You are on page 1of 252

Liburu honek Eusko Jaurlaritzako Kultura

Sailaren laguntza jaso du.


Egilea: Fernando Pedro Prez
Argazkiak: Fernando Pedro Prez, Maite Legarra Garaikoetxea,
Alberto Barreiro, Kepa Zalakain.
Imprimategia: Gertu Koop.Elk.
Diseiua: M del Pilar Morrs A.
Argitaratzailea: ADEVE
Lehen argitaldia: 2003eko ekainan
ISBN: 84-932684-3-7
Legezko gordailua: BI-1624-03

EUSKAL-HERRIKO
EGUNEKO HARRAPARIAK

Egilea:
Fernando Pedro Prez

A.D.E.V.E.

IRAUNGITZEKO ZORIAN DAUDEN ESPEZIEAK


DEFENDATZEKO ELKARGOA
Liburu honen salmentatik lortutako irabazi guztiak Euskal Herriko espezie
mehatxatuak berreskuratzeko proiektuetarako erabiliko dira.

aturan ez dago ezer


harraparien hegada
irmo, ziur eta sendoak
bezain ongi adierazten duenik
gizakiok askatasunaz uste
duguna; ugatz ikaragarria
zein belatz txikia, hala mirotz
zuri muzinzalea zein arrano
beltz erronkaria, amilburuetako erregea. Harrapariek erabateko askatasunaz pentsarazten digute, baina, hala ere,
gizakiok ozta-ozta uzten diegu
aske bizitzen.
Gaur gun, harrapariak dira
arrisku larrienean dauden

hegaztiak izakiaren jazarpen


ankerraren eraginez, eta zergatik eta harekin lehia zuzenean hasi direlako, haren
ahalaren aurka jotzeko ausardia izan dutelako.
Antzina, Afrika eta Asiako
zibilizazio zaharretan jainko
handi egin bazituzten ere,
egungo egunean Lurrean bizi
diren hirurehun eta berrogeita hamasei espezieak iraungitzeko zorian daude, eta egunik egun geroago eta urriagoak dira.
Duela zenbait hamarkada,

artean entzun zitekeen harraparien hegada-hots indartsua


gure itsasaldeko basoetako
isiltasun geldoan, baina gaur
egun nekez entzungo dugu,
inoiz edo behin, gas-itsaso
urdinean zehar hegaz ausart
dabilen arranoren baten
oihua, eta egunean baino egunean zailagoa da ikusten
azken belatzen hegada azkarra edo Valderejo, Urkiola edo
Aralarko parke naturaletako
harkaitz gorrien gainean bizirik irauteko lehia gogorrean
ari diren azken sai arre bikoteak hegaldaka.
Denok ere geure ahotsa ozendu behar dugu hegazti ehiztari eder hauen alde, beraien
azken habitaten birgintasunaren alde, zeren eta, euskal
parke naturalen sarearen sorkuntza helburu horretarako
bidean urrats handia izan
bada ere, hegaztion biziraupena ez baitago inondik ere
ziurtatuta. Argi dago aurrerantzean lanean jarraitu
beharko dugula pestizidak
bazter uzteko, baso-suntsiketa eragozteko eta harraparien
dietaren oinarrian dagoen
elika-kateako biodibertsitatea ez dadila gal lortzeko.
Ez dago gauza ederragorik
arranoak amilburuan hegaka

ikustea baino, edo aztoreak,


sasitzetako piratak, basoan
zehar isil-misilka, bide aurrean aurkitzen dituzten eragozpenei trebezia handiarekin
itzurik eginez. Ez dago ezer
magikoagorik basoa gauaz
baino, gauezko iratxoak bezalakoak diren urubiaren eta
hontza handiaren ulu beldurgarriak entzuten direla
eta apo-hontzek, orbelen
artean bizi diren ugaztun txikien gainean amiltzean, sortzen dituzten itzal fantasmagorikoak ikusten direla.
Euskal Herrian, bere natur
inguruneari sendo loturik
dagoen lurralde honetan,
gure arbasoek mendeetan
zehar naturarekin batera bizi
izaten ikasi zuten, hartaz
baliatuz irauten, baina beti
ere begirunea ziotela. XXI.
mendea sartzear gaudelarik,
ezin eman diogu bizkarra
hemen jaiotzeaz batera eman
zaigun oparirik hoberenari:
natur inguruneko miresgarriak behatu eta gozatu, animaliak, ilunabarrak, gau
magikoak.... Geure eskuetan
dugu altxor horrek, geure
ondorengoei utz diezaiekegun
ondarerik ederrenak, hemendik harat ere bizirik iraun
ahal izatea.

Euskal Herriko
EGUNEKO HARRAPARIAK
7

EUSKAL HERRIKO EGUNEKO HARRAPARIAK

Ugatza.

Gypaetus barbatus.

Sai arrea.

Sai zuria.

Gyps fulvus.

Neophron percnopterus.

EUSKAL HERRIKO EGUNEKO HARRAPARIAK

Aquila chrysaetos.

Arrano beltza.

EUSKAL HERRIKO EGUNEKO HARRAPARIAK

Bonelli arranoa.

Ieraetus factiatus.

Arrano arrantzalea.

Pandion haliaeus.

Hieratus pennatus.

Arrano txikia.

10

EUSKAL HERRIKO EGUNEKO HARRAPARIAK

Zingira mirotza.

Circus aeruginosos.

Arrano sugezalea.

Circaetus gallicus.

Circus cyaneus.

Mirotz zuria.

11

EUSKAL HERRIKO EGUNEKO HARRAPARIAK

Gabiraia.

Aztorea.

Accipiter nisus.

Accipiter gentilis.

Circus pygargus.

Mirotz urdina.

12

EUSKAL HERRIKO EGUNEKO HARRAPARIAK

Belatz txikia.

Belatz gorria.

Falco naumanni.

Zapelatz arrunta.

Falco tinnunculus.

Buteo buteo.

13

EUSKAL HERRIKO EGUNEKO HARRAPARIAK

Naumann belatza.

Miru beltza.

Falco naumanni.

Miru gorria.

Milvus migrans.

Milvus milvus.

14

EUSKAL HERRIKO EGUNEKO HARRAPARIAK

Zapelatz liztorjalea.

Pernis apivorus.

Belatz handia.

Zuhaitz-belatza.

Falco perigrinus.

Falco subbuteo.

15

EUSKAL HERRIKO EGUNEKO HARRAPARIAK

Zuhaitz-belatza.

Falco subbuteo.

16

EUSKAL HERRIKO EGUNEKO HARRAPARIAK

S A R R E R A

arrapari hitzaren sorburua latinezko "rapere" aditza da,


"ostu" esan nahi duena; beraz
hitzaren jatorrizko esanahia egoki
dagokie hegazti hauei, horixe baita
beraien ezaugarri bereizgarriena: baso
gainean ibiltzen dira hegan, bat-batean
adarrartetik irten eta, abiadura oso
azkarrean amilduz, ihizia atzaparrez
harrapatu eta berriz ere gorantz abiatzen dira. Gaur egun bizi diren harrapari espezietatik 292 egunekoak dira eta
162 gautarrak; hau da, denetara 454
espezie daude. Euskal Autonomia
Erkidegoan eguneko harraparien 18
espezie ditugu eta 6 gautar
Bi taldeetan, espezieak oso ezberdinak
dira tamainaz, itxuraz, bizi-azturaz etab.
Hain zuzen ere, eguneko espezieen
artean alde batetik zozoaren besteko
belatzak ditugu eta bestetik indioilarra
baino handiagoak diren arranoak. Eta
gaueko espezieen artea ere antzera gertatzen da: batetik hontza handi ikagarriak
ditugu, oiloa baino luzeagoak, eta bestetik apo-hontzak, birigarroen antzekoak.
Baina espezieen arteko ezberdintasunak
ez dira tamainaren arlora mugatzen;
aitzitik, elikaduran ere ez dute inolaz ere
denek berdin jokatzen, bakoitza egokiturik dagoen habitataren araberakoa izaten baita. Eta hala, badaude espezien
batzuk intsektuz elikatzen direnak (zapelatz liztorjalea eta belatza), beste
batzuek nahiago dituzte arrainak (arrano

arrantzalea), beste batzuek sugeak jaten


dituzte (arrano sugezalea) eta beste
batzuek haratustela (sai arrea).
Harrapariak katea trofikoaren gorengo
tokian daude eta horrek berebiziko eragina du espezieen populazioetan: harrapariak gutxi izaten dira beti. Horrez gainera, kontuan hartzen badugu animaliok
oso minbera direla gizakiok beraien
ingurunean sartzen ditugun aldaketen
eta beraien habitataren aldakuntzen eraginarekiko, errazago ulertu ahal izango
dugu zergatik diren hain urri hegazti ezin
ederrago hauek.
Lurraren ustiapenean egiten den edozein aldakuntzak edo jangai dituzten animalien kopurua murrizten duen beste
edozein kausak izugarrizko eragina izaten du harraparietan. Gainera, harraparien ihizi diren animalien gorputzetan
sartzen diren substantzia kimiko kutsagai eta iraunkor guztiak harraparien gorputzetara heltzen dira azken finean, eta
heriotza ekartzen diete. Horixe ari da
gertatzen nekazariek erabiltzen dituzten
pestizida organokloratuekin. Aski dugu
gogoratzea zein ondore lazgarriak izan
zituen nekazaritzan 50 eta 60ko hamarkadetan baliatu zen DDTk hainbat harrapariren populazioetan. Milioika indibiduo
hil ziren intoxikazioz eta gainera hainbat
eta hainbat errunaldi galdu ziren, arrautzak aski kaltzio eduki ez eta hautsi egiten baitziren gurasoak berotzeko gainean ezartzen zirenean.

17

EGUNEKO HARRAPARIEN JATORRIAK

urkitu diren harraparien hondakin fosiletan gaur egun dauden


eguneko harraparien lau subordenetako lekukoak ditugu.
Orain arte egiaztatu ahal izan denaren
arabera,
harraparirik
zaharrenak
Tertziarioan bizi izan ziren, duela 35 eta
40 milioi urte bitartean, baina gehienak
Eozenoan zehar hedatu ziren, batik bat.
Katarido zaharrenen hondakin fosilak
Eozenoko azken aldikoak dira; hala ere,
gaur egun Ipar eta Hego Amerikan soilik
bizi diren sai hauen aztarnarik zaharrenak Pliozenoakoak dira (Kansas eta
Kalifornian aurkitu dira), duela 2 eta 5
milioi urte bitartekoak, eta horrek esan
nahi du kontu handiarekin ibili behar dela
gaur egun bizi diren harraparien jatorri
geografikoa. Orain iraungita dauden
kondorretako batzuk, teratornitidoen
familiakoak, oraingoen aldean zikoinen
antzekoagoak ziren: hanka oso luzeak
zituzten eta mokoak ia ez zuen makurrik.
Gainera, hegazti planeatzaile handiak
ziren; gutxienez lau espezie bereizten
dira. Zaharren eta handienaren aztarnak
Argentinan aurkitu ziren; bertan bizi izan
zen duela 10 milioi urte, Miozenoko
azken aldian. 120 kilo zituen eta egin
diren kalkuluen arabera hego-mutur
batetik beste 7 metro zabal zen.
Teratornitidoen familiako azken espezieak Pleistozenoko glaziazioaldia arte
iraun zuen, duela 1,8 milioi urte.
Akzipitrido zaharrenak -familia honetakoak dira Europako eguneko harrapari
guztiak, zapelatzak eta belatzak izan

ezik- Frantzian aurkitu dira, hain zuzen


ere Eozenoko azken aldiko eta
Oligozenoko lehen aldiko aztarnak;
denetan zaharrenak duela 35 bat milioi
urtekoak dira. Paleontologoek uste dute
hegazti haiek egungo zapelatz arruntaren antzekoak zirela; hala ere, Ipar
Amerikako aztarnategietan sai zuriaren
antzeko fosilak aurkitu dira. Egipton,
Oligozenoko haitz-geruzetan, arrano
arrantzalearen ahaide fosilak aurkitu
dira, eta haien hondarrak aurkitu dira
Kalifornian ere, Miozenoko haitzetan.
Datu horiek oinarri hartuta, paleontologoek uste dute harrapariok lurralde
zabaletan bizi izan zirela aspaldi-aspalditik.
Falkonidorik zaharrenak talde honetakoak dira zapelatzak eta belatzak,
karantxoen oso antzekoak, Amerikan
sortu ziren Miozenoko lehen aldian,
duela 20 milioi urte.
Badago bitxitasunagatik aipatzea merezi
duen harrapari iraungi bat: Zelanda
Berrian Pleistozenotik duela hirurehun
urte arte bizi izan zen Harpagornios
moorei espeziea. Tamainaz Amerikako
oraingo saien antzekoa bazen ere
(metro bat luze eta bi metro zabal hegal
batetik bestera), askoz sendoago eta
tantaiagoa zen, moko zabala, hanka
sendoak eta atzapar astunak baitzituen.
Harrapari hura Zelanda Berriko moekin
batera bizi izan zen; haiekin batera galdu
zen, XVIII. mendean gutxi gora-behera.
Adituek uste dute moa umeak jaten
zituela.

18

EUSKAL HERRIKO EGUNEKO HARRAPARIAK

Harpagornios moorei.

19

EGUNEKO HARRAPARIEN SAILKAPENA

guneko harrapariak falkoniformeen


ordenaren
barruan
daude; ordena horretan lau
subordena daude, eta haien barruan 5
familia eta 4 subfamila bereizten dira.
Lehenbiziko subordena katartoena da
(Cathartae); honen barruan bi familia
daude, teratornioak (Teratornithidae),
Amerikako sai fosilak biltzen dituena,
eta
katartidoak
(Cathartidae),
Amerikako zazpi sai espezie biltzen
dituena, izen arruntez kondor, zopilote
eta aura deritzenak.
Bigarren subordena akzipitroena da
(Accipitres); familia bakarra dago, akzipitridoak (Accipitridae), barruan bi subfamilia
dituena,
pandioninoak
(Pandioninae), arrano arrantzalea baizik ez dagoena, eta akzipitrinoak
(Accipitrinae), 224 espezie biltzen
dituena: arranoak, gabiraiak, miruak,
Europako saiak, zapelatz arruntak,
mirotzak eta aztoreak.
Hirugarren subordena falkoneena da
(Falconae), familia bakarra duena, falkonidoak (Falconidae); familia horretan
bi subfamilia daude, batetik poliborinoak (Polyborinae) daude, karantxoak
eta antzekoak (15 espezie), eta bestetik falkoninoak (Falconinae), denetara
45 espezien biltzen dituena: zapelatzak, belatzak eta belatz txikia.
Laugarren subordena sagitarioena da
(Sagittarii), familia bakarra duena,
sagitaridoak (Sagittaridae), eta bertan
espezie bakarra, Afrikako sugekaria.

Lau subordena hauetako espezieak


hain dira ezberdinak beraien artean,
ezen inoiz ordena bereizi gisa sailkatu
baitituzte; alabaina, den-denek ere
292 dira guztira zorri mota bera dute
lumetan, gaueko harrapariek dutena ez
bezalakoa.
Eguneko harraparien eta beste hegazti
batzuen arteko antzekotasunak argi ez
badaude ere, ornitologoek, haien anatomia eta ADN aztertu ondoren, uste
dute hurbilen dituzten ahaideak urhegaztiak direla, batez ere pelikanoak,
zikoinak eta petrelak.

KATARTOEN SUBORDENA
(Cathartae),
KATARTIDOEN FAMILIA

(Cathartidae)
Amerikako saiak

merikan zazpi sai espezie daude


katartidoen familian, 2 kondor
espezie
(Kaliforniakoa
eta
Andeetakoa), 4 zopilote espezie eta
aura espezie bat, eta beraiek dira, eta
beraiek dira ur-hegaztien antzik handiena dutenak, batez ere Amerikan
bizi diren hegaztiena. Genetikaz,
anatomiaz eta etologiaz egin diren
azterlanek adierazi dute Amerikako
saiek zikoinen antz handia dutela,
haien ezaugarri batzuk dituzte eta:
arnasketa-zulo handiak, moko gainean luzetara jarriak; hanketako
barrualdeko hatzaren lehenengo arti-

20

EUSKAL HERRIKO EGUNEKO HARRAPARIAK

21

kulazioa luzea. Horiez gainera, badituzte baterako beste ezaugarri


batzuk ere, aurrekoak bezain ikusgarriak ez direnak: hipoerrakirik ez
errakiaren oinarrian sortzen den
bigarren mailako luma mehea;
lumetan hotsa sortzen duen siringerik ez; orpo-tendoien egitura berezia;
hezur maxilo-palatinoak bat eginik
egotea...
Ohiturez ere badira zikoinen antzekoak, haiek bezala hanken gainean
husten baitituzte hesteak hozteko,
eta berdintsuak dira umeei lumak
irtetean eta lumatxa haztean ere.

baitituzte, eta beraien arrautzek bi


geruza dituzte, bata kanpoaldean,
kristalinoa eta bakuolekin, eta bestea barrualdeko gainjanzkidura gisakoa dena, berdeska.
Anatomiari gagozkiola, "zeruetako
nagusi" diren espezie hauek guztiek
mihi lodia eta hezur-guruin ondo
garatua dituzte, baina hegaletan ez
dute bigarren mailako muskulu
hedatzailerik. Hegalak lumaberritzen
zaizkienean, lehenbizi luma nagusiak erortzen zaizkie eta ondoren
prozesua kanporantz edo goitik
behera abiatzen da. Bigarren mailako lumak, berriz, kanpotik barrurantz
aldatzen dira.
Arranoek eta saiek urtebete behar
izaten dute lumaberritzeko; beraz,
berritzealdiak aurrekoak amaitu
gabe daudela hasten dira. Nolanahi
ere, batzuetan zikloa aldatu egiten
da, berritzealdia eten egiten delako
migrazioetan eta umealdietan.
Familia honetako espeziek badituzte
baterako aztura batzuk: beren
habiak eraikitzen dituzte, habietatik
beren eta umeen gorozkinak kanporatzen dituzte, eta harrapakinak
atzaparrez hiltzen dituzte.
Euskadin akzipitridoen familiako 16
espezie daude, ondokoak: arrano
beltza, arrano eperzalea, arrano
sugezalea, arrano txikia, mirotz
zuria, mirotz urdina, zingira-mirotza,
miru beltza, miru gorria, zapelatz liztorjalea, aztorea, gabiraia, zapelatz
arrunta, sai arrea eta sai zuria.
Badago beste bat, ugatza, lantzean
behin sartzen dena gura mendilerroetan barna

SUBORDENA: AKZIPITROAK
(Accipitres)
FAMILIA: AKZIPITRIDOAK
(Accipitridae)
SUBFAMILIA: AKZIPITRINOAK
(Accipitrinae)
Arranoak, mirotzak, gabiraiak,
aztoreak, miruak, zapelatzak eta
Europako saiak

arraparietan akzipitridoen familia ugaritsuena da, bai eta munduan zabalduenetakoa ere; izan ere,
familia honetan 223 espezie daude,
Antarktikan izan ezik gainerako
beste kontinente guztietan bizi direnak.
Espezie horietatik 23 arranoak dira,
66 gabiraiak, 33 zapelatzak, 16
miruak. 15 saiak, 16 mirotzak, 18
aztoreak, 5 liztorjaleak, 4 elanioak
eta 2 harpiak.
Harrapari hauetatik gehienek 14
orno zerbikal dituzte, beste familietako espezieek ez bezala, haiek 15

22

EUSKAL HERRIKO EGUNEKO HARRAPARIAK

23

SUBORDENA: AKZIPITROAK
(Accipitres)
FAMILIA: AKZIPITRIDOAK
(Accipitridae)
SUBFAMILIA: PANDIONINOAK
(Pandioninae)
Arrano arrantzalea

rrano arrantzalea (Pandion haliaetus) da pandioninoen subfamiliako espezie bakarra. Lehenengo


soaldian miruaren edo zapelatz arruntaren oso antzekoa iruditu arren, baditu haietatik bereizten duten ezaugarriak. Nahiz eta arrautzen oskolean
nitrogeno disolbagarri proportzio bera
izan eta haien barrualdeko kolorazio
okrea antzekoa izan, arrano arrantzalea da luma-oinarrian hipoerrakirik ez
duen harrapari bakarra, Europako
saiak kenduta. Horrez gainera jarraiko
hauek ere bereizgarri ditu: heste itsu
luzeak ditu, eta olio-guruin handiagoa
eta lumatsua.
Hanka oso sendoak ditu, uretako
harrapakin iheskorrei ongi heltzeko;
gaueko harrapariek bezala, tendoien
gainean hezur-uztaiak ditu, "belaunaren" atzealdean.
Arrano hau espezie kosmopolita da
eta egun osoa ematen du uretan murgiltzen, bere espezialitatea arrainak
harrapatzea baita.
Euskadin habiarik egiten ez badu ere,
urteko sasoi batzuk gure fadura eta
estuarioetan ematen ditu, esaterako
Bilboko Abran, Txingudiko badian eta
Jaizkibelko labarretan, Afrikara bidea
migratzen ari delarik. Halaber,
Arabako Villareal eta Zadorrako urtegietan ere pausatzen da.

SUBORDENA: FALKONEAK
(Falconae)
FAMILIA: FALKONIDOAK
(Falconidae)
SUBFAMILIA: FALKONINOAK
(Falconinae)
Zapelatzak eta belatzak

alkoninoen subfamilian 45 espezie daude; horietatik 39 belatzak


dira eta 6 belatz txikiak.
Hegazti hauek guztiek dute klabikula
sorbaldako gainerako hezur guztietatik aske, akzipitridoen familiako kideek bezala, eta zorri mota bera ere
badute, baina ezaugarri batzuk haietatik bereizten dituztenak, arrautzen
albuminaren osagaiak, arrautza
oskoleko nitrogeno disolbagarriaren
proportzioa eta arrautza barruko
kolore okrea.
Beste harraparietatik lumaberritzearen sekuentzian bereizten dira: beti
hasten da luma nagusietatik laugarrenetik eta bi norabideetan abiatzen
da. Mihi labur eta malgua dute, eta
siringean tinpano-zuntz handia dute
trakeako lehen eta bigarren uztaien
artean. Falkonidoen masaileko muskulatura eta nerbiazioa gaueko harraparienetatik hurbil daude, bai eta
beraien jokaerako eta ugalketa zenbait alderdi ere, esaterako, harrapakinak zatitzeko mokoa zein atzaparrak
erabiltzea, harrapakinari hanka bati
heltzea jaten ari direla, umeek txistu
egitea mehatxaturik daudenean,
urduri daudenean buruari eragitea
eta habiarik ez egitea.
Hegazti familia honetakoek, gainera,
noizean behin harkoskorrak irensten

24

EUSKAL HERRIKO EGUNEKO HARRAPARIAK

dituzte, jatekoa hobeto liseritzeko,


eta beren tamainarako oso arrautza
handiak erruten dituzte.
Falkonidoen subfamiliako hiru espeziek egiten dute habia Euskadin;
ondokoak dira: belatz handia, belatz
gorria eta belatza.

SUBORDENA: SAGITARIOAK
(Sagittarii)
FAMILIA: SAGITARIDOAK
(Sagittaridae)
Sugekaria

ugekaria (Sagittarius serpentarius) Afrikan baizik ez da bizi.


Itxuraz eta jokaeraz zikoinaren antzekoa da: hanka luzeak, hatz laburrak,
sabanan janari bila ari denean harathunatean aritzen da.
Ugalketaren etologiari dagokionez,
horretan ere badu aipatu ur-hegaztiaren antzik: bikoteko kide biek txandak
egiten dituzte umeak zaintzeko eta
umeei jaten emateko ok egin eta
barrenak husten dituzte, harrapakinak ateratzeko. Hala ere, anatomiaz
eta hegaldatzeko eraz arranoen
antzekoak dira, eta horregatik adituek
akzipitridoen aintzinako adar gisa
sailkatzen dituzte.

SUBORDENA: FALKONEAK
(Falconae)
FAMILIA: FALKONIDOAK
(Falconidae)
SUBFAMILIA: POLIBORINOAK
(Polyborinae)
Karantxoak eta antzekoak

oliborinoen
subfamilian
15
hegazti espezie daude; horietatik
7 karantxoak dira, 6 belatzak, bati tximango deritzo (Milvago cimachima)
eta beste bati guako (Herpetopheres
cachinnans). Haietatik batere ez da
bizi Europan.

25

arrapariak erraz dira ezagutzen: moko makurra, begi


handiak eta hanka sendoak.
Mokoaren oinarrian argizari haragitsua dute eta bertan dituzte arnaszuloak. Papoa, jatekoa gordetzen
duten organoa, nahikoa handia dute,
baina heste itsuak, aldiz, oso txikiak
dira.
Eguneko harraparien obarioa eta obiduktua gorputzaren bi aldeetan daude
ongi garaturik, hegazti askotan ezkerraldean soilik egon arren, eta bi aldeetan dira funtzionalak.
Umeak jaiotzen direnean, lumatxaz
jantzirik egoten dira; lumatxak gero
luma handiak sortu diren folikuluetatik sortzen dira.
Denbora igaro ahala, hasierako
lumatxa hanpatua desagertu eta
haren ordez beste bat sortzen da,
aurrekoa baino trinkoagoa; behin
betiko lumajearen azpian gorputz
osoa estaliko duen lumatxa-geruza
sortuko duten folikuluetatik sortzen
da.
Eguneko harrapariek, lumajea osaturik dutela, 10 arraun-luma nagusi
funtzional dituzte, 1125 bigarren
mailako eta 12 edo 14 lema-luma.
Espezie gehienek antzeko postura
hartzen dute ekaitzetan busti ondoren lehortzeko eta eguzkitan berotzeko, hegalak zabalik eta gorputza
tenteturik.

Ikusmen zolia
Harraparien ikusmen zoliaren funtsa
ornodunen begi-diseinurik aurreratuenetako bat edukitzea da. Hegazti
askok dituzten begi handiak gorputzarekin alderaturik, baina hegazti
guztietan harraparienak dira begirik
handienak. Begiek, neurriz gaindikoak eta erabat makurrak izanik,
eremu handiko argia antzeman
dezakete. Gainera, begi barruan,
lenteak erretinatik oso urrun daude,
eta foku-distantzia luzeak ikusmen
teleskopikoa ematen die harrapariei.
Hegazti hauen erretinan gainerako
ornodunetan baino zelula zentsorial
gehiago daude azaleko unitateko.
Zelula dentsitate handi horri eta lenteak foku-distantzia luzera egoteari
esker, erretinan sortzen den irudiak
bereizmen handia du, eta gainera
zelula sentsorial ugarietako nerbiokonexioek irudia neutralki eta konplexuki prozesatzea ahalbideratzen
diete.
Harrapariek, aurrera begira daudela,
50 graduko ikusmen binokularra
dute; horri esker erliebeaz ohartzen
dira eta distantziak neur ditzakete,
eta gainera irudiak, elkarren gainean
sortzean, handitu egiten zaizkie burmuinean.
Erretinan makila dentsitate txikia
dute makilak argiak erraz uzkurtzen

26

EUSKAL HERRIKO EGUNEKO HARRAPARIAK

27

baina koloreez ohartzen ez diren zelulak dira, eta horri esker badakigu
harrapariek gauez gutxi ikusten dutela eta iluntasunera apurka-apurka
moldatzen direla gautzen denean.
Ostera, egunez, eta begien anatomiari esker, ikusmen oso zolia dute; arranoek, esaterako, gurea halako bi den
ikusmen zolitasuna dute. Eta horri
gehitu behar zaio begien inguruko
hezurrak euskarri onak direla begininietako eta begi mugimenduetarako
muskuluentzat, eta horretaz baliatuz
harrapariek azkar asko doitzen dutela
enfokea eta zehaztasun handiarekin
molda ditzaketela begiak argi intentsitate ezberdinetara.
Horrez gainera, hegazti guztietan
harrapariek dituzte garatuen iriseko
ligamentu pektinatuak, eta horri esker
beraien begietako erretina luze eta
zaintsuak behar dituen elikagai guztiak jasotzen ditu; ondorioz, mugimenduak ongien ikusten dituen
hegaztiak dira.

Entzumena
Harrapariek guztiek entzuten dituzte
hotsak eta denek jakin dezakete nondik heltzen zaizkien, baina gaueko
harraparietan zentzumen hau ikaragarri garatu da eta beraientzat eguneko harraparientzat ikusmena bezalakoa da entzumena. Hala ere, eta
arau orok bere salbuespen duenez
gero, mirotzek belarri handiak dituzte,
luma-sorta handidunak, hotsak ongi
detektatu ahal izateko, bai hots
baxuak, bai nondik datozen kokatu;
honetan bat datoz hontzekin.
Hegan egiteko gaitasun izugarria
Harraparien gorpuzkera, eta egunekoena batez ere, hegan egiteko
taxutua da. Haien gorputzeko atal
guztiak hain daude ongi diseinaturik,
ezen zeruetan nagusi izatea atabismoa besterik ez baita jada.
Espezierik handienek hegal luze eta
zabalak dituzte; hegaltzar horiez
baliatuz, egunean zehar eguzkiak
berotzen dituen aire-masen goranzko korronteak aprobetxatzen dituzte
distantzia handietan planeatzeko.
Belatzek, berriz, azkar hegaldatuz
ehizatzen dutenez, hegal luze eta
meharrak dituzte, gorputz gihartsua
eta isats luzea, airean ia batere
mugitu gabe esekita bezala egoteko
baliatzen dutena. Hala ere, baso
trinkoetan bizi diren harrapariek,
mirotzek eta aztoreek kasurako,
hegal zabalagoak eta isats luzea
dituzte, zuhaitz artean arin ibiltzeko
eta azkar igotzeko.

Usaimena
Nahiz eta ikusmena eta entzumena
izan harrapakinak kokatzeko harrapariek gehien baliatzen dituzten
zentzumenak (ondorioz usaimena ia
aztertu ere ez da egin), kataridoek
(Amerikako saiek) eta Europako
saiek usaimena ere erabiltzen dute
jakiak non dauden jakiteko; izan
ere, usna-guruineko bizkar-ganbara
oso handia dute eta bertan tolesdura anitzeko azalera handia, haizean
dabiltzan substantzia kimikoak
detektatzeko.

28

EUSKAL HERRIKO EGUNEKO HARRAPARIAK

29

lita dago; arranoek eta zapelatzek,


berriz, lumaz estalita dituzte. Jan ohi
dituzten harrapakinen arabera, zeruetako harrapari espezie hauetako
bakoitzak tartso mota berariazkoa du.
Esate baterako, harrapakin sendoez
elikatzen diren espezieek tartso labur
eta lodiak dituzte; hegaz dabiltzan
harrapakinak ehizatzen dituztenek,
ostera, luze eta meheak dituzte.
Nolanahi ere, harraparien hanken
itxuran eta egituran diren ezberdintasunetan eraginik handiena duten
ezaugarriak atzen luzera eta lodiera,
barrualdeko kuxinak eta atzaparren
makurdura eta ebakidura dira.
Hatzik sendoenak atzekoa eta barrukoa dira, eta horiexetan daude, gainera, atzaparrik luzeenak. Elkarri kontrajarrita erabiltzen dituzte harrapariek
eta funtsezkoak dira harrapakinei heltzeko.
Harrapariak jan ohi dituen harrapakinen arabera, orobat, espezie bakoitzak mota jakineko hatzak ditu.
Esaterako, haratustelaz elikatzen
direnek, saiek kasurako, hatz luze eta
meheak dituzte, kuxin txikiak, atzapar
laburrak eta ia zuzenak eta zanpatzeko indar gutxi, arranoekin alderatuz.
Aldiz, ugaztunak jaten dituzten
harrapariek hatz lodiak eta atzapar
oso makurrak dituzte, ihiziei ongi
oratzeko.
Bestetik, gabiraiek eta belatzak, haizean dabiltzan hegaztiak ehizatzen
dituztenez, hatz luze eta meheak
dituzte batez ere erdikoa da
mehea, atzapar zorrotz eta makurrak eta kuxin haragitsuak, harrapakinak ahalik ongien oratu ahal izateko.

Hanka eta moko handiak


Harrapariak, jardun jakinerako guztiz espezializaturik egonik, harrapakinei heldu eta hildakoan zatitzeko
organoak ikusgarriro diseinaturik
daude.
Hankak sendoak eta indartsuak dira
eta hatzek atzapar zorrotz eta makurrak dituzte. Mokoa ere makurra da
eta beraren oinarrian argizaria deritzon zuntz haragitsu eta luma gabea
dago. Atzapar-mokoak heriotzaarma izugarriak dira, harrapariak
gainerako hegaztietatik erraz bereizten dituztenak.
Hala ere, mokoa, beti ere makurrak
izan arren, ez da berdin-berdina
espezie guztietan, elikaduraren arabera moldatu baita.
Gehienetan goiko masailari loturiko
kakoa bezalakoa da; horretaz baliatuz, harrapariak haragia labanaz
bezain
erraz
ebaki
dezake.
Mokoaren ertz zorrotzak harrapakinean sartzen dira beheko masailak
sakaturik; haragi puskak irensteko,
hegaztiak aski du buruari eragitea.
Hankak, espezie bakoitzak bere
diseinu berariazkoa izan arren, sendoak eta indartsuak oro har.
Azterlan batzuek frogatu duten
bezala, harrapakinei heltzean ematen dieten atzaparkada ondorengo
zanpaldia bezain garrantzitsua da
ehizan ari direnean. Hatzak eta atzaparrak izterreko muskuluetako tendoiek eraginez mugitzen dira; tendoiak atzaparren behealdeko tartsoan
zehar bideratzen dira.
Espezie askotan tartsoa ezkataz esta-

30

EUSKAL HERRIKO EGUNEKO HARRAPARIAK

31

Alabaina, dimorfismo kromatikoa


arrak eta emeak kolore ezberdinetakoak izatea ez da sarri azaltzen
harraparietan, gainerako hegaztietan ohiko ezaugarria izan arren.
Dena den, gertatzen denean, seguruenik ere sexu-hautapenaren
ondorioz, arrak izaten ditu luma erakargarri eta distiratsuenak, eta
emek helduaroan ere gaztetako
luma eurak izaten dituzte.
Hegazti harraparien artean, arrik
ikusgarrienak mirotz poligamoenak
dira, beste ar batzuekin lehian aritu
behar izaten dutelako harena lortu
eta mantentzeko.
Halakoetan, emeak luma erakargarrienak dituen arra hautatu ohi dute.
Agerikoa denez, harrapari espezie
batetik bestera ikaragarri aldatzen
beste ezaugarri bat pisua da.
Kondorrak, adibidez, 12 kilo izan
ditzake eta hegal mutur batetik bestera 3 metro zabal izan daiteke;
apo-hontza txikia, berriz, 30 gramo
inguru besterik ez du pisatzen.
Tamainak badu bere eragina biologiaren aldetik: espezierik txikienek
besteek baino jangai gehiago behar
izaten dute pisu unitateko, errunaldiko arrautza gehiago izaten dituzte
eta errunaldiak maizago izaten
dituzte.
Beraien txitoak besteenak baino
azkarrago hazten dira eta, beraz,
denbora laburragoan egoten dira
gurasoen pentzura, hots, arinago
heltzen dira. Baina hau eredu orokorra da; espezie bakoitza bera bizi
den inguruneko ezaugarrietara egokitu da.

Emeak arrak baino


handiagoak
Hegazti gehienetan ez bezala, eguneko harrapari espezietako emeak
arren bertsio handiagoak ezezik
haiek baino ehiztari hobeak eta indartsuagoak ere badira.
Sexuen arteko dimorfismoa antzemangaitza da haratustela jaten
duten espezieetan, bi sexuetako
indibiduoak aritzen baitira umeak
zaintzen eta elikatzen.
Gabirai eta belatz emeek, ordea,
eurek bakarrik berotzen dituzte
arrautzak eta eurek bakarrik zaintzen dituzte txitoak, arrek denentzako
ehizatzen
duten
artean.
Horregatik, emeak handiagoak dira.
Esan izan da sexuaren araberako
tamaina ezberdintasuna sexu-hautapenaren ondorioa dela, uste izanik
gorputz handiko emeek errazago
dutela onez irautea arrekin lehiatzen direnean eta horrek txitoen
kalitatea hobetzen duela; hala ere,
azalpenik zentzuzkoenaren arabera, emeek, zenbat eta handiagoak
izan, orduan eta aukera gehiago
dituzte lehiatzaileak uxatu eta ugaltzeko, eta horregatik espezieen bilakaeran handiek aurrera egin dute
txikien lepotik.
Espezie dimorfikoetan, arrek lehengo tamainari eutsi diote eta emeak,
berriz, handitu egin dira, elkarren
arteko lehiaren lehiaz.
Emeak ondasun urrien irrikaz lehiatzen dira, hain zuzen ere lurralde
jabe den ar ona lortu nahiz. Arrak
urriago eta emeak handiago.

32

EUSKAL HERRIKO EGUNEKO HARRAPARIAK

33

arrapariek ehizagunerako eta


habia egiteko hautatzen
dituzten tokiak eta ehizan eta
ugaltzen aritzen diren aldiak herrialde
batetik bestera espezie jakin baten
elikaduran izaten diren aldakuntzen
eta urtaroen araberakoak izaten dira.
Nahiz eta aditu ez direnentzat harraparien ohiko dietatik aparteko
kasuak izan erakargarrienak, biologoek arreta handiago jartzen dute
elikadura-azturetan, populazioen
oinarri dira eta.
Hegazti harrapariak haragijaleak dira
batik bat, eta horregatik moko eta
atzapar sendoak dituzte, harrapakinak xehetzeko. Haragia landareak
baino errazagoa da liseritzen, landareak gutxika-gutxika mamurtu behar
baitira zelulosazko zelula-hormak
hausteko, eta horregatik harraparien
liseriketa-tutua belarjaleena baino
laburra da, oro har; horri esker, arinagoak dira eta azkarrago egin dezakete hegan.
Esan daiteke harrapari espezie
bakoitza habitat jakineko zenbait
harrapakin ehizatzen espezializaturik
dagoela. Esaterako, airean dabiltzan
txoriak ehizatzen dituzten espezieek
(aztoreak edo gabiraiak, kasurako)
hegan egiteko gaitasun ikaragarria
garatu dute; hegaldatzeko trebeziaz
baliatuz, harrapakin gehienak goitik
azkar asko amilduz edo basoan

zehar zigi-zaga ibili ondoren harrapatu ohi dituzte. Aldiz, lurgaineko


hegaztiak harrapatu ohi dituzten
zapelatzaren eta arranoen espezializazio erabat da bestelakoa: espezie
hauek hanka sendoak, hatz laburrak
eta atzapar luzeak dituzte.
Harrapari batzuek zingiretan eta itsasoko kostaldean dute beren habitata,
arrabo arrantzaleak esaterako; arrano mota hau Euskadi udazkenean
zeharkatzen du, Afrikara bidean
doala urteroko migrazioan. Gabirai
arrantzaleari gorputza arraina harrapatzeko egokitu zaio, eta egin ere
harrapari guztietan berari egokitu
zaio ongien. Gabirai karramarrozalea, beste alde batetik, krustazeoak
harrapatzen
espezializatu
da.
Belatza, berriz, intsektujalea da,
zapelatz liztorjalea bezala; hau erle,
liztor eta beste himenoptero espezie
batzuen habiei erasotzen espezializatu da.
Badaude ornogabeetan espezializatu
diren harrapariak ere, igitai-mokodun
mirua eta haren ahaide den gabirai
marraskilojalea, kasurako. Bi espeziok Amerikako tropikoaldeetan bizi
dira, eta ia-ia ez duten jaten besterik
aipatu gasteropodoak baino; horretarako, mokoak marraskiloen oskola
apurtzeko eta mamuak kanpora ateratzeko egokiturik dituzte.
Kondorrak, saiak eta zopiloteak,

34

EUSKAL HERRIKO EGUNEKO HARRAPARIAK

35

ostera, haratustelaz elikatzen dira,


eta horregatik naturak hegal handiak
hornitu dizkie, altura handian hegaldatu eta gorpuak landa zabaletan
bilatu ahal izateko. Hala ere, ez dira
harrapari hauek haratustela jaten
duten bakarrak, nagusiki harrapari
direnek ere arrano edo aztoreak, hiltzeko prestaturiko makinak batzuetan nekrofagia jotzen baitute, aukera
izanez gero.
Nolanahi ere, hegazti ahaltsu hauetan guztietan dietarik harrigarriena
duena palmondoetako saia da seguraski: Afrikako sai honek palmondointxaurrak jaten ditu maiz. Fruitu
horiek hurbilagokoa zaigun miru
gorriak ere jaten ditu, negua Afrikan
igarotzen ari delarik.
Eta azkenik, harrapari asko daude
noizean behin landareak jaten dituztenak, zopilotea eta aura, adibidez.

eta harrapariek beren ikusmen ezin


zoliagoarekin beheko lurretako mugimendurik xehena ere detektatu ahal
izan, alde basotsuetan, hau da, landaretzak dena estalirik duen guneetan, oso zaila izaten da harrapakinei
antzematea. Horrexegatik ibiltzen
dira mirotzak geldo-geldiro planeatzen, eta sarritan lurretik gertu samar
gainera, animaliatxoren bat noiz ikusiko, bertatik bertara oldartu eta
harrapatzeko irrikan.
Aztoreak eta gabiraiak ere lurretik
hurbilean hegaldatzen dira azkar
asko, landare garaiak ziztu bizian
zeharkatu eta landa zabaletan jaten
ari diren hegaztiei itsumustuan erasotzeko.
Hegazti harrapari anitzek denbora
gehiena zeru goienetatik ehizatzen
edo ehiza-eremua kontrolatzeko
moduko pausaleku erosoan zelatan
igarotzen dute. Aztoreak eta gabiraiak landa batetik beste batera ustekabean hegaldatzeaz baliatzen dira
ehizatzeko, eta hegalaldi biren artean
landaretzako zoko ezkuturen batean
egoten dira gorderik, hurrengo ikuskapenari noiz ekingo zain. Zuhaitz
arte hegaz dabiltzala lurrean pausatu
nahi izanez gero, apurka-apurka jaisten dira, harik eta lehorreratu arte.
Dena den, harrapariek aukeran bi
ehiza-teknika edukitzekotan, beti
jotzen dute erosoenera. Esate baterako, belatz gorriak, airean zintzilik
balego bezala egiten dituen geldialdiengatik ezaguna denak, dituen
janari-beharrizanen arabera teknika
bat edo beste hautatzen du. Hain
zuzen, bere burua besterik elikatu

Ehiza-teknikak
Ehiza-tekniketan ere harrapariak
ezberdinak dira; izan ere, eguneko
harraparietako batzuek airean ehizatu ohi dute eta beste batzuek lurrean.
Hegal handiko espezieak, saiak
kasurako, aire beroko korronteak edo
haizea planeatzeko eta ahalegin handirik gabe hegaldatzeko baliatu ahal
duten tokietan bizi dira, eta beste
batzuk, berriz, gogotik aritzen dira
hegazka, harrapakinei goienetatik
jauzi eginez 320 km/h inguruko
azkartasunarekin (belatz handia).
Zeru altuan oso gora hegan ibiltzeak
ehiza-eremu oso zabala ikuskatzea
ahalbideratzen badu ere eta nahiz

36

EUSKAL HERRIKO EGUNEKO HARRAPARIAK

37

behar ez badu eta "janari" ugariko


aldean badago, toki garaietatik jauziz ehizatu ohi du; aldiz, txitoak hazten ari denean eta ohi baino janari
gehiago behar duenean, beste
metodo batera jotzen du, neketsua
izan arren etekin hobeak ematen
dituena: baso gainean etengabe
planeatzen ibiltzen da.
Harrapari batek harrapakin bizia ikusi
eta eraso egiten ez badio, oso gutxitan gertatzen dena, seinalea edo
gose ez dena edo harrapagaitza izanik nahi baino energia gehiago
xahuaraziko diona.
Gainera, esperientziaren poderioz,
azkenean hegazti indartsuok, lurgaineko eta uretako beste harrapari
batzuek bezala, ahulen dauden indibiduoei erasotzen ikasten dute, hau
da, harrapakinik errazenak hautatzen.
Hala ere, harrapakinaren hautapena
hein batez harrapariaren borondatean eta beste batez erasoan eta harrapakinaren
jokaeran
datza.
Harrapakin ahul edo zaurituak ehizaldi luzearen ondorioz atzematen dira;
ostera, ustekabeko erasoaldietan ia
ez da halakorik gertatzen.
Harrapakin izan litezkeen espezieak
sarritan saldoka ibiltzen dira hegaka,
multzo handiak eraturik, alegia; amarru horren bidez harrapariak nahasten dituzte, hainbesteren artean zein
hautatu ez dakitela geratzen baitira,
baina aldi berean indibiduo ahulak
nabarmentzen dira, saldotik atzeratzen dira eta harrapariek erraz atzeman ahal izaten dituzte. Aldrako gainerako hegaztiek energia oso gutxi

erabiltzen dute defentsan, batzuetan


aski izaten dute norabidea pitin bat
aldatzea.
Harrapariak milaka urtez baliatu dira
harrapakin ahulak xede hartzeko teknikaz, baina gaur egun eraso-tresna
hori aho biko gertatzen zaie, asko eta
asko pestizidek jotako harrapakinaz
janez gaixotzen dira eta. Adibidez,
Afrikara bidean udazken aldean gure
artean izaten dugun arrano arrantzaleak sarritan harrapatzen ditu arrain
kutsatuak, eta bera ere kutsatu egiten
da, jakina.
Harrapariek indibiduo ahulenak, gaixorik daudenak, txikienak edo kolore
bitxiak dituztenak hautatu ohi dituzte,
azken horiek ingurunean besteak
baino errazago ikusten direlako.
Prozesu honek badu eraginik espezieen hautapenean.
Harrapari batzuek beste batzuek
baino arrakasta gehiago izan ohi dute
erasoaldietan eta, gainera, espezie
bakoitzak bere jokaera berariazkoa
du, senezkoa eta ikasia, eta bi inguruabarren horien zioz espezie batzuk
beren kopuruagatik behar litzatekeen
baino sarriago hautatzen dituzte
harrapakin. Arazoa larriagotu egiten
du elikadura-espezializazioak: harrapari batzuek funtsean ez dute harrapakin bat besterik. Orobat, espezializazioa are nabarmenagoa da harrapariak beste harrapariek gutxitan
harrapatzen duten espeziea hartzen
duenean helburu. Halaxe jokatzen du
belatz handiak: harrapakin honek
kostaldeko labarretan egiten du
habia, uso-saldoak zelatan ehizatzen
espezializatu delako, inguruetako

38

EUSKAL HERRIKO EGUNEKO HARRAPARIAK

beste espezie batzuek harrapakin


espezie ugari dutela. Oro har, harraparien erasoen arrakasta ustekabekoa
izatearen, harrapakin espeziearen eta
urtaroaren araberakoa izaten da.
Udan, harrapariek errazago ehizatu
ohi dute, seguruenik ere gogo handiagoarekin aritzen direlako txitoei
jaten eman beharra izaten dute eta
harrapakin gehiago dagoelako, eta
gainera ohi baino gazteago eta ikasi
gabeagoak.
Erasoaldia ongi burutzen denean,
hots, harrapariak ihizia erdiesten
duenean, harrapakina hainbat eratara hiltzen da, tamainaren arabera;
txikienak mokoak zanpaturik hil ohi
dira (gero osorik irensten dituzte) eta

handiak, berriz, harrapariak atzaparrez organo garrantzitsuetan presioa


eginez hiltzen dira. Bestalde, ugaztun asko harrapariak heltzean berehala heltzen dira, shockak jota.
Beste espezieek ez bezala, belatzek
mokokadaka hil ohi dituzte beren
harrapakinak, mokoaren alboetan
dituzten akatsak biktimen lepoa
apurtzeko baliatuz; dena den, sarritan hegaka goitik abiadura handian
amilduz besterik gabe hiltzen dituzte
harrapakinak, talka oso bortitza izaten da eta. Senez, harrapakinek zirkinik batere egiten ez dutenean,
harrapariek presio egiteari uzten
diote eta jaten hasten dira, ihizia
artean hilik ez badago ere.

39

arrapariek erasokor, indartsu,


hotz, bakar eta berekoi badirudite ere, errealitatea ez
dator inondik ere bat uste horrekin,
zeren beren artean ez baitira hegazti
espezie asko baino erasokorragoak;
aitzitik, ugaltzealdietan espezie guztiak dira sozialak, eta are gehiago,
askok talderako joera izaten dute.
Beraien harreman-jokaera oso konplexua da; oinarria komunikazioa da
eta xedea borroka askorik ez gertatzea. Izan ere, borrokak gertatzen
direnean, oso erritualizatuak izaten
dira: dei, zuzeneko soaldi, mehatxukeinu eta hegaldaketa-erakustaldi
batzuen bidez arerioen arteko nagusitasuna eta menpekotasuna ezartzen dira, ezeinek ere ez atzaparrak
ez mokoa erabili beharrik ez duela.
Harreman-jokaera indibiduoen arteko
elkarreragiketa dakarten jokabide
guztien multzoa da; hori ere, animalien beste alderdi batzuk bezala, indibiduoen onurarako bilakatu da.
Harreman-jokaerak berezko du
komunikazioa. Harrapariak seinaleez
baliatzen dira komunikatzeko, beste
izaki bizidun asko bezala. Batzuetan
seinaleak senak emanak izaten dira,
txitoek gose direnean gurasoei bidaltzen dizkiete gose-deiak kasurako.

Beste batzuetan, alabaina, senaz


haraindikoak dira eta erritual bihurtzen dira; erritual nagusia gorteiatzea
da. Emeek, esaterako, otzan eta
menpeko jokatzen dute arrei janaria
eskatzen dietelarik kopulatu baino
lehen. Arrak eme goseari jaten ematen dioneko errituala estalketa dakarren jokaeraren osagaia da.
Hala ere, ikusizko seinale bidezko
komunikazioan ez dira asmoak edo
nahiak soilik jakinarazten; aitzitik,
hegazti indartsuak begiratuz besterik
gabe ikusten ari diren espeziekidearen adinaren, tamainaren, indarraren
eta ugalketa-egoeraren berri jakin
dezakete.
Jakina, zenbat eta handiagoa izan
hegaztia, orduan eta indartsuagoa
da; beraz, tamaina ahalaren adierazgarria da, eta horregatik harrapari
askok eginahalak egiten dituzte diren
baino handiagoak emateko: lumak
puztu eta laztu, hegalak eta isatsa
zabaldu eta gorputz osoa tentetu.
Harrapakinak harrapatzeko, sarkinen
bat uxatzeko zein etsai izan litekeen
bati buruz buruko borrokatzeko
gogoa ahantzarazteko, zenbat eta
handiagoa hobe. Horregatik, arrano
askok, arrano beltza eta arrano eperzalea lekuko, buruko lumak lazten

40

EUSKAL HERRIKO EGUNEKO HARRAPARIAK

41

dituzte mehatxuren bat nabaritzen


dutenean, handiago eta izugarriago
emateko.
Hala bada, bi indibiduo borrokatzen
direnean, galtzaileak gorputz uzkurtzen du menpekotasun seinale gisa,
garailearen haserrea baretzeko eta
minik egin ez diezaion. Tamaina txikiak konfidantza ematen dio garaileari, arerioren mehatxua tamainarekin
barera moteltzen baita.
Zenbait ornitologok egindako azterlan etologikoen arabera, baliteke seinale batzuk elkarren aurkako erreflexuen ondorio izatea. Dena den,
Komunikazio-seinaleak ez dira beti
nahita bidaltzen, zeren kolore hutsak
edo luma gaitasunak berak besterik
gabe indibiduoaren osasunaren, adinaren, sexuaren edo taldearen berri
eman baitiezaiekete espeziekideei.
Hori dela eta, aztoreek eta belatza
handiek, esaterako, bizitzako lehen
urtean luzetarako marrak dituzte eta
jarraiko urteetan zeharretarakoak.
Alabaina, lumen koloreak ezezik
begienak ere adierazten du batzuetan indibiduoaren adinaren berri;
halaxe gertatzen da Holanda Berriko
aztorearekin, adibidez: jaiotzean begi
grisak ditu, bizitzako lehen urtean
horiak, gaztaroan laranjak eta helduaroan gorri minak.
Sexuen arteko diformismoari dagokionez, harrapari bakan batzuetan
soilik nabaritzen dira sexuak bereizten dituzten ezaugarriak. Adibidez,
Andeetako kondor arrek bizarrak eta
gandorrak dituzte emeak erakartzeko. Sexu-kontuetan, mirotz zuri arrek
ugaltzealdietan indarra eta trebezia

agertzeko egiten dituzten hegalaldierakusketak beraien osasuna eta


"savoir faire" delakoa adierazteko
bitartekoak dira. Beste harrapari
batzuek, belatzek kasurako, bikotea
sortzen dutenean, hegalaldi-erakusketa baterakoak egiten dituzte elkar
onartzeko; hala beren ziklo hormonalak sinkronizatzen dituzte eta aldi
berean izaten dira prest ugaltzeko.
Entzunezko komunikazioa
Ikusizko seinaleak oso garrantzitsuak
izanik ere, argi dago harrapariek
elkarrekin komunikatzeko halakoak
ezezik entzunezko seinaleak ere erabiltzen dituztela. Esaterako, espezie
askotako inbididuok karraka egiten
behin eta berriz borrokan ari direnean, soinu karrankarien bidez arerioa
lehiatik gibeleratu nahiz.
Ugaltzeari helduta, soinuak gorteiatzean bertan hasten dira. Atsegineko
garrasi motelak, sehiek egin ohi
dituztenen antzekoak, geroz eta ozenago bilakatzen dira kilikadura
sexualak gora egiten duen heinean.
Ondoren, soinuek bikotekideak
batzen ditu, atxikimendu-murmurio
gozoen burutzapen ugaltzea da.
Ugaltzealdia harrapariek zaratarik
gehien egiten dutenetakoa da.
Espezie batzuetan, eme bila ari diren
arrak durundiatsu eta asaldaturik
agertzen dira, eta ehizatzen dituzten
harrapakinak atzaparretatik esekita
eramaten dituzten hegaz, emeak
jatera gonbidatzen. Horrela bada,
hegalaldi horietan emeak entzuteko
seinalez karranka-garrasiak eta

42

EUSKAL HERRIKO EGUNEKO HARRAPARIAK

43

ikusteko seinalez emea elikatzeko


gaitasuna erakutsiz erakartzen
dituzte.

ongi hartzen dute elkar eta beste


batzuetan, aldiz, elkarren aurka aritzen dira. Izan ere, espezie batzuetako txitoak elkarrengana biltzen dira
habia barruan berotan egoteko, elkarrekin olgetan eta mokoka aritzen
dira, eta gurasoetako bat habiara
etortzen denean zalapartan hasten
dira, ahoa zabal-zabal dutela; aldiz,
beste espezie batzuetan, txitorik handienek ahulenak mokoka hiltzen
dituzte edo habiatik kanporatzen
dituzte. Nolanahi ere, harrapari guztietan izaten dira txito arteko liskarrak
gurasoek jaten ematen dieten aldian,
baina erasoak ez dira larriak izaten.
Oro har, espezierik handienen txitoek
soilik hitzen dituzte beren senide
makalagoak, arrano beltzenek edo
Pomerianako arranoenek esaterako.
Ostera, askoz maizago gertatzen da
gurasoek eurek txitorik ahulena hiltzea janaria urri dagoenean; halaxe
jokatzen dute gure arteko gabiraiek.
Habiako bizitzan zehar etologoek
aztarna esaten dioten harreman-prozesua gertatzen da; hain zuzen ere,
prozesu horren funtsa txitoak jaten
ematen diona gogoratzea da, espezie berekoa izan zein ez; ondoren
hari loturik sentitzea da. Hala, gerta
daiteke helduarora iritsitakoan aztarna utzi dion espeziearekin sexualki
erreakzionatzea ere.
Ezagutzen dira jaiotzatik bertatik
gizaki bakar batek hazitako harraparien kasuak. Harrapariok etengabeko
harremanak izan dituzte hazi dituzten
gizakiekin, eta azkenean hegaztiek
gorteiatu eta ugaltze-laguntzat hartu
dituzte, beste gizaki batzuekin eraso-

Lehenengo harremanak
Harremanetarako komunikazio eta
elkarreragiketak txitoek arrautzaren
oskola hautsi baino lehen hasten dira
harrapari espezieetan. Enbrioiek
arrautza barruan daudela egiten
dituzten lehenbiziko soinuei erantzun
egiten diete gurasoek. Jaiotakoan,
harreman-jokaeraren
lehenbiziko
adierazkaria txitoek gose edo hotz
direnean janari edo bero eske etengabe txio egitea izaten da. Amek
berehala erantzuten dute, amoltsuki,
eta behar dutena ematen diete.
Geroago txitoek beren senideekin
izaten dituzte harremanak. Batzuetan

44

EUSKAL HERRIKO EGUNEKO HARRAPARIAK

kor erreakzionatu dutelarik. Hala


sozializaturiko harrapariak gatibutzan
ugaltzeko programetan erabili dira,
intseminazio artifiziala errazago izan
dadin.
Naturan, aztarna espezieen identitateari eusteko mekanismoa da seguruenik. Hala ere, harrapari helduek ez
bide dituzte ezagutzen beren txitoak,
haiek gurasoak ezagutu arren, zeren
egiaztaturik baitago gabiraien eta
belatz gorrien txitoak beste habia
bateko txikoekin batera jar daitezkeela
inolako arazorik gabe batez ere
habia berriko txitoak txikiagoak badira; aitzitik, handiagoak izanik aldea
kentzen diete senide berriei janaria
lortzeko lehia gogorrean eta erraz lortzen dute "gurasordeek" onartzea eta

jaten ematea. Nahiz eta txitoek beren


lehenbiziko saioetan habiatik kanpo
hegaldatu, gurasoek elikatzen jarraitzen dute; hain zuzen ere, hegazti
gazteak gurasoen atzetik ibiltzen dira,
haiek ehizatzen dituzten piezak hartzeko.
Normalean, habiatik irten ondoren,
harrapari gazte gehienek harreman
sendoak izaten dituzte aldi batez
beren gurasoekin, nola ehizatu eta
hegatzeko teknika irakasten baitizkiete.
Geroago, helduak gazteen eskaeren
aurrean erasokor erreakzionatzen hasten dira; espezie batzuek, belatz handiak kasurako, lurraldetik kanpo botatzen dituzte umeak haiek beren burua
gobernatzeko gauza direnean.

45

ez bada gauza emea gorteiatzen ongi


elikatzeko, honek ez du laguntzat
onartzen.
Are gehiago, mirotz zuriaren emeek
hain hartzen dute aintzat ezaugarri
hori, ezen batzuetan nahiago izaten
baitute ehiza-lurralde ona duen ar aditu
baten harenean egon ar gazte eta ikasi
gabe batekin bikotea egin baino.
Falkonidoen familiako espezieek izan
ezik (belatzak eta zapelatzak), eguneko harrapari gehienek gogotsu arreta
handiarekin egiten dute habia, txitoak
haztea baita beraien bizitzako harreman-gertaera nagusia, halaxe transmititzen dizkiete eta beren geneak
hurrengo belaunaldiei. Estalketa eta
txito-hazkuntza arrakastatsuak izango
badira, ezinbestekoa da bi gurasoak
ahalegin-lankidetzan aritzea.
Harrapari espezie gehienetan, arrek
eta emeek zorrotz bananduta dituzten eginkizunak.
Hala bada, arrautzak errun ondoren,
emea habian geratu ohi da arrautzak
berotzen eta, geroago, txitoei jaten
ematen bizitzako lehenengo asteetan, eta arrak janaria ekartzen du.
Ama artatsuak harrapakinei haragia
erauzi eta xehetu egiten ditu, txitoek
jan ahal izan dezaten. Espezie
batzuetan, emea ehizan abiatzen
denean arrak hartzen du habiako
lanak egiteko ardura.
Hala ere, badaude harrapari batzuk
(saiak, zapelatz liztorjalea eta

Ezaugarri orokorrak

guneko harraparien artean


janari azturetan eta sexuen
arteko diformismoan arrak
emeak baino txikiagoak dauden diferentzia handiak gora-behera, denak
ere oso antzekoak dira ugalketaren
biologiaren ikuspegitik.
Hegazti harrapari gehienak oso lurraldekoiak dira; bikoteek gogo biziz
defendatzen duten beren lurraldea,
nahiz eta ehizan ari direla eremu
horren mugak gainditu.
Ehiza-eremuon azalera oso ezberdina
espezie batetik bestera. Arrano martzialarena 250 kilometro karratutik
gorakoa izaten da eta belatz txikiena,
berriz, kilometro eta erdi karratukoa
baino ez.
Lurralde egokiaren jabe izateaz gainera, harrapari arrek beren burua saltzen
jakin behar dute, emeak erosle zuhurrak izaten dira eta, hots, trebeak dira
"galairik" hoberena hautatzen bikotea
sortzeko. Eta jakin ere ongi jakiten
dute, zeren gorteiatzean arrek egiten
dituzten gauzetariko batzuk emeari
jaten ematea eta hegalaldi ikusgarrien
bidez indarra erakustea izaten baitira.
Arra emea beti ongi elikaturik edukitzeko gauza izatea oso garrantzitsua da,
eta horrenbestez ehizan trebea izatea
beraren balioaren eta txitoak ongi hazteko gaitasunaren adierazgarri garrantzitsuenetakoa da. Baldin eta "galaia"

46

EUSKAL HERRIKO EGUNEKO HARRAPARIAK

47

Afrikako sugekaria) ugaltzeko eredu


horri lotzen ez zaizkionak; aitzitik,
espezie hauetako arrek eta emeek
hainbana egiten dituzte arrautzazaintzako eta txitoen hazkuntzako
zereginak.
Habiak jartzeko erari dagokionez ere
ezberdintasunak daude espezien
artean; esaterako, miru beltzak
habia-koloniatxoak eratzen ditu,
nahiz eta bikote bakoitzak bere lurraldea izan habia inguruan.

Habia toki eta era nahikoa ezberdinetan egiten da espeziearen arabera.


Batzuek habia handiak eraikitzen
dituzte eta urtean-urtean konpontzen
eta zabaltzen dituzte, arranoek esaterako, eta beste batzuek, aldiz,
habiarik egin ere ez dute egiten:
arrautzak zoruaren gainean kokatzen
dituzte, harkaitzetako haitz garaietan.
Nolanahi ere, habiak ezaugarri jakin
batzuk izan behar ditu: txitoak eguraldi txarretik, hotzetik eta berotik begiratu behar ditu, bai eta harraparien
erasoetatik ere, eta arrautzak eta txitoak segur egoteko modukoak izan
behar dira.
Zenbait lurraldetan, harrapariek ez
dute izaten toki egokirik habia egiteko. Eragozpenik larrienak espezierik
handienek izaten dituzte; hauek labar
harritsuak edo zuhaitz handiak behar
dituzte. Harrapari espezie gehienetan
%85 inguru bikote bakoitzak besteetatik bereizi egiten du bere habia.
Ornitologoek uste dute jokaera
horren oinarria espezieok habia egin
eta janaria lor dezaketen tokiak nahikoa era uniformea eta jakinean banaturik egotea dela. Harrapakin jakinen
menpean dauden harrapariak, berriz,
kolonietara biltzen dira; halaxe egiten
dituzte habiak miru beltzek eta miru
gorriek.
Beste alde batetik, nahiz eta ia harrapari guztiek urtean behin bakarrik
hazi txitoak, jarduera garrantzitsu
horretan aritzen diren denbora ez da
denetan bera izaten, baizik eta tamainaren araberakoa. Horrenbestez,
belatz txikiek, gabiraiek, miruek eta
mirotzek 28-30 egunez txitatzen dute

Muda
Oro har, eguneko harrapariei ugaltzealdian zehar edo hura amaitu ondoan
gertatzen zaie urteko lumaberritzea,
ugaltzealdia amaitu eta berehala
migratzen diren espezieei izan ezik,
hauek negua igaroko duten tokira
heldutakoan lumaberritzen baitira,
migrazioan eragozpenik ez izateko.
Muda hainbat hilabete geroago burutzen da; espezie gehienen urteko
zikloaren bukaeraren seinalea da.
Lurraldeaz jabetzea
Eguneko harrapari espezieetan,
lurralderik ez duen arrak ez du emerik estaltzeko itxaropenik, ez du emerik batere erakarriko eta. Zeinek bere
"feudoa" izan beharrak ehiza-eremu
bila bultzatzen ditu "galaiak"; hartaz,
bi aukera izaten dituzte, edo lehengo
jabearen heriotza dela eta hutsik
geratu den lurralde bat atzeman eta
emea aurkitu bikotea sortzeko, edo
arren bat beraren lurraldetik uxatu eta
beraren emea lagun hartu.

48

EUSKAL HERRIKO EGUNEKO HARRAPARIAK

49

eta txitoek lau aste igarotzen dituzte


habian, hau da, ugaltze-zikloa bikotea sortzen denetik indibiduo gazteak
bere kasa bizitzen hasi arteko aldia
ehun egun eskasetan burutzen dute.
Ostera, espezierik handienen zikloa
handiagoa da; kondorrek eta arrano
batzuek, esaterako, ia urtebete ematen dute ugaltzen eta txito bat besterik ez dute hazten bi edo hiru urterik
behin.
Horrez gainera, espezie bakoitzaren
ugaltze-zikloaren barruan aldaketak
izaten dira aspaldiko bikoteek gorteiatzeko aldia laburtzen dutenean;
hala gertatzen denean, emeak ohi
baino goizago erruten ditu arrautzak,
eta batzuetan habiatik kanpo bizi
diren gazteei jaten ematen ohi baino
denbora gutxiago igarotzen dute.

handia du tamainak. Oro har, espezie


handiak, ugaltze-ziklo luzeak baitituzte, txikiak baino lehenago hasten
dira, gazteak negua iritsi baino lehen
bere kabuz aritzeko gauza izan daitezen. Hala ere, joera horia aldatu egiten da elikadura motaren arabera,
urtaro bakoitzean ez baita bera izaten
harrapakin guztien kopurua. Hala,
txoriak edota ugaztunak jaten dituzten harrapariek (arranoak eta zapelatzak) intsektuak edo arrainak jaten
dituztenek (zapelatz liztorjalea edo
belatza) baino lehen egiten dute
habia. Euskadin, arranoek eta apirila
hasiera eta maiatz erdialdea bitartean erruten dituzte arrautzak, eta
zapelatzek eta belatzek maiatz
amaiera eta ekain erdialdea bitartean
erruten dituzte. Erteuropan 15-20
egun gehitu behar dira.
Lurralde epeletan, harrapariek sinkronizaturik erruten dituzte arrautzak,
txitoak janari ugari dagoenen jaio daitezen. Hala gerta dadin, habia egiteko prozesua udaberrian hasi behar
da, janaria artean urri delarik, ordutik
aurrera egunean baino egunean
janari gehiago izaten baitute eskura;
udazkenean, aldiz, harrapakin asko
daude, baina geroz eta gutxiago,
negua hurbil egonik.
Alegia, lurralde epeletako harrapariek, hegazti gehienek bezala, fotoepealdiaren bitartez sinkronizatzen
dituzten beren ugaltzealdiak. Esan
nahi baita, eguneko argialdiaren iraupenak hegaztien sistema hormonalari eragiten diola eta urteko sasoi txarrean ugaltzea eragozten diela. Uda
erdialdeko egun luzeek ugaltze-fun-

Ugaltzeko programatuak
Hegaztiek energia handia behar izaten dute beren bizitza-zikloak burutzeko. Ugaltzen direnean, esaterako,
arrek izugarrizko ahalegina egin
behar izaten dute: lehenbizi emea elikatu behar izaten dute, arrautzak
erruteko gauza izan dadin, eta ondoren txitoei jaten emateko lain ehizatu
behar izaten dute. Hori dela eta,
harrapariek harrapakinak ugari diren
urtaroan egiten dute habia, hots, udaberrian eta udan, nahiz eta errunaldia
negu amaieran hasi, normalean
harrapakin kopurua bere maila gorenera heldu aurretik, ugaltze-zikloa
janaria berriz ere urri izan baino lehen
amai dadin.
Errunaldiaren hasieran ere eragin

50

EUSKAL HERRIKO EGUNEKO HARRAPARIAK

51

tzioak inhibitzen dituzte; funtziook ez


dira askatzen neguko egun laburrak
iritsi arte.
Hala bada, udaberrian eguna luzatzeak hormonen produkzioa eragiten
du, eta hormonek gonadak hazarazten dituzte. Ugalketako organoak
nahikoa garaturik daudenean, arrautzak erruteko eguna hegazti bikoteak
janaria lortzeko duen gaitasunaren
arabera egongo da.
Harrapakin ugariko urteetan urritasun
urteetan baino goizago erruten dituzte arrautzak; ildo beretik, karraskariak
jaten dituztenek (belatzak edo zapelatzak) zenbat eta basasagu gehiago
orduan eta goizago erruten dituzte
arrautzak. Gauza bera gertatzen da
gabiraiekin ere: udaberri gozoko urteetan bestela baino goizago egiten
dute habia, txoriei, beren harrapakin
maizenei, udaberria euritsua eta
hotza den urteetan baino goizago
sortzen baitzaizkie lumak.

tzen 4 edo 5 urte bete artean, eta aldi


bakoitzean txito bakarra hazi ohi
dute. Belatzak, ordea, urtebeteko
direla ugaltzeko gauza dira eta urtean
sei txito haz ditzakete, baina nekez
irauten dute bost urte baino gehiago
ugaltzen.
Beraz, bizitza laburreko harrapariek
ahalik etekinik handiena atera behar
diote ugaltzealdi bakoitzari, hurrengoa heldu aurretik hil baitaitezke.
Hain zuzen ere, harrapari txikiok hain
izaten dute ugaltzeko grina bizia
ezen, lehenbiziko ahalegineko errunaldiak kale egiten badu, beste bati
ekiten baitiote berehala.
Txitoen heriotza-tasa oso handia
denez gero, gutxi heltzen dira ugaltzeko adinera, eta horregatik gurasoen ardura nagusia txito asko haztea
izaten da, dagoeneko lumaztaturik
daudenak zaintzea bazter utzirik.
Aldiz, harrapari handiak luzeago bizi
dira, ez dira bi ugaltzealdiren bitartean hilko diren beldur, eta horregatik
urte batean ugaltzeko giro onik ez
badago, ez dute inolako nekerik
hurrengoa arte itxaroteko. Halaber,
txikiek baino joera handiagoa dute
inork eragotziz gero habia uzteko eta
sarritan urteak igarotzen dituzte ugaldu gabe. Hain zuzen, horrexegatik
egiten die horrenbeste kalte gizakion
jarduerak beren ugaltze-eremuetan.
Ugaltzealdiko jokaeraren beste ezaugarri bereizgarri bat txitoak habiatik
irten ondoren gurasoak haien ondoan
bizi izatea da.
Oraintsu arte pentsatu izan da harrapariak ez zirela ugaltzen gazte-lumatan zirelarik, artean sexualki helduak

Txito kopurua, aldakorra


Harrapari batek bere bizitzan zehar
hazten dituen txitoen kopuruan hainbat faktorek dute eragina: habia egiten hasten den adinak, egiten dituen
habien kopuruak eta ugaltzealdi
bakoitzeko txito kopuruak.
Hala ere, tamainak ere badu zerikusirik. Harraparirik handienak besteak
baino luzeago bizi ohi dira, eta habia
egiten ere zaharrago hasten dira,
gehiagotan ugaltzen dira eta aldi
bakoitzean txito gutxiago hazten
dituzte. Esate baterako, saiak, 40
urte bizi badaitezke ere, ez dira ugal-

52

EUSKAL HERRIKO EGUNEKO HARRAPARIAK

53

ez zirela eta, baina orain badakigu ez


dela hala gertatzen, azterlan batzuek
erakutsi baitigute espezie gehienetan
gazterik ugaltzea beste inguruabar
batek eragozten duela, habia-eremuak eta emeak lortzeko helduekin
lehiatzeko gauza ez izateak.
Egiaztatu da ezen, lurralde jakin
bateko helduak udaberrian desagertuz gero, indibiduo gazteagoek egiten
dituztela habiak.
Espezie askotan lehenbiziko habia
egiten den adina sexuaren araberakoa da: emeak arrak baino goizago
hasten dira ugaltzen.
Fenomeno horren azalpena izaten da
emeak arrak baino gazteago hiltzen
direla eta beti egoten direla gazteek
ugalketan bete ditzaketen plaza
hutsak. Orobat, kontuan hartzekoa
da eme gazteak ar helduekin pareka
daitezkeela eta, alderantziz, ar gazte
eta ezjakinek oso gaitz dutela eme
helduekin parekatzea, ez baitira
gauza izaten bientzako adina janari
lortzeko, harrapakin-lehian beraiek
baino ehiztari hobeak egonik.

jaten dituztenek baino arrautza


gehiago erruten dituzte, espezieak
tamainaz antzekoak izan arren. Hala
ere, hegazti harrapari guztiek erruten
dituzte arrautzak txandaka, hau da,
zenbait egunetan zehar. Esaterako,
sei arrautza erruten dituztenek hamar
bat egun behar izaten dituzte.
Alabaina, arrautza-berotzea apurkaapurka hasten da, eta ondorioz helduek ez dituzte arrautzak behar
bezala berotzen azkena errun arte.
Arrautza bakarra erruten duten espezieek beste bat erruten dute lehenengoa galtzen denean.
Ez daude bi arrautza
berdinak direnik
Harraparien arrautzak kolore eta
marrazki ikusgarrikoak dira, denak
ere ezberdinak, are errunaldi berekoak izanik ere, eta horregatik guztiagatik arrautza-bildumazaleen gutiziak ia
desagertarazi egin ditu harraparien
habiak Lurreko toki askotatik.
Errun eta berehala arrautzen kolorea
nahikoa matea izaten da, baina gero,
gurasoek txitatu ahala, distira hartzen
dute.
Arrautzen pigmentazio-ezberdintasunean eragina duen faktore nagusia
ama arrautzak obiduktuan zehar igarotzean dagoen egoera da, orduantxe jasotzen baitute pigmentazioa.
Hala bada, arrautza errutean ama
mugitzen ari denean arrautzari kolorezerrendak egiten zaizkio oskolean;
beste batzuetan osorik koloreztatzen
dira, eta sarritan errunaldiko azken
arrautzak besteek baino pigmentazio

Errunaldia
Espezie bakoitzak erruten dituen
arrautzen kopurua tamainaren eta
dietaren araberakoa izaten da. Sai
handiek eta kondorrek arrautza bakarra erruten dute habia egiten duten
bakoitzean; belatzek eta akzipitridoen familiako espezieek, ostera, txikiagoak izanik, inoiz sei ere erruten
dituzte.
Halaber, karraskariez elikatzen diren
espezieek intsektuak edo txoriak

54

EUSKAL HERRIKO EGUNEKO HARRAPARIAK

55

urriagoa izaten du. Oso zaila da


marrazki bereko bi arrautza aurkitzea.
Ornitologoek uste dute arrautzen
orbainen xedea kamuflajea dela. Hala
ere, horrek ez du azaltzen zergatik
diren arrautza batzuk zuri-zuriak, inolako marrazkirik gabe. Aditu batzuek
esan dute espezie handiek eta harrapariek ez dutela kamuflaje handirik
behar habiak toki helgaitzetan edo
ilunetan egiten dituzte, eta hain
zuzen ere horrexegatik ez zaizkiela
koloreztatzen arrautzen oskolak.
Ezaugarri bi horiek, ordea, ez dira hala
gertatzen arrautza zuriak erruten
dituzten harrapari espezie guztietan.
Esaterako, gabiraien eta arranoen
arrautzak guztiz zuriak dira, edo puntudunak, edo lerro gorri edo nabardunak, eta belatzenak, berriz, askoz
apainago eta trinkoago koloreztatuak.
Tamainari helduta, honetan ere badago zeresanik. Izan ere, harrapariek
gainerako hegaztiek baino arrautza
astunxeagoak erruten dituzte, oro har.
Hala, 100 bat gramoko belatzak 1416 bat gramoko arrautzak erruten ditu
habian eta usapalak, berriz, 6 bat gramokoak, gehienez ere. Alde nabarmen horren arrazoia harraparien
beraien biologian dago, zeren, habiatik ia heldu tamainakoak direla irteteko, oso azkar hazten baitira eta jaio
ere handiago eta garatuago jaiotzen
baitira, arrautza handiagotik, jakina.

errunaldian bertan zein errun ondoren, dela janaria urri delako, dela
gizakiok esku hartzen dugulako,
dela pestiziden kariaz, dela beste
animaliaren baten ihizi bihurtzen
direlako, dela istripuren bat gertatzen delako, esaterako habia erortzea edo uholde batek eramatea, txitoak amiltzea edo arrautza oskol
ahulak haustea.
Pestizidek, kasurako, hainbat habia
galtzen dute, arrautzen oskola deskalzifikatzen baitute, gurasoek txitatzen hasten direnean arrautzak
apurtzea eraginez. Alde jakin bateko
populazioa pestizidaz oso kutsaturik
dagoenean, batzuetan enbrioiak jaio
aurretik hiltzen dira. Ehizarako animaliak hazten diren aldeetan, ehizaesparruetan adibidez, gizakiak bortizki jazartzen zaizkie harrapariei,
eta habiak apurtzen dizkiete. Inoiz,
gizakiek industri jarduera batzuetan
ere suntsitzen dituzte harraparien
habiak, basogintzan edo nekazaritzan ari direla, eta baita jolasean
ere.
Harrapariek beren txitoak lasai haziko badituzte, toki urrunetan egin
behar dute habia.
Exhibizionista apartak
Eguneko harrapariak parekatzen
direnean, arraren hegaldaketa-erakustaldiek eta emeari egiten dizkion
dei bereziek zerikusia handia dute
bikotearen sorkuntza eta batasunarekin eta habia eta ehiza-lurraldearen hautapen eta defentsarekin,
beste hegazti espezie askotan ger-

Zergatik galtzen dira


harraparien habiak?
Harraparien habiak maiz galtzen
dira, arrautzak errun baino lehen,

56

EUSKAL HERRIKO EGUNEKO HARRAPARIAK

57

tatzen den bezala. Hegaldien bidez


arrak harrapariak uxatzen ditu eta
emea erakartzen du.
Hegada-erakustaldi akrobatikoetan,
espezie gehienetan arrak eta emeak
batera egiten dute hegan, eta askotan, ia beti esango genuke, bikotekideetako bat bestearen aurka oldartzen da, eraso egiten ari balitzaio
bezala, eta besteak, beherago
dagoenak, bizkarrez behera jarri eta
une batzuez atzaparrak ustezko erasotzailearenekin lotzen ditu.
Eztei-hegaldi horietan, batzuetan
miru eta arrano bikoteak buruzgainka aritzen dira airean, elkarri atzaparretatik helduta.
Akzipitridoek, bestalde, gora eta
behera aritzen dira hegaz, hots,
bere burua nabarmentzen ari den
arra batzuetan gora eta beste
batzuetan behera hegaldatzen da,
minutu gutxi batzuetan distantzia
handia zeharkatzen duela. Zapelatz
liztorjaleek bikotearen lurraldearen
mugak finkatzen dituzte hegaldi
horien bidez.
Hala ere, hegada-erakustaldirik
ikusgarrienak harrapari hegaztijaleek egiten dituzte; belatz handiak,
kasurako, kiribil-jauzi izugarriak egiten ditu airean. Agerraldi horietan,
jauzien osagarri harrapariek azkartasun handian eragiten die hegalei
eta dei-garrasi biziak egiten dituzte.
Akrobazia hauek oso goi egiten
dituzte;
azkenean
harrapariak
habiarantz amiltzen dira ziztu bizian
(aztoreak 320 km/h azkartasunera
irits daitezke haizeak alde joz gero).
Arrek beren lurraldea sarkinen aurka

defendatzean egiten dituzten hegaldaketa-erakustaldiak hain dira emeak


gorteiatzean egiten dituztenen antzekoak, ezen maiz gaitz izaten baita
hegaz ari direnak arerioak diren edo
maitasun-jokoetan ari diren ar-emeak
diren. Arrak lurraldeagatik borrokatzen direnean, lehenbizi biak igotzen
dira hegaka eta ondoren lurraldea
defendatzen duena beherago geratzen da, habiaren eta sarkinaren
bitartean.
Borrokaldirik latzenetan, arerioak
elkarri jazartzen zaizkio, elkarri oratzen diote atzaparrez, lurrera jausi
eta behegainean direla elkar astintzen dute bortizki. Bi arerioek larri
zauriturik bukatu ohi dute borroka,
eta sarritan bietako bat hiltzen da.
Oraindik harrapariek eremua, laguna
eta habia nola hautatzen duten behar
bezala ikertu ez bada ere, badakigu,
hala ere, espezie migratzaileek eta
bizitza laburrekoek urtean-urtean
aldatzen dituztela habia-eremua eta
laguna; beraz, espezie horietako indibiduoak maiz gertatzen dira laguna
eta "feudoa" hautatu beharrean.
Aldiz, espezie sedentarioek, luze bizi
diren harrapari handiek, alegia, toki
berean egiten dute habia urtero, eta
lagun berarekin ia beti.
Habiaren kokalekua hautatu
eta habia eraiki
Harrapari bikotea arraren lurraldean
kokatu ondorik, hurrengo urratsa
arrak habiaren kokalekua hautatzea
izaten da; hautapena egin duenean,
eraikitzeari ekiten dio, emea bertara

58

EUSKAL HERRIKO EGUNEKO HARRAPARIAK

59

erakartzeko ahaleginak egiten dituen


bitartean.
Espezie batzuetan emeak eraikintzaren azken aldian soilik laguntzen dio
arrari zeregin horretan, baina beste
batzuetan biak aritzen dira habia eraikitzen zein konponketak egiten.
Etzauntza egiteari gorteiatzen hastearekin batera ekiten badiote, halakoetan eguraldi oneko egunetan baizik
ez dira aritzen lanean, eta arrautzak
errun baino egun batzuk lehenago
bukatzen dute.
Eguneko harrapariek habia eraikitzen
ematen duten denbora ez da berdina
izaten ezerezetik hasten direnean eta
lehengo habia bat berritzen dutenean. Urtean-urtean habia bera erabiltzen duten espezieek material berriak
eransten dizkiote aldi bakoitzean;
horrela, habia zaharra atontzeaz gainera, jabeak heldu direla adierazten
dute.
Horrenbestez, eta lehen esandakoari
jarraituz, harrapari handiek gaztegazterik soilik egiten dituzte habia
berriak, hain zuzen ere lehenengoz
parekatzen direnean. Gainerakoek
urteroko ohantzea bereiztu baizik ez
dute egiten

tuz; arrak emea elikatzen du, ugalkorragoa izan dadin. Bikotea eratu berri
dela, arrak eta emeak biek defendatzen dute beren lurraldea, baina zenbat eta errunaldia hurbilago orduan
eta motelago bilakatzen da emea eta
arrak ahalegin gehiago egin behar
ditu bikotearen lurraldea defendatzeko eta emea elikatzeko.
Espezie askotan, arrak emeari ekartzen dizkion harrapakinak ezinbestekoak dira hura behar bezain sendo
egon dadin eta arrautzak erruteko
gauza izan dadin. Beste batzuetan,
elikadura errituala hasteak zehazten
du errunaldiaren hasiera.
Arrak habian edo hurbileko pausaleku batean elika dezake bere laguna.
Errituala pausaleku batean gertatzen
denean, "galaiak" txio egiten du leunki badatorrela iragarriz eta emea
habiatik hegaka bertaratzen da eta
janaria hartzen dio atzaparrez.
Elikadura erritualak aurrera egin
ahala, emea astuntzen hasten da,
gero eta koipe-erreserba handiagoak
baititu, eta gero eta proteina gehiago
paparreko muskuluetan. Pisu-gehikuntza hori erabat ezberdina da
espezie batetik bestera; esaterako,
belatz gorria %30 inguru loditzen da
eta arrano arrantzalea %4 baino ez.
Koipe eta proteina erreserba horiei
esker emeak arrautzak erruteaz gainera txitoak berotu ahal izango ditu,
janaria urri egon arren. Halatan, erruten hasi baino lehen ongi elikaturik
dagoen emeak, erreserba handiak
dituenak, alegia, umeak ongi hazteko
aukera asko ditu, balitekeelako txitatzen ari delarik arrak ehizan ez asma-

Elikadura errituala
Gorteiatzeko errituek bikoteen sinkronizitatea finkatzen dute eta ume-hazkuntza onerako behar diren jarreraereduak garatzen dituzte.
Parekatzealdian eta emeak arrautzak
errun baino lehen, arrak eta emeak
beren arteko loturak sendotzen dituzte lurraldea eta habia batera defenda-

60

EUSKAL HERRIKO EGUNEKO HARRAPARIAK

61

tzea edo harrapakinik ez egotea.


Hala bada, erruten berandu hasten
diren belatz gorriak udaberri hasieran hasten direnak baino gutxiago
loditzen dira. Hori, besterik gabe oso
adierazgarri ez iruditu arren, funtsezkoa da txitoan hazkuntzan,
zeren amek, txitatzen ari direnean
gehiegi argaltzen badira, habia
uzten baitute eta ondorioz txitoak
galdu egiten baitira.
Harrapari handiek, ostera, luzaro
eutsi ahal diote goseari, eta horregatik espezie horietako emeek ez dute
erreserba handirik behar txitatzeko.
Alabaina, bikoteko kideak beren arteko loturak sendotzen aritzen diren
aldian, koipea eta proteina pilatu ezezik, emeei hainbat aldaketa gertatzen
zaie gorputzean errunaldirako eta
ondoko txito-hazkuntzarako prestatzeko. Esaterako, sabelaldean biribilune bat lumagabetzen zaie, azaleko
odolodi ugari dagoen aldean, arrautzak hobeto berotu ahal izateko.
Lumagabetzea astuntzearekin batera
gertatzen da.
Arrak eta emeak arrautzak txandaka
txitatzen dituzten espezieetan izan
ezik, arrei ez zaie halakorik gertatzen, ez dute inongo lumarik galtzen.
Bestalde, arrak emea gorteiatzen
duen aldian hainbat denbora igarotzen dute elkarrekin, eta horrek bien
arteko lotura sendotzen du eta, seguruenik ere, emea arrautzak errutera
bultzatzen du. Orobat, arrak hainbat
aldiz estaltzen du emea errun baino
lehen; esaterako, belatz gorriek
arrautzak errun baino zortzi aste
lehenago hasten dira kopulatzen eta

egin ere hasieran egunean behin edo


bi aldiz egiten dute eta azken aldia,
erruteko gutxi falta dela, are egunean
zortzi aldiz ere.
Gorteiatzealdia bere azkenera hurbildu ahala, emeak geroz eta geldoago
bihurtzen dira eta geroago eta uzkurrago izaten dira hegan egitera, astunegi baitaude hartan aritzeko. Jarrera
horri "errunaldiko letargia" esaten
zaio; ohikoa da hegaztien artean eta
seguruenik ere emearen barruan
oskola garatu zaien arrautza hauskorrak babesteko sortutako egokitzapena da.
Txitatzea eta eklosioa
Arrak eta emeak txitoen hazkuntza
eta gainerako lanetan dituzten eginkizunak argiro bereizita daude harrapari espezie gehienetan. Oro har,
emeak arrautzak berotzen ditu eta
txitoei jaten ematen die eta arrak
familia osoarentzat ehizatzen du.
Habian arrautzak txitatzen igarotzen
dituen aldi luzeetan, emeak arrautzak
iraultzeko baizik ez da jaikitzen;
arrautzak lekuz aldatzeko mokoaz
baliatzen da. Txitatzen hasten denean sarriago aritzen da arrautza-iraultzen, beroa arrautzen alde guztietara
era bertsuan hel dadin eta oskola
habiako zoruan itsatsita gera ez
dadin.
Gainera, eme artatsuak lantzean
abartxo bat gehiago ezartzen du
habiako ertzean, txitoak eror ez daitezen bera itsumustuan jaikitzen denean. Berotzealdiko azken egunetan
txitoek txio isil baina entzungarria egi

62

EUSKAL HERRIKO EGUNEKO HARRAPARIAK

63

ohi dute arrautza barrutik, eta horrela emeak badaki laster jaioko direla.
Txitoek hortza esaten zaion irtengunea dute mokoan eta beraz baliatzen
dira oskola hausteko; horretan egun
bat edo aritzen dira. Jaiotzen direnean, emea ez da habiatik joaten ezta
gose izan eta arra habia ondoko abar
batean janariarekin egon arren ere.

Halakoetan karia ez dago argi; usterik zabalena da arrautza gehiegi


errutearen muina batzuk ordezko
izatea dela, lehenbizi errutakoak galduko balira ere.
tamaina ertaineko harraparietan,
gutxiagoetan izaten dira txitoen arteko borrokak, eta harrapari txikietan
ez dira inoiz gertatzen.
Hazkuntzaren aldi horretan, emeak
euritik, hotzetik edo berotik begiratzen ditu txitoak, arrak harrapakinak
ehizatu eta habiara ekartzen ditu eta
gero emeak zatitu eta txitoei jaten
ematen die.
Hegazti askok ez bezala, harrapari
gehienen umeek jaiotzatik bertatik
ikusten dute nola-hala, eta horregatik
amari janaria mokotik hartzeko
gauza izaten dira.
Beste espezie batzuek gutxik
harrapakinak irensten dituzte eta
gero habian oka egin eta kanporatzen dituzte. Halaxe egiten dute sai
arreek eta arrano sugezaleek. Saiei
dagokienez, ezin dute bestela eraman janaririk eraman habiara, ez
dute beste erremediorik janaria
paparoan eramatea baino, atzaparrez ezingo bailituzkete garraiatu txitoek jaten dituzten haratustelazerrenda txiki eta irristakorrak.
Arrano sugezaleek ere eragozpenak
lituzkete sugeak habiara eramaten,
batetik sugeak ongi hil ezean etengabe bihurritzen direlako eta bestetik
beste arrano sugezale batzuek erraz
ostu ahal izango dizkietelako harrapakina. Horregatik, bada, osorik
irensten dituzte eta habian oka egiten dute jandakoa.

Txitoen arteko borrokak


Arrautzatik lehenengo txitoa irteten
denetik azkenengoa irteten den
artea egun batzuk igarotzen dira, eta
horregatik azkenak eragozpenak
izaten ditu gainerako senideen aldean. Hain zuzen ere, batzuetan hil
egiten da, janaria heltzen ez zaiolako edo senideak borrokan garaitzen
zaizkiolako.
Halako borrokak ohikoak dira arranoen artean; esaterako, arrano beltzek
bi arrautza errun ohi dituzte, baina bi
txitoetatik batek baizik ez ohi du bizirik iraun: txikiena jaio eta berehala
besteak ez dio jaten uzten, habiatik
kanpora sakatzen du edo hil arte
mokokatzen du.
Sarritan liskarrok ama aurrean dagoela gertatzen dira, baina ez du ezer
egiten txitorik ahulena salbatzeko.
Etologo batzuek uste dute jarrera
hori funtsean txito kopurua baliagarri
dagoen janari kopurura doitzeko
mekanismoa litzateke, janari ugari
izanez gero arrano beltzek bi txitoak
hazten baitituzte.
Nolanahi ere, beste arrano batzuetan
beti gertatzen dira txitoen arteko
borrokak, are oparoaldietan ere.

64

EUSKAL HERRIKO EGUNEKO HARRAPARIAK

65

Txitoak hazi ahala, areagotu egiten


da janaria eskuratzeko lehia.
Esaterako, txito batek amak emandako haragi zatia jaten denbora
gehiegi ematen duenean, senideetako batek kendu egiten dio.
Hala ere, ama ehiztariren baten
eskuetan edo tranparen batean hil
ezean, txitoek aurrera egiten dute
normalean. Aitzitik, ama hilez gero,
txitoak ere hil egiten dira gehienetan,
eguneko harraparien arrak ez baitira
gauza izaten harrapakinei haragia
erauzi eta umeak elikatzeko.
Nolanahi ere, espezie batzuetan ez
da hala gertatzen; ikertzaileak ohartu
dira belatz gorri arrek estuasunaldietan amaren eginkizunak bereganatzen dakitela eta badirela gauza txitoak hazteko.
Txitoak arrautzetatik irten eta hurrengo astean zehar emeek gorteiatzean
irabazitako gainpisu guztia galtzen
dute, arrak habiara eramaten duen
janari gehiena txitoei ematen die eta;
berak hesteak, azala eta hezurrak
baizik ez ditu jaten.
Arinago egonik, hegan egin dezake
eta batzuetan ehizan ere aritzen da
arrari lagunduz. Dena den, espezie
batetik bestera jokaera erabat aldatzen da; batzuetan emeak ez du zirkinik egite habiatik umeen hazkuntzaldi osoan, eta beste batzuetan txitoak oskoletatik irten eta berehala
ekiten dio ehizari.
Txitoen bizitzako lehenbiziko asteetan habia etengabe sartzen dira
harrapakinak, gero eta gehiago,
harik eta umeak beren behin betiko
tamainara iritsi arte. orduan, janari-

ekarpena maila batean orekatzen da.


Janari urri dagoenean, arrak gehiago
ahalegintzen dira ehizan, txitoen
beharrizanak ase beharrez.
Lehenengo hegaldiak
Harrapariak jaiotzatik bertatik dira
trebeak hegaz egiten; dena den,
behar bezala aritzeko arraun-lumak
hazi behar zaizkie lehenik.
Hegaldatzeko lehenengo praktikak
oso goiz hasten dira habian, artean
txitoak oso txikiak direla, hegalei
behin eta berriz indartsu eragiten
aritzen dira eta. Gorputzez hazi
ahala, lumak ere hazi eta sendotu
egiten dira. Hasieran, txitoek denbora gehiena habiatik gertu eserita
ematen dute, gurasoak janariarekin
noiz etorriko zain; badatozela ikusten dutenean, hegalei eragiten hasten dira sutsuki, erakartzeko.
Ostera, hegaz egiten ikasitakoan,
gurasoei bidera irteten zaizkie harrapakinak hartzera, abarren batean
zein airean.
Luze gabe gurasoek ehizatzera bultzatzen dituzten beren umeak, eta
harrapakinen baten atzean ibili eta
ezin harrapatu dutela ikusten dutenean soilik ehizatzen dute zerbait
haientzat.
Maiz ikusi dira belatzak eta aztoreak
habiatik hurbil harrapakin biziak
uzten, beren umeek jazarri eta
harrapa ditzaten.
Nahiz eta ehizarako jokaera hein
handian berezkoa izan, ehiza-teknikak praktikatu egin behar izaten
dituzte koordinazioa hobetzeko.

66

EUSKAL HERRIKO EGUNEKO HARRAPARIAK

Harrapariak gazterik hasten dira ehizapraktiketan: artean umeak direla elkarri


oldartzen zaizkio ihiziren baten gainera
amilduko balira bezala eta enbor txikiak hartzen dituzte harrapakintzat.
Harrapari gazteak habiatik irten ondoren elikatzeko gurasoen menpean
egoten diren epealdia ez da berdina
espezie guztietan. Espezie txikietan bi

eta lau aste bitartekoa izaten da eta


handietan hiletakoa. Hala ere, harrapari txiki batzuek aparteko kasuetan,
habia ohi baino beranduago egiten
dutenean, ohi baino goizago uzten
dituzte umeak beren kontura.
Oro har, gazteak gurasoek elikatzen
laguntzeari uzten diotenean joaten
dira beren kaxa bizi izatera.

67

atibu bizi diren harrapariez


egin diren azterlanen arabera, espezierik handienak
besteak baino gehiago bizi dira.
Lehenbizi egin ziren azterlanen arabera harraparien denbora fisiologikoa
benetakoa beraien bizi-iraupena
gorputzaren tamainari loturik zegoen.
Ildo horretatik, azken-azkenengo
ikerlanek erakutsi dute harraparien
eta gainerako hegaztien bizitzaren
iraupena beraien masari (pisuari)
loturik dagoela zehatz-mehatz, eta
beraz, handiak txikia baino luzeago
bizi dira.
Hala bada, gatibutzan edukita, kondorrak, saiak eta arrano handiak 40

eta 55 urte bitartean bizi dira, eta


aldiz, zapelatzak eta miruak tamaina ertainekoak 20 eta 40 urte bitartean. Azkenik, espezierik txikienak,
alegia, belatzak eta akzipitidroak
(gabiraiak, miruak) 15 urte bizi izaten
dira gehienez.
Aske egonez gero, berriz, indibiduo
gutxi bizi litekeen beste eta espezie
guztietako indibiduoen ia erdiak hiltzen dira beren kontura bizi diren
lehenengo urtean.
Zergatik hiltzen dira harrapariak?
Azken urteotan harrapariei egindako
hainbat autopsiari esker jakin dugu
heriotza
zuzen
gehienak su-armez
gertatzen direla;
hurrengo heriotzakariak, kopuruaren
arabera, tranpak,
berunez edo pestizidez pozoitzea,
ibilgailu-harrapaketak eta elektrokuzioak dira. Halaber,
jakin da elektrizitate-hornikuntzako
harietan
hiltzen
diren
gehienak
hegan egiten ikasi
berri duten gazteak
izaten direla.

68

EUSKAL HERRIKO EGUNEKO HARRAPARIAK

69

Hegazti harrapariak maizen jotzen


dituen gaixotasun biraletako bat sifili
abiarra da: gaixorik dauden indibiduoek zarakarrak izaten dituzte hanketan eta buruan. Gaixotzen direnetako batzuek onera egiten dute eta
beste batzuk, aldiz, hil egiten dira,
batez ere zarakarrak begiei iristen
zaizkienak, ikusmenik ezak ehiza
eragozten baitie.
Halaber, azterlariei esker jakin dugu
harrapariei gaixo bakterianoak kutsatzen zaizkiela harrapakin gaixoak
jaten dituztenean. Hala, harrapariek
sarri izan ohi dute hegaztien tuberkolisia eta kolera, azkena ur-harrapariek batez ere.
Aske bizi diren harrapariek batzuetan
protozoo bizkarroiak izaten dituzte;
protozoo hauek ez diete beti kalterik
egiten, baina inoiz belatz-hezleek
aspalditik ezagutzen duten gaitz izugarria sortzen diete, trikomaniasia,
ahoari eta samari erasotzen diona.
Batzuetan, indibiduo batzuk harrapakinekin batera irentsitako har bizkarroien eraginez hiltzen dira. Era berean, batzuetan zorri haginkariak
(malofagoak) indibiduo ahulei erasotzen diete, bai eta akaro odol-xurgatzaileek ere, baina ez diete inolako
gaitzik sortzen.
Aitzitik, euli odol-xurgatzaileek (hipoboszidoak) ostalariei ahulezia sortzen diete, eta inoiz heriotzeraino ere
makaltzen dituzte.

Arrano beltza ....................35


Arrano sugezalea ...............30
Arrano txikia .....................31
Arrano eperzalea ...............30
Zingira-mirotza .................18
Mirotz zuria ......................19
Mirotz urdina ....................18
Miru gorria .......................24
Miru beltza .......................23
Zapelatz arrunta................26
Aztorea..............................17
Gabiraia ............................12
Belatz handia ....................14
Zapelatz liztorjalea ............17
Belatz txikia.......................10
Belatz gorria......................12
Sai arrea............................40
Sai zuria ............................32

Gaixotasun eta bizkarroi


ohikoenak

arrapariek hainbat motatako


bizkarroiak izaten dituzte,
bakterioetatik gasi eta zorriekin bukatu; bizkarroiotako batzuk
patogenoak dira, hots, gaixotasuna
ekartzen dute, indibiduoak dituen
babesen arabera. Harrapari gehienak
ez dira taldekoiak eta horregatik oso
gutxitan gertatzen dira bizkarroi-izurriteak, hain zuzen soil-soilik hegaztiak migratzeko biltzen direnean.

70

EUSKAL HERRIKO EGUNEKO HARRAPARIAK

71

ntzina-antzinatik gizakiok izan


gara harraparien etsairik
gogorrenak; azken ehun urteetan harraparien kopuruak izugarri
azkar egin du behera, gizakion jazarpena inoizkorik latzena izan delako:
joan den mendearen erdi aldean suarmak azaldu ziren, habitatak suntsitu
egin ditugu basoak moztuz eta fadurak lehortuz, eta geroz eta pestizida
gehiago erabiltzen dugu.
Harrapari gehienak habitat jakinetan
bizitzeko egokituta daude, eta halako
moldez egokitu, non bertan bizi diren
harrapakinen eta habiak egiteko toki
egokiak egotearen pentzura baitaude.
Gizakiok ez dugu zertan harrapariak
zuzen-zuzenean akabatu behar; aski

dugu bizi diren ingurunea kutsatzea


edo beraien harrapakinak ezabatzea
zeharbidez iraungiarazteko.
Europan eta gure inguruko basoetan
oso harrapari gutxi bizi izatearen eragile nagusiak habitaten suntsipena
eta zuzeneko ehiza dira. Estatisitiken
arabera, 1950 eta 1970 bitartean
milioika harrapari akabatu ziren,
garaia hartan artean piztiatzat eta
ehizarako kaltegarritzat baikenituen.
Harrapari asko basoan berariaz jarritako garnata pozoituak edo ehiztariek
botatako harrapakinetako perdigoiak
janda hil dira. Herrialde eta lurralde
guztietan zehar ezarritako tentsio
handiko harietan ere hainbat eta
hainbat harrapari hil dira, batez ere
gazte
ezjakinak,
hegaz ari direla kable
ikustezinak jota.
Harrapari bikoteak bizi
izateko eremua espezie batetik bestera
nahikoa
aldatzen
bada ere, esan daiteke espezie batzuk
gizakiaren presioaren
eraginez ez direla
beste
inguruabar
batzuetan izango liratekeen bezain ugaritsuak (ehiza eta pestizidak).

72

EUSKAL HERRIKO EGUNEKO HARRAPARIAK

nez, animalien gorputzean pilatzen


dira, eta hala batzuetatik besteetara
igarotzen dira, elkar jan ahala, harik
eta katea trofikoaren gorengo mailetan kontzentratu arte, harraparietan,
besteak beste.
Harraparien atzerakada ikaragarrian
eragin handia izan dute beste mota
batetako pestizidek ere, heriotza ez
ekarri arren ugalketa narriatzen dutenek, alegia. Hala da: DDT izeneko
pestizida organokloratuak eta beraren metabolitoa den DDEk arrautzen
oskola ahultzen diete espezie askori,
kaltzio urritasuna sortzen baitute, eta
ondorioz emeek arrautzak hausten
dituzte txitatzen jartzen direnean.

Pestizidek egiten dituzten kalteak


Pestizida oro da toxikoa eta denek hil
dezakete edozein hegazti mota behar
adinako dosia hartuz gero, baina
denetan larrienak organokloratuak
dira. Pestizida hauek harrapari anitz
hil dituzte erabili diren toki guztietan.
Horrelakoxea da hain ospe txarra
duen DDT ezaguna, bai eta ziklodienoak ere, esaterako heptakloroa,
endrina eta aldrina.
Oso toxikoak izateaz gainera, gai
hauek oso iraunkorrak dira natur
inguruneetan, hau da, urteak eta
urteak igaro ditzakete aldatu gabe;
gainera, koipetan disolbatzen dire-

73

igrazio esaten zaio populazio osoak urtaroaren arabera janari bila lurralde batetik
bestera lekualdatzeari. Halatan,
habia Europako lurraldeetan egiten
duten harrapariek, udan janari ugari
eta neguan urri dagoenez gero, beste
toki batzuetara joan behar izaten dute
ugaldu ondoren, uda amaitutakoan,
alegia, gosez hil nahi ez badute.
28 harrapari espezie erabateko
migratzailetzat jotzen dira, urterourtero populazio osoak ugalketalurraldeetatik neguko lurraldeetara
emigratzen baitu; Euroasiako beste
80 espezie hein batean soilik dira
migratzaile, iparren bizi diren indibiduoek baizik ez dute emigratzen eta.
Erabat migratzaile diren harrapari
guztiak ugaltzen dira ipar hemisferioan.
Zientzialariek luzaroan itaundu diote
beren buruari zerk bultzatzen ote
dituen hegazti hauek migratzera, eta
erantzunetako batzuk kanpoko faktoreen ildotik etorri dira. Esaterako,
eguneko argialdiaren aldakuntzek
koipea atxikitzera bultzatzen ditu
espezie batzuk, bidaiarako prest
egon daitezen. Dena den, espezie
migratzaile gehienek koipe-erreserbarik gabe ere migra dezakete.
Ia harrapari guztiek migratzen dute
korronte termikoez baliatuz gorantz
doazen aire-zutabeak; hala igotzen
den aire beroak ia batere ahaleginik

gabe igotzen ditu harrapariak, hauek


hegalak zabaldu besterik egin beharrik ez dutela. Behin nahikoa gora
igoz gero, eta berriz ere korronteez
baliatuz, nahi duten bideari lotzen
zaizkio, asko nekatu gabe. Radar
bidez migrazioez egin diren azterlan
batzuen arabera, lurralde epeletan
korronte bero horiei esker hegaztiak
lurretik 300-800 bat metroko altueran
ibil daitezke; tropikoetan 4.000 metrotik gora ere egiten dute hegan.
Goizean goiz eta ilunabarrean
korronte termikoak oso ahulak direnez, aldi horietan harrapariak eguerdian baino askoz beherago hegaldatzen dira.
Harrapari migratzaileek urteko sasoi
jakinetan migratzen dute, udazken
hasieran edo neguan; udaberrian
itzuliko bidaia egiten dute.
Halaber, jakin dugu udazken hasieran gazteek ekiten diotela lehenbizi
migrazioari; helduak geroago joaten
dira, baina beraiek itzultzen dira lehenengo hurrengo udaberrian.
Belatzek eta mirotzek bakarka migratzen dute, batez ere ez direlako ibiltzen korronte termikoen menpean eta
ez dutelako izaten ur-oztopoak
saihestu beharrik. Beste espezie
batzuek, berriz, taldeka migratzen
dute, elkarrengana bildurik, beharbada korronte termikoez baliatu nahiz
edo; hala migratzen dute zapelatzek,
arranoek eta mirotz beltzak edo zape-

74

EUSKAL HERRIKO EGUNEKO HARRAPARIAK

latz liztorjaleak bezalako espezie taldekoiek.


Hain zuzen ere, korronte termikoekiko
menpekotasuna eta egunez aritu
beharra direla bide, eguneko harrapariek egunez migratzen dute; nolanahi
ere, oraintsu belatz handiak eta mirotz
zuriak ikusi izan dira gauez hegaka,
eta horrek esan nahi bide du indibiduo
batzuek gauez ere bidean segitzen
dutela.
Europan, Gibraltar eta Bosforoko itsasarteak dira hegazti migratzaile gehien
igarotzen diren pasaguneak, Afrikatik

hurbilen dauden Europako lurraldeak


direlako; bi kontinenteen arteko "airezko zubiak" bezalakoak dira.
Kontuan izan behar dugu urtza handiak oztopo gaindiezinak direla hegaztientzat, ur gainean ez baita korronte
termikorik sortzen. Horrenbestez,
hegazti planeatzaileek, hegalei etengabe eraginez ezin ibil daitezkeenek,
besteek baino gaitzago izaten dute
itsasoa zeharkatzen, eta horregatik
lehor arteko distantzia litekeenik txikiena den tokietan bildu ohi dira migrazioetan.

75

arrotasun, ausardia eta bipiltasunaren sinboloa, ez dago


beste animaliarik gizakion adimenean askatasuna eta indartsuaren
ahala arranoak baino hobeto islatzen
dituenik. Antzina-antzinatik ere erromatarren legioek arrano irudia eramaten zuten beren estandarteetan,
garaitzen zituzten herrien ahal-agergarri. Erdi Aroan Europako printzeek,
haien ondorengo mota guztietako
inperioek eta are egungo demokraziek ere arranoa baliatu dute beren
burujabetasuna adierazteko.
Alabaina, arranoari egozten zaizkion
harrotasun, ausardia eta bipiltasun
horiek ez dira haien berezko ezaugarriak; aitzitik, gizakiok haiengan
bildu ditugu geure-geure ditugun
sentimenduak.
Eguneko beste harrapari batzuetan
bezala, arranoen betzuloko goialdeko hezurraren ertza nahikoa irtenda
dago begien gainean eta edozertarako prest legokeen gizakiaren bekozkoa dirudi. Moko makurrak eta ahoertz beherakoek areagotu egiten
dute aurpegiera martzial hori. Hala
ere, arranoek ez dute beste aurpegierarik, eta ez litzaieke aldatuko
ezta gizakiok bezala aldartean gorabeherak balituzte ere.
Arranoetatik, berez arrano esaten
zaienak 8 espezie dira (Aquila generokoak; Hego Amerikan izan ezik gainerako kontinente guztietan bizi dira.

Euskal Herrian zortzietatik bakarra


bizi da, arrano beltza.
Nolanahi ere beste genero batzuetako 49 arrano espezie daude;
Hieraetus generoko 8 espezie daude
eta haietako bi bizi dira Euskal
Herrian (Bonelli arranoa eta arrano
txikia): Circaetus generoan 4 espezie
daude eta Euskal Herrian bat bakarrik
bizi da, arrano sugezalea; Spizaetus
generoan 14 espezie daude;
Haliaetus generoan 10 espezie,
Spilornis generoan 4, Harpyhaliaetus
generoan 2, eta Dryotriorchis,
Terathopius, Eutriorchis, Ictineatus,
Geranoaetus, Pithecophaga eta
Morphnus generoetan espezie bana.
Hala ere, genero guztietako arrano
guztiek dituzte atzapar handi eta
zorrotzak, moko sendoa eta hanka
indartsuak, atzamarretaraino lumaz
estaliak. Denak ere oso trebeak dira
hegaz, oso gogorrak, distantzia handiak ia nekatu gabe ibiltzeko gauza
dira beraien hegal zabalei eta airekorronteez ederki asko baliatzeari
esker.
hegaztiok ehiztari oso jaioak dira;
batez ere hegazti txiki eta tamaina
ertainekoak, hegaztiak eta narrastiak
ehizatu ohi dituzte, baina denek ere
ez die muzin egiten haratustelari.
Airean hegaz dabilen hegaztiren bat
harrapatu nahi dutenean, arrano
indartsuak bizkarra bihurritu eta behetik heltzen dio.

76

EUSKAL HERRIKO EGUNEKO HARRAPARIAK

77

(Aquila chrisaetos)
(Aquila helica)

(Aquila pomarina)
(Aquila clanga)
(Aquila rapax)

(Aquila gumeyi)
(Aquila audax)

(Aquila verreauxi)

(Hieraetus fasciatus)

(Hieraetus pennatus)

(Hieraetus wahlbergi)

(Hieraetus spilogaster)

(Hieraetus marphnoides)
(Hieraetus ayresi)

(Hieraetus belicosus)

(Hieraetus melanoleucus)

(Hieraetus occipitalis)
(Hieraetus africanus)

(Hieraetus cirrhatus)

(Hieraetus nipalensis)

(Hieraetus bartelsi)

(Hieraetus lanceolatus)

(Hieraetus philippensis)
(Hiseraetu alboniger)
(Hieraetus nanus)

(Hieraetus coronatus)
(Hieraetus ornatus)

(Hieraetus tyrannus)

78

EUSKAL HERRIKO EGUNEKO HARRAPARIAK

(Hieraetus isidor)

(Ictinaetus malayensis)

(Pithecofaga jefferyi)

(Morphnus guianensis)

(Geranoaetus melanoleucus)

(Harpyhaliaetus solitarius)

(Harpyhaliaetus coronatus)
(Haliaetus leucogaster)

(Haliaetus sandfordi)

(Haliaetus vocifer)

(Haliaetus sandfordi)

(Haliaetus leucoryphus)
(Haliaetus albicilla)

(Haliaetus leucocephalus)
(Haliaetus pelagicus)

(Haliaetus humillis)

(Haliaetus ichthyaetus)
(Circaetus gallicus)

(Circaetus cinereus)

(Circaetus fasciolatus)

(Circaetus cinerascens)

(Terathopius exaudatus)

(Spilornis cheela)

(Spilornis kinabuluensis)

(Spilornis minimus)
(Spilornis elginis)

(Dryotriorchis spectabilis)
(Eutriorchis astur)

79

ARRANO BELTZA
(Aquila chrysaetos)

KLASEA:
ORDENA:
SUBORDENA:

Aves
Ornithurae
Accipitres

FAMILIA:
GENERO:
ESPEZIE:

NOLA ANTZEMAN?: gaitz da arrano


beltza gainerako arrano espezieren
batekin nahasten, zeren oso handia
izateaz gainera (emeak arrak baino
handiagoak) gorputzeko lumak hain
dira ezberdinak heldu eta gazteen
artean ezen behinola bi espezie
ezberdin zirela pentsatu baitzen.
Helduen lumajea eraberekoa da,
marroi argia, zenbait zuriunerekin
hegalen azpian, arraun-lumen oinarrian zehazki. Garondoa eta hegalen
aurrealdeko ertza urre kolorekoak
dira, eta horregatik herrialde batzuetan urre-arranoa esaten diote. Mokoa
beltza da eta atzapar zorrotzak sei
zentimetro luze izan daitezke.
Tartsoak, gorrixkak, lumaz guztiz jantzita ageri dira atzetaraino.
Inbididuo gazteak, aldiz, ilunagoak
dira, zuriune handiak dituzte hegalpeetan eta isatsa zuria da, muturrean
zerrenda beltz zabala duela. Hegan
egiten hasi berri diren arrano beltzen
lumen kolorea aldatzen-aldatzen
egoten da urteko mudan zehar, apiriletik azaroa bitartean, alegia.
Bizitzako bigarren urtean gazteen
lumak argitu egiten dira tartsoetan
eta isatseko zerrenda beltza ez da

Accipitridae
Aquila
Chrysaetos

izaten heldutan edukiko dutena


bezain zabala. Hurrengo urtean,
hegalen aurrealdeko ertzak eta
garondoa urre koloreko jartzen hasten dira eta isatseko zuriari zerrenda
urdinak gehitzen zaizkio. Laugarren
urterako ia-ia helduak bezalakoak
dira, oraindik ere hegalpeko lumak
zertxobait zuriagoak badira ere.
Azkenik, bosgarren urterako helduen
lumaje bera izaten dute.
BIOLOGIA: arrano beltza sedentarioa eta monogamoa da; ez du inoiz
uzten ez bere lurralde ez bere laguna, bikoteak bizi osorako eratzen dira
eta urte osoan zehar ehizatzen du.
Bikote-laguna hiltzen zaionean soilik
parekatzen da berriro, eta orduan ere
lehengo fideltasunarekin eusten dio
loturari.
Arrano beltzen zeloa neguan hasten
da. Urtarril bukaerarako bikoteak
eztei-hegaldietan izaten dira jada,
airean planeatzen eta habia-eremuan
barna batetik bestera ibiltzen, emeak
arrautzak zein habiatan errungo
dituen erabakitzeko. Izan ere, bikotea
eratzen den urtean bi edo hiru habia
egiten dituzte batzuetan baita gehia-

80

EUSKAL HERRIKO EGUNEKO HARRAPARIAK

81

go ere, eta harrezkero urtean batean ezartzen dira, txitoen hazkuntzak


uzten dituen hondakin ugariak ezaba
daitezen. Behin habia hautatuz gero,
otsail inguruan, gaitu eta atondu egiten dute zenbait astetan, eta martxo
hasieran kopulatzen hasten dira.
Aldez aurretik, arrak erakutsia dio
emeari bere ahala amiltze-hegaldi
arriskutsu, zigi-zaga ikusgarri eta
noranahiko jauzien bitartez.
Emeak bi arrautza eliptiko erruten
ditu martxo amaiera eta apiril hasiera
bitartean batzuetan are hiru ere,
kolore zuri-kremakoak, marroiz irregularki pikartatuak, 77 x 59 mm ingurukoak; arrautza batetik bestera lauzpabost egun igarotzen dira. Hala ere,
gurasoek biak txitatzen dituzte errun
eta berehala. Umealdiak kale egiten
badu, bikoteak habia uzten du eta
urte horretan ez dio berriz ere ugalketari ekiten.
Bi gurasoek txandaka txitatzen dituzte arrautzak 43 edo 44 egunez, baina
emeak igarotzen du denborarik
gehiena zeregin horretan. Hala, bata
arrautzak berotzen ari den bitartean
bestea janaritan aritzen da, zeren,
gainerako eguneko harrapariek ez
bezala, arrak ez baitio jaten ematen
emeari habian arrautzak txitatzen
dagoenean.
Lehenengo txitoak arrautzaren oskola hausten duenean, ezer baino lehen
janari eske hasten da, ahoa ahalik
gehiena zabaltzen duela. Bigarren
txitoa lauzpabost egun gero jaiotzen
da, eta ordurako zaharrena nahikoa
zaildurik, sendoturik eta gose egoten
da jada senide gaztea habiatik bota-

tzeko edo mokokadaka hiltzeko, edo


behintzat ezer jaten ez uzteko.
Bigarren txitoen herenak baizik ez du
gainditzen jaio berritako zorigaiztoko
etapa. Normalean kume bakarrak
irauten du bizirik, eta gurasoek arreta
handiarekin zaintzen eta elikatzen
dute; harrapakinen bat ekartzen diotenean, haragi zati txiki-txikiak erauzi
eta moko barruan sartzen dizkiote
emetasunarekin.
Hazi ahala, txitoa harrapakinak bere
kabuz xehetzeko gauza egiten da,
eta ondorioz gurasoen joan-etorriak
geroago eta bakanagoak dira.
Orduan txitoak denbora gehiago izaten du beste gauza batzuetan aritzeko, batez ere hegatzeko entseguak
egiten eta gorputza hegaz egiteko
gogortzen eta trebatzen, hegalei eraginez eta jauzi handiak emanez,
ordurako igartzen hasita egoten baita
gurasoen habiako bizitza alai eta
gozoa amaitu hurren dagoela.
Batzuetan, jauzi eta jauzi ibiltzean
kementsuegi aritzen da eta habiaz
kanpo amaitzen du; lehenengo
hegaldia ustekabean hasteko modua
izaten da. Bestela, aipatua bezalako
ezusterik gertatu ezean, kumeak 80
egun dituela egiten gu lehenbizikoz
hegan. Dena den, hegaldiaren abiatzea ez da inoiz ere borondatezkoa
izaten; aitzitik, arrano gazteak ez du
izaten beste aukerarik, gurasoek ez
baitiote jaten ematen, berak etsipengarrasiak behin eta berriz egin arren.
Lehenengo hegaldian gurasoak
lagun izaten ditu kumeak. Haiek
habiaren lurraldea erakusten diote
eta ehizari buruzko lehenengo ira-

82

EUSKAL HERRIKO EGUNEKO HARRAPARIAK

83

kaspenak ematen dizkiote. Hegaldi


horren ondoren, arrano-kumeak ezin
egon izaten du luzaroan habian bizitzaren jokorako trebatzen. Izan ere,
gurasoek eztei-jokoetan hasten dira
berriro eta lurraldetik egozten dute.
Ordutik aurrera harat-hunat ibiliko da,
sortu den habiaren minez beti. Heldu
arte, gurasoen habiara itzultzen da
noizean behin. Helduaroan, jaio den
lurraldetik hurbil kokatzen da; izan
ere, arrano beltza bizitza osorako
dago atxikita bere sorterriari, bikotea
osatutakoan lagunari atxikita egoten
den bezala.

gutxika beherantz hegaldatzen da;


horrela hegan eginez distantzia oso
handiak zeharkatzen ditu ia batere
ahaleginik egin gabe. Harrapakinen
bat ikusiz gero, lehenbizi lurrera gerturatzen da ihizia ezustean harrapatzeko, eta gero altuera txikian jazartzen zaio, lurraren gorabeherei atxikiz. Azkartasuna areagotzeko hegalak uzkurtu eta biktimaren gainean
amiltzen da, hankak aurrean jarrita
dituela, eta atzapar zorrotzekin heltzen dio; atzaparrak erraz sartzen
zaizkie
haragian
harrapakinei.
Mokoak ez du eginkizun handirik ehizan; harrapatutako animalia akabatzeko edo erauzteko soilik erabiltzen
du. Ihizia hegaz eramango badu, bost
kilo baino gutxiago izan behar du.

ELIKADURA: Arrano beltzaren janaria bizi den habitataren araberakoa


da. Hots, Mediterraneo aldean
narrastiak dira beraren dietaren osagai nagusiak, untxiz eta erbiz osaturik. Eskozian, aldiz, gallinazeoak ditu
ohiko harrapakin, eta Alpeetan marmotak harrapatu ohi ditu zenbait hiletan. Beraz, esan daiteke hegaztiak,
ugaztunak eta narrastiak jan ohi
dituela batik bat, denetarik. Inoiz animalia handiagoak ere ehizatzen ditu,
esaterako ardi, basahuntz eta sarrio
gazteak. Batzuek uste dute animalia
helduak ere hiltzen dituztela, halakoez elikatzen ikusi izan baitira, baina
oker daude, ez baitira izaten beraiek
hilak. Saiak bezala inoiz haratustelez
ere elikatzen dira; nolanahiko animalia hilak jaten dituzte, oso ustelik egon
arren. Ehiza-jardunaldia egunsentiarekin batera hasten da; arranoa airean gora abiatzen da zirkuluka, bere
lurraldea oso goitik behatu ahal izateko. Behin goi-goian dagoela, gutxika-

HABITATA: harrapari honen atabismoak erabat baldintzatzen du beraren bizitza, habia egiteko harkaitza
malkarrak (gutxitan egiten gu habia
zuhaitzetan) eta ehiza-eremu zabala
(100 kilometro karraturik gorakoa) eta
larre eta sastraka ugarikoa behar ditu
eta. Nafarroan badaude bikote
batzuk habia zuhaitz zaharretan egiten dutenak, baina Euskal Herriko
bikote guztiek hautatzen dituzte
haitz-labarrak.
Euskal
Herriko
Espezie Mehatxatuen katalogoan
espezie hau zaurkor gisa ageri da
(167/1996 Dekretua).
Arranoak bi eremu bereizten ditu
bere lurraldearen barruan: eragineremua; erabat kontrolaturik edukitzen du, baina batzuetan beste arrano batzuei ere uzten die ehizatzen,
harrapakin ugari egonez gero; habia-

84

EUSKAL HERRIKO EGUNEKO HARRAPARIAK

85

eremua, txikia eta ukiezina, zorrotz


definitu eta defendatzen duena.
Eragin-eremuan harrapakin gutxi
dabilenean, liskarrak izaten ditu sarkinekin; sarkinak habia-eremuan barneratzen direnean, liskarrak askoz
ere gogorragoak eta bortitzagoak izaten dira. Dena den, borroka hauek
jazarpen eta eraso-simulazio hutsetan geratu ohi dira normalean.
Lurraldea markatzeko, harrapari
handi hauek (3-6,5 kilo eta 75-88 cm
luze, hegada mota oso bitxia egiten
dute, luzera bereko arkuak eginez.
Lehenbizi oso goi igotzen dira eta
ondoren, hegalak bihotz tankeran
jarrita, ziztu bizian amiltzen dira, harik
eta halakoren batean hegalak berriz
zabaldu eta inertziarekin atzera ere
gora egin arte; jauzi-igotze honetan
kilometroak ematen dituzte hegaz.
Lurraldea markatzeko erabiltzen
duen hegada ikusgarri hau berau da
gazte bakarrek emeak erakartzeko
erabiltzen dutena negu amaiera aldean, parekatzeko tenorea heltzen
denean.

an hamar bikote habiadun desagertu


dira, guztirako kopuruaren %45; gaur
egun hamaika bikote bizi dira Burgos,
Errioxa eta Nafarroarekin mugakide
diren Arabako mendilerroetan eta
Gipuzkoako Aralar mendilerroan.
Horrez gainera, Burgosen eta
Errioxan bizi diren bi bikoteren lurraldeak Araban barneratzen dira. Lehen
aipatu epealdia galdu ziren hamar
bikoteetatik, lau Bizkaia eta Gipuzkoa
mugakide dituzten Arabako mendilerroetan bizi ziren, beste lau Burgostik
hurbileko lurraldean, bat Arabako
erdialdean eta bestea Arabako
Errioxan. Egin diren zenbatespenen
arabera, arrano beltzak mende hasieran desagertu ziren Bizkaian eta
Gipuzkoan; hala ere, oraindik ere lantzean behin arrano beltz gazteren
ikusten da bi lurraldeotako zeruetan
hegaka, beste norabait kokatzera
doalarik. Dena den, ditugun datuei
jarraikiz, 60ko hamarkadan arrano
bat harrapatu zuten Bedaion eta
1981ean ehiztari batek arrano beltz
gazte bat jo eta larriki zauritu zuen
Ataunen.

HEDAPENA: arrano beltza denetariko habitatetara moldatzen da (mendihegalak, mendi-basoak, estepa zein
itsas-labarrak),
eta
horregatik
Europa, Asia eta Ipar Amerikan zehar
zabalduta bizi da.
Iberiar penintsulako mendimultzo eta
mendilerro ia guztietan bizi da;
Euskadin azken hogeita hamar urteotan atzerakada itzela jasan du. Hain
zuzen ere, zenbait ornitologok egindako azterlanen arabera, gure lurraldeko basoetan 1960 eta 1990 bitarte-

KALKULATUTAKO POPULAZIOA:
egin diren zenbatespenen arabera
Iberiar penintsulan 800-900 bat bikote bizi dira, batez ere Kantaurialdeko
mendilerroan,
Pirineoetan,
Extremadurako
mendilerroetan,
Cazorlako mendizerran eta Sistema
Iberikoan. Populazioa %30 gutxitu da
azken hogeita hamar
urteetan, baina gaur egun ez gora ez
behera dago. Europa osoan 3.000
bat bikote omen daude.

86

EUSKAL HERRIKO EGUNEKO HARRAPARIAK

87

ARRANO TXIKIA
(Hiaretus pennatus)

KLASEA:
ORDENA:
SUBORDENA:

Aves
Ornithurae
Accipitres

FAMILIA:
GENERO:
ESPEZIE:

NOLA ANTZEMAN?: gure inguruko


arranorik txikiena, kilo bat eskas eta 53
zentimetro luze, basoko espeziea da,
zuhaitzetan egiten du habia eta inoiz
ere ez da oso gora hegaldatzen airean.
Gaztelaniaz galtzadun esaten zaio, tartsoetan atzamarrak hasten diren guneraino dituen lumek galtzak irudikatzen
dute eta.
Anatomiari bagagozkio, argi dago
ehiztari ahaltsu eta askotarikoa dela,
buru handia, hegal luzeak eta hanka
laburrak baititu, eta hanketan atzamar
lodiak eta atzapar oso zorrotz eta
makurxeak; hain da trebea, ezen ugaztunak, hegaztiak zein narrastiak ehizatzen baititu. Lumaje oso dotorea du,
baina adinaren arabera hain ageri da
ezberdin, ezen ez dakienari indibiduo
gaztea eta zaharra bi espezie ezberdinekoak direla begitandu ahal baitzaio.
hau ez da batere bitxia harraparien
artean; izan ere, espezie berean zail
izaten da aurkitzen erabat berdinak
diren bi indibiduo, bakoitzak taiu bereziko lumak ditu eta.
Arrano txiki gehienak, %80tik gora,
kolore argikoak dira, eta goitik begiratuta gorputza eta buztana zuri
ikusten zaizkio eta arraun-hegalen
muturrak beltz.

Accipitridae
Hiaretus
Pennatus

Ostera, fase ilunean dauden indibiduoen lumajea are-txokolatea da;


horregatik, bizkarrari arretarekin
begiratu ezean, bi faseetan ere oso
bereizgarri baita, miru beltzarekin
nahas daiteke.
BIOLOGIA: apirilaren erdi aldean
edo, arrano txikia Afrikatik itzultzen
da gurera, negua epeletan igaro
ondoren; beraren lehen asmoa
habia-eremu batez jabetzea izaten
da.
Arrano txikiak izugarri atxikita egoten
dira beren ugalketa-lurraldeei eta
urtero-urtero toki berean egiten dute
habia. Halaber, oso lurraldekoiak ere
badira, eta lurralde jakin batea behar
adina janari ez dagoenean, borroka
gogorrak izaten dituzte beren artean,
hain gogorrak ezen batzuetan arerioetako bat hilik suertatzen baita.
Apirilean zehar, arrek hegal-itzulipurdi ikaragarriak egiten dituzte, eta ber
denboran limoetako garrasien antzeko txistu modulua jotzen dute.
Habia egiteko, landa zabaletatik
gertu dauden pinu handiak hobesten
dituzte, janaritik ahalik hurbilen egon
nahi izaten du eta; baina bestenaz ez
da oso zorrotza izaten, ez baitzaio

88

EUSKAL HERRIKO EGUNEKO HARRAPARIAK

89

ardura handirik basoa hostozabalena


edo koniferoena den, ez eta habia
zuhaitz bakarren batean edo ibarbasoan jartzea ere, eta inoiz herrixkaren
baten ondoan ere jartzen dute.
Arrak eta emeak biek eraikitzen dute
habia; oso ongi disimulatzen dute eta
nahikoa handia izaten da, diametroa
65 eta 80 cm bitartekoa izaten da eta.
Aurreko urteko habia aprobetxatu ohi
duenez gero, asko izaten du zertxobait atontzea, abar batzuk gehitu eta
azpigarria berrituz (orbelak eta pinuazikulak).
Emeak bi arrautza erruten ditu, baina
batzuetan bakar bat erruten du eta
inoiz baita hiru ere. 35 egunez txitatu
ondoren, lehenbiziko txitoa jaiotzen
da; beste bi egunen buruan jaiotzen
da, emeak ere bi egun geroago erruten baitu bigarren arrautza. Adin-alde
horren ondorioz, errunaldirik erdietan
bigarren txitoa hil egiten da, baina ez
zaharrenak eraso egiten diolako, baizik eta amak zaharra arreta handiagoarekin elikatzen duelako; hau da,
bigarren txitoa gosez hiltzen da. Hil
ondoren beste txitoak jaten du.
Bigarren txitoa hil ez dadin, naturalista askok habiatik hartu eta astebetez elikatu egiten dute. Gero, berriro
ere bertan jartzen dute, lehenbiziko
astea, hil ala bizikoa, igarota; nahiko
sendorik egoten denez, senideak
onartu egiten du eta ordutik aurrera
parean lehiatzen dira janaria eskuratzeko. Txitoek zazpi bat aste ematen
dituzte habian; beraien lumajea helduena bezalakoa da. Amak ez du
une bakar batez ere uzten habia eta
kontu handiarekin zaintzen ditu bere

kumeak hilabete bete arte. Hain


egoten da bere eginkizunean burubelarri sartua, ezen ez baitu zirkinik
egiten are gizakiren bat habiara gurbilduta ere.
Arra, emea baino txikitxoagoa dena,
bakarrik aritzen da familia osoarentzako janaria ehizatzen, harik eta txitoek hilabete betetakoan emea ere
lanari lotzen zaion arte. Geroztik, txitoak, erabat lumaztaturik ordurako,
bakarrik izaten dira luzaroan,
batzuetan are gau osoan ere.
Txitoen bizitza 42. eguna arte, gurasoek erdi janda eramaten dituzte
harrapakinak habiara: txitoek nekez
irentsiko lituzketen atalak beraiek
jaten dituzte (burua eta hegalak) eta
haragi samurra kumeei uzten diete.
Ordutik aurrera, mokoa eta atzaparrak guztiz garatuta dituztenez gero,
gurasoek harrapakinak oso-osorik
uzten dituzte habian, kumeek erauz
ditzaten. 50 edo 52. egunerako arrano-kumeak habiatik irteten dira eta
inguruetan geratzen dira beren
lehenbiziko hegaldietan trebatzen
diren artean.
ELIKADURA: goizean goiz, talaiako
gorengo tokian pausaturik, arrano
txikiek beren burua atontzen dute
eta lumak kontu handiarekin zaintzen dituzte, eguzkiak lurra berotu
eta goranzko aire-korronteak noiz
sortu zain. Mokoa azkar eta egunero
bezala mugituz, eta betazala erdi
irekita dituela, guruin uropigialak
sortutako gai oliotsua zabaltzen du
luma handietan. Mokoarekin arraunlumak muturretik muturrera igurtzi

90

EUSKAL HERRIKO EGUNEKO HARRAPARIAK

91

ondoren, lumak arku-soka balira


bezala tentetzen dira.
Denbora aurrera joan ahala arranoari gosea iltzatzen zaio urdailean
eta horrek ehizara bultzatzen du.
Hegaz hasi baino lehen, korronte
beroa aurkitu behar du, nekatu gabe
igo ahal izateko; buruari batera eta
bestera eraginda korrontea aurkitu
eta bertarantz abiatzen da hegalei
indartsu eta edertasunarekin eraginez, goranzko korrontearen zutabea
ikusi ahal balu bezala. Korrontera iritsi eta biribilean hegaka izugarrizko
erraztasunarekin igotzen da; behetik
begiratuta zuri ikusten da, hegalertzak beltzez horniturik dituela.
Harrapakinen bat ikusten duenean,
gainera amiltzen zaio eta hurbil-hurbil dagoela atzaparrak zabaltzen
ditu, lurreratzera balihoa bezala, eta
heldu egiten dio. Tartsoak lurgainean jartzen ditu, harrapakinak ihes
egin ez dezan, eta noiz hilko zain
geratzen da, lepoa luzaturik eta
begiak biktiman finkatuta. Hil arte
minutu batzuk itxaron ondoren, airera hegaldatzen da berriro. Arrano txikiak erraz atzematen ditu saguak,
untxiak, muskerrak eta hegaztiak,
sarritan zeharretara amiltzen baita
goietatik lurgainera hurbildu eta,
hegalak bildurik, adaburuen gainetik
edo muinoen atzetik irten eta ezustean harrapatzeko. Horrez gainera,
belatza handiak bezala basoa ez goi
ez behe hegatzen diren eskinoso
edo usoei ere oldartzen zaie, eta
aztoreek bezala talaiak erabiltzen
dituzte harrapakinak aurkitzeko.
Begiratokiok zuhaitz handietan iza-

ten dira, haietatik landa zabaletan


lur asko kontrolatu ahal dutelako.
Harrapakina ikusiz gero, hegalei
indartsu eragin eta ziztu bizian amiltzen zaio gainera, horixe baita beraren ehiza-teknikarik hoberena.
Maizen harrapatzen duen animalia
gardatxoa da, gero hegazti ertain eta
txikiak (birigarroak, usoak, mikak,
argi-oilarrak, txinboak, txolarreak,
berdantzak), eta azkenik karraskariak.
HABITATA: arrano beltzak bezala
(oso antzekoak dira), arrano txikia
hosto galkorreko basoetan bizi da,
eta haiexetan ditu bere ehiza-eremuak.
HEDAPENA: arrano txikia Europako
hegoaldean bizi da: Iberiar penintsula ia osoa, Balkan penintsula eta
Grezia,
baina
Italian
ez.
Mendebaldean, oso bikote gutxi heltzen dira Pirinioez beste aldera;
Frantzian bikote bakan batzuek besterik ez dute egiten habia.
Ekialdean, ostera, Errusiako erdialderaino heltzen dira.
Europan, Iberiar penintsula da arrano txiki gehien jasotzen duen lurraldea; denetara 2.950 bat bikote zenbatetsi dira. Europa osoari dagokionez, Gibraltarko itsasartean zehar
15.000 indibiduo igarotzen omen
dira migrazioetan. Harrapari hau
arraro gisa ageri da Euskal Herriko
Espezie Mehatxatuen Katalogoan.
KALKULATUTAKO POPULAZIOA:
ez dakigu zenbat arrano txiki dauden

92

EUSKAL HERRIKO EGUNEKO HARRAPARIAK

Euskal Herrian (60 bikote gehienez


ere). Bikote batzuk Elgea-Urkillako
eta Gorbeiako hegoaldeko hegaletan bizi dira, beste batzuk Arabako
hegomendebaldeko mendilerroan
eta beste batzuk Urkiolako Parke
Naturaleko baso orritsuetan. Ez da
bildu Bizkaian ugaltzen dela adierazten duen seinalerik.
Itsaso aldean ia ez da agertu ere
egiten; nolanahi ere, Aiako Haitzen

inguruko harizti batean habiak


antzeman dira, bai eta Zaraimuz
aldean eta Aralar mendilerroan ere.
Halaber, Gasteizko mendietan eta
Cantabria mendilerroko iparraldeko
hegalean ere egiten dute habia.
Arabako Errioxan eta Ebro ibarrean
ez dira kokatzen, basorik ez dagoelako; Arabako iparraldean, berriz, 25
bikote zentsatu dira. Araban 28-30
bikote inguru egoten dira.

93

BONELLI ARRANOA
(Hiaretus fasciatus)

KLASEA:
ORDENA:
SUBORDENA:

Aves
Ornithurae
Accipitres

FAMILIA:
GENERO:
ESPEZIE:

NOLA ANTZEMAN?: Bonelli arranoa


66-75 cm luze da, 1,6-2,1 bat kilo
pisatzen du, eta emeak hegal mutur
batetik bestera 180 zentimetro zabal
izan daitezke. Bizkarraldeko lumen
kolorea eraberekoa da, marroi iluna,
baina indibiduo batzuek zuriune irregularra izaten dute lepo-oinarrian.
Gorputzaren behealdea zuri distiratsua da nagusiki, baina orbain ilun
estilizatuak ditu paparrean eta alboetan, bai eta sabelaldean ere; sama
inguruan ez dute orbainik. Isatsean
zerrenda ilun zabala dute; tartsoak
lumaztatuak dira eta haien muturretan atzapartzar zorrotz-zorrotzak
dituzte, arrano beltzarenen oso
antzekoak, nahiz eta hura tamainaz
ia-ia arrano eperzalea halako bi izan.
Buruan, behi handi eta sakon horixkak eta moko zorrotz eta makurra
dira aipagarrienak.

Accipitridae
Hiaretus
Fasciatus

dizkiote elkarri. Gero habia eraikitzen


dute edo aurreko urteetakoren bat
atontzen dute, bikote bakoitzak bi
ohantze eduki ohi baititu, nahikoa
gertu bata bestetik. Habia egiten
hasita, bikoteko kide biek basoan
aurkitzen dituzten abar gartuak eta
egur zatiak ekartzen dituzte; amaitu
hurrean daudenean, arrak ematen
dizkio azken ukituak.
Oro har, harkaitzetako zuloetan egiten dituzte habia, baina Afrikakoek
zuhaitzetan ere egiten dituzte.
Otsailean, arrak emea estaltzen du
bikotearen pausalekuetan, baina inolako protokolorik gabe, beste hegaztiek ez bezala. Arrak aski izaten du
emeari hurbiltzea eztarri-hotsa egiten
duelarik. Emeak ia ez du zirkinik ere
egiten arra ondoan jarri arte. Orduan
makurtu eta isatsa tentetzen du,
estaltzeko prest eta gertu dagoela
adierazteko.
Emeak bi arrautza erruten ditu, egun
bateko tartearekin, inoiz hiru ere bai,
6,8 x 5,3 mm-koak, zuriak orbain
arrexka batzuekin. Batzuetan arrautzak guztiz zuriak izaten dira eta
beste batzuetan orbain arrez guztiz
beteak ere bai.

BIOLOGIA: udazken erdi aldean,


azaro inguruan, arrano eperzaleei
ugaltzeko irrika azaltzen zaie.
Bikoteak eztei-hegaldiak egiten hasten dira; aireratu eta hegaz dabiltzala
denetariko jauziak eta itzulipurdiak
egiten dituzte eta atzaparrak lotzen

94

EUSKAL HERRIKO EGUNEKO HARRAPARIAK

95

Emeak txitatu ohi ditu arrautzak 38 eta


40
egun
bitarteko
epealdian.
Bizkitartean arrak habia zaintzen eta
babesten du eta jaten ematen dio
emeari. Inoiz edo behin emea habiatik
irteten da abar bila, habian akatsen
bat antzeman duela eta hura konpontzeko, edo azpigarria berritzeko.
Txitoak apiril hasiera edo martxo
amaiera aldean jaiotzen dira, egun
bat edo biko tartearekin, hots, amak
arrautzak errun dituen tartearen
araberako tartearekin, lehenbiziko
errun eta berehala hasten baita berotzen. Jaio eta berehala, ama kumeak
elikatzen hasten da, arrak ekartzen
dituen harrapakinak kontu handia
xehetuz.
Lehenengo egunetan arreta handiarekin hautatzen du txitoei ematen
dien haragia, baina hazi ahala hezurrak eta ileak dituen haragia ere
ematen die. Gainera, lehenengo
egunetan amak berak jasotzen ditu
habiaren zorura erortzen diren haragi zatiak, baina zertxobait koskortutakoan, bi aste igarotakoan edo,
kumeek eurek jasotzen dituzte.
Lehenengo hilabetean zehar txitoen
bizitza oso loturik dago amarenarekin, izan ere berak babesten ditu
euritik eta hotzetik eta berak elikatzen ditu. Bizitzako hirugarren asterako, gutxi gora-behera, txitoek hegaketa-ariketak egiteko behar bezain
sendo dituzte muskuluak, eta amak
ematen dizkien harrapakinak erauzten hasten dira. Ama, gainera, geroago eta sarriago joaten da habiatik,
kumeak lotan daudenean edo lumak
zaintzen eta garbitzen ari direnean.

Nolanahi ere, kumeak bi hilabete


igaro arte ez dira gai izaten harrapakinak xehetu eta beren kabuz jateko.
Luze gabe, dena den, arrano gazteak
habiatik irteten dira, artean lumajez
gurasoen aldean oso ezberdinak
direla. Bizkarraldea nahikoa antzekoa da, baina ez dute helduek lepo
inguruan duten zuriunea, eta gorputzaren behealdean, marroia ildo belzkarekin, lema-lumetan ez dute hiru
urtetik gorako indibiduoek ertz inguruan duten zerrenda zabala; izan ere,
hiru urtera ezkero erabat aldatzen
zaie lumajea arrano gazteei.
Bonelli arranoa gazteak habia inguruan geratzen dira aldi batez; orduak
eta orduak ematen dituzte harkaitzen
baten gainean pausaturik, geldirik,
edota airean planeatzen, asko urrundu gabe, hegan trebatzen. Bi senideak ez dira askorik urruntzen elkarrengandik, eta batera hegatzen eta pausatzen dira. Hala ere, egunak joan
egunak etorri eta uztail inguruan
ahaide-loturak ahultzen hasten dira,
harik eta abuztuan, habiatik irten direnetik bi hilabete igarota, jaio diren
harkaitzak atzean utzi eta zein bere
bideari lotzen zaion arte, bakarrik eta
errari ibiltzeko sexu-heldutasunera
noiz iritsiko zain.
Harrapari hau hain da suminkorra,
ezen batzuetan arrano beltzei, ugatzei elkarrekin bizi diren lurraldeetan eta beste harrapari espezie txikiago batzuei (miru beltza) ere erasotzen baitie bere lurraldean sartzen
direnean. Bonelli arranoa oso berekoia da bere lurraldearen jabetzaz
eta sutsuki defendatzen denen aurka;

96

EUSKAL HERRIKO EGUNEKO HARRAPARIAK

horregatik ezin bizi daiteke beste


ezein harraparirekin, eta batez ere
inolaz ere ez arrano beltzarekin.
Hain zuzen ere, arrano eperzaleak
bizi diren mendilerroetan ez da
arrano beltzik, eta alderantziz.
ELIKADURA: hegaletan belatzaren azkartasuna eta aztorearen
trebezia eta arintasuna eta atzaparretan arrano beltzaren indarra
dituela, arrano eperzalea kale egiten ez duen ehiztaria da; ehizan ari

97

denean, bere lurraldean zehar


hegaldatzen da ez goi ez behe
bere ikusmen zoliaz bazter guztiak
miatzen. Egizarako duen gaitasun
apartagatik ingelesek "aztore-arranoa" esaten diote.
Harrapakina ikusten duenean,
jarrera goitik behera aldatzen zaio
eta buru-belarri ekiten dio ehizari.
Egin beharreko ahalegin guztiak
zehatz-mehatz kalkulatu eta ondoren ziztu bizian amiltzen zaio.
Batzuetan zelatan ere aritzen da,

zozo edo untxiren bat harrapatu nahi


duenean; horretarako haitz irtenetan
pausatzen da eta zeru-lurrak behatzen ditu.
Eta inoiz bikoteka ere ehizatzen du:
arrak edo emeak hegazti-saldo bati
ezustean oldartu eta sakabanatu
egiten ditu, eta besteak nahaspilaz
baliatuz bat harrapatzen du.
Harrapari honen dietaren %75 inguru hegaztiak dira, eta hegazti guztietatik eperrak dira nagusi, arranoaren
izenak adierazten duen bezala; gainerakoak usoak, zozoak, birigarroak, ipar-beleak, belatxingak, anatidak,
limoetako
hegaztiak...
Ugaztunetan untxia da beraren ihizi
nagusia, eta ondoren arratoiak eta
saguak datoz; narrastiak ere harrapatzen ditu, gardatxoak esaterako.
Arrano honen elikadura-ohiturarik
bereizgarriena urtaroaren arabera
harrapakinez aldatzeko duen gaitasun handia da, erraz baino errazago
moldatzen baita naturaren inguruabarretara.

Harrapari hauek oso sedentarioak


dira eta beren lurraldeari gogor atxikita egoten dira; neguan baizik ez
dira lekualdatzen, eguraldiaren
gogorrak bultzaturik. Beraren ehizaeremuaren azalera 150-200 kilometro karratu artekoa izan ohi da; ehizagune berak lurren %30 inguru hartzen du, eta gainerako lurretan arranoak harat-hunat ibili besterik ez du
egiten.
Gaur egun geroz eta gutxiago dira
sastraka mediterranearra duten
eremu zabalak, eta ondorioz arrano
eperzalea ere geroago eta urriagoa da.
HEDAPENA:
Bonelli
arranoa
Euroasian, Afrikako iparraldean eta
Europako Mediterraneo aldean bizi
da; artadiei oso loturik dago. Dena
den, Europan galtzeko zorian dago,
azken hamarkadetan populazioen
kopuruak izugarri jaitsi dira eta.
Iberiar penintsulan, mediterranear
ekosistemari loturiko hegazti honen
aterbe nagusian, 1990.eko zentsuaren arabera bikote habiagileen
populazioa 679 eta 755 bitartean
zegoena, eta Europa osoan 950
bikote zeuden gehienez.
Arrano eperzalearen subespezie
bat, Afrikako arrano eperzalea
(Hieraetus fasciatus spilogaster),
batzuen ustez espezietzat jo behar
litzatekeena, kontinente horretako
erdialdean eta hegoaldean bizi da,
bai eta Indonesiako uharte batzuetan ere, eta ez du inolako arriskurik.

HABITATA: Bonelli arranoa habitat


nagusia altuera txiki eta ertaineko
mendilerroak dira gutxitan ibiltzen
dira 1.600 m-tik gora, eta zehatzago zuhaitz ugari edo baso hostotsurik ez dagoen aldeak, baso trinkoek
ehiza eragozten baitiote.
Hegaztiok nahitaez behar dituzte
harkaitzak, labarrak eta haitz-horma
malkarrak habia ezeren beldurrik
gabe egin ahal izateko. Orobat,
habia inguruan sastraka mediterranearra nagusi den eremu zabalak
eduki behar ditu.

KALKULATUTAKO POPULAZIOA:
Bonelli arranoa, gure basoetan dau-

98

EUSKAL HERRIKO EGUNEKO HARRAPARIAK

den espezietatik urriena, bikote


bakar bat baizik ez baitago, Arabako
hegomendebaldean, hegazti basati,
erasokor eta ankerra da, eta izugarri trebea hegaz.
Araban geratzen den bikoteak baditu beste habia batzuk herrialde
horretaz kanpo ere.
Badakigu duela urte batzuk bikote
batek habia egiten zuela Arabako

trokatxo batean, baina gaur egun


arrano beltz bikotea bizi da bertan,
eta beste bikote baten berri ere
badugu: habia Burgosen egin arren,
Araban sartzen dira ehizan, eta
batzuek uste dute balitekeela habiaren bat edukitzea bertan. Arabako
arrano eperzaleak Ebro Garaiko
azpipopulazioko kideak dira; denetara hamar bat bikote dira.

99

ARRANO SUGEZALEA
(Circaetus gallicus)

KLASEA:
ORDENA:
SUBORDENA:

Aves
Ornithurae
Accipitres

FAMILIA:
GENERO:
ESPEZIE:

NOLA ANTZEMAN?: arrano sugezalea 63-69 cm luze izaten da eta 1,5-2,2


kilo edukitzen ditu; begi handiak ditu,
buruaren aurrealdean kokaturik, eta
horregatik beraren burua oso handia
da gainerako eguneko harraparienaren aldean; itxuraz hontza txikiarena
ematen du. Behetik begiratuta zuria da
eta orbain arreak ditu, eta bizkarraldea,
berriz, ilunagoa da. Lepoa eta paparra
arreak dira, eta horregatik soinean txanoa duela iruditzen du. Hegalak kolore
oso argikoak dira eta lehen eta bigarren mailako lumak arrez eta beltzez
zipristinduta ditu. Isatsean argi ikusten
zaizkio zeharretarako hiru zerrenda.
Mokoa nahikoa txikia da gorputzerako;
beltz-urdina da eta muturrean argizari
argia du. Hankak luzeak dira, gris
argiak, lumak gabe ezkata handi eta
gogorrak dituzte, sugeen haginkaden
babesgarri. Hatzak laburrak dira, eta
atzaparrak laburrak eta makurrak.
Arrano sugezalearen begi distiratsuak
buruko aurrealdean daude kokaturik,
hontzarenak bezala; hegan, hontza txikiak bezain isil egiten du; airean dabilela oso arina da, belatzari bekaitzik ez
izateko bezain arina; eta zeru goienetan ibiltzen ez du parerik, ezta saiek

Accipitridae
Circaetus
Gallicus

eurek ere ez diote horretan alderik


kentzen. Ezaugarri horiei guztiei esker,
tamaina ertaineko harrapari honek gaitasun handia du ehizarako.
Hegazti honen gorputza guztiz egokituta dago narrastiak eta batez ere
sugeak harrapatzeko: tartso luzeak
ditu eta oso azkarra da, suge pozoitsuen erasoetatik begiratzeko.
Begiak aurrealdean ditu, lehen esan
bezala; kolore hori-limoikoak dira eta
ikusmen estereoskopikoa ematen
diote arranoari: largabistak balira bezala, ehiza-eremua behatzen duenean,
haiei esker arrano sugezaleak oso
urrun eta zehaztasun handiarekin ikusten dute. Gainera, ezustean agertzeko
gaitasun handia duenez eta behetik
begiratuta zeruarekin nahasten denez
gero, etekin handia ateratzen die bere
erasoei.
BIOLOGIA: Negu amaieran narrastiak
lozorrotik bizten hasten direnean,
orduantxe itzultzen dira arrano sugezaleak Afrikako neguko aterbeetatik,
beren ehiza eta ugalketa lurraldeak
urtero bezala kolonizatzera; lurraldeak
8 eta 12 kilometro karratu bitartean
eduki behar ditu.

100

EUSKAL HERRIKO EGUNEKO HARRAPARIAK

101

Eta, hain zuzen ere, horren eremu


zabala eduki beharrak berekin dakar
gure lurretan arrano sugezalea oso
gutxi egotea. Beste harrapari batzuek
ez bezala, arrano hauek ez dute eragozpenik beste harrapari batzuekin
batera bizi izateko, ezta habia eremu
berean jartzeko ere, baina beste espezie batekoak izan behar dira, espezie
bereko arranoak harrapakin-lehian
hasiko lirateke eta.
Apiril hasieran, behin habia-eremua
hautatuz gero, bikoteek eztei-hegaldi
ikusgarriak egiten dituzte, garrasi
meheak egiten dituztelarik. Habiak
haritz edo pinu zaharren adaburuetan
egin ohi dituzte; oso ongi kamuflatzen
dituzte. Gainera, habia oso txikia izaten da hegaztien tamainarako, gehienez 50 zentimetroko diametroa izaten
baitu. Arrak eta emeak biek egiten
dituzte kumeentzako bizitokia eraikitzeko lanak, baina bakoitzak bereak:
arrak abarrak eta orbelak ekartzen
ditu, materialak, eta emeak elkarri lotu
eta taxutu egiten ditu, katilu eiteko
habia sortu arte. Apirilaren erdi aldera
edo hasieran, eguraldiaren arabera,
emeak arrautza bakar bat erruten du,
zuria eta biribila, 7,3 x 5,7 cm-koa;
berak txitatzen duen artean arrak
jakiak lortzen ditu, eta inoiz zereginak
trukatzen dituzte: arra habian geratzen
da eta emea ehizatzera abiatzen da.
Arrautza txitatzen 45 edo 46 egun
igaro ondoren, txitoa jaiotzen da, lumatxa gozoaz jantzita. Jaio berritan txitoa
oso txikia da, 90 gramo besterik ez du,
eta gorputzeko atalik nabarmenena
buru handia da. Jaio eta berehala ama
haragi zatitxoz elikatzen du, arrak

ekartzen dituen harrapakinetan hautatuak, eta eguraldi txarretik babesten


du: haize zakarra, bero handia edo
euri-jasak. Kumea hazi ahala, amak
bere kasa jaten irakasten dio, alegia,
sugeak osorik irensten. Txitoa behar
bezala hezteko, lehen horietan amak
ez ditu sugeak guztiz irensten, bestela egingo lukeen bezala; aitzitik,
azken muturra mokotik esekita edukitzen du, txitoak hartatik teinkatu eta
paparotik atera diezaion. Jan baino
lehen, gurasoek kumearen aurrean
erabiltzen dute sugea eta xaxatu egiten dute kentzen ahalegindu dadin;
halaxe hasten dira txitoaren lehenengo ehiza-irakaspenak. Txitoak gurasoen sugea harrapatzen duen bakoitzean hegalekin estaltzen du, arerioen
erasoetatik begiratzen ari balitz bezala. Ondoren haragi zatiak erauzten
dizkio bizkarretik.
Seigarren astea igarota, nahikoa hazirik dagoela, gurasoek bakarrik uzten
dute habia eta elkarrekin joaten dira
ehizan. Bi hilen buruan, guztiz lumaztaturik dagoela, kumea sugea gurasoen paparotik atera eta osorik irensteko
gauza da, kostata bada ere.
Jaio denetik 68-72 bat egun igarota,
inoiz hegatzeko praktikarik batere egin
gabe, habiatik irten eta gertuko zuhaitzen bateko abarren bateraino hegaldatzen da nola-hala. Lehenbizi jauzika
aritzen da eta hegalei eragiten die eta
ondoren planeatzen hasten da, gurasoak arreta handiarekin zaintzen dituela; gurasoek korronte termikoez nola
baliatu irakasten diote, ahalegin handirik gabe hegan ibiltzeko. Sugeak nola
aurkitu eta ehizatu ere irakasten diote,

102

EUSKAL HERRIKO EGUNEKO HARRAPARIAK

103

eta zer egin behar duen kosk egin ez


diezaioten... Gurasoak iraileko azken
egunak arte egoten dira kumearekin;
gero Afrikarantz abiatzen dira, batzuetan familia osoa batera, negua igarotzera.
Bi urte igaro arte gazteak ez dira
sexualki helduak. Ordura arte arrano
sugezale gazteak bakarrik eta noraezean bizi izaten dira, ez baitute ehizaeremurik.
ELIKADURA: arrano sugezaleak
eguzkiak gogor berotzen duenean
abiatzen da ehizara, harrapakinak erabateko jardunean ari direnean. Beraz,
eguzki-galdatan hasten dira hegan, 2535 bat metroko alturan eta hegalei ia
eragin gabe, eta narrastiak ager daitezkeen tokiak behatzeari ekiten diote,
hau da, haitzetako zirrikituak eta harri
tarteak...
Sugeren bat aurkitzen dutenean, soa
hartan iltzatu eta mailaz maila jaisten
da, harik eta ihizia dagoen lekura
behar bezainbat hurbildu arte; orduan,
atzaparrak aurreratu eta zabaldu eta
ziztu bizian amiltzen zaio. Narrastiaren
lepoari eta sabelari helduz haren
haginkatik begiratzen da. Batzuetan
sugeak harraparia zelatan dutela ohartzen dira eta horrelakoetan harri baten
ondoan babestu eta aurre egiten diote,
zutik jarrita eta sudur-ziztu ozenak eginez, eta ahaleginak eta bi egiten ditu
arranoari kosk egiteko. Harrapariak,
etengabe jauzika ari dela, eraso egitera xaxatzen du suge, eta hark kale egiten duen baten atzaparrez lepoa atxiki
eta mokokada azkar batzuez hil egiten
du. Suge hil ondoren, berehala irens-

ten du, burutik hasita beti, edo bestela


gertuko zuhaitz batera eramaten du.
Arrano sugezalearen ohiko ihizia
Montpellierko sugea da, gure basoetan
dauden ugarienetakoa, eguneko azturak dituena eta are egun euritsuetan
ere bizi-bizi aritzen dena. Horrez gainera, eskailera-sugeak, ferra-sugeak
eta sugegorriak ere harrapatzen ditu;
dena den, sugegorri askorik ez du ehizatzen, gauekoa da eta.
Harrapari honen dietaren %90 sugeak
dira eta gainerako %10 muskerrak,
sugandilak, ziraunak eta, inoiz, apaburuak, apoak eta saguak ere bai.
Urdailean kilkirrak, zizareak eta katagorri-hondakinak aurkitu zaizkio.
Jendearen ustez arrano sugezaleari ez
dio kalterik egiten sugegorriaren
pozoiak, baina egiaztatu da hori ez
dela erabateko egia; izan ere, pozoia
odolera helduz gero soilik da kaltegarria. Bestela, sugegorria jaten duenean, urdailean eta liseriketan zuku gastrikoek pozoia beste edozein proteina
bezala deskonposatzen dute.
HABITATA. narrastiak jan ohi dituenez, baso, bide eta harkaitz eguzkitsuen ertzetan egoten da zelatan, halakoxe lekuetan ibiltzen baitira bere
harrapakinak. Inoiz ere ez da hegaldatzen hostozabal basoen gainetik; aitzitik, landa zabaletan ibiltzen da hegan,
eta are soro-baratzeetan ere.
Oro har, goranzko korronte beroak sortzen diren maldak hobesten ditu, haiez
baliatuz hegalei eragin gabe eta indarrik xahutu gabe igo daiteke eta.
Dirudienez, arrano sugezaleak kareharrizko lurrak hobesten ditu, eta hobetsi

104

EUSKAL HERRIKO EGUNEKO HARRAPARIAK

105

ere erraz berotzen direnez mikroklima


beroa sortu eta narrastiak azkarrago
itzartzen direlako lozorrotik.
HEDAPENA: Europako lurralde epeletan, Mediterraneo aldean eta estepetan bizi da, bai eta Afrikako iparraldean
eta Asiako mendebaldean ere,
Indiaraino. Europan, Baltikoraino heltzen da, baina, hala ere, ez da ageri
Atlantikoari
begira
dauden
Erteuropako lurraldeetan.
Aarrano sugezaleak irail amaiera eta
urriaren erdi alde bitartean migratzen
du, udazkenarekin batera narrastiak
lozorrotzen direnean. Orduan ez du
izaten beste irtenbiderik Afrikara
hegaldatu eta negua Senegal,
Ghana, Nigeria edo Marokoko estepa
zuhaiztunetan igaro baino.

Gure basoetako eta Frantzia osoko


arrano sugezaleak Gibraltarko itsasartea zeharkatuz heltzen dira neguko bizitokietara, eta Europako ekialdekoak, berriz, Bosforoko itsasartean
zehar, Palestina eta Sudan igarota.
Negua igaro ondoren, arrano sugezaleak Europara itzultzen dira, habia
egitera.
KALKULATUTAKO POPULAZIOA:
Euskal Herrira martxo aldean heltzen
dira lehenengo bikoteak, baina "multzo handia" ez da iristen apiril hasiera
arte.
Bikote bakan batzuek Bizkaiko eta
Gipuzkoako kostaldeko mendilerroan
egiten dute habia; nolanahi ere, askoz
ugariagoak dira lehorrean barna dagoen bigarren mendilerroan, zeren eguzkimendu oneko eta zuhaiztiak eta landak tartekaturik dauden ia mendimultzo guztietan bizi baitira, bakarturik
bada ere (Leireko mendilerroa, Izko
mendia, Arantxaga...).
Aitzitik, Arabako lautadako soroetan
ez da ageri, han ez dagoelako ez
zuhaitzik habia egiteko ez larre eta
eremu harritsurik ehizatzeko. Arrano
sugezale gehien bizi den aldeak
Aramo-Bedaia mendilerroak, Iturrieta
mendiak eta Toloo-Cantabria-Codes
mendilerroetako adarrak dira. Arabako
iparraldean 20 bikote zenbatu dira.
Euskal Herria denetara 75-80 inguru
egoten dira. Europan, 6.000-14.000
bikote bizi direla zenbatetsi da, eta
haietarik 1.700-2.100 inguru Iberiar
penintsulan bizi dira. Euskal Herriko
Espezie Mehatxatuen Katalogoan
arrarotzat jo dute.

106

EUSKAL HERRIKO EGUNEKO HARRAPARIAK

107

amabost mirotz espezie


daude, hamahiru Circus
generokoak
eta
bi
Polyboroides generokoak. Denen
ezaugarri baterakoak dira hegaldatzean silueta mehea agertzea, hanka
luzeak izatea eta hegalak gorantz bilduta dituztela hegan egitea. Mirotz
urdin arrak urdin griskara ditu hegalak eta isatsa, baina gainerako espezie guztietako ar helduek grisa dute
lumaje osoa; emeak oso bestelakoak
dira, handiagoak izateaz gainera
lumaje marroia baitute. Nolanahi ere,
espezie guztiek jarduten dute antzera: landa, zingira eta
sastraken gainean
planeatzen
dute
hegazti,
ugaztun
eta,
batez
ere,
................................ (Circus cyaneus)
arrautza bila, eta
..................... (Circus aeroginosus)
batzuetan intsek............................ (Circus pigargus)
tuak eta narrastiak
...................... (Circus assimilis)
ere
harrapatzen
............................... (Circus maurus)
dituzte.
........................ (Circus cinereus)
Europan lau mirotz
................ (Circus macrourus)
espezie bizi dira:
............. (Circus melanoleucus)
mirotz
lepazuria,
........ (Circus spilonotus)
mirotz urdina, mirotz
........... (Circus approximans)
zuria eta zingira........................ (Circus ranivorus)
mirotza. Horietatik,
....................... (Circus maillardi)
azken
hirurek
......................... (Circus buffoni)
Euskal Herrian egi.................. (Polyboroides typus)
ten dute habia,
(Polyboroides radiatus)
baina udazkenean
Afrikara joaten dira
migrazioan negua

108

EUSKAL HERRIKO EGUNEKO HARRAPARIAK


igarotzera.Tamalez, Euskal Herria
Europa osoan bezala geroago eta
zingira-mirotz, mirotz zuri eta mirotz
urdin gutxiago daude, isileko ehiztariek habietatik arrautzak osten dituztelako eta, batez ere, gizakiok
beraien ugalketa-biotopoak narriatzen ari garelako, hezeguneak lehortzen ari baikara.
Hala bada, geroz
eta mirotz gutxiago
heltzen dira helduarora.
Australia,
Timor
eta Zelebes uharteetako
mirotz
pikardatuak
(C.
assimilis) izan ezik
gainerako espezie
guztiek lurgainean
egiten dute habia;
arrak eta emeak
biek jarduten dute
habia egiten, baina
emeak egin ohi du
lan gehiena.
Emeak 3-6 arrautza errun ohi ditu;
txitoak 27 eta 39
egun
bitarteko
epealdian jaiotzen
dira, espeziearen
arabera.
Amak
jaten ematen die
kumeei eta arra
ehizan aritzen da.
Kumeetan txikiena
hiltzen bada, besteek jan egiten
dute. 35-40 bat
egun igaro ondo-

ren, txito lumaztatu txikiak hegan egiteko gauza dira jada, baina oraindik
beste bi aste eman behar dituzte
habia inguruan, gurasoen lepotik
jaten.
Emeak bi urterekin heltzen dira heldutasun sexualera; arrek, berriz, urtebete gehiago behar izaten dute.

109

ZINGIRA-MIROTZA
(Circus aeroginosus)

KLASEA:
ORDENA:
SUBORDENA:

Aves
Ornithurae
Accipitres

FAMILIA:
GENERO:
ESPEZIE:

NOLA ANTZEMAN?: zingira-mirotza


48-56 bat zentimetro luze izaten da
eta 400-800 gr bitarteko pisua izaten
du. Liraintasunean mirotz guztietan
azkena da zingira-mirotza, eta tankeraz mirotz urdina eta mirotz zuria
baino sendoagoa da. Halaber, ez du
haien ipurtxuntxur zuria.
Arraren lumajea arrea da, isatsa eta
hegal zuriekin; emeak, aldiz, luma
zurixkak ditu buruan eta garondoan.
BIOLOGIA: martxo amaiera eta apiril
hasiera bitartean itzultzen dira zingira-mirotzak neguko bizitokietatik;
heldu eta berehala habia egiteko
lurraldearen
bila
hasten
da.
Lurraldearen azalera aldean bizi
diren mirotzen kopuruaren araberakoa da, baina gutxienez 170 eta 270
metro bitarteko erradioa izan behar
du. Espezie bereko mirotzen bat
eremu horretan barneratuz gero,
jabeak ez du dudarik batere egingo
eta bortizki erasoko dio, harik eta
kanpora egotzi arte.
Amodioaldia hasitakoan, eme minez
dabiltzan arrei lumaje arre argi ikusgarria sortzen zaie, paparrean beltzez pikardatua eta zertxobait iluna-

Accipitridae
Circus
Aeroginosus

goa bizkarrean. Hanketako izterretan


luma gorrixkak izaten dituzte eta isatsean luma gris urdinkarak.
Ohiko jarrera hautsita, arrek garrasi
biziak egiten dituzte beren hegaldi
eta jauzi guztietan, behin eta berriro
etengabea, padura inguruetako
emeak erakarri nahiz. Emeen ezteilumajea, berriz, arrena baino askoz
motelagoa da, ia goitik behera txokolate kolorekoa, sorbaldetan eta
buruan argiuneak baditu ere.
Arrak emea erakartzea lortzen duenean, erakusketako hegaldiak areagotzen ditu: hasieran hegalei astiro
eta era irregularrean eragiten die,
baina ondoren zeruan gora eta behera hasten da bat-batean, goitik izugarrizko azkartasunarekin amiltzen
delarik. Emea lagun izaten du ezteihegaldian; haren atzetik jazartzen ibili
ondoan, halako batean arrak emea
harrapatzen du atzaparrez eta lurrera
jausten dira biak. Erritu hori amaitutakoan arrak emea estaltzen bide du.
Behin ernaldu ondoren, emea habia
egiteari lotzen zaio; zeregin horretan
arrak ia ez dio lagundu ere egiten.
Oro har, landare artean egin ohi du,
uretatik 10-20 bat zentimetrotara.

110

EUSKAL HERRIKO EGUNEKO HARRAPARIAK

111

Landaretzari tinko eutsita, abar eta ihi


idorrez egiten du, eta tankeraz 50140 cm bitarteko diametroko plataforma biribila da, barrualdea kimu bigunez eta belar mehez jantzia. Habia
burutu hurren dagoela, emeak ez du
ia zirkinik ere egiten bertatik, eta
arrak berriz bikotearen lurraldea
defendatzen du eta ehizan aritzen da,
bere lagun nekaezinari jaten emateko. Arrak emeari harrapakinen bat
eramaten dionean, ez du habian
uzten; aitzitik, emea bide erdira irten
arte itxaroten du eta ondoren ihes
egiten du, emea atzetik jazartzen
zaio eta arrak harrapakin hila askatzen du, emeak airean harrapa
dezan. Inoiz lurgainean ere uzten du.
Errunaldia gertu dagoenean, apiril
erdi aldean edo, emeak ez du zirkinik
egiten habiatik. Erruten hasitakoan,
lauzpabost arrautza zuri urdinkara
erruten ditu bi edo hiru eguneko tarteekin; arrautzen tamaina 50 x 39 mm
izaten da. Ondoren, emeak (berak
soilik) zazpi aste ematen ditu arrautzak txitatzen; kumeek lumatxa zurixkarekin jaiotzen dira. Lehenbiziko
egunetan amak gertu-gertutik zaintzen ditu eta arrak ekarritako harrapakinez elikatzen ditu: karraskariak,
anfibioak, narrastiak.
Kumeak oso azkar hazten dira eta
hiru aste eta erdirekin, hasierako
lumatxa motela barik luma arreak
dituztela, habia barruan itzulinguruka
hasten dira eta hegalei eragiten hasten dira, paparreko muskuluak sendotzeko. Ama, ordura artean beti ere
kumeen ondoan egon dena, habiatik
irteten hasten da, arrarekin batera

ehizatzera. Arrautzatik irten direnetik


hilabete eta erdi igarota, mirotzkumeek beren lehenbiziko hegaldiak
egiten dituzte, gurasoek bultzaturik.
Geroztik, ikasketaldia dator, kumeek
hegan egiteko eta ehizatzeko teknikak ikasi behar dituzte eta: nola
antzeman lezkadietan ezkutatutako
hegaztiei, nola harrapatu ustekabean
kopetazuri-aldrak eta nola itxaron
eroapenarekin ihidi inguruan ihes egitea lortzen dutenean; hitz batez,
gurasoek beren kabuz bizi izateko
beharko duten guztia irakasten diete
kumeei.
ELIKADURA: zingira-mirotza, mirotz
urdinarekin eta mirotz zuriarekin
batera, landa zabaletan ez beste inon
ehizatzen ez duten eguneko harrapari bakarrak dira; lurgainean dabiltzan
animaliatxoa izaten dira beraien
harrapakin nagusiak, hegaz dabiltzanekin ez baitute zer eginik. Izan ere,
horrexegatik garatu dute beren
hegaldatze-teknika
berezia.
Lurgainetik oso gertu planeatuz eta
bere begi zoliez bazter guztiak arakatzen dituela, zingira-mirotza padura
eta zingiretako ehiztaririk trebeena
da. Beraren ehiza-lurraldea gainerako harrapariena baino askoz txikiagoa da (250-350 bat hektarea), hezeguneetan harrapakin ugari izaten baitute beti. Hala bada, hezegune berean bikote bat baino gehiago aritzen
denean, ehiza-lurraldeak hainbana
egiten dituzte inolako arazorik gabe;
hortxe ageri da espezie honen soziabilitate handia. Ehizan ari denean,
azkartasuna eta ezusteko erasoak

112

EUSKAL HERRIKO EGUNEKO HARRAPARIAK

113

ditu bere arma nagusiak. Ur-hegaztiak lezkadian daudela, mirotza ustekabean eta bat-batean oldartzen
zaie, eta estuasunean harrapakinek
ez dute astirik izaten behar bezala
ihes egiteko; harrapakin bat hautaturik duela, mirotzak hegada azkartu
eta gainera amiltzen zaio.
Harrapakinak ihi artean ezkutatzea
lortzen badu, zingira-mirotzak ez du
amore ematen eta zeruan hegaldatzen geratzen da, behetik ez ohartzeko bezain altu, harik eta biktima arriskua pasatu dela fidaturik berriro irten
arte. Orduan berriro oldartuko zaio,
atzaparrak zabal-zabalik.
Zingiretako eta lezkadietako landare-ingurune trinko eta itxira ezin
hobeto egokitua, zingira-mirotzak
ikusmen zorrotz-zorrotza du eta ongi
kamuflatutako harrapakinei eta ingurunean ostendutako habiei antzemateko gaitasun aparta ere bai.
Bere hanka luzeei esker urmaeletan
barna murgiltzen diren ur-arratoiak
eta ur-sugeak harrapa ditzake, trebezia handiarekin.
Karraskariak jaten ditu batik bat, eta
batez ere ur-arratoiak, lursaguak,
saguak eta untxiak; dena den, udaberrian eta udan aurreko ugaztun horiek
bigarren mailan geratzen dira anfibioen, narrastien, arrainen (karpak batez
ere), intsektu handien eta txori-kumeen aldean.
Airean dabilela, zingira-mirotzaren
hegada miru beltzarenaren antzekoa
da, biek ere arraun-lumak zabaldu
eta hegalak jasotzen baitituzte
korronte termikoetan gora ari direnean; nolanahi ere, zingira-mirotzak

hauxe du bereizgarri: hegalak jasoxe


geratzen zaizkio.
HABITATA: zingira-mirotzaren habitata anfibioak, sugeak eta ur-arratoiak eta hainbat ur-hegazti bizi diren
zingira, aintzira eta lezkadietan dago;
harraparia hau habitat horietako elikadura-piramedearen gorengo erpinean dago kokaturik.
HEDAPENA: zingira-mirotza paleartikoko hegaztia da, hain zuzen ere
erregio horretako alde boreal epeletako eta Mediterraneo ingurukoa.
Afrikako iparretik hasi eta Europa
zehar Eskandinaviako hegoalderainoko lurretan bizi da, ekialdetik
Errusiako Mongoliako eta Txinako
estepetaraino heltzen dela. Europako
iparraldea eta erdialdean eta Asian
bizi direnek Afrikako tropikoaldera,
Filipinetara eta Borneora migratzen
dute neguan, eta Iberiar penintsulan
bizi direnak, berriz, sedentarioak izaten dira giroa alde dutenean. Hala
ere, gurean bizi diren zingira-mirotzetako askok Afrikara migratzen
dute neguan Gibraltarko itsasartea
zeharkatuz.
Hegan egiteko gaitasun handia dute;
aski dute hegalei bi aldiz eragitea lurgainetik gertu ehun metro baino
gehiago egiteko planeatzen, eta zeinahi haize-korronte txiki nahiko dute
zeruan oso gora egiteko. Hegazti
harrapari honek ez du inolako eragozpenik urtza handietan zehar
hegan egiteko. Horregatik, ez da
batere harrigarria izaten inoiz itsaso
zabalean aurkitzea migrazioetan,

114

EUSKAL HERRIKO EGUNEKO HARRAPARIAK

115

kostaldetik ehundaka kilometroko


bidean.
Mirotz hauek Gibraltarko eta
Bosforoko itsasarteetan biltzen dira
beren migrazioetan, bai udazkenean
bai udaberrian.
KALKULATUTAKO POPULAZIOA:
harrapari honek (silueta estilizatua,
isats luzea eta hegal jasoxeak) atzerakada handia izan du azken hamarkadetan Europa osoan, alde batetik
fadurak lehortu direlako eta bestetik,
eta batez ere, geroago eta pestizida
gehiago erabiltzen delako; izan ere,
pestizidak erraz asko disolbatzen dira
uretan, eta hala paduretan zabaltzen
dira. Horrenbestez, habitat horretako
katea trofikoaren gorengo katenbegian egonik, zingira-arranoak beste
ezein animaliak baino kalte handia-

goa jasaten du. Pestizidek sarraski


handia egin dute arrano espezie
honen populazioetan, eta gaur egun
ere egiten ari dira: arrak antzutzen
dituzte eta arrautzen oskola hauskor
bilakatzen dute, organokloratuak kaltzio mentsa sortzen baitu emean, eta
ondorioz gurasoek hautsi egiten
dituzte txitatzean. Bernako eta
Bonneko hitzarmenek babesten
dituztelarik, zingira-mirotzak nahikoa
ugaldu dira Europan azken bost urteetan, are Holandan bertan ere, non,
70eko hamarkadaren lehen urteetan
beherakada larria izan ondoren,
hezeguneak eta fadurak babesteko
politika eraginkorren bitartez populazioak ongi handitu baitira.
1990eko zentsuaren arabera Iberiar
penintsulan 481-552 bat bikote bizi
zirela zenbatetsi zen, baina Euskal
Herrian din ez
dago populazio iraunkorrik.
Aitzitik, migrazioaldian, apirila eta iraila
bitartean alegia, zingiramirotza bakan
batzuk ikusten
d
i
r
a
Txingudiko
badian
eta
Ullibarriko
urtegiaren
inguruetan.
Europa osoan
45.000 bikote
inguru
bizi
direla uste da.

116

EUSKAL HERRIKO EGUNEKO HARRAPARIAK

117

MIROTZ ZURIA
(Circus cyaneus)

KLASEA:
ORDENA:
SUBORDENA:

Aves
Ornithurae
Accipitres

FAMILIA:
GENERO:
ESPEZIE:

NOLA ANTZEMAN?: tamaina ertaineko harraparia, gorputz lirainekoa


eta hego eta buztan luzekoa. Heldua
denean, mirotz zuria 43-51 cm luze
da eta 300-500 gr izaten ditu.
Arra gris errauskara da goialdean,
beltzak diren lehenengo arraunlumak eta zuria den ipurtxuntxurra
izan ezik.
Azpialdean, nabarmena da lumadiaren kolore zurixka, hegoen muturretako beltza izan ezik. Emeek ez dute
kolore grisik, ipurtxuntxurraren kolore
zuri deigarria izanik.
BIOLOGIA: mirotz zuria migratzaile
partziala da; udazkenean denak joaten dira gure basoetatik eta martxo
amaiera aldean itzultzen dira.
Itzulitakoan, arrak, gris hauskara
kolorekoak, beren habia-lurraldeaz
jabetzen dira eta eztei-hegaldi akrobatikoak egiten hasten dira: txandaka
planeatzen dira eta txandaka 30 bat
metroko altueratik amiltze-jauzi azkarrak egiten dituzte, hegalak ia itxita
dituztela; halako jauzietan, lurrera
heldu aurretik norabidea aldatu eta
bihurgunea eginez berriro igotzen
dira; behin eta berriro aritzen dira

Accipitridae
Circus
Cyaneus

gora-behera joko honetan, batzuetan


are hogeita hamar aldiz jarraian ere.
Arra bere erakustaldian ari delarik,
emea (gaztainkara, behealdea okreska eta zerrenda zabalekin) berari so
egoten da; batzuetan hegaz aritzen
da arraren azpian, beraren jauzi eta
igoera etengabeetan lagunduz.
Halakoetan ohikoa da arrak emeari
erasotzen diolako plantak egitea;
orduan emea defentsa-posturan jartzen da eta arrak hegadaren azkartasuna moteltzen du. Emeak, arraren
atzean hegan ibili ondoren, lurgainean pausatu eta janari-eskekoak diruditen garrasiak egiten dituenean,
ernaltzeko prest dagoen seinale argia
ematen ari zaio arrari. Hark berehala
ulertzen du eta emearen gainera
jauzten da; emeak isatsa jasotzen du,
ados dagoela adierazteko. Bitxia
bada ere, arrak harrapakinen bat
eman ondoren estaltzen du emea,
eta horregatik ia beti du animaliaren
bat atzaparretan. Errunaldian zehar
eta emeak azken arrautza errun duenetik astebete igaro bitartean bikoteak hainbat aldiz kopulatzen du. Oro
har, habia emeak egiten du batez ere;
arrak abarrak eta orriak ekarri beste-

118

EUSKAL HERRIKO EGUNEKO HARRAPARIAK

119

rik ez du egiten. Nolanahi ere,


batzuetan lagun gabeko arren bat
habia eraikitzen hasten da, emeari
zer erakutsia izateko. Mirotz zuriek
toki beren egin ohi dute habia urtero.
Otadietan, zereal-soroetan edo pinudietan, belarrak, kirtenak eta abartxoak bilbatuz 40-45 bat cm-ko diametroa duen plataforma eraikitzen dute,
4-5 cm sakon dena.
Maiatza eta ekaina bitartean emeak
4-6 arrautza erruten ditu, batetik bestera bi egun igarotzen direla; arrautzak zuri urdinkarak izaten dira, puntu
grisez edo arre-gorrixkaz pikartatuak,
45 x 35 mm-koak eta 9-34 gr-ko pisukoak. Urtean behin bakarrik ugaltzen
dira, baina lehenbiziko errunaldiko
arrautzak galduz gero, bikotea berriro
saiatzen da. Emeak berak bakarrik
txitatzen ditu arrautza hilabetez; hiltzen bada, arrak arrautzak estaltzen
ditu, baina ez ditu behar bezala txitatzen, eta horrelakoetan arrautzetatik gutxitan jaiotzen dira txitoak.
Arrak habiara harrapakina eramaten
duenean, emeari urrunetik jakinarazten dio garrasiz; arraren mezuaz
oharturik, emea habiatik irten eta
hegalez abiatzen da bide erdira; arra
dagoen tokira heldutakoan, hark
harrapakina askatu eta emeak airea
harrapatzen du; ondoren habiara
itzuli eta txitatzen ari dela jaten du.
Txitoak jaiotzen direnean, amak
arrautza-oskolak kentzen ditu habiatik; batzuetan ia osorik jaten ditu.
Lehenengo astean amak ez du zirkinik egiten habiatik eta arreta handiarekin zaintzen ditu kumeak; bigarren
astean, berriz, irtenaldiak egiten

hasten da, baina ez janari bila, ehiza


arraren ardura baita, baizik eta
paseatzen ibiltzera. Hala ere, habiara itzultzen denean kumeak eguraldi
txarretik begiratze jarraitzen du hirugarren astea arte. Lehenbiziko
lumak hazitakoan, artean jaiotzatik
lau egun baizik ez direla igaro,
kumeek hegalei eragiten hasten
dira, tartsoen gainean sendo finkaturik daudela. Bi aste dituztela, habiatik irten daitezke eta landaretzan
murgildu, eta hamabost egun geroago beren kabuz jan ditzakete gurasoek ekarritako harrapakinak; izan
ere, hirugarren asterako emea arrarekin batera aritzen da ehizan. 30-35
bat egun igarota, behin betiko uzten
dute habia. Txitoen hazkuntza hasten den unetik beretik arrak lehenengo eta bi gurasoek gero gogotsu
defendatzen dute habia etsaien erasoetatik, dela habia gainetik hegan
ibili eta garrasi eginez, dela talaia
batean kokatu eta garrasi eginez
isatsari gora eta behera eragiten
dioten artean. Sarkinak ohar-mezu
horiek aintzat hartzen ez baditu,
mirotz zuriak ez du dudarik egiten
eta zuzenean oldartzen zaio, emea
batez ere, honetan arra baino
suminkorragoa baita.
Gure basoetatik gazteek migratzen
dute lehenengo, Europako toki
gehienetan bezala eta Siberiakoek
ez bezala. Bakarrik migratzen dute.
Negua igaroko duten lurraldera iristen direnean, egunez ehizan aritzen
dira eta gauez elkarretara biltzen
dira lo egiteko, batzuetan talde handietan gainera.

120

EUSKAL HERRIKO EGUNEKO HARRAPARIAK

121

ELIKADURA: mirotz zuriaren harrapakinik maizenak lurgaineko ugaztun


txikiak (lursaguak, karraskariak, satitsuak) eta txori txikiak (hegatxabalak,
kuturlioak) dira, lurgaineko animalietan espezializatuta dago eta.
Halaber, limoetako hegaztiak ere ehizatzen ditu: txirriak, hegaberak, lertxuntxoak.
HABITATA: Euskal Herriko landetako
sastraka eta iratzeen gainean bi
metro eskaseko altueran hegaka, gris
hauskara koloreko harrapari eder bat,
zeru urdin zilarkaran nekez ikusten
dela, ugaztun eta hegazti txikitan ari
da buru-belarri; mirotz zuria da. Gure
mendietan udazkenean eta udan izaten dugu.
Ehizarako zein ugaltzeko eremu irekiak behar dituen espeziea da.
HEDAPENA: orduak eman ditzake
airean nekatu gabe, beste mirotz
espezie biek bezala (zingiretakoa eta

urdina); mirotz zuria Lurreko alde


epel eta boreal guztietan bizi da, hau
da, Ipar Amerika eta Europako hainbat lurraldetan, Iberiar penintsulako
iparretik hasi (Portugalgo iparraldea
eta Pirinioetako erdialdea) eta
Eskandinaviako iparraldeko muturmuturreko lurraldeetaraino.
Euskal Herrian, Cantabria mendilerroan bizi da, hain zuzen ere Pipan
eta Bernedo bitarteko mendi-hegietan; lurralde horietan mirotz urdinarekin batera bizi da. Kantaurialdeko
mendialdean bizi da. Hala ere,
Arabako Errioxan ez da ageri, ez baitago aski zuhaitz ez hezetasunik.
Atlantikoaldea,
Bizkaian
eta
Gipuzkoan, zuhaitz gutxiko hegi eta
muinoetan ibiltzen da, eta baso
berrietan ere bai, sasiz eta otez inguratutako pinu gazteen artean.
Gipuzkoan Bizkaian baino ugariagoa
da eta hobeto banaturik dago; hiru
lurraldeetan zenbatetsi da 190-146
bat bikotek egiten dutela habia.
Mirotz zuria oso erra ezagutzen da
landa zabaletan hegaz dabilela,
taxuera luzanga eta liraina baitu.
Gehienak kantaurialdeko barrualdean bizi dira (%63), alde atlantikoan
bikoteen %31 bizi dira eta alde mediterranearrean %6.
KALKULATUTAKO POPULAZIOA:
azkenengo zentsuen arabera, Iberiar
penintsulan 839-999 bat bikotek egiten dute habia, eta Europa osoan bizi
diren bikoteen kopurua 22.000 eta
32.000 bitartekoa da. Euskadin interes bereziko espezie da Espezie
Mehatxatuen Euskal Katalogoan.

122

EUSKAL HERRIKO EGUNEKO HARRAPARIAK

123

MIROTZ URDINA
(Circus pygargus)

KLASEA:
ORDENA:
SUBORDENA:

Aves
Ornithurae
Accipitres

FAMILIA:
GENERO:
ESPEZIE:

NOLA ANTZEMAN?: mirotz urdinen


arrek kolore grisa agertzen dute,
behealdean zuritzen zaiena. Isatsa
eurrez barraturik dago eta hegoek,
punta beltzez amaituta, zerrenda beltza dute luma sekundarioen parean.
Ezaugarri horrek eta ipurtxuntxurraren abardura grisak bereizten dituzte mirotz zuriaren arrarengandik,
berarekin antz handia baitute. Emeek
tonu marroiak dituzte bizkarraldean,
marradura argidun sabelaldean argitzen zaizkienak. Isats barratua dute,
eta ipurtxuntxurraren tonu ilunak
bereizten du mirotz zuriaren emearengandik.
Mirotz urdinak taxu lerdena du,
bereizgarri dituela hego luze eta
angelutsuak, isats luzea eta tartso
lerdenak. Horrez gainera, kontuan
izaten badugu 41 eta 46 zentimetro
luze bitarteko gorputz txikia duela
bere pisua 250 eta 430 gramo bitartean dago pentsa daiteke hegazti
ahula dela, baina, egia esan, bere
hegan eta ehiza egiteko teknika bereziaren zerbitzura ditu gorputz-atal
guztiak. Harrapari hau lerratu egiten
da zintzilika antzean zelai eta sastraka gainean, aldiz planeatzen, aldiz

Accipitridae
Circus
Pygargus

hegoei azkar eraginez eta tximista


bezain azkar mugituz, galburuak
orraztuz, zuhaixka artean supituki
agertu eta bere harrapakinak ezustean hartzeko.
BIOLOGIA: martxoaren amaiera
aldera, lehenengo mirotzak Euskal
Herrira iristen direnean, arabar lautada zabalak, zelaiak eta lur irekiak izaten dira, beste urte batean, haien
kulunka-hegada eta itzulinguru miragarrien lekuko. Laster eratzen dira
bikoteak, hegada betean bereizgarri
direla V irekiaren formako aurrealdeko irudia egiten dutelako. Ezteihegaldietan, kide biek egiten dituzte
zirkuluak altuera nabarmenean eta
bat batean oldartzen dira behera,
hegoak erdi itxita dituztela. Orduan,
arrek oihu erlats txikiak jaulki ohi
dituzte, eta emeek txistu zorrotzez
erantzuten diete erori bitartean.
Lurretik metro batzuetara, arrak gora
egiten du berriro eta hainbat itzulinguru egiten ditu bere ardatzean biraka, gero, hegoak erdi irekita dituela,
zenbait uhindura normalean bi egiteko bere hega-bidean. Gero, hurbil
darraion emearekin batera, gora egi-

124

EUSKAL HERRIKO EGUNEKO HARRAPARIAK

125

ten du berriro ere. Beste batzuetan,


arrek behera oldartzen dira beren
emeen gainera, eta hauek lur-mailatik hartzen dituzte atzaparrak agerian
eta txistuak egiten. Arrak lurrean
geratzen dira garrasika, emeak
hegan urruntzen diren bitartean.
Eztei-hegaldiak
amaitutakoan,
emeak habia sinple bat egiten du
lurrean belarrak, lezkak edo gramineoen zurtoinak erabilita. Trebeki kamuflaturik aurkitzen da beti labore-soroetako galburuen artean edo larre
hezeetako belar altuen artean.
Bertan uzten ditu apirilaren amaieran
eta maiatzaren hasieran 4 edo 5
arrautza, eguneko bat erruten dituenak. Arrautzak zuriak dira, baina tonu
berde urdinxka xehea agertzen dute,
batzuetan marroiez orbanduta egon
daitekeena. Txitaldiak hilabete irauten du gutxi gorabehera, txitoak jaio
artean, eta emea soilik arduratzen da
eginbeharraz, arrak jaten ematen
dion bitartean. Arra berandutzen
bada eta goseak jota badago ere,
emea ez da irteten habiatik harrapakin bila; arrari, berriz, bide erdira hurbiltzen zaio mokoan janaria dakarrenean.
Txitoek lumatxa zuria dute jaiotzerakoan, eta beste batez ordezkatzen
dute astebete baino lehen; bigarren
horrek helduen behin-betiko lumak
eduki arte iraungo die. Emea egun
batzuetan baino ez dago jaioberrien
zain, gero arrari laguntzen baitio
habiara harrapakinak ekartzen, esaterako, satainak, lursaguak, narrastiak eta intsektuak.
Txitoek defentsako mekanismo bat

garatu dute berezko etsaien aurka


beren eboluzioan zehar. Horrela,
geldi-geldi geratzen dira bele edo
azeri bat hurreratzen zaienean,
detektatuak ez izateko moduan edo
ehiztariak harrapakin fresko eta bizia
eramateari utz diezaion. Baina taktika
horrek ez badu balio, orduan beldurrarazten ahalegintzen dira mokoa
izugarri irekiz eta hegoak harrotuz
garrasi handiak egiten dituztela.
Txitoek batera jaio ez direnez gero,
egiaztatu egin daiteke nola tamainaren diferentziak eragina duen harrapakin urriko urteetan, azken jaioak
diren ahulenak hiltzen baitira. Txitoak
heldu ondoren, irailaren eta urriaren
bitartean, familia osoak migratzen du
bere negu-pasako lekuetara, hots,
Senegaletik Hego Afrikara eta Eki
Afrikara
arteko
lurraldeetara.
Ekialdeko populazio batzuek Indian
ematen dute negua.
Gazteak erraz bereiz daitezke
orduan, emeen kolore berdintsua
agertzen dutelako, hau da, gris
marroikara, baina gorrixkagoak direla
behealdeetan eta sabelaldeko marradurarik ez dutela. Batzuetan andana
ugari baina ez oso trinkoak eratzen
dituzten arren, ez dira moltsotzen,
bete hegazti batzuk bezala, itsasarteetan, Bosforo edo Gibraltarko itsasarteetan kasu, Mediterraneoa igarotzeko, ez baitute behar, hegazti planeatzaileek ez bezala, gorantz egiten
laguntzeko korronte termikorik. Beren
arraseko hegaldia, hegaketa eta planeoen ondorioa, aski zaie zabalera
ozeaniko handiak zeharkatzeko, itsas
haize eztiaren laguntza soilaz.

126

EUSKAL HERRIKO EGUNEKO HARRAPARIAK

127

ELIKADURA: ugaztun txikiak (lursaguak, saguak, satitsuak), narrastiak


eta intsektuak.

artean, uzta biltzean esan bezala


jokatzearen garrantziaz jabe daitezen.

HABITATA: estepak eta laborantzako lautadak dira mirotz urdinaren


habitatak, eta haietan bizi da lur arrasean. Eta hain zuzen ere habia lur
gainean egiteko ohitura da beraren
mehatxurik handiena, ez berezko
etsai dituenek azeria, katajineta,
erbinudea edo korbidoak habia
erraz erasotzea dutelako, beste
hegazti batzuenak ez bezala eskuraerrazak baitira, baizik eta gizakiek
uztamakinekin habien gainetik igaro
eta arrautzak zapaldu edo txitoak hiltzen dituztelako. Uztabilketa egiterakoan arreta pixka bat jarri eta, gainetik makina igaro baino lehen, habia
kendu eta gero bere lekuan utzita,
hegazti hauetarik asko salbatuko lirateke. Izan ere, ingurunearen babeserako elkarte askok kontzientziaziokanpainak egiten dituzte nekazarien

HEDAPENA: Marokotik Asiako


Altairaino
banaturik
dagoela,
Europan Baltiko aldeko lurraldetaraino heltzen da, baina guztiz da urria
epelaldean, ez baitu 60 ipar latitudea
gainditzen.
KALKULATUTAKO POPULAZIOA:
apirilaren erdi aldera iristen dira
Euskal Herrira mirotz urdinak, eta
Arabako soro zabalak kolonizatzen
dituzte. Bizkaian ez da inon ageri,
ezta Gipuzkoan ere. Beste lurralde
batzuetan ez bezala, gurean banaka
egiten du kolonizazioa (toki batzuetan koloniak 20 bikotez osaturik egoten dira).
zoritxarrez, figura liraina eta aireplano irudiko hegada dituen harrapari
hau, antzina oso ugaria, gaur egun
izugarri urriturik aurkitzen da, Euskal
Herrian ezezik (58
bikote
ugalkor
baino ez) baita
Europa osoan ere,
zeren azken zentsuen
arabera
mirotz urdinaren
populazioa 26.000
eta 46.000 bikote
bitartean baitago;
bikote
gehienak
Errusian bizi dira.
Iberiar penintsulan
1.000-1.300 bikote
inguru daudela kalkulatzen da.

128

EUSKAL HERRIKO EGUNEKO HARRAPARIAK

129

rnitologo batzuek egindako


sailkapenaren
arabera,
miruek osatzen dute akzipitridoen familia bat milbinoen familia, ia
munduan osoan banaturik dauden 9
generok eta 14 espeziek osatua. Gure
basoetan, eta Europa osokoetan ere,
bi espezie bizi dira: miru gorria eta miru
beltza, ondoren zehazten ditugula
beren ohiturak, ezaugarriak, migrazio
portaera eta ugaltzeko biologia.
Dauden miru arraroenen artean ditugu
miru barraskilojalea (R. sociabilis), 3845 cm luzerakoa, Kuban, Floridan eta
Ertamerikan eta Hego Amerikan bizi
dena (Mexikotik Uruguaira), eta miru
mokofina (R. hamatus), 35-38 cm luzerakoa, Panamatik Peruko Amazoniara
banaturik dagoena. Bi espezieok ur
gozotako barraskiloak soilik jaten
dituzte, beren moko fin eta kakodunez
baliaturik maskorretatik trebetasunez
atera ondoren.
Amerikar kontinentean beste lau espezie bizi dira, hots, miru berunkara (I.
plumbea), 32-38 cm luzerakoa,
Mexikoko hegoaldetik Argentinako iparraldera banatzen dena; Mississippiko
mirua (I. misisipiensis), tamaina berdintsukoa, EEBBko hego-ekialdean
umatzen dena; miru hortzbikoa (H.
bidentatus), 30-35 cm-koa, Mexiko
hegoaldetik sortaldeko Bolibiara eta
Brasilera bizi dena, eta miru gorria (H.
biodon), Guyanan eta Argentinako iparraldean eta Brasilgo hegoaldean bizi
dena. Bi azken miru horiei hortzbiko

esaten zaie, mokoaren atzealdean eta


ertzean hortz-erako bi zulotxo dituztelako, intsektu handien oskol kitinatsuak
hautsi eta puskatzeko erabiltzen dituztenak, intsektu handiak baitituzte,
narrastiez gainera, harrapakin nagusi.
Munduko bestaldean, Australian, bizi
da isats karratuko mirua (L. isura), 5055 cm-koa, eta Ginea Berria eta
Kaledonia Berria ditu bizileku miru txistukariak (H. sphenurus). Asiako hegoaldeko, Indiako, Ginea berriko eta ipar
Australiako ibai-bazterretan bizi dira
miru brahmanikoak, esaterako, mangladietako mirua (H. indus), 45-50 cmkoa. Moldatzeko gaitasun handia dutela, ugaztun eta narrasti txikiak ez ezik,
haragi eta arrain-industriako hondakinak ere jaten dituzte-eta, portu eta hiri
inguruetan ikus daitezke.

130

EUSKAL HERRIKO EGUNEKO HARRAPARIAK

(Milvus migrans)
(Milvus milvus)
(Leptodon cayanensis)
(Chondrohierax uncinatus)
(Chelictinia riocourii)
(Rostrhamus hamatus)
(Rostrhamus sociabilis)
(Harpagus bidentatus)
(Harpagus diodon)
(Ictinia plumbea)
(Ictinia mississippiensis)
(Lophoictinia isura)
(Haliastur sphenurus)
(Haliastur indus)

131

MIRU BELTZA
(Milvus migrans)

KLASEA:
ORDENA:
SUBORDENA:

Aves
Ornithurae
Accipitres

FAMILIA:
GENERO:
ESPEZIE:

NOLA ANTZEMAN?: miru beltza


tamaina ertaineko harraparia da, 0,7
eta 1 kilogramo bitarteko pisua duena
eta 55 eta 60 cm altuerakoa. Bere
izenak adierazten duenez, lumaje
homogeneoki ilunaz horniturik dago.
Ezaugarri horixe du miru gorriaren
aldean bereizgarri; izan ere, miru
gorriaren kolorea ugariago eta kontrastatuagoa da, buru argitsua du eta
bular okre bizikoa, sabelaldean eta
isatsean difuminatzen dena. Era
berean, miru beltzaren isatsaren
muxarradurak, azpitik ikusita, kolore
belzkara agertzen du; miru gorriarena, berriz, handiagoa eta zuria da,
eta bere hegoek kolore bereko orbain
handiak dituzten azpialdean.
Hegan agertzen duen siluetak, hego
zabalak eta isats luzea bereizgarri
dituenak, hegada akrobatiko eta planeatzailerako duen gaitasun handia
islatzen du. Bere moko luzeak, beste
espezie batzuena, belatzarena kasu,
bezain kurbatua ez denak, haratustela jateko joerak islatzen ditu. Bere
atzapar ahulek, atzazal motzez horniturik, eta garapen eskaseko tartso eta
izterrek ere adierazten dute harrapakin indartsuak harrapatzeko oso mol-

Accipitridae
Milvus
Migrans

daturik ez dagoela. Azkenik, arraunluma primario eta sekundarioen garapen handiak, eta lemaren zabalak
agerian jartzen dute harrapari hau
hegalari nekaezina dela, baina pertsekuzio bizkorrak eta pikatuak egiteko gaizki hornitua.
BIOLOGIA: martxoaren erdi aldera
iristen dira lehenengo miru beltzak
Euskal Herrira. Erraz ikus daitezke
zeruan bere artazi sofistikatuak egiten dituztenean, mirotzek soilik gainditzen baitituzte hegadaren domeinuan. Baina miru beltzek, limurketa
bitartean ez ezik, urte osoan ere egiten dituzte hegada ikusgarriak.
Araldian, badirudi habia egiteko eta
kumaldia zaintzeko unerik ez dutela
izango, hain dago bikotea hegadari
emana. Bikoteak altuera handira igotzen dira eta planeo txiki bat eginda
zuzen-behera jotzen dute zuhaitzen
kukulak ukitzeraino. Horrela, hegada
akrobatiko eta estaldura artean gertatzen da haien araldia. Harrapari
honek joera du zuhaitz altuetan egindako kolonietan umatzeko, bertan
kokatzen duela habia adarkadura
ezkutu eta iriste zailekoetan.

132

EUSKAL HERRIKO EGUNEKO HARRAPARIAK

133

Batzuetan beste hegaztiren baten


habia zaharraz baliatzen dira, eta landarezko materialaz gainera (adarrak
eta hostoak), basoan aurkitzen duten
guztia gaineratzen diote, esaterako,
paperak, trapuak, janzkiak, ilekiak eta
are harkoskorrak ere. Mirua ez da
batere exijentea habiaren kokalekuari dagokionez, zuhaitzik ez egonez
gero, zuhaixka artean, labarretako
irtenuneetan egiten baitu, eta are
lurrean ere, beste erremediorik ez
badu. Habiaren tamaina aldakorra
izan ohi da, eta diametroaren neurria
metro erditik metro batera joan daiteke. Emeak bertan erruten ditu hiru
arrautza, zuri horixkak eta izpil arrexkez pikardatuak, batetik bestera bi
edo hiru egun direla, eta bost astean
zehar txitatzen ditu. Denboraldi
horretan guztian arrak elikatzen dio
eta eguerdian soilik, beroa denean,
altxatzen dira "hankak luzatu" eta
giharren maingutasuna kentzeko.
Txitoak arian-arian jaiotzen dira,
arrautzak errun ziren neurrian, lumatxa grisaz jantziak, eta gurasoek
etengabe elikatzen diete, azkar asko
hartzen dutela pisua. Habian egoten
diren aldia 7 aste eta erdikoa izaten
da ozta-ozta, laburrenetarikoa dela
eguneko harraparien artean. Jaio eta
14 egun igarota hasten zaizkie irteten
lehenengo lumorratzak, eta bi aste
geroago lumaz jantzita ageri dira.
Lehenengo hegadak 40 egun dituztela egiten dituzte.
Ugalketa amaitutakoan, miruak
bakartasunari utzi eta taldekoi bihurtzen dira, taldetan moltsotzen direla
migratzeko. Oso laster egiten dute

Euskal Herrian bizi diren gainerako


harraparien aldean; izan ere, abuztuaren erdialdetik bertatik, amaierara
ere iritsi gabe, hasten dira afrikar kontinenterako bidean.
ELIKADURA: miru beltzak beste
edozein harraparik baino hobeto jakin
izan ditu bizitzeko erabiltzen izadiak
eskaintzen dizkion baliabideak, are
gizakiak gertarazitako aldaketak ere;
izan ere, zabortegietako janari-hondakinak nahiz errepideetan kolpaturiko animaliak edo ibai kutsatuetan oxigenorik ezagatik hiltzen diren arrainak jaten ditu.
Miru beltzak, harrigarriro, bereziki
nahiago ditu animalia gaixo edo ahulduak, ehizatzeko errazagoak, eta
urlehortar txiki eta traketsei edo ornodun gazte trebatu gabeei izan ezik,
ez die sekulan ere animalia heldu eta
sanoei erasotzen. Ohitura horri esker
izugarri onuragarria gertatzen da izadirako, hautespen naturalari laguntzen baitio gaitasun gutxieneko animaliak edo infekzio-iturri izan daitezkeen gaixoak garbituz. Izatez, hirurogeita hamarreko hamarkadan, mixomatosiak iberiar untxien hilaldi handia
gertarazi zuenean, hegazti hauek
neurri handi batean gelditu zuten gaixotasun horren hedapena leku askotan, azkar asko klaskatu baitzituzten
animalia hilak edo hilurrenak. Saiek
bezala, ugaztun handien gorpuak eta
errepideetan kolpaturiko edozein animaliatxorena jaten dituzte, bertan
aurkitzen dutela bere sostenguaren
parte on bat. Alde horretatik, trebetasunez erabili dute gizakiaren aurrera-

134

EUSKAL HERRIKO EGUNEKO HARRAPARIAK

135

penak eskaini diete aukera, bai errepideetan, bai zabortegietan, eta bertara jotzen dute beleekin batera janari bila. Ibaietan arrantzale trebe agertzen dira, eta beren atzaparrez harrapatzen dituzte arrainak ur azaletik
hurbil daudenean, eta batzuetan
beste harrapari batzuei eraso diete
atzaparretan daramatzaten harrapakinak lapurtzeko.
HABITATA: Euskal Herrian, urbazter
inguruko basotxoak eta behe-basoak
ditu habitat hobetsia, bertan aurkitzen
baitu janari ugari. Alabaina, bere
banaketa-lurraldearen zabalagatik,
pinudietan, estepetan, labarretan,
angioetan eta artelatz eta artadietan
ere bizi ohi da.
HEDAPENA: horrelako harrapari
batek banaketa-lurralde zabala agertzen du, munduko alde klimatiko guz-

tiak biltzen dituena, salbu eta alde


boreala eta desertuetakoa. Beraz,
ageri da Europa osoa, Eskandinavian
salbu, eta Britainia Handian, Asiako
parte handi batean, Afrikan eta
Australian.
Gure basoetan eta europar kontinente osoan, hegazti migratzailea da,
udaberrian eta udan soilik, ugaltzeko,
bizi ohi dena.
Euskal Herriari dagokionez, Araban
batez ere aurkitzen da (azpikantauriar aldean), bereziki ugari dela
Ullibarri eta Urrunagako urtegietan,
Aiara eta Koartangoko Aranetan eta
Bayas, Zadorra eta Ebro ibaietako
arroen ondoan sortzen diren basotxoetan.
KALKULATUTAKO POPULAZIOA:
kalkulatzen denez, 155 bikote bizi
dira Arabako ipar erdialdean.
Bizkaian eta Gipuzkoan (atlantiar
aldea)
oso
urria
da.
E u s k a l
Herriko populazio
osoa
250 eta 300
bikote bitartean
dagoela
kalkulatzen
da.
Iberiar
penintsulan
9.000 bikotetara iristen da,
eta Europan
75.000
eta
100.000 bikote bitartean
daude.

136

EUSKAL HERRIKO EGUNEKO HARRAPARIAK

137

MIRU GORRIA
(Milvus milvus)

KLASEA:
ORDENA:
SUBORDENA:

Aves
Ornithurae
Accipitres

FAMILIA:
GENERO:
ESPEZIE:

NOLA ANTZEMAN?: 750 gramo eta


1,2 kilogramo bitarteko pisukoa eta
60 eta 65 zentimetro bitarteko altuerakoa.
Lepoko eta buruko lumak kolore
argiagokoak ditu, eta orban zuri
bereizgarria du hegoen barnaldean.
Miru beltza baino isats urkilatuagoa
du eta lumaje argiago eta koloretsuago.
BIOLOGIA: apirilaren erdi aldera iristen dira miru migratzaileak gure
basoetara, eta orduan gertatzen dira
eztei-jarduerak. Jarduera horietan,
eguneko harrapari guztien kasuan
bezala, arrak hegada-agerraldi luzeak egin ditu lurraldea markatzeko eta
emea erakarri eta limurtzeko, habia
egiten hasi baino lehen. Geldikor
geratu diren hegaztiek lehenago egiten dute habia, zeren udaberriaren
hasieran, martxoaren hasieran edo
erdi aldera, eguraldi egoeraren arabera, bikoteen arteko loturak estutu
eta habia egiten hasten baitira; baina
bikote berriak izan ezik, gainerakoak
aurreko urteetako habiak berregitera
mugatzen dira. Habia kokatu ohi dute
enborraren eta lurretik altuera onean

Accipitridae
Milvus
Milvus

dagoen adar mardul baten sorreraren


artean, eta belarrez, lurretik hartzen
dituen adar ihartuez edo erdi ihartuez
eta, miru beltza bere senideak egiten
duen bezala, landatik aurkitzen duen
guztiaz egiten du: trapuak, tabako
kartoiak, plastikoak..., itxura baldar
eta aldi berean bitxia hartzen duela.
Emeek bi arrautza errun ohi dituzte,
baina batzuetan txito bat bakarra ere
izaten da abian, normalean emea
lehenbiziko aldiz parekatzen denean,
eta inoiz hiru arrautza ere erruten
dituzte; arrautzak zurixkak dira eta
izpil marroikara ugari dituzte.
Inkubazioa emearen kontura doa, 15
eta 35 minutu bitarteko alditxoetan
izan ezik, hauetan bere kideak ordezkatzen baitu. Txitaldia lehenengo
arrautza errutearekin batera hasten
da eta hilabete irauten du (30-32
egun). Alabaina, arrautza bakoitza
hiru eguneko tartean erruten du, eta
beraz, hiru arrautza erruten dituenean, txitaldiak 36-38 bat egun irauten
du. Arrak emearentzat ehizatzen du;
janaria ugari bada, habia ondoan
jarrita geratzen da askotan, lurraldea
defendatzeko, eta aldian-aldian habia
gainetik hegaldatzen da. Txitoak jaio

138

EUSKAL HERRIKO EGUNEKO HARRAPARIAK

139

ondoren, amak zaintzen ditu ardura


handiarekin: berotu eta janaria ematen die eta bi astetan ez du habiatik
zirkinik egiten. Lumak garatzen dituzten neurrian, arrarekin batera joaten
da janari bila. Miru gorri gazteak 6
aste eta hiru egun inguru egoten dira
habian, baina hegan egiten ikasi
dutenean beste egun batzuetan geratzen dira habiaren inguruetan, eta
bertan elikatzen dira gurasoek habiara eramaten dizkieten harrapakinez.
Bi hilabete dituztenerako hegan egiteko teknikak menperatzen dituzte
eta habiatik urruntzen dira, gurasoek
ez baitiete janari gehiagorik ematen.
ELIKADURA ETA EHIZA TEKNIKAK: tamaina ertaineko harrapari
honek basoa behar du habia egiteko
eta jarduerarik gabeko orduetan atseden egiteko, baina zuhaitzik gabeko
eta sastraka ugariko zelai eta zazkardietan bilatzen du elikagaia. Miru
gorria goiztiarra da bere eguneroko
jarduerari ekiten. Eguzkiak landa
argitzen hasi orduko, uzten du bere
etzalekua hegada astunaz, ia altxatu
gabe, eta ehiza-lurraldeetara jotzen
du. Bertara iritsi orduko, patxadaz
aztertzen du lurraldea, lurretik metro
gutxitara hegan eginez eta planeatuz,
eta bat-bateko norabide aldaketak
egiten ditu, bere isats luze eta adarkatuari esker haizearen joera guztiz
ongi kontrolatzen baitu. Miruaren
ehiza-teknikarik ohikoenetakoa da
planeo zirkularrak edo lerro zuzenean egitea bere ehiza-lurraldearen gainean, altuera txiki nahi handian, eta
harrapakin bat ikusi bezain laster

zuzen-behera jotzen du berarengana, atzaparrak guztiz eta aurrerantz


irekita dituela, harrapatzeko asmoz.
Harrapatzeko duen trebetasuna
beste espezie batzuena baino askoz
ere txikiagoa izan ohi da; izan ere,
asko dira, ustekabean ez harrapatu
ezkero, ihes egiten zaizkion harrapakinak, trebea ez baita atzetik jarraitzen, nahiz eta lehenengo unean oso
azkarra izan. Baina beti ez doa janari
bila; batzuetan egonarriz geratzen da
zelatan zuhaitz batean jarrita, karraskari edo hegaztitxo bat noiz agertuko
zain; batzuetan, beleen atzetik ere
ikusi dira, hankartean daramaten
haratustela lapurtzeko, zeren miru
gorriak, bere senide beltzak bezala,
eklektizismo handia agertzen baitu
alde honetatik, oso dieta anitza
duela: urlehortarrak, narrastiak,
intsektuak, hegaztiak, ugaztun txikiak
eta arrainak eta haratustelak. Erdiko
Europan bizi diren populazioek ez
bezala, microtus generoko karraskariak, lursaguak eta arratoitxoak baitituzte dietaren oinarri, gure basoetan
narrastiek eta intsektuek osatzen
dute gehienbat miru gorriaren dieta.
Bere dietaren aniztasun handiak aditzera ematen du ehiztari gutxi espezializatua dela, eta, beraz, hizkera
naturalistan, oportunista trofikotzat jo
daiteke.
HEDAPENA: Washingtongo Itunaren
I. eranskinean sartuta, banaturik
dago gaur egun Afrikako iparraldean,
Europako hego erdialdean eta
Turkian; baina XIX. mendera arte
bizirik iraun zuen Austria, Hungaria,

140

EUSKAL HERRIKO EGUNEKO HARRAPARIAK

141

Polonia, Norvegia, Danimarka eta


Britainiar Uharteetan azken herrialde horretako erdi aroko hiri eta herrietan bizi izan zen 1800. urtera arte,
kaleetatik sakabanaturik zeuden hondakinez eta haratustelez elikatuta.
Gaur egun bikote batzuek soilik bizirik diraute Galezko Herrian. Kanariar
uharteetan ere bizi da populazio txiki
bat. Europa osoan jasaten duen atzeraldiaren arrazoiak berdintsuak dira
bere kasuan eta gainerako harraparien kasuan: habitaten suntsipena,
ehiztari eta pestiziden eragina, gizakiak haren lurraldean gertarazten
dituen nekaldiak...
KALKULATUTAKO POPULAZIOA:
itxuraz miru beltzaren antzerakoa
dugu miru gorria, baina handixeagoa

eta lumaje argiago eta gorrixkagoa


duela. Espezie zaurgarritzat jotzen
da
Euskal
Herriko
Espezie
Mehatxatuen Katalogoan, atzeraldi
etengabean dagoela. Munduan galzori larrienean dauden 43 espezieen
zerrendaren barruan katalogaturik
dago, eta beraz iraungipen bidean,
Hegaztien Babeserako
Nazioarteko Kontseiluaren iritziaren
arabera.
Euskal Herrian, Gorbeian ikus daiteke inoiz hegan, eta Gipuzkoako
Aralar mendizerran, baina ez da
habiarik jaso. Arabar lurraldean bizi
dira 30 bikote habiagileak, okupatzen
dituztela uren mugalerroko mendizerretako
hegoaldeko
mazelak,
Gasteizko Mendiak, Iturrieta-Entzia
mendizerrak eta arabar Aranetako
eskualdeetako hainbat
leku. Iberiar penintsulari
dagokionez, kalkulatzen
denez, 3.500 bikote bizi
dira iparraldeko mesetan eta sistema zentralean. Europako populazioa 17.000 eta 30.000
bikote bitartean dago.
Zalantzarik
gabe,
hegazti
hau
dugu
Euskadiko ornitofaunaren
bitxietako
bat.
Euskadin bizi diren miru
gorrietarik
gehienak
migratzaileak dira, ipar
Europan bizi direnak
bezala. Alabaina, zenbait populaziok Iberiar
penintsulan egiten dute
negupasa.

142

EUSKAL HERRIKO EGUNEKO HARRAPARIAK

143

uteo generokoak direla, zapelatzak eguneko


harrapariak dira, gutxi
espezializatuak
eta
tamaina ertainekoak,
arranoen itxura gogorarazten dutenak.
Zehazten diren 25
espezieetatik bat bakarrik bizi da Euskal
Herriko, hots, zapelatz
arrunta, baina guztiek
dituzte hego zabalak
eta isats zapalak, eta
planeatzaile bikainak
dira. Espezie bereko
kideen lumajeak tonuera ezberdinak
ager ditzake. Normalean, sabelaldeko
luma laburrek zehar-marradura agertzen dute; arrak eta emeak esateko
berdinak dira espezie gehienetan, hau
da, ez dute dimorfismo sexualik agertzen, eta hegazti gazteen lumajea helduenaren antzerakoa da guztiz.
Zapelatzak oso hedaturik daude
Planeta osoan, australiar kontinentean
izan ezik. Lurralde zabal horretan guztian, espezie, subespezie eta arraza
ugari ugaltzen dira elkarren artean,
eta, ondorioz, zoologoek ez dute
mugaketa sistematiko baterako irizpideak bateratzea lortzerik izan.
Zapelatz arrunta dugu Europan eta
Asian
espezie
sarriena;
Eskandinaviako baso tundretan bizi da

zapelatz galtzaduna (B. lagopus),


arruntaren itxura berdintsua duena, eta
europar hego-ekialdean eta Errusian
ugaltzen da zapelatz handia (B. rufinus), honen populazio nagusiak erdialdeko Asiara eta ipar Afrikara zabaltzen
direla. Iberiar penintsulan espezie
honetako hegazti asko ikusi dira
Cazorlako mendizerran, Doanako
Parke Nazionalean eta Gibraltarren.
Ipar eta Ertamerikan zapelatz buztangorriak betetzen du zapelatz arruntak
Europan betetzen duen eginkizuna.
Buteo generoko 25 zapelatz espezieez gainera, zoologo askok zapelatz
irizten diete beste hiru generotako
beste sei espezieri, beraz, 31 espezie izango lirateke gaur egun bizi
direnak.

144

EUSKAL HERRIKO EGUNEKO HARRAPARIAK

.................................................. (Buteo buteo)


..................................... (Buteo magnirostris)
.................................. (Buteo leukorrhus)
........................................... (Buteo lineatus)
....................................... (Buteo ridgwayi)
................................... (Buteo platypterus)
................................. (Buteo brachyurus)
........................................ (Buteo swainsoni)
......................... (Buteo galapagoensis)
................................... (Buteo albicaudatus)
.................................. (Buteo polyosoma)
..................................... (Buteo poecilochrous)
.............................. (Buteo albonatatus)
........................................... (Buteo solitarius)
................................ (Buteo jamaicensis)
.................................. (Buteo ventralis)
..................................... (Buteo oreophilus)
................................................. (Buteo rufinus)
................................. (Buteo Hemilasius)
................................................ (Buteo regalis)
.......................................... (Buteo lagopus)
...................................... (Buteo auguralis)
...................................................... (Buteo augur)
................................. (Buteo rufo fuscus)

145

ZAPELATZ ARRUNTA
(Buteo buteo)

KLASEA:
ORDENA:
SUBORDENA:

Aves
Ornithurae
Accipitres

FAMILIA:
GENERO:
ESPEZIE:

NOLA ANTZEMAN?: zapelatz arrunta dugu tamaina ertaineko harraparia


0,6 eta 1,3 kilogramo bitarteko pisukoa eta 51 eta 56 zentimetro bitarteko altuerakoa, lumaje arre marroikara duena, miru gorriarenaren oso
antzerakoa; tamaina berdineko tar-

Accipitridae
Buteo
Buteo

tsoak ditu, luzeak-edo eta biluziak,


baina, hark ez bezala, hego zabalak
eta profil bigunagokoak ditu, eta profil biribileko isatsa.
BIOLOGIA: harrapari honek guztiz
ongi menperatzen du hegan egiteko
teknika, eta eguzkiak lurra berotu
ahala eratzen diren korronte termikoei esker, planeo luzeak egiten ditu
altuera handian, zirkulu zabalak eginez; aldian behin, planeo horiei utzi
eta zuzen-behera oldartzen da, hegoak itxita, abiadura handian jaitsiz
metro batzuk beherago, eta posizio
honetatik jarraitzen du bere planeo
zirkular patxadatsuan.
Airean duen poderio hori gorabehera,
neguaren amaieran zapelatza araldian sartzen denean hasten dira
benetako agerraldiak. Garai ludiko
horretan, bikoteko kideak bata bestearen atzetik doaz hegada azkar eta
zuzen-beherako oldarraldietan, ildaxkak marraztuz zeru urdinaren kontra,
nahiz eta habia egiteko jarduerari
zenbait
aste
geroago
ekin.
Batzuetan, aurreko urteetan egindako habiaz baliatzen dira, material
berriak ekarriz soilik berriztatzen

146

EUSKAL HERRIKO EGUNEKO HARRAPARIAK

147

dutela. Beste batzuetan, agian etzalekua narriatuegi dagoelako edo


lehengo ugalketa-garaian nekaraziak
izan zirela gogoratzen dutelako,
beste habia berri bat egitea nahiago
dute. Orain, habia egiterakoan "ahaleginik gutxienaren legea" aplikatzen
saiatzen den arren, ez ditu sekulan
ere erabiltzen beste hegazti batzuek
egindako habiak, esaterako, korbidoenak.
Habia eratzen du adarrez, azalez
eta hosto berdeez osaturiko plataforma batek, zuhaitzen baten adarkadura mardularen gainean finkatzen
dena. Beti jartzen dute 5 metrotatik
goragoko altueran, eta 9 edo 10
metrotara irits daiteke, horretarako
baldintzak egonez gero.
Etzalekuaren erdialdea normalean
goroldioez eta lumatxez estalita
dago.
Zapelatzak ugaltzeko gai dira urtea
bete dutenean, baina heldutasun
sexualera iritsiak diren hegazti gazteak, leku egokirik edo bikote-kiderik
aurkitzen ez badute, espeziea ugaldu
gabe geratzen dira urte horretan.
Izatez, ez da harrigarria habiagintzagaraian hegazti bakartiak ikustea.
Ezteialdia eta estaldurak amaitutakoan, emeak 2 edo 3 arrautza erruten
ditu batzuetan 5eraino, oso berde
argitsuak eta izpil arre biziak edo
dituztenak.
Bikoteko kide biek esku hartzen dute
inkubazioan kasu arraroa gure
harraparien artean, emea baita ia beti
zeregin horretaz arduratzen dena,
baina emeak dira jarduera horren
parte handiena egiten dutenak.

Inkubazioaren iraunaldia hilabete


batekoa izaten da, gutxi gorabehera,
eguraldia nolakoa den. Gizakiak edo
animaliaren batek habiari eraso eta
txitaldia galtzen bada, bigarren errute
bat egin ohi dute luzaro gabe 15
egunetatik 20tara bitartean. Hain
zuzen ere, zapelatzen habiagintza
berankorrak bigarrenezko errunaldietarako izan ohi dira, lehenengoa
galdu zelako.
Gainerako harraparien kasuan gertatzen den bezala, txitoek ezari-ezarian
jaiotzen dira, arrautza jarri zen dataren arabera. Txitoen lehenengo biziegunetan aita da janari bila doana,
eta habiara eramaten du bere kideak
harrapakina zati-zati eginda txitoei
jaten eman diezaien. Txitoak beren
kabuz elikatzeko gai ez diren bitartean emeak ez du habia uzten arrari
ehizan laguntzeko, baina beren
kabuz harrapakinak jateko gai izan
orduko, arra eta emea aritzen dira jo
eta ke janaria "etxera" eramaten, eta
bertan uzten dute banatu gabe.
Txito handienek hartzen dituzte zatirik onenak, eta gainerakoak uzten
dituzte txikientzat; horrek esan nahi
du, eskasiako urteetan, txitaldi ugaria
bada edo 3 edo 4 txitok osatua bada,
azken jaiotako biak hil ohi direla.
Arrautzen eklosioa gertatu eta 42 edo
44 egun igarota, gazteek, lumaz
beterik, habia utzi eta lehenengo
hegadak egiten dituzte adar eta
zuhaitz hurbilen artean.
Heldu gabe daudenak habia ondoan
geratzen dira zenbait astetan, gurasoek elikatzen dietela, barreiatu eta
ehiza-lurralde bila jo arte.

148

EUSKAL HERRIKO EGUNEKO HARRAPARIAK

149

ELIKADURA: Europako iparraldean


bizi diren zapelatzek ugaztunak batez
ere jaten dituzte, bere dietaren %70
eta 90 bitartean, hegaztiak eta
narrastiak haien dietaren %10 eta 30
bitartean daudela; Mediterraneoko
aldean eta Espainiako hegoaldean
bizi direnek, ordea, intsektuak eta
narrastiak dituzte beren dietaren
oinarri (%87raino), egindako elikadurari buruzko azterlanen arabera.
Portzentaje hori Euskal Herrian din
ez da hain altua; izan ere, ugaztunek
osatzen dute haien elikaduraren
%55-60, eta intsektuek, hegaztiek eta
narrastiek, berriz, %40-45.
Harrapakinak atzemateko, zapelatzek altuera baxuan planeatu ohi dute
larre eta lur ireki edo zuhaixka urriko
lurren gainean, supituan agertu eta
ezustean harrapatzeko eta, horrela,
ihesaren
aukera
mugatzeko.
Belatzak bezala, airean geldi daiteke
hegoak astinduz haizearekin batera,
landaretzari adi-adi begira izaki bizidunen batek sortutako mugimendurik
gertatzen ote den. Batzuetan haitz
batean edo adar garai batean luzaro
jarrita egoten dira, lurraldea ikusteko
parada ematen dien malda baten
goialdetik, harrapakin bat noiz agertuko zain. Zelata-ehiza hori oso onuragarria izan ohi zaie.
HABITATA: mota guztietako basoetan aurki daiteke, baina ugariagoa
izaten da arboladiak eta eremu irekiak tartekaturik dituzten lurraldeetan.
HEDAPENA: bere exijentziarik ezari
esker, kolonizatu ahal izan du iparral-

deko, epelaldeko eta Mediterraneo


aldeko ia Europa osoa, ageri dagoela
Finlandiatik ipar Afrikara, eta Asiako
parte batean.
Lurralde-banaketa zabala duten animalia gehienak bezala, Afrikako iparraldean bizi diren zapelatz arruntak
ez dira Kaukason bizi direnen berdinberdinak, halako aniztasun morfologiko bat garatu baitute, bereziki lumajearen koloreei dagokienez; horrela
hainbat subespezie bereizten dira,
horietarik hiru Europan bizi direla.
Gure basoetako zapelatzak Buteo
buteo buteo subespeziearen barruan
katalogaturik daude, mendebaleko
Europa
osoan
eta
Britainiar
Uharteetan ere bizi direla. Buteo
buteo vulpinus izeneko subespeziea,
zapelatz arrunt siberiarra ere deitzen
zaiona,
Ekialdeko
Europatik
Siberiaraino hedatzen da, eta hirugarren subespeziea, Kaukasoko zapelatz arrunta, Buteo buteo menstriesi
izenekoa, Anatoliako penintsulan eta
Kaukason soilik bizi da.
Lumajearen koloreetan ez ezik,
subespezie hauek migrazio portaeran ere bereizten dira elkarrengandik.
KALKULATUTAKO POPULAZIOA:
zapelatz arrunta dugu, belatz gorriarekin batera, gure basoetako harrapari
ugariena, bertan bizi dela urte osoan.
Neguaren etorreran, gehitu egiten da
bere populazioa Europako iparraldetik
urtaro desfaboragarri hori ematera
datozen zapelatz migratzaileekin.
Euskal Herriko Parke Natural guztietan
ageri da harrapari hau, hosto erorkorren nahiz koniferoen basoetan, eta

150

EUSKAL HERRIKO EGUNEKO HARRAPARIAK

harkaiztegietan ere; baina janari bilaketa etengabeak espazio irekietara


aldatzera ere eramaten du, esaterako,
zazkardietara, zuhaiztidun landazabaletara...
Arrunt da atlantiar aldean (Bizkaia eta
Gipuzkoa), Arabako ipar erdialdean
dela ugariena, bertan 215 bikote bizi
direla. Kalkulatzen denez, Euskadiko
guztirako populazioa 500 eta 600 bikote bitartean dago. Iberiar penintsulan
kopurua 15.000ra iristen da eta
Europan 740.000tara (horietarik erdiak
Errusian bizi dira).
Europako harrapari gehienen populazioak larriki gutxitu dira azken hamar-

kadotan, baina, horiek ez bezala,


zapelatzak indize onargarriei eutsi die
europar kontinente osoan, pertsekuzio
anker eta bortitzaren aldi bat jasan
ondoren, eta, ondorioz, harraparirik
arruntenetakoa bilakatu da. Hegazti
gutxi espezializatua izatea, janari
motari nahiz habitatari dagokienez,
aukera eman dio gizakiaren presioa
beste edozeinek baino hobeto jasateko, baina, hori bai, kalte egin diote pestiziden eragin galgarriek, basoen suntsipenak edo bere harrapakinak diren
animalia basatien gutxipenak, hots,
intsektuak, karraskariak, hegaztiak,
urlehortarrak eta narrastiak.

151

ztoreak eta gabiraiak akzipitrinoen subfamiliakoak dira


(akzipitridoen familia); bereizgarri dituzte hego zabal eta biribilduak, isats motza eta atzapar indartsuez hornitutako hankak.
Dauden espezie guztietan 18 aztore
eta 56 gabirai emeak askoz handiagoak dira arrak baino.
Harrapari hauek hegada zalu eta bizkorra dute, eta, horrela, ahalegin handirik gabe harrapatzen dituzte beste
hegazti batzuk airean, edo, beste
batzuetan, lurtar ugaztunak. Usoak
eta untxiak dira haien harrapakin
nagusiak.
Espezie txikienek, gabiraiak kasu,
hegazti txikiagoak harrapatu ohi
dituzte, esaterako, beleak, eskinosoak, mikak..., eta halako beldurra sor-

tzen dute txori batzuen artean, ezen,


aztore edo gabirai baten aurrean,
haserre handian erreakzionatu eta
taldean elkartzen dira etsai beldurgarriari jarraikitzeko.
Aztoreak eta gabiraiak, belatzez gainera, betidanik erabili dituzte harrapari-ehiztariek; hala, belatzek airean,
altuera handian eta hegada bizkorrean atzematen dituzte beren harrapakinak, lur irekietan ehizatzeko erabiltzen direla; aztoreek eta gabiraiek,
ordea, landaretza ugariko aldeetan
edo baso erdian egiten dute ehiza
batez ere. Kurriloak edo lertxunak ere
hiltzeko gauza dira, hain dira ehizarakoak. Izaera hori dela eta, zabal erabiliak izan ziren asiar herrietan,
hanka luzeko hegazti hauek animalia
nobletzat jotzen zituztela.
Gizakiak murriztu egin
ditu harrapari ahaltsu
hauen populazioak,
pestiziden erabileraren nahiz pertsekuzio
zuzenaren bitartez.
Hori
horrela
ere,
hegazti helduek ia ez
dute berezko etsairik,
estringido
handiak
izan ezik, hontza handia kasu, edo gaueko
harrapari batzuk izan
ezik, esaterako, arrano txikiak edo Bonelli
arranoak.

152

EUSKAL HERRIKO EGUNEKO HARRAPARIAK

153

(Melierax poliopterus)
.................................(Melierax metabates)
(Melierax canorus)
(Melierax gabar)
(Accipiter poliogaster)
(Accipiter trivirgatus)
(Accipiter griseiceps)
(Accipiter tachiro)
(Accipiter castanilius)
(Accipiter brevipes)
(Accipiter badus)
(Accipiter butleri)
(Accipiter soloensis)
(Accipiter franceseii)
(Accipiter trinotatus)
(Accipiter fasciatus)
(Accipiter novaehollandiae)
(Accipiter melanochlamys)
(Accipiter albogularis)
(Accipiter rufitorques)
(Accipiter haplochrous)
(Accipiter henicogrammus)
(Accipiter luteoschistacetus)
(Accipiter imitator)
(Accipiter princeps)
(Accipiter superciliosus)
(Accipiter collaris)
(Accipiter erythropus)
(Accipiter minullus)
(Accipiter gularis)
(Accipiter virgatus)
(Accipiter nanus)
(Accipiter cirrhocephalus)
(Accipiter brachyurus)

154

EUSKAL HERRIKO EGUNEKO HARRAPARIAK

(Accipiter erythrauchen)
(Accipiter rhodogaster)
(Accipiter madagascariensis)
(Accipiter ovampensis)
(Accipiter nisus)
(Accipiter rufibentris)
(Accipiter striatus)
(Accipiter cooperii)
(Accipiter gundlachi)
(Accipiter bicolor)
(Accipiter melanoleucus)
(Accipiter henstii)
(Accipiter gentilis)
..........................................(Accipiter meyerianus)
..............................(Accipiter buergersii)
(Accipiter radiatus)
...............................................(Accipiter doriae)
............................(Urotriorchis macrourus)
(Geranospiza caerulescens)
(Leucopternis schistacea)
(Leucopternis plunbea)
(Leucopternis princeps)
(Leucopternis melanops)
(Leucopternis kuhli)
(Leucopternis lacemulata)
(Leucopternis semiplumbea)
(Leucopternis albicollis)
(Leucopternis occidentalis)
(Leucoternis polionota)
(Asturina nitida)
....................................(Gampsonyx swainsonii)
(Asturina nitida)
(Buteogalius aequinoctialis)
(Buteogalius subtilis)
(Buteogalius anthracinus)
...............................(Buteogalius urubitinga)
(Buteogalius meridionalis)
(Busarelius nigricollis)

155

GABIRAIA
(Accipiter nisus)

KLASEA:
ORDENA:
SUBORDENA:

Aves
Ornithurae
Accipitres

FAMILIA:
GENERO:
ESPEZIE:

NOLA ANTZEMAN?: adarrarteko


benetako iratxoa den gabiraia, egia
esan, miniaturazko aztorea da.
Alabaina, baditu ezaugarri bereizgarri
batzuk, esaterako, begi horiak, bere
ahaide nagusiarenak laranja kolorekoak diren bitartean; gabirai arren
kasuan, gainera, kolore laranja
nabarmena dute sabelaldean, aztore
arrek ez dutena. Halaber, xeheagoak
eta hanka-luzeagoak dira, hanketan
behatz izugarri luze eta finak dituztela, baina behatz hauek, izatez, beren
elikatze-erregimenari moldatzearen
ondorioak dira, basoko txoritxoetan
batez ere oinarritzen baita. Beren
tamaina 28 eta 30 cm bitartean dago
eta beren pisua 140 eta 320 gramo
bitartean; aztorea, ordea, 1.200 gramotara iristen da.
Urtebetea gainditu ez duten gabirai
gazteen lumajea helduenaz nabarmenki bestelakoa da; izan ere, arren
lumajeak tonuera arrexka agertzen
du, izpil arre-gorriztekin, eta adin berdintsuko emeen izpilak txikiagoak eta
grisak dira.
BIOLOGIA: apirilaren lehenengo
egunetan, udaberria jaio bezain las-

Accipitridae
Accipiter
nisus

ter entzun daitezke gure basoetako


gabiraien garrasiak oso urrunetik,
"maitasun-garaia"ren hasiera iragartzen dutela. Arrak beren ugalketalurraldeez jabetzen dira azkar asko,
emea erakartzeko hegada akrobatikoak egiten dituzten bitartean.
Bikoteak egin ondoren, kideek hegan
egiten dute elkarrekin, elkarri limurketa eginez eta beren gorputza estaldurarako prestatuz. Sarritan altuera
handira igotzen dira kiribila eginez
eta isatseko luma-motto zuri ikusgarria erakutsiz, elkarrekin zuzen-beherako oldarraldi harrigarria egiten
dutela, berriro ere, bat-batean,
goranzko hegadari jotzeko.
Limurtzeko beste teknika bat ikusi ohi
da hegazti hauengan: bikoteko kide
biek hegada horizontalak egiten
dituzte, joan-etorrizkoak, pausaleku
batetik beren lurraldearen mugaraino, eta, horrekin nahasita, bat-bateko
igoerak egiten dituzte, eta zuzenbeherako jaitsierak ondoren.
"Maitasun" erakuste hauetan, bikotea
adar batean pausatu ohi da, arrak
emea estaltzen du eta ondoren hegada-agerraldiarekin jarraitzen dute.
Gabiraiek leku berberetan egin ohi

156

EUSKAL HERRIKO EGUNEKO HARRAPARIAK

157

dute habia urtean-urtean. Oro har,


inguruak zaindu ahal izateko moduko
lekuak izaten dira; beraz, zuhaitzetako soilguneak edo mendi-mugetako
ertzak aukeratzen dituzte. Aztoreak
ez bezala, ez ditu basoko lekurik
ezkutuenak aukeratzen.
Batzuetan, bikote batek habia bat
baino gehiago dauka, emeak guztiz
egina edo mika edo bele batena izan
baina bertan behera utzia izan daitekeena. Horrela, harrapari eder honek
handitu eta berriztatzen du.
Hala ere, hegazti hauek halako
hobespena agertzen dute habia halako altuera batean eta ia enborrari
itsatsita kokatzeko, ikusgaitzagoak
gerta daitezen. Aztoreen bikoteek
habia elkarrekin egiten badute, gabiraien kasuan zeregin hori emeen
ardurakoa da soil-soilik, eta habia
egitea amaitu dutenean ez dute hosto
eta adar berdeez estaltzen, baizik eta
adar ihartuekin prestaturik uzten
dutela.
Estaldura gertatu ondoren, emeek 2
eta 6 arrautza bitartean erruten dituzte, eta 9 eta 10 arrautzako txitaldiak
gertatu diren arren, ohikoena da 4
edo 5ekoak izatea, tamaina ertainekoak, 39 x 31 milimetro ingurukoak.
Arrautza bakoitza bi eguneko tartean
erruten da, eta, ondorioz, agerikoak
dira txitoen arteko adin-diferentziak,
nabariagoak direla familia ugariagoa
izan ahala.
Harrigarriro, inkubazioaren iraunaldia, 35 egunekoa aztorearena baino
nahikoa laburragoa, izugarri luzea
da halako tamainako hegazti batentzat; izan ere, naturan lege da zenbat

eta txikiagoa izan hegazti hainbat eta


txikiagoa dela arrautzen txitaldia.
Denboraldi horretan emea ia ez da
habiatik mugitzen. Txitoak jaio eta
hiru aste bete artean, arrak hartzen
du familia osoari elikatzearen ardura,
salbu eta harrapakin-eskasiako urtea
izan eta emea irtetera beharturik
egon. Geroztik, emea arrarekin batera irteten da ehizan, kumaldia elikatzeko.
Lau aste dituztela hasten dira txitoak
habiatik kanpo ibiltzen. Hasieran,
habiatik hurbileko adarretan soilik ibiltzen ausartzen dira, baina laster asko
hasten dira inguruko zuhaitz eta
zuhaixketara hegan egiten, eta bertan itxaroten dituzte gurasoak, janaria
hartzeko zain. Bi aste eta erdian
lagun egiten diete gurasoei ehizan,
eta basoko txoritxoak eta karraskariak itsumustuan harrapatzen eta
atzematen ikasten dute. Gero, gurasoek ardura kenduko diete eta beren
buruz bilatu beharko dute janaria;
hasieran gurasoen lurraldean bertan,
eta, gero, lurralde berrietan.
Ipar Europako hegaztiek Afrikara
migratzen dute neguan batzuk
Iberiar penintsulan geratzen dira,
baina Euskal Herrian bizi direnek,
aztoreek bezala, ez dute kontinente
beltz handiaren deia sentitzen.
ELIKADURA: harrapari honen dietari
buruz egindako azterlanek aditzera
ematen dutenez, txolarreak jaten ditu
batez ere %40raino. Hortik dator,
hain zuzen ere, bere ingelerazko
izena: "sparrow hawk", txolarre-aztorea adiera duena. Halako hegaztitxo

158

EUSKAL HERRIKO EGUNEKO HARRAPARIAK

159

txikiekiko dependentzia areagotu egiten da neguan batez ere; izan ere,


sasoi horretan, harrapakinen eskasia
dela eta, begirada sakoneko harraparia landagune inguruko basotxoetara
ibili behar da. Birigarro arruntak ditu,
txolarreen ondoren, harrapakin
nahienak, eta gero, txontak, hegatxabalak, berdantzak, kaskabeltzak,
txinboak
eta
txantxangorriak.
Batzuetan, goseak jotzen duenean,
basasaguak, lursaguak eta katagorriren bat harrapatzen ditu.
Harrapari hauek teknika batzuk erabiltzen dituzte beren harrapakinak
atzemateko; horien artean ditugu
basoko soilguneetan edo txoritxoak
daudeneko zuhaixketan itsumustuan
agertzea, eta zelatan ehizatzea.
Azken taktika hori burutzeko, hegazti
harraparia geldi geratzen da ikuspegi
bikaineko leku batean, basoan zer
gertatzen den arakatu eta edozein
mugimendu susmagarri kontrolatu
ahal izateko moduan. Sistema horretaz baliatzen dira batez ere udaren
hasieran, oso onuragarria gertatzen
baitzaie habia utzi berri duten txito

trebatu gabe eta ustetsuekin.


Aztoreek bezala, zati-zati
egin eta kontsumitu ohi
dituzte beren harrapakinak
leku garaietan.
Askotan, gabiraiak ibilera
handiak egiten ditu hegada
bizkor eta baxuan, harrapakinik ikusten ez badu
ere; badaki edonon ager
daitekeela eta nahikoa
duela azken unean ikustea, zeren bere abiadura handiari eta
maniobra egiteko gaitasun handiari
esker, segundo gutxitan norabideaz
aldatu eta harrapa baitezake.
Ehiza-hegaldian dagoenean oso
altuera baxuan dabil, landaretza eta
gora-beheretan (montorrak, harresiak,...) ezkutaturik, animaliak edateko edo jateko bisitatu ohi dituzten
lekuak arakatuz, esaterako, iturburuak edo baso masustez edo baiez
beteriko sasiarteak.
HABITATA: zuhaitzak dituzten edozein motatako eremuetan bizi da,
baina nahiago izaten ditu gizakien
eraginetik urrun dauden baso helduak.
HEDAPENA: mundu-mailan, espezie
hau palearktikoa da, klima-alde borealetatik Europako, Asiako mediterraniar aldeetara eta Afrikako ipar-mendebaldeetara hedatzen dena.
KALKULATUTAKO POPULAZIOA:
ez dira aztoreak bezain exijenteak,
basoalde urriago eta txikiagoetan bizi

160

EUSKAL HERRIKO EGUNEKO HARRAPARIAK

161

baitira, eta zazkardi eta espazio irekietan ere. Hala ere, ez dira batere
ikusterrazak, gure basoetan duten
populazioa onargarritzat jo daitekeen
arren, Parte Natural guztietan bizi
baita (Valderejo, Urkiola, Aralar,
Gorbeia, Aiako Haitzak). Arrunta ere
bada kantauri-mediterraniar uren
mugalerroko mendilerroan. Ordea, ez
da aurkitzen Arabako parte handi
batean, ezta lautadan ere, oso basosoilduta baitago. Oso urria da, berebat, Gasteizko Mendietan eta
Iturrietan, bertan ezartzeko baldintzak egokiak eskaintzen dituzten
arren. Badira gabiraiak, ordea, are
habiagileak ere, Ebroko makaldietan.
Kalkulatzen denez, Araban 90 bikote
habiagile inguru egongo dira,
Bizkaian eta Gipuzkoan habia egiten
dutenak bikote banaka batzuk baino
ez diren bitartean, beraz, guztizko
kopurua 100 bikote ingurukoa baino
ez da izango. Iberiar penintsulan

3.000 eta 8.000 bikote bitarteko


kopurua kalkulatzen da; Europan,
berriz, 50.000 eta 54.000 bikote bitartean daudela kalkulatzen da.
Euskal Herrian bizi diren gabiraiak
geldikorrak dira, hau da, ez dute
migratzen negua iristen denean.
Garai horretan Europako iparraldetik
datozen bikote migratzaile batzuk
batzen zaizkie daudenei.
Duela hiru hamarkada, harrapari
hauek oso populazio-maila ona zeukaten europar kontinente osoan,
ugarienen artean baitzeuden; baina
nekazaritzan erabilitako pestizida eta
intsektiziden abusuak beherakada
izugarria gertarazi du haien dentsitatean, eta espezie arraroa izatera
aldatu da. Hori gertatu da, baita ere,
intsektuez eta guztiz kutsaturiko
beste ornogabe batzuez elikatzen
diren txoritxoak ia soil-soilik jaten
dituelako. Horretara, metaturiko pestizida batetik bestera igarotzen da
elika-katearen
bitartez.
Belatz
handien
erruteetan gertatu
den bezala, gabiraien erruteek ere
arrautzen apurketa
jasan izan dute
emeek inkubatzeko
estaltzen zituztenean; horren zergatia
dugu
pestizidek
geroko amei gertarazten dieten kaltzio
falta, horrek oskolen gehiegizko ahuldura ekartzen baitu.

162

EUSKAL HERRIKO EGUNEKO HARRAPARIAK

163

AZTOREA
(Accipiter gentilis)

KLASEA:
ORDENA:
SUBORDENA:

Aves
Ornithurae
Accipitres

FAMILIA:
GENERO:
ESPEZIE:

NOLA ANTZEMAN?: tamaina ertaineko harraparia dugu aztorea, 50 eta


60 zentimetro bitarteko luzera eta
700 eta 1.200 gramo bitarteko pisua
dituena, arren kasuan, eta kilogramo
erdikoa emeen kasuan.
Bere lumajearen itxura nahastezina
da, basoan kamuflatzeko diseinaturiko jantzia da. Sabelaldea eta hegoen
azpialdea zizareantzeko pikardadura
beltzez jantzita daude hondo gris perlaren gainean, nagusi duela azken
kolore hori beren anatomian, eztarritik isatseraino, burua eta bizkarraldea
marroi ilunagoz dituela.
Isatsaren sorreran luma-motto handia du, baina hori ez da nortasun
handiena ematen diona; izan ere,
bere nortasuna ematen diote iris
gorrimin edo laranjadun begiek eta
bere moko eta atzaparrek, proportzioz, handienak baitira harrapari
guztien artean.
Ehizaren zeregin zailerako diseinatua
du bere morfologia. Horrela, oso ikusmen zorrotza du, azelerazio-ahalmen
izugarria, oratzeko sistema eraginkorra eta, batez ere, maniobratzeko gaitasun batere arrunta; izan ere, gauza
da 100 km/orduko abiaduran hegal-

Accipitridae
Accipiter
Gentilis

datzeko eta eragozpenak oso distantzia laburretan gainditzeko, basoko


enborren arteko leku meharretan
lerratzeko, eskuin eta ezkerrera
jotzeko enbor baten aurka talka egin
baino metro bat lehenago, zuhaitzen
kukulen gainetik bat-batean altxatzeko edo lurraren kontra trebetasun
handiaz iltzatzeko, bere itzelezko
abiadura gelditzen duela segundo
batean. Eta hori guztia, bere hego
labur eta biribilduen egitura bereziari
eta bere isats luze eta lemariari
esker.
BIOLOGIA: gure basoetan bizi diren
aztore urriak araldian sartzen dira
otsailaren hasieran, eta bikoteak egiten hasten dira arrak dei ozenak jaurtitzen dituenean, hainbat kilometrotatik urrun entzun daitezkeenak.
Emea, bere bizimodu eratsua uzteko
prest, dei horretara agertzen da eta,
orduan, bikoteko kide biek habia bat
edo batzuk egiteari ekiten diote geroko "etxeko buru" izango denaren
lurraldean.
Normalean korbidoek egindako
habiak erabiltzen dituzte, habia
horiek handitzera mugatzen direla.

164

EUSKAL HERRIKO EGUNEKO HARRAPARIAK

165

Goian eta zuhaitzen enborrari itsatsita dauden habiak aukeratu ohi dituzte, batez ere basoko lekurik ezkutuen
eta hurbilgaitzenetan daudenak.
Oso aldakorra da habiaren adarrezko plataformaren tamaina, eta handituz doa urteekin; izan ere, harrapari hauek leku berberetan egin ohi
dute habia, metro 1eko lodierara eta
ia bi metroko diametrora iristen diren
etzalekuak eginez. Lurralde baten
barruan habia batzuk egiteko duten
ohituraz baliatzen dira errutearen
sasoiaurreko galerak gertatzerako;
halaber, txandakako sistema gisa
erabiltzen dute txitaldiaren arrakastarako kokalekurik onena zein den
jakiteko.
Habiagintzako jarduera bitartean
ezteialdiak jarraitzen du, pertsekuzio
ugari egiten dituztela zuhaitzen adarren artean eta hegalaldi zirkular
luzeak basoaren gainetik, altuera
handietara igotzen direla, eta handik
jaisten direla berriro ere errituala
errepikatzeko, elkarketa iritsi arte;
orduan, arra ehizan irteten da eta
harrapakinak opatzen dizkio habia
inguruetan zain dagoen bere kideari.
Habiagintzaren iraunaldia hilabetetik
gorakoa izan daiteke, eta, bitartean,
estaldurak ia egunero gertatzen dira.
Habia prestatzeko azken etapan,
eurrez estaltzen dute zurtoin berde
txikiez, zeregin hori oso garrantzitsua
dela hegazti hauentzat, ez direla gelditzen txitoak hegan egiteko zorian
egon arte.
Horrela lortzen duten habiaren garbitasuna eta higienea nabarmena da;
izan ere, asko dira estalkiaren berriz-

tapen etengabean ezkutaturik geratzen diren harrapakin hondakinak.


Bi egunez behin emeak arrautza bat
erruten du, eta errutea amaitutakoan
inkubazioari ekiten dio, 35 eta 40
egun bitartean dirauela. Ez du zeregin hori uzten, ez bada arrak dakartzan harrapakinez inguruetan elikatzeko, eta inoizkako bainuak hartzeko, une horretan arrak hartzen duela
haren lekua.
Txitoak jaiotzen direnean, amak estali eta jaten ematen die berak egindako harrapakin zatiez. Lehenengo
lumatxa hauskara aldatzen dute 8
edo 10 egun igarotakoan beste zuri
batez, eta hau, berriz, arian-arian
ordezkatzen dute luma estalgarriekin
hirugarren bizi-astetik aurrera.
Elikadura ugariari esker, hegazti gazteak azkar asko hazten dira. Hilabete
bat igarota ekiten diete lehenengo
hegadei, baina habiatik oso urrun ibili
gabe. Oraindik ez dira beren buruz
elikatzeko gai, eta gurasoek jaten
ematen jarraitzen diete gazteek
eurek, hilabetea dutela, zati-zati egiten dituzten harrapakinez. Airean
lehenengo hegada-saioak egin orduko, amak ehizan egiten irakasten die,
eta harrapakin zaurituak eramaten
dizkie txitoek jarraiki diezaien eta hil
ditzaten. Astebetean saioak egin
ondoren, familiak ekiten die lehenengo egiazko ehizaldiei.
Uda hasi da basoan eta harrapakin
trebatu gabeak hegazti gazteak eta
ugaztunak ugari dira, geroko aireehiztariek errazago dutela lehenengo
ehiza-saioak egitea.
Famili lokarriek abuztura arte irauten

166

EUSKAL HERRIKO EGUNEKO HARRAPARIAK

167

dute, baina une horretatik aurrera, helduek lurraldea uztera behartzen dituzte kumeak, eta hauek bizimodu ibiltari
bati ekiten diote hurrengo udazken eta
neguan.
Egoera arruntetan aztoreek bi urte
eduki arte umatzen ez badute ere,
askok bikote egiten dute, heldu batekin oro har, urtea bete gabe; horren
arrazoia dugu espeziearen beherakada handia eta beren ugaltzeko gaitasuna. Oso sasoiaurreko aldia da kontuan hartzen badugu beren bizitza
nabarmenki luzea; izan ere, hegazti
batzuk 17 urtetara iristen dira.
ELIKADURA: Hegazti baten elikaduraren beharrizana 160 eta 180 gramo
haragi bitartean dago eguneko.
Eguneko harrapari hau, basartean
ehiza egitera moldatuenetakoa
dena, zuhaitzetako gaindegietan
jarri ohi da bere feudoko lurralde
zabalak menperatzeko. Halako
jarrera pribilegiatu horretatik errekabazterretara begiratzen du, bertan
ugari baitira ur-arratoiak, edo basoko soilguneetara, bertatik joaten
baitira jatera hegazti alejaleak edo
untxiak. Jaki horietako bat ikusten
badu, abiadura handian oldartzen
zaio, heldu eta azkar asko hiltzeraino. Eta goseak jotzen duenean,
aztoreak arpilatu egiten ditu habiak,
batez ere korbidoenak; trebetasunez sartzen da hegazti batzuen
etzalekuetan, esaterako, bele eta
usoenetan, eta erbiei ere jarraikitzen die zelai irekian, tamaina hiru
aldiz handiagoak izan arren, eta
burutik oratzen die, ehiztaria eta

ehizakia lurretik iraulkatzeko. Erbia


hil ondoren, eta aztorea hiru aldiz
txikiagoa izanik, ez du airean hainbeste pisu eramaterik, eta bere
harrapakinaren ondoan geratu ohi
da hainbat egunetan, gosea asebete eta gero.
Batzuetan lur zabalerak kurritzen
ditu abiadura handian, biktima,
izuak jota, bere aurrean agertu arte.
HABITATA: hegazti geldikorra dugu
aztorea gure basoetan. Mila metrotik gora umatzen duten populazioetako gazteak soilik aldatzen dira
lurralde batzuetatik besteetara
lurralde propio batean finkatu arte.
Beren ehiza-lurraldeak 7 kilometroko diametroa izan ohi du, baina
neguan, harrapakinen urritasunagatik, feudo horiek askoz ere handiagoak izaten dira.
zuhaitzak dituzten edozein motatako eremuetan bizi da, baina nahiago
izaten ditu gizakien eraginetik urrun
dauden baso helduak.
HEDAPENA: aztorea basorako
jaioa da, hosto galkorrezko zuhaitz
eta koniferoen artean bizitzeko, eta,
beraz, Eurasian eta Iparramerikan
banaturik dago. Bere presentzia
ugariak subespezie asko gertarazi
ditu, elkarrengandik beren tamainagatik batez ere bereizten direnak.
Europan 6 subespezie bizi dira, klimatologia ezberdinetara moldatuak.
Horrela, aztore ipartarra, taigan bizi
dena, oso galanta da, gure basoetan bizi den aztore iberiarra, ordea,
laurden bat txikiagoa da.

168

EUSKAL HERRIKO EGUNEKO HARRAPARIAK

KALKULATUTAKO POPULAZIOA:
bere kontzentrazio aldea oso zabala
izan arren, oso hegazti urria da
Europan eta Iberiar penintsulan, pertsekuzio bortitza egin baitiote urteetan
harrapari-ehiztariek, ehiztariek eta
hegazti disekatuen bildumazaleek.
Kalkulatzen denez, 26 eta 28 bikote
bitartean dira Arabako ipar erdialdean
habia egiten dutenak; Bizkaian eta
Gipuzkoan, berriz, banaka batzuek
baino ez dute habia egiten, kopuru
zehatza ezezagun delarik; beraz, ez
gara ausartak esaten badugu Euskal

Herriko populazioa, zehazki ezezaguna, ez dela inondik ere 60 bikote baino


gehiagokoa izango. Euskal Herriko
duten lurralde-banaketa baldintzaturik
dago baso handi lasaiak egotera. Ageri
da modu irregularrean Salvada mendizerra, Urkiola, Gorbeia eta ElgeaUrkilako basoetan, bai eta Arabako
azpikantauriar aldean ere. Ez da bizi
ez landazabalean ez itsasaldeko zazkardietan, ez eta Errioxa Arabarrean
ere. Iberiar penintsulan 2.350-3.000
bat bikote bizi direla kalkulatzen da, eta
Europan 24.000-34.000 inguru.

169

merikako zazpi sai espezieez


gainera kataridoen familiaren barruan sailkatzen direnak, Europako 15 sai espezieak
akzipitrikoen familiakoak dira, familia
horren barruan daudela, berebat,
arranoak, gabiraiak, mirotzak, zapelatzak edo miruak.
Euskal Herriko basoetan bi espezie
dira bakarrik habia egiten dutenak:
sai arrunta, beste 6 espezierekin

batera Gyps generokoa dena, eta


sai zuria edo sai egiptiarra,
Neophron generoko kide bakarra
dena.
Ugatza (Gypaetus barbatus) dugu
beste sai espezie bat. Euskal
Herrian habiarik egiten ez duen
arren, hegaztiren batzuk ikus daitezke neguan Aralar mendizerrako
Gipuzkoako isurialdetik, Nafarroako
Pirinioetan egiten baitute habia.

............................................................... (Gyps fulvus)


......................................................(Gyps indicus)
.......................................... (Gyps himalayensis)
.................................................... (Gypis rueppelli)
................................................. (Gyps coprotheres)
................................. (Gyps bengalensis)
.................................. (Gyps africanus)
................. (Neophron percnopterus)
......................................................... (Gypetus barbatus)
................................ (Gyphierax angolenis)
.................................................. (Aegypius monachus)
..................................... (Aegypius tracheliotos)
........................................... (Aegipius occipitalis)
................................................. (Aegypius calvus)
...................................(Neocrosyrtes monachus)

170

EUSKAL HERRIKO EGUNEKO HARRAPARIAK

171

SAI ARREA
(Gyps fulvus)

KLASEA:
ORDENA:
SUBORDENA:

Aves
Ornithurae
Accipitres

FAMILIA:
GENERO:
ESPEZIE:

NOLA ANTZEMAN: sai arrearen anatomian bereizgarri dira buru eta lepo
lumarik gabeak, krema kolorezko
lumatxa motz batez estaliak baina.
Gorputzaren gainerakoan lumajeak
kolore marroia agertzen du, lehoiak
duenaren antzerakoa, hortik bere izen
arrunta, bizi den harkaiztegietan ikusia
ez izateko baliagarri zaiona.
Lepo oinean, sorbalda gainean, luma
zuri ugari ateratzen zaizkio, iduneko
gisa, eta papar gainean bi soilune edo
lumarik gabeko alde ditu, kolore gorri,
urdin eta zuri bizikoak, hegaztiak nahita agerian jartzen dituenak generokideei bere emozio egoera erakusteko.
Hego luze-zabalen puntetako lumak,
primarioak, txirbilik gabeak eta beltzak
dira, hego-erpin biribildua eratzen
dutela. Isats iluna laburra eta karratua
da. Sai arruntaren luzera 97 eta 104
cm bitartean dago eta bere pisua 6,5
eta 8 kilo bitartean. Harrapari hau interes berezikotzat jotzen da Euskal
Herriko
Espezie
Mehatxatuen
Katalogoan.
BIOLOGIA: heriotzaren iragarle honen
izaera eguargitara azaleratzen da horizontetik lehenengo argi-izpiak ageri
orduko. Orduan, hegazti hauek, hegomuturretik muturrera 2 metro eta erditik

Accipitridae
Gyps
fulvus

gora zabal, Euskal Herian bizi diren


handienak, 7,5 kilogramoko pisura iristen direnak, gaua eman duten labarrak
utzi eta zeru urdinera altxatzen dira
kiribil handiak eginez, haize-boladez
baliatuta, haratustel bila joateko.
Urte askotan iritzi zen sai arreek gorpuak aurkitzen zituztela usaimenaz
baliaturik, amerikar kide batzuek, aura
izenekoak kasu, kontinente horretako
hegoaldeko oihanetan egiten duten
bezalaxe. Baina 1964an, Kenneth
Stager naturalistak, sai amerikar horri
buruz azterlan zehatzak egin ondoren,
frogatu zuenez, sai amerikarra zen
usaimena garaturik zeukan hegazti
gutxietakoa. Izan ere, gero, europar
saiei buruz egindako azterlanek agerian jarri dute espezie honen usaimena
oso txikia dela eta, beraz, ez direla
horretaz baliatzen harrapakinak aurkitzeko, baizik eta beren ikusmen izugarri zorrotza erabiltzen dutela. Horrez
gainera, halako portaera sozial berezi
bat agertzen dute: eragin-aldeak banatzen dituzte bakoitzak ikuskapen egokia egiteko, eta koloniako kideen arteko ikusizko kontaktuari eusten diote
gorpua erraz aurkitu ahal izateko
moduan.
Oro har, beleak eta mikak izan ohi dira
abere hilak aurkitzen lehenak, eta

172

EUSKAL HERRIKO EGUNEKO HARRAPARIAK

173

saiak sarraskijale txiki horien kontzentrazioei behatzera mugatzen dira jakia


zehazki non dagoen detektatzeko.
Janaria aurkitutakoan zuzen-behera
oldartzen dira, eta zirkulu batzuk egin
eta gero, piezatik halako distantzia
batera pausatzen dira. Bere lurreratze
moduak saitegietan dauden beste
banako batzuk erakartzen ditu. Era
horretan, oso denbora gutxitan, alde
bateko ia sai guztiak bildu dira hilaren
inguru.
Harrapari hauek, harrigarriro, oso fidagaitzak dira haratustela jatera hurreratzerakoan, oturuntzari ekin baino lehen
hainbat ordutan, edo are egunetan,
itxaroten ohi baitute, abereak azken
heriotza-kurrunkak egin ez baditu.
Sekulan ere ez dira gorpua zati-zati
egitera oldartzen, goseak jota egonda
ere; ordea, taldeko bat izan ohi da, oro
har, agian gosetiena, begiak edo mihia
mokokatzera aurrenik hurreratzen
dena, beleek eta mikek lehenago jan
ez badituzte. Jarraian, mokoa sastatzen du aberearen sabelean eta burua
sartzen du zulotik, erraiak jateko.
Bitartean, zain dagoen taldea artegatu
egiten da, gero eta gehiago, eta beste
kide goseti bat hurreratzen da jatera,
eta borroka bat hasten du jaten ari
zenarekin, borroka amorratua barik
erritual baten antz handiagoa duena.
Horrela, harrapakina jateko borrokak
jarraitzen dira bata bestearen ondoan,
eta taldeko gehienak, artega, borrokaldiak aprobetxatuz, gorpuari geratzen
zaiona jatera oldartzen dira. Harrigarria
da ikustea nola behi edo ardi hil batetik
minutu gutxi batzuetan eskeletoa baino
ez den geratzen (Alde honetatik,

Afrikako sai bizkar-zuriak du errekorra,


bi minututan kilogramo bat haragi jateko gauza baita).
Oturuntzaren ondoren hezurrei itsatsita geratzen diren haragi zatitxoak aprobetxatzen dituzte basoko nekrofago
txikiek, hau da, mikek eta beleek.
Saiek sabelbete handiak egin ohi
dituzte, eta, batzuetan, oturuntza
oparo baten ondoren, nekeza gertatzen zaie hegan egitea, eta batzuek,
haize boladak aprobetxatuz, ozta-ozta
hegan egiten duten bitartean, besteak
hainbat ordutan geratu behar dira gorpuaren ondoan, janaria digeritu arte.
Labarraren itxura malkartsuarekin bat
datorrela, sai arrearen itzal-errainua
ageri da bisuts bortitzek, euriak edo
elurrak zigortutako harkaitz-hormetan,
abenduaren azken egun labur eta
hotzetan, egun hauetan hasten dela
hegazti honen araldia.
Goiz argi eta eguzkitsua iristean, bi
silueta handi marrazten dira zeru urdin
hotz amaigabearen kontra, estaldura
aurretiko eztei-hegalaldiari ekiten diotela.
Arrak eta emeak maitasun-jokoari ekiten diote guztiz sinkronizaturik, eta
airean planeatzen dute, altuera handian, oso elkarrekin, hego-muturrekin
ozta-ozta ukitzen dutela elkar. Emeak,
orduan, hautsi egiten du une liluragarria eta zuzen-behera oldartzen da
abiada handian, atzean bere laguna
uzten duela; honek unerik galdu gabe
atzetik jarraikitzen dio, akrobazia
sinestezina imitatuz. Orduan, arrak
pertsekuzio bat hasten du eta hegokada indartsuekin laster heltzen dio emeari, eta gainean jartzen zaio zenbait

174

EUSKAL HERRIKO EGUNEKO HARRAPARIAK

175

segundotan. Ondoren, gora egiten du


eta berriro ekiten dio maitasun erakuste horri.
Josteta jarduera bizia amaitzen da
bikoteko kide biek zirkuluak egiten
dituztenean abiadura handian habia
egiteko aukeratu dituzten labarren gainetik. Leku horrexetan, hain zuzen ere,
egiten dute estaldura, lepo eta burua
kulunkatzen duten bitartean bata besteari urreratuzko erritual harrigarri bat
egin eta gero.
Bikotearen sendotasuna erakusteko,
kideetako bat hil arte loturik eta fidel
iraungo baitu, estaldura errepikatzen
dute behin eta berriz.
Eztei-jarduerak suposatzen duen barbuileriak bultzatuta, heldutasun sexualera iritsiak ez diren eta, beraz, oraindik, bikotea egin gabe dauden koloniako sai gazteek helduen portaera imitatzen dute eta koloniatik hurbileko haitzetan jartzen dira estaldura ezina
burutu nahian.
Egindako bikoteak habia egiteko aukeratu duten harkaiztegira joaten dira eta
bertan
ematen
dute
gaua.
Egunsentiarekin, habiagintzari ekiten
diote leku hurbilgaitz eta irtenuneren
batez euritik edo elurretik babestuetan.
Sai arreen habiak beren iraizkinez
zuriz margoturik egon ohi dira, eta
gainerako hegaztienak ez bezala,
habien tamainak ez du hegaztiaren
tamainarekin zerikusirik, izugarri txikiak izaten baitira. Bikoteko kide biek
ekinkor parte hartzen dute materialak
biltzen adarrak, hostoak, ilekiak edo
lumak, edonola metatzen dituztenak.
Banako batzuk auzokoei materialak
lapurtzen ausartzen dira, baina gure

harkaiztegietan habiak ez daude inoiz


ere bata bestetik bi metro baino
gutxiagotara, alde hori norberaren
lurraldetzat jotzen dutela.
Materialaren lapurreta hegaztietako
bat bertan dagoela gertatzen bada,
erantzuna erasokorra zein arduragabekoa izan daiteke, biktimaren izaera
nolakoa den. Era berean, habiaren
itxura aldakorra da zeinek egiten
duen.
Emeek arrautza zuri bakarra erruten
dute, batzuetan pikarda arrexkak
dituena, 9 x 7 zentimetrokoa. Erruteak
Euskal Herrian otsailaren erdi aldera
gertatzen dira, baina Espainiako
hegoaldean ugaltzen diren bikoteak
hilabete lehenagotik daude txitaldian,
urtarrilaren erdi aldetik.
Ohiz bestera, lehenengo arrautza
hausten bada, emeak beste bat errun
dezake apiril aldera.
Guraso biek zaindu eta babesten dute
geroko kumea bi hilabetetan, hiru
egun jarraiez behin txandakatzen
direla
inkubazio
jardueran.
Txandakatzerako orduan, agurtze
erritual bat burutzen dute batak eta
besteak, buru eta lepoaren mugimendu
errepikatuetan
datzana.
Inkubazioari ekiten dion bikoteko
kidea mugimendu geldoekin jesartzen
da, sabelaldeko lumak harrotzen
dituela arrautza estaltzeko.
Martxoaren amaiera aldera, udaberriaren sorrerarekin, jaiotzen da sai
txikia, begiak guztiz itxita eta kremakolorezko lumatxa bigun eta urri
samarra dituela.
Maitasun handiaz zaintzen dute gurasoek hain izaki txiki eta babes gabe

176

EUSKAL HERRIKO EGUNEKO HARRAPARIAK

177

hori, babesteko eta jaten emateko


txandakatzen direla; baina denbora
igaro ahala, nahita aldatzen dute otorduak.
Txitoaren lehenengo bizi-egunetan,
haren mokokadaz zirikatuta, helduek
jan batzuk eskaintzen badizkiote, ore
lodiaren eran goitikatzen dituztenak,
hilabete eta erdi bete izanez geroztik
jan bat bakarrik ematen diote egunean,
eta are jan bat bi egunez behin, lehenengo hegaldiak egin aurre-aurreko
garaian. Baina ez da janaldien ugaritasuna bakarrik aldatzen dena, baizik eta
goitikatutako janariaren kantitatea ere
aldatzen dela askoz ere handiagoa
dela txitoa hazten den neurrian, eta
irenste-gradua ere bai, ez baitago hain
digerituta.
Bi hilabete eta erdi dituela, gurasoak
ausartu egiten dira txitoa bakarrik
uzten, janari bila doazenean, behin
egitura nerbioso eta muskularrak
hobetu eta egokitzeko eboluzio psikikoa egiaztatu ondoren.
Esaterako, lehenengo bizi-astean txitoa axolagabe geratzen da habiaraino
iristen den edozein arrotzen aurrean,
geldi geratzen dela begiak itxita.
Geroztik, erreakzio positiboa agertzen
du bere amaren mokoa gogorarazten
dion edozein objektu luzangaren
aurrean, eta portaera janari-eskalearen eragingarri gertatzen zaio.
Laurogeita hamar egun dituela, kontraste handia dago txitoak hartu duen
tamaina eta indar izugarriaren eta bere
erreflexu geldo eta mugimendu traketsen artean, dagoeneko guztiz lumaturik dagoela. Izan ere, oraindik ez da
habia uzteko gauza, ez bada erlaitze-

tatik mugitzen den aldi laburretan.La


lau hilabete dituenean, ordea, gazte
ausarta bilakatu da, egunean-egunean
hegan egiteko teknika berria ikasten
duena. Zenbait egunetan gurasoek
jaten ematen jarraitzen diote, haratustela bere kabuz bilatzeko behar adinako trebetasuna hartu duen arte. Bere
hegoen indarrak independentzia ematen dio sai arre gazteari, eta bere
hegada dela bide familiatik urrundu
irailaren amaiera aldera gertatu ohi
dena eta bizimodu erratu bati ekiten
dio habitat faboragarria aurkitu arte.
Kolonia batean ezarri baino lehen,
ehundaka kilometro egin ohi ditu zerra
eta harkaiztegietatik nora ezean ibilita.
Harrapari handiek bezala, denbora
luzea behar du heldutasun sexualera
iristeko, lau urtekoa izan ohi dena, eta,
ohiz bestera, zazpi eta zortzi urtetara
luza daitekeena.
ELIKADURA: bere berezitasunik
garrantzitsuena, guztiontzat ezaguna,
elikera da, sarraskijale bait da erabat.
HABITATA: beti heriotza gainetik
hegan egiten duten harrapari hauek
kolonietan ezarri ohi dira mendizerretako haitzarte eta gailurretan, eta bertatik
barreiatzen dira janari bila joateko;
beraz, gure Lurraldearen parte handi
batean ikusiak izan daitezke, eta, batez
ere, mendialdeetan eta beren inguruetan, dela abeltzaintzazko aranetan edo
landako larreetan.
HEDAPENA: hegazti honen banaketalurraldean sartzen dira Afrikako iparraldea, Asia txikia eta erdi-hegoaldekoa,

178

EUSKAL HERRIKO EGUNEKO HARRAPARIAK

179

eta Europa. Europari gagozkiola,


hegazti hau aurki daiteke Iberiar
penintsulan
eta
Balkanetakoan
(Grezia, Jugoslavia ohia, Bulgaria),
Frantzian,
Italiako
iparraldean,
Cerdea eta Sizilian.
KALKULATUTAKO POPULAZIOA:
saiaren ehizagaiak eta habia egiten
dueneko lekuak Urkiola, Aizkorri edo
Aralarreko harkaiztegiak, Sobron,
Valderejoko gailurrak... babestu izanak eta suspertzeko hartu diren neurriek, esaterako, haien elikadura
errazteko, saitegietatik hurbil jarri
diren janlekuek, bide eman dute
arian-arian suspertzearen miraria gertatzeko. Horrela, 1979an zentsaturiko
35 bikote ugaltzaileetatik gaur egun
habia egiten duten 4004etara aldatu
da.
Oraingoz hauxe dugu populazio-gehikuntzaren egiazko balorazioa egin
dakiokeen hegazti harrapari bakarra,
unean-unean zentsatua izan baita
duela hamasei urtetatik hona.
Gipuzkoan hirurogeiko urteetan batere hegaztirik ez bazegoen habia egiten zuenik, gaur egun 35 bikotek
umatzen dutela kalkulatzen da, kopuru hori oraindik oso txikia izan arren
euskal Autonomia Erkidegoko gainerako probintzien aldean; izan ere,
ugalketa egiten dute soilik hiru lekutan: Aiako Haitzetako Parke naturalean, Aitzgorri mendizerran eta Aralar
mendizerran. Mendizerra magiko
horren nafar isurialdean, populazioak
askoz ere handiagoak dira, eta, kalkulatzen denez, 270 bikote habiagile
baino gehiago bizi dira han. Nafar

lurraldean dagoen sai ugaritasun


horrek hain zuzen ere ekarri du umatzeko feudo bat lehenbiziko aldiz bilatzen duten gazteek Aralarreko gipuzkoar haitzarteak kolonizatu izana.
Bizkaiari dagokionez, habia egiten
dute Atxarte eta Mugarrako gailurretan eta Urkiolako Parke Naturalean.
Karrantzako aranean ere ikusi ahal
ditugu sarri, baina bizileku horretan
bikote banaka batzuek baino ez dute
habiarik egiten, ikusten diren gehienek kantabriar lurraldean egiten baitute habia, nahiz eta abeltzaintzazko
aran honetan eragina izan, bertan elikatzen baitira. Bizkaian 43 bikote
habiagile dira guztira. Arabako lurraldean aurkitzen dira harrapari honen
populazio handienak, habia egiten
dutela Valderejo, Sobron eta Salvada
mendilerroan. Kalkulatzen denez,
haien kopurua 322 bikotekoa da,
beraz EAEko guztirako populazioa
400 bikote habiagilekoa izango litzateke eta Euskal Herria osoan 670.
Egiaztatu egin da hainbat sai igarotzen direla Afrikarantz Gibraltarko
itsasartean zehar, eta hainbat hegazti
berreskuratu direla Andaluzian eta
Marokkon, Nafarroan eraztuneztatuak
izan zirenak, baina beti izan dira heldugabeak; izan ere, gure basoetan
heldutasun sexualera iritsi eta lurralde
propio batez jabetzen diren banakoak
geldikor bihurtzen dira, eta bertan
geratzen dira hil artean. 1989ko zentsuaren arabera, 8.074 bikote bizi dira
Iberiar penintsulan, hau da, Europako
populazioaren %75 ia, europar populazioa 9.300 eta 11.000 bikote bitartean baitago gaur egun.

180

EUSKAL HERRIKO EGUNEKO HARRAPARIAK

181

SAI ZURIA

(Neophron percnopterus)

KLASEA:
ORDENA:
SUBORDENA:

Aves
Ornithurae
Accipitres

FAMILIA:
GENERO:
ESPEZIE:

NOLA ANTZEMAN?: bere kanpomorfologia hain berezia denez gero,


beste hegaztiekin nahaztezina da.
Isats kuneiformeari eta hegal luzeei
begira, ugatzaren antzik baduela
esan dezakegu; hala ere, bere lumaje zuri-beltzak, zangorik gabeko
amiamoko lepamotz baten itxura
ematen dio.
Sai arrearekin gonbartzen baldin
badugu, sai zuria tamaina txikiagoa
dugu eta lepoa luma horiskez estalirik
dauka.
Hegan ari direnean oso itxura bereizgarria dute: gorputzeko kolorekoa
guztiz zuria, arraun-lumak erabat beltzak, punta zorrotzeko hegoak; eta
ziri itxurako buztana. Ale gazteak erabat arreak dira eta ugatz gazteen
antzeko itxura dute, nabariki txikiagoak badira ere. Kolore arrea, argituz
doa bosgarren urtera arte, eta orduan
lortzendute behin-betiko lumadia sai
zuriek.
BIOLOGIA: otsailaren hasieran itzultzen dira berriro eta kolonizatzen
dituzte gure basoak. Alabaina,
hegazti helduak soilik itzultzen dira,
gazteak afrikar lurraldeetan geratu

Accipitridae
Neophron
Percnopterus

ohi dira hiru urte dituztela heldutasun


sexualera iritsi arte. Orduan hegan
egiten dute beren jaio-bazterretarantz eta bertan egiten dute bikotea,
ugaltzeko, lokarriak bizialdi osoan
iraungo duela.
Sai zuri heldua, 58 eta 66 zentimetro
bitarteko luzera duena, urrunetik ikusita, amiamokoarekin nahas daiteke,
lumaje zuri eta beltzagatik eta beren
tamaina berdintsuagatik; baina hurbiletik ikusita, krema kolorezkoa dela
egiaztatzen da, eta garbi ikusten dira
bere isats kuneiformea eta lepo bildua.
Gure basoetako bizilekuetara iritsi
eta egun gutxi igarota ikus daitezke
arra eta emea, habia egingo duteneko harkaiztegietan gainetik, lehenengo eztei-hegalaldiak eginez eta, aldi
berean, habia jarriko duten lekua
ikuskatuz. Normalean, euritik babesturiko haitzulo batean jarri ohi dute,
baina ohiz kanpoko kasuetan habia
zuhaitz batean jarria ere ikusi da.
Habiaren forma eta tamaina oso
aldakorrak dira, kokalekuari egokitzen baitzaio. Normalean, 80 zentimetroko diametrokoak dira, baina,
horietatik, bakarrik erdiko azalerako

182

EUSKAL HERRIKO EGUNEKO HARRAPARIAK

183

40 zentimetroak estaliko dira kontu


handiz ile eta ilekiez, hortxe erruten
baitu emeak, martxoaren amaiera
aldera, bi arrautza batzuetan hiru,
3 edo 4 eguneko tartean. Arrautzak
zurixkak dira, krema kolorez pikardatuak, batzuetan hondoaren kolorea
desagertzeraino, hain izan daitezke
pikartak ugari. Pisua 80 gramo ingurukoa izaten da eta tamaina 64 x 48
eta 66 x 50 milimetro bitartean egoten
da. Generokide biek esku hartzen
dute inkubazioan, aldika txandakatzen direla arrautzen eklosiora arteko
sei asteko aldian.
Jaiotzerakoan, 3 edo 4 eguneko tartea dutela, txitoek tamainaren diferentzia nabarmena agertzen dute.
Horregatik, sarri askotan, txito txikiena goseak jota hil ohi da, ez baitu
gurasoek eramaten diten janariagatik
handienarekin lehiatzerik. Galera
horiek, harraparien artean oso sarriak
direnak, ez dira gertatzen janaria
ugari deneko leku edo urteetan,
beraz, jaiotze-tasaren zuzentzaile
naturala baino ez dira, populazioaren
kopurua baliabide eskuragarriei egokitzen dietena, berezko oreka hautsi
ez dadin.
Txitoak lumatxa grisaz estalita agertzen dira jaiotzerakoan, gero beste
lumatxa zuri batez aldatzen dutela.
Laster irteten zaizkie arre kolorezko
lumak. Aurpegia biluzik geratzen
zaie, baina beren larruazalaren tonua
oraindik ez da helduen hori-laranja,
gris motela baizik. Luma-berritze
bakoitzean kolorea argiago egiten
zaie, eta 5 urte dituztenean helduen
lumaje zuria hartzen dute, hegoetako

luma primarioak izan ezik, guztiz beltzak baitira.


Gurasoek ahoan zein paparoan eramaten dute janaria habiara, eta bertan zati-zati egiten dute eta eskaintzen diete txitoei, hauek txikiak diren
bitartean. Hilabetea ez duten bitartean, txitoak ez dira beren kasa jateko
gai.
Sai zuri heldua ez dira beren kumeekin beste hegazti sarraskijale batzuek
bezain axolatiak, eta hazi samarrak
direnean aldi luzeetan utzi ohi dituzte.
Gazteek egunaren aldi on bat ematen
dute bakarrik, gurasoak, habiatik hurbil egonda ere, ez ohi baitira habiaratzen. Txitoak 63 eta 65 egun bitartean egon daitezke habian. Denboraldi
hori igarotakoan, beren hazi-aldean
ikus daitezke gurasoetako bat lagun
dutela, eta gurasoekin geratzen dira
janaria bilatzen ikasi arte.
Laster asko, abuztuaren amaiera
aldera, edo gehienera jota irailaren
hasieran, migrazioaren deia sentitzen
dute eta Saharaz handiko Afrika aldera doaz, Mauritaniatik Sudanera,
Gibraltarko itsasartea igarota.
ELIKADURA: Animaliatxo hilak ditu
batez ere sai zuriak janari, esaterako,
untxiak, hegazti kolpatuak, urlehortarrak, narrastiak eta are arrainak ere,
inoizka, ibaiak lehortu eta haiek putzu
txikietan geratzen direnean atzematen dituenak.
Trebea da, berebat, arrautzak bilatzen. Beste hegazti batzuei lapurtu
ondoren, leku jakin batera eramaten
ditu, eta, han, harrien kontra botatzen
ditu beren edukiaz elikatzeko. Gure

184

EUSKAL HERRIKO EGUNEKO HARRAPARIAK

185

basoetan ia ez du agertzen bere portaeraren alderdi hau, baina afrikar


kontinentean, arrautzen lapurretan
espezialista erabatekoa izateaz gainera, ostrukaren arrautza batera iristen denean, arrautzaren tamainagatik, haitzen kontra botatzeko, ahoan
eramaterik ez duenez gero, alderantzizko operazioa egiten du, eta harri
bat hartzen du mokoaz eta egonarri
handiz behin eta berriz botatzen du
arrautzaren kontra, oskol gogorra
arrailtzea lortu arte. Harrapari hau
dugu, Galapago uharteetako txontarekin, helburu bat lortzeko tresnak
erabiltzen dituen hegazti mutxietako
bat; izan ere, txonta hori hezur batez
baliatzen da haitz-arrailen eta landareen sakonean ezkutatzen diren
intsektuak sastatzeko.
Sai zuriak izan ohi dira nekrofago
handietarik haratustelak hautematen
dituzten lehenak, korbido zorrotzen
mugimenduei etengabe begira baitaude. Baina izaeraz sarraskijaleak
badira ere, etxe-abereen edo belarjale basatien gorpu handiak ez dira
haien baliabide bakarrak, eta ez zaizkie funtsezko bizirauteko; izatez, sarri
arreengatik ez balitz, hauek baitira
gorpuak zati-zati egiten dituztenak,
sai zuriak ez luke gorpu horiek baliatzerik, bere mokoa ozta-ozta baliagarri baitzaio begiak eta haratustelen
zati bigunen bat jateko.
HABITATA: saiek ez bezala, hegazti
migratzaileak ez baitira, sai zuri-beltzek habia egiten dute udan gure
basoetan eta udazkenero joaten dira
afrikar lurretara, berriro ere itzultzeko,

martxoaren erdi aldera, aurreko urteetan okupatu zituzten labar, erroitz


eta ibai-haitzebakietara, haitzarteen
babespean habia egin zuen tokietara.
Ez ohi zaie gustatzen mendi garaiko
harkaiztegietan finkatzea; altitude
baxu edo ertainean daudenetan baizik, eta bertatik arakatzen dituzte
espazio irekiak, larreak, soroak edo
sastrakaldeak haratustel bila.
HEDAPENA: harrapari indo-afrikar
hau Europa mediterraniarrean,
Afrikako ipar eta ekialdean eta Asian
banatzen da, galzori larrienetakoan
dagoela. Izanez ere, azken hamarkadotan atzerakada nabarmen bat
jasan du europar kontinente osoan,
eta mendearen erdi aldera landazabortegi iberiarretan ugari ibiltzen
bazen, batez ere Andaluzia eta
Extremadurakoetan, Afrikako leku
askotan egiten jarraitzen dutenez,
gaur egun, populazioen beherakada
izugarria jasan dute. Horren arrazoien artean ditugu abeltzaintzen
erregimen aldaketa, zerupean larratzetik akuiluetara igaro baitira, abere
hilak lurperatzeko edo, landako
berezko garbitzaileengandik urrun,
putzu edo usteltokietara botatzeko
ohitura, eta pestizida eta herbiziden
abusua.
KALKULATUTAKO POPULAZIOA:
egin diren azterlan ornitologikoen
arabera, kalkulatzen da Iberiar penintsulako sai zurien kopurua %30, gutxi
gorabehera, gutxitu dela azken hogei
urteotan, eta 3.000 bikotetatik 1.3241.373 bikoteetara igaro dela. Hala eta

186

EUSKAL HERRIKO EGUNEKO HARRAPARIAK

guztiz ere, kopuru horrek kontinente


honetako guztizko populazioaren %50
suposatzen du, gutxi gorabehera,
populazio hori 2.800 bikotekoa baita
(autore batzuen esanetara) eta 7.100
bikotekoa (baikorrenen iritziz).
Euskal Herrian ez dago lehengo eboluzioa epaitzeko behar adina daturik,
baina, zalantzarik gabe, faboragarriagoa izango da hegaztien kopuruari
dagokionez. Dena dela, gauza ikusia
da azken hamarkadan populazioa ez
dela gutxitu, gaur egun 40-45 bikote
habiagile daudela (25 Araban, 12
Bizkaian eta 7 Gipuzkoan), eta esan

daiteke egonkor dirauela. Harrapari


hauek zaurgarritzat jotzen dira Euskal
Herriko
Espezie
Mehatxatuen
Katalogoan, eta beren kontzentrazio
nagusiak aurkitzen dira Durangaldeko
haitzetan,
Enkarterrian,
Arabar
Mendialdean eta bere mendebaleko
mendizerretan. Penintsulako ipar kolonietako kopurua, antza denez, egonkortu egin da; hegoaldekoetan, ordea,
bereziki Jaen, Granada eta Almeriako
mendizerretan, nabarmenki gutxitu
dira, lehen aipatutako arrazoiez gainera, andaluziar landan oraindik jartzen
diren jaki pozoituengatik.

187

elatzak falkonidoen (Falconae)


familiakoak eta falkoninoen
(Falconinae) subfamiliakoak
dira. Familia horretakoak dira 45 espezie; hiru dira Euskal Herriko habia egiten dutenak belatz handia, belatz
gorria eta zuhaitz-belatza, beste bat
negutarra da belatz txikia, eta beste
bat gure basoak igarotzen ditu bere
migrazio bideetan Naumann belatza. Belatzak hainbat diferentzia agertzen ditu aztore eta gabiraiekin (akzipitridoak), bai bere portaeretan, bai bere
ezaugarri anatomikoetan. Portaeraren
ezaugarri bereizgarriei dagokienez,
aipagarria da ez duela habiarik egiten;
ordea, bere arrautza gorrizta edo horiztak (aztore eta gabiraien berdexken
aldean) erruten ditu beste hegazti
batzuek erabilitako habia zaharretan,
haitzulo, irtenune edo are zuhaitzetako
kofaguneetan ere. Normalean, gaueko
harrapariek egiten duten bezala, ez ohi
dute barrutik gosnatu. Espezializaturik

daude airean ehiza azkarra egiten;


beren hego luze meharrak ez dira luzaro planeatzeko egokienak, beraz etengabe astintzen dituzte. Hala ere, badira espezie batzuk, Euskal Herrian ikusten direnak ez bezala, hego biribilduak
dituztenak, eta baso-aldeetan soilik bizi
dira, trebetasun handiaz mugitzen direla adarrartean.
Bereizgarri dira belatzen espezie
gehienetan sudur-zulo txiki eta biribilduak, erdian hezurrezko koskor txiki
bat dutela; goi mokoaren ertzetan
dituzten bi hortz-formako zulotxoak
(eta behe mokoaren zulo edo toles
egokiak), eta beren sorbalda- eta
arraun-lumen berritzea.
Hegazti gehienetan gertatzen den ez
bezala, barne-lumak ez dira galtzen
dituzten lehenak, baizik eta luma
estalgarrien berritzea hasten dutela,
primario zein sekundario, eta gero,
barnerantz eta muturretarantz jarraitzen dute.

.................................................(Falco peregrinus)
(Falco tinnunculus)
(Falco subbuteo)
............................................(Falco naumanni)
..................................................(Falco sparverius)
(Falco newtoni)

188

EUSKAL HERRIKO EGUNEKO HARRAPARIAK


(Falco punctatus)
...........................................(Falco araea)
......................................(Falco moluccensis)
(Falco cenchroides)
......................................(Falco rupicoloides)
(Falco alopex)
...................................................(Falco ardosiaceus)
...........................................(Falco dickinsoni)
............................................(Falco zoniventris)
.......................................(Falco vespertinus)
(Falco chicquera)
(Falco amurensis)
(Falco eleonorae)
(Falco concolor)
..............................................(Falco femoralis)
..........................................(Falco rufiguralis)
(Falco berigora)
....................................................(Falco hypoleucos)
......................................................(Falco subniger)
..............................................(Falco mexicanus)
(Falco jugger)
(Falco blarmicus)
(Falco cherrug)
(Falco rusticolus)
(Falco pelegrinoides)
.......................................(Falco deiroleucus)
(Falco fasciinucha)
................................................(Falco columbarius)
(Falco cuvieri)
(Falco severus)
...........................(Falco longipennis)
...........(Falco novaeseelandiae)
.....................(Polihierax semitorquatus)
(Polihierax insignis)
(Microhierax caerulescens)
......................(Microhierax fringillarius)
........................(Microhierax latifronx)
(Microhierax erythrogonis)
......................(Microhierax melanoleucos)

189

BELATZ ANDIA
(Falco peregrinus)

KLASEA:
ORDENA:
SUBORDENA:

Aves
Ornithurae
Falconae

FAMILIA:
GENERO:
ESPEZIE:

NOLA ANTZEMAN?: belatz handiak


bereizgarri ditu buru trinko eta biribildua, lepo sendoa eta begi handi, beltz
eta biribilak, toles xehe mamitsu horixka batez inguratuak, arakatzeko sakonera eta helmena adierazten dutenak.
Moko labur, kurbo eta zorrotzak ohiko
hortza agertzen du muturrean, belatzen familiako kideen bereizgarria
dena, eta sudur-zuloak biribilak dira,
ez, gabiraienak bezala, obalatuak.
Belatzen hanka horixkek behatz luzeak
dituzte, atzazal zorrotzez hornituak.
Behatzen luzera hori airean txori iheskorrak harrapatzeko egokitzapenaren
ondorio da, eta berdin dira azpian
dituzten ahur-goruneak, harrapakinari
oratzen errazten dutenak. Emeak
heren batez gainditzen du arraren
tamaina. Arrak 38 zentimetro neurtzen
ditu eta 850 gramoko pisua du. Emeak
51 cm-tara eta 1.150 gramoko pisura
iristen dira. Helduen lumajea eta heldu
gabeena oso ezberdinak dira. Heldu
gabeetan nagusi dira tonu marroi eta
arrexkak, eta beren sabelaldeetako
zizareantzeko pikardatua bertikala da,
horizontala barik. Halaber, ez dute
okozpekorik. Helduek, beren aldetik,
mantu kontrastatua agertzen dute aurpegian; izan ere, masaila, kopeta eta

Falconidae
Falco
Peregrinus

garondoaren kolore beltza, moko


azpian luzatzen dena, eztarriko zuriunean pausatzen dela dirudi. Hego luzeek isatsaren luzera gainditzen dute, eta
gainalde gris iluna dute; sabelaldea
berriz, zizareantzeko pikardadura
xehea du, arbel-gris kolorekoa, hondo
argi gainean. Bere biologia berezia
bai bere anatomiaren ezaugarri behinenei, bai bere portaerari dagokiena
eta hegaztien munduan banaketalurralderik zabalenetakoa lortu izana
airean jarduten lortu duen espezializazio handian dautza. Belatz handiaren
hogei subespezie baino gehiago
daude, mota guztietako zona klimatikoak eta ia mundu osoa okupatzen dituztenak, Ertamerika eta Hego Amerika
eta zirkulu polarrak izan ezik.
BIOLOGIA: bizkortasuna eta liraintasuna dira belatza hobekien definitzen
duten ezaugarriak, airearen domeinu
hobezinaren ondoriozkoak. Bere irudia,
pausaturik nahiz hegan dagoenean,
aerodinamikoa da guztiz.
Bere osoak dirudi airean barrean sartzeko diseinatua, sastadura zorrotz
antzean sartzeko. Oso gutxitan egiten
du planeoa, eta, egiten duenean, beti
da tarte laburretan. Bere hego-astin-

190

EUSKAL HERRIKO EGUNEKO HARRAPARIAK

191

tzea ez da ia gelditzen, are lerro zuzeneko hegan doala ere. Harrapari


honek, ehiza egiteko, zuzen-behera
oldartzen zaie bere biktimei, hauen gainean jarri eta gero. Une horietan 320
kilometro orduko abiadura gainditzeko
gauza da, haizea faboragarria izanez
gero, eta horrek planetako ornodunik
bizkorrena egiten du. Belatz handiak
estrategia ezberdinak erabiltzen ditu
bere harrapakinak atzemateko, haizeak nola eta norantz jotzen duen.
Harrapakinaren hegada haizearen
aldekoa bada, haren gainerako zuzenbeherako oldarraldia zeihar samarra
izan ohi da, eta inertziak eramaten
uztera mugatzen da, biktimaren ondotik igaro eta atzaparrez, hegoez edo
lepoaz ukitzeko. Kolpatu ondoren, beltzak artazi bat egiten du airean eta zoritxarreko animaliari heltzen dio lurrera
iritsi baino lehen. Haizeak kontra jotzen
badu, orduan ez du bere harrapakina
kolpatzen, baizik eta atzaparrez oratu
eta bizirik eramaten duela lurreraino,
eta han hil egiten du lepoan mokokada
bortitzez emanez. Era berean, azpitik
ere eraso diezaieke bere biktimei, haizeak kontra jotzen duenean. Goietatik
zuzen-behera jaitsi ondoren, biktimen
azpian kokatzen da eta bere presentziaz ohartu gabeko moduan hurreratzen zaie, ikus-angelu itsua aprobetxaturik, azkenean haien sabelaldeetatik
atzemateko. Otsailaren amaieran sartzen dira gure lurraldeko belatzak araldian, eta hasten dituzte beren eztei-jarduerak. Obulazioaren eta espermatogenesiaren prozesuak sinkronizatzeko
helburuz, belatz handiaren ar eta emea
aerodinamikaren legeak desafiatzen

dituen maitasun-joko batean aritzen


dira. Abiadura, kiribildurak, zorabioa...
beren loturaren adierazgarri bihurtzen
dira. Bikote egin berriko kideek behin
eta berriz jarraikitzen diote batak besteari, suturik, beren ezaugarri anatomikoak ezin bereizteko moduan, hain da
beren abiadura handia. Arrak opari bat
harrapakinen bat eskaintzen dio
emeari, hega betan aldatzen duela
bere atzaparretatik harenetara, edo
erortzen uzten duela emeak lurrera iritsi baino lehen atzeman dezan. Eta
bikotearen lokarriak estuago egin daitezen, belatzak jaten ematen dio bere
kideari aurretik aukeratu duen habian,
emeak eske-jarrerak hartzen dituen
bitartean, txitoek hartzen dituztenen
antzerakoak. Ertz zorrotz ba, itsas
labar malkartsu bat edo harkaiztegi bat,
beti ere leku hurbilgaitzak, belatz handiaren kumeen geroko bizileku bilakatzen dira. Emeak lurrean zuzenean
erruten ditu arrautzak, eta leku horretan, erlaitz, haitzulotxo edo arrail horretan, estaldura segida azkar eta ugaria
gertatzen da eztei-jarduerak amaitu eta
gero. Haize nagusietatik babesturiko
lekuan jarri ohi da habia, edo geroko
txitaldiak eguzki-izpiak larregi ez jasateko moduko orientazioa duela.
Bigarren edo hirugarren arrautza errun
eta gero errutea arrautza batetik lautara joan daiteke, emeak inkubazioari
ekiten dio soil-soilik hilabete batean,
arrak jaten ematen diola bitartean.
Kideen arteko lan-banaketa oso garbia
ugalketak dirauen bitartean; hala,
belatz arra ehizan aritzen da, eta
emeak axola handiz elikatzen ditu txitoak bere kideak uzten dituen harrapa-

192

EUSKAL HERRIKO EGUNEKO HARRAPARIAK

193

kinak lumatuz eta zatituz, eta defendatu egiten ditu, indartsuagoa baita.
Emeek ardura handia agertzen dute
txitoak defendatzerako orduan, eta
edozein sudurluzeri erasotzen diote,
hegazti zein ugaztun izan, habiara
gehiegi hurreratzen bada. Sarri askotan ikusi dira belatzak arranoei, saiei
edo azeriei erasoan, lurretik edo airetik
beren lurraldean sartzen zirelako.
Zeregin ezberdinetan gertatzen den
espezializazio sexual horren ondorioz,
emea hiltzen bada, arra ez da txitoei
elikatzeko gauza, ez da kontu handiz
lumatu eta zatituriko harrapakinak txitoen mokoetan sartzeko gauza. Bost edo
sei astean, gurasoek izugarrizko ardura jartzen dute belatz berriak gizendu,
mimatu eta babesten. Gero, helduek
harrapakin hilak eramaten dituztela
hurreratzen dira gazteak daudeneko
erlaitzeraino, baina ez dizkiete harrapakinak eskaintzen, ehizarako ikastaldia hasi baitzaie. Hasieran, kumeek ez
dute gogo handirik agertzen gurasoaren proposamen tentagarriari erantzuteko, baina laster zirikatzen ditu goseak
eta helduek erakusten dieten harrapakinari jarraikitzen diote. Helduek,
orduan, libratu egiten dute harrapakina,
ondorengo trebatu gabea airean atzematera behartzen dutela. Heziketa hori
osatu ohi da hegazti zauriak harrapatzen arituta, gazteek airean akabatzen
dituztenak, eta horrela ikasten dituzte
aire-ehiza zailaren hasi-masiak.
Harrapatzeko gaitasun zabalak erakutsi ondoren, airearen jaun betizu
berriak familiaren lurraldetik kanporatzen dituzte beren gurasoek, eta bizimodu erratuko aldi bat hasten dute,

urte baten buruan amaitzen dena, hots,


heldutasun sexualera iritsi eta bete
labar batean ezartzen direnean; eta,
berriro ere, falkoniforme harroak haitzertz zorrotz bat aukeratuko du familia
osatzeko.
ELIKADURA: kilo laurden eta kilo erdi
bitarteko pisua duten hegaztiak dira
belatzaren harrapakin hobetsiak,
usoak kasu, direla pagausoak, direla
haitz-uso edo txolomak. Kostaldeaz
beste aldeetan bizi diren belatz handiei
buruz egindako azterlanen arabera,
usoak dira haren biktimen %50; alde
ozeanikoetako itsas labarretan bizi
direnek, ordea, itsas hegaztiak jaten
dituzte gehienbat, esaterako, kaioak,
ekaitz-txoriak eta mota askotariko txoritxoak (txirriskilak, txioak, kalandriak,
sorbeltzak...)
HABITATA: menditako harkaitzetan
maiz ibili ohi da, beraietan atseden
hartu eta lo eginaz. Udaberria heltzen
denean harmal-hormetako barneragunetan bere habia egiten du.
HEDAPENA: subespezie ezberdinak,
beren eboluzioan zehar, kontinente
guztiak kolonizatzeaz gainera, oso
populazio ugariak edukitzera iritsi ziren.
Mende honen erdi aldera arte, Europan
eta Ipar Amerikan hegazti ugari zituzten. Baina hori amaitu zen berrogeita
hamarreko hamarkadaren amaiera
aldera, intsektu-izurrien kontra jotzeko
intsektizidak masiboki erabiltzen hasi
zenean. Substantzia horiek bereziki
DDT ezaguna, gaur debekaturik dagoena, intsektuen ehunetan ez ezik,

194

EUSKAL HERRIKO EGUNEKO HARRAPARIAK

195

intsektu horietaz elikatzen ziren hegaztien ehunetan ere metatzen ziren.


Horrela, belatzak oso kutsaturiko
hegaztiez elikatu zirenean hasi ziren
lehenengo ondorioak sentitzen. Eta
ondorio horietako bat izan zen haien
arrautzen oskoleko kaltzio-eraketaren
inhibizioa, eta arrautzak hauskor bihurtu eta inkubatzerakoan apurtu egiten
zirela. Horrela, ugalketa behin eta
berriz ustel irteteak eragin handia izan
du Finlandiako, Estatu Batuetako edo
Alemaniako populazioetan, eta hauek
bakanketa handia jasan dute berrogeita hamarreko eta hirurogeiko hamarkadetan. Gaur egun, pestizida hori desagertuz doan neurrian, europar populazioek nolabaiteko suspertzea lortzen
ari dira. Iberiar penintsulan, DDT horrek
ez bazuen erruteetan herri horietakoa
bezainbesteko eraginik izan, azterlan
ornitologikoek agerian jarri dute espezieak ugalkortasun handia galdu duela.
Hala eta guztiz ere, arrautzen eta txitoen lapurreta dugu belatzen biziraupena
arriskuan jartzen duen elementu nagusia. Oso negozio errentagarria da,
legeak eta nazioarteko hitzarmenak
hautsiz, horretan ari direnentzat.
Habien hurrupakuntzari buruz egindako azterlanek emaitza ikaragarriak
adierazi dituzte. Azterlan horietako
batek, Iberiar penintsulan laurogeiko
hamarkadaren hasieran egin zenak,
egiaztatu zuenez, Valladolid, Ciudad
Real eta Guadalajara probintzietan
kokaturiko 79 habietatik 59 arpilatuak
izan ziren. Euskal Herrian ez da horrelako azterlan berezirik egin, baina,
hemen ere, habien arpilaketa portzentaje altua dagoela esan liteke.

Trafikatzailek badituzte inkubagailu


eramangarrien tresneriak, eta horiek
direla bide arrautzen eklosioa lortzen
dute arazorik gabe. Horren guztiaren
ondorioz, guztiz urritu da espezie hau,
euskal mendietan ez ezik, Iberiar
penintsula osoan ere.
KALKULATUTAKO POPULAZIOA:
Euskal Herrian eta Iberiar penintsula
osoan Falco peregrinus brookei subespeziea bizi da, arabiarrek ezagutu eta
"bahori" izena eman ziotena, hots,
"itsasoz handikoa" adiera duena.
Belatz hori migratzailea bada beste
lurralde batzuetan, gure harkaiztegietan bizi diren 60 bikote habiagileak,
ordea, geldikorrak dira eta urte osoan
egoten dira Euskal Herrikoetako harkaitz-labarretan eta mendi-erroitzetan,
kostaldetik
Valderejoko
Parke
Naturaleko hormatzarretara. Bikote
horiez gainera, badira beste 10-15
bikote, lurralde mugakideetan habia
egiten duten arren, beren ehiza eta
eragin-aldea Euskal Herriko lurraldeen
barruan ezarri dutenak. Urtean-urtean
ikus daiteke udazkeneko igaroa, urrian
eta azaroan, Europatik afrikar lurraldeetarako bidean doazen hainbat belatz
migratzaileren igaroa. Babesturik
daude umatze-alde batzuk, parke naturaletako harkaiztegiak, eta horri esker
lortzen ari da espezie honen populazioaren nolabaiteko suspertzea, ehiza-jardueraren kontrolarekin indartu behar
dena. Kalkulatzen denez, Iberiar penintsulako bikoteak 1.658 eta 1751 bitartean daude, eta Europako populazioa,
berriz, 6.200-10.000 bikote inguru izan
daiteke.

196

EUSKAL HERRIKO EGUNEKO HARRAPARIAK

197

ZUHAITZ-BELATZA
(Falco subbuteo)

KLASEA:
ORDENA:
SUBORDENA:

Aves
Ornithurae
Falconae

FAMILIA:
GENERO:
ESPEZIE:

NOLA ANTZEMAN?: zuhaitz-belatzaren hegada ikusterakoan, bere irudiak sorbeltz handi batena gogorarazten du. Bere isats laburra eta hego
luzangak falkonidoen bere familiakoen hegaketa urduri bereizgarriaren
eran mugitzen dira.
Pausatzen denean, bere hegoen
punta zorrotzek isatsaren muturra
gainditzen dute, eta orduan zehatzmehatz ikus daiteke bere belatz txikiaren itxura. Arrek 150 eta 210
gramo bitarteko pisua dute, eta
emeek 230 eta 340 gramo bitartean.
Bizkarraldeko lumajea arbel-gris
kolorekoa da pileoraino, eta bereizgarri du garondoko zuriunea, tonu
gris uniformea hausten duena.
BIOLOGIA: apiriletik maiatzera bitartean zuhaitz-belatzak gure zelaietara
iristen direnean, aurreko urteetako
lekuak okupatzeko, arrek eta emeek
ekiten diete eztei-jarduerei. Jarduera
horietan, eguneko harrapari guztien
kasuan bezala, hegada akrobatikoak
egiten dituzte, planeo luze eta altuak
eta zuzen-beherako oldarraldi zorabiagarriak tartekatzen dituztela.
Askotan, arrak oldartzen zaizkie

Falconidae
Falco
Subbuteo

emeei, erasotzeko antzean, edo,


harrapakin bat hartutakoan, emearekin igo eta airean eskaintzen diote,
zirkuko akrobatak bailiran. Kalkulatu
denez, belatz txiki hauek 250 kilometro orduko abiadurak lortzen dituzte,
gutxi gorabehera, beren zuzen-beherako hegadetan.
Beren familiako kide guztiek bezala
falkonidoek, zuhaitz-belatzek ez
dute habiarik egiten; ordea, beste
hegazti batzuen habiak erabiltzen
dituzte, mika eta beleenak batez ere,
bertan behera utziak eta zuhaitz
garaietan kokaturik daudenak.
Emeek maiatzetik ekainera bitartean
egiten dute errutea. Hiru arrautzetatik
bostetara erruten dituzte, kolore argikoak eta orbain arre ilun edo gorriztak
dituztela, 41 x 32 milimetroko tamainakoak direla. Arrak jaten ematen
dion bitartean, emea arduratzen da
soil-soilik arrautzak inkubatzeaz 28
egunetan zehar. Txitoak jaiotzen direnean, lehen lumatxa batez estaliak
agertzen dira, eta bizkarraldean tonu
grisa eta sabelaldean gorrizta duen
beste batez ordezkatzen dute.
Lehenengo hamar egunetan ama txitoez arduratzen da habiatik mugitu

198

EUSKAL HERRIKO EGUNEKO HARRAPARIAK

199

gabe, elikadura eta beroa ematen


dietela, haien lumaje finak eta metabolismo baxuak, erregulazio termiko
eraginkorra galarazten dietenek,
amaren menpe-menpean egotera
behartzen baitituzte. Egun horiek igarotakoan, emea arraren ondora agertzen da txitoentzako janari bila joateko. Txitoek lumaz erabat jantzita eta
hilabetea dutela baino ez dute habia
uzten.
Orduan, ekainetik uztailera bitartean,
helduen antz handia dute, bizkarraldean kolore arre-belzkara dutela,
nabarmenki marratua.
Bi edo hiru hilabete eta erdi dituztela,
gazteak, helduekin batera, artegatu
egiten dira migraziorako ordua iristen
zaielako. Amaitzear dago gure basoetako egonaldia udaberria eta uda
eta migrazioaren deiadarra entzuten
dute berriro atean. Irailaren eta urriaren bitartean gertatzen da migrazioa,
eta gure zuhaitz-belatzak, Europako
guztiak bezala, Afrika tropikalera

(Zambia, Malawi) joaten dira negua


ematera, beren negu-pasako aldea
Hego Afrikara ere zabaltzen dela.
Asian bizi diren zuhaitz-belatz gehienek, ordea, Txinako hegoaldean eta
Indian ematen dute negua.
Ornitologoek egindako azterlanen
arabera, zuhaitz-belatzak afrikar kontinentera iristeko garaia baldintzaturik
dago, neurri handi batean, afrikar
mendialdeetako euri-erregimenagatik. Uste denez, euriek gelditu egiten
dituzte, termita hegodunak haien
janari direnak beren termita-lekuetatik irten eta termita-leku berriak egitera bultzatzen dituztelako.
ELIKADURA: harrapari hauek benetako espezialistak dira intsektuen ehizan, eta nabarmenki hobesten dituzte
animalia horien espezie batzuek osatzen dituzten boladak, esaterako,
estaldura egiteko helburuz igotzen
diren
inurri
hegalarienak.
Harrapatzen dituzte, berebat, mario-

200

EUSKAL HERRIKO EGUNEKO HARRAPARIAK

201

rratz bizkor eta zaluak, erlastarrak eta


ilunabarrean ugari dabiltzan gaueko
tximeletak.
Baina bere azkartasunak, potentziak
eta hegadaren domeinuak, atzapar
fin eta indartsuez gainera, aukera
ematen diote hegazti asko ere harrapatzeko, esaterako sorbeltz azkarra
edo enara zaluak, bolada usuetan
haren etzalekuetara hurreratzen direnean, baita intsektujale txikiak ere
harrapatzeko, hala nola, gailupa edo
txirriskila.
Batzuetan, untxi gaixoak eta saguzarrenak ere harrapatzen dituzte.
HABITATA: espezie arrarotzat jotzen
da
Euskal
Herriko
Espezie
Mehatxatuen Katalogoan. Zuhaitzbelatza soilgune zabalak dituzten
baso-aldeetan ezarri ohi da, edo
baso eta landazabal, zuhaizti, lertxundi edo makaldietako ertzetan.
Intsektuak ditu bere elikaduraren

oinarri, txitxiburduntziak kasu, eta,


beraz, ur-toki inguruetara ibili ohi da.
Habia ezartzeko zuhaitzak beharrezko dituen arren, ez da aztorea edo
gabiraia bezain harrapari basozalea,
eta leku irekiak nahiago ditu bere
harrapakinen zelata egiteko, hots,
nahierara mugitzeko eta bere hegada
bizkor eta batzuetan tupustekoak
egin ahal izateko bide ematen dioten
lekuak.
HEDAPENA: harrapari honek lurraldebanaketa zabala du, esateko erregio
palearktiko osoa hartzen duena (ipar
latitudeko 35 eta 36 bitartean); izan
ere, Marokkotik Txinara eta Japoniara
aurki daiteke. Europar kontinenteari
dagokionez,
Mediterraneotik
Finlandiaraino eta Suediako hegoalderaino aurki daiteke.
KALKULATUTAKO POPULAZIOA:
EuskaL Herrian bikote batzuk ezartzen dira udaberri bakoitzean atlantiar aldeko kostaldean, oso arraroa
delarik barrualdeko landazabalean
aurkitzea. Azpikantauriar aldean, oso
leku barreiatuetan agertzen da,
gehienak Ebro ibaiaren inguruko
zuhaiztietan eta haren isurkideen
behe-tarteetakoetan, eta berdin
mediterraniar aldean. Kalkulatzen
denez, Euskal Herriko populazioa,
gaur egun, ez da 25 bikote baino
gehiagokoa; Akitanian, ordea, 300400 bikoteko populazio ugaria dago.
Iberiar penintsulako populazioa 1.300
eta 1.600 bikote bitartean dago, eta
Europa osokoa, uste denez, 5.000
bikote ugaltzailekoa izango da.

202

EUSKAL HERRIKO EGUNEKO HARRAPARIAK

203

BELATZ GORRIA
(Falco tinnunculus)

KLASEA:
ORDENA:
SUBORDENA:

Aves
Ornithurae
Falconae

FAMILIA:
GENERO:
ESPEZIE:

NOLA ANTZEMAN?: belatz gorria


harrapari txikia da, ez baititu 36 zentimetroko luzera eta 80 cm-ko hegoluzera gainditzen. Arrak eta emeak
guztiz diferenteak dira, ez bakarrik
beren tamaina eta pisuari dagokienez
arrek 150 eta 240 gramo bitarteko
pisua dute, emeena, berriz, 200 eta 300
gramo bitartean dagoela, baizik eta
beren lumajearen koloreei dagokienez
ere. Arrek kolore gorrizta agertzen dute
bizkarraldean, orbain beltzez pikardatua, beren buru, isats eta ipurtxuntxurraren gris-urdinxkarekin kontraste egiten duena. Behealdeak arrexkak dituzte eta eurrez pikardatuak. Emeak lumaje motelagoaz jantzita daude.
Bizkarralde arre-gorrizta dute, zerrenda
ugariz hornitua, sabelaldea arrarenaren
antzerakoa dutela. Arrarenak bezala,
hego puntazorrotzak ditu, baina isatsak, zerrenda beltz batean ere amaitzen den arren, eurrez marraturik agertzen da. Bi sexuek dituzte bibote finak,
lumaje laranjaz estalitako tartsoak eta
atzapar beltzez amaituriko behatzak.
BIOLOGIA: EuskaL Herrian bizi diren
hegazti gehienak geldikorrak dira, ez
baitute migratzen ugalketa amaitu eta
udazkena iristean. Laster hasten zaie

Falconidae
Falco
Tinnunculus

araldia; izan ere, martxoaren erdi aldera ikus daitezke arrak eta emeak beren
eztei-jardueretan, batak besteari jarraika eta garrasika. Emeak ez du inolako
habiarik egiten, eta ez du oztoporik jartzen labar hurbilgaitz bat, beste hegazti baten habia, zuhaitz baten kofagunea
edo lurreko sasiartean ezkutaturiko
izkina bat aukeratzeko. Apiriletik ekainera bitartean, emeek 4 edo 5 arrautza
erruten dituzte ohiz bestera 8taraino,
zurixkak eta orbain arre-gorrizta handiez beteak, 38 x 31 milimetrokoak.
Hilabeteko inkubazio aldia egindakoan
jaiotzen dira txitoak, lehenengo lumatxaz estaliak. Lumatxa hori grisa eta
gorrizta batez ordezkatzen dute aste
baten buruan. Amak maitekiro elikatzen
die txitoei, arrak ekartzen dituen harrapakinen zati txikiak ematen dizkietela.
Hazten diren neurrian, amak utzi egiten
ditu bere bikote-kidearekin janari bila
joateko. Lau aste igarotakoan, belatz
gorri txikiak badira hegan egiteko
gauza, baina elikadura eskatzen diete
oraindik gurasoei, eta hauek harrapakinak eramaten dizkiete ia beste hiru
astean. Abuztura edo irailera iritsita,
erabat independizatzen dira eta noraezeko bidaia hasten dute ehiza-lurralde
bila. Ornitologoek egindako azterlanen

204

EUSKAL HERRIKO EGUNEKO HARRAPARIAK

205

arabera, belatz gorri txikiek heriotzatasa handia agertzen dute; izan ere,
haietarik %40 sei hilabete eduki baino
lehen hiltzen dira.
ELIKADURA: bere elikadura aldakorra
da urtaroekin batera eta zein lurraldetan bizi den. Neguan ugaztunak dira
bere janari nagusia, batez ere, karraskariak eta lursaguak; neguan, berriz,
narrastiek, hegaztiek eta intsektuek ia
portzentaje handiagoa suposatzen
dute. Era berean, hegoalderago bizi
diren espezie honen europar populazioak iparralderago bizi direnak baino
intsektujaleagoak dira. Belatz gorria
dugu hegan egiten maisu bikaina. Bere
teknikaren domeinuari esker, airean
zintzilik egon daiteke bere ehiza-lurraldea arreta handiz arakatzen duen bitartean, eta hori guztia, bere hegaketa
arin-bizkorrari, bere isatsaren hedaketari eta haizearen erabilera egokiari
esker.
HABITATA: belatz gorria oso moldakorra da habitat-mota anitzetan. Hala,
berdin bizi da kostaldean, itsas labarretan, edo mendiko harkaiztegietan, zazkardi, estepa edo basoaldeetan.
Orobat, ez da exijentea klima edo altitudeari dagokionez. Horregatik eta
hegadaren domeinu handia duelako,
harrapari ugarienetakoa bilakatu da, ez
bakarrik Euskal Herrian, Europa osoan
baizik, Mediterraneotik Eskandinaviara
bizi delarik. Habia egiteko, bertan behera utzitako gizakiaren eraikinak okupa
baditzake, Euskal Herrian, gehienek
egiten dute habia itsas labarretan, harkaiztegi naturaletan eta artifizialetan,

esaterako, harrobietan, edo zaharkinetan, Guevararen Gaztelua kasu. Bikote


batzuk Ebro ibaiaren harkaitzezko
ezpondetan ere ugaltzen dira (Baos
de Ebro).
HEDAPENA: Asia eta Afrika ere sartzen dira haren banaketa-lurralde zabalean. Azken kontinente horretan, oihan
tropikalean soilik ez da aurkitzen.
Horren ondorioz, eta zabal banaturik
egon eta oso biotopo anitzak okupatzen dituzten animalia gehienekin gertatzen den bezala, belatz gorriaren 16
subespezietaraino iristen dira zehaztu
direnak. Europako belatz gorria (F. tinnunculus) gure basoetan eta Europa
osoan eta Afrikako iparraldean bizi da.
Aurkitu egin daiteke kostaldeko belardien gainetik eta muino-aldeko zazkardien gainetik nahiz atlantiar aldeko
mendizerretako txilardegi altuetan,
ugariagoa dela itsasaldeko zerrendan
eta uren mugalerroko mendialdean.
Gure basoetan, fideltasuna gordetzen
die azpikantauriar eta mediterraniar
aldeetako harkaiztegiei.
KALKULATUTAKO POPULAZIOA:
Arabako belatz gorrien populazioa 85
eta 120 bikote bitartean dago, kalkulatzen denez. Bizkaian, Bilbo Handian
soilik, 65 bikote zenbatu dira, eta,
beraz, Euskal Herria osoko populazioaren tamaina zehatza ezezagun bada
ere, ehuneko batzuetara iristen dela
kalkulatzen da (500). Iberiar penintsulan 25.000 eta 30.000 bikote bitartean
daude, eta Europa osoan kopurua
290.000-490.000 bikotetara iristen da.

206

EUSKAL HERRIKO EGUNEKO HARRAPARIAK

207

iztorjaleak, kontrakoa pentsa


baliteke ere, ez dira benetako
belatzak, akzipitridoen familiaren barruan bilduta baitaude aztore,
gabirai edo zapelatzekin batera, ez,
ordea, falkonidoen edo egiazko belatzen familiaren barruan.
Liztorjaleen espezie guztiek, halere,
himenopteroak dituzte beren elikaduraren oinarri, hots, liztorrak, erleak eta
erlastarrak. Intsektu horiek urri direnean, armiarmak eta beste artropodo
batzuk harrapatzen dituzte arazorik
gabe.
Beren gorputzaren konfigurazioa guztiz moldaturik dago elikadura mota
horretara, eta, horrela, lumaje gotor
eta ezkatatsua dute moko-oinaren eta
begien artean, eta sudur-zulo meharrak, ebakiduren antzean, eta aztarrika
egiteko oin egoki bilakatu diren atzaparrak. Dauden bost espezieek 51 eta

58 zentimetro bitarteko luzera dute,


eta 0,4 eta kilogramo bat bitarteko
pisua.
Liztorjaleek bizimodu begiratua eramaten dute eta antz handia agertzen
dute zapelatz arruntekin, baina ezberdin dituzte isatsa, luzeagoa eta azpialdean bi zerrenda ilun baititu, hegoak,
hauek ere luzeagoak eta kanpoko profil paralelokoak, eta burua, meheago
eta lirainagoa eta aurrerantz apur bat
irteten dena hegazti honek oso lepo
luzea duelako. Hegoen azpialdeak
karpoetan orbain ilunekin eta hegoen azpiko ertzetik doan zerrenda iluna
dira beste ezaugarri bereizgarri
batzuk. Alabaina, zapelatz liztorjaleek,
bereiziki gure basoetan bizi diren
europarrek, lumajearen kolore eta
taxu oso aldakorrak izaten ditu, eta
berdin zapelatz arruntak, bata bestearekin nahas daitekeela.

......................................... (Pernis apivorus)

.................. (Pernis ptilorhynchus)

........................ (Pernis celebensis)

..................... (Henicopernis infuscata)


........ (Henicopernis longicauda)

208

EUSKAL HERRIKO EGUNEKO HARRAPARIAK

209

ZAPELATZ LIZTORJALEA
(Pernis apivorus)

KLASEA:
ORDENA:
SUBORDENA:

Aves
Ornithurae
Accipitres

FAMILIA:
GENERO:
ESPEZIE:

NOLA ANTZEMAN?: arrak eta


emeak elkarren antzekoak dira lumajearen koloreari dagokionez, baina
emeak galantagoak dira; izan ere,
kilo bateko pisura iristen dira, ar txikienak kilo erdira baino iristen ez
diren bitartean. Generokide bien
tamaina 51 eta 58 cm bitartean dago,
eta beren hego-luzera 120 eta 126
zentimetro bitartean.
Zapelatz liztorjaleen lumajearen kolorea oso aldakorra da hegazti batzuetatik bestetara, eta, izatez, ornitologoek hamabi barietate baino gehiago
zehaztu dituzte.
Oro har, bizkarraldea tonu marroi ilunezkoa izan ohi da, sabelalderantz
argitzen dena. Liztorjale batzuk
miruak bezain ilunak dira, beste
batzuk, ordea, arrano sugezaleak
bezain argitsuak dira. Aldakortasun
handia dagoen arren, txitaldi bereko
txitoen artean ere gertatzen dena,
tonu batzuk gurasoengandik kumeengana aldatzen dira aldaketarik izan
gabe.
Zapelatz liztorjaleak antz handia du
zapelatz arruntarekin, baina burua
txikiagoa da, bere hegoak luze eta
meharragoak eta bere isatsa handiagoa, itxura lirainagoa hartzen duela.
Heldu gabeen bizkarraldeko lumajea

Accipitridae
Pernis
Apivorus

helduena baino ilunagoa da, eta


sabelaldekoa aldakorra da heldutasunean zein tonu hartuko duen, argi
ala ilun.
ELIKADURA: liztorraren larbak eta
pupak dira bere ohiko elikaduraren
oinarria, bereziki hiru espezierenak:
Vespa vulgaris, V. media eta V. germanica, baina ez du errefusatzen
batere intsekturik; izan ere, jaten ditu,
berebat, erleak, kakalardoak, beldarrak eta matxinsaltoak.
Era beran, ez ditu arbuiatzen zizareak edo ornodun txikiak, hala nola,
txoritxoak, sugeak eta saguak, bereziki gogoko dituela igelak eta muskerrak. Batzuetan fruituak eta beste
hegazti batzuen arrautzak jaten ditu.
Normalean, harrapakin horiek guztiak
udaberriko lehenengo egunetan jaten
ditu, urri baitira orduan intsektuak.
Bikote bakoitzaren ehiza-lurraldeak 3
eta 4 kilometro bitartean hartzen ditu,
baina hegadarako oso emana ez
denez gero, harrapakin-bilaketa
gehienetan lurrean egiten baitu, oso
gutxitan gain-hegatzen du. Alabaina,
harrapari migratzailea den aldetik
guztiz ondo menperatzen du hegan
egiteko teknika; trebetasunez baliatzen da goranzko korronteak, eta

210

EUSKAL HERRIKO EGUNEKO HARRAPARIAK

211

bide luzeak egiten ditu planeo-hegadan. Nabarmen gertatzen da, berebat, haizearen kontra hegan egiteko
duen gaitasuna, altuera on batera
igotzen dela, gero basoan zuzenbehera erortzeko, zuhaitzen adar
eta enborrei txiri egiten diela trebetasunez.
Gainera, eta beste espezie batzuek
ez bezala, ez du eguzkia noiz aterako
zain egon behar, lehenengo korronte
termiko gorakorrez baliatzeko, oso
hegada eraginkorra baitu.
BIOLOGIA: Nekez ikusi ohi da zapelatz liztorjalea hegada betean; seguruenik lurrean pausaturik aurki daiteke, zuhaitzen baten behe-adar baten
gainean, lumak erregulartasunez
harrotuta, lurretik edo behe-altueran
dabiltzan intsektuei behatzen dien
bitartean.
Zapelatz honek, hegada trebea egiteko gai denak, gauza bat du harrigarri,
lurretik ibiltzeko duen gaitasun handia. Gainerako espezieak traketsak
dira ibiltzeko, baina liztorjalearen
hanka labur eta horixkek, ezkata
gogor eta atzazal luzeez hornituek,
bide ematen diote trostan ibiltzeko,
saltoka edo korrika egiteko, edo abiatzeko, bele edo buztanikara baten
bizkortasunaz. Beste harrapari
batzuenak ez bezala, bere hankak ez
dira harrapakin handiak hartzeko,
ezta presio handiaz hiltzeko ere.
Oso ikusgarri gertatzen da janari
bila ibiltzen denean. Isil eta ezkutuan dabilen bitartean, luzatzen du
lepoa, tente jartzen ditu garondoko
lumak, altuan eusten dio paparrari

eta jarrera horizontalean darama


gorputz osoa.
Erdi lurperatutako liztorkabia bat aurkitzen duenean, bere hanka batez
lurrean atzaparka aritzen da artega,
lurretik ateratzeraino, eta ahora eramaten du larbak irensteko, eustehanka txandakatzen duela aldika
larba guztiak irentsi arte, ondoan
hegan egiten duten heldu haserreei
kasurik egin gabe, bere lumek babesten baitute haien ziztaduretatik, bereziki moko ondoan eta begi inguruan
dituenek; luma horiek bere hanketako
ezkaten antza dute, hain dira txiki eta
gogorrak.
Babes horrekin eta guztiz, baten
batek eztena sar diezaioke; beraz,
uste denez, faktoreren bat egon
behar da bere metabolismoan,
Himenopteroen eztenekin gorputzean sartzen zaizkion likidoen kontrako
halako inmunitate bat ematen diona.
Basoko txori gehienek alde egiten
dute hura dagoenean; ia ez dago
berarekin egon nahi duenik, ezta gatibu daudenean ere. Azalpena erraza
da, hots, habia bat arpilatzen ari
denean, bere ondoan hegaldaka dauden liztor haserretuek inguruetan
dabilen edozein animaliaren kontra
lehertzen dute beren sumina, eta
hura, noski, ez da triskantza egin
zuena
bezain
garbi
aterako.
Batzuetan, egiten dituen zuloak hain
dira handiak ezen ia bertan lurperaturik geratzen dela; beste batzuetan,
zuhaitzen baten adarrean dagoen
abaraskari erasotzen dio, eta, harrigarria bada ere, ez du sekulan ere
eztia jaten.

212

EUSKAL HERRIKO EGUNEKO HARRAPARIAK

213

Eboluzioak trebetasun handia eman


dio liztorrak harrapatzeko. Mokoaz
atzeman orduko, zeharkako jarreran
jartzen ditu, eta sabelaren amaiera
aldea ebakitzen die ezten pozoitsua
ez irensteko, lurrera erortzen dena.
Zapelatz liztorjalea harrapari garbiro
migratzailea da; tenperatura gogorenetako aldia Afrika tropikalean ematen du, eta neguaren amaieran etortzen da Europara ugaltzeko; hala ere,
populazio ugariak dira erdi-mendebaleko Afrikan habia egiten dutenak.
Euskal Herrian ugaltzen diren bikoteak, eta europar guztiak, udatiarrak
dira, ez baita batere liztorjalerik ikusi
neguan. Martxoaren hasieran iristen
dira lehenengo hegaztiak, baina
gehienak maiatzaren hasieran iristen dira.
Habiarekiko fideltasun handia gorde
ohi dute, eta bertara etortzen dira,
ugaltzera, urtean-urtean, nahiz eta
oso narriaturik egon; izan ere, arrastoren bat geratzea aski da berregiteari ekiteko. Habia zegoeneko zuhaitza
desagertu bada, ondo leku batean
egiten dute.
Lehenbiziko aldiz ugaltzen diren bikoteek beste hegazti batzuen habiak
erabili ohi dituzte, esaterako, beleenak, etab.
Estalketa gertatu baino lehen, bikoteek halako hegada-agerraldi batzuk
egiten dituzte, altuera handira igotzen
direla hegoak astindu gabe, haizeboladen bultzadaz eramanda, eta
gero zirkulu handietan ekiten diote
hegadari. Arrak, orduan, gorago igotzen dira eta zuzen-behera erortzen
dira emeengana, hegoak astintzen

dituzten bitartean txaloka aritu antzean. Emeak zirkuluak egiten jarraitzen


dira, eta arrak berriro ere igotzen dira
zuzen-behera oldartzeko.
Oso antzerako hegalaldi bat ikusi da
batzuetan abuztuaren amaiera aldera. Baina oraingoan ez du eztei-jarduketarekin zerikusi edukitzerik, eta
ornitologoen iritziz, lurralde-mugaketarekin erlazionaturiko adierazpenei
zor dakieke, bai lurraldea berresteko
erabiltzen dutelako, bai agur egiteko
halako errito hori beren ezaugarriak
hurrengo urterako gogoratzeko erabiltzen dutelako.
Habia erraz ezagutzen da bertan
metatzen dituen abarasken geldikinengatik, eta altuera handiko adar
batean kokaturik egon ohi da. Errutea
baino hiru aste lehenago hasten dira
habia berregiten, baina ez dira eraikitzaile trebeak, eta hosto eta adar
batzuk modu baldarrean jartzera
mugatzen dira.
Beste hegazti baten habia erabili ez
eta berritan egiten duten gutxietan,
plataforma bat egiten dute, 50 eta 60
zentimetro bitarteko diametrokoa eta
13 eta 16 zentimetro bitarteko sakonerakoa, eta bertan jartzen dituzte
hosto berdeak, ihartu ahala hosto
berriez ordezkatzen dituztenak;
horrela, arrautzak hosto artean erdi
ezkutaturik ageri dira.
Habiagintza aldakorra da bikote
batzuetatik bestetara; dena dela,
bikoteak eraikuntzari uzten dio zenbait egunetan, eta gero berriro ere
ekiten dio ero-amorratuta, galdutako
denbora berreskuratu nahirik bezala.
Emeak bi arrautza erruten ditu, inoiz-

214

EUSKAL HERRIKO EGUNEKO HARRAPARIAK

215

ka 1 edo 4, maiatzaren azken astetik


ekainaren lehenera bitartean, batetik
bestera bi eta bost egun bitarteko
aldia utziz. Arrautzen tamaina eta
kolorea oso aldakorrak dira, baina
normalean zuriak dira orbain marroi
gorriztak dituztela. Harrigarriro,
arrautzen arteko diferentziak bat etorri ohi dira, neurri on batean, txitoen
lumajek agertzen dituzten diferentziekin. Txitatzea emearen ardura da; txitaldiak dirauen hilabetean arrak eta
emeak abaraska ugari eramaten
dituzte habiara. Emeak inkubazioa
amaitzen duenean hosto artean
ezkutatzen ditu arrautzak.
Txitaldiko lehenengo hamar egunetan, emearen gorputzaren tenperatura 28C-tik 38C-ra igotzen da, eta
horretan dirau txitoak jaio artean.
Txitoak lumatxa fin eta motz batez
estaliak jaiotzen dira, bizkarraldean
zuri-grisa eta buruan horixka delarik.
Emea hiltzen bada, arra ez da arrautzak inkubatzeko gauza. Eklosio
unea iristen denean, ia egun bete lan
behar dute txitoek oskola hausteko.
Lehenengo egunetan amak ematen
die jaten, arrak eta emeak inkubazio
bitartean habiara ekarri izan dituzten
abarasketako larba eta pupekin eta
arrak oraindik ekartzen dituenetakoekin. Larba eta pupa horiek eman
baino lehen, bigundu egiten ditu bere
paparoan, baina astebeteren buruan,
gutxi gorabehera, txitoek zuzenean
irensten dituzte ardura horren beharrik gabe. Arrak igel edo muskerren
bat ekartzen dienean soilik geratzen
dira zain, arrak harrapakina zatitu eta
amari eman eta honek okela zatiak

bana diezazkien. Bi asteren buruan bi


orbain ilun ageri dira txitoen lumajean, lepo aldeetan, eta mendel ilun bat
haien luma primarioetan. Gurasoek
axola handiaz zaintzen dituzte, eta
gizaki bat hurreratzen bada habiara,
emea txitoekin geratzen da hura
metro gutxitara egon arte. Era berean, adarrez estaltzen ditu txitoak alde
egin behar izanez gero, euritik babesten ditu hegoak zabalduz, eta lumak
urindatu behar dituenean, hurbileko
adar batera da hori egitera, bertatik
jagon ahal izateko moduan.
Hiru aste igarota, txitoak badira zutik
egoteko eta abaraskak irekitzeko
gauza, eta senak eramanda aztarrika
aritzen dira habiako hostoetan, lurretik atera antzean. Aldi berean, hegoei
eragiten diete, eta sei aste dituztela
habia utzi eta hegan egiten dute hurbileko adarretara. Orduan, arrak
batez ere elikatzen ditu beste 14 edo
17 egunetan. Geroztik, beren mantenua lortzeko gauza badira ere, halako
menpetasun harremana mantentzen
dute gurasoekin, hegazti batetik bestera bi eta zortzi aste bitartean iraun
dezakeena.
Irailaren hasieratik erdi aldera bitartean hasten da Afrikara itzultzeko
bidaia. Orduan beren izaera baketsu
eta ustetsuago bihurtzen da, oso
elkarkoi egiten da eta boladetan multzotzen dira bidaia egiteko. Gantza
metatu ere egiten dute, janaria bilatzeko ia gelditu gabe migrazioa egin
ahal izateko moduan. Edateko soilik
gelditu ohi dira.
Goiz hasten dute bidaia haize gutxiko
egunetan, oso altuera handira igo eta

216

EUSKAL HERRIKO EGUNEKO HARRAPARIAK

217

gero, 45 km/orduko abiadurari eusten


diotela batez beste. Harrapari gehienek ez bezala, zapelatz liztorjaleak
edozein lekutatik zeharka dezake
Mediterraneoa, pasagune laburrenetan bildu behar izan gabe. Eguraldi
txarra dagoela ere egin dezake
hegan, eta oso denbora laburrean
burutu ohi dute guztien igaroa.
HABITATA: mendi baxuak nahiago
dituzte ezartzeko, baina beren elikadura osatzen duten intsektuak gorago aurkitzen badira, haien bila igotzen dira zalantzarik gabe.
HEDAPENA: Europa osoan banaturik dago, iparralderago dauden koniferoen basoetatik, mediterraniar aldeko artadietara, dentsitaterik handiena
agertzen duela taigako baso nahasietan. Hobespen garbia agertu ohi du
klima gozo eta heze samarren alde;

beraz, Iberiar penintsulan bizi diren


bikoteak Galiziatik Kataluniaraino
aurkitzen dira, kantauriar hariztiak eta
pagadi eta belardiak nagusi diren
basoetan. Halaber, penintsulako
erdialdeko mendi-multzoen babespean, Almeriaraino hedatzen da.
Euskal Herrian bizi diren hegaztiek ez
ohi dute mila metroko altitudea gainditu, baina Europan eta Alpeetan
1.800 metrotara iristen dira, ez dutela
sekulan ere gainditzen subalpetar
landaretza-maila.
KALKULATUTAKO POPULAZIOA:
harrapari honek portaera zuhurra
agertzen du; horretaz gainera, trebe
da ohartua izan gabe ibiltzeko, eta
kopuru urrian dago gure basoetan,
martxoaren hasieran iristen dela;
horrela azaltzen da gutxien ezagutzen direnetakoa izatea.
Euskal Herriko hiru Lurralde historikoetan ageri da harrapari hau,
Errioxa arabarrean ez dagoela.
Ugarien da kantauri-mediterraniar urmugalerroko mendietan eta Arabako
azpikantauriar
aldean,
Aiako
Haitzetako
Parke
Naturalean,
Kantabriako mendizerran, Arabako
hego-mendebaleko zenbat pinuditan
eta
Gipuzkoako
Izkiz-IturrietaEntzioko mendialdean. Kalkulatzen
denez, 36 eta 38 bikote bitartean
daude Araban habia egiten dutenak,
eta EuskaL Herriko osok populazioa
90 eta 100 bikote bitartean dago.
Iberiar penintsulan 1.000 bikote baino
ez dira bizi, eta Europa osoko populazioa 110.000-160.000 bikotekoa
dela kalkulatzen da.

218

EUSKAL HERRIKO EGUNEKO HARRAPARIAK

219

EUSKAL HERRIAN HABIARIK EGITEN EZ DUTEN ESPEZIEAK

UGATZA

(Gypaetus barbatus)

KLASEA:
ORDENA:
SUBORDENA:

Aves
Ornithurae
Accipitres

FAMILIA:
GENERO:
ESPEZIE:

NOLA ANTZEMAN?: ugatzaren


altuera 120 eta 140 zentimetro bitartean dago, eta bere pisua 6 eta 7 kilogramo bitartean. Lumaje nabarmena
agertzen du, gainerako hegazti
sarraskijaleengandik
bereizten
duena. Eztarriko lumak eta papar eta
sabelaldekoak gorriztak dira, eta kontraste bizia egiten dute buruan dituen
zuri-horixkekin. Begietatik mokorainoko aldean inguru-xingola beltza du,
maskara baten antzean. Mokoan,
inguru-xingola beltz hori zurda-sorta
bihurtzen da, behe-barailatik hedatu
eta, bizar antzean, horren azpian
erori eta gailentzen dena. Hortik
hegazti honen izen zientifikoa,
Gypaetus barbatus, sai-arrano bizarduna adiera duena.
Buru gainean luma tentekor batzuk
agertzen ditu, asaldaturik dagoenean
zabaltzen dituenak, arranoek egiten
duten bezala. Azpian, begi horixka
eta esklerotikako zirkulu gorrimin
batez inguratuek begirada mehatxagarria ematen diote, moko grisa luze,
kakodun eta amaieran beltz baten
gainean nabarmentzen dena.
Bizkarraldea eta isatsa gaua bezain
ilunak diren arren, luma bakoitzak

Accipitridae
Gypaetus
Barbatus

lerro zurixka agertzen du erdian,


hegoei distira metalikoak ematen dizkiena. Hanketako tartsoak lumaz jantziak dira eta atzazalak luzeak.
Ugatza dugu Europako harraparirik
handiena, 2,80 metroko hego-luzera
hartzen baitu iraungi baino
lehen, Alpeetan 3 metroko hegaztiak
aurkitu ziren baina, eta horrek planeatzaile paregabea egiten du,
lekualdatzeko korronte termikoez
baliatzen dena.
Hegazti honek ia 80 kilometro orduko
abiadura hartzen du hegan, metro bat
altitude galtzen duela aurreranzko
hamar metroko. Goranzko haizerik
aurkitzen ez badu, 20 kilometroko
planeoa egin dezake hamabost minutu baino gutxiagotan, baina korronte
egokia aurkitzen badu, bere lurralde
osoa gain-hegatzen du 40 eta 135
kilometro karratu bitarteko azalera
izan dezakeena bere hego egundokoak behin ere astindu gabe.
BIOLOGIA: hegazti geldikorrak ditugu ugatzak, eta lurralde propioa dute
bizitza osorako, bikote-kidearekin
konpartitzen dutena. Lurralde horretan badira leku batzuk garbi mugatu-

220

EUSKAL HERRIKO EGUNEKO HARRAPARIAK

221

EUSKAL HERRIAN HABIARIK EGITEN EZ DUTEN ESPEZIEAK

rik daudenak, esaterako, habiagintza-lekua, habia inguruko aldea eta


bikotearen eragin-aldea, beste bikote
batzuen lurraldeei gainezar dakiekeena.
Habiagintza-lekua habia kokatzen
den hormara mugatzen da, leku
sakratua dela geroko gurasoentzat,
eta ez diote ezein hegaztiri uzten bertara iristen. Habia inguruko aldea,
berriz, aran bat izan ohi dena, ez
dago hain defendaturik, eta beste
hegazti sarraskijale batzuk igaro daitezke bertatik.
Lurraldeagatiko borrokak gertatzen
direnean, edo sai-arrano batek harrapakin bat lapurtu nahi duenean,
hegan egiten du aurkariarenganantz
eta kolpeak ematen dizkio hegomuturrekin. Aurkariak ihes egiten
badu, jarraiki egiten dio eta haren gainean jartzen da atzaparrak irekita
oldartzen zaiola.
Udazkenaren erdi aldera, uda bitartean bakoitza bere aldetik ibiliak ziren
bikote-kideak elkartu egiten dira
habiak berriztatzeko, lurraldean
lehengo urteetatik eginak eduki eta bi
eta bost bitartean izan daitezkeenak.
Hegazti honek etzaleku ezberdinean
egiten du habia urtero, txitoek "etxean" ematen duten egonaldi luzean
sortzen diren bizkarroiak desager
daitezen. Izan ere, ugalketa-ziklorik
luzeenetakoa du eguneko harraparien artean, zortzi hilabetekoa baita
emeak lehenengo arrautza erruten
duenetik txitoak independizatzen
direnera arte. Beraz, ugatz-bikotea
lau hilabetetan baino ez dago urtean
hazkuntzako zereginetatik libre.

Guraso egin-eginak dira, inondik ere.


Urriaren amaiera aldetik ikus daitezke kide biak adarrak eta material
ezberdinak habia-lekura bidean daramatzatela, eta bertatik hurbil uzten
dituzte beren obra egiteko materialok. Habia egin ohi dute hormatzar
malkartsuetako haitzuloetan edo
euritik
babesturiko
erlaitzetan.
Tamainari dagokionez, 1 eta 2 metro
bitarteko altuera eta 1 eta 1,5 metro
bitarteko zabalera izan ohi ditu.
Kanpoko egitura koniferoen adarrez
eginda dago, eta barruko kofagunea
orbelak, ileak, zurdak, helduen sabelaldeko lumak eta animalien larruak
erabiliz estaltzen dute.
Abenduan edo urtarrilean gertatzen
dira eztei-hegalaldiak, eta arrak, urtearen gainerakoan isil, garrasi batzuk
jaulkitzen ditu emearen aurrean.
Bikoteak aralditik kanpo ere, lurraldeko lekuren batean elkarrekin topo egiten dutenean, hegalaldi zirkular laburrak egiten baditu, garai honexetan
gertatzen dira beren agerraldi ikusgarrienak beti habia inguruetan: bikoteak igoerak egiten ditu airean, zirkulu meharrak eginez, gero altuera handitik erortzeko.
Horren ondoren gertatzen dira estaldurak, eztei-hegalaldiei amaiera
emanez, hainbesteko arduraz egin
duten habian bertan. Emeak, maitekor, agurrezko keinu erritualak egiten
dizkio arrari, honek kulunkatu eta
bere eztarriko kolore laranjak erakusten dituen bitartean. Gero, arra gaineratzen zaio emeari, hegoak zabalduta
orekari eusteko, eta bere kidearen
garondoa mokokatzen du. Estaldurak

222

EUSKAL HERRIKO EGUNEKO HARRAPARIAK

223

EUSKAL HERRIAN HABIARIK EGITEN EZ DUTEN ESPEZIEAK

20 segundo baino ez dirau, eta lehenengo estaldurak gertatu zirenetik


hilabetea igarota urtarrilaren erdi
aldetik otsailaren lehenengo hamabostaldira bitartean erruten ditu
emeak bi arrautza zuri-arrexka, lau
eguneko tarte batean.
Berehala ekiten dio inkubatzeari,
arraren laguntza izaten duela askotan zeregin horretan.
Ugatzak klima-egoerarik txarrenetan
egiten du habia. Saiek beren arrautzak abenduan erruten baditu, ugatzek baino altuera askoz ere txikiagoetan egiten dute, ugatzen habiagintza-kota goi-mendiko beste hegazti
batzuenaren parekagarria delarik.
Horrela, otsail betean, eta batzuetan
gaueko tenperatura zero azpitik 15
gradutara jaitsia dela, elurretik eta
haize jelatsutik babesteko egoki
kokaturiko etzalekuan, bi arrautza
erruten ditu emeak oztopoak oztopo.
Batzuetan, arrak kordatu eta harrotu
egiten du habiaren barrualdea estaltzen duen ilekia, beroari eusteko.
Arrautzak bi hilabetez berotu ondoren jaiotzen da lehenengo txitoa, eta
lau egun geroago bigarrena, baina
azkeneko hau luzaro gabe hil ohi da
ahul-ahul eginda. Txitoa lumatxa
grisa batez estalita jaiotzen da, eta
gurasoek gau eta egun estaltzen
dute haren lehenengo 12 bizi-egunetan, eta jaten ematen dizkiote
hezurretatik erauzten dituzten tendoi, larru eta gihar zati xumeak.
Maitekiro ere zaintzen dute bi gurasoek, laguntzen diote jarreraz aldatzen, garbitzen dizkiote iraizkinak,
leuntzen diote lumatxa...

Hilabeteko adina ez duen bitartean


ez dute bakarrik uzten habian.
Orduan, janaria eskaintzera mugatzen dira, ahoan sartu gabe. Haren
lumatxa grisak tonu marroi argitsua
hartzen du, eta laster ageri zaizkio
luma nagusien orratzak.
Txitoa lau hilabetetan egoten da
habian, lehenengo hegadei ekin eta
helduen tamainaren antzekora iritsi
arte. Gurasoen habian ematen duen
egonaldi luzea zor dakioke hezurrak
aprobetxatzeko teknikak ikasi beharrari. Habian ematen dituen azken
egunetan salto handiak egiten ditu
eta indar handiz astintzen ditu hegoak, gurasoak, hegan egitera bultzatzeko, habiatik hurbil, baina pausatu
gabe, hegan igarotzen diren bitartean. Azkenean, goseak eraginda,
gainditzen du beldurra eta jauzi egiten du, hegan egiten dutela hurbileko
harkaitz bateraino.
Planeo laburrak egiten ditu egun
batzuetan, eta, azkenik, hegadari ekiten dio gurasoekin batera, mugimendu bakoitza imitatzen duela eta hegadaren teknikak menperatzen ikasten
duela. Abuztuan gurasoei jarraikitzen
die gazteak, haiek, janari bila, lurraldea azterkatzen duten bitartean.
Janaria aurkitu dutenean, airetik
botatzen dizkiote hezurrak, gazteak
jatera jaits dadin lurrera. Egur asko
ere botatzen dituzte puskalekuetara,
kumeak hezurra nola puskatu behar
den ikas dezan.
Irailaren amaieran, udazkena iristen
denean, independizatu egiten dira
gazteak, eta neguan gurasoen lurraldea utzi eta feudo propio bila joan ohi

224

EUSKAL HERRIKO EGUNEKO HARRAPARIAK

225

EUSKAL HERRIAN HABIARIK EGITEN EZ DUTEN ESPEZIEAK

dira, bizirauteko baldintza egokiak


dituen feudo propio bila.
Bost urte dituztela iristen dira heldutasun sexualera, eta lumajea, arre
iluna lehen bizi-urte bietan, agitu egiten da arian-arian, eta laugarren urterako helduenaren antzerakoa da,
baina burua, argia barik, iluna da
oraindik.
Harrigarriro, mundu osoan gatibutasunez denborarik gehien bizi izan
den ugatza Anboto mendian mendearen hasieran harrapaturiko bat izan
zen, gero 50 urtetan kaiolaturik egon
zena.
Hegazti hauek oso erraz bezatu eta
hezten dira, jabea ezagutu eta obeditzeraino.
Hogeita hamarreko hamarkadan utzi
zion azken ugatz-bikoteak Aralar
mendizerran habia egiteari; bertatik
doilorki arpilatuak izan ziren gasezko
ozeano urdinaren jabe hauek. Eta
geroztik ez da habitat horietan beste
hegaztirik ageri.
ELIKADURA: mendizerra malkartsu
eta altuenetako harkaiztegi eta labarretatik abiatzen da ugatza goizero,
oso goiz, eguzkia irten baino lehenago eta haize epelaren korronteak
eratu ere baino lehenago. Habia utzi
eta oldartu egiten da, janari bila,
hegada baxu eta geldoan. Arretaz
arakatzen ditu mendizerretako mazelak eta aranak, zer bat oso nabarmen
gertatzen zaion arte. Orduan, begiratzen du airetik, igarotzen da hainbat
aldiz bere nahiaren gaiaren gainetiko
hegan, eta segundo batean bat-bateko norabide aldaketa egiten du eta

zuzen-behera
oldartzen
da.
Batzuetan, udaberriaren etorreran,
animalien gorpu asko aurkitzen dituzte era honetan, elurrez estalita zeudenak. Haize gogorra denean, haizeaz baliatzen da gora igotzeko, haren
kontrako hegan jarrita eta geldi egonda, eta gora igotzen da horrela,
kometa bat bailitzan, hegadaren tekniken domeinu ikusgarria agertzen
duela. Are neguko egunik txarrenetan
ere, haize eta euri bortitzenak diren
horietan, sai-arranoak planeo egiten
du goietan, bere norabidea behin eta
berriz zuzentzen duela hego eta isatsaz baliatuta. Heriotza sumatzen du
basoan airetik, eta egonarriz itxaroten du bere txanda; nekrofago txikiak,
beleak eta erroiak joango dira lehenengo, eta miruak eta saiak gero.
Agertzen direnen igaroak haragirik
gabe uzten du animalia, eta, bitartean, ugatza zain dago aldearen gainetik hegan, edo hurbileko leku batean
pausatuta, edo gune zehatza buruan
sartuz, alde egin eta geroago itzultzeko. Gainerako sarraskijaleek gorpua
bertan behera utzi eta gero, "maskaradun hegaztia" bertaratzen da hezurrak aukeratzera. Gorputz-adarretakoak ditu gogokoenak, baina osorik
irensteko handiegiak direnez, bere
atzaparretan garraiatzen ditu berarentzat oso ezagunak diren leku harkaiztsu zehatz batzuetaraino, puskalekuetaraino, eta airetik botatzen ditu.
Puskatu ahal izateko, altuera egoki
bateraino igotzen da 20 eta 150
metro bitarteko altueraraino, nolako
hezurra den edo puskalekua zein
eraginkor den, haizearen kontra jar-

226

EUSKAL HERRIKO EGUNEKO HARRAPARIAK

227

EUSKAL HERRIAN HABIARIK EGITEN EZ DUTEN ESPEZIEAK

tzen da ia ibilge egoteko eta zein leku


harkaiztsutan eroriko den kalkulatzeko, libratzen du hezurra eta, lurrera
iritsi baino lehen, zuzen-behera
oldartzen da haren traiektoria egiaztatzeko. Hezurra hausten ez bada,
berriro ere ekiten dio. Gero hezurmuina ateratzen du eta pusketa txikiak bilatzen ditu irensteko. Paletahezurrak eta muinik gabeko beste
batzuk guztiz karraskatzen ditu bere
mokoaz baliatuta.
Ugatzak oso hegazti zuhurrak dira,
eta janariak gordetzen dituzte urrialdiko egunetarako. Askotan, botatzen
dituzte hezurrak eta ez dira jatera
jaisten; ordea, metatu egiten dituzte
beren puskalekuan zer janik ez dagoen egunetarako, eta gehiago bilatzera doaz. Ohitura hori garrantzi handikoa da hazkuntza aldian, txitoek egunean behin baino gehiagotan jan
behar baitute.
Hegazti lurraldetarrak diren aldetik,
puskaleku batzuk izan ohi dituzte
beren feudoan. Batzuk urte osoan
erabiltzen dituzte, eta kokaturik
daude elurrez sekulan estaltzen ez
diren lekuetan, neguan erabili ahal
izateko; beste batzuk, berriz, batzuetan bakarrik erabiltzen dituzte.
Habia normalean puskaleku finko
batetik hurbil dago; puskaleku hori,
gainerakoak bezala, axaleko haitz
makurtu handiez beterik dago hegaztiari lurreratzen errazteko. Tamaina
ertaineko hezurrak oso-osorik irensten ditu harrapari honek, bere urdailurinen azidotasun apartari esker,
jaten duen materia organikoaren
parte handi bat digeritzen baitu, eta

lumak, ileak edo apatxak soilik iraizten ditu ahotik, 10 zentimetrotarainoko diametroko pilotetan.
Goseak jotzen badu, harrapakinak
lapurtu ere egiten dizkie arrano beltzei eta haserre egiten die erroiei eta
belatxingei haratustelak bertan behera utz ditzaten.
HABITATA: ugatza oso harrapari exijentea da habitatari dagokionez; goialtitudeko mendikatea edo mendiguneetan kokatzen da, beharrezkoa
baitu izadi-baliabideak ukitu gabe
egotea.
Gizakiak gertarazten duen habitat
horien suntsipena eta eraisten duten
su-armak dira espezie honen iraungipenaren arrazoi nagusiak, mehatxaturik dagoela bere banaketa-alde
osoan, hots, Europa eta Asian.
HEDAPENA: duela bi mende 1800
urtean, ehun hegazti inguru bizi ziren
Alpeetan, baina 1913an eraitsi zuten
haietarik azkena Aostako aranean.
1986an jaregin zen gatibutasunez
hazitako lehenengo ugatza, eta, gaur
egun, hegan ikus daitezke, berriro ere,
mendikatea honetan, gizakiak berriro
sartu izanari esker.
Europa osoari dagokionez, Pirinioetan
soilik bizi da makina hegalari hau, bai
espainiar isurialdean, Huescan eta
Nafarroan, bai frantziarrean, eta kalkulatzen denez, populazioa ez da 50
bikote baino gehiagokoa, Iberiar penintsulan behinola izan zuen banaketa
zabalaren erlikia bat; izan ere,
Kantauriar Mendikatean, Gredosko
mendizerran, Iberiar mendi-multzoan,

228

EUSKAL HERRIKO EGUNEKO HARRAPARIAK

Sierra Nevadan, Las Nievesko


Mendietan... Sierra Morena mendizerran bizi izan zen azken ugatza, berrogeiko hamarkadan jaioa zen ar bakarti bat izan zen, 30 urte baino gehiagotan labarretatik nora ezean ibili zena,
ondorengorik gabe hil zen arte.
KALKULATUTAKO POPULAZIOA:
Ugatzak gure mendizerretako labar
malkartsuenetan egiten zuen habia
mendearen hasierara artean, eta
zazkardietan barreiaturik zeuden
haratustelen jale ohikoa zen, sai arre
eta sai zuriekin batera. Baina mendeko lehen hamarkadak igarota, bitxi
zoologiko honek ez zuen Euskadin
habia gehiagorik egin, eta geratzen
zen azken ugatza, 80ko urteen hasie-

ran
ere Aralar
mendizerrako
Gipuzkoako isurialdean bizi zen
hegazti heldu bat, desagertu egin
zen, ehiztariren baten biktima, nonbait. Urte berorietan, berebat, heldu
gabeen bikote bat ikus zitekeen
neguan, harkaitz-labarren gainetik
hegan; baina, gaur egun, Nafarroako
Pirinio aldetik datorren hegazti gazteren bat baino ez da ikusten, harrapakin bila, urteko egunik hotzenetan;
izan ere, hiru bikote habiagile zentsatu dira alde horretan.
Pirinioetako Espainiako aldean 68
bikote bizi dira, eta Europa osoko
populazioa 220 eta 640 bikote bitartean dago, horietarik 100 eta 500 bitartean direla Turkiako populazioa ezezaguna osatzen dutenak.

229

EUSKAL HERRIAN HABIARIK EGITEN EZ DUTEN ESPEZIEAK

ARRANO ARRANTZALEA
(Pandion haliaetus)

KLASEA:
ORDENA:
SUBORDENA:

Aves
Ornithurae
Pandioninos

FAMILIA:
GENERO:
ESPEZIE:

NOLA ANTZEMAN?: hegoak astintzeko duen moduak eta bere lumaje


argiak kaio hauskararen nolabaiteko
antza ematen dio arrano arrantzaleari. Izatez, harrapari hauek kostaldeetako harkaitz-malkarretan daudela ez
dakiten pertsona askok nahasi egiten
dituzte kaio horiekin.
Arrantzalearen hegoak, arrano sugezale baten tamainakoak, izugarri
luzeak dira bere gorputzaren tamainaren aldean. Isatsa labur eta zuzena
da, burua txikia eta luma zuriez estalia, eta bere gorputza gaztainkara ilun
kolorekoa da bizkarraldean eta zuria
sabelaldean. Masailen alboetan bi
zerrenda ilun ditu, lepoaren atzealdean elkartzen direnak. Moko txikia eta
makurra du, gris urdinxka kolorekoa,
eta bere hankak, arrantzari guztiz
ongi moldatuak, oso indartsuak dira,
eta lumarik gabeak.
Era berean, bere behatz indartsuen
oinzolak lixa-antzekoak dira, arrain
labainkorrei itsasteko, eta, gaueko
harrapariek bezala, kanpo-behatz
mugikorra dute. Behatz guztiak oso
atzazal zorrotz kurbatuetan amaitzen
dira. Behatzen forma berezia eta
lumaje usuaren taxua direla eta, sis-

Pandionidae
Pandion
Haliaetus

tematikoek berezko subfamilia baten


barruan sailkatu dute arrano hau,
akzipitridoen familiaren barruan, subfamilia horretako kide bakarra delarik.
Harrapari honen luzera 55 eta 70 cm
bitartean egoten da, eta bere pisua
1,2 eta 2 kilo bitartean.
BIOLOGIA: martxoaren erdi aldera
uzten dituzte arrano arrantzaleek
beren afrikar negu-pasako aldeak,
eta Europako iparraldera jotzen dute,
bertara iristen direla apirilaren hasieran. Itzulbidean ia ez dute eskalarik
egiten, eta nekez ikus daitezke udaberrian gure estuarioetan. Harrapari
migratzaile guztiak bezala, arineketan doaz umatze-lekuetara itzultzeko
bidean, iritsi eta lurralderik onenak
okupatu nahi baitituzte. Beti itzultzen
dira aurreko urteetan habia egin
zuten lekuetara, eta bikoteek berehala ekiten diote habia berriztatzeari,
adar ihartuak erabilita.
Habia labarretako erlaitz txikietan
kokaturik egon ohi da, edo zuhaitz
handietan, beti ere arrantza-lekutik
hurbil, janari bila desplazamendu
luzerik egin behar ez izateko, haren
tamaina metro eta erditik bi metrotara

230

EUSKAL HERRIKO EGUNEKO HARRAPARIAK

231

EUSKAL HERRIAN HABIARIK EGITEN EZ DUTEN ESPEZIEAK

bitarteko diametrokoa izan ohi da.


Araldian, arrak, bere lurraldea markatzeko, hegan egin ohi du altuera
handian, zirkuluak taxutuz eta garrasika, zuzen-behera jaitsi eta berriro
ere hegan gora ekiteko. Gero,
habian pausatzen da, txio ezti luzeak jaulkitzen dituela, eta estaldura
aurretiko erritualari ekiten dio, hots,
hego erdirekiak astintzeari, burua
gora eta behera mugitzen duen
bitartean, emea estaldurarako prest
egon arte. Batzuetan, emearen jarkiera gainditzeko, arrak arrainen bat
eskaintzen dio.
Lehenengo estaldurak gertatu eta bi

aste igarota, 3 edo 4 arrautza zuri eta marroiz pikardatu erruten ditu emeak, bi
eguneko tarteka, eta inkubazioan aritzen da, arrak
jaten ematen diola. Arrain
bat eramaten dion bakoitzean, egunean bi edo hiru
aldiz alegia, inkubazioan
ordezkatzen du, emeak
jana amaitu artean.
Arrantza ugari egonez gero,
arra egunaren zati on batean geratzen da emearekin,
adar batean edo habia
ondoko labarreko haitz irten
batean pausatuta. Hilabete
inguruko txitaldiaren buruan
txitoak jaiotzen dira, lumatxa fin gaztainkara argiaz
estaliak, lumatxa hori ilunduz doala berritu ahala.
Emeak ematen die jaten,
arrak dakartzan arrainekin.
Baina lehenago, ezkatak
eta hezurrak kentzen ditu eta haragizatirik onenak ematen dizkie.
Gazteak zortzi aste dituztela hasten
dira hegan egiten, baina habia ondoan jarraitzen dute gurasoek eramaten
dieten janaria hartzeko.
Ordurako, helduenaren antzerako
jantzia dute, baina paparraldeko
zerrenda zuria meharragoa da.
Hegan egiteko gauza izanez gero,
astebete baino ez dute behar arrantzaren sekretuak ikasteko. Beren
kabuz elikatzeko gauza direnean,
gurasoek ez diete janaririk ematen.
Irailaren hasiera eta erdi aldera udazkena etortzeaz bat migratzen dute

232

EUSKAL HERRIKO EGUNEKO HARRAPARIAK

233

EUSKAL HERRIAN HABIARIK EGITEN EZ DUTEN ESPEZIEAK

afrikar kontinenterantz, eta beren


eskaletan, europar arrano arrantzaleek gure estuarioak bisitatzen dituzte,
beste urte batean, elikatzeko eta
bidaiari jarraitu aurretik indarrak berritzeko.
ELIKADURA: esana denez, arrain
pelagikoak dituzte itsasoan elikagai
nagusi, hala nola, korrokoiak, muxarrak edo txitxarroak; laku eta urtegietan, berriz, ziprinidoak, karpak, bremak, katxoak, edo exozidoak, esaterako, lutxoak edo perzidoak. Arrainak
harrapatzeko, uhinurrategi inguruen
gainetik hegaldatzen dira, 9 eta 40
metro bitarteko altueran, ur azalari
arretaz behaturik.
Ur azaletik dezimetro gutxitara, elikatzen ari diren korrokoiek edo muxarrek, lehenengoek arroketako aingirabelarrez edo, muxarren kasuan, arrail
artean bizi diren muskuilu edo lanpernez, bizkar zilarkara agertu orduko,
arrano arrantzalea gelditu egiten da

eta airean zintzilik geratzen da


segundo batzuetan hegoak indarrez
astindurik, eta berehala oldartzen
uraren kontra, hegoak bilduta eta
atzaparrak irekita daramatzala arraina harrapatzeko.
Ur azalean harrapatu eta berehala
zabaltzen ditu hegoak berrio, eta
hegan gora jotzen du, harrapakinari
gogor oraturik. Batzuetan, altuera
handitik oldartzean, eroriaren inertziagatik guztiz murgiltzen da, uherroi
bat bailitzan, baina azkar irteten da ur
azalera eta joaten da hurbileko pausaleku batera bere harrapakina klaskatzera. Talaian, bere atzapar batez
piezari gogor oratuta, mokokada handiekin hasiko zaio guztiz higige geratu artean, eta orduan jateari ekingo
dio. Arrainaren haragia jango du, eta
ukitu gabe utziko du sabelaldea, bertan aurkitzen baitira erraiak, gustuko
ez dituenak.
Iritsi eta beren migrazioan eskala egiten duten arrano guztietarik bat geratzen da Euskal
Herrian negu
osoan. Beraz,
hegazti batekoa da arrano
arrantzale
negutarren
populazioa,
eta Ullibarriko
arabar urtegian emango
du
negua.
Itsaso zakarra
denean
zail
gertatzen zaio
harrapakinak

234

EUSKAL HERRIKO EGUNEKO HARRAPARIAK

235

EUSKAL HERRIAN HABIARIK EGITEN EZ DUTEN ESPEZIEAK

atzematea, eta estuarioetako ur


lasaietara sartzen da, bertan errazago baitzaio korrokoi zilarkara ugariak
harrapatzea.
Gauza egiaztatua denez, zenbait
kasutan, arrano arrantzaleek oso
arrain handi eta astunetan sastatu
dituzte beren atzaparrak, eta airean
igo ezinik ito eginda hil dira, arrainak
ezin libratzeagatik. Hori gertatzen da
oso atzazal luze eta kurbatuak dituztelako, harrapakina atzemanez gero
ezin libratzeko modukoak, batez ere
harrapakina handi eta zabala denean, hegaztiak ez baititu, arraina libratzeko, behatzak gehiago irekitzerik.
Dena dela, harrapakinek ez ohi dute
kilo erdiko pisua gainditzen, eta, oro
har, 200 eta 300 gramo bitartean egoten dira.
Oso goseti dagoenean soilik ausartzen da arrain handiagoak harrapatzen. Egiaztatu denez, hegazti heldu
batek 300-350 gramo arrain inguru
behar ditu egunero, pare bat arrain
harrapatzea suposatzen duena.
Tamaina txikikoei, antxoei edo sardinei kasu, ez ohi die jaramonik egiten.
HEDAPENA: harrapari honek geografi banaketa zabala du; izan ere,
planetako itsaso gehienetan ageri
da, poloetan, Zeelanda Berrian eta
Hegoamerikako hegoaldean izan
ezik, eta ipar Europa, Asia eta Ipar
Amerikako laku eta ibai kontinentarretan. Iberiar penintsulari dagokionez, umatze-kolonia batzuk ditu
Balear eta Kanariar uharteetan, eta
Andaluziako kostaldean; baina egu-

nean baino egunean arraroagoak


dira hegazti hauek, turismoak eta
josteta-untziek hausten baitute
beharrezko zaien lasaitasuna habialeku dituzten labarretan.
Bakarti eta isila, zenbait aldetan,
Iparramerikan kasu, beste generokide batzuen presentzia onartzen du
bere arrantza-aldean, eta are kolonietan bizi ere egin. Europako iparraldean, ordea, atzerakada handia
jasan zuen 70 eta 80tarren hamarkadetan, eta, ondorioz, barreiaturik
daude bere populazioak. Azken urteotan, aitzitik, suspertze garrantzitsua
gertatu da, eta lehen iraungia zeneko lekuak kolonizatzera joan da,
esaterako,
Frantzia
eta
Herbeheretara. Europako populazioa, kalkulatzen denez, 7.1008.900 bikote inguruan dago.
KALKULATUTAKO POPULAZIOA:
espezie arrarotzat jotzen dela
Euskal
Herriko
Espezie
Mehatxatuen Katalogoan, arrano
arrantzaleak ez du Euskadin habiarik egiten, baina Europako iparraldean egiten dutenek bisitatu egiten
dituzte gure estuario eta itsas labarrak, esaterako, Bilboko Bokalea
edo Urdaibai, Txingudiko badia, eta
Arabako Legutioko eta Ullibarriko
urtegiak, urrian, Afrikako ipar-mendebalera migratzen dutenean.
Han geratzen dira, harkaitz-labarretan jarrita, beren bidaia luzean atsedena hartuz. Ur azalean mugitzen
diren arrain pelagikoak hartzen
dituzte elikatzeko, hala nola, korrokoiak, muxarrak edo txitxarroak.

236

EUSKAL HERRIKO EGUNEKO HARRAPARIAK

237

EUSKAL HERRIAN HABIARIK EGITEN EZ DUTEN ESPEZIEAK

BELATZ TXIKIA
(Falco columbarius)

KLASEA:
ORDENA:
SUBORDENA:

Aves
Ornithurae
Falconae

FAMILIA:
GENERO:
ESPEZIE:

NOLA ANTZEMAN?: belatz txikia


dugu Europako belatzetan txikiena.
Bere altuera 29 eta 34 zentimetro
bitartean dago, eta bere hego-luzera
ez da 70 zentimetrotik pasa (56-69
cm). Arren pisua 150 eta 200 gramo
bitartean egoten da; emeak, berriz,
handiagoak izaten dira beti, eta are
300 gramoko pisua gainditzen dute.
Arrek kolore gris-urdinxka agertzen
dute bizkarraldean, eta gorrizta eta
eurrez marratua sabelaldeetan.
Emeek, ordea, urtebetetik beherako
hegazti gazteek bezala, tonu arre
iluna dute bizkarraldean, eta gorrizta
sabelaldean. Hego luzeak ditu, eta
isats laburra, zerrenda beltz zabal
batean amaitzen dena. Bereizgarri du
belatz honek hegada sutsu eta irregular bat, hegoen astintze bizkorrak
bultzatuta, azelerazio ahalmen handia lortzen duela.
BIOLOGIA: martxo eta apirilean,
neguko gau hotzei udaberriko egunsenti freskoak darraizkien aldi iragankorrean, Euskal Herrian negua eman
duten belatz txikiek migratu egiten
dute Europako erdialdeko eta iparraldeko ugalketa-lurraldeetara.

Falconidae
Falco
Columbarius

Ez dute denbora galtzerik, zeren sei


hilabete soiletan parekatu eta txitaldia aurrera atera behar baitute.
Horregatik, iritsi eta berehala ekiten
diete eztei-jarduketei: hegada laburrak egiten dituzte beren lurraldea
markatzeko, emeari deitzeko garrasi
handi artean. Kidea agertu orduko,
elkarrekin ekiten diote hegan egiteari,
eta azkenean, arrek harrapakinen bat
opatzen diote kideari, estaldura burutu baino lehen, berehala gertatuko
dena. Belatz honek leku ireki edo erdi
basotsuak aukeratzen ditu habia
ezartzeko. Klima hotzetako bizilaguna denez gero, Europan, tundra tipiletatik turbategi inguruan dauden
koniferoen basoetara bitarteko alde
batean ezartzen da, beti ere ubideetatik hurbil. Habitat hobetsi berbera
dute belatz txikiak eta negu-txirtak,
haren harrapakinik ohikoenak.
Normalean, lurrean egiten du habia,
iratze eta txilardi artean, lurrean egindako zulotxo bat besterik ez baita,
adaxka batzuez estalia. Batzuetan,
zuhaitzetan egiten du habia, edo korbidoek bertan behera utzitakoak erabiltzen ditu. Maiatz eta ekainean,
emeak 3 eta 6 arrautza bitartean

238

EUSKAL HERRIKO EGUNEKO HARRAPARIAK

239

EUSKAL HERRIAN HABIARIK EGITEN EZ DUTEN ESPEZIEAK

lagunak dakartzan harrapakinekin.


Hamar egun ez dituzten bitartean
amaren estalpean egoten dira beti,
baina ordutik aurrera euria edo eguzki gogorra denean soilik estaltzen
ditu; dena dela, ez da sekulan ere
habia inguruetatik urruntzen, kumeek
hiru eta lau aste bitartean bete ez
dituzten artean, eta hori gertatzen da
uztailaren amaieran edo abuztuaren
hasieran.
Harrapari honek, ohitura bitxia bada
ere, soberako harrapakinak biltzen
ditu habia inguruetan, eta hertsiki
zaintzen ditu beste animalia batzuek,
esaterako, korbidoek edo harrapari
handiagoek, lapurtu ez ditzaten.

erruten ditu normalean 4, horixkak


eta orbain ilun edo gorriztez pikardatuak, 40 x 31 milimetroko tamaina eta
22 gramo pisu dituztenak.
Arrautzak emeak berotu ohi ditu,
baina batzuetan arrak ordezkatzen
du denboraldi laburretan; halakoetan
emea habia inguruan geratzen da.
Atsedena hartzen duen une horietan
bere lumajea zaintzen du eta hurbileko zuhaixka edo harkaitz batean pausaturik egoten da. Izan ere, arra, txitatzen ez duenean, emea elikatzeko
ehizan aritzen da, baina emea ez da
behin ere ehizan aritzen txitatzen
dagoela, hots, lehenengo arrautza
erruten duenetik aurrera.
Hilabete igarota jaiotzen dira txitoak
zehazkiago, 28 eta 32 egun bitartean; ondoren emeak bi edo hiru
orduz behin ematen die jaten, bere

ELIKADURA: harrapakinen tamaina


txonta batenaren eta uso batenaren
bitartean egoten da. Neguan, txolarreak, hegatxabalak, zozoak, txontak
eta zangoluzeak.
Goizeko lehenengo orduan, gaua
eman dueneko pausalekutik abiatuta,
ehiza-hegadari ekiten dionean, nahikoa du hego-astintze bizkor bat abiadura hartzeko, 70 kilometro orduko
abiadura lortzen duela astinduzko
hegadan eta batere haize korronterik
gabe, baina batez besteko hegalaldiabiadura 55 edo 60 kilometro ordukoa da, planeo aldiekin txandatuta.
Landazabal eta lautadetan ehiza egiten duenean, hegan egiten du oso
maila baxuan, pausaturik dauden txoriak ikaratu eta igoarazteko.
Harrapakin bat hegaldatzen denean,
belatzak daramanaren kontrako norabidean bada ere, bat-bateko txiria egiten du eta hurbiletik jarraikitzen dio

240

EUSKAL HERRIKO EGUNEKO HARRAPARIAK

hankaz kolpatu edo atzaparrez atzematen duenera arte.


Enarak eta sorbeltzak ere harrapatzen
ditu, zuzen-beherako oldarraldi zorabiagarriak egin eta gero, eta txitoak
ere harrapatzen ditu lur-arrasean
hegaztien txitaldiak aurkitzen dituenean. Belatz handiak ez bezala, dieta
hertsiki ornitofagoa baitu, belatz txikiak
karraskari txikiak eta lursaguak harrapatzen ditu batzuetan.
HABITATA: udazkenaren hasieran,
gure basoetako harrapari habiagile
ez-geldikorrek beren ugalketa-lurraldeak utzi eta afrikar negu-pasako
aldeetara joaten direnean, gure bazterretara hurreratzen da Europako
iparraldean habia egiten duen belatz
txiki bat, urtaro gogorra gure padura
eta zelaietan emateko prest, eta uda-

berria hasterakoan ugalketaren dei


hertsagarria sentitu eta bere habitat
hotzetara itzultzen da.
HEDAPENA:
belatz
txikia,
"Iparraldeko bikingoa", Islandia,
Britainia Handia, Eskandinavia,
Irlanda, Errusia eta Asiako erdialde
eta ekialdean banaturik dago; hegalari ahaltsua da, eta batzuetan Iberiar
penintsula eta Mediterraneoa igarotzen ditu, Afrikako ipar-mendebalean
negua emateko.
KALKULATUTAKO POPULAZIOA:
Euskal Herrian oso urria da belatz
txikien
populazio
negutarra.
Gehienek eskala egin eta hegoaldera migratzen dute. Kalkulatzen
denez, 34.000 bikote ugaltzaile
daude, gutxienez, Europan.

241

EUSKAL HERRIAN HABIARIK EGITEN EZ DUTEN ESPEZIEAK

NAUMANN BELATZA
(Falco naumanni)

KLASEA:
ORDENA:
SUBORDENA:

Aves
Ornithurae
Falconae

FAMILIA:
GENERO:
ESPEZIE:

NOLA ANTZEMAN?: belatz gorriaren antzeko itxura du, baina tamaina


txikiagokoa da; izan ere ez ditu inoiz
ere 30 zentimetroko luzera eta 125
eta 150 gramo bitarteko pisua gainditzen, baina 66 zentimetroko hegoluzera du.
Naumann belatz arrak bakarrik
bereizten dira belatz gorriengandik
pikarda beltzik ez dutelako bizkarraldeko lumaje gorriztan, eta bibote
hedatsuagoa dutelako. Kasu honetan, emeak eta gazteak ia berdinak

Falconidae
Falco
Naumanni

dira, xehetasun batean izan ezik:


atzazaletan; Naumann belatzenak
zuriak dira, eta belatz gorrienak,
ordea, beltzak.
BIOLOGIA: belatz izaeraz taldekoi
honek ez du gizakiaren beldur handirik, eta haren hurbil bizi da
Marokkotik Txinarainoko herri askotan. Beraz, gizakiaren presentzia
toleratzeaz gainera, habia egiteko
haren eraikuntzez baliatzen den
harrapari gutxietakoa da. Izan ere,
habia egin ohi duen lekuetan
Iberiar penintsulan kasu,
Kantauriar erlaitzean izan
ezik, taldeka egin ohi du
labarretan eta eraikinetako,
erdi aroko murruetako... hormatzarretan. Leku horietan
bizi da uso, txolarre edo bele
txikiekin batera.
Bikoteek ez dute habiarik
egiten, eta bikotea eratutakoan harkaitz-labarretako
arrail edo haitzuloren bat
bilatzen dute. Emeak bertan
erruten ditu 3 eta 5 arrautza
bitartean, batzuetan 7raino,
arrosa-krema kolorekoak eta

242

EUSKAL HERRIKO EGUNEKO HARRAPARIAK

243

EUSKAL HERRIAN HABIARIK EGITEN EZ DUTEN ESPEZIEAK

orbain gorriztez pikardatuak direnak.


Bikoteko kide biek berotzen dituzte
arrautzak 28 edo 29 egunetan, baina
emea da zeregin horretan denbora
luzeagoa ematen duena. Txitoak jaiotzen direnean, arrak ematen die jaten
lehenengo bost egunetan, baina,
gero, emea ere joaten da harrapakin
bila.
Umatze-garaian izugarri zuhur agertzen dira. Habia inguruan arrotz bat
agertzen bada, isil-isil geratzen dira
ohartuak ez izateko. Belatz gorriak,
haien ahaideak, ordea, zalaparta bat
eratuko luke garrasi handietan,
sudurluzea uxatzeko.
Uda amaitutakoan, bolada handietan
biltzen dira eta migrazio-hegalaldiari
ekiten diote Saharaz handiko Afrika
aldera.
ELIKADURA: intsektuak ditu, batez

ere, bere elikaduraren oinarri, esaterako, txitxiburduntziak, matxinsaltoak


edo kakalardoak, baina ugaztun txikiak, narrastiak eta urlehortarrak ere
harrapa ditzake.
HABITATA: Naumann belatza dugu
otsailaren amaiera aldera eta martxoaren lehen egunetan Iberiar penintsulara iristen den belaztxo migratzaile
bat. Habitat hobetsiak ditu alde idorrak, landaretzarik gabeko mendimazelak eta soroak.
Udako eta paseko hegazti alderraia
da, oso ikusgaitza.
HEDAPENA: banaturik dago harrapari hau Iberiar penintsulan,
Frantziako hegoaldean, Jugoslavian,
Errumanian, Errusiako hegoaldean
eta Asiako erdialdean, Mongoliaraino
iristen dela.

244

EUSKAL HERRIKO EGUNEKO HARRAPARIAK

245

AU R K I B I D E
HITZAURREA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .5
EUSKAL HERRIKO EGUNEKO HARRAPARIAK . . . . . . . . . . . . . . . . . .7
SARRERA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .17
EGUNEKO HARRAPARIEN JATORRIAK . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .18
EGUNEKO HARRAPARIEN SAILKAPENA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .20
Amerikako saiak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .20
Arranoak, mirotzak, gabiraiak, aztoreak, miruak,
zapelatzak eta Europako saiak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .22
Arrano arrantzalea . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .24
Zapelatzak eta belatzak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .24
Karantxoak eta antzekoak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .25
Sugekaria . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .25
EGUNEKO HARRAPARIEN EZAUGARRI OROKORRAK . . . . . . . . . .26
Ikusmen zolia . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .26
Usaimena . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .28
Entzumena . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .28
Hegan egiteko gaitasun izugarria . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .28
Hanka eta moko handiak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .30
Emeak arrak baino handiagoak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .32
EGUNEKO HARRAPARIEN ELIKADURA ETA EHIZA-TEKNIKAK . . .34
Ehiza-teknikak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .36
HARREMAN-JOKAERA ETA KOMUNIKAZIOA . . . . . . . . . . . . . . . . . .40
Nola komunikatzen dira harrapariak? . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .40
Entzunezko komunikazioa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .42
Lehenengo harremanak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .44
NOLA UGALTZEN DIRA HARRAPARIAK? . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .46
Ezaugarri orokorrak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .46
Muda . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .48
Lurraldeaz jabetzea . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .48

247

Ugaltzeko programatuak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .50


Txito kopurua, aldakorra . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .52
Errunaldia . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .54
Ez daude bi arrautza berdinak direnik . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .54
Zergatik galtzen dira harraparien habiak? . . . . . . . . . . . . . . . . .56
Exhibizionista apartak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .56
Habiaren kokalekua hautatu eta habia eraiki . . . . . . . . . . . . . . .58
Elikadura errituala . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .60
Txitatzea eta eklosioa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .62
Txitoen arteko borrokak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .64
Lehenengo hegaldiak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .66
ZENBAT DENBORA BIZI IZATEN DIRA HARRAPARIAK? . . . . . . . . .68
Zergatik hiltzen dira harrapariak? . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .68
EUSKADI BIZI DIREN HARRAPARIEN BIZI-IRAUPENAREN TAULA 70
Gaixotasun eta bizkarroi ohikoenak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .70
HARRAPARIEN MEHATXATZEN DITUZTENAK . . . . . . . . . . . . . . . . .72
Pestizidek egiten dituzten kalteak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .73
ESPEZIE MIGRATZAILEAK . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .74
ARRANOAK . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .76
MUNDUAN BIZI DIREN ARRANO ESPEZIEEN ZERRENDA . . . . . . . . . . . .78
ARRANO BELTZA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .80
ARRANO TXIKIA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .88
BONELLI ARRANOA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .94
ARRANO SUGEZALEA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .100
MIROTZAK . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .108
MUNDUAN BIZI DIREN MIROTZ ESPEZIEEN ZERRENDA . . . . . . . . . . . .108
ZINGIRA-MIROTZA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .110
MIROTZ ZURIA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .118
MIROTZ URDINA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .124

248

MIRUAK . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .130
MUNDUAN BIZI DIREN MIRU ESPEZIEAK . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .131
MIRU BELTZA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .132
MIRU GORRIA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .138
ZAPELATZAK . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .144
Munduan bizi diren zapelatz espezieak . . . . . . . . . . . . . . . . . .145
ZAPELATZ ARRUNTA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .146
AZTOREAK . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .152
MUNDUAN BIZI DIREN AZTORE ETA GABIRAI ESPEZIEAK . . . . . . . . . .154
GABIRAIA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .156
AZTOREA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .164
EUROPAKO SAIAK . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .170
Europan bizi diren sai espezieak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .170
SAI ARREA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .172
SAI ZURIA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .182
BELATZAK . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .188
Munduan bizi diren belatz espezieak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .188
BELATZA ANDIA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .190
ZUHAITZ-BELATZA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .198
BELATZ GORRIA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .204
LIZTORJALEAK . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .208
Munduan bizi diren liztorjale espezieak . . . . . . . . . . . . . . . . . .208
ZAPELATZ LIZTORJALEA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .210
EUSKAL HERRIKO HABIARIK EGITEN EZ DUTEN ESPEZIEAK . .220
UGATZA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .220
ARRANO ARRANTZALEA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .230
BELATZ TXIKIA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .238
NAUMANN BELATZA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .242
BIBLIOGRAFA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .251

249

BIBLIOGRAFA
LVAREZ, J., BEA, A., FAUS, J.M., CASTIEN, E. & MENDIOLA, I. Atlas de los vertebrados continentales de Alava, Vizcaya y Guipzcoa (excepto Chiroptera). Ed. Gobierno
Vasco. Vitoria.
BOUTET, J,. PETIT, P. & Centre Regional Ornithologique Aquitaine-Pyrenees. 1986. Atlas
des oiseaux nicheurs d'Aquitaine 1974-1984. Conseil Regional d'Aquitaine. Burdeos.
DE JUANA, F. 1989. Situacin actual de las rapaces diurnas (orden Falconiformes) en
Espaa. Ecologa, 3: 237-292.
GARZON, J. 1977. Birds of prey in Spain, the present situation. R.D. Chancellor (ed.):
World Conference on Birds of Prey, Vienna 1975. International Council for Birds
Preservartion. Cambridge.
MARTNEZ, I., NUEVO, J.A. & PREZ, J.M. 1995. Censo, distribucin y proteccin de las
rapaces forestales en el territorio histrico de Alava (primera fase). Informe indito.
Gobierno Vasco. Departamento de Agricultura y Pesca.
TUCKER, G.M. & HEATH, M.F. 1994. Birds in Europe: their conservation status. BirdLife
International (BirdLife Conservation Series n3). Cambridge.
GALARZA, A. & DOMNGUEZ, A. 1989. Avifauna de la ra de Gernika. Diputacin Foral de
Bizkaia. Departamento de Agricultura. Bilbao.
BLANCO, J.C. & GONZLEZ, J.L. 1992. Libro Rojo de los Vertebrados de Espaa.
ICONA. Madrid.
DE JUANA, E. 1980. Atlas Ornitolgico de la Rioja. Instituto de Estudios Riojanos.
Logroo.
ARANBARRI, R. & CANABAL, A. 1995. Noticiario Ornitolgico. Ardeola, 42: 211-231.
DEL HOYO, J., ELLIOT, A. & SARGATAL, J. 1994. Handbook of Birds of the World, vol. 2:
New World Vultures to Guineafowl. Lynx. Barcelona.
DONZAR, J.A. 1992. Muladares y basureros en la biologa y conservacin de las aves
en Espaa. Ardeola, 39: 29-40.
DONZAR, J.A. 1993. Los buitres ibricos. Biologa y conservacin. J.M. Reyero. Madrid.
HEREDIA, R. 1995. Tres nuevas parejas se incorporan a la poblacin reproductora de
Quebrantahuesos. Quercus, 108: 22.
HEREDIA, R. & HEREDIA, B. 1991. El Quebrantahuesos (Gypaetus barbatus) en los
Pirineos. Caractersticas ecolgicas y biologa de la conservacin. Serie tcnica ICONA.
Madrid.
HIRALGO, F., DELIBES, M. & CALDERN, J. 1979. El quebrantahuesos Gypaetus barbatus (L.): Sistemtica, taxonoma, biologa, distribucin y proteccin. ICONA. Monografas
22. Madrid.
ILLANA, A. & CALVO, M. 1994. El Alimoche (Neophron percnopterus) en Alava: censo,
distribucin, tasas reproductoras, seleccin del lugar de nidificacin y estado de conservacin. Informe indito. Departamento de Agricultura y Pesca. Gobierno Vasco.
ILLANA, A., CALVO, M., ARAMBARRI, R. & RODRGUEZ, A. 1991. Estudio del estatus,
biologa y proteccin de las falconiformes nidificantes en las zonas rupcolas de la provincia de Alava. Informe indito. Diputacin Foral de Alava. Departamento de Agricultura.
TUCKER, G.M. & HEATH, M.F. 1994. Birds in Europe: their conservation status. BirdLife
International (BirdLife Conservation Series n 3). Cambridge.
VAZQUEZ, J. 1987. Situacin actual de los necrfagos (Gyps fulvus, Neophron percnopterus y Gypaetus barbatus) en Guipzcoa. Munibe, 39: 51-57.
DONZAR, J.A. & CEBALLOS, O. 1988. Alimentacin y tasas reproductoras del Alimoche
(Neophron percnopterus) en Navarra. Ardeola, 35:3-14.
ANNIMO. 1981. Primer censo de buitreras (1979). Ardeola, 26-27: 165-312.
ANNIMO. 1994. Censo de Buitre leonado (Gyps fulvus) en la Comunidad Autnoma del

251

Pas Vasco (Bizkaia y Gipuzkoa). Informe indito. Gobierno Vasco. Departamento de


Agricultura y Pesca.
DONZAR, J.A. 1993. Los buitres ibricos: biologa y conservacin. J.M. Reyero. Madrid.
SECO, J. & VADILLO, J.M. 1990. Distribucin y tamao de colonias de buitre leonado
(Gyps fulvus) en el Alto Ebro y zona cantbrica prxima. Doana Acta Vertebrata, 17: 153163.
FERNNDEZ, C. 1990. Censo, fenologa y xito reproductor del Aguilucho lagunero
(Circus aeruginosus L.) en Navarra. Munibe, 41: 89-93.
GONZLEZ, J.L. 1991. El Aguilucho lagunero (Circua aeruginosus) en Espaa: Situacin,
Biologa de la Reproduccin, Alimentacin y Conservacin. Serie Tcnica ICONA.
Ministerio de Agricultura y Pesca. Madrid.
ZUBEROGOITIA, I., OCIO, G. & TORRES, J.J. 1995. Avifauna del Abra. Gobierno Vasco.
Vitoria-Gasteiz.
ARAMBARRI, R., RODRGUEZ, A. & ARTGUEZ, G. Indito. El Aguilucho Plido (Circus
cyaneus) en la C.A.V.: status y distribucin en la poca de cra y zonas de invernada.
Informe.
DE JUANA, E., DE JUANA, F. & CALVO, S. 1988. La invernada de las aves de presa (O.
Falconiformes) en la pennsula ibrica, pp. 97-122 de J.L. Tellera (ed.): Invernada de
aves en la Pennsula Ibrica. Monografas SEO, 1. Sociedad Espaola de Ornitologa,
Madrid.
ELOSEGUI, J., ASTRAIN, C., MUGUIRO, M. Y MUNILLA, A. (indito). Censo de aguilucho plido (Circus cyaneus) y Aguilucho cenizo (Circus pygargus) en Navarra. Estudio
indito. Servicio de Medio Ambiente. Gobierno de Navarra.
PINILLA, J., ARAMBARRI, R. & RODRGUEZ, A. 1994. Distribucin actual y estima poblacional del Aguilucho plido (Circus cyaneus) en Espaa. Ardeola, 41(2): 177-181.
RODRGUEZ, A.F. & ARAMBARRI, R. (en prensa). El Aguilucho Cenizo (Circus pygargus)
en la Comunidad Autnoma Vasca. Alytes: Monogrfico Aguiluchos.
VERDEJO, J. (1994). Datos sobre la reproduccin y alimentacin del Azor (Accipiter gentilis) en un rea mediterrnea. Ardeola 41 (1): 37-44
BERNIS, F. 1966. Aves migradoras ibricas. Fasc. I-IV. SEO. Madrid.
CRAMP, S. & SIMMONS, K.E.L. 1980. Handbook of de Birds of Europe, the Middle East
and North Africa. The Birds of the Western Palearctic. Vol. II. Oxford.
FERNNDEZ, J.M. 1992. Algunos datos sobre mortalidad no natural de aves en Alava.
Est. Mus. Cienc. Nat. De Alava, 7: 161-168.
FERNNDEZ, C. & AZKONA, P. 1993. Influencia del xito reproductor en la reutilizacin
de los nidos por el guila Real (Aquila chrysetos, L.). Ardeola,40: 27-31.
ILLANA, A. 1994. El guila real (Aquila chrysaetos), estudio sobre el comportamiento alimentario y reproductor en Alava, pp. 75-126 de Premio Gonzalo Nardiz de Etologa 1993.
Gobierno Vasco. Departamento de Agricultura y Pesca. Vitoria-Gasteiz.
ARROYO, B., FERREIRO, E. & GARZA, V. 1995. El guila perdicera (Hieraaetus fasciatus) en Espaa. Censo, reproduccin y conservacin. Serie Tcnica ICONA. Ministerio de
Agricultura y Pesca. Madrid.
REAL, J., MAOSA, S., DEL AMO, R., SNCHEZ, J.A., SNCHEZ, M.A., CARMONA, D.
& MARTNEZ, J.E. 1991. La regresin del guila perdicera. Una cuestin de demografa.
Quercus, 70: 6-12.
GOROSPE, G. 1996. Anuario Ornitolgico de Gipuzkoa. 1994. Itsas-Enara. Donostia.
SUNYER, C. & VIUELA, J. 1990. Migracin e invernada del esmerejn en Espaa.
Ardeola, 37:279-290.
SUETENS, W. 1984. Tcnicas para favorecer la expansin de los alcotanes. Quercus
12:18.
ANNIMO, 1991. Censo de Halcn Peregrino en la Comunidad Autnoma del Pas
Vasco. Sociedad Ornitolgica Lanius. Bilbao.

252

ernando Pedro Prez naturalista eta argazkilari bilbotarra da;


hamabost urtetik gora eman ditu Euskal Herriko fauna autoktonoa ikertzen.
Galzorian dauden Espezieen Defentsarako Elkartearen sortzailea eta
lehendakaria da; naturaren babeserako euskal elkarte hori 1990. urtean
sortu zen eta 1996. urtean herri onurakoa zela adierazi zen. Haren buru
dela, Fernandok, kazetariak, herpetologo eta naturalista taldea zuzentzen eta koordinatzen du landa-azterlanak egiten; horrez gainera elkarteak zoologia eta naturaren babesari buruzko euskal aldizkari bakarra
argitaratzen du. Naturaren ahotsa: bi hilez behin plazaratzen da 1992az
geroztik.
Fernando Prezek liburu batzuk argitaratuak ditu (Euskal Herriko
Marrazoak eta Arrainak, Euskadiko Anfibioak, Euskal Herriko
Ugaztunak, Euskal Herriko Sugeak, Euskadiko Muskerrak,
Sugandilak eta Apoarmatuak, Euskadiko Hondartzak, Urkiolako
Parke Naturala, Fauna eta Flora, Urdaibaiko Itsaspeko Fauna eta
Flora, Biotopo Babestuak eta Euskadiko Gaueko Harrapariak,
Egilea eguneroko lanera eta bizitzera bultzatzen duena Euskal Herriko
fauna ezagutarazi nahia da, euskaldunek maite izan dezaten eta iraunarazten lagun dezaten.

253

-Euskal Herriko Kostaldeko Marrazoak eta Arrainak.

-Euskadiko Anfibioak.

-Euskadiko Gaueko Harrapariak.

-Euskal Herriko Sugeak.

-Euskadiko Muskerrak, Sungadilak eta Apoarmatuak.

-Euskadiko Hondartzak.

-Euskal Herriko Ugaztunak

-Euskal Herriko Biotopo Babestuak.

-Urdaibako Itsaspeko Fauna eta Flora.

10

-Gorbeiako Parke Naturala, Fauna eta Flora

11

-Urkiolako Parke Naturala, Fauna eta Flora.

254

You might also like