You are on page 1of 14

M i c h a e l

G r e j n i e c

N O L A D A S TA T U I L A R G I A

Jatorrizko titulua:

Wie schmeckt der Mond?

bilduma

testu eta irudiena: Michael Grejniec, 1993


euskarazko itzulpenarena: Koldo Izagirre, 1999
argitalpen honena: Kalandraka Editora S.L., 2009
Italia, 37 - 36162 Pontevedra
Telf.: 986 860 276
editora@kalandraka.com
www.kalandraka.com

C/A Grfican inprimatua, Vigo


Hirugarren argitalpena: martxoa, 2009
ISBN: 978-84-95123-77-0
LG: PO-411-1999
Atxikiak ditu eskubideak oro

N O L A D A S TA T U I L A R G I A

Aspaldi zebiltzan abereak peskizan


ilargia nola dastatuko.
Geza ote zen, edo gazia?
Zatitxo bat dastatu nahi zuten.
Gauetan zerura begira egoten ziren.
Tente jarrita lepoa luzatzen zuten,
baita zango-besoak ere, harrapatu nahirik.
Alferrik zen guztia,
abere handienak ere ezin zuen ukitu.

Halako batean, dortoka txikia


mendi gorenera igo zen,
handik ilargira iritsi ahal izateko.

Gain hartatik ilargia hurbilago zegoen;


baina hala ere, dortokak ezin izan zuen ukitu.

Orduan, elefanteari egin zion dei.

You might also like