2014

65eko KINTOEN TOPAKETA KUTTUNA


Berrogeita hamar lagun inguru bertaratu ziren

5eko kintoen lehen bilerak sobera gainditu


zituen itxaropen handienak Ana Amadoz
eta Juani Llanos arduratu ziren hasiera batean
ekitaldia antolatzeaz, eta poz-pozik zeuden
bildutako lagun-kopurua ikusita. Sei bat lagun
bertaratu osasun-arazoengatik bertaratu
ez ziren arren, ia 50 gaztek egin zuten topo
65ean jaiotakoen eta 64ko errepikatzaileen
artean, haiekin ere egon baikinen ikasgelan.
Eta gazte diogu, bai, horixe delako espiritua.
Herriko plazan heldu zioten ospakizunari,
eta hantxe bertan egin zituzten argazkiak;
baina ondoren bat-bateko photocall batean
egon ziren guztiak aurpegiak betikotzeko.
Horren ostean, poteo labur baina atseginari
ekin zioten, eta bertan harremanetan hasi eta
elkar berriz ikusi zuten. Amaitutakoan, bazkari
ederra egin zuten Zirikadan. Espero izatekoa
zen giro ona nagusitzea, bidea geroko prestatu
behar baitzen: bazkaldu ostean goatekea dugu
Bestorene txokoan. Bertan, musika, Athleticen

partida eta abar izan zituzten, eta jaiak bere


bideari jarraitu zion, ordu txikietara arte ibili
ziren-eta Derioko tabernetan.
Laburbilduz, talde antolatzailea behin eta
berriz zoriondu zuten: Giro benetan atsegina,
familian bezala... Baina ongi moldatzen den
familian, jakina. Beste batzuk iaioago aritu ziren:
ekitaldiak aktibatu egin gaitu eta bizitzarekin
adiskidetu, magikoa izan zen. Are gehiago,
haietako asko datorren urtekoaren zain daude,
eta 50 urte beteko dituztela ospatzeko balioko
die. Oraingoz, antolatzaileek Whatsappeko talde
bat eta blog bat sortu dituzte, izan ere, besteak
beste, bururatu zaie garai hartako irakasleren bat
bilatzea, elkartu ziren egunean bertan irakasle
batekin topo egin zuten eta. Ondo pasatzeko
eta urte zoragarri horiek gogoratzeko eguna
izan zen, eta horixe da horrelako topaketak
aldarrikatzeko arrazoi onenetako bat, herria
eraikitzen dutelako eta gure iraganarekin
adiskidetzen gaituztelako.

EMAKUMEEK BERE
BURUA ALDARRIKATU
DUTE MARTXOAREN
8an
Askotariko ekitaldiak egin dira
emakumeek gizartean duten
egoera hobetzeko

977az geroztik, martxoaren 8a Emakumeen


Eskubideen aldeko Nazioarteko Eguna da.
10 urte geroago hasi ziren Derion egiten, eta
Emakumearen Institutuaren bideoak proiektatu
zituzten ikastetxeetan. Gaurko egunez,
Berdintasun zinegotzigoak zenbait ekitaldi
antolatzen ditu urtero, adibidez, erakusketak,
hitzaldiak, antzezlanak edo elkarretaratzeak,
eta Beituk bat egin du horiekin. Hortaz, hitzaldi
honetara joan ginen: Cmo mantener la mente
activa con el paso de los aos: Estrategias
para estimular el cerebro. Garbie Etxeberria
psikologoak eman zuen, eta 40 lagun baino
gehiago bildu ziren. Hizlariak burua trebatzera
animatu zituen bertaratutakoak: ahalegintzea
merezi du, inbertsio ona da eta. Parte-hartzaileek
gogoan hartu zuten hizlariak esandakoa, eta
burua honela trebatzeko xedearekin atera ziren
hitzalditik: besteak beste, ohiturak hautsiz,
sormenezko jarduerak eginez, erlaxatzeko teknikak
erabiliz, gehiago eta hobeto lo eginez...
Ondoren, antzerkiari heldu zioten
Macho Maris obrarekin; umorea erabiliz,
desberdintasunak agerian utzi zituen, eta
barre-algaren xedea ikusle gazteak izan ziren,
kontzientzia hartzea merezi baitute. Eta alde
serioari erreparatuta, elkarretaratze bat egin zen
hilaren 8ko goizean; irakurri zituzten testuek
arreta berezia jarri zuten soldata-mailako

desberdintasunetan eta emakumeek lanmunduan duten zereginean.


Itxaropeneko kafe berdea
II. Work Caf-an 60 emakume ingururekin
emakumeak hazteko moduaz hausnartu
genuen, baita transmititzen dituzten balioez
eta berdintasunezko harremanak sustatzeko
estrategiez ere. Kontu propioa irekitzea da
parte hartu zuten emakumeen nahietako bat;
izan ere, garai batean, senarrak lanari uztera
behartzen zuen emaztea, etxeaz ardura zedin.
Hori dela eta, etxean zereginak banatzea eta
ekonomikoki independenteak izatea aholkatu
zuten. Haiekin batera, beste emakume gazte
batzuk (Derioko taldeko futbolariak) eskubideak
defendatzeko eta eskubideen alde lan egiteko
prest agertu ziren. Haiek emakumeak euren
kirolean inplikatzeko eskatu zuten, gehienak
Ekitaldi ugari egin ziren martxoaren 8a
Emakumeen Eskubideen aldeko Nazioarteko
Eguna dela eta. Besteak beste, burua
trebatzeko hitzaldi bat eman zen, Work
Caf bileraren bigarren edizioa egin zen
(emakumeek jasotako heziketa izan zuten
aztergai), aldarrikatzeko umorea nagusi den
antzezlana ikusi dugu, eta berdintasuna
aldarrikatzeko manifestazioa ere egin da.

103 Apirila
Zenbakia 2014

gizonezkoak direlako. Are gehiago, goragoko


kategoria batera igo dira aurten, baina erreleboa
galdu dute neska nahikorik ez dagoelako. Hala,
belaunaldien arteko topaketa izan zen, eta
hobekuntzak ikusteko baliagarria izateaz gain,
emakumeek elkarri sostengua emateko eta
hobetzen jarraitzeko balio izan zuen. Bigarren
topaketan ere gizonezkoen falta igarri zen.
Koordinatzaile baten arabera, funtsezkoa da

Deriok berdintasunaren
alde egiten du
haiek ere egotea, kontzientzia har dezaten.
Hala eta guztiz ere, parte hartu zuen gizonezko
bakarrak berdintasuna erdiesteko itxaropena
du, borondate ona eta errespetua oinarri
hartuta.

PATXAK EHUN
URTE BETE DITU

Txikitatik egin du lan


gogotsu, eta gaur egun
harro erakusten du ehun
urteko irribarrea

ascasia Astobietak Patxa hamabi


urte besterik ez zuen Deriora
Erandiotik heldu zenean: etxe batean
neskame-lanak egiteko, horrelaxe
zioten. Eta haurra zela, gogor ekin behar izan
zion lanari, txikiagoak zaintzeaz gain: garai
hartan halakoxea zen bizitza. Hamar urte
geroago, Bixente Bizkaino Bolunbururekin
ezkondu zen, jabe batekin, berak dioen bezala,
eta bere familia sortu zuen Txominene baserrian.
Duela gutxi, hamaikagarren birbilobaren
zain zegoelarik, mendeurrena ospatu zuen
(1914ko otsailaren 22an jaio zen); izan ere,
urtemuga hori pribilegiatu gutxi batzuek
ospatzen dute, eta bera, honezkero, talde
horretakoa da. Halaber, zeharo ongi du burua,
eta hori adina bezain garrantzitsua da. Hala,
harro dago medikuari oso gutxitan egin diolako
bisita ehun urteotan. Haurdun harrapatu
zuen Gerra Zibilak, eta bizitzeko ematen zien
ganaduarekin Algortara alde egin behar izan

Patxak harro
erakusten du
ehun urteko
irribarrea.

zuten, Derion etxea eta lurrak utzita. Itzuli


zirenean, arpilatuta eta suntsituta aurkitu zuten
guztia. Oso oroitzapen tristea da Patxa bezalako
norbaitentzat, kontuan hartuta uneoro eutsi
diela energiari eta alaitasunari, hein berean.
Artikulua irakurtzen dutenetako batzuek
gogoan izango dute esne bildu berria saltzen
zuela San Miguel auzoan. Urteak dira Sopelan
bizi dela Garbie alabarekin, eta gainerako hiru
seme-alabek, Begoak, Antonik eta Bixentek,
Derion jarraitzen dute. Haiekin, bederatzi
ilobekin, hamar birbilobekin eta familia
osoarekin ospatu du urtebetetze berezi-berezi
hori, mahai on baten inguruan. Beituk ere bat
egiten du zorionekin, gu ere oso harro gaudelako
ehun urte eder bete dituen Pascasia Astobieta
Zarandonaz. Zorionak, Patxa!

KIROL JARDUNA AZTERGAI


Taldeek eta erabiltzaileek gabeziak azaldu dizkiete arduradunei

okiko Agenda 21en otsaileko foroan


erantzunak ematen saiatu ziren, bai kirolari
buruzko eskaerei bai udal kiroldegiko kuotak
igotzeak sortutako eztabaidari. Foroan,
alkateak datu objektiboekin justifikatu zituen
abonu berriak, egoera zehatz batean oinarrituta
daudelako. 2013ko likidazioak berrogei mila
euroko defizita ekarri zuen, eta frogatu egin
da kiroldegiko abonu eta sarreretan desoreka
gertatu dela. Zerbitzuaren %55 baino ez da
autofinantzatzen; horren ondorioz, Udalak
3 euro bideratzen ditu urtero kiroldegiari
eusteko, gizarte-zerbitzu bat delako. Zerbitzuenpresen BEZa %21 igo zuten 2012an, eta
horrek eragin zuen egoera jasanezina izatea.
Hori dela eta, kontseilu errektoreak erabaki
zuen balantza orekatzea zerbitzua murriztearen
bidez: igerileku estaliko ordutegia eta egutegia
murriztu dira, horrek dakarrelako langileen
kostu handiena, eta kostu energetiko handiena
ere bai.
Erabiltzaileek 2013ko amaieran

aurkeztutako idatzi batean azaldu zituzten


hutsuneak, eta horren bidez, 400 erabiltzaile
baino gehiagok adierazi zuten ez daudela pozik
honako kontu hauekin guztiekin: ordutegiak
eta egutegia murriztea, jaiegunetan ixtea
(erabiltzaile askori traba egiten die horrek),
abonuen prezioa handitzea, instalazioen
mantentze-lan ezin txarragoak, dutxetako
uraren tenperatura, saunak kobratzea,
larrialdietarako irteeraren bat itxita egoteak
dakarren arriskua, edota muskulazio-makinen
mantentze-lan urriak. Herritar horien aburuz,
baliteke arrazoi horiek guztiak tarteko
erabiltzaile batzuk beste kiroldegi batzuetara
joan izana.
Pista konpontzea eta aldatzea
2012an nabaria izan zen kirol anitzetarako
pista hondatuta zegoela, eta beraz, irristakorra
eta arriskutsua da. Kirol taldeak kexatu
egin zirenez, adabakiak jarri ziren, harik eta
erreforma osoa egiteko aukera izan arte.

103 Apirila
Zenbakia 2014

Zenbaitetan saiatuta ere, ez da lortu, eta


azkenean, uztaileko bigarren hamabostaldian
aldatuko da, aurrekontu-partida bat pista
aldatzera bideratuko delako. Halaber, kirolekoak
ez diren ekitaldiek hondatzen dute pista
gehienbat, eta proposatu da Mankomunitate
mailan arrabol bereziak erostea pista estali ahal
izateko.
Beste gabezia batzuk ere aipatu zituzten;
esaterako, komunikazio arazo bat dagoela,
edo beharrezkoa dela erabiltzaileek modu
errazagoan lortzea informazioa. Beste alde
batetik, adierazi zuten instalazioak ez direla
behar beste aprobetxatzen. Timik, kontseilu
autonomo kudeatzaileko zuzendari gerenteak,
hauxe esan zuen: gimnasioa, kirol anitzetarako
pista eta igerilekua gune itxi gisa sortu dira;
hortaz, nahiz eta erreforma-proiektuak egin

diren, ez dute birmoldatzeko aukerarik ematen


erabilera polibalentea edo dibertsifikatua
emateko. Kirolak Arloko zinegotzi Maite
Bolumburuk balorazio ona egiten du 1991n
inauguratutako instalazioa dela eta. Bere iritziz,
kalitatezko zerbitzua da eta prezioa zentzuzkoa
da, baina txukuntzeko ekintzei heldu beharra
dago: pista, teilatua eta itoginak konpondu
behar dira, eta frontoiko barrualdea margotu
egin behar da. Gobernu taldearen asmoa da
kiroldegia hobetzeko lan egitea, eta zerbitzua
aberastuko duten inbertsioak planteatzea
etorkizunerako, baita paddlean jokatzeko pista
bat ere.

Zerbitzua hobetzeko
apustua

50.000 LORTU
NAHIAN
JARRAITZEN
DUTE
Oraindik ere
ehungarren
kilometroarekin bat
egiteko aukera dago

hun herritarrek baino gehiagok bat egin dute


Gure Esku Dagok ekainaren 8rako antolatu
duen ekimenarekin; xedea da giza katea egitea
Durango eta Iruea lotzeko. Derioztarrei 100.
kilometroa osatzea egokitu zaie, eta Arakilen
dago, Nafarroan, Iruerako bide erdian. Bideo
bat kaleratu zuten proiektuan parte hartzera
animatzeko, eta horren ostean, elkarteko
kideek oinez egiteko ibilbide bat antolatu zuten

Gure Esku Dago ekaineko hitzordu handiaren zain.

martxoaren 16an, Sondikatik Larrabetzura.


Orobat, hil horretako larunbatetan zozketak
egin ziren eta kamisetak zein metroak saldu
zituzten oinezkoentzako Sollube kalean.

Izena emateko epea


apirilean amaituko da
7

GUREA ARETOKO OIHALA ALTXATU DA

Jusgadoen eta Las herederas del sol dira antzezlan nagusiak

urea Aretoko udaberriko oihala altxatu da,


eta antzerkiaren aldeko apustua egin dute.
Justi Larraagaren Jusgadoen bakarrizketak
emango dio hasiera apirilari, eta horren
ondoren, Sutondoanen Las herederas del sol
antzezlanaren txanda izango da, maiatzaren 4an
eta 5ean. Euskal aktoreak soinean eramango
duen pertsonaiak ikusle guztiei barre eragitea
eta sentiaraztea du xede: 75 urteko amona da,
ametsei uko egin behar izan zieten emakume
borrokalarien belaunaldikoa. Sutondoan elkarte
derioztarrak agertokira eramango du Ricardo
Lpez Aranda Kantabriako egilearen obra, eta
horretan ere emakumeak dira protagonista
(zazpi emakume eta gizon bat); antzezlana
diktaduratik demokraziara igarotzeko trantsizio
politikoko etapan kokatu dute, aldaketa sakonak

gertatu ziren prozesuan. Drama eta komedia


nahasten ditu, eta bi ahizpa ezkongabeen
istorioa kontatzen da, hirugarren ahizpa
zenduaren seme-alabak hazi behar dituzte eta.
Biek ala biek dituzte ideia oso argiak: ahizpetako
batek muturreko eskuineko oinarriak erabiliz
haziko du seme-alabetako bat, eta beste ahizpa,
aldiz, errepublikanoa da. Fernando Ansoleagaren
aginpena, Sutondoaneko emakumeek
ostegunero egiten dituzte entseguak Kultur
Birikan, hitzordu handi hori gogoan.

Sutondoan buru-belarri
dabil obraren estreinaldia
arrakastatsua izan dadin

TXAKURGUNE BAT
TXAKURRAK ASKATZEKO

Argitu egin da makila gorriek


mugatutako eremuaren sekretua

okiko Gobernu Batzordeak abenduan onetsi


zuen azken araudia, eta horrenbestez,
txakurrak aske ibil daitezke Derion, baina
horretarako mugatu diren eremuetan besterik
ez. Uribe parkeko goiko aldean, Rementarieko
hasieran eta Ganbeko hariztian jarri diren
hesolen eginkizuna da mugatzea txakurrak
dituzten pertsonek eguneko 24 ordutan
txakurrak aska ditzaketen eremuak. Hartara,
berariaz baimendu da txakurrak aske ibiltzea
eremu horietan; gainerako eremuetan, bide
publikoetan edo pertsonak igarotzen diren

beste toki batzuetan, aldiz, uhalak eta lepokoa


erabiliko dira txakurrak gidatzeko. Proiektu hori
abiarazi da herritarrek parte hartzeko TA21eko
foroetan eginiko bilerengatik, eta horri heldu
aurretik, baloratu egin dira pertsona horien
nahiz txakurrak kaleetan ibiltzeak eragiten
dituen pertsonen ekarpenak. Eremu horiek
seinaleztatu dira dagoeneko, eta espero dute
erantzun egokia izatea.

103 Apirila
Zenbakia 2014

LIBURUEN LIBURUTEGIA

Liburutegiaren datuak aztertu ditugu Liburuaren Eguna


dela eta

pirilaren 23a izango da irakurzaleen eguna.


Jakin badakite irakurtzeko modurik onena
liburutegira joatea dela, batez ere garai honetan.
Beituk gauza bera egin du, eta Joserrari gidatzen
utzi dio, gehien dakienari, liburutegiko arduraduna
da eta. Derioko Udal Liburutegiak hamabi mila
liburu baino gehiago bildu ditu, eta horien
artean, 6.712 gaztelaniaz daude eta bost mila
baino gehiago euskaraz. Eta Internetek eta liburu
elektronikoak kalte egin badute ere, liburutegiak
ez du gehiegi nabaritu. Haurrentzako gela
bat dugu, intsonorizatua, eta bertan, txikienek
jolasean ongi pasa dezakete. Ikasteko gela bat
ere badago, eta azterketa-garaian bete egiten da
aipatu du Joserrak. Hala, hamasei mila erabiltzaile
baino gehiago zenbatu ziren 2013an: horietatik
2.593 atera ziren liburutegitik dokumenturen
bat maileguan hartuta. Horixe azaldu digu
liburuzainak, eta gaineratu du guztira lau mila
dokumentu baino gehiago eman zirela maileguan,
liburuez gain beste batzuk ere atera daitezke eta.
Gure liburutegiko txartela erabiliz, mota guztietako

dokumentuak har
daitezke Euskadiko
Liburutegien Sarean.
Hartara, eskuratu
nahi den liburua liburutegian ez badago, Derioko
liburutegira aldi baterako eramateko eska daiteke,
liburutegien arteko maileguaren bitartez azaldu
du Joserrak. 2013an, haurrentzako liburuen
mailegu-kopuruak eleberriena gainditu zuen
lehenbizikoz, eta horiexek izan ziren gehien
mailegatu ziren bigarrenak. Izan ere, guraso askok
badakite irakurtzea oso garrantzitsua dela, eta
horixe da Kadhijaren kasua, 7 urteko Ismaelen ama
da eta. Joserrak dioenez, astero erabiltzen ditu
bere txartela eta semearena, haurraren adinerako
egokiak diren liburuak eskatzeko helburuz. Beraz,
irakurtzen dutenak eta liburutegi-zerbitzuak
erabiltzen dutenak horrela jarraitzera animatu
besterik ez dago; eta hori egiten ez dutenei, ordea,
aholkatu behar zaie apirilaren 23a ospa dezatela
liburutegira joanez eta bazkide bihurtuz, doakoa
baita, irakurtzea bezalaxe.

ZIRKULAZIOAREN GAINEKO ZERGAREN GARAIA DA


Ibilgailuen jabeek horien gaineko zergak ordaindu behar dituzte

datzi datak: ordaintzeko epea apirilaren 7an


hasi eta ekainaren 13an amaituko da, eta
maiatzaren 19an kobratuko diete ordainagiria
helbideratuta dutenei. Ibilgailuen gaineko
udal zerga urtero ordaintzen direnetako bat
da, eta gomendatzeko modukoa da ez ahaztea,
zehapenak jar baitaitezke ez ordaintzeagatik.
Beraz, bi hilabeteko epea zabalduko da zerga

ordaintzeko, eta egiten ez bada, jakinarazpena


Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko
da. Horrexegatik, dei egiten zaie ibilgailuen
jabe diren derioztar guztiei. Kargua egin
ondoren, ordainagiria postontzira heltzen ez
bada, Udalari eskatu beharko zaio kopia. Gure
ogasunarekin betetzeko garaia da, guztiekin
betetzeko garaia.

UNTZA MENDIK BIDEA


EGIN DU
Erakusketa batean bildu dituzte
irteeretako argazkiak

ntza Mendi Taldeak, 2014ko jardueren


barruan erabaki zuen Santiago bidearen
zati bat egitea eguraldi zakarra zegoen egun
batean. Zehazki, Santo Domingoko gainetik
Lutxana-Barakaldorainoko 17km-ko tarteari
ekin zion. Bide enblematikoak gure lurralde
historikoan duen ibilbidea ezagutzeko xedez,
Bilbo hiribilduko toki ezagunetara hurbildu
ziren irteera horretan; esaterako, Mallona
bidarrietan (Santiago Bidearen Bizkaiko
lagunen egoitza bertan dago) eta San Antn
zubian izan ziren, Kobeta mendirantz abiatu
aurretik. Iparreko Bidea tartea aukeratu

dute; zortziehun kilometro baino gehiago


dira, eta Bide Frantsesa bezain ibilbide
zaharra da. Halaber, gero eta erromes
gehiagoren urratsak berreskuratzen ari da,
Irunetik hasita (bertan hasten da), Markinatik
igarota (bertatik sartzen da Bizkaira) eta
Santiagon amaituta. Untza Mendi Taldeak
bere ekimenekin lotutako beste jarduera bat
antolatu du: argazki erakusketa bat. Beste
irteera batzuen argazkiak bildu dituzte, eta
ikusgai egongo dira apirilaren 29ra arte,
Kultur Birikan.

ERMANDADEAK BERROGEITA
HAMAR URTE EGIN DITU

Omenaldia egin zieten fundatzaileei batzarrean

urten dugu Derioko San Isidro parrokiako


ermandadea eratu zeneko 50. urtemuga,
hau da, 1964an sortu zuten. Gaur egun, 903
bazkide dira, eta 2.327 onuraduni ematen
die zerbitzua. Eskakizun bakarra da 44-ko
kuota ordaintzea urtean, eta zenbateko
horrekin familia osoa estaltzen da. Urteko
batzarra martxoan egin zen, eta bazkide asko
bertaratu ziren, aurreko urte batzuetan baino
gehiago; bertan, omenaldi txiki bat egin
zieten lehen Zuzendaritza Batzordeko bi kideri
eta zendutako beste bi kideren alargunei.
Taldea sortu zuten Derioko familia bazkideen
ehorzketa merkatzeko asmoz. Baina sostengu

10

nagusia zera
da, senide bat
galtzeko kinka
zailean laguntzea,
aholkuak ematea
eta sortzen diren gastuei aurre egitea. Hala,
ermandadeak honako hauek dakartzaten
gastuak hartzen ditu bere gain: lurperatzea
edo erraustea, hileta eta irteera-meza gure
parrokian egitea, oroigarriak eta hiletazerbitzua. Beste gastu hauei ere aurre egiten
die: agentzia-eskubidea eta erregistro zibila,
edota zendua gure probintziaren barruan lekuz
aldatzeak ekar ditzakeen gastuak.

ONETSI DA 2014ko AURREKONTUA


7.265.767,90 eurokoa da aurten

netsi dute jada 2014ko aurrekontua.


Martxoaren egin zuen aurrera EAJ-PNVko
gobernu taldearen zein PPko zinegotziaren
aldeko botoekin, eta Bilduk nahiz PSOEk
aurkako botoa eman zuten. Ogasuneko
zinegotzi Aitor Badaiak azpimarratu
zuenez, aurrekontua prestatu da herritarrei
kontsulta egiteko epea amaitutakoan, eta
xede nagusia da tokiko administrazioa eta
bere tresnak herritarrei hurbiltzea. Harrera
ona izan du herritarren partaidetza lortu eta
gardentasuna zein komunikazioa hobetzeko
lehen urrats horrek, nahiz eta kritikoek
nabarmendu duten ibili beharreko bidea
luzea dela. Beste alde batetik, azpimarratu
zen herri ikastetxea handitzeko azterlana,
aurten egingo dena, eta adierazi zuten
Doneztebe Aretoa udal txoko gisa egokitzeko
lanak laster bukatuko direla, derioztarrek
uda baino lehen izango baitute eskura. Era
berean, energia aurrezteari dagokionez,
eraginkortasunari buruzko azterlana egin
ostean, eta Europako araudia betetze
aldera, argiztatze-sistema berregituratuko
da; horren ondorioz, kontsumoan %50
aurreztuko da.
Jarduketa-ardatz nagusiak
Lehentasuna emango zaio kalitateko
udal zerbitzuak eusteari eta udalerriko beste
eremu batzuetara zabaltzeari. Halaber,
egoera ahulenean daudenekiko konpromisoa
berretsi da, eta laguntzak sakon kontrolatzea
lehentasuna izango da. Ildo horretatik,

Tokiko Agenda 21
Agenda Local 21

Lehenbizikoz, parte hartu


ahal izan da aurrekontua
egiteko prozesuan
gizarte-jantokiari eutsi diote, eta Udalaren
sei etxebizitza gaituko dira arazoak dituzten
familiek ordaintzeko moduko alokairu
bat eskura dezaten, Critasen Eguzkilore
fundazioaren bidez. EGAZ Txorierriren
bitartez egingo da lan enplegua sustatzeko,
eta prestakuntza- zein lan-eskaintzak egingo
dira. Aurreko ekitaldian sortutakoari eutsiko
zaio (gizarte-jantokiko langileak, begiraleen
prestakuntza), eta Txorierri eskualdeko
Enplegu Plana garatuko da. Inbertsioen
harira, azpimarratzekoa da Artxibo Historikoa
lekualdatu dela eta Kultur Birika kokatu
dela, udaletxean toki nahikoa ez zegoelako.
Herritarren eskaerei erantzuteko, inbertsioak
egingo dira herri ikastetxeetan, argiterian eta
kiroldegiko kanpoko pistetan.

2014ko aurrekontuaren helburua


zerbitzu publikoak bermatzea da,
kalitateari eutsita, eta enplegua zein
Gizarte Zerbitzuak sustatzea. Adierazi
dute zuhurtasunez prestatu dela, eta
lasaitu ederra ematen duela udal kutxak
onbideratuta egoteak.
11

DERIOZTARRA NAIZ, BIZI NAIZEN


TOKIAN BIZI NAIZELA
Madrilen bizi da, kultur aniztasuna ematen dion
hirian

adrilek bila zebilen lan-proiekzioa eman


dio Asier Ugalderi, eta berak dioen bezala,
begirunezko giroan kultur aniztasuna eman
dion hiriari bera adoptatzen laga dio. Hori
bai, ez du sorterria ahaztu, oso garrantzitsua
baita iparra ez galtzeko gogorarazi digu. Eta
bera Deriokoa da, non dagoen ere. Premisa
horrekin heldu zen Madrilera: ez zuen lanik, ez
zuen inor ezagutzen, maleta bat zeraman eta
berme bakarra familiaren sostengua zen. Hala
ere, nahikoa izan zen aurrera egiteko. Hartu
nuen erabakia ez zen ezohikoa izan; neuk egin
dudan bezalaxe, beste batzuek ere egin dute
eta. Aurreko belaunaldiek egin zuten, nirea
egin zuen, eta gaurko egunez, belaunaldi

12

berriek ere egin behar dute. Gainera, aukera


bideragarriena zen, nahiz eta familia urrun
utzi behar nuen. Eta denborak frogatu dio
distantziak eragiten duela maite dituzunak
askoz gehiago baloratzen, eta lotura sendotu
egiten da. Ugalderen ustez, beste hiri batean
bizitzea egungo gizartearen opari handienetako
bat da, eta bertan murgildu zen, Madrilen.
Esperientzia aberasgarria da, beste jatorri eta
kultur batzuetako jendearekin harremanetan
zaudelako; are gehiago Madrilen, hilabeteak
behar izan baitzituen madrildar bakar bat ere
ezagutzeko.
Gure lurraren enbaxadore
Aniztasun handi horretan
gizarteratzeko, Ugaldek gomendatzen
du esentzia ez galtzea eta harrera
egiten dizun gizartearen ohiturak
barneratzea, zure lurraren enbaxadore
bihurtzeaz gain. Ugaldek Derio berria
partekatu du lagunekin: asko hazi da,
baina herri txikien berotasunari eta
lasaitasunari eusten die. Hegazkinak
buruen gainean hegan egiten ikusteak
harritu bazituen ere, lagunek diote
herria gustuko dutela, baita mendi
berdeen bi ilaren artean egotea edota
baserrien inguruan paseatzeko eremuak
ere. Orobat, azpimarratu du txakolin
derioztarrak ere arrakasta izan duela
Madrilen, eta aitaren bakailaoa pil-

103 Apirila
Zenbakia 2014

Izena
Bizitokia gaur egun:
Lanbidea:

pilean zein amaren txipiroiak bezainbeste


goraipatzen dute. Horren harira, Ugaldek
aitortzen du gauza txiki horiek eragiten dute
zure lurrarekin sentimentalki lotuta jarraitzea.
Eta urrunetik Derio txikiago ikusten ote den
galdetutakoan, Asierrek oroigarri ederra eman
digu: herriak ez dira txikiegiak, eta hiriak
handiegiak ere ez. Garrantzitsuenak bertan bizi
diren pertsonak dira. Herritarrek egiten dute
handi herri edo hiri bat. Derio ez da inoiz txikia
izan, eta Madril ez da inoiz handiegia izan.

Asier Ugaldek lan-aukera hobeak eta kultur


aniztasuna topatu zituen Madrilen, eguneroegunero aberasten duen begirunezko giroan.
Baina ez du ahaztu bere jatorriak ezberdina
denera irekita egoteko pentsamoldea eman
diola. Hemen bizi zenean bezain etxetiarra
da orain; izan ere, ziurtatu digu hiri handi
batean bizi daitekeela eta bizimodu lasaia izan
dezakeela. Distantzia gorabehera, senideekin
duen lotura sendotu egin da pertsonak askoz
gehiago baloratzen dituelako, pertsonek egiten
dutelako handi herria.

Urrun bizi bazara,


loturak are
sendoagoak dira

Madril (hiri ugari bakar batean bilduta)

Hiriburuan denontzako
giroak eta tokiak daude;
izan ere, Asierren
arabera, Madril bat
dago herritar eta bisitari
bakoitzeko. Ugaldek
gomendatzen du
maiatzean bisitatzea
hiria: ez du hotzik

egiten, ezta beroa ere,


eta hiriko argia berezia
da. Eta igandea bada,
hobe, La Latinako eta
austriarren Madrilgo
kale eta auzietan
galtzeko aukera ezin
hobea delako. Debod
tenplua du gogokoen;

Egiptoko benetako
santutegi bat da, eta
herrialde horretako
gobernuak oparitu
zion Madril hiriari.
Harriz harri eraman
zuten bertara. Dena
den, gauez harrapa
daitekeena da postatxartelik onena,
Alkalako atera begira,
Zibeles, Metrpolis
eraikina eta Kale
Nagusia atzealdean.
Buen Retiro parkea,
hiriko birika, ere ez

da ahazteko moduko
txokoa, eta Prado
pasealekua ere, lorategi
botanikoa barne. Toki
ederrak dira liburu bat
irakurtzeko. Eta Madril
peto-petoenaren
esentzia ezagutzeko,
El Retiro tabernara
joatea gomendatu digu.
Santa Ana kalean dago,
Rastroaren ondoan,
eta madrildar jator
batek zerbitzatzen
ditu aperitiboak eta
txorrotako bermuta.

13

BERRITASUNAK SAN ISIDRON


Itxura ona duen jai-egitarauaren aurrerapena

Sukalkiaz gozatu ahal


izango da, mahai
atonduan.

ai Batzordeko kideak buru-belarri ibili dira


aurten ere, jaiei koska bat estuago egiteko.
Lanez gainezka dabiltzan bileretako batean,
aurtengo jaietan izango diren berritasunak
aurreratu dituzte. Askotariko kontzertuez eta
herrian ospetsu bihurtu den pintxo poteaz
landa (Fabe de Fuka txarangak lagunduta
aurten), kaleko antzerkia eta koadrilen
arteko lehen lehiaketa ere egingo dira. Partehartzaileek zenbait proba gainditu beharko
dituzte jaiek aurrera egin ahala, eta irabazleek
300 euroko saria jasoko dute. Bigarren
gelditzen direnek, berriz, 100 euroko saria
izango dute. Eskakizun bakarra da, batetik, 16
urtetik gorakoa izatea, eta bestetik, aurretik
izena ematea sanisidrojb@gmail.com helbidera
idatzita. Beraz, ahotsak berotzeko, burua
trebatzeko eta luzapenak egiteko garaia da,
ez baitakigu zein proba egin beharko duten.
Herri bazkaria 2014ko jaietako beste berritasun

14

bat da. Igandean izango da, bazkalondoa


lasaia izan dadin, hots-probarik gabe. Karpa
handitu egingo da, iazko kontzertuetan eta
herri bazkarian toki aldetik estu ibili zirelako.
Halaber, jarduera hori egiten dutenek bi aukera
izango dituzte: batetik, betikoa, hau da, aulkia
eta lekua alokatzea nork bere jana dastatzeko;
eta bestetik, berritasuna, erosozale edo
gastronomia lanetan minutu bat ere galdu nahi
ez dutenentzat, hots, mahai atonduan sukalkiaz
gozatzea, prezio merkean.

103 Apirila
Zenbakia 2014

MIHILUZEREN BESTE
EDIZIO BAT

Parte-hartze handia azpimarratu behar


da aurten

urreko bi urteetako ikusleen erantzuna eta


parte-hartzea ikusita, erabateko arrakasta
izaten ari da Mankomunitatearen ekimena,
euskararen erabilera eskola-ordutegitik
kanpo sustatzea xede duena. Sariek eta ongi
pasatzeko gogoek eragin dute 37 bikotek
izena ematea gure herrian, eta horiez gain,
Txorierri osoan beste 94 bikotek ere egin dute
bat. Aurten, garaileek Warner parkera egingo
duten bidaiaz gozatuko dute; bigarren tokian
geratzen direnak Nafarroako Senda Viva
parkera joango dira, eta hirugarrenak, aldiz,
Donostiako Aquariumera eta Planetariumera.

Larrabarri baserria hautatu zuten lehen proba


kanporatzaileak egiteko. Finalerdiak apirilaren
11n izango dira Zamudion eta Lezaman, eta
azken hitzordu nagusia etxean bertan izango
dugu: Kultur Birikan, maiatzaren 9an.

JAJA TROUPE FOLKLOREA DIBULGATZEN

Topaketa bikoitzera bertaratu zen Arandan eta Arandillan

orra hor Jaja Troupekoak Burgosen,


Aranda de Dueroko Kultur zinegotziarekin.
Bertako dultzaineroen topaketara gonbidatu
zituztenez, ez zuten apenas pentsatu eta
Gaztelako lurretara abiatu ziren. Jantziak,
musika, alaitasuna, dantza... eta denbora
eraman zituzten. Euria gorabehera, jaia ez zen
gainbehera etorri. Chopo dultzaineroak (Txopo
deitu beharko genioke, oso ongi moldatu
baitzen talde derioztarrarekin) ahal izan zuen
guztia egin zuen eguna ezin hobeki alaitzeko,
eta ez ziren falta izan jateko eta ardo onak,
ezta musika eta dantza are hobeak ere. Jaia
Arandan hasi zen, baina erakustaldi handia
hurbileko Arandilla herrian izan zen (Kike gida
derioztarraren herria); bertan, anfitrioi bikainek

gure herritarrei gozarazi zieten, eta goizeko


ordu bietara arte eutsi zioten. Kultur topaketa
paregabea izan zen, eta soinuak eta dantzak
baino zerbait gehiago batu zuen: jatorri
bakoitzaren kultur identitatean ahalegin guztia
jartzen duten pertsonak harremanetan jartzeko
balio izan zuen.

15

You might also like