You are on page 1of 12

C.F.G.S.

Produccin por Mecanizado


MAKINA
ERREMINTAREN
INSTITUTUA

Mdulo : SIST.

INSTITUTO
DE MAQUINA
HERRAMIENTA

U_D1: Automatizacin industrial.

NDICE

NEUMATIKAREN ERABILERAK.

1.1

Neumatikaren ezaugarriak eta abantailak.

1.2

Neumatikaren desabantailak.

NEUMATIKAREN OINARRIZKO KONTZEPTUAK.

2.1

Airearen propietateak.

AIRE KONPRIMITUAREN SORKETA ETA BANAKETA.

3.1
Konpresoreak.
3.1.1
Zer da konpresore bat?.
3.1.2
Konpresore motak.
3.1.3
Aplikazio eremuak.

9
9
9
12

3.2

13

Metatzailea.

Pg.- 2
ER-0633/1/98

ISO-9001

Area: Mantenimiento

C.F.G.S. Produccin por Mecanizado


MAKINA
ERREMINTAREN
INSTITUTUA

Mdulo : SIST.

INSTITUTO
DE MAQUINA
HERRAMIENTA

U_D1: Automatizacin industrial.

NEUMATIKAREN ERABILERAK.
Teknologia neumatikoak aspaldidanik paper garrantzitsua betetzen du mekanikan, eta gero eta gehiago
erabiltzen da aplikazio automatizatuetan.
Neumatika, ondorengo funtzioak betetzeko erabiltzen da :
Sentsore bidezko egoera desberdinen detektaketa.
Prozesadore bidezko informazioaren prozesaketa.
Kontrol elementuen bidezko aktuatzaileen eragitea.
Aktuatzaileen bidez lanen burutzea edo exekuzioa.
Makinak eta ekipoak kontrolatu ahal izateko, hainbat egoera eta loturen kateaketa logiko eta konplexua
egitea beharrezkoa da. Hori, sistema neumatiko edo erdi neumatiko batetan sartuta dauden sentsore,
prozesadore, eragite eta aktuatzaile elementuen bateratze eta elkar aritze batekin lortzen da
Materialeen eta muntaia eta fabrikazio metodoetan egon diren aurrerakuntzek, elementu neumatikoen
kalitatearen eta aniztasunaren hobekuntza suposatu dute, honek neumatika automatizazio sektorean
zabaltzen lagundu duelarik.
Zilindro neumatikoak askotan eragite linealaren elementu bezala erabiltzen dira, besteak beste, elementu
nahiko merkeak, erraz instalatzekoak, sinpleak eta sendoak, eta gainera tamainu desberdinetan aurkitzeko
modukoak direlako.
Jarraian zilindro neumatikoaren datu esanguratsuenak ikus daitezke:

Diametroa

6 tik 320 mm-tara

Ibiltartea

1 etik 2000 mm-tara

Indarra

2 -tik 50.000 N-etara

Enboloaren abiadura

0,02 m/s tik 1 m/s-tara

Akzionamnedurako elementu neumatikoen bidez, onodrengo mugimendu motak egin daitezke:


Mugimendu lineala.
Mugimendu biratzailea.
Mugimendu errotatiboa.
Ondoren neumatikaren erabileren zerrenda bat irakur daiteke:
Manipulazio teknikan erabilera orokorrak
- Piezak eustea
- Piezak desplazatzea
- Piezak lekutzea
- Piezak orientatzea
- Materiale fluxuaren banaketa
Hainbat teknika espezializatuetan erabilera orokorrak

Pg.- 3
ER-0633/1/98

ISO-9001

Area: Mantenimiento

C.F.G.S. Produccin por Mecanizado


MAKINA
ERREMINTAREN
INSTITUTUA

Mdulo : SIST.

INSTITUTO
DE MAQUINA
HERRAMIENTA

U_D1: Automatizacin industrial.

- Paketatu
- Bete
- Dosifikatu
- Blokeatu
- Ardatzak eragin
- Ateak zabaldu eta itxi
- Materialak garraiatu
- Piezak biratu
- Piezak banatu
- Piezak pilatu
- Piezak prentsatu eta zigilatu.
Neumatika ondorengo fabrikazio tekniketan erabiltzen da:
Zulatu
Torneatu
Fresatu
Moztu
Amaitu
Deformatu
Kontrolatu

Pg.- 4
ER-0633/1/98

ISO-9001

Area: Mantenimiento

C.F.G.S. Produccin por Mecanizado


MAKINA
ERREMINTAREN
INSTITUTUA

Mdulo : SIST.

INSTITUTO
DE MAQUINA
HERRAMIENTA

1.1

U_D1: Automatizacin industrial.

Neumatikaren ezaugarriak eta abantailak.

Kopurua:

Ia edozein tokitan aurkitu dezakegu nahi adina aire.

Garraioa:

Tutuen bidez airea distantzia handitara garraiatzeko posibilitatea eta erreztasuna.

Biltegiraketa:

Aire konprimitua metatzaileetan biltegiratzeko aukera, nondik sistema hornitu


daitekeen.

Tenperatura:

Aire konprimituari ia ez dio eragiten tenperatura aldaketak. Honela, nahiz eta egoera
muturrekoa izan, funtzionamendu fidagarria lortu daiteke.

Segutasuna:
Garbitasuna:

Sute eta eztanden aldetik ez dago aire konprimituarekin arriskurik.


Olioztatu gabeko aire konprimituak ez du ingurunea kutsatzen.

Konposaketa:

Laneko elementuak sinpleak dira konposaketari dagokionez, beraz beraien balioa


edo prezioa nahiko bajua da.

Abiadura:

Aire konprimitua lanerako sistema bizkorra da. Enboloaren mugimenduaren


abiadura azkarrak eta konmutzaio denbora laburrak dituelako.

Gainkarga:

Erramienta eta elementu neumatikoek, guztiz gelditu arte funtzionatu dezakete,


beraz ez da gainkargarik sortuko.

Pg.- 5
ER-0633/1/98

ISO-9001

Area: Mantenimiento

C.F.G.S. Produccin por Mecanizado


MAKINA
ERREMINTAREN
INSTITUTUA

Mdulo : SIST.

INSTITUTO
DE MAQUINA
HERRAMIENTA

1.2

U_D1: Automatizacin industrial.

Neumatikaren desabantailak.

Egokitzapena:

Aire konprimitua egokitu egin behar da, bestela, pilatutako zikinkeri


partikula eta kondentsatutako uraren eraginez, elementu neumatikoen
higadura goiztiarra gertatu daiteke.

Konpresioa:

Aire konprimituarekin ezin dira enboloaren abiadura homogeneoak eta


konstanteak lortu.

Indarra:

Aire konprimitua prezio aldetik egokia da indar maila batzuetaraino.


Muga hau 20 000 eta 30 000 Newton en artean aurkitzen da,
ibiltartearen eta abiaduraren arabera eta erabilera arrunteko presioak
erabiliz (6 eta 7 bar).

Iheseko airea:

Ihesean doan aireak zarata asko ateratzen du. Arazo hau nahiko erraz
konpondu daiteke, zarata gutxitzen duten elementuak edo ixilgailuak
erabiliz.

NEUMATIKAREN OINARRIZKO KONTZEPTUAK.

Airea gasen nahasketa bat da:


%78 nitrogenoa gutxi gora behera
%21 oxigenoa gutxi gora behera
Bestalde beste gas batzuk ere aurkituko ditugu proportzio txikiagotan: karbono dioxidoa, argoia, hidrogenoa,
neoia, cripton-a eta xenona.

2.1

Airearen propietateak.

Gas guztiek bezala, aireak ez dauka forma definiturik. Bere ingurunearen edo dagoen ontziaren forma
hartzen du. Konprimitu daiteke ( konpresioa ) eta zabaltzeko joera dauka ( hedakuntza ).
Fenomeno hauek zuzentzen dituen legea, Boyle-Mariotte-ren legea da: tenperatura konstantean, ontzi
batetan itxita dagoen gasaren bolumena, presio absolutoarekiko alderantziz proportzionala da; hau da,
presio absolutoaren eta bolumenaren arteko biderkaketa konstantea da gas kopuru jakin batentzako.
p1 V1 = p2 V2 = p3 V3 = konstantea
Horregatik, gasak betetzen duen bolumena gutxitzen badugu, bere presioa handituko da.
Lege hau ondoko irudian ikus daiteke:

2-1 Irudia

p1
V1

p2

p3

V2

V3

Pg.- 6
ER-0633/1/98

ISO-9001

Area: Mantenimiento

C.F.G.S. Produccin por Mecanizado


MAKINA
ERREMINTAREN
INSTITUTUA

Mdulo : SIST.

INSTITUTO
DE MAQUINA
HERRAMIENTA

U_D1: Automatizacin industrial.

Presioa neurtzeko unitate asko existitzen dira. Ondoko taulan unitate hauek ikus daitezke eta beraien arteko
baliokidetasunak:

kg/cm2

Pa

bar

atm

psi

mca

Torr

98.000

0,98

0,97

14,22

10

735

1 Pa

1,0210-5

10-5

9,810-4

1,4510-4

1,0210-4

7,5110-3

1 bar

1,02

100.000

0,99

14,50

10,2

751

1 atm

1,033

101.257

1,013

14,66

10,33

760

1 psi

0,0703

6.895

0,069

0,0682

0,703

51,74

1 mca

0,1

9.800

0,102

1 kg/cm

1 Torr

1,3610

-3

1.332

1,3310

0,097
-3

Pg.- 7
ER-0633/1/98

ISO-9001

1,3210

1,42
-3

1,9310

1
-2

1,3610

73,6
-2

Area: Mantenimiento

C.F.G.S. Produccin por Mecanizado


MAKINA
ERREMINTAREN
INSTITUTUA

Mdulo : SIST.

INSTITUTO
DE MAQUINA
HERRAMIENTA

U_D1: Automatizacin industrial.

AIRE KONPRIMITUAREN SORKETA ETA BANAKETA.

Mando neumatiko baten fidagarritasuna bermatzeko, beharrezkoa izango da sistemara elikatutako aireak
kalitate nahikoa izatea. Honek ondorengo faktoreak kontutan izatea suposatzen du:
- Presio zuzena.
- Aire lehorra.
- Aire garbia.
Faktore hauek errespetatzen ez badira, serbitzuko kosteak handitu eta makina geldi egongo den denborak
luzatu egin daitezke.
Airea ondo egokitzeko, ondorengo elementuak erabiltzea gomendatzen da :
- Aspirazio iragazkia.
- Konpresorea.
- Presiopeko airearen metatzailea.
- Lehorgailua.
- Presiopeko airearen iragazkia, ur banatzailearekin.
- Presio erregulatzailea.
- Olioztatzailea.
- Ur kondentsatuaren kanporatze puntuak.
Behar den bezala egokitu gabeko aireak akatsen kopurua handitzen du, eta ondorioz sostema neumatikoen
bizitza erabilgarria gutxitzen da. Hau, ondorengo kasuetan ikus daiteke:
- Balbula eta zilindroen juntura eta elementu mugikorren higaduraren handitzea.
- Olioz zikindutako balbulak.
- Zikinkeriak ixilgailuetan.
Elementu neumatikoak normalean 8-tik 10 bar-atarako presio maximoak jasateko sortzen dira. Ala ere,
sistemak ekonomikoki funtzionatu dezan, 6 bar-etako presio bat aplikatzea nahikoa da. Tutuek eta beste
elementuek aireari jartzen dioten oztopoengatik, 0,1 bar-etatik 0,5 bar-etarako galerak kontsideratu behar
dira. Beraz, konpresoreak 6,5 bar-etatik 7 bar-etarako presioa sortu beharko luke, 6 bar-etako serbitzuko
presioa.

Pg.- 8
ER-0633/1/98

ISO-9001

Area: Mantenimiento

C.F.G.S. Produccin por Mecanizado


MAKINA
ERREMINTAREN
INSTITUTUA

Mdulo : SIST.

INSTITUTO
DE MAQUINA
HERRAMIENTA

3.1
3.1.1

U_D1: Automatizacin industrial.

Konpresoreak.
Zer da konpresore bat?.

Konpresorea, presio atmosferikotik, airearen presioa, gas batena edo gas nahasketa baten presioa
handituko duen makina izango da, energia emateko eta aplikazio anitzetan erabili ahal izateko.
Gasek, dauden ontzi edo espazioaren bolumen osoa betetzeko propietatea daukate, presioarekiko
independienteki. Horregatik, gas baten presioa igo nahi denean, bolumena gutxitzen da, normalean bere
tenperatura handitzen delarik. Gas batek bere barnean energia kantitate bat dauka era askotara aurkitu
daitekeena: presioa, tenperatura, posizioa eta abiadura ( energia zinetikoa ). Gas batetatik energia lortu eta
biltegiratzeko erarik logikoena bere presioa handitzea ba.

3.1.2

Konpresore motak.

Gaur egungo konpresoreak, beraien funtzionamenduari dagokionez, bi talde handitan banatzen dira:
KONPRESOREAK

Konpresore bolumetrikoak

Aldizkakoak

pistoidunak
mintzadunak

Errotatiboak

paletadunak
torlojudunak

Turbokonpresoreak

Erradialak
Diagonalak
Axialak

3.1.2.1

Konpresore bolumetrikoak.

Konpresore bolumetrikoen ( desplazamendu positibokoak ere deituak ) funtzionamenduaren printzipioa,


gasaren presioa bere bolumena txikitzean datza.
Konpresore hauek desplazatzaile izendatutako elementu bat daukate. Elementu honek xurgaketa baten
bidez airea bereganatzen du, bolumena gutxitu eta presio altuagoa dagoen irteera batetarantz bideratzen
du.
Konpresore bolumetrikoak aldizkakoetan eta errotatiboetan banatzen dira. Banaketa hau elementu
desplazatzailearen araberakoa da .
Aldizkako konpresoreak dira industrian gehien erabiltzen diren konpresoreak dudarik gabe, dauzkaten
abantail eta ezaugarriengatik, merkeenak bihurtzen direlako, bai erosterakoan bai eta erabileran ere.
Oinarrian, zilindro batez osatuak daude. Zilindro honetan, kanpoaldetik arrastatutako zurtoin edo biela batez
aldizka enbolo bat mugituko da. Enboloa zilindrotik irtetzean balbulatik zehar airea sartzen da kanpoaldetik,
beteaz.
Pistoia itzultzean bolumena txikitzen da eta airearen presioa handitzen da. Presio honek balio jakin bat
hartzean zilindroa zerbitzuarekin elkartzen duen balbula zabalduko da. Konpresore hauek, enbolo
oszilatzailedun konpresore bezala ezagutzen dira.

Pg.- 9
ER-0633/1/98

ISO-9001

Area: Mantenimiento

C.F.G.S. Produccin por Mecanizado


MAKINA
ERREMINTAREN
INSTITUTUA

Mdulo : SIST.

INSTITUTO
DE MAQUINA
HERRAMIENTA

U_D1: Automatizacin industrial.

Enbolo oszilakordun konpresorea.

Airea presio altuetan izateko, konpresio hainbat etapa behar dira. Airea xurgatua izango da eta lehenengo
konpresioa egingo zaio lehenego enboloaren bidez, ondoren hoztu egingo da, eta hurrengo enboloaren
bidez bigarren konpresio bat egingo zaio. Bigarren konpresio ganbararen bolumena txikiagoa izango da
lehenegoarena baino. Konpresio lanaren ondorioz beroa sortzen da, bero hau hozte sistemaren bidez
kanporatuko delarik. Hozketa, uraren edo airearen bidez egin daiteke.

Bi etapateko konpresorea, bitarteko hozketarekin .

Mintzadun konpresorea.

Ezaugarri sinpleko konpresore batzuetan pistoia mintz batengatik ordezkatzen da. Mintz hau aldizka
mugituz, xurgapena eta konpresioa sortzen du ganbararen barnean. Mintzak enboloa eta laneko ganbara
bereizten ditu, horregatik airea ez da zati mugikorrekin kontaktuan jartzen eta airea olio gabe egongo da.
Konpresore hauei, mintzadun konpresoreak deitzen zaie.

Konpresore bolumetriko errotatiboek gorputz edo karkasa zilindriko bat daukate. Karkasa honen barruan
forma desberdinetako pieza migikor biratzaileak kokatzen dira. Pieza hauek esparru batzuk sortzen dituzte,
non lehenengo xurgapen bidez airea harrapatzen da, ondoren bolumena jeisten da, presioa igoaz eta era
berean irteerarantz bultzatuz, presio altuagoko eremu batetara.
Konpresore mota hauen barnean garrantzitsuenak paletaduna eta torlojoduna dira.
Paletadun konpresorean ( konpresore errotatibo multizelular bezala ere ezagutzen dena ), errotore
exzentriko batek, sarrerako eta irteerako zirrikituak dituen karter zilindriko baten barruan biratzen du.

Pg.- 10
ER-0633/1/98

ISO-9001

Area: Mantenimiento

C.F.G.S. Produccin por Mecanizado


MAKINA
ERREMINTAREN
INSTITUTUA

Mdulo : SIST.

INSTITUTO
DE MAQUINA
HERRAMIENTA

U_D1: Automatizacin industrial.

Konpresore honen abantailak, bere tamainu txikia, funtzionamendu ixila eta emari uniformea eta astindu
gabekoa dira. Erroterea, hainbat paletaz osatuta dago. Paleta hauek zirrikituen barnekaldean mugitzen dira
eta karterraren hormarekin ganbara batzuk sortzen dituzte. Ganbara hauen bolumena, exzentrizitateari
esker, konstanteki aldatzen da.

Paletadun konpresorea.

Konpresore bolumetriko errotatibo beste mota bat, torloju helikoidaldun konpresorea da. Konpresore
hauetan bi torloju helikoidalek bere perfil konkabo eta konbexuekin engranatzen dute. Engranai hauek axialki
xurgatutako airea beste alderantz bultzatzen dute.

Torloju helikoidaldun konpresorea.

3.1.2.2

Pg.- 11
ER-0633/1/98

ISO-9001

Area: Mantenimiento

C.F.G.S. Produccin por Mecanizado


MAKINA
ERREMINTAREN
INSTITUTUA

Mdulo : SIST.

INSTITUTO
DE MAQUINA
HERRAMIENTA

3.1.2.3

U_D1: Automatizacin industrial.

Turbokonpresoreak.

Turbokonpresoreak edo konpresore dinamikoak, mugimendu kopuruan oinarritzen dira. Hauetan arrastreko
motorrarengandik jasotako indarrarekin jariakinaren abiadura handitzen da, ondoren presioan bihurtzeko.

Konpresore axiala.

Konpresore erradiala.

3.1.3

Aplikazio eremuak.

Turbokonpresoreak edo konpresore dinamikoak, erabilera espezifikoetan emari handiak produzitzeko


erabiltzen dira.
Hauen artean, konpresore axialak, emari garrantzitsuetarako eta presio bajuetarako erabiltzen dira;
erradialak edo zentrifugoak emari dexente bajuagoetarako eta presio altuagoetarako; eta diagonalak balio
ertainetarako.
Konpresore bolumetrikoak edo estatikoak aurretik aipatutako konpresoreak baino emari txikiagoekin
funtzionatzen dute. Beraien erabilera dinamikoena baino hedatuagoa dago.

Pg.- 12
ER-0633/1/98

ISO-9001

Area: Mantenimiento

C.F.G.S. Produccin por Mecanizado


MAKINA
ERREMINTAREN
INSTITUTUA

Mdulo : SIST.

INSTITUTO
DE MAQUINA
HERRAMIENTA

3.2

U_D1: Automatizacin industrial.

Metatzailea.

Denboran zehar kontsumoa aldakorra denez, beharrezkoa da emaria serbitzuko beharretara moldatzea.
Hau, metatzailearekin egingo da.
Metatzailerik egongo ez balitz, konpresorea denbora guztian lanean egon beharko litzateko, makinak geldirik
egon arren; airea behar denean erantzuna zuzena eta bizkorra izan behar delako.
Bestalde metatzailea aldizkako konpresoreen pulsazioak amortiguatzeko ere balio du,
funtzionamendu zikliko ezjarraia bait dute. Gainera, ohizkanpoko kontsumoei ere erantzungo die.

hauek

Metatzaileak hainbat zati edo elementu ditu:


Presostatoa: Honek presio maximo eta minimo baten arabera, konpresorea geldituko du edo funtzionatzeko
agindua emango dio. Honela, banaketa sarean presioa beti balio jakin batzuen artean egotea lortuko da.
Segurtasun balbula: Presioa sekula ez dadin izan finkatutako balio bat baino handiagoa.
Purga: Beheko aldean egongo da, airea hoztean sortutako kondentsatutako ura husteko. Ur hau,
metatzailearen tenperatura ingurukoa baino handiagoa delako sortuko da. Aireak kondentsatutako ura
berarekin arrastratu ez dezan, airea goikaldetik sartzen da eta behekaldetik irten.
Atea: ikuskaketak, garbiketak, mantenimendua, e.a. egin ahal izateko.
Presio mugatzaile balbula
Termometroa
Manometroa
Ixteko balbula
Atea
Ura hustutzeko balbula

Metatzailea.

Normalean metatzaileak altzairuzkoak izaten dira, antioxidante pinturaz margotuak, bai barrutik bai eta
kanpotik ere.
Metatzailearen tamaina, ondoko faktore hauen pean egongo da:
- Konpresorearen emaria.
- Aire kontsumoa.
- Tutu sarea.
- Erregulazio mota.
- Sare barruan onartu daitekeen presio

Pg.- 13
ER-0633/1/98

ISO-9001

Area: Mantenimiento

You might also like