You are on page 1of 52

6

30

ZENBAKIAK

KULTURA SAILA
DEPARTAMENTO DE CULTURA

2007ko. EKAINA

I
R
A ZIA
N
E RE
M
U BE
R
U KO
G
IN UZ
R
U
B

PAPILLONIDOAK
PIERIDOAK
HESPERIDOAK
NINFALIDOAK
LIKAENIDOAK
RIODINIDOAK

PIERIDOAK FAMILIA

KOLIA ARRUNTA

NOLA EZAGUTU? Kolia arrunta tximeleta zirgira-koliaren (Colias palaeno) antzekoa da itxurari eta koloreari dagokionez.
Azkenekoa Europaren iparraldean bizi
da. Hegoak (goiko aldean) hori laranja
distiratsuak ditu eta ertzetan beltzak dira.
Zainak muturretik hurbil horiz nabarmenduak daude.
Dimorfismo sexual nabarmena du.
Arren kasuan, hegoen goiko aldea hori
laranja da eta aurreko hegoetan diskoorban beltza du. Atzekoetan orbana handiagoa eta laranja da. Gainera, bi hegoek
banda marjinal beltz handiak dituzte, zain
horiez zeharkatuta.
Emeek oso polimorfismo genetiko nabarBANAKETA
mena dute, hau da, forma diferente ugari
Beldarrak krisalidak eratzeko elikaduradituzte. Banda marjinal beltzak arrenak baino zabalagoak dira
landareen zurtoinetara eusten dira
eta tamaina desberdinetako orban hori zurixkak sakabanatuak
zeta-hariaren eta kremasterraren bidez eta krisalida bezala
ageri dira.
hibernatzen dute. Hurrengo udaberrira arte itxaroten dute jaioHegoen beheko aldea bi sexuetan antzekoa da. Aurreko
tzeko.
hegoetan horia da, atzekoetan, berriz, hori berdexka. Halaber,
disko-orban laranja ikusgarria dute.
ELIKADURA: espezie honetako beldarrek, nagusiki, hirusta
Subespezie batean (Colias crocea helice) indibiduo gehienen
(Trifolium repens eta Trifolium campestre) jaten dute eta, neuhegoak zuriak dira.
rri txikiagoan, alpapa (Medicago sativa), lotoa (Lotus corniculatus), itsabalkia (Melilotus officinalis) eta zalkea (Vicia spp).
TAMAINA: aurreko hegoek 2,8 milimetro neur ditzakete; bien
HABITATA: sastraketan eta zelai zabaletan bizi da, itsas maibitartean, hego-luzera 45 eta 55 mm bitartean alda daiteke.
latik 1.800-2.000 metroraino. Hegaldia azkarra eta kementsua
BIOLOGIA: lehenengo indibiduo heldu hegaldunak hegan
da eta migrazio-ohiturak ditu. Ildo horri jarraiki, udaberrian ipaikus daitezke apirilean eta maiatz osoan eta, ondoren, zenbait
rralderantz joaten da eta Eskandinaviaraino irits daiteke.
belaunaldiren bidez, udazkenera arte.
Bertan gelditzen da belaunaldi bat eta abuztuan ikus daitezke
Emeek banan-banan eta elkarren artean bereizita jartzen
hegan. Dena den, neguaren laztasunarengatik ez dute bizirik
dituzte arrautzak landareen loreen gainean. Ondoren, beldairauten. Alderdi hori kontuan hartuta, entomologoen iritziz, indirrak bertan aurkituko du bere elikagaia. Jaio bezain pronto,
biduo horiek udaberrian Europaren hego eta erdialdeko
fruitu eta lore gazteez elikatzen dira eta hazten diren neurrian,
herrialde beroagoetatik iristen dira.
landarearen gainerako zatiak irensten dituzte.
BANAKETA: Afrikaren iparraldean eta Europan aurki daiteke,
iparraldetik 60 graduraino, Madeira, Azoreak, Kanariak eta
Balearrak barne. Populazioak Europaren erdi eta hegoaldetik
Asiaren mendebalderaino hedatzen dira. Iraneraino irits daitezke.
Euskal Herrian oso espezie ugaria da eta lurralde guztietan
oso hedatua dago.

EUSKAL HERRIKO TXIMELETAK

Colias croceus

2
EH 30Zk.

EUSKAL HERRIKO TXIMELETAK


ZOOLOGIA

Mnemosine tximeleta. Parnassius mnemosyne.

Tximeleta zuri lerdena.

PLeptidea sinapsis.

Hegoaldeko tximeleta zuria. Euchloe simplonia.

Xake-itxurako tximeleta txikia. Pyrgus malvae.

Moko tximeleta.

Carcharodus boeticus.

Zegris tximeleta.

Kolias argia.

Aurora.

Zegris eupheme.

Colias hylae.

Anthocharis cardamines.

Xake-itxurako mendiko tximeleta. Pyrgus alveus.

Moko tximeleta argia. Carcharodus lavatherae.

Pontia daplicidae.

Tximeleta zuri berdexka.

Portugaleko tximeleta zuria.

Sertorio tximeleta.

Xake-itxurako tximeleta.

Urrezko tximeleta iluna.

Euchloe tagis.

Spialia sertorius.

Pyrgus fritillarius.

Thymelicus acteon.

IRAUNGITZEKO

EUSKAL HERRIKO
N ATURA

ZORIAN DAUDEN ESPEZIEAK DEFENDATZEKO ELKARTEA

ZURE NATUR ETA ZOOLOGIA ALDIZKARIA

KULTURA SAILA
DEPARTAMENTO

DE

CULTURA

Kultura Sailak diruz lagundutako hedabidea

AU R K I B I D E A
bost urtea - 30.zk - 2007ko URTARRILA-OTSAILA
.................................................
PAPILLONIDOAK

Arlekina..................................................4
Makaon ..................................................... 5
Lirio tximeleta........................................6

Tximeleta iratxo iluna .....................38


Abenzerraje faltsua ........................39

Nakar tximeleta ..............................24


Tximeleta perla gorrixka.................25

Apolo tximeleta...............................7

PIERIDOAK

Elorri zuriko tximeleta zuria............8

Aza-tximeleta..................................9
Azaren zuritxoa ..............................10
Tximeleta zurianerbio berdeekin ....11
Alfacara tximeleta...........................12

Kolia arrunta...................................13

Limoneroa ......................................14
Hegoaldeko tximelata zuria............15

Banda laranjako tximeleta..............40


Fabiola tximeleta ............................41
Tximeleta haur urdina ....................42
Ikaro tximeleta................................43

Tximeleta lotsatia ...........................26


Megera tximeleta............................27
Tximeleta harritsua.........................28
Iparraldeko erdi doluzko Tximeleta 29

Mantu purpurako tximeleta ............44


Tximeleta gris ildaskatua ...............45
Pikartaduretako tximeleta
inurrijalea........................................46
Argus tximeleta ..............................47
Mendiko tximeleta beltzarana ........48
Tximeleta hayr turkesa...................49

Banda kurboko tximeleta ...............30


Ozelo urdinetako tximeleta ............31
Tximeleta otsoa..............................32
Larreko tximeleta otsoa..................33

LIKAENIDOAK

Topazioa .........................................34
Endrineroa......................................35
Tximeleta bekain zuria ...................36
Urre-mantua ...................................37

RIODINIDOAK

Periko tximeleta..............................50

Marokoko punta laranja .................16

HESPERIDOAK

Xake-Itxurako tximeleta berdexka..17


Cervantes tximeleta .......................18

NINFALIDOAK

Basoko ninfa tximeleta ...................19

Pauma tximeleta ............................20


Vanessa atalanta tximeleta ...........21
Osin-tximeleta ................................22
Tximeleta C-zuria ...........................23

EUSKAL HERRIKO
NATURA

Zuzendaria: Fernando Pedro Prez.


Erredakzioburua: Kepa Zenarruzabeitia.
Kolaboratzaileak: Jon Zubiri, Aitor Atxa, Alberto Barreiro, Oskar Azkona, Fidel Korta
Argazkiari-taldea: Edurne Urkizu, Aitor Zubizarreta, Xabier Urreta, Izaskun Loidi.
Maketatzailea: Cristina Urionabarrenetxea.
Legezko gordailua: BI-2452-02.
Zure aldizkaria
ISSN: 1695-4645
Aleak: 4.000

Web: w.w.w. adeve.es

Erredakzioa:
Av. Madariaga, n. 47-6 C - Esc.1 - 48014 BILBAO.
Tel: (94) 4 75 28 83. e-maila: adeve.2@euskalnet.net

ARPI DET Z A BO L E T I NA

CAJA LABORAL POPULAR:


BILBAO BIZKAIA KUTXA:

Entidad: 3035
Entidad: 2095

Urteko kuota:
Oficina: 0220

Oficina: 0355

Argitaratzailea:
Iraungitzeko Zorian Dauden Espezieak
Defendatzeko Elkartea.

amabi ale urtean: 36 euro

Control: 20
Control: 76

Nm. de cuenta: 220.0.00367.6


Nm. de cuenta: 38.3024282.7

4
EH 30Zk.

PAPILLONIDOAK FAMILIA
ARLEKINA

EUSKAL HERRIKO TXIMELETAK

Zerynthia ruminia
NOLA EZAGUTU? Arlekinak oso kolore
eta marrazki bizia du aurreko eta atzeko
hegoetan eta horri erantzuten dio izenak.
Halaber, Espainiako aristolokien tximeleta
izenez ezagutzen zaio, larba-fasean beldarrek landare hori jaten baitute.
Espezieak ez du dimorfismo sexualik.
Arlekinaren aurreko hegoak hori argiak dira
eta hiru tanto gorri dituzte. Horien artean
zinta beltzak agertzen dira. Atzeko hegoak
hori argiak dira ere eta bost orban gorri
dituzte inguruan hondo beltzaren gainean.
Gorputza beltza da eta sabelaldean puntu
gorrixken ilarak dituzte.
TAMAINA: aurreko hegoek 13 eta 24 mm
bitartean neurtzen dituzte; hegoluzera,
berriz, 40 eta 49 mm bitartean aldatzen
da.

5
EH 30Zk.

BANAKETA

BIOLOGIA: hegaldia apiriletik ekainera bitartean luzatzen da.

Beste espezieen aldean, arlekinak


belaunaldi bakarra du.
Estali ostean, emeek
arrautzak landare aristolokioen hostoetan jartzen dituzte. Ondoren, beldarrak hostoak elikatzeko erabiliko ditu. Beldarrak garapena amaitzen duenean, krisalida eratuko da zuhaixka edo
belarren hostoen artean ala harrien artean. Hala
igaroko du negua. Batzuetan egoera horretan
manten daiteke bi neguz.
ELIKADURA: landare aristolokiazeoen hostoak
jaten ditu, batez ere, Aristolochia pistolochia edo
Aristolochia longa espezieenak. Zenbait tokitan
(hala nola Araban) landare hori urria da eta,
orduan, beldarrek mahatsondo beltza (Tamus
communis) jaten dute.
HABITATA: indibiduo helduak ugariak dira kareharrizko mendietako aldapa harritsuetan eta toki
malkartsuetan. Horietan landaretza ez da oso
ugaria: sastrakak eta erkameztiak. Larba-fasean,
berriz, Aristolochiaren espezieen landareetan eta
mahatsondo beltzean bizi da. Hori guztia itsas
mailatik gehienez 1.500 metroraino dago.
BANAKETA: iberiar penintsulan, Frantziaren
hego-ekialdean (Provence, Languedoc, Rosell),
Pirinioen ekialdean eta Afrikaren iparraldean
(Maroko, Aljeria eta Tunez) banatzen da. Euskal
Herrian oso Espezie urria da eta Araban eta
Nafarroan kolonia zehatz nahiz isolatuetan bizi
da.

MAKAON

PAPILLONIDOAK FAMILIA

NOLA EZAGUTU? eguneko lepidoptero guztiek


bezala, makaon tximeletak gorputz mehea eta buru
txikia du. Antenak bola lodian (mazo izenekoan)
amaitzen dira eta aurreko hegoetako ile luzeak orrazimodura erabiltzen dira. Atzeko hanketan betiere
zurda-parea ikus daiteke, horrek bereizten baitu
Papilionidae familia.
Atzeko hegoetan zain-pare bakarra du, horregatik
betiere pixka bat ahurrak dirudite.
Aurreko hegoek orban beltzak eta beltzez inguratutako zainak dituzte; bien bitartean, atzekoek barruko
ertzean ozelo-pare gorria dute. Atzeko hegoak buztan-itxurako apendizean luzatzen dira.
Tximeletaren aldakortasuna urria da. Oso kasu bitxietan aurkitu ziren indibiduo beltzak eraztun urdinekin
atzeko hegoetan. Lehenengo belaunaldia argiagoa
den bitartean, udako tximeleta hori iluna da.
TAMAINA: aurreko hegoek 32-38 milimetro bitartean neurtzen
dituzte eta hego-luzera 65 eta 85 mm bitartean aldatzen da..
BIOLOGIA: makaon tximeletak bi belaunaldi ditu urtean.
Lehenengo belaunaldiko indibiduo helduak hegan ikus daitezke apirilean eta maiatzean; bigarrenekoek, berriz, uztailean
eta abuztuan egiten dute.
Imagoak jaio ondoren, aste gutxi batzuk bizi dira. Denbora hori
ugaltzeko nahikoa da, elikadurak ez baitu hainbeste garrantzia. Nektar- eta ihintz-tanto batzuk besterik ez dituzte behar.
Sarritan, toki gatzatuetan edo gorozkietatik hurbil aurkitzen
dira, bertatik mineral eta konposatu nitrogenatuak hartzen baitituzte.
Ugaldu ostean, emeek arrautzak landareetako hostoen artean
jartzen dituzte eta, ondoren, beldarrak landare horiek berak
elikatzeko erabiliko
ditu.
Beldarrak
lehenengo estadioetan
beltzak
dira eta orban
gorriak
dituzte,
baita orban zuria
bizkarrean
ere.
Dena den, lehenengo
mudak
igaro
ostean,

EUSKAL HERRIKO TXIMELETAK

papilio machaon

BANAKETA
berde bihurtzen da eta, orduan, eraztun
beltzak eta puntu hori gorrixkak ditu.
Beldarrari eragozten zaionean, organo
haragitsu gorrixka (osmeterioa) proiektatzen du. Hori buruaren atzean dago
eta usain ezatsegina botatzen du. Organoa tentetu egiten da
eta defentsa-mekanismoa da intsektua urduri dagoenean.
Krisalida eratzeko, beldarrak elikadura-landareetako zurtoinetara joaten dira eta bertan kremasterretik zintzilikatzen dira
hariaren bidez. Hala igarotzen dute negua hurrengo udaberrian jaiotzen direnera arte.
ELIKADURA: unbelifero basatiak jaten dituzte, batez ere,
azenario basatiak eta laboratuak, mihilua (Foeniculum vulgare), Daucus carota eta bortusaina (Ruta graveolens).
HABITATA: zelai, baso eta baratzeetan (batez ere, azenarioa izanez gero) bizi da, itsas mailatik 2.500 metroraino.
Altitude handietan migratzen ari den bitartean ikus daiteke, gustuko baitu mendien gailurretan pausatzea.
BANAKETA: banaketa-eremua oso zabala da; ildo horri
jarraiki, bai Europan, bai Asian, bai Amerikan aurki daiteke. Europako arraza guztiak Afrikaren iparraldetik
Europaren iparralderaino bizi dira.
Euskal Herrian geroz eta espezie urriagoa da, nahiz eta
oraindik lurralde guztietan agertu. Araban ugariagoa da.

6
EH 30Zk.

PAPILLONIDOAK FAMILIA
LIRIO-TXIMELETA
EUSKAL HERRIKO TXIMELETAK

Iphiclides feisthamelii

NOLA EZAGUTU? Lirio-tximeleta oso


lepidoptero handia da, makaon tximeletaren antzekoa. Ildo horri jarraiki,
aurreko hegoek gutxi gorabehera 4
zentimetro neur ditzakete. Ez du
dimorfismo sexualik; hori argia da,
zurixka, batez ere, bigarren belaunaldiko indibiduoen kasuan. Aurreko
hegoek zazpi zinta beltz inguru dituzte
eta bertikalki zeharkatzen dituzte.
Lehenengoak hegoaren beheko aldea
beltzen inguratzen du.
Hegoen goiko aldea gris zurixka da eta
ezkaten geruza lodia du. Gainera,
orban beltz sendoak agertzen dira.

Atzeko hegoek beheko aldean zinta


laranja dute eta oso ondo hauteman
daiteke intsektua atsedenean dagoenean, hegoak irekiak baditu. Udan
jaiotako indibiduoek ez dute orban
laranja ikusgarria.

7
EH 30Zk.

Makaon tximeletan bezala, atzeko


hegoen azken muturra apendize luze
eta beltzean amaitzen da. Horiz azpilduta dago.
Espezie honetako atzeko hegoak
inguratzen lau orban urdin agertzen
dira eta inguratzen duen kolore beltzarekiko nabarmenki desberdintzen dira.

Gorputza argala da eta kolore beltz


bizia du. Burua, berriz, oso iletsua da.
Arrak emeak baino handiagoak dira.

Orain dela gutxi arte, Iphiclides podalirius tximeletaren subespeziea zen.

BANAKETA
TAMAINA: arren kasuan, aurreko
hegoek 38-40 milimetro neurtzen
dituzte eta hego-luzera 66 eta 76 mm
bitartean dago.
BIOLOGIA: tximeleta honek bi belaunaldi ditu urtean. Lehen belaunaldiko
indibiduo helduak hegan ikus daitezke
apiriletik ekainera bitartean; bigarrenekoek, berriz, uztailetik irailera egiten
dute. Larba-fasea uda osoan zehar
hedatzen da.
Beldarrek kolore berde ederra dute.
Buruaren atzean osmeterio izeneko
organoa dute eta haserretzen denean,
zutitu egiten da. Krisalida-egoeran
hibernatzen dute.

ELIKADURA: beldarrak, nagusiki,


honakoak jaten ditu: basaranak,
aranak, gereziak eta elorri zuriak,
baita muxikak eta almendrak ere.
HABITATA:

indibiduo

helduak

mendietan
itsas
mailatik
1.8002.000 metroraino
ikus
daitezke.
Sarritan, baratzeen
inguruan dabiltza, frutazuhaitzak badituzte. Halaber, espazio irekietan ager
daitezke.
Bestalde, larbak elorri beltzetan eta
laboreko fruta-zuhaitzetan aurki daitezke.

BANAKETA:
banaketa-eremua
Afrikaren iparraldean (Maroko, Aljeria
eta Tunez) eta iberiar penintsula
osoan hedatzen da. Frantziaren hegomendebalderaino zabal daiteke.
Euskal Herrian oso hedatuta dago,
nahiz eta ugaria ez izan. Lurralde guztietan agertzen da, hala ere, Araban
eta Nafarroan Bizkaian eta Gipuzkoan
baino ugariagoa da.

PAPILLONIDOAK FAMILIA

APOLO TXIMELETA

NOLA EZAGUTU? Apolo tximeletak


dimorfismo sexual nabarmena du.
Arren kasuan, hegoen goiko aldea
zuria da eta aurreko hegoetan bost
tanto beltz ditu. Dena den, batzuk
gorriak izan daitezke eta beltzez inguratuta egon. Halaber, atzeko hegoetan
bi ozelo gorri handi agertzen dira.
Emeen kasuan, hegoen goiko aldea
grisaxka da, nahiz eta arraren orban
eta ozelo berdinak izan. Dena den,
orbanak handiagoak eta biziagoak
dira.
Tximeletaren hegoak oso biribilak dira
BANAKETA
eta banaketa-eremuan subespezie
asko deskribatu dira. Adibidez,
eta hego-luzera 69 eta 84 mm bitarteAlpeetako ia ibar guztietan tokiko barietatea sortu da. Arabako
an aldatzen da.
arrazak ederrak eta handiak dira.
BIOLOGIA: makaon tximeletak
TAMAINA: aurreko hegoek 35-42 milimetro neurtzen dituzte
belaunaldi bakarra du urtean. Indibiduo helduak hegan ikus daitezke uztailetik irailaren
hasiera arte.
Orduan, arrek emeak bilatzen dituzte estaltzeko. Ugaldu ondoren, abdomenaren muturrean egitura korneoa (sphragis) dute. Horri
esker, arrautzak Sedum generoko (nagusiki,
Sedum album) landarearen hostoen gainean
jartzen dituzte. Ondoren, beldarrak landare
hori elikatzeko erabiliko du.
Arrautzen eklosioa gertatzen denean, beldar
beltza agertzen da eta orban gorrien ilara
du. Sedum album espeziearen hostoez
etengabe elikatzen da negua iristen denera
arte. Orduan, zoruan hibernatzen dute eta
udaberrira arte ez dio berriz ere elikatzeari
ekingo. Beldar-estadioan garapena osatu
ostean, krisalida gris zurixka eratzen du elikaduralandareetako hosto eta sustraien
artean.
Lepidopteroak kolore ikusgarria du eta, gainera, tamaina handikoa da. Horri esker oso
preziatua da bildumagileen artean eta populazioak murriztu dituzte.
HABITATA: mendiko herrialdeetan bizi da,
500 metrotik 3.000 metroraino, baina bakarrik gune isolatuetan, batez ere, kareharria
dagoen guneetan.
BANAKETA: Europako eta Asiaren mendebaldeko mendi-sistema guztietan banatuta
dago. Errusiatik Uraletara, Liberiaren mendebaldera eta Kaukasora hedatzen da.
Euskal Herrian Arabako, Gipuzkoako eta
Nafarroako mendilerroetan aurki daiteke,
800 metrotik gora.

EUSKAL HERRIKO TXIMELETAK

Parnassius apollo

8
EH 30Zk.

EUSKAL HERRIKO TXIMELETAK

PIERIDOAK FAMILIA
NOLA EZAGUTU? Elorri zuriko tximeleta zuriak dimorfismo
sexual arina du.
Arren kasuan, aurreko hegoen
goiko aldea zuria da eta ertzak
nahiz zainak beltzez inguratuak ditu. Emea gardenagoa
da, ezkatatze nabarmena
baitu. Batez ere, aurreko hegoetan hautematen da. Gainera,
zenbait zain beltzez inguratuak
eta beste batzuk marroiz ditu.
Hegoen beheko aldea eta
goiko aldea antzekoak dira.
Zuria da eta ezkata beltzen
hautseztatze fina du atzeko

BANAKETA

9
EH 30Zk.

hegoetan.
TAMAINA: aurreko hegoek 2834 milimetro bitartean neurtzen
dituzte eta hego-luzera 52 eta 62
mm bitartean aldatzen da.
BIOLOGIA: elorri zuriko tximeleta zuriak belaunaldi bakarra du
urtean.
Indibiduo helduak hegan ikus
daitezke maiatzetik uztailera
bitartean.
Estali ondoren, emeak 200
arrautza baino gehiago jartzen
ditu multzo txikietan banatuta
zuhaixketan eta zuhaitzetan
(hala nola elorri zurian).

Ondoren, beldarrak
landare horiek elikatzeko erabiliko
ditu. Beldarrak taldekoiak dira eta parasitazio handiak pairatzen dituzte. Negua zeta-habiaren
barruan igarotzen dute eta udaberria iristen denera arte ez dira berriz elikatzen.
Garapena osatzen duenean, krisalida
eratzen da eta kremasterraren bidez elikaduralandareetako zurtoinetara finkatzen da.
ELIKADURA: beldarrak elorri zuria
(Crataegus monogyna eta Crataegus
oxyacantae), elorri beltza (Prunus spinosa), ehiztariaren serbala (Sorbus aucuparia) jaten ditu, baita fruta-zuhaitzak
ere, hala nola udareondoa, sagarrondoa, almendrondoa edo mango txikia
(Malus communis).
HABITATA: lursail irekietan, baso
soilguneetan eta mendi-mazela eguzkitsuetan bizi da, itsas mailatik 2.400
metroraino.
BANAKETA: Europaren hegoaldean
eta erdialdean banatzen da. Asia
hezeraino,
Korearaino
eta
Japoniaraino iristen da. Halaber,
Afrikaren iparraldean (Maroko eta
Aljeria) eta iberiar penintsula osoan
agertzen da.
Euskal Herrian espezie arrunta da eta
lurralde guztietan aurkitzen da.

PIERIDOAK FAMILIA

AZA-TXIMELETA

NOLA EZAGUTU? Aza-tximeleta ezagunenetarikoa


da, batetik, ugaria baita, eta
bestetik, erraz identifika baitaiteke.
Dimorfismo sexual nabarmena du.
Arren kasuan, hegoen goiko
aldea zuria da. Aurreko
hegoen muturrak eta aldeko
ertza beltzak dira. Atzeko
hegoetako hegaleko ertzean
orban beltz txikia du. Emeek
ere hegaleko ertza eta muturrak beltzak dituzte aurreko
hegoetan; gainera, disko
BANAKETA
osteko bi orban ditu eta
beste bat luzea barne-ertzean. Atzeko hegoei dagokienez, hegaleko ertzean orban txikia
du.
Hegoen beheko aldea berdina da bi sexuetan. Aurreko hegoek disko osteko bi tanto beltz dituzte; atzekoetan, berriz, hondoa horixka edo berdexka da. Azkeneko tonua ezkata beltzek
ematen diete.
Emeak eta arrak erraz bereiz daitezke, atzeko hankak horiak
baitituzte. Alderdi hori bereziki nabarmena da bigarren belaunaldian, horia biziagoa baita.
Lehenengo belaunaldiko indibiduoek hegaleko ertza eta muturra beltzak dituzte eta zuriz lainoztatuak daude.
TAMAINA: aurreko hegoek 28 eta 33 milimetro bitartean neur-

EUSKAL HERRIKO TXIMELETAK

Pieris brassicae

tzen dute, hego-luzera, berriz, 54 eta


64 mm bitartean aldatzen da.
BIOLOGIA: maiz agertzen da eta nahiko zabalduta dago.
Hala ere, ez du arrazarik eratzen. Lehen ez zen hain ugaria,
baina masiboki ugaltzen hasi zen gizakia aza handiak laboratzen hasi zenean. Monolaborantzek ugalketa masiboak ekarri
zituzten eta izurriteak izan ziren.
Tximeleta hau ez dago mehatxatua. Egoera horretan dagoen
gutxieneko bat da. Bere etsairik handienak Apanteles erlea
eta Entomophtora sphaerospermas onddoa dira.
Urtero bi edo hiru belaunaldi eratzen dira, eguraldiaren arabera. Lehenengo belaunaldiak udaberriaren amaieran hegan
egiten du, bigarrenak udaren erdialdean eta hirugarrenak,
meteorologi baldintzak aldekoak badira, udaren amaieran.
Zikloa osatu ostean,
azken belaunaldiko
beldarrak krisalida
bihurtzen dira udazkenean eta krisalidaegoeran hibernatzen
dute. Udaberria iritsi
arte ez da eklosioa
gertatzen.
Emeek
arrautzak
(200 eta 300 bitartean) talde txikietan
jartzen dituzte azen
eta zenbait landare
kruziferoen artean.
Halaber, beldarrak
taldeetan bizi dira
azke

10
EH 30Zk.

PIERIDOAK FAMILIA
AZAREN ZURITXOA
EUSKAL HERRIKO TXIMELETAK

Artogeia rapae

11
EH 30Zk.

NOLA EZAGUTU? Azaren tximeleta


zuritxoak dimorfismo sexual nabarmena du.
Bi sexuetan hegoen goiko aldea
zuria da eta aurreko hegoen muturrean beltza du. Arren kasuan,
aurreko hegoetan disko osteko
zonan orban beltz txiki-txikia agertzen da, bestea, berriz, atzeko hegoen ertzean. Emeek disko osteko bi
orban dituzte aurreko hegoetan eta
bat atzekoen ertzean.
Hegoen beheko aldea antzekoa da
bi sexuetan. Aurreko hegoetan bi
orban beltz agertzen dira. Atzeko
hegoak, berriz, horixkak dira.
TAMAINA: aurreko hegoek 23-37
milimetro bitartean neurtzen dituzte

BANAKETA
eta hego-luzera 42 eta 50 mm bitartean aldatzen da.
BIOLOGIA: azaren tximeleta zuritxoak bi edo belaunaldi gehiago ditu urtean.
Indibiduo helduak hegan ikus daitezke apiriletik azarora
bitartean.
Estali ondoren, emeak arrautzak landare kruziferoetan
talde txikietan jartzen ditu eta, ondoren, beldarrak landare horiek elikatzeko erabiliko ditu. Bestalde, beldarrak
landare kruziferoen hostoen gainean bizi dira eta, sarritan, laboreetan kalteak eragiten dituzte, nahiz eta parasitatu.
Tximeleta horri aurre egiteko pestizida ugari erabiltzen da
eta, ondorioz, azken urte hauetan populazioak asko
murriztu dira.
Beldarrek beren garapena osatzen dutenean, krisalida
eratzen dute eta kremasterraren bidez azan hostoetara
finkatzen dira edo harrien artean gelditzen dira.
ELIKADURA: beldarrek aza (Brassica oleracea), arbia
(Brasita napus), errefaua (Raphanus sativus, Raphanus
raphanistrus) eta herezea (Reseda lutea) jaten dute.
HABITATA: kruziferoekin (azak, arbiak, errefauak) laboratutako lursailetan, larreetan eta baratzeetan bizi da, itsas mailatik 2.000 metroraino.
BANAKETA: Europa osoan zehar banatzen da, iberiar penintsulatik Asiaraino eta
Japoniaraino. Halaber, Kanariar uharteetan, Azoreetan eta Madeiran ikus daiteke,
baita Afrikaren iparraldean ere. Orain dela
gutxi Australian eta Amerikaren iparraldean sartu da.
Euskal Herrian oso espezie arrunta eta
ugaria da eta lurralde guztietan aurki daiteke.

PIERIDOAK FAMILIA

TXIMELETA ZURIA NERBIO BERDEEEKIN


NOLA EZAGUTU? Tximeleta zuriak
nerbio berdeekin dimorfismo sexual
arina du. Arren kasuan, hegoen goiko
aldea zuria da eta muturrean hedaduramaila desberdinarekin orban gris ilunak
ditu. Disko ostean orban iluna du.
Batzuetan aztarna-orbana da atzeko
hegoetako hegaleko ertzean. Emeen
kasuan, hegoen goiko aldea zuria da eta
ezkata grisek lainoztatzen dute.
Muturrean iluntasun-maila desberdina
du. Aurreko hegoetan disko osteko bi
orban ikus daitezke eta orban txikia atzeko hegoen hegaleko ertzean.
Beheko aldea bi sexuetan antzekoa da.

BANAKETA

Horixka da eta oso


zaina nabarmenak
ditu. Aurreko hegoetan orbanak agertzen dira.
Lehenengo belaunaldiko indibiduoak
udaberrian jaiotzen
dira eta tamainarengatik eta kolorearengatik bigarren
belaunaldikoetatik
bereizten
dira.
Bigarren belaunaldikoak udan jaiotzen dira.
Bi
belaunaldien
arteko desberdintasunak intentsitate
handiagoan
edo

txikiagoan eta aurreko hegoaren kanpoaldean duten orban beltzaren


tamainan oinarritzen dira. Udako forma handiagoa da,
aurreko hegoek 25 mm izan baititzakete, udaberriko lehen
belaunaldikoen 20 mm-ren aldean. Lehenengo belaunaldiko
indibiduoek ia beti aurreko hegoen goiko aldean orban beltza dute. Bestalde, bigarren belaunaldikoek atzeko hegoetako beheko aldeko marra grisak murritzagoak dituzte.
Indibiduo guztiek sei hanka funtzional dituzte eta euren
tamaina antzekoa da. Tartso bakoitzak pintza bikoitzen
parea du. Atzeko hegoek bi zain anal dituzte eta barruko
ertza arinki ganbila da.
Espezie honetan kolore-barietateak hauteman dira, batzuk
ia erabat horiak.
TAMAINA: aurreko hegoek 20 eta 25 milimetro bitartean
neurtzen dituzte eta hego-luzera 40 eta 46 mm bitartean
dago.
BIOLOGIA: ohiz espezieak bi aldiz jartzen ditu arrautzak:
bat udaberrian eta bestea udan; beraz, bi belaunaldi jaiotzen dira. Urteak oso beroak direnean, hirugarren belaunaldia izan dezake, baina bitxia da. Lehenengo belaunaldian
jaiotako lehenengo indibiduoak hegan dabiltza zelaietan.
Bertan elikatu eta parekatu egiten dira udaberriaren amaieratik. Bigarrenekoak ez dira agertzen udan peto-peto murgilduta gaudenera arte. Hiru belaunaldi daudenean,

EUSKAL HERRIKO TXIMELETAK

Pieris napi

12
EH 30Zk.

PIERIDOAK FAMILIA
ALFACARA TXIMELETA
EUSKAL HERRIKO TXIMELETAK

Colias alfacariensis

NOLA EZAGUTU? Alfacara tximeletak dimorfismo sexual arina du.


Arren kasuan, aurreko hegoen goiko
aldea hori limoia da eta disko osteko
orban beltza du, baita zenbait tantotxo apikal ilun ere. Horiek hegoen
zona marjinaletik hedatzen dira.
Bestalde, arren kasuan beheko
hegoen goiko aldeak disko-orban
horia du. Zenbait indibiduotan biribila da; beste batzuetan, berriz, zortziaren itxura du eta batzuetan ertz
marjinal ilun fina ageri zaio.
Emeak arrak baino handiagoak dira

BANAKETA

13
EH 30Zk.

eta hegoen goiko aldea zuri


berdexka da. Orban ilunak
arren kasuan baino hedatuagoak daude. Hegoen beheko
aldea, berriz, berdea da.
Arrena, berriz, horixka da.
TAMAINA: aurreko hegoek
19-25 milimetro bitartean
neurtzen dituzte eta hegoluzera 38 eta 50 mm bitartean
aldatzen da.
BIOLOGIA: tximeleta honek bi
belaunaldi
ditu
urtean.
Lehenengo belaunaldiko indi-

biduo
helduak
hegan ikus daitezke maiatzean eta
ekainean;
bien
bitartean, bigarrenekoek uztailetik irailera bitartean egiten dute.
Emeak banan-banan jartzen ditu
arrautzak landareetako hostoen gainean. Ondoren, beldarrak hosto horiek
berak elikatzeko erabiliko ditu.
Beldarrek tanto beltz txikiak dituzte,
baita lerro azpidortsalak ere. Negua
lehenengo estadioetan igarotzen dute
eta udaberria iritsi arte ez diote berriz
ere elikatzeari ekingo. Orduan, krisalida eratzen dute elikadura-landareetako hostoetan eta zurtoinetan.
ELIKADURA:
beldarrek
ferrak
(Hippocrepis comosa) eta alamina
(Coronilla minima) jaten dituzte.
HABITATA: espezie migratzailea da
eta lursail ireki lehorretan, behe-mendiko zelaietan eta abariztietan bizi da,
behe-mailetatik 2.500 metroraino.
BANAKETA: Europaren hegoaldean
eta erdialdean bizi da eta Errusiaren
hegoalderaino eta Asia Txikiraino iristen da. Iberiar penintsulan oso zabalduta dago, nahiz eta populazioak oso
ugariak ez izan.
Euskal Herrian espezie arrunta da,
bereziki Araban. Dena den, lurralde
guztietan aurki daiteke.

EUS-

NINPHALIDAE FAMILIA
LIMONEROA
Gonepteryx rhamni

NOLA EZAGUTU? Limoneroa lepidoptero


bitxia da. Hegoei erreparatuz, bai formarengatik, bai kolore hori limoiarengatik, hostoaren
itxura dute, beraz, landaretzaren artean ezkuta
daitezke. Burua eta antenak gorriak dira.
Arrek eta emeek koloreen tonu desberdinak
dituzte. Arren kasuan, hegoak hori limoi distiratsuak dira. Hego bakoitzean lau tanto laranja
gorrixka txiki ditu. Emeen kasuan, hegoak
askoz argiagoak (zuri berdexkak) dira. Hala
ere, puntu horiek agertzen dira.
Bi sexuetan atzeko gelaxken beheko aldeak,
batzuetan, disko osteko puntu txiki-txikiak ditu
zainen artean eta arreak dira.
TAMAINA: Aurreko hegoek 26tik 30 milimetrora neur dezakete eta hegoluzera 48 eta 54 mm bitartean aldatzen da.
BIOLOGIA: tximeleta limoneroaren bizi-zikloa beste lepidopteroekiko desberdina da. Batetik, hegaldia askoz luzeagoa da, eta bestetik, Europako espezierik adintsuena da.
Hegaldia udaren erdialdean hasten da eta hurrengo udaberrira arte luzatzen da. Hain denboraldi luzean bizitzeko,
energia gorde behar du. Xede horrez, espezie honek atsedenaldiak egiten ditu. Ildo horri jarraiki, hegan ikus dezakegu zenbait egunez eta nektarrez elikatuko da. Ondoren,
beste hainbeste egunez ez da aktiboa izango eta berriz
ekingo dio hegaldiari eta elikatzeari, klima egokia denean.
Udaberrian eztei-hegaldia gertatzen da. Emeak arraren
aurrean hegan egiten du eta azkenekoak jarraitu egiten du
betiere distantzia berdina utziaz.
Estalketak martxoaren
eta apirilaren egun
eguzkitsuetan gertatzen dira, hain zuzen
ere,
hesilaharraren
(Rhamnus) lehenengo
kimuak agertzen direnean. Horietan emeak
arrautzak jartzen ditu,
masa itsaskorrean bil-

BANAKETA
duta, landarean itsatsiak gelditzeko.
Udaren hasieran eklosioa gertatzen da eta beldar txikiak
jaiotzen dira. Beldarrak ilunak dira eta argiagoak alboetan.
Hankak zeharkatzen zinta horizontalak dituzte. Kolore
horiekin harrapari nagusien (hegazti intsektiboroen) begietara oharkabean pasatzen dira.
Gutxi gorabehera hilabete bat elikatzen igaro ostean, kapulu bihurtzen da. Dena den, denbora luza edo murritz daiteke, eguraldiaren arabera. Freskoa eta hezea baldin bada,
garapena atzeratu egiten da, beldarrak gutxi jaten baitu.
Baina lehorra eta hezea baldin bada, gehiago jaten du eta
garapena arindu egiten da. Ildo horri jarraiki, azkar-azkar
bihurtzen da kapulu.
Limoneroek harrien hutsuneetan, zurtoinetan edo landaretzan babestuta hibernatzen dute. Tenperatura baxuak gainditzeko gai dira, nahiz eta zero gradukoak izan. Hotzarekiko
erresistentzia gorputz-likidoaren (uraren, proteinen eta
gatzen nahasketa) araberakoa da. Negu beroetan tximeleta
honek bizirik irauteko zailtasun handiagoak ditu, tenperatura altuekin energia gehiago kontsumitzen baita eta erreserbak azkarrago kontsumitzen baitituzte.
ELIKADURA: beldarrak berde ilunak dira eta hesilaharraren (Rhamnus catharticus) hostoak jaten dituzte nagusiki.
Neurri txikiagoan jaten dituzte zumalakarrarenak (Frangula
alnus) eta beste landare ramnazeoenak.
HABITATA: baso freskoetako soilguneetan eta larreetan bizi da, itsas mailatik
1.800-2.000 metroraino.
BANAKETA: banaketaeremua oso zabala da,
Europa guztian zehar
hedatzen baita 67 graduraino eta Afrikaren iparralderaino. Europatik zabaldu, Asia zeharkatu eta
Japoniaraino iristen da.
Euskal Herrian espezie
arrunta da, baita nahiko
ugaria ere. Lurralde guztietan agertzen da.

14
EH

EUSKAL

LIKAENIDAE FAMILIA
HEGOALDEKO TXIMELETA ZURIA
Euchloe ausonia

NOLA EZAGUTU? Hegoaldeko tximeleta


zuriak dimorfismo sexual txikia du. Emeak eta
arrak bereizteko, emeek orban apikalak eta
disko orbana dute aurreko hegoetan. Gainera,
arrenak baino handiagoak eta zabalagoak dira.
Bi sexuetan aurreko hegoen goiko aldea zuria
da eta orban beltz bereizgarria du. Orbana laukia edo laukizuzena izan daiteke. Hegoen goiko
aldean orban ilun handia (apikala) du eta zenbait orban zuri ditu bertan sartuta. Atzeko hegoak ere zuriak dira, pixka bat ilunagoak, beheko
aldean duen marrazkia ikusten baita.

BANAKETA

15
EH

Aurreko hegoen beheko aldea zuria


da eta muturretan orban berdeak
ditu. Erdian makula beltza du.
Atzeko hegoen beheko aldea zuria
da eta orban berde edo berde horixka zabalak ditu sakabanatuak.
TAMAINA: aurreko hegoek 20-24 milimetro bitartean
neurtzen dituzte eta hego-luzera 34 eta 48 mm bitartean
aldatzen da.
BIOLOGIA: hegoaldeko tximeleta zuriak bi belaunaldi
ditu urtean.
Lehenengo belaunaldiko indibiduo helduak hegan ikus
daitezke martxotik maiatzera bitartean eta bigarrenekoak
ekainetik abuztura.
Estali ondoren, emeak banan-banan jartzen ditu arrautzak landareetako hostoen artean eta, ondoren, beldarrak landare horiek berak elikatzeko erabiliko ditu.
Krisalida zurtoinen artean jartzen dute. Zeta-hariaren
bidez zintzilik gelditzen dira eta udaberria iristen denera
arte fase horretan hibernatzen dute.
ELIKADURA: beldarrek zenbait landare kruziferoen
hostoak jaten dituzte, hala nola Iberis generoarena
(Iberis amara), errefauarena (Raphanus sativus) edo
mendaskiarena (Sisymbrium officinale).
HABITATA: larre hezeetan eta eguzkitsuetan bizi da,
baita labore-zelaietan, basomugetan eta toki irekietan
ere, itsas mailatik 2.400 metroraino.
BANAKETA: banaketa-eremua oso zabala da: Afrikaren
iparraldea (Aljeria, Tunez eta Maroko), Europaren hegoaldea eta Asia, Amur eskualderaino. Halaber, Amerikan
ikus daiteke, Alaskatik Kalifornia eta Coloradoraino.
Euskal Herrian espezie arrunta da eta lurralde guztietan
aurkitzen da, nahiz eta Araban (batez ere, Ebroren
Erriberan) eta ia Nafarroa guztian ugariagoa izan.

EUS-

NINPHALIDAE FAMILIA
MAROKOKO PUNTA LARANJA
Anthocharis belia

NOLA EZAGUTU? Marokoko punta


laranja
tximeletak
dimorfismo
sexual argia du.
Arren kasuan, aurreko hegoen
goiko aldea horia da eta gerriko
laranja zabala du. Aurreko hegoen
goiko muturrean gerriko hori beltzez
inguratuta dago. Emearen kasuan,
hegoak zuriak dira eta disko-osteko
orban beltza dute. Aurreko hegoen
muturrak gris laranjak dira.
Arretan hegoen beheko aldeari
erreparatuz gero, horia da eta
aurreko hegoetan banda laranja du.
Atzekoak zeharkatzen zenbait gerriko gris mehe eta bihur agertzen
dira.
Hegoen beheko aldea aztertuz
gero, emeetan aurreko hegoen
muturrak horiak dira. Atzekoek
arren kasuan bezalako kolore eta marrazki bera dute.
TAMAINA: aurreko hegoek 18-20 milimetro bitartean neurtzen dituzte eta hego-luzera 28 eta 42 mm bitartean aldatzen da.
BIOLOGIA: Marokoko punta laranja tximeletak belaunaldi

bakarra du urtean.
Indibiduo helduak hegan ikus daitezke
maiatzean eta ekainean.
Estali ostean, emeak arrautzak landareetako infloreszentzien artean jartzen ditu eta, ondoren,
belarrak landare horiek berak elikatzeko erabiliko ditu. Beldarrek krisalida zurtoinen artean jartzen dute eta
zeta-hariaren bidez zintzilikatzen
dira. Hala igarotzen dute negua udaberria iristen denera arte.
Beldarrek elkarren artean jaten dute
garapenaren lehenengo etapetan,
bereziki, elikagaiak urriak badira.
ELIKADURA: beldarrek ziape basatien (Sinapsis arvensis eta Sinapsis
alba) hostoak jaten dituzte, baita
Biscutella
laevigata
espeziea,
artzain-zakua (Capsella bursa-pastoris) eta Sisymbrium ere.
HABITATA: baso soiletan bizi da,
baita larreetan ere kruzifero basatiak
hazten badira. Habitat horiek guztiak
itsas mailatik 1.800 metroraino aurkitzen dira.
BANAKETA: honako tokietan banatzen da: Afrikaren iparraldean
(Aljeria, Tunez, Maroko), Frantziaren
hego-ekialdean, Italiaren ipar eta
erdialdean eta ia iberiar penintsula
osoan, kantabriar erlaitzean izan
ezik.
Euskal Herrian Araban (nagusiki,
Arabar Errioxan) eta Nafarroako zenbait mendilerrotan agertzen da.

16
EH

EUSKAL

17
EH

HESPERIDOAK FAMILIA

XAKE-ITXURAKO TXIMELETA BERDEXKA


Pyrgus serratulae

NOLA EZAGUTU? Xake-itxurako


tximeleta berdexkak ia ez du
dimorfismo sexualik. Arren eta
emeen arteko desberdintasun
bakarra honakoa da: aurreko
hegoetako tanto zuriak arretan
emeetan baino txikiagoak direla.
Aurreko hegoen goiko aldea arre
berdexka iluna da eta orban
zuriak oso aldakorrak dira, nahiz
eta, normalean, txiki-txikiak izan.
Atzeko hegoen goiko aldea arre
oso argia da, ia uniformea eta
orban zuriak bestigialak dira.
Bi sexuetan hegoen beheko
BANAKETA
aldea berde oliba edo berde grisaxka da eta oinarrian hiru puntu
zurixka ditu.
aren hostoen artean.
TAMAINA: aurreko hegoek 12 eta 14 milimetro bitartean
ELIKADURA: beldarrek zenbait landare jaten dituzte, besneurtzen dituzte eta hegoluzera 24 eta 28 mm bitartean
teak beste, masusta (Rubus fruticosus), arrosa basatia
aldatzen da.
(Rosa canina) eta Potentilla reptans.
BIOLOGIA: tximeletak belaunaldi bakarra du urtean.
HABITATA: zelai loretsuetan eta landaretza gutxiko zoneIndibiduo helduak hegan ikus daitezke ekainetik abuztura
tan bizi da. Sarritan, Pyrgus cirsii espeziearekin bat dator.
bitartean.
Habitat horiek guztiak behe-mailetan aurkitzen dira eta
Estali ondoren, emeek arrautzak landareetako hostoen
2.500 metroraino irits daitezke.
artean jartzen dituzte eta, ondoren, beldarrak landare
BANAKETA: Europaren erdialdean eta hegoaldean banahoriek elikatzeko erabiliko ditu. Negua beldar-egoeran igatzen da eta Balkanetaraino, Kaukasoraino eta Asiaraino
rotzen dute. Udaberria iristen denean, berriz ere jarduerahedatzen da.
ri ekiten zaio eta biziki elikatu ostean, krisalida eratzen
Euskal Herrian espezie urria da eta toki zehatzetan aurki
dute zurtoinean egindako kapuluan edo elikaduralandaredaiteke, bereziki Araban eta Nafarroaren iparraldean.

EUS-

HESPERIDOAK FAMILIA
CERVANTES TXIMELKETA
Erynnis tages

NOLA EZAGUTU? Cervantes tximeletak ez du dimorfismo sexualik.


Hala eta guztiz ere, emeak arrak
baino pixka bat argiagoak dira.
Bi sexuetan hegoen goiko aldea
marroi gris iluna da eta disko osteko
bi edo hiru puntu zuri ditu. Era bere-

BANAKETA

an, bi hegoetan tanto zuriak ditu, hala ere, atzeko hegoetan


nabarmenagoak dira.
Bi hegoen beheko aldea marroi grisaxka da, aurreko aldekoa baino argiagoa eta atzeko hegoetan puntu zurixka txikien bi ilara ditu.
TAMAINA: aurreko hegoek 13 eta 14 milimetro bitartean

neurtzen dituzte eta hegoluzera 26 eta


30 mm bitartean aldatzen da.
BIOLOGIA: tximeleta honek bi belaunaldi ditu urtean.
Lehenengo belaunaldiko indibiduo helduak hegan ikus daitezke maiatzean eta ekainean; bigarrenekoek, berriz, uztailean eta abuztuan egiten dute.
Estali ondoren, emeek arrautzak landareetako hostoen
artean jartzen dituzte eta, gero, beldarrak landare horiek
berak elikatzeko erabiliko ditu. Negua beldar-egoeran igarotzen dute.
Beldarrak harraparietatik babesteko aterpea egiten du.
Horretarako, landare ostatariaren hostoak kiribiltzen ditu eta
egunez mugitu gabe barruan egoten da. Gauez irteten da
jatera. Hala, etsai gehienak saihesten ditu.
Udaberria iristen denean, berriz ekiten dio jarduerari eta
biziki elikatu ostean, krisalidak eratzen dituzte larba-garapena amaitu duten gela berean.
ELIKADURA: beldarrek, nagusiki, lotoa
(Lotus corniculatus), armika (Eryngium
campestre), fraide-burua (Coronilla spp),
Hippocrepis comosa, eta erruda (Ruta
graveolens) jaten dituzte.
HABITATA: tximeleta hau sigi-saga
hegan ikus daiteke zorutik hurbil mendimazela loretsuetan eta espazio irekietan, sastraka ugaria denean. Habitat
horiek itsas mailatik 2.000 metroraino
aurkitzen dira.
BANAKETA: Europaren hegoaldean eta
erdialdean banatzen da, Britainiar uharteak barne. Iparraldetik Herrialde
Baltikoetaraino iristen da. Halaber, ekialdetik Asia Txikiraino, Kaukasoraino,
Liberiaraino eta Txinaraino hedatzen da.
Euskal Herrian espezie arrunt eta ugaria
da eta lurralde guztietan aurki daiteke.

18
EH

EUSKAL

LIKAENIDAE FAMILIA
BASOKO NINFA TXIMELETA
Limenitris camila

NOLA EZAGUTU? Basoko ninfa tximeleta lepidoptero ederra da eta ez du


dimorfismo sexualik. Arrek eta emeek
itxura berdina dute.
Bi sexuetan aurreko hegoen goiko aldea
arre belzkara da eta bi hegoak orban
zuriz osatutako erdiko zintak zeharkatzen ditu. Aipatu orbanak hondo ilunaren
gainean nabarmentzen dira. Halaber,
aurreko hegoetan puntu azpimarjinalen
ilara bat du; atzekoetan, berriz, ilara
bikoitza da.
Hegoen beheko aldea marroi horixka da eta
goiko aurpegiko marrazki eta puntu berdinak
ditu, baina kasu honetan urdin grisaxkak dira.

TAMAINA: aurreko hegoek 26-30 milimetro bitartean neurtzen dituzte eta hego-luzera 50 eta 60 mm bitartean aldatzen da.
BIOLOGIA: basoko ninfak belaunaldi bakarra du urtean. Indibiduo

19
EH

helduak hegan ikus daitezke uztailean eta abuztuan.

Estali ostean, emeek banan-banan jartzen dituzte arrautzak eta


landareen hostoen gainaldean itsasten dituzte. Ondoren, beldarrak
landare horiek elikatzeko erabiliko ditu. Beldarrak berdeak dira eta
arantza marroiak dituzte, baita puntu zuriak ere. Bigarren belaunaldiko indibiduoek larba-egoeran hibernatzen dute. Udaberrian lozorrotik esnatzen dira, elikatu eta azkar-azkar hazten dira. Azkenik,
krisalida eratzen dute.
Beldarrek krisalida eratzen dutenean, berde
gaztainkara da. Elikadura-landareen hostoetako zurtoinetatik kremasterraren bidez
(atzeko aldea) zintzilikatuta gelditzen dira.
ELIKADURA: beldarrek, nagusiki, lonizerak
jaten dituzte.
HABITATA: zelai heze eta loretsuetan bizi
da, baita baso-muga itzaltsuetan ere, itsas
mailatik 1.000 metroraino.
BANAKETA: banaketa-eremua oso zabala
da. Europaren erdi eta hegoaldetik iparraldean 56-raino irits daiteke. Halaber, Asian
agertzen da Amur herrialderaino, Txinaraino
eta Japoiniaraino.

Iberiar penintsulan gerrikoz abalea


agertzen da, Galiziatik Kataluniaraino.
Euskal Herrian espezie urria da. Dena
den, Araban eta Nafarroan Bizkaian
eta Gipuzkoan baino ugariagoa da.

EUS-

NINPHALIDAE FAMILIA
PAUMA TXIMELETA
Inachis io

NOLA EZAGUTU? Pauma tximeletak ez du dimorfismo sexualik, baina


ohiz emeak arrak baino handiagoak
dira.
Bi sexuetan hegoen goiko aldea
gorria da eta lau ozelo handi (hego
bakoitzean bana) urdin ditu zuriz
inguratuta. Begi handieni txura du.
Hegoen aurrealdea belzkara da.
Beraz, intsektuak hegoak tolestatzen dituenean, guztiz oharkabean
pasatzen da.
TAMAINA: aurreko hegoek 27-29
milimetro bitartean neurtzen dituzte
eta hego-luzera 55 eta 60 mm bitarBANAKETA
tean aldatzen da.
BIOLOGIA: pauma tximeleta lepidoptero hibernatzailea da. Negua egoera helduan igarotzen
arte. Kremasterraren bidez zuhaitzen
du zuhaitzaren zurtoineko azalean eta hutsunean babestua.
adarretan, hormen irtenguneetan eta
Halaber, baserrietako teilatuetan edo arroken artean irekiabarretan zintzilik dirau.
tzen diren zuloetan aurki daiteke. Udaberria iristen denean,
Espezieak belaunaldi bakarra du urtean eta uztailetik irailelozorrotik esnatzen da eta babeslekua uzten du udaberriko
ra arte hegan egiten du.
ELIKADURA: beldarrek osinak jaten dituzte, nagusiki,
lehenengo loreez elikatzeko.
Urtica urens eta Urtica dioica, baita lupulua (Humus lupulus)
Negua igaro ostean, ugalketa gertatzen da eta emeek
ere, osinak falta direnean.
arrautzak laurogeita hamar edo ehuneko multzoetan jartzen
HABITATA: landa eta mendoitzetan bizi da, osinak ugariak
dituzte osinen hosto
baitira, itsas mailatik 2.000 metroraino.
eta zurtoinen artean.
BANAKETA: banaketa-eremua oso zabala da eta Europan
Ondoren,
beldarrak
iparraldetik gutxi gorabehera 60-raino eratzen da. Halaber,
osin horiek elikatzeko
Asia hezeraino iristen da eta, hala, Japonian ikus daiteke.
erabiliko ditu. Emeak
Euskal Herrian espezie ugaria da eta lurralde guztietan ikus
arrautzak jartzen dituedaiteke.
nean, hil egiten da.
Beldarra beltz bizia da.
Bizitzaren lehenengo
faseetan zeta-hari finen
babesten da. Bere bizitza taldekoia da krisalida eratzen duenera

20
EH

EUSKAL

21
EH

LIKAENIDAE FAMILIA
VANESSA ATALANTA TXIMELETA
Vanessa atalanta

NOLA EZAGUTU? Vanessa atalanta tximeleta


emigrantea da eta hegan egiteko ahalmen handia
du. Ez du dimorfismo sexualik.
Bi sexuetan hegoen goiko aldea beltza da eta
aurreko hegoen erdia zeharkatzen banda gorri edo
laranja du. Halaber, zenbait orban agertzen dira.
Atzeko hegoak beltzak dira ere eta banda marjinal
zabal eta laranja dute. Bandan puntu beltzak agertzen dira eta angelu analean beltzez inguratuta
orban urdina ikus daiteke.
Hegoen beheko aldeari erreparatuz gero, atzekoak
marroi ilunak dira eta orban difuminatu urdinak
dituzte. Aurrekoek, berriz, banda gorri laranja dute,
baita orban urdin eta zuriak ere.
TAMAINA: aurreko hegoek 28-31 milimetro neurtzen dituzte eta hego-luzera 50 eta 65 mm bitartean aldatzen da.
BIOLOGIA: Vanessa atalanta lepidoptero hibernatzailea da.
Negua egoera helduan igarotzen du eta zuhaitz zaharren zurtoinen azalean edo hutsuneetan babesten da. Halaber, baserrietako teilatuetan edo arroken artean irekitzen diren hutsuneetan ikus daiteke. Udaberria iristen denean, lozorrotik esnatzen
da eta babeslekuak uzten ditu elikatzeko, estaltzeko eta arrautzak jartzeko. Emea funtzioa bete ostean, hil egiten da.
Emeek banan-banan jartzen dituzte arrautzak osinen hostoen
eta zurtoinen gainaldean. Ondoren, beldarrek osinak elikatzeko
erabiliko dituzte.
Beldarrak bakartiak dira eta landareetako hostoen barruan
babesten dira. Horretarako, ertzak zeta-hariekin elkartzen dituzte eta bakarrik elikatzeko irteten dira.
Kolorea aldakorra da: indibiduo batzuk argiak dira; besteak,
berriz, ilunak.

BANAKETA
Krisalida eratu eta intsektu heldua eratzeko ordua iristen zaienean, indibiduo askok elikadura-landarearen babeslekuan egiten dute; beste batzuek, berriz, irtenune
hurbilak bilatzen dituzte.
Espezie honek bi belaunaldi ditu urtean. Lehen belaunaldiko
indibiduo helduak hegan ikus daitezke maiatzetik uztailera;
bigarrenekoek, berriz, abuztuan eta irailean egiten dute.
Europaren hegoaldean (hala nola Euskal Herrian) hibernatzen
aritu diren indibiduoak udaberriaren hasieran agertzen dira, hain
zuzen ere, apirilean. Eguraldia beroa izanez gero, martxoan ere
ager daitezke.
ELIKADURA: beldarrek osinak jaten dituzte, nagusiki, Urtica
urens eta Urtica dioica, baita lupulua (Humus lupulus) ere, eta
batzuetan sahatsa eta karduaren espezieak, osinak urriak direnean.
HABITATA: zelai loretsuetan eta lorategietan bizi da, itsas
mailatik 1.800 metroraino.
Fruitu oso helduen zukuek tximeleta erakartzen dute.
BANAKETA: banaketa-eremua oso zabala da, batzuetan
iparralderantz bidaia luzeak egiten baitituzte. Iberiar penintsulako herrialde guztietan, Azoreetan, Balearretan eta
Kanarietan arrunta
da.
Bitxia
da,
berriz,
Afrikaren
iparraldean.
Europan iparraldetik gutxi gorabehera 62-raino iristen
da
eta
Asian,
Siberian eta Ipar
Amerikan
zehar
hedatzen
da
Guatemalaraino.
Euskal
Herrian
espezia arrunta da
eta lurralde guztietan ikus daiteke.

EUS-

NINPHALIDAE FAMILIA
OSIN-TXIMELETA
Algais urticae

NOLA EZAGUTU? Osin-tximeleta lepidoptero ederra da eta arrek nahiz emeek itxura
bera dute, hau da, ez da dimorfismo sexualik agertzen.
Bi sexuetan aurreko hegoen goiko aldea
gorri laranja da eta orban handi eta beltzak
ditu sakabanatuta. Goiko muturretik oso
hurbil orban zuria du. Atzeko hegoen goiko
aldea gorri laranja da, zenbait puntu urdin
ditu eta horiek inguratzen beltza agertzen
da hegoen muturrean.
Hegoen beheko aldea, berriz, belzkara da.
Zona horixka du, baita sigi-saga zeharkatzen lerro iluna ere.
TAMAINA: aurreko hegoek 22 eta 25 milimetro bitartean neurtzen dituzte eta hegoluzera 45 eta 55 mm bitartean aldatzen da.
BANAKETA
BIOLOGIA: osin-tximeleta hibernatzailea
da. Indibiduo helduak erdi lozorroan babesten dira zuhaitzen
zurtoinetako azaletan edo hutsuneetan,
baserrietako teilatuetan edo arroken
artean irekitzen diren zuloetan. Martxoko eta apirileko lehenengo egun eguzkitsuetan lozorrotik esnatzen dira eta babeslekua uzten dute elikatzeko, estaltzeko eta arrautzak jartzeko.
Emeak funtzio horiek guztiak beste ostean, hil egiten dira.
Emeek arrautzak taldeetan jartzen dituzte. Talde bakoitzean
arrautza asko daude eta osinen hostoen azpialdean kokatzen
dira. Ondoren, hosto horiek beldarraren elikagaia izango dira.
Beldarrak taldekoiak dira eta lehenengo mudetan zeta-geruzaz babesten dira.
Krisalida eratu eta indibiduo heldu bihurtzeko orduan iristen
zaienean, kremasterraren bidez zeta-harietara
eusten dira. Horretarako, hariak aldez aurretik
finkatzen dituzte, bai hostoen azpialdean, bai
osinen zurtoinetan, bai horma zahar erdi eraitsietan.
Espezie honek bi belaunaldi ditu urtean
Europaren hegoaldean (iparraldean bakarra).
Lehenengo belaunaldiko indibiduo helduak
hegan ikus daitezke maiatzean eta ekainean;
bigarrenekoak, berriz, uztailean eta abuztuan.
ELIKADURA: beldarrak osinak jaten dituzte,
bereziki, Urtica urens eta Urtica dioica espezieak. Hosto guztiak irents ditzakete.
HABITATA: zelai hezeetan bizi da, osinak ugariak baitira. Horiek itsas mailatik 2.000 metroraino hedatzen dira.
BANAKETA: banaketa-eremua oso zabala da.
Europa guztian zehar barreiatzen da Iparraldeko
lurmuturreraino. Errusia eta Liberian zehar banatzen da eta Ozeano Bareko kostaldeetaraino irits
daiteke. Bertan Buril eta Sajalin uharteak kolonizatu ditu. Atlantikoko uharteetan eta Afrikaren
iparraldean, berriz, ez da aurkitzen. Euskal
Herrian espezie arrunta da eta lurralde guztietan
aurkitzen da.

22
EH

LIKAENIDAE FAMILIA

TXIMELETA C-ZURIA
Poligonia C-album

NOLA EZAGUTU? Tximeleta C-zuriak ez


du dimorfismo sexualik eta hegoen itxurarengatik oso erraz identifika daiteke. Ildo
horri jarraiki, bere ertzak bihurriak dira
eta, itxuraz, puskatuta daude.
Bi sexuetan hegoen goiko aldea marroi
laranja da eta orban ilun ugari ditu sakabanatuta. Beheko aldea, berriz, grisa edo
arre horixka da eta C formarekin orban
zuria du atzeko hegoen zona diskalean.
Horrek ematen dio izen zientifikoa.
TAMAINA: aurreko hegoek 22 eta 24

BANAKETA

23
EH

milimetro bitartean neurtzen dituzte eta hegoluzera 41 eta


55 mm bitartean aldatzen da.
BIOLOGIA: espezie honetako indibiduo helduak hibernatzaileak dira. Udazkeneko egun hotzak iristen direnean,
zuhaitzetako zurtoinen hutsuneen edo azalen artean babesten dira; bestela, arroken artean zuloak bilatzen dituzte.
Martxoaren hasieran, udaberria hasi berria denean, egun
eguzkitsuetan lozorrotik irteten dira eta hegaldiei ekiten
diete, nahiz eta gero desagertu.
Emeek batzuetan banan-banan eta besteetan multzo txikietan jartzen dituzte arrautzak landareen hostoen artean.
Ondoren, beldarrak hosto horiek elikatzeko erabiliko ditu.
Beldarrek bizkarraldean orban zuri handia dute. Horren gainean kolore berdineko arantzak agertzen dira.
Udaberriko errunaldi berdinetik beldar batzuk elikatu eta oso
azkar hazten dira eta bigarren belaunaldia sortzen dute udararen amaieran edo udazkenaren hasieran. Beste batzuk,
berriz, motelago garatzen dira eta belaunaldi bakarra sortzen dute urtean.
Beldarrek krisalida ederrak eratzen dituzte eta elikadura-landareen adarretatik zintzilikatzen dira kremasterraren bidez.
Espezie honek bi belaunaldi ditu urtean. Lehenengo belaunaldiko indibiduo helduak hegan ikus daitezke ekainean eta
uztailean; bigarrengoek, berriz, abuztuan eta irailean egiten
dute.
ELIKADURA: beldarrek, nagusiki, Urtica urens eta Urtica
dioica espezieetako osinak jaten dituzte,baita zumarrak,
arteak, elorri beltzak, lupuluak, hurritzak eta anderemahatsak ere.
HABITATA: zelai loretsuetan, lorategietan eta basoetako
ertzetan bizi da, betiere altitude txikietan. Hala ere, 1.8002.000 metroraino irits daiteke.
BANAKETA: Europan banatzen da, iparraldetik gutxi gorabehera 6-raino. Asiaraino eta Japoniaraino irits daiteke.
Halaber, Afrikaren iparraldean (Maroko, Aljeria eta Tunez)
eta Mediterraneoko uharte handietan agertzen da.
Euskal Herrian espezie hedatua da, baina urria, bereziki,
Bizkaian eta Gipuzkoan.

EUS-

NINPHALIDAE FAMILIA
NAKAR-TXIMELETA
Argynnis paphia

NOLA EZAGUTU? Nakar-tximeleta


lepidoptero eder eta handia da eta
dimorfismo sexual nabarmena du.
Arren kasuan, hegoen goiko aldea
laranja edo hori gorrixka da eta tanto
nahiz ildaska beltz ugari ditu sakabanatuta. Emeen kasuan, hegoak ilunagoak
dira eta orban nahiz ildaska beltzak
handiagoak dira. Zenbait emek tonu
gris berdexka iluna du eta horiei valesinak (forma valesina) deritze.
Arren kasuan, aurreko hegoen beheko aldea marroi horixka argia da;
atzekoak, berriz, berdexkak dira eta
zilarrezko zerrendak dituzte. Hegoen
BANAKETA
atzealdea emeetan eta arretan
antzekoa da, hala ere, tonuak biziaazaletan irekitzen diren zirrikituetan.
goak dira.
Koriona jandakoan, jaio ziren zurtoineTAMAINA: nakar-tximeletarik handienetarikoa da. Aurreko
an hibernatzen dute udaberria iritsi
hegoek 27 eta 35 milimetro bitartean neurtzen dituzte eta
arte. Orduan, lurzoruraino jaisten dira
hego-luzera 55 eta 72 mm bitartean aldatzen da.
BIOLOGIA: nakar-tximeletak belaunaldi bakarra du urtean.
eta pentsamenduak bilatzen dituzte elikatzeko.
Indibiduo helduak hegan ikus daitezke uztailean eta abuzBeldarrak beltzak dira eta bizkarrean zinta horia dute. Hori
tuan.
zerrenda txiki beltzetan adarkatzen da. Aldeetan puntu horixEmeek banan-banan jartzen dituzte arrautzak zuhaitzen
ka ugari dituzte; bien bitartean, gorputzaren lehenengo segmentuan arantza luzeak dituzte.
Krisalidak eratzen dituzte eta landareetan kremasterretik
zintzilikatzen dira.
ELIKADURA: beldarrak pentsamenduak (Viola arvensis,
Viola odorata eta Viola sylvestris) jaten ditu.
HABITATA: basoen soilguneetan eta mugetan bizi da, baita
zelai eguzkitsuetan eta toki menditsuetan ere, haritzak eta
laharrak ugariak badira. Habitat horiek itsas mailatik 1.500
metroraino banatzen dira.
BANAKETA: ia Europa guztian banatzen da iparraldetik 63
graduraino. Halaber, Asia zeharkatuz Japoniaraino irits daiteke. Era berean, Afrikaren iparraldean (Maroko, Aljeria) aurki
daiteke.
Euskal Herrian ohiko espeziea da eta lurralde guztietan agertzen da.

24
EH

EUSKAL

25
EH

LIKAENIDAE FAMILIA
TXIMELETA PERLA GORRIXKA
Clossiana euphrosyne

NOLA EZAGUTU? Clossiana generoko


hiru espezieetatik tximeleta perla gorrixka da handiena eta Euskal Herrian bizi
da.
Ez du dimorfismo sexualik.
Bi sexuetan hegoen goiko aldea laranja da eta tanto beltz ugari ditu sakabanatuta. Gainera, tanto horiek ondo
nabarmenduak daude. Hegoen muturrean ertz beltzaren antzekoa eratzen
dute.
Hegoen beheko aldea gorrixka da.
Atzekoek zilarrezko orbana azaltzen
dute oinarrian, baita tanto horiz osatutako disko-banda ere. Horietatik azpimarratzekoa da erdian aurkitzen dena,
handiagoa baita eta zilar-kolore biziagoa baitu. Halaber,
zilarrezko orban marjinalak ikus daitezke eta ondo nabarmenduak daude.
TAMAINA: aurreko hegoek 19 eta 23 milimetro bitartean
neurtzen dituzte eta hegoluzera 38 eta 44 mm bitartean
aldatzen da.
BIOLOGIA: tximeleta perla horixkak belaunaldi bakarra du
urtean. Hala ere, aldeko urteetan bi ditu. Lehenengo
belaunaldiko indibiduo helduak hegan ikus daitezke apirilean eta maiatzean; bien bitartean, bigarrenekoek ekainean eta uztailean egiten dute.
Belaunaldi bakarra dagoen urteetan apiriletik uztailera
bitartean ikus daitezke hegan.
Emeek arrautzak banan-banan jartzen dituzte landareetako hosto eta zurtoinen artean. Ondoren, beldarrak landare
horiek elikatzeko erabiliko ditu.
Beldarrei krisalida eratzeko ordua iristen zaienean, zeta-

kuxinetik zintzilikatzen dira elikaduralandareen zurtoin eta hostoetan.


Beldarrak hibernatzaileak dira eta negu osoa estadio
horretan igarotzen dute udaberria iritsi arte. Orduan, elikatzeari ekiten diote eta krisalidak eratzen dituzte.
ELIKADURA: beldarrek, nagusiki, pentsamenduak (Viola
odorata eta Viola sylvestris), marrubi basatiak (Fragaria
vesca) eta udaberri-loreak (Primula eliator) jaten dituzte.
HABITATA: larreetan, baso-soilguneetan eta behe-mendietan bizi da, behealtitudeetan, hain zuzen ere, 500
metrotik 1.800-2.000 metroraino.
BANAKETA: ia Europa osoan eta Asiaren iparraldean
banatzen da. Asian Kaukasoraino, Siberiaraino eta Sajalin
uharteetaraino iristen da. Irlandan oso urria da eta
Mediterraneoko uharte guztietan falta da.
Euskal Herrian espezie arrunta da eta lurralde guztietan
agertzen da, bereziki, Araban eta Nafarroaren iparraldean.

EUS-

NINPHALIDAE FAMILIA
TXIMELETA LOTSATIA
Melitaea didyma

NOLA EZAGUTU? Tximeleta lotsatiak


dimorfismo sexual nabarmena du.
Arren kasuan, aurreko hegoen goiko
aldea gorri laranja da eta orban beltz
ugari ditu sakabanatuta. Emeen kasuan,
kolorea apalagoa da eta grisaxkarantz
jotzen du. Gainera, orban beltzak handiagoak eta ugariagoak dira.
Atzeko hegoen beheko aldea bi sexuetan
horixka da eta banda laranja argiak ditu.
Banaketa-eremua oso zabala denez,
populazioek aldaketa nabarmenak dituzte, beraz, ezaugarri bereizgarriak dituzte.
Ezaugarriak nabarmenagoak dira urteko
bi edo hiru belaunaldien indibiduoen artean. Ildo horri jarraiki, espeziearen
barruan bi indibiduo berdin ez daudela
baiezta daiteke.
Entomologoek arraza geografiko bereiBANAKETA
ziak edo subespezieak ez dituzte onartzen; hala ere, honako formak bereiz daitezke: Europaren
iparraldeko forma, Mediterraneoaren
hegoaldeko forma eta forma
alpinoa. Dena den, banaketaeremu guztian bitarteko formak daude eta zehaztea
ezinezkoa suertatzen da.
TAMAINA: aurreko hegoek 18 eta 21 milimetro
bitartean neurtzen dituzte eta hegoluzera 30 eta 44
mm bitartean aldatzen da.
BIOLOGIA: tximeleta lotsatiak batetik hiru belaunaldira bitartean izan ditzake urtean. Euskal Herrian
urtean bakarra izatea arrunta da. Bakarrik urteak
oso aldekoak direnean, bi izaten dituzte. Indibiduo
helduak hegan ikus daitezke uztailean eta abuztuan.
Emeek arrautzak landareetako hostoen artean jartzen dituzte. Ondoren, beldarrak landare horiek elikatzeko erabiliko ditu. Beldarrak oso ikusgarriak
dira, tuberkulu koniko laranjen ilarak baitituzte.
Usadioz, ehunaren azpian multzokatzen dira.
Beldarrek bertan egiten dute elikadura-landareetako hostoen artean.
Beldarrak landu ostean, krisalidak zeta-kuxin
antzekora finkatzen dira eta kremasterraren bidez
zintzilik gelditzen dira.
ELIKADURA: beldarrek, nagusiki, plantaina
(Plantago), kuku-praka (Digitalis purpurea) eta
murruntza (Cymbalaria muralis) jaten dituzte.
HABITATA: zelai loretsuetan eta espazio irekietan
bizi da, itsas mailatik 2.500 metroraino.
BANAKETA: Europa guztian eta Afrikaren iparraldean (Marokotik Libiaraino) banatzen da.
Errusiaraino zabaltzen da, baita Asiaraino eta
Turkestaneraino ere.
Euskal Herrian oso espezie urria da eta oso toki
zehatzetan aurkitzen da.

26
EH

EUSKAL

27
EH

LIKAENIDAE FAMILIA
MEGERA TXIMELETA
Lasiommata megera

NOLA EZAGUTU? Lasiommata megera espezieak dimorfismo sexual arina


du.
Arren kasuan, hegoen goiko aldea hori
laranja argia da eta marrazki ilunak ditu
gurutzatuak. Gainera, marrazkiak bihurriak dira. Aurreko hegoetan ozelo
subapikal beltza dago eta erdian puntu
zuria du. Horrez gain, androkonia ilun
zeihar zabala agertzen da. Atzeko
hegoetan disko ostekoz ona hori laranja du eta lau ozelo txiki agertzen dira
begi-nini zuriz hornituak. Oinarria eta
zona diskala iluna da.
Emeak arrak baino handiagoak dira,
baita argiagoak ere. Halaber, arren
aldean, ez dute orban androkonialik.
Bi sexuetan hegoen beheko aldea
antzekoa da. Aurreko hegoetan beginini zuriz hornituta, ozelo subapikala
du. Era berean, marrazki hori grisaxka
agertzen da eta bertan ozelo beltzen
ilara dago. Ozelo bakoitzak begi-nini
zuria du. Ozelo horiek atzeko hegoetan
agertzen dira ere, baina kasu honetan
inguruan eraztun horiak dituzte.

BANAKETA
TAMAINA: aurreko hegoek 19 eta 25
milimetro bitartean neurtzen dituzte eta
hegoluzera 37 eta 47 mm bitartean
aldatzen da.
BIOLOGIA: espezie honek bi belaunaldi ditu urtean. Indibiduo helduak hegan
ikus daitezke maiatzetik irailera bitartean.
Estali ondoren, emeek arrautzak
banan-banan jartzen dituzte landare
gramineoetako hostoetan edo aireko sustraietan. Ondoren, beldarrak
landare horiek berak elikatzeko erabiliko ditu.
Bigarren belaunaldikoek
negua beldar-egoeran
igarotzen dute.
Neguan egunak eguzkitsuak direnean eta haizeak hegoaldetik jotzen
duenean, hibernatzeari
uzten diote eta gauez
elikatzen dira hotza iristen
denera
arte.
Orduan, lozorroan geldi-

tzen dira berriz


ere.
Udaberria iristen denean, lozorrotik
esnatzen dira eta elikatzeari ekiten
diote krisalidak eratu arte. Krisalidak
elikadura-landareetako adar edo zurtoinetik zintzilikatzen dira kremasterraren bidez. Krisalidak berde argiak edo
oliba-kolorekoak dira.
ELIKADURA: beldarrek landare gramineoak jaten dituzte, nagusiki, Poa
(Poa pratensis), baita larre-olo faltsua
(Brachypodyum pynatum), arrauka
(Festuca ovina eta Festuca pratensis),
alka-belarra (Dactylis glomerata) eta
garagarra (Hordeum vulgare) ere.
HABITATA: basoetako soilguneetan
eta mugetan bizi da, baita mendi harritsuetan ere, itsas mailatik 1.800 metroraino.
BANAKETA: Europa osoan, Errusian,
Asia Txikian, Sirian eta Iranen banatzen da. Halaber, Asia erditik
Himalaiaraino banatzen da.
Euskal Herrian sarritan agertzen da
eta lurralde guztietan aurki daiteke.

EUS-

NINPHALIDAE FAMILIA
TXIMELETA HARITSUA
Lasiommata maera

NOLA EZAGUTU? Tximeleta harritsuak dimorfismo sexual nabarmena


du.
Arren kasuan aurreko hegoen goiko
aldea marroi oso iluna da, ia beltza,
oinarrian eta zona diskalean. Gainera,
orban androkonial iluna du. Disko osteko zona argiagoa da eta ozelo subapikal beltz handia du begi-nini zuriz hornitua. Zenbait indibiduok beste ozelo
apikala dute, baina oso txikia da.
Arren kasuan, atzeko hegoen beheko
aldea iluna da eta ozelo azpimarjinal
beltzak ditu. Erdian puntu zuria ikus
daiteke eta inguratzen gerriko marroi
argi horixka agertzen da. Emeen
kasuan, atzeko hegoen beheko aldea
antzekoa da, baina argiagoa. Bien
bitartean, aurreko hegoek disko osteko
zona zabalagoa dute eta kolorea arretan baino biziagoa da.
TAMAINA: aurreko hegoek 22 eta 28
milimetro bitartean neurtzen dituzte eta
hegoluzera 44 eta 52 mm bitartean aldatzen da.
BIOLOGIA: espezieak bi belaunaldi ditu

urtean. Indibiduo helduak hegan ikus daitezke maiatzetik irailera bitartean.


Lehenengo belaunaldian jaiotako indibiduoak bigarren belaunaldian jaiotakoak
baino pixka bat handiagoak dira.
Estali ondoren, emeek arrautzak bananbanan jartzen dituzte landare gramineoen hostoetan. Ondoren, beldarrak hosto
horiek elikatzeko erabiliko ditu. Bigarren
belaunaldiko beldarrek negua egoera
horretan igarotzen dute.
Udaberria iristen denean, lozorrotik
esnatzen dira eta elikatzeari ekiten diote
krisalida eratu arte. Krisalida kremasterraren bidez zintzilikatzen da elikaduralandareetako zurtoin edo adarretara.
Bestalde, berde argiak edo oliba-kolorekoak dira.
ELIKADURA: beldarrek landare grami-

neoak jaten dituzte,


nagusiki, Poa (Poa
annua eta Poa pratensis), baita arrauka
(Festuca ovina eta Festuca pratensis)
eta garagarra (Hordeum vulgare) ere.
HABITATA: izenak adierazten duen
bezala, mendiko zona harritsuak oso
gogoko ditu, baita basoetako soilguneak
ere, betiere itsas mailatik 2.400 metroraino baldin badaude.
BANAKETA: ia Europa guztian banatzen da, iparraldetik gutxi gorabehera
68-raino. Errusian, Asia Txikian, Sirian,
Iranen eta Asiaren Erdian banatzen da.
Himalaiaren mendilerroraino irits daiteke.
Halaber, Afrikaren iparraldean (Maroko
eta Aljeria) ikus daiteke. Euskal Herrian
espezie ugaria da eta lurralde guztietan
aurkitzen da.

28
EH

EUSKAL

29
EH

LIKAENIDAE FAMILIA
IPARRALDEKO ERDI DOLUZKO TXIMELETA
Melanargia galathea

NOLA EZAGUTU? Iparraldeko erdi


doluzko tximeletak hegoetan orban
zurien eta beltzen banaketa oso aldakorra du indibiduo batzuetatik besteetara,
bereziki, emeen kasuan. Bestalde,
emeak arrak baino handiagoak dira.
Horregatik, tokiaren arabera, forma ugari
deskribatu dira.
Bi sexuetan hegoen goiko aldeak diseinu
ikusgarria du kolore zuriz eta beltzez eta
ajedrezeko taularen itxura du. Gure
basoetan Melanargia generoko bost
espezie bizi dira eta iparraldeko erdi
doluzkoak ditu hego beltzenak.
Atzeko hegoen beheko aldeak hondo
zuri edo horixka du eta banda azpimarjinal etena agertzen da. Ozeloak ditu.
TAMAINA: aurreko hegoek 23 eta 26 milimetro bitartean
neurtzen dituzte eta hegoluzera 46 eta 54 mm bitartean aldatzen da.
BIOLOGIA: iparraldeko erdi doluzko tximeletak belaunaldi
bakarra du urtean. Indibiduo helduak uztailean eta abuztuan
hegan ikus daitezke.
Eguneko tximeleta den heinean, oso aktiboa da eguerdian
egunak beroak eta eguzkitsuak direnean.
Emeek arrautzak
landare gramineoen hostoetan jartzen dituzte eta,
ondoren, beldarrak
elikatzeko
erabiliko
ditu.
Beldarren kolorea
aldakorra
da.
Batzuk gris arrexkak diren bitarte-

an, besteak berdeak dira eta buru


marroia dute.
Beldarrek negua larba-egoeran igarotzen dute. Oso txikiak
dira, jaio bezain pronto hibernatzen hasten baitira. Udaberria
iristen denean, elikatzeari berriz ekiten diote, baina oraingoan
gauez egiten dute etsaietatik, batez ere, hegazti paseriformeetatik babesteko. Egunez ezkutuan diraute landareen sustraien artean.
ELIKADURA: beldarrek landare gramineoak jaten dituzte,
nagusiki, poa (Poa pratensis), larre-oloa (Bromus sp), alkabelarra (Dactylis glomerata) eta arrauka (Festuca annua eta
Festuca ovina).
HABITATA: larre irekietan bizi da, hain zuzen ere, landaretza
ugaria den tokietan, itsas mailatik 1.800 metroraino.
BANAKETA: Europaren hegoaldean eta erdialdean banatzen da Ingalaterraren hegoalderaino. Halaber, Errusiaren
hegoaldetik zabaltzen da Kaukasoraino, Iranen iparralderaino, Uralen hegoalderaino eta Asia Txikiraino.
Euskal Herrian a eta lurralde guztietan agertzen da.

EUS-

NINPHALIDAE FAMILIA
BANDA KURBO TXIMELETA
Hipparchia fagi

NOLA EZAGUTU? Kanpoko ezaugarri morfologikoei erreparatuz, oso zaila da banda kurboko tximeleta eta banda belaunduko tximeleta
(Hippachia alcyone) bereiztea; ildo horri jarraiki, bereizteko erabiltzen diren ezaugarriak oso
aldakorrak dira indibiduo batetik bestera,
beraz, barne-azterketa egin behar da.
Bi sexuetan hegoen goiko aldea marroi grisaxka oso iluna edo beltz marroixka da. Diskogerriko zuri grisaxka du, baita ozelo txikiak ere.
Hegoen beheko aldea goiko aldearen antzekoa
da. Halaber, beltz marroixka da eta disko osteko gerriko zuriak ditu.
Emeak arrak baino handiagoak dira eta hegoetan disko osteko gerrikoak zuriagoak dira.
Sarritan, aurreko hegoen muturretik hurbil tonu
horixka dute.
TAMAINA: aurreko hegoek 33 eta 38 milimetro
bitartean neurtzen dituzte eta hegoluzera 58
eta 62 mm bitartean aldatzen da.
BIOLOGIA: tximeletak belaunaldi bakarra du urtean.
Indibiduo helduak hegan ikus daitezke uztailean eta abuz-

BANAKETA
tuan.
Emeek arrautzak landare gramineoetako hostoetan jartzen
dituzte eta, ondoren, beldarrak hosto horiek berak elikatzeko erabiliko ditu.
Negua lurzoruko orbelaren artean larba-egoeran pasatzen
dute ezkutatuta. Udaberria iristen denean, berriz elikatzen
dira, baina oraingoan gauez egiten dute, etsaietatik, nagusiki, hegazti paseriformeetatik babesteko. Egunez landareen sustraien artean ezkutatuta daude.
Krisalidak eratzen dituztenean, elikadura-landarearen oinetan edo harri hurbiletan egiten dute.
ELIKADURA: beldarrek, nagusiki, landare gramineoak
jaten dituzte, hala nola poa (Poa annua), larre-olo faltsua
(Brachypodium sylvaticum), beluzea (Holcus lanatus eta
Holcus mollis) eta arrauka (Festuca ovina eta Festuca pratensis).
HABITATA: mendi-mazela harritsuetan bizi da. Habitat
horietan landare gutxi dago eta hurbil baso hostogalkorrak
agertzen dira. Zurtoinetan pausatu eta mimetizatu egiten
da. Habitat horiek guztiak
itsas mailatik 1.300 metroraino aurkitzen dira.
BANAKETA: iberiar penintsularen iparraldean banatzen da; Europaren erdialdetik eta hegoaldetik gutxi
gorabehera
iparraldeko
52-raino hedatzen da.
Ugaria
da
Bulgarian,
Grezian, Balkanetan eta
E r r u s i a r e n
hegoaldean.Euskal
Herrian espezie urria da,
baina lurralde guztietan
agertzen da.

30
EH

EUSKAL

31
EH

LIKAENIDAE FAMILIA
OZELO URDINETAKO TXIMELETA
Minois dryas

NOLA EZAGUTU? Ozelo


urdinetako tximeleta beltzak
dimorfismo sexuala du.
Arren kasuan, aurreko hegoen goiko aldea arre oso iluna
da, ia beltza, eta hiru tantotxo
zuri ditu. Tantotxoak beltzez
inguratuta daude. Hala ere,
zenbait indibiduok ozeloak
ditu begi-nini urdinarekin.
Atzeko hegoen kanpoko ertza
oxkarratua da.
Bestalde, emeen kasuan,
atzeko hegoen ertza sakonki
izurtua dago. Hegoen goiko
aldea arretan baino arre
argiagoa da eta ozeloak handiagoak dira. Halaber, atzeko
hegoen beheko aldea arre
argiagoa da eta aurreko
BANAKETA
hegoen beheko aldeak disko
osteko puntu zuriak ditu beltzen hasten dira eta krisalidak eratzen
tzez inguratuta, hori guztia arretan gertatzen den bezala.
dituzte.
TAMAINA: aurreko hegoek 27 eta 29 milimetro bitartean
ELIKADURA: beldarrak landare gramineoak jaten ditu,
neurtzen dituzte eta hegoluzera 46 eta 54 mm bitartean
nagusiki, Poa (Poa annua), baina baita alka-belarra
aldatzen da.
(Dactylis glomerata), larre-oloa (Bromus spp), larre-olo falBIOLOGIA: tximeletak belaunaldi bakarra du urtean.
tsua (Brachypodium spp) eta arrauka (Festuca ovina eta
Indibiduo helduak hegan ikus daitezke uztailean eta abuzFestuca araundinacea) ere.
tuan.
HABITATA: mendi-mazela belarkaretan edo baso soiletan
Estali ondoren, emeek banan-banan jartzen dituzte arraubizi da, gutxi gorabehera 100 metrotik 900 metroraino.
tzak landareetako hostoen artean. Ondoren, beldarrak lanBANAKETA: banaketa-eremua oso zabala da. Iberiar
dare horiek elikatzeko erabiliko ditu. Bestalde, beldarrak
penintsulan kantabriar mendilerroaren gerriko txiki bat harhibernatzaileak dira. Udaberria iristen denean, berriz elikatzen du, baita Pirinioak ere. Europaren erditik hedatzen da,
baita Asiaren erditik ere eta Japoniaraino iristen da.
Euskal Herrian ez da oso espezie arrunta eta bakarrik
Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroaren iparraldean agertzen
da.

EUS-

NINPHALIDAE FAMILIA

TXIMELETA OTSOA
Maniola jurtina

NOLA EZAGUTU? Tximeleta otsoak dimorfismo sexual nabarmena


du. Arren kasuan, hegoen goiko
aldea gris arre horixka da eta androkonia beltz handia du. Gainera, hego
guztiak, bai aurrekoak, bai atzekoak
zeharkatzen ditu. Halaber, aurreko
hegoen goiko muturrean ozelo beltza du begi-nini zuriz hornituta.
Emeen kasuan, aurreko hegoen
goiko aldeak betiere eremu hori
laranjaz abalak ditu, nahiz eta indibiduo batzuetatik besteetara aldakorra
izan. Halaber, ozelo subapikal handia ikus daiteke begi-nini zuriz hornituta. Atzeko hegoei dagokienez,
goiko aldea oinarrian eta zona diskalean ilunagoa da eta disko osteko
BANAKETA
banda hori laranja zabala ikus daitegramineoen zurtoin edo hosto bakoitzeke goitik behera.
an. Ondoren, beldarrak horiek elikatzeko erabiliko ditu.
Bi sexuetan hegoen beheko aldea antzekoa da. Hala eta guzBeldarrak jaiotzen direnean, gutxi gorabehera hilabeteko etetiz ere, emeek arrek baino marrazki argiagoak dituzte.
TAMAINA: aurreko hegoek 22 eta 25 milimetro bitartean neurnaldia dute. Ondoren, elikatzen hasten dira eta neguko lehetzen dituzte eta hegoluzera 44 eta 50 mm bitartean aldatzen
nengo hotzak iristen direnean, lozorroan sartzen dira. Hala eta
da.
guztiz ere, neguko egun eguzkitsuetan lozorroan etenaldia
BIOLOGIA: tximeleta otsoak belaunaldi bakarra du urtean.
egiten dute zerbait jateko.
Indibiduo helduak hegan ikus daitezke ekainetik abuztura
Udaberria iristen denean, jarduera oso-osorik berreskuratzen
bitartean.
du eta ez dio elikatzeari uzten krisalida eratu arte. Krisalida
Estali ondoren, eta obarioak heltzeko denbora jakina igaro
gramineoen zurtoinetara itsasten da kremasterraren bidez.
ostean, emeak banan-banan jartzen ditu arrautzak landare
Etsaietatik (nagusiki hegazti paseriformeetatik) babesteko, jarduera nagusia gauez garatzen da.
ELIKADURA: beldarrek landare gramineoak
jaten dituzte, nagusiki, Poa (Poa anua), baita
Agrostis (Agrostis alba) eta Lolium perenne ere.
HABITATA: larreetan eta eremu belarkaretan
bizi da, itsas mailatik 1.800 metroraino.
BANAKETA: banaketa-eremua oso zabala da:
Kanariar uharteak, Afrikaren iparraldea
(Maroko, Aljeria eta Tunez), iberiar penintsula
osoa eta Balearrak. Europaren erdialdetik eta
hegoaldetik Eskandinaviaraino, Balkanetaraino
edo Uraletaraino hedatzen da. Asia Txikiraino
eta Iraneraino iristen da.Euskal Herrian espezierik arruntena eta ugariena da eta lurralde
guztietan aurki daiteke.

32
EH

EUSKAL

33
EH

LIKAENIDAE FAMILIA
LARREKO TXIMELETA OTSOA
Pyronnia tithonus

NOLA EZAGUTU? Larreko tximeleta otsoa oso espezie arrunta da Euskadin eta dimorfismo
sexual txikia du. Arren kasuan,
hegoen goiko aldea marroi argi
gorrixka edo arre horixka da.
Lau hegoak inguratzen banda
ilun zabala agertzen da eta
aurreko hegoetan begi-nini zuri
bikoitzeko ozelo subapikala
nabarmentzen da.
Emeak argiagoak dira eta ozeloa handiagoa da. Halaber,
beste ozelo bat dute begi-nini
zuriarekin.
Bi sexuetan hegoen beheko
aldeak antzeko kolorea du.
BANAKETA
Marroi gorri horixka da eta
aurreko hegoen disko osteko
dareetako adarretan edo zurtoinetan
zonan lau ozelo txiki-txiki ditu begi-nini zuriz hornituak.
zintzilikatzen dira kremasterraren bidez.
TAMAINA: aurreko hegoek 17 eta 19 milimetro bitartean
ELIKADURA: beldarrek landare gramineoak jaten dituzte,
neurtzen dituzte eta hegoluzera 36 eta 40 mm bitartean aldanagusiki, Poa (Poa anua), baina baita alka-belarra (Dactylus
tzen da.
glomerata), askiluzea (Agropyron repens) eta landare errosaBIOLOGIA: espezieak belaunaldi bakarra du urtean, baina
zeoak ere, besteak beste, laharrak (Rubus fruticosus eta
oso luzea da. Indibiduo helduak hegan ikus daitezke ekainetik irailera bitartean. Bitxia izan arren, emeak arrak baino
Robus thisoideus).
geroago agertzen dira.
HABITATA: zelai hezeetan, gramineoen larretan eta laharren
Estali ondoren, emeek arrautzak landareen artean jartzen
artean bizi da. Habitat horiek guztiak behe-altitudeetan
dituzte. Ondoren, beldarrak landare horiek elikatzeko erabilidaude, gehienez 900 metroraino.
ko ditu. Beldarra jaio eta egun gutxiren buruan hibernatzen
BANAKETA: Espainiatik eta Europaren Mendebaldetik Asia
hasten da. Ildo horri jarraiki, landare gramineoen hosto lehoTxikiraino eta Kaukasoraino banatzen da. Halaber, Afrikaren
rren artean babesten dira.
iparraldean (Rif mendilerroan) ikus daiteke.).
Udaberria iristen denean, elikatzeari ekiten diote eta denboEuskal Herrian espezie arrunta da eta lurralde guztietan aurki
raldi luzea igaro ostean, krisalida eratzen dute. Elikadura-landaiteke.

EUS-

NINPHALIDAE FAMILIA
TOPAZIOA
Thecla betulae

NOLA EZAGUTU? Topazio


tximeletak
dimorfismo
sexual nabarmena du. Bai
aurreko hegoetan, bai atzekoetan, goiko aldea arre
iluna da eta orban laranjak
ditu. Arren kasuan, orban
horiek oso lausotuta daude
edo indibiduo askotan ez
dira agertzen.
Arren kasuan, hegoen
goiko aldea oso marroi
iluna da eta aurreko hegoetan, gelaxka diskalaren
muturrean, orban beltz txikia du. Horren atzetik tanto
argiagoa agertzen da.
Atzeko hegoetan buztan
laranja txikiak ditu. Halaber, angelu
analean orban txiki-txiki eta laranja du.
Emeen kasuan, hegoen goiko aldea
arrarena bezalakoa da, baina aurreko
hegoetan disko osteko zinta laranja
zabala du.

BANAKETA
Bi sexuetan hegoen beheko aldea
laranja da, emeetan biziagoa eta bi
hegoetan lerro zuri finak ditu.
Arrak emeak baino pixka bat handiagoak dira eta aurreko hegoen goiko aldea
zeharkatzen disko osteko banda gorri
laranja zabala dute.
TAMAINA: tximeleta txikia
da; aurreko hegoek ez
dituzte 17 edo 18 milimetro
gainditzen; bien bitartean,
hego-luzera 30 eta 38 mm
bitartean aldatzen da.
BIOLOGIA: hegaldia abuztutik urrira gertatzen da.
Espezieak belaunaldi bakarra du urtean. Tximeleta
bakartia da eta hegaldi
labur eta azkarrak egiten
ditu. Maiz, landareen artean ezkutatzen da.
Udazkenaren amaieran,
emeak hosto bakoitzean
arrautza bat edo gehienez
bi jartzen ditu, ernamuinetatik hurbil. Udaberriaren
amaieran beldarrak jaiotzen dira. Lau astez elikatu
ostean, krisalida bihurtzen
dira.

Horretarako, hostoen azpialdean itsasten dira edo elikadura-landarearen oinarrian orbelaren artean ezkutatzen dira.
ELIKADURA: beldarrek honakook
jaten dituzte: elorri beltza (Prunus spinosa), haritzak (Quercus robur,
Quercus Pyrenaica), baita sahatsak
(Salix spp), hurritza (Corylus avellana),
aranondoa (Prunus domestica) eta
gereziondoa (Prunus cerasus) ere.
HABITATA: Habitat gogokoenak basoak dira, oso trinkoak ez badira; baita
mendiko malkarrak eta erreketako
ertzak ere. Horiek guztiak altitude txikietan aurkitzen dira, itsas mailatik
1.500 metroraino. Halaber, zoru harritsuetan aurki daitezke, horietan almendrondoak, elorri beltzak edo bestelako
frutazuhaitzak agertzen badira.
BANAKETA: banaketa-eremua oso
zabala da. Espainiako iparraldetik eta
Portugaletik iparraldeko 62 graduraino
hedatzen da, Irlanda eta Ingalaterra
barne.
Ekialdetik
herrialde
Baltikoetaraino,
Errumaniaraino,
Poloniaraino eta Kroaziaren iparralderaino. Kaukasotik Asia zeharkatzen
Amur eskualderaino eta
Korearaino hedatzen da.
Espezie
hau
ez
da
Mediterraneoan agertzen,
garatzeko zona hezeak behar
baititu.
Euskal Herrian espezie urria
da
eta Araban
nahiz
Nafarroan oso kolonia zehatzetan sakabanatuta dago.
Hala ere, noizean behin
Bizkaian eta Gipuzkoan ikusi
ahal izan da.

34
EH

EUSKAL

35
EH

LIKAENIDAE FAMILIA
ENDRINERA
Strymonidia pruni

NOLA EZAGUTU? Endrineroa


W-zuriaren antzekoa da. Hegoen
goiko aldea marroi oso iluna da.
Atzeko nahiz aurreko hegoek
orban txiki laranja dute.
Hegoen beheko aldea urre-marroi
da. Aurrekoek lerro zuria eta puntu
azpimarjinal beltzak dituzte eta,
ondoren, zinta laranja txiki-txikia
agertzen da. Azkenekoa ez dago
ondo definitua. Atzeko hegoek
buztan txikiak dituzte, baita disko
osteko lerro zuria eta banda azpimarjinal laranja bizia ere. Barneko
profilean puntu beltzek inguratzen
dute.
TAMAINA: aurreko hegoek 15 eta
16 milimetro neurtzen dituzte; bien
bitartean, hego-luzera 30 eta 32 mm bitartean
alda daiteke.
BIOLOGIA: espezie honetan larba udaberrian
garatzen da, beraz, ekainaren amaieran jada indibiduo helduak zelaietan hegan ikus daitezke.
Uztaila bukatu arte irauten dute bizirik. Ordurako
estalketak gertatu dira eta emeek arrautzak
banan-banan jarri dituzte elikadura-landareen
adarretan. Hala, naturak espezie honen bizi-zikloari atxikitako maila osatzen da. Ildo horri jarraiki,

BANAKETA
belaunaldi
bakarra du urtean.
Arrautzek negua egoera horretan
pasatzen dute eta hurrengo udaberrira arte ez da eklosioa gertatzen.
Beldarrak kanibalak dira eta euren
artean jaten dira. Lehenik eta behin,
elorri beltzaren ernamuinak jaten
dituzte eta, ondoren, hostoak.
Krisalida eratzeko ordua iristen zaienean, kremasterrak eusten die elikaduralandareen hostoei edo zurtoinei.
Gerritik zeta-haria pasatzen da.
ELIKADURA: beldarrak, nagusiki,
elorri beltza (Prunus spinosa) jaten
du. Gutxitan jaten dituzte beste landareetako hostoak. Hala eta guztiz ere, honako landareetan
ikusi zaio: aranondoan (Prunus domestica), laharrean (Rubus friticosus) eta mugurdian (Rubus
idaeus).
HABITATA: behe-altitudeetako mendietan bizi da,
1.000 metroraino, zuhaixkak dauden guneetatik
hurbil, bertan ugariak baitira elorrien sastrakak.
BANAKETA: Europaren hegoaldean eta erdialdean hedatzen da, iparraldetik 59-60 metroraino.
Errusiaraino, Siberiaraino eta Japoniaraino irits
daiteke.
Iberiar penintsulan bakarrik iparraldean agertzen
da. Ildo horri jarraiki, Frantzian, Polonian,
Balkanetan eta Errumanian arrunta da.
Portugalen, Grezian, Italian eta Mediterraneoko
uharteetan ez da agertzen, klima oso lehorra
baita.
Euskal Herrian atzera egiten ari da. Oso urria da
eta Arabako nahiz Nafarroako oso toki zehatzetan
aurkitzen da. Araban lau udalerritan aurkitu da.

EUS-

NINPHALIDAE FAMILIA
TXIMELETA BEKAIN ZURIA
Callophrys rubi

NOLA EZAGUTU? Tximeleta bekain


zuriak hegoen goiko aldea arre eta gris
biziaren artean du. Ar batzuen kasuan
kolore arrea argiagoa da. Atzeko hegoen
beheko aldean puntu zuri txikien ilara
agertzen da eta indibiduo gehienetan
osatu gabe dago. Aurrealdea berdexka da
eta begiak zuriz inguratuta daude.
Aurreko hegoen goiko aldeak iletxoak ditu
eta pixka bat izurtuak daude.
Espezieak dimorfismo sexual arina du.
Ildo horri jarraiki, arrek orban androkonial
txikia dute aurreko hegoen gelaxkaren
muturrean.
TAMAINA: aurreko hegoek 13 eta 15 milimetro bitartean neurtzen dituzte eta hegoluzera 22 eta 30 mm bitartean aldatzen
da.
BANAKETA
BIOLOGIA: hegaldia apirilean hasten da.
Espezie honek belaunaldi bakarra du urtean. Hala ere,
bizitzaberriari ekingo dio espeziea betiAfrikaren iparraldean, aldeko urteetan, bi izan ditzake,
kotzeko.
ELIKADURA: beldarrek otearen (Ulex europeus), elorri
baina bitxia da. Horregatik, indibiduo helduak hegan ikus
beltzaren (Rhamnus catharticus), Dorycnium pentaphillum
daitezke apiriletik uztailera bitartean.
espeziearen, genistaren (Genista scorpis), ahabiaren
Emeek banan-banan jartzen dituzte arrautzak landareen
(Vaccinium myrtilus), mugurdiaren (Robus ideus) eta
lore eta urtadar gazteetan. Ondoren, beldarrak landare
Cytisus scoparius espeziearen hostoak jaten dituzte.
horiek elikatzeko erabiliko ditu. Beldarrak jaiotzen direneHABITATA: behe-mendietan eta mendi-mazela eguzkian, lehenik eta behin loreak jaten dituzte, gero eratzen ar
tsuetan bizi da, bertan ugariak baitira txilarrak eta oteak.
idiren fruituak eta, azkenik, hostoak. Hori guztia landare
Altitudeak itsas mailatik 2.000 metroraino hedatzen dira.
rosazeo eta lekadun basatietan egiten dute. Halaber, euren
BANAKETA: banaketa-eremua ia Europa osoan eta
artean jaten dira.
Afrikaren iparraldean hedatzen da, baita Mediterraneoko
Beldar bezala garapena amaitzen dutenean, azkeneko
uharteetan eta Kanarietan (Tenerifen) ere. Errusian,
muda egin ostean, zorura jaisten dira orbelaren artean kriSiberian zabaltzen da, Amur eskualderaino eta Sajalin
salida eratzeko. Hori elikaduralandarearen oinean egiten
uharteetaraino. Euskal Herrian oso zabalduta dago eta
dute eta negua krisalida-egoeran igarotzen dute. Udaberria
herrialde guztietan agertzen da.
iristen denean, intsektu helduak krisalida puskatzen du eta

36
EH

EUSKAL

LIKAENIDAE FAMILIA
URRE-MANTUA
Heodes virgaureae

NOLA EZAGUTU? Urre-mantua izeneko


tximeleta oso ederra da eta dimorfismo
sexual nabarmena du.
Arren kasuan, hegoen goiko aldea laranja distiratsua edo urre kobrea da eta
aurreko hegoetan banda marjinal beltza
du. Zainean artean puntu beltzak agertzen dira atzeko hegoen zona marjinalean
kokatuak.
Hegoen goiko aldea emeen kasuan arren
kasuan baino horixkagoa da eta ez da
hain distiratsua. Aurreko hegoetan, gelaxkan alegia, bi orban ditu disko osteko
beste zenbait irregularrekin batera.
Halaber, orban azpimarjinala agertzen da
puntu beltzez osatua eta kanpoko ertzarekiko paraleloak joaten dira.
Atzeko hegoetan diskoko eta disko osteko orban beltzak dituz-

37
EH

te, baita puntu beltzen ilara ere.


Hegoen beheko aldea berdina da bi
sexuetan. Horixka da eta puntu beltz txikitxikiak ditu aurreko
hegoetan. Atzeko hegoetan, berriz, puntuak zuriak eta beltzak
dira.
Lycaenidae familia bereko zenbait espeziek urre-mantua izeneko tximeletaren kolore eta itxura bera dute, beraz, lehen ikusian identifikatzea zaila da.
TAMAINA: aurreko hegoek 16 eta 17 milimetro bitartean neur
dezakete; bien bitartean, hego-luzera 28 eta 36 mm bitartean
alda daiteke.
BIOLOGIA: larba-fasea udaberriaren erdialde eta amaiera
bitartean garatzen da eta hegaldia uztailean eta abuztuan izaten da. Une horretan ugalketa gertatzen da ere. Espezie
honek belaunaldi bakarra du urtean.
Emeek arrautzak banan-banan jartzen dituzte landareen hostoen oinarrian. Ondoren, beldarrak landare horiek berak erabiliko ditu elikatzeko. Negua beldar-egoeran igarotzen dute
eta, horretarako, elikadura eteten dute. Udaberria iristean, jarduerari ekiten diote eta berehala krisalida eratzen dute.
Krisalida elikadura-landarearen zurtoinean edo hostoaren
pezioloan eusten da.
Batzuetan beldarrek ez dute jaiotzeko denborarik eta arrautza-egoeran igarotzen dute denboraldi hori.
ELIKADURA: beldarrek uztaoen (Rumex spp) zenbait espezie jaten dute.
HABITATA: zelai hezeetan bizi da, ibai eta urtegietatik hurbil,
loreak ugariak diren tokietan. Halaber, baso-mugetan agertzen da, itsas mailatik 1.800 metroraino.
BANAKETA: banaketa-eremua oso zabala da. Honako
herrialdeak hartzen ditu: iberiar penintsula, Frantzia, Italia,
Polonia, Txekiar Errepublika, Balkanak, Errumania, Suedia
eta Greziaren iparraldea. Halaber, Kaukasotik Asia Txikiraino,
Siberiaraino eta Mongoliaraino hedatzen da.
Euskal Herrian toki zehatzetan aurkitzen da eta oso urria da.
Kolonia txikietan bizi da Araban eta Nafarroan (Iratin). Zehatzmehatz esanda, Araban Kantabriar Mendikatean eta Entzia
eta Andia mendietan ikusi da.

TXIMELETA IRATXO ILUNA

EUS-

NINPHALIDAE FAMILIA

Cupido minimus

NOLA
EZAGUTU?
Tximeleta iratxo ilunari
izena tamainarengatik jarri
diote. Ildo horri jarraiki, oso
txikia da, aurreko hegoek
10-12 milimetro besterik ez
dituzte neurtzen.
Arrak eta emeak oso parekoak dira. Arretan hegoen
goiko aldea arre iluna da
eta ezkata urdin grisaxkak
ditu. Emeenak, berriz, berdinak dira, baina ezkata
urdinik gabe. Halaber,
hegoen azpiko aldea, bai
aurrekoetan, bai atzekoe-

BANAKETA
tan, antzekoa da bi sexuetan. Gris
argiak dira eta batzuetan oinarrian
hauts urdina izan ohi dute. Aurreko
hegoek puntu beltzen ilara dute eta
eraztun zuriak ageri dira. Atzekoek,
berriz, zenbait puntu beltz dituzte zuriz inguratuak.
TAMAINA: aurreko hegoek 10-12 milimetro neurtzen
dituzte eta hego-luzera 17 eta 24 mm bitartean aldatzen
da.
BIOLOGIA: banaketa-eremuaren arabera, iratxo ilunak
belaunaldi bate do bi ditu. Europaren iparraldean (hala
nola Ingalaterran) urtean belaunaldi bakarra du;
Europaren hegoaldean (Euskal Herrian barne), berriz, bi.
Lehen belaunaldiko indibiduo helduak maiatz eta ekainaren bitartean hegan egin eta ugaltzen dira; bien bitartean,
bigarren belaunaldikoek espiritronpak uztail eta abuztuaren bitartean ernetzen diren loreetan sartzen dituzte.
Estali ondoren, emeek banan-banan jartzen dituzte arrautzak lekadunen loreen artean. Beldarrak inurriekin elkartzen dira eta, normalean, elkar jaten dute, hau da, kanibalak dira. Larba-fasea amaitzen denean, elikagaitzat dituzten landarearen hostoen artean krisalida eratzen dute.
ELIKADURA: beldarrek lekadunen loreak eta haziak jaten
dituzte, hala nola hirusta (Trifolium), itsabalki (Melilotus
arvensis), Pimpinela minor eta Pimpinela officinalis,
Anthyllis vulneraria eta Onobrychis sativa landareenak.
HABITATA: zelai heze eta baso-soilune menditsuetan bizi
da, gutxi gorabehera 150 metrotik 1.500 metroraino.
Salbuespenez, 2.000 metroraino irits daiteke.
BANAKETA: ia Europa osoan eta Asian banatzen da.
Kaukasoraino eta Mongoliaraino iristen da. Iberiar penintsula osoan agertzen da, hegoaldean izan ezik. Euskal
Herrian espezie arrunta da eta lurralde osoan ageri da.

38
EH

EUSKAL

LIKAENIDAE FAMILIA
ABENZERRAJE FALTSUA
Pseudophilotes baton

NOLA EZAGUTU? Lepidoptero


honek dimorfismo sexual argia du.
Arren kasuan, hegoen goiko
aldea urdin oso argia da, sarritan
grisaxka, eta lauak inguratzen
lerro fin beltza eta puntu ilunak
ageri dira ertzetan. Emeen
kasuan, berriz, hegoak marroi
oso ilunak dira, ia beltzak, eta
oinarrian tonu urdinxka dute.
Hegoen beheko aldea ia berdina

BANAKETA

39
EH

da bi sexuetan. Gris argia dute


eta puntu beltzaran ugarik
sakabanatzen dituzte. Ertza
baino lehen tanto laranjak dituzte.
TAMAINA: aurreko hegoek 10-12 milimetro neurtzen dituzte eta hego-luzera 21 eta 28 mm bitartekoa da.
BIOLOGIA: Abenzerraje faltsuak bi belaunaldi ditu
urtean. Lehenengo belaunaldiko indibiduo helduek
apiriletik (amaieratik) ekainera bitartean egiten dute
hegan; bien bitartean, bigarren belaunaldikoak
uztailetik irailera bitartean ikus daitezke. Bigarren
belaunaldikoak lehenengokoak baino pixka bat txikiagoak izan ohi dira.
Urteak aldekoak direnean, belaunaldi bakarra du,
baina luzeagoa da. Ildo horri jarraiki, imagoak
maiatzetik abuztura bitartean ikus daitezke hegan.
Ezkaiaren lorez lore dabiltza arraseko hegaldi
laburretan.
Beldarrak kanibalak dira eta elkar jaten dute.
Halaber, inurriekin elkartzen da eta azukre-zukua
eskaintzen die.
Krisalidak lozorroan dirau eta imagoak ez dira jaiotzen udaberrian peto-peto murgilduta egon arte.
ELIKADURA: beldarrek nagusiki ezkaia (Rhymus
vulgaris) jaten dute eta, neurri txikiagoan, edo urria
izanez gero, ikara-otsoen (Colutea arborescens)
eta sarpoilen (Thymus serpillum) hostoz eta lorez
elikatzen dira ere.
HABITATA: tximeleta hau behe-mendietako zelai
harritsuetan aurki daiteke, itsas mailatik 2.100
metroraino, bertan ezkaia ugaria baita.
BANAKETA: Europaren erdi eta hegoaldean
banatzen da, baita Asia Txikian, Iranen,
Afganistanen, Kaukason, Asiaren erdian eta
Siberian ere.

EUS-

NINPHALIDAE FAMILIA
BANDA LARANJAKO TXIMELETA
Scolitantides orion

NOLA EZAGUTU? bana laranjako


tximeletak ez du oso dimorfismo
sexual nabarmena. Arren kasuan,
aurreko hegoei erreparatuz, goiko
aldea iluna da eta oinarrian nahiz
gune diskalean ezkata urdin ilunak
ditu. Halaber, puntu urdin berdexka
ugari agertzen dira, nabarmenagoak
atzeko hegoetan. Amaitzeko, diskoorban grisa du. Bi sexuek ile zuriak
dituzte xake-itxurakoak.
Bestalde, emeetan hegoen goiko
aldea beltzarana da.
Bi sexuetan hegoen beheko aldearen koloreak eta marrazkia zuria edo
grisaxka da eta orban beltzak ditu.
Atzekoetan azpimarratzekoa da
lunula laranjen ilara.
TAMAINA: aurreko hegoek 13 eta
14 milimetro neurtzen dituzte
eta hego-luzera 25 eta 30 mm
bitartean aldatzen da.
BIOLOGIA: tximeletan belaunaldi bakarra du urtean.
Indibiduo helduak hegan ikus
daitezke maiatzean, ekainean
eta uztailaren hasieran.
Estali ondoren, emeak arrautzak landareen hostoen eta zurtoinen artean uzten ditu.
Ondoren, landare horiek beldarrek elikagaitzat erabiliko dituzte. Inurriekin elkartu eta krisali-

da eratzen dute
elikadura-landareen oinarrian. Negua
krisalidaren egoeran igarotzen dute
eta udaberria iritsi arte ez da eklosioa
gertatuko.
ELIKADURA: beldarrek nagusiki
Sedum generoko landareak jaten
dituzte, hala nola Sedum album edo
Sedum telephium; halaber, lekadun
belarkarez elikatzen dira, besteak
beste, hirusta eta alpapa.
HABITATA: behe-mendiko lursail
harritsu eta lehorretan bizi da, gutxi
gorabehera 100-200 metrotik 1.000
metroraino, bertan bizi
baitira Sedum generoko
landareak.
BANAKETA: banaketaeremua mendebaldeko
Europan hegoaldean
eta erdian hedatzen da;
Eskandinaviaren hegoalderaino
eta
Finlandiaraino irits daiteke.
Halaber,
Balkanetan, Kaukason,
Liberian eta Asiaren
erdialdean
nahiz
Japonian ikusi da.
Euskal Herrian oso
espezie urria da eta
puntualki hauteman da
Araban
nahiz
Nafarroaren iparraldean.

40
EH

EUSKAL

41
EH

LIKAENIDOAK FAMILIA

FABIOLA TXIMELETA
Agrodiaetus escheri

NOLA EZAGUTU? Fabiola tximeletak dimorfismo sexual nabarmena


du.
Arren kasuan, aurreko hegoen goiko
aldea urdin bizia da eta zainak argiak
dira. Lerro marjinal beltz finak ditu.
Atzekoak tonu berekoak dira, baina
iletxoak dituzte. Kanpoko ertza arinki
izurtua da. Emeetan, berriz, hegoak
marroi ilunak dira eta lunula azpimarjinal laranjak dituzte. Horiek indibiduo batzuen aurreko hegoetan desagertu egiten dira.
Hegoen beheko aldeari erreparatuz
gero, arren kasuan gris argia da eta
oinarrian tonu urdina du. Emeen
kasuan, marroi
argia da. Bi sexuek hegoen aurrealdean tanto
azpimarjinal hori ugari dituzte. Hala ere, emeetan arretan
baino distiratsuagoak eta ikusgarriagoak dira.
TAMAINA: aurreko hegoek 17-19 milimetro neurtzen
dituzte eta hego-luzera 28 eta 36 mm bitartean dago.
BIOLOGIA: lepidoptero honek belaunaldi bakarra du urtean.
Indibiduo helduak hegan ikus daitezke ekainean eta uztailean.
Estali ondoren, emeek arrautzak hostoen eta loreen artean jartzen dituzte eta, ondoren, beldarrak landare horiek
berak elikatzeko erabiliko ditu. Beldarrak bizitzaren azkeneko fasean inurriekin elkartzen dira, krisalida eratu baino
lehen.

Fabiola tximeletak krisalida elikadura-landareen zurtoin eta hostoen


bitartean jartzen du.
ELIKADURA: beldarrek, nagusiki, Astragalus, astorkia,
hirusta eta bestelako landare lekadun belarkarak jaten
dituzte.
HABITATA: zelaietan eta sastraketan bizi da, itsas mailatik 2.000 metroko mendi--zonetaraino.
BANAKETA: Afrikaren iparraldean aurki daiteke. Ildo horri
jarraiki, ugaria da Marokoren Atlas Ertainean. Halaber,
Europan hedatzen da, Frantzian, Italian -Piamonteko
Alpeetan eta Apenino Liguresetan ugariak dira-, Suitzan,
Grezian eta Balkanetan, hain zuzen ere.

EUS-

NINPHALIDAE FAMILIA

TXIMELETA HAUR URDINA


Lysandra bellargus

NOLA EZAGUTU? Tximeleta haur


urdinak dimorfismo sexual nabarmena du. Arren kasuan, aurreko hegoen
goiko aldea urdin bizia da, lerro marjinal beltzak ditu, baita xake-itxurako
iletxoak ere. Euskal Herrian Lysandra
bellargusus parvipuncta barietatea
bizi da. Bere ezaugarria honakoa da:
arrek atzeko hegoen goiko aldean
puntu beltz azpimarjinalak dituztela.
Emeen kasuan, aurrealdea oso aldakorra izan arren, marroia da eta tonu
urdin lausotua du. Lunula azpimarjinal laranjak ikus daitezke.
Bi sexuetan hegoen beheko aldeari
erreparatuz, grisaxka arrea da eta
atzeko hegoetan sakabanatuak lunula azpimarjinal laranjak daude.
TAMAINA: aurreko hegoek 14-17
BANAKETA
milimetro neurtzen dituzte eta hegoluzera 28 eta 34 mm bitartean aldamaiatzean eta ekainean, bigarren belautzen da.
BIOLOGIA: haur urdinak bi belaunaldi ditu urtean.
naldikoak, berriz, uztailetik irailera bitarteLehen belaunaldiko indibiduo helduak hegan ikus daitezke
an ikusiko ditugu.
Estali
ondoren,
emeak banan-banan jartzen ditu arrautzak landareen hosto eta zurtoinen artean. Gero, landare horiek beldarren elikagaia izango dira. Batzuetan inurriekin
elkartzen dira.
Krisalida eratzeko, beldarrak zentimetro
batzuk lurperatzen dira; bestela, aldaketa orbelaren azpian gertatzen da.
Betiere elikadura-landareetatik hurbil
gelditzen dira. Negua egoera horretan
igarotzen dute udaberriaren erdialdean
eklosioa gertatzen denera arte.
ELIKADURA: larbek landare lekadun
txikien hostoak eta loreak jaten dituzte,
hala nola Hippocrepis comosa, hirusta,
elorri-triska (Genista scorpus) eta lotoarena (Lotus corniculatus).
HABITATA: larre heze loretsuetan eta
lur erdi lehorretan aurki daiteke, behealtitudeetan, 1.800 metroraino.
BANAKETA: Europaren erdian eta
hegoaldean banatzen da iparraldetik
gutxi
gorabehera
55-raino.
Balkanetatik eta Kaukasotik Iraneraino
irits daiteke. Irlandan, Greziaren hegoaldean eta Mediterraneoko uharteetan,
Mallorcan izan ezik, ez da agertzen.
Halaber, iberiar penintsula osoan hedatuta dago. Euskal Herrian espezie ugaria da.

42
EH

EUSKAL

43
EH

LIKAENIDOAK FAMILIA

IKARO TXIMELETA
Polyommatus icarus

NOLA EZAGUTU? tamainari eta


tonuei dagokienez, Ikaro tximeleta oso
aldakorra da indibiduo batzuetatik besteetara. Gainera, dimorfismo sexual
nabarmena du.
Arren kasuan, aurreko hegoen goiko
aldea urdin bioleta argia da eta lerro
marjinal beltz finak ditu, iletxo zuriekin
batera.
Emeen kasuan, hegoen goiko aldea
arre iluna da eta oinarria tonu urdinak
ditu. Zenbait indibiduoren kasuan
hegoaren azalera guztian hedatzen
dira. Aurreko hegoetan lunula azpimarjinal laranja ugari ikus daitezke, baita
BANAKETA
ertzean puntu beltzen ilara ere.
Arren kasuan, hegoen beheko aldeari
erreparatzen badiogu, grisa da eta oinarrian tonu berdeak
dute.
ditu. Aurrekoek oinarrian bi puntu beltz dituzte, baita zenEuskal Herrian lehen belaunaldiko
bait lunula azpimarjinal laranja ere. Horiek indibiduo gehieindibiduo helduei apiriletik uztailera
netan ez daude oso definituak. Atzeko hegoetan, berriz,
bitartean ikusten zaie hegan, bigapuntu beltz eta lunula azpimarjinal laranja ugari ikus dairrengoei, berriz, abuztutik urrira.
tezke eta nabarmenagoak dira.
Estali ostean, emeek banan-banan jartzen dituzte arrauEmeen kasuan, hegoen beheko aldea marroi argia da eta
tzak landareen hosto eta zurtoinen artean. Ondoren, belarretan bezala, lunulak eta puntuak sakabanatuta ditu.
darrak landare horiek elikatzeko erabiliko ditu. Batzuetan
Dena den, emeetan nabarmenagoak eta zehatzagoak
inurriekin elkartzen dira.
dira.
Beldarrek hibernatzen dute eta krisalida elikadura-landaTAMAINA: aurreko hegoek 14-18 milimetro neurtzen
reen oinarrian eratzen dute.
dituzte eta hego-luzera 25 eta 35 mm bitartean dago.
ELIKADURA: larbek landare lekadun atxikien hostoak eta
BIOLOGIA: tximeleta honek bi belaunaldi ditu urtean.
loreak jaten dituzte. Ildo horri jarraiki, oso gustukoak ditu
Hala ere, aldeko urteetan Europaren hegoaldean hiru izahirusta eta zalkea. Halaber, alpapa, lotoa eta sasiak
tera irits daiteke. Iparraldean bizi direnek, berriz, bakarra
(Ononis sativa eta Ononis repens) kontsumitzen ditu.
HABITATA: honako tokietan bizi da: larreetan, espazio irekietan, baso-bideetan eta mendi txikietan. Horiek guztiak
itsas mailatik 2.400 metroraino agertzen dira.
BANAKETA: Banaketa-eremua Europa osoan hedatzen
da Siberiaraino. Ozeano Bareraino irits daiteke. Halaber,
Kanariar uharteetan eta Afrikaren iparraldean agertzen da,
baita Mediterraneoko uharteetan ere. Europan tximeletaespezierik nonahikoena eta arruntena da.
Euskal Herrian ere ugarienetarikoa da, lurralde guztietan
agertzen baita.

EUS-

NINPHALIDAE FAMILIA
MANTU PURPURAKO TXIMELETA
Heodes Alciphron

NOLA EZAGUTU? Mantu purpurako


tximeletak hegalen goiko aldea laranja distiratsua du; hondo horretan
puntu ilun ugari sakabanatzen dira.
Aipatu puntuak atzeko hegaletan irregularki banatzen dira. Hegalen beheko aldean puntu beltzen marrazkia
osatuagoa dago.
Espezie honetan dimorfismo sexuala
oso nabarmena da. Arren aurreko
hegalak puntazorrotzak dira eta ertza
ia zuzena da; emeak zabalagoak dira,
ez hain puntazorrotzak eta kanpoko
ertza ganbila da. Halaber, koloreari
dagokionez,
desberdinak
dira.
Aurreko hegalen goiko aldea arretan
laranja gorrixka distiratsua da eta
gelaxka diskalean bi orban beltz ditu.
Emearen kasuan, berriz, horiak dira
BANAKETA
eta orban beltzak biziagoak dira.
duak lorez lore ikus daitezke ekain,
Gainera, emeak arrak baino handiagoak dira.
uztail eta abuztuan. Hegaldia azkaTAMAINA: aurreko hegalek 16-18 milimetro bitartean
rra eta laburra da eta unez une toki
neurtzen dituzte
eguzkitsuetan pausatzen dira.
eta hego-luzera
Beldarrak negutarrak dira.
30 eta 38 mm
ELIKADURA: beldarrak nagusiki Rumex acetosa, Rumex
bitartean aldamontana eta acedera landareen hostoez elikatzen dira;
tzen da.
halaber, beste landare poligonazeoak jaten dituzte.
BIOLOGIA:
HABITATA: zelai loretsuetan bizi da, nagusiki, altitude tximantu purpurakietan, hain zuzen ere, itsas mailatik 1.500 metroraino;
ko
tximeletak
hala eta guztiz ere, bere banaketa-eremuko zenbait tokibelaunaldi bakatan 2.500 metroraino irits daitezke.
rra du urtean.
BANAKETA: Europaren erdialdean eta hegoaldean banaIndibiduo
heltzen da. Asia Txikiraino, Iraneko iparralderaino eta
Siberiaren mendebalderaino irits daiteke. Halaber,
Marokoko Atlas Altuan eta iberiar penintsularen hegoekialdeko eta ipar-erdialdeko herrialdeetan aurki daiteke.
Euskal Herrian Araban eta Nafarroan Bizkaian eta
Gipuzkoan baino ugariagoa da.

44
EH

EUSKAL

LIKAENIDAE FAMILIA
TXIMELETA GRIS ILDASKATUA
Syntarucus pirithou

NOLA EZAGUTU? Tximeleta gris


ildaskatua oso txikia da eta dimorfismo sexual argia du. Arretan
hegoen goiko aldea urdin grisaxka
da eta ertz estu ilunak ditu. Emea,
berriz, marroi grisaxka da. Zati txiki
bat urdina du eta tanto beltzak ditu
aurreko hegoen zona diskalean.
Atzeko hegoetan emeek bi tanto
beltz dituzte eta bi sexuetan aurreko hegalak luzakin puntazorrotzak
dituzte.
TAMAINA: aurreko hegoek 12-13
milimetro neurtzen dituzte eta

BANAKETA

45
EH

hego-luzera 24 eta 30 mm bitartean


aldatzen da.
BIOLOGIA: ohitura migratzaileko espezieak urtean bi
belaunaldi ditu. Lehenengoa martxoaren amaieran eta apirilean hegan ikus daiteke; bigarrenak, berriz, abuztu eta
urriaren bitartean egiten du hegan. Orduan, bakarrik elikatzeko eta ugaltzeko bizi dira.
Emeek gutxi gorabehera ehun arrautza jartzen dituzte eta
banan-banan txilar, melitus eta abarren loreen artean jartzen dituzte. Beldarrek krisalidak elikatzeko erabiltzen
duten landare berdinean jartzen dituzte eta egoera horretan diraute negu osoan.
ELIKADURA: beldarrek landare lekadunak, alpapa
(Medicago sativa), itsabalkia, isatsa (Cytisus scoparius),
txilarra (Caluna vulgaris), astorkia (Onobrychys sativa),
eskorbizoa (Dorycium pentaphillum)
jaten dituzte.
HABITATA: mendiko larreetan nahiz
behe-mendiko zona hezeetan bizi
da, itsas mailatik 2.500 metroraino;
dena den, bere banaketa-eremuko
zenbait zonatan 3.000 metroraino
irits daitezke, hala nola Alpeetan edo
Himalaian.
BANAKETA: Europako hegoaldean
zehar banatzen da; bertan, batez
ere, kostaldean aurki daiteke,
Mediterraneoko uharteak barne, eta
iparralderantz hedatzen da, hain
zuzen
ere, Alpeetaraino
eta
Errumaniaraino.
Kaukasotik
Himalaiaraino irits daiteke. Halaber,
Afrikaren iparraldean aurkitzen da:
Maroko, Aljeria, Tunez eta Egipto

EUS-

NINPHALIDAE FAMILIA
PIKARTADURETAKO TXIMELETA INURRIJALEA
maculinea arion

NOLA EZAGUTU? Tximeleta inurrijaleak hegoen


goiko aldea urdin distiratsu bizia du eta, sarritan,
ertzak beltzen inguratuta daude; gainera, zenbait
puntu beltz luze izan ohi dute. Oro har, emeetan
puntu horiek handiagoak dira.
Bi sexuetan hegoen beheko aldea grisa edo arre
grisaxka da eta puntutxo beltz biribilak ditu sakabanatuta. Oinarrian, berriz, tonua berde urdinxka
da.
TAMAINA: aurreko hegoek 17-19 milimetro neurtzen dituzte eta hego-luzera 24 eta 32 mm bitartekoa da.
BIOLOGIA: Pikartaduretako inurrijaleak belaunaldi bakarra du urtean. Indibiduo helduek maiatzetik uztailaren amaiera arte hegan egiten dute.
Aldi horretan ugaldu egiten dira eta arrautzak
landareen gainean jartzen dituzte. Ondoren, beldarrak landare horiek (serpala, ezkaia eta oreganoa) elikagaiaren moduan erabiliko ditu.
Jaio ostean, beldarrak landareen loreez elikatzen
dira. Hirugarren muda izan ondoren, bizitza fitofagoaren etapa amaituta, beldarrak landareetatik
erortzen dira eta jada lurrean direnean, inurriek
inurritegietara eramaten dituzte. Hori udaren
amaieran gertatzen da. Bertan beldarrak krisalida bihurtu
baino lehen, inurrien larbak jaten dituzte eta horren ordainean, inurriak beldarrek jariatzen duten azukre-likidoaz elikatzen dira. Hala, bi intsektuek etekina ateratzen dute.
Beldarrek negua inurrien larbez elikatzen igarotzen dute
eta krisalida
udaberriaren
hasieran eratzen
dute.
Maiatzaren
amaieran edo
ekainaren
hasieran krisa-

BANAKETA
lidatik ateratzen dira, baina inurritegitik
ere. Ordurako, hego urdin ederrak dituzte eta (gizakien begietara) bizitzako etaparik politenari ekiten diote. Bere lana
lorez lore joatea eta espeziea iraunaraztea izango da.
Hala ere, inurritegitik ezkutuan atera behar du, goizeko
lehenengo orduan, inurriek jarduerari ekin baino lehen.
Bestela, inurrien erasoa jasoko lukete, itxura berriarekin
(hegoekin) ez baitituzte ezagutzen.
ELIKADURA: beldarraren fasean nagusiki ezkaia
(Thymus vulgaris), sarpoila (Thymus sepillum) eta, neurri
txikiagoan, oreganoa (Origanum vulgaris) jaten dute.
HABITATA: mantu iluneko tximeleta mendiko larreetan,
mendi-mazela hezeetan
eta
baso-soilguneetan
aurki daiteke, ur-ibilguetatik gertu, itsas mailatik
1.800 metroraino.
BANAKETA: ia Europa
osoan dago hedatuta
(nahiz eta egun Holandan
eta Ingalaterran iraungi);
Errusia, Liberia eta Txinan
zehar Japoniaraino zabaltzen da.
Euskal Herrian toki zehatzean agertzen da Araban
eta, gainera, urria da.
Ugariagoa da Nafarroaren
iparraldean.

46
EH

EUSKAL

47
EH

LIKAENIDAE FAMILIA
ARGUS TXIMELETA
Plebejus argus

NOLA EZAGUTU? Plebejus argus espezieak dimorfismo sexual nabarmena du.


Laburki aipatuta, arrak urdinak dira;
emeak, berriz, marroiak.
Hain zuzen ere, arren kasuan, hegoen
goiko aldea urdin more bizia da eta lauetan
inguratzen gerriko beltza ageri da. Era
berean, aurreko hanken tibietan arantza
sendoa ikus daiteke.
Bestalde, emeen kasuan, hegoen goiko
aldea gris argia da eta oinarrian tonuak
urdinak dira. Orban azpimarjinal laranjak
ditu. Hegoen beheko aldeari dagokionez,
marroi argiak dira. Banda zuriak zeharkatzen ditu eta tanto laranjak dituzte sakabaBANAKETA
natuta. Tanto bakoitzaren inguruan kolore
urdirra du urtean. Indibiduo helduak hegan
na agertzen da.
ikus daitezke uztailean eta abuztuan.
Arretan hegoen atzealdea gris argia da eta
Bide batez, garai horretan ugaltzen dira.
tanto laranjak ditu
Emeek arrautzak banan-banan jartzen dituzte hostoen atzesakabanatuta.
ko aldean. Ondoren, hosto horiek beldarrek elikatzeko erabiOinarrian tonu urdin
liko dituzte. Krisalidak elikadura-landareen oinarrian jartzen
lausotua du.
dituzte, zoruaren arrasean alegia. Batzuetan, arrautzak
TAMAINA:
aurreko
berandu jartzen dituztenean, eklosioa ez da hurrengo udabehegoek 12-15 milimerriraino gertatzen.
tro neurtzen dituzte eta
ELIKADURA: beldarrek landare lekadunak eta ezpaindunak
hego-luzera 23 eta 30
jaten dituzte, hala nola isatsa (Ligus sphaera), hirusta
mm bitartean dago.
(Trifolium repens), hagina (Ulex europaeus), lotoa (Lotus corBIOLOGIA: tximeleta
nicatus), ezkaia (Thymus vulgaris), txilarra (Erica cinerea) eta
honek belaunaldi bakaCalluna vulgaris.
HABITATA: baso-ertzetan bizi da, sastrakak ugariak badira,
itsas mailatik 2.500 metroraino. 3.500 metroraino irits daitezke zenbait banaketa-eremutan, hala nola Sierra Nevadan.
BANAKETA: Europa osoan zehar hedatuta dago, iparraldetik gutxi gorabehera 68-raino; halaber, Asian eta Japonian
ikus daiteke.
Euskal Herrian Araban eta Nafarroan ugaria da.

EUS-

NINPHALIDAE FAMILIA

MENDIKO TXIMELETA BELTZARANA


Aricia agrestis

NOLA EZAGUTU? Mendiko tximeleta


beltzaranak hegoen goiko aldea arre
iluna du eta ertzetan lunula laranjak
ageri dira. Aurrekoek disko-puntu belzkara dute.
Hegoen beheko aldea marroi argia edo
arre grisaxka da; disko-puntu beltzak
ditu zuriz inguratuta. Halaber, puntu
submarjinal gorri-laranjekin orbanak
ditu.
TAMAINA: aurreko hegoek 12-14 milimetro neurtzen dituzte eta hego-luzera
24 eta 30 mm bitartean dago.
BIOLOGIA: espezie honek bi belaunaldi ditu urtean. Lehenengo belaunaldiko imagoak hegan ikus daitezke apiriletik ekainera bitartean; bigarren
belaunaldikoak, berriz, uztailean eta
abuztuan ikusiko ditugu.
BANAKETA
Estali ondoren, emeek banan-banan
jartzen dituzte arrautzak beldarrek
ondoren elikagaitzat hartuko dituzten hostoen azpian.
tzen dituzte, hain zuzen ere, elikagai
Bigarren belaunaldikoek uda iritsi arte hibernatzen dute.
bezala erabiltzen dituzten landareen
Beldarrak ondo garatu direnean, sarritan, inurriekin elkarzurtoinen oinarrian.
ELIKADURA: beldarrek estrepak (Cistus), geranacea
tzen dira eta inurritegietatik hurbil dauden landareetara
familiakoen landareak (hala nola Geranium, Polargonium
eramaten dituzte. Beldarrek krisalidak zorutik hurbil jaredo Erodinum) eta centauracea familiakoen landareak
(nagusiki, Centaurea cyunus eta Centaurus montana)
jaten dituzte.
HABITATA: zelai irekietan, sastrakak ugariak diren tokietan, bizi dira. Halaber, hurrengo tokietan aurki daitezke:
baso-bideetan eta zelaietan, bereziki, kareharrizko zoruetan, itsas mailatik 1.000 metroraino. Hala ere, banaketaeremuko zenbait zonatan 2.000 metroraino irits daitezke.
BANAKETA: espeziearen banaketa-eremua oso zabala
da: Europaren hego eta erdialdetik, gutxi gorabehera iparraldeko 56-raino, Ingalaterra eta Eskandinavia barne.
Halaber, Europatik Asia Txikiraino, Iraneraino, Himalaiaren
mendebalderaino, Siberiaraino eta Amur eskualderaino
hedatzen da.
Iberiar penintsularen hego eta erdialdean ez da agertzen,
ezta Balearretan eta Irlandan ere.
Euskal Herrian espezie arrunta da, nahiz eta ugaria ez
izan. Araban eta Nafarroan aurki daiteke.

48
EH

EUS-

LIKAENIDAE FAMILIA

TXIMELETA HAUR TURKESA


Plebicula dorylas

49
EH

NOLA EZAGUTU? bere familiako


kide gehienek bezala, tximeleta haur
turkesak dimorfismo sexual nabarmena du.
Arren kasuan, aurreko hegoen goiko
aldea urdin distiratsu argi eta bizia da
eta lerro marjinal beltz eta estuak
ditu. Indibiduo askotan zainetan
zehar hegoen oinarrirantz hedatzen
dira. Emeen kasuan, hegoak (goiko
aldea) marroiak dira. Zenbait indibiduok tonu urdin lausotua du oinarrian
eta tanto azpimarjinal laranja ugari
atzeko
hegoetan. Aurrekoetan,
berriz, ez dira agertzen edo oso lausotuak daude.
Hegoen beheko aldeari erreparatuz
BANAKETA
gero, arren kasuan krema kolorekoak
dira eta pixka bat ilunagoak emeen
ditu.
kasuan. Aurrekoetan orban beltza eta disko osteko puntu
Haur turkesak krisalida elikadura-landareen hosto eta zurbeltzak, zuriz inguratuak, eta laranjak ikus daitezke.
toinen artean eratzen du.
Arretan ez dira oso nabarmenak, biziagoak, berriz, emeeBeldarrek kolore berde argi ikusgarria dute, baita banda
tan. Atzekoetan disko osteko puntu beltz txikiak oso ugahorixkak ere. Sarritan, beldarrak bizitzaren azkeneko faseriak dira eta zenbait lunula laranja ageri dira. Emearen
an inurriekin elkartzen dira, krisalida eratu eta egoera
hegoetan biziagoak dira.
horretan hibernatu baino lehen.
TAMAINA: aurreko hegoek 15-17 milimetro neurtzen
ELIKADURA: beldarrek landare lekadunak eta ezpaindudituzte eta hego-luzera 28 eta 34 mm bitartean aldatzen
nak jaten dituzte. Horien artean alpapa, zauri-belarra, itsada.
balkia, hirusta eta ezkaia azpimarra daitezke.
BIOLOGIA: lepidoptero honek bi belaunaldi ditu urtean.
HABITATA: behe-mendiko larre loretsuetan aurki daiteke,
Lehenengo belaunaldiko indibiduo helduak hegan ikus
baita basoen soilgune handietan, kareharrizko lursailetan
daitezke maiatzean eta ekainean; bigarren belaunaldikoere, itsas mailatik 1.600 metroraino (batez ere, 800 eta
ek, berriz, uztailean eta abuztuan egiten dute.
1,50 metro bitartean).
Estali ondoren, emeek banan-banan eta isolatuak jartzen
BANAKETA: Europaren Hegoaldean eta Erdialdean
dituzte beren arrautzak landareen zati desberdinetan.
banatzen da, Baltiko itsasoraino, Balkanetaraino eta Asia
Landare horiek, ondoren, beldarrak elikatzeko erabiliko
Txikiraino.
Europaren ipar-mendebalde osoan falta da, baita Italiaren
hegoaldean eta Mediterraneoko uharteetan ere, Sizilian
izan ezik.
Euskal Herrian Araban eta Nafarroan ugaria da.

EUS-

RIODINIDAEOAK FAMILIA
PERIKO TXIMELETA
Hamearis lucina

NOLA EZAGUTU? Periko tximeleta


lepidoptero txiki-txikia da eta riodinidoen familian Europan bizi den kide
bakarra da. Ia ez du dimorfismo
sexualik. Arrak eta emeak antzekoak
dira.
Bi sexuetan aurreko hegoen goiko
aldea arre iluna da eta puntu laranja
txikiak ditu serie zeiharrak eratuz.
Ondo nabarmenduak daude.
Hegoen beheko aldea goikoa baino
argiagoa da (arre kanela) eta aurreko hegoetan goiko aldeko antzeko
marrazkiak
ikus
daitezke.
Atzekoetan, berriz, oinarrian tanto
zuri ugari ikus daitezke.
BANAKETA
Arren kasuan, aurreko hankak oso
teke.
txikiak dira eta ez dira ibiltzeko erabiltzen.
BANAKETA: Europaren erdialdean eta
TALLA: aurreko hegoek 14-17 milimetro bitartean neurtzen
hegoaldean banatzen da, iparraldetik
dituzte eta hego-luzera 26 eta 30 mm bitartean aldatzen da.
gutxi gorabehera 60-raino. Ingalaterran, herrialde
BIOLOGIA: Periko tximeletak belaunaldi bakarra du urtean.
Baltikoetan, Suediaren hegoaldean, Balkanetan eta
Indibiduo helduak hegan ikus daitezke maiatzean eta ekaiGreziaren iparraldean agertzen da. Errusiaren erdiraino eta
nean.
iberiar penintsularen iparralderaino iristen da.Euskal
Estali ondoren, emeek batzuetan arrautzak banan-banan
Herrian espezie arrunta da eta lurralde guztietan aurki daijartzen dituzte; besteetan, berriz, multzo txikietan.
teke.
Landareetako hostoen azpialdean itsasten dituzte eta,
ondoren, beldarrak landare horiek elikatzeko erabiliko ditu.
Beldarrek jarduera gauez dute eta, ildo horri jarraiki, gauez
elikatzen dira.
Beldarrak krisalida elikadura-landarearen hostoetako
azpialdean jartzen du eta egoera horretan igarotzen dute
negu osoa udaberrian eklosioa gertatzen denera arte.
ELIKADURA: beldarrak, nagusiki, udaberri-loreak (Primula
veris) jaten ditu.
HABITATA: zelai heze eta loretsuetan bizi da, hain zuzen
ere, udaberri-loreak ugariak diren tokietan. Halaber,
Mediterraneoko baso-soilguneetan aurki daiteke, betiere
behealtitudeetan, hala ere, 1.200-1.500 metroraino irits dai-

50
EH

EUSKAL HERRIKO TXIMELETAK


ZOOLOGIA

Erreketako ninfa tximeleta. Limelitris reducta.

51

Tximeleta tintaroia.

Apaturia iris.

Pandora tximeleta.

Pandoria pandora.

Antiope tximeleta.

Karduen vanessa tximeleta.

Nymphalis antiopa.

Cynthia cardui.

Zumarretako tximeleta. Nymphalis polychloros.

Tximeleta levana.

Araschnia levana.

EH

Tximeleta sorgina.

Brenhis hecate.

Mantu purpurako tximeleta. Heodes alciphron.

Adipe tximeleta.

Erramu tximeleta txikia.

Fabriciana adipe.

Brenhis io.

Tximleta kanela ildaskatua. Lampides boeticus.

Sofia tximeleta.

Erramu-tximeleta.

Tximeleta gris ildaskatua.

Issoria lathonia.

Brenhis daphne.

Syntarucus pirithou.

ADEVEKO ARGITARAPENEN KATALOGOA


e-mail: adeve.2@euskalnet.net www.adeve.es Tlf.. 94 475 28 83

K O L A B O R AT Z A I L E A K
PAPER EKOLOGIKOAN IMPRIMATUA

You might also like