You are on page 1of 234

Liburu honek Eusko Jaurlaritzako Kultura

Sailaren languntza jaso du.


Egilea: Fernando Pedro Prez
Imprimategia: Gertu-Soc. Coop.
Diseiua: M del Pilar Morrs
Laguntzaileak: Noelia Vega
Argitaratzailea: ADEVE
Lehen argitaldia: 2002eko maiatzan
ISBN: 932546-0-6
Legezko gordailua: BI-637-02

EUSKAL HERRIKO
SUGEAK
Egilea:
Fernando Pedro Prez
Argazkia:
Fernando Pedro Prez
Alberto Barreiro

A.D.E.V.E.
IRAUNGITZEKO ZORIAN DAUDEN ESPEZIAK
DEFENDATZEKO ELKARGOA
Liburu honen salmentatik lortutako irabazi guztiak Euskal Herriko espezie
mehatxatuak berreskuratzeko proiektuetarako erabiliko dira.

arrastiak, anfibioen ondorengoak, duela 300 milioi


urte azaldu ziren Lurrean.
Gizakiok betidanik liluratu izan
gaituzte, bai aspaldi galdu ziren
dinosauru handiek, bai gaur egungo krokodilo ikaragarriek, zein
inguruetako basoetan bizi diren
muskerrak
Gizakiak begirune handia izan die
beti animali hauei, eta, gorroto izan
arren, gurtu ere egin ditu.
Tamalez, gure kulturan pertsona
gehienek higuin dituzte narrastiak,

eta ahaleginak egiten dituzte ahalik


gehienak akabatzeko. Ezkatalarrua, begirakune hotza, "deusetarako ez" izatea, badirudi faktore
horiek guztiek narrastiak akabatzera bultzatzen gaituztela.
Hala ere, narrasti guztiek dute berebiziko eginkizuna bizitzaren zikloan. Zeinek berea ematen du duela
milaka urte bizi den habitatean.
Euskadin hamaika espezie bizi dira
(bi dortoka, hiru musker, lau sugandila, ziraun bat eta eskinko bat bizi
dira; batzuk oso urriak dira eta

indibiduo bakan batzuk besterik ez


daude, esaterako apoarmatu istilzalea, eta beste batzuk, aldiz, oso
ugariak dira, zirauna eta hormasugandila kasurako. Batzuek balio
zoologiko handia dute, esaterako
Schreiber muskerrak, Iberiar
penintsulako ipar-mendebaldeko
espezie endemikoa delako, eta beste
batzuk toki jakin eta bakanetan
soilik bizi dira, apoarmatu istilzalea kasurako (Gorbeiako Parke
Naturala).
Zoritxarrez, Bizkaian bizi diren
narrasti guztiak urritu dira izugarri, horma-sugandila izan ezik
(bera ere urritu da, baina ez beste-

ak beste). Bizi diren habitaten


humanizazioak kolpatu ditu.
Gizakia bere etengabeko hedapenean narrastien bizilekurik izkutuenetara heltzen ari da, eta ondorioz
lur hauetan gu baino milioiak eta
milioiak urte lehenago bizi diren
animalia primitibo hauek apurkaapurka suntsitzen ari dira, beste
asko bezala.
Nolakoak diren eta nola bizi diren
jakiteak gogoeta eragin behar liguke eta ohartu behar ginateke haiek
ere, tankeraz primitiboak eta begirune hotzekoak izan arren, badutela gure munduan bizitzeko aukera,
euren munduan, alegia.

Euskal Herriko

SUGEAK
7

GIZAKIA

E TA

OFIDIOAK

GIZAKIA ETA OFIDIOAK

utxi dira mitologian eta sinboloetan sugeak bezain sarri


azaltzen diren animaliak:
munduko ia kultura guztietako istorio
eta sineskerietan aipatzen dira, batean bizitzaren adierazgarri direla eta
bestea heriotzarena, argiaren zein
itzalen sinbolo direla, ongiarena zein
gaizkiarena, batzuetan suntsipenaren ikur eta beste batzuetan zuhurtziarena edo tentazioarena....

mezko jainkoen lagun gisa, aldiz,


izaki enigmatiko, intuitibo eta ostendua; izaki antzemangaitza, bat-batean azaltzen eta desagertzen dena.
Aldian-aldian azala aldatzen dutenez, biziberritzearen sinbolo ere
badira.
Makilan edo zuhaitzean kiribilduta,
sugeek naturaren zikloen espirala
irudikatzen dute. Hermesen makilako
suge bikiek sendatzeko eta pozoitzeko ahal homeopatikoa sinbolizatzen
dute, osasuna eta gaitza,
Egiptoko dinastien aurreko aroko (K.a. 4200-2100)
sukarrizko aizto askoren
kirtenetan zizelatutakoek
bezala. Elkarrekin kiribildutako bi suge denbora
eta patuaren adierazgarri
dira, elkarri lotutako bi
botere handienen sinbolo, alegia, eta sugeen
begi betazal gabeek zaintza adierazten dute, eta
beraz azkartasuna eta
zuhurtzia.

Sinbolo falikoa den aldetik "emakume ororen senarra" da eta emaku-

Kultura askotan sugea


hilezkortasunaren fruituaren edukitzailea izan da,
atalaseen,
tenpluen,
altxorren eta jakituria esoterikoaren
zaindaria.
Besoko edo iduneko gisa
aroen betiereko segidaren ikurra da.

10

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

11

G IZ A K I A

DENEAN DAGOEN IZPIRITUA

E TA O F I D I O A K

ilunpeari, botere izpiritualak munduko botereei.

Gorputz-adarrik gabe dabilenez,


sugea "denean dagoen izpiritua"

Kultura guztietan batez ere sugeak


dira eraldaketa mistikoa jasaten
duten animaliak. Sugea agerkari
guztien Alfa eta Omega da (hasiera
eta amaiera).

deritzonaren isla da, eta pitzaduretan


barna sar daitekeenez, barneko
naturaren sinboloa da, eta ondorioz
gizakiaren kontzientziarena ere bai.

Egipziarrek kobra batez irudikatzen


zuten faraoien diadema, haien erregetzaren sinboloa; diadema hura
faraoien jakituria gorenaren eta jainko-ahalaren ikurra zen.

Bizitzaren Zuhaitzari loturik ageri


bada, ongilea da; ostera, Ongiaren
eta Gaizkiaren Zuhaitzari loturik
ageri bada, gaizkilea da eta munduko pozoia da.

Indiako erlijio gehientsuenetan sugeak naga dira, hau da, jakintsu mistikoen doktrinen eta botere magikoen
sekretuen gordailuak. K.a. 1000.
urtearen
inguruan
idatzitako
Stapatha Brhmana testuan ageri da
Veda edo benetako jakituria izatez
"sugeen jakituria" dela. Jatorrian,
aditya zeritzen 12 jakintsu bakarrak

Sugearekin batera arranoa eta oreina ageri badira, argiaren eguzki-sinboloak, sugea ilunpearen sinboloa
da eta hiruren multzoa unibertsoaren
batasuna. Arranoak sugea bere atzaparrez oraturik badu eta oreinak
zapaltzen badu, ongia gaizkiari
garaitu zaiola adierazi nahi da, argia

12

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

13

GIZAKIA

sugeak ziren. Sugeak antzina-antzinako jainkoen ondorengoak ziren.

E TA O F I D I O A K

Zibilizazio minoikoan, Kretan sugearen sinboloa zen nagusi; izan ere,


sugea gurtzen zuten grekoen jainko
klasikoak zaharrei garaitu aurretik.
Jainkosa Handiak, familiaren babeslea zenak, suge bat edo batzuk izaten zituen eskuan, eta geroztik ere
sugea jainko berriei loturik geratu
zen.

eskainia zegoen, zeren, ilunpeak


uxatzen zituen argia izanik, arima
askatzen baitzuen, horrela jakituriaren inspirazioa ematen ziolarik.
Orobat, sinbolo falikoa ere bazen.
Arrautzan kiribilduta, gizonezkotasunari eta emakumezkotasunari eragiten dieten grinen adierazgarria zen.
Suge-adatsa zuten emakumeek
batetik magiaren ahala eta bestetik
jakituria eta zuhurtzia sinbolizatzen
zituzten.

Grekoen ustez sugeak jakituria irudikatzen zuen, bai eta biziberritzea,


berpiztea eta sendakuntza ere.
Horregatik Hipokratesi eta Hermesi
loturik zegoen, eta salbatzaile-sendatzaile gisa Eskulapiori ere bai.
Sugea "agatos daimon" zen, bizitzaren printzipioa eta Zeus/Amon jainkoaren pterimorfoa. Delfosko Apolori

Etruskoen gizartean (Tiber ibaiaren


ingurura iritsi ziren K.a. 750 urtean)
sugeek adiera erlijioso eta ktoniko
zehatzak zituzten. Hileta-pinturetan
zein baxuerliebeetan Karonteren
eskuetan (heriotzaren mezularia zen
eta arimak garraiatzen zituen beraien
azken bidaian) eta Tukulka deabruaren eskuetan azaltzen dira.

14

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

15

GIZAKIA

Erromatarren
ustetan,
sugea
Eskulapiorena ezezik zorionaren sinboloa ere bazen. Zoriona ("Bonus
Eventus") suge gisara irudikaturik
gurtzen eta eskatzen zuten erromatarrek ardoa kupel zaharretik berrira
aldatzen den aldian.

E TA O F I D I O A K

mikoaren sustraiak; Edda izeneko


testuen arabera, "jainkoak eurak
baino zaharragoa da".
Hebreoen artean sugea gaizkiaren,
tentazioaren, bekatuaren eta grina
sexualaren
sinboloa
zen.
Palestinako zenbait tokitan, esaterako Kanaanen, eta Hego Arabian,
makila baten gainean jarritako sugearen irudiarekin salbazioaren eta
sendakuntzaren jainkoa gurtzen zen;
sinbolo sumerio-semitiko oso ezaguna zen.

Zelten artean sugea mirarizko ur eta


iturburuei loturik zegoen. Suge adarduna eta ahari-burua Cernunnos
gizontasunaren jainkoaren sinboloak
ziren. Horrez gainera, sugea Brigit
ama jaikosaren ikurra zen, zein
gehienetan burua sugeaz inguraturik
irudikatzen baitzen, emankortasuna
adierazteko.

Ildo honetatik, sugea salbazioaren


eta sendakuntzaren ikur gisa ageri
da Itun Zaharreko eta Berriko hainbat
pasartetan. Jesukristok berak bere
burua Moisesek Jaungoikoak agindurik egin zuen brontzezko suge sal-

Eskandinaviako mitoetan, Nidhogg


eta Midgard sugeak eten gabe ari
dira ausikitzen Yggdrasil zuhaitz kos-

16

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

17

GIZAKIA

batzaile eta profetikoarekin alderatu


zuen, esanez: "Eta Moisesek basamortuan sugea jaso zuen bezala,
halaxe jaso behar da Gizakiaren
Semea, Berarengan sinesten duena
betiko bizi dadin". Hitz horiei jarraituz, Erdi Aroan Elizaren aita eta doktore batzuek, Treverisko Ambrosiok
(340-397), Sevillako Isidorok (560636) eta Aquinoko Santo Tomasek
(1225-1274),
adierazi
zuten
Gurutzea brontzezko sugea zela;
sugea, gurutzearen sinboloa zenez
geroztik, kristauen ikonografiako tau
mistikoan agertzen zen. Q.S.F.
Tertuliano apologetak (155-222)
esan zuen lehen kristauek Kristori
"Suge Ona" esaten ziotela. Halaber,
kristauen iritziz sugeak zuhurtzia ere

E TA O F I D I O A K

adierazten du, Jainkoaren jakituriarekin komunioan egotetik datorren bertutea. "Izan zaitezte sugeak bezain
zuhurrak eta usoak bezain garbiak ",
dio Jesusek Ebanjelioan.
Geroago sugea balio bikoitzeko bilakatu
zen:
Kristo
Bizitzaren
Zuhaitzean esekita sakrifikatzeko
prest eta, beraz, jakituria; eta horrekin batera Deabruaren lurrazpiko sinbolo ktonikoa.
Gaur egun, nahiz eta testu sakratuetan sugea alderdi biko sinboloa izan,
Eliza Katolikoak alderdi negatiboa
soilik nabarmendu ohi du. Elizak ez
du ukatzen sugea ahaltsua eta jakintsua denik, baina ahala eta jakituria
lapurretaz bereganatu zituela dio:

18

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

19

GIZAKIA

sugearen jakituria madarikaturik


dago eta gizakiok barruan dugun
sugea da heriotzara eramango gaituzten bizioen eragilea.
Sugea munduko kultura guztietako
kondaira eta alegorietan agertzen
da, are Euskal Herrikoetan ere
(gogoan izan Baltzolako sugearen
elezaharra); gehienetan sugea izugarria izaten da eta haitzuloan edo
harritzaren baten ondoan bizi da.
Gaur egun, hala ere, sugea hainbat
motatako sinboloa da: batetik botika-

E TA O F I D I O A K

rien sinboloa da, bestetik talde terroristen ikurra ere bai. Izan ere, ofidioek era askotako sentimenduak sortzen dituzte gizakiongan: jakituria,
zuhurtasuna, izua, biziberritzea, maltzurkeria...
Beraz, ikusi dugun bezala sugeak
animaliarik maitatuenak eta gorrotatuenetakoak dira aldi berean, bai eta
sarrien irudikatuetakoak ere; izugarrizko eragina izan dute gizakiongan
betidanik, eta ondore sakonak utzi
dituzte denon kulturan.

20

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

21

SUGEEN

J AT O R R I A

SUGEEN JATORRIA

aur egungo sugeak duela 20


bat milioi urte garatu ziren,
Miozenoan, baina sugeen
bilakaera askoz luzeagoa da. Dena
den, fosil oso gutxi aurkitu dira orain
arte, are musker fosilak baino
gutxiago.

kiguneen gainean hezur-arkuak izatea (horiei esker masail-muskulu


handiagoak garatu zaizkie eta
masail-artikulazioak are muskerrenak baino malguagoak dira, eta
horrela sugeek ahoa zabal-zabal
jarri eta harrapakinak osorik irents
ditzakete).

Dauden fosilik zaharrenak Kretaziko


azkenetakoak dira, duela 80 milioi
urte ingurukoak; hondarrak espezie
hauenak dira: Coniophis (sugegorri
coniatarra), Ipar Amerika, eta
Dinilysia (suntsitzaile izugarria),
Patagonia. Hauexek dira ezagutzen
ditugun sugerik zaharrenak.

Ez dakigu zehatz-mehatz zeintzuk


izan ziren sugeen aurrekoak, baina
ustea da musker espezieren batetik
hasi
zirela
bilakatzen
suge.
Paleontologo batzuen iritziz sugeen
aitzindaria musker zulatzaileren bat
izan bide zen, eta beste batzuek,
ostera, sugeak xede izan zuen bilakaera uretako musker luzangaren
batekin hasi zela uste dute (baranoak aipatu ohi dituzte, Pachyrhachis
espeziea kasurako. Animalia hura
metro bat luze zen, gorputza sugearena bezain luzanga zuen eta barano burua zuen.

Hala ere, antzina-antzinakoak badira


ere, beraien ezaugarrietako asko
gaur egun espezietan ere azaltzen
dira, esaterako: gorputz luzea izatea
(espezie batzuek 450 ornotik gora
dituzte), gorputz-adarrik ez izatea,
eta burezurraren behealdeko bi ire-

22

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

23

EZAUGARRIAK

EZAUGARRIAK

ken tamaina, taxua, kopurua eta


antolamendua erreferentzia ezin
hobeak dira suge familia, genero
eta espezieak sistematizatzeko.

Suge guztien azaleko azken geruza


korneoa da, eta oso sendoa.
Gehienek plaka erregular eta zabalez jantzita dute burua; buruko pla-

Gorputz-enborraren goialdea ezkata luzangaz estalia dute. Ezkatok


ertz biribilduak izaten dituzte gehienetan, eta elkarri atxikita edo elkarren gainean ezarrita daude;
batzuetan karena izaten dute luzetara eta lerro erregularretan antolatuta egoten dira, eta lerro bakoitzeko elementuen kopurua ia finkoa
izaten da espezie bakoitzean.
Enborraren behealdean, lepotik isatsaren muturreraino, beste era
bateko plakak dituzte estalgarri:
plaka zabal eta laburrak, lerro bakarrean, eta plaka hauen atzealdeko
ertza lokabe egoten da.

ugeek gorputz-enbor eta isats


oso-oso luzeak dituzte, burua
lepotik gutxi-asko bereizia,
eta ez dute hankarik, ez aurrean, ez
atzean, genero batzuetan izan ezik
(Boa, Pyton, Eunectes); hauek atzeko hankak hondar-apendize bilakatuta dituzte kloakaren alboetan.
Tamainaz denaz bezainbatean, txikienak 10 zentimetro luze dira eta
0,5 milimetroko diametroa dute
(Leptotiflopidoen familiako zizaresugeak), eta handienak 10 metro
luze izan daitezke eta 30 zentimetroko diametroa izan dezakete (anakondak).

24

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

25

EZAUGARRIAK

Suge "iletsuak"

Ikusmena, entzumena,

ukimena eta dastamena

Pertsona askok, batez ere baserri


girokoek, aho betean esaten dute
suge iletsuak ikusi dituztela. Hala
mintzo direnek seguruenik azala
aldatzen ari zen sugeren bat ikusi
dute. Sugeek likido linfatikoa jariatzen dute hondar-azalari erortzen
laguntzeko, eta litekeena da norbaiti
likidoari itsatsitako aleak edo lasto
zatiak ileak begitantzea.

Lehen esan dugu sugearen begirakunea "beirazkoa" eta hotza dela;


bada horren arrazoia betazalik ez
izatea da; izan ere, sugeek betazalak
barik mintz oso mehea besterik ez
dute begi aurrean, gorputz osoko
azalarekin batera aldatzen dena.
Mintz horren azpian begi-globoa
dago, malko-guruinek
jariatzen duten likidoaz
bustirik.
Sugeen ikusmenaren
zolitasuna asko aldatzen da espezieen artean. Lurrean bizi diren
espezieek begi zoliak
izaten dituzte, baina
herpetologoek
egin
dituzten
azterlanen
arabera mugimenduei
hobeto
antzematen
diete formei baino.
Lurrazpian bizi diren
espezie zulatzaileek,
berriz, atrofiaturik dituzte begiak, eta normalean ez dira gauza izaten
argia eta iluntasuna
bereizteko.Entzumena
ere ez dago batere
garatuta;
besteak
beste, sugeek ez dute
belarririk. Hala ere,
entzun entzuten dute
eta argi asko hautematen dituzte maiztasun
txikiko soinuak, airean
barik lurrean barna
transmitituak.

26

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

27

EZAUGARRIAK

Horrez gainera biperidoek lurrean


barna dabiltzan soinuak hautemateko
sentsoreak dituzte sabelaldeko ezkatetan eta boidoek eta kolubridoek
ezkata gulareetan.

bestera mugitzen du eta horrela errezeptoreek airean eta lurrean dauden


molekula kimikoak jasotzen dituzte
eta ahora eramaten dituzte, han
Jacobson-en organo bemoronasalak
azter ditzan; organo hori aho-sabaian
dago eta beraren eginkizuna usainestimuluak jasotzea da. Horri esker
sugeek harrapakinen lorratzei jarraitu
ahal diete, laguna aurki dezakete,
dauden tokia nolakoa den jakin dezakete edo harraparia zelatan dutela
ohar daitezke. Beraz, ez da batere
harrigarria beti mihia kanpoan edukitzea.

Entzumenaren eta ikusmenaren zolitasunik eza orekatzeko, suge espezie


guztiek dute mihi bifidoa, ahotik kanpora atera dezaketena are itxita dutelarik ere, berariazko ildoa baitute
horretarako goi ezpainaren erdian.
Atsedenean dagoela, mihia arnasaparatuaren zuloaren azpian dagoen
magina luze baten barruan sartzen
dute.

Sugeek ukimen-estimuluak ere hautematen dituzte gorputz osoan dituzten


organo txikiez, eta espezie guztiek
sortzen dute txistu-soinuren bat.

Sugeen mihian usaimen eta ukimen


errezeptore ugari daude. Sugeak
mihia ateratzen duenean alde batetik

28

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

29

EZAUGARRIAK

140 orno gutxienez

Burezurra oso osifikatuta dago eta ez


du sudur-hobirik.

eta 400 gehienez

Ahoa ikaragarri zabal daiteke, eta


horretaz baliatuz sugeek eurak baino
askoz handiagoak diren harrapakinak irents ditzakete. Hortzen eginkizun nagusia, letaginena salbu, harrapakinari eustea da, eta horregatik
luzeak, zorrotzak, meheak eta nahikoa gakotuak izaten dira. Handienak
goiko masailekoak izaten dira (4-5
zentimetro biperidoetan).

Bizkarrezurrean sugeek 140 orno


dituzte gutxienez eta 400 gehienez;
kopurua ez da bera espezie guztietan. Biperidoek, lodixkak izaki, gainerakoek baino gutxiago dituzte (200
baino gutxiago, oro har); beste muturrean kolubridoak daude, sugerik
lirainenak.

Boidoen eta kolubridoen hortzak


apurka-apurka ordezten dira, atzekoek aurrekoen lekua hartuz, alegia;
biperidoetan, aldiz, ordezpena batbatean gertatzen da.

Orno gehienetan saihets-pare izaten


dute, eta saihetsen muturrak ez zaizkio ezeri lotzen, sugeek ez baitute
esternoirik.

30

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

31

EZAUGARRIAK

Muda

espezietakoa den jakin daiteke, plakak nolakoak diren eta nola taxuturik
dauden kontuan izanez.

Sugeen azaleko geruza korneoa oso


gogorra eta elastikoa da, baina, hala
ere, hazkuntzaren eta etengabeko
marrusketaren ondorioz aldatu egiten da aldian-aldian, espezie batzuetan are 3-4 aldiz urtean. Azal-aldaketari muda esan ohi zaio.

Nola dabiltza sugeak?


Gizakiak antzina-antzinatik izan du
jakin-mina "hanka gabeko" animalia
hauen uhin-mugimenduez. Gaur
egun badakigu sugeak lekualdatzeko
euren gorputz-ezaugarriez baliatzen
direla. Hain zuzen ere, sabelaldeko
plaka bakoitza bi saihets-pareri edo
gehiagori atxikita dago bi muskuluren
bidez. Muskulu horiei esker gorputza
barrurantz eta kanporantz bira dezake eta ezkatak aurrerantz eta atzerantz bultza ditzake. Ezkatak taldeka

Suge osasunez ondo badago, hondarreko azala oso-osorik erori ohi


zaio. Azal zaharrak sugearen kanpoaldeko ezaugarri guztiak islatzen
ditu. Azal zaharra eror dadin, sugeak
harrietan edo sastraketan igurzten
du bere burua; azal berriak kolore
askoz biziagoa eta distiratsuagoak
izaten ditu. Hondar-azala aztertuz
sugea zein familiatakoa eta are zein

32

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

33

EZAUGARRIAK

Orduko 11,2 kilometroko


azkartasuna

mugituz geldiro ibiltzen dira, zuzen


antzean. Ostera, suge gehienak sigisaga mugitzen dira, eta, beraz, badirudi zuzeneko lokomozioari (espezie
astun eta lodien berezko mugimendua) uhin-mugimenduaren (ofidio
gehienen ohiko mugimendua) onura
gehitzen diotela. Zuzeneko mugimenduari esker, suge lurrari itsasten
zaio eta uhin-mugimenduari esker
azkar ibil daiteke.

Lur harritsuetan, uhin-mugimendua


azkarra da. Hala ere, sugeak begien
aurretik azkar desagertzen direla
begitandu arren, sarritan exageratu
egiten dugu. Euskadiko Autonomia
Erkidegoko eta Europako sugerik
azkarrenetako bat suge berde-horia
da -Gipuzkoako iparmendebaldean
bizi da-, eta beraren azkartasuna ez
da iristen orduko 5-6 kilometrora lur
egokienetan.

Sigi-saga ibilera gorputzaren alboetako uhinduren bidez sortzen da, eta


uhindura hauek gorputz osoko muskuluen jarraikako uzkurdura-erlaxazioek eragiten dituzte. Ibiltzeko energia gorputzaren kurba bakoitzak
lurraren gainean egiten duen bultzadak sortzen du. Hala, sugeak eten
gabe sigi-saga eginez mugitzen dira.

Munduko sugerik azkarrena Afrikako


elepidoa
da,
mamba
beltza
(Dendroaspis polylepis); suge honen
gorengo azkartasuna 11,2 km/h da.

34

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

35

EZAUGARRIAK

Oro har, zenbat eta meheagoa eta


luzeagoa izan sugearen gorputzenborra, orduan eta azkarrago ibil
daiteke, batetik lurraren gainean bultzada-gune gehiago jar ditzakeelako, eta bestetik gorputzak kurba
gehiago sortzen dituelako uhinmugimenduan.

toki batean finkatzen du eta gorputzaren aurrealdea kiribil estuetan biltzen du; gero burua eta gorputzarenaurrealdea aurreratzen du beste
euspen-gune bat aurkitzeko, eta
behin aurkituz gero, lepoaz finkatzen
da bertan. Jarraian isatsa askatzen
du eta gorputzaren atzealdea eramaten du euspen-gune berrira,
burua eta aurrealdea beste baterantz doazen bitartean. Behin eta

Jarraikako euspen-guneetan oinarrituz ibiltzeko, lehenbizi sugeak isatsa

36

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

37

EZAUGARRIAK

berriro mugimendu horiek eginez,


sugeak zuhaitzetara igo daitezke
eta zoru leunen gainean ibil daitezke.

isatsa eta gorputzaren aurrealdea


behegainean jartzen ditu, eta berriz
ere burua aurreratzen du. Eta horrela, mailaz maila balihoa bezala,
aurrera egiten du.

Albo-albokako

Koloreak

mugimendua

Kolubridoetan, espezien bakan


batzuetan izan ezik (suge gorbataduna, Europako suge leuna), arrak
eta emeak kolore berekoak izaten
dira. Sugegorrietan (biperidoak),
aldiz, arrak eta emeak zeinek bere
koloreak ditu. Oro har, emeen koloreak eta azal-irudiak arrenak baino
motelagoak eta lausoagoak dira.

Azkenik, sugeak beste era batera


ere mugi daitezke, era harrigarri
batera: albo-alboka. Horretarako,
sugea lehenbizi lepoaz eta gorputzadarraren behealdeaz atxikitzen
zaio lurrari, eta ondoren burua "jaurtikitzen" du aurrera; gero gorputzadarraren aurrealdea harrotzen du,

38

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

39

EZAUGARRIAK

Suge batzuek, eta batez ere pozoirik ez dutenek, berezko harrapari


gehiagok mehatxatzen baitituzte,
espezie arriskutsu batzuenak bezalako koloreak eta irudiak dituzte,
sugegorrienak esaterako. Horren
adibiderik argiena Eskulapio suge
gazteak dira; izan ere, harrapariek
joera berezia dute suge heldu gabeengana. Alabaina, suge gazteek ez
beste batzuek ere eurenganatu
dituzte espezie arriskutsuen antzeko koloreak euren burua babesteko,
esaterako suge biperakara helduek
(Natrix maura): suge honek sugegorriaren azal-irudia ezezik haren
babes-jokaera ere bereganatu du,
eta animaliaren batek erasotzen
dionean, kiribildu egiten da, gorputza hanpatzen du, txistu-soinua egiten du, burua zapaltzen zaio triangeluarra izan dadin, eta sarritan
haginka-keinuak ere egiten ditu.

Sugeen koloreen alderdirik jakingarrienetako bat indibiduo melaniko


eta albinoena da (suge beltzak eta
zuriak). Oro har, sugearen azaleko
hondo-kolorea espezie bereko
beste indibiduo guztiena baino
askoz ilunagoa denean, melanikoa
dela esan ohi da, baina egiatan hala
esaten zaien gehienak melanotikoak dira: kolore nagusiak ilunak izanik ere, bizkarraldeko apaindura
nabarmentzen zaie, sabelaldea beltza barik grisa izan ohi da, ezpainak
horixkak edo gorrixkak izan ohi
dira... Melanotizismoa nahikoa ohikoa da gure inguruko basoetan bizi
diren espezietan: Europako suge
leuna eta Eskulapio sugea. Hala
ere, espezie batzuetan indibiduo
bel-beltzak -melanikoak- izaten dira,
batez ere aspis sugegorriak eta
suge gorbatadunak, mendi-aldeetan
eta alde azpialpetarretan.
B a t z u e t a n
Europako sugegorri albinoak izaten
dira (zuri-zuriak,
begi
gorriekin),
baina halako indibiduoak oso bakanak dira eta ahalbide
ekologiko
handikoetan soilik
agertzen da. Inoiz
suge gorbatadun
eta
Eskulapio
suge zuriak ere
ikusi dira, baina
gorputzeko atal
batzuk hori-arreak
zituzten, hau da,
suge albinotikoak
ziren.

40

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

41

BIOLOGIA

B I Z I M O D UA

ugeak ia inguramen guztietan


bizi dira, itsaso mailatik 4.600
metrora bitartean, eta ia beti
tenperatura 15 eta 40 gradu bitartekoa den aldeetan. Iparrean, latituderik
handienean bizi den espeziea
Europako sugegorria da (V. berus),
Zirkulu Polarraz haratago heltzen
baita, eta hegoan Philodryas scotti
espeziea, Hego Amerikakoa, 44raino iristen dena.

rrotzen dira eta beranduago itzartzen udaberrian.


Orokorrean, otsailaren bigarren
erdian esnatzen dira lozorrotik, eguraldi fresko eta eguzkitsua hasten
denean eta airean 9 edo 10 C eta
lurrean 22-25 C daudenean.
Lehenbizi arrak irteten dira neguko
gordelekuetatik: zulo aurrean egoten
dira eguzki-printzen epeltasuna gozatzen, gorputza harri gorrien gainean
zapal-zapal jarrita dutela, ahalik berorik gehien jasotzeko.

Narrastiak diren aldetik, beroa behar


dute aktibo egoteko. Bizkaian bizi
diren sei espezieen jardun-epealdia
otsail-martxotik urri-azaro bitartekoa
da, kasuan kasukoa urteko eguraldiaren arabera. Zenbat eta hotzago
egon giroa, orduan eta arinago lozo-

Kanpoko munduarekin lehenbiziko


kontaktua izan ondoren, lozorrotik
itzartu berri diren sugeek janaria bila-

42

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

43

BIOLOGIA

tzeari ekiten diote eta ugalketarako


lagunaren bila hasten dira.

emeek ere toki eguzkitsuetara jotzen


dute, epeletara.

Espezie bereko bi arrek elkarrekin


topo egiten dutenean, espeziearen
berariazko borroka erritualari lotzen
zaizkio. Burua jasotzen dute, gorputza
luzatu eta bestearenarekin kiribilkatzen dute, eta jauzika hasten dira
etsaia eraitsi nahian; ia inoiz ere ez
diote elkarri ausikitzen. Gehienetan
honelako erritualak kolore desberdineko arren artean izaten dira, eta ahulenak ihes egiten duenean amaitzen
dira.

Animalia Bakartiak
Sugeak ez dira talde-animaliak, baina
aski izaten dute estimulu bat, beroa
kasurako, toki eguzkitsuetan biltzeko,
edota ugaltzeko toki egokietan, orbel
geruza baten azpian zein neguko zulo
berean.

Esan bezala, emeak arrak baino


beranduago itzartzen dira neguko
lozorrotik, bi aste geroago gutxi gorabehera, martxo aldean. Arrek bezala

Hortik kanpora, hots, ugaltze-aldia


edo termorregulazioa alde batera utzita, sugeek gainerako sugeekiko duten
jarrera bakarra harrapakinak direla
eta elkar ezin jasan izatea da. Hain zuzen ere,
suge gose batek harrapakina hauteman ondoren beste suge batekin
topo egiten duenean,
emea lortzeko arrek egiten dutena bezalako
borroka hasten da.
Honelakoetan elkarri
ausikitzen diote behin
eta berriz eta hain aritzen diren sutsu ezen
harrapakina bera ere
ahazten baitute, eta
borroka amaitutakoan
soilik ekiten dioten berriro ehizari. Janaria helburu duten borroka
hauetan suge ar zein
emeak aritzen dira,
baina adin eta tamaina
bereko edo antzekoen
artean soilik.

44

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

45

BIOLOGIA

UGALKETA

Emearen estaltzeko jarrera ugalketazikloaren araberakoa denez, arreske


jartzen denean ez da arraroa izaten
hainbat ar ibiltzea eme bakarraren
atzetik.

Ezteiak eta estalaldia

ozorrotik itzarri eta elikatutakoan, sexualki helduta dauden


sugeak ugaltzeko lagunaren
bila hasten dira. Arrak 2,5-4 urte
dituztela heltzen dira eta emeak 4,55 urte dituztela (batzuetan 6-7 urte
ere bai), espeziearen eta bizi diren
aldeko ezaugarri bioklimatikoen arabera.

Arrek ez bezala, emeek jan egiten


dute arreske daudelarik.
Udaberriko estalaldiaz gainera, urte
batzuetan udazkenean beste bat izaten da, eguraldi epel badago.
Estaltzearen aurrekoak hainbat egunetan zehar errepikatzen dira; honelakoak izan ohi dira: arrak emearen
usain-arrastoa hautematen du eta
jarraitu egiten zaio, aurkitu arte.
Ondoren, estimulatu egiten du
mihiaz, burua marruskatuz, era irregularrean irristatuz eta gorputza
astinduz.

Estalaldia martxotik apiril azkenera


artean izaten da. Emeen ugalketazikloa urtekoa, bi urtekoa, hiru urteko
edo lau urtekoa izan daiteke, gantz
erreserben arabera. Arrek, ordea,
urtero-urtero estal ditzakete emeak.

46

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

47

BIOLOGIA

Emeak muzin egiten dionean, arrak


bertan behera uzten du errituala eta
ez da kopularik izaten. Ostera,
emeak isatsa zenbait aldiz uzkurtzen
badu, arrak gorputza ukitzen dio,
mihi-muturraz txistu-hots laburrak
egiten dituelarik, eta gero gorputz
osoa "igurzten" dio burutik isatseraino. Kloaka aldera iritsitakoan, biratu
eta isatsetik bururaino igurzten du.

eta gero isatseko espirak emearen


gorputz-enborraren abiagunetik gora
luzatzen ditu; emeak lagundu egiten
dio bien kloakak ukitzen direnean.
Batzuetan emea askatu egiten da
bat-batean eta ihes egiten du, baina
hurbil samar gelditzen da. Orduan
arra bertaratu eta hasieratik hasten
da berriz; jarraitzeko gogorik azaltzen ez badu, aldiz, emeak jotzen du
beragana, muturren aurretik pasatzen da geldiro, eta gero aldendu egiten da sigi-saga handiak eginez.
Nahi duela edo ohartu gabe arraren
bistatik desagertzen bada, arra bila

Horrelako "maitasun-jokoetan" ari


direla arra emearen gainean suertatzen denean, isatsarekin inguratzen
du atzealdetik, bere kloakak emearen sabelaldeko ezkatak uki ditzan,

48

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

49

BIOLOGIA

hasten da grinatsu, burua zorutik


jasota, eta emeak lurrean utzitako
usain-arrastoaren bila hasten da.

korpuskuluei esker. Une horretan


arraren gorputza kiribildu egiten da
eta astinaldiak izaten ditu. Luze gabe
arrak bere isatsa emearenaren inguruan kiribiltzen du, hemizakiletako
bat ateratzen du eta emearen maginaren barruan sartzen du. Gero
hemizakila handitu egiten da eta arra
emeari sendo atxikita geratzen da.

Estalketaren aurreko joko hauek


egunean bi aldiz eta are gehiagotan
ere gertatzen dira, gehienetan goizean.
Noizbait, emeak ihes egiteari uzten
dio eta gelditu egiten da, luze etzanda. Orduan arrak bere estimulu kimiko eta ukituzkoak areagotzen ditu eta
mihia dardaratzen du emearen gorputzeko alboetan zehar, burutik isatseraino. Ondoren gainera igotzen
zaio eta gorputza emearenaren gainean luzatzen du sigi-saga, eta isatsa jasotzen du bien kloakek elkar
dezaten inguruan dituzten ukipen-

Inoiz, kopulan ari direla, emea


mugitu egiten da eta arra tatarrez
eramaten du berekin; dena den,
gehienetan bikoteak ez du zirkinik
egiten. Batzuetan koitoak ordubete
baino gehiago inguru irauten du,
batez ere Europako suge leunak
parekatzen direnean, espezie
honetako bikoteek 5-6 ordu igarotzen baitituzte kopulatzen.

50

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

51

BIOLOGIA

Bikoteek landaretza nahikoa handia


dagoen tokietan kopulatzen dute, 510 bat aldiz ugalketa-ziklo bakoitzean, eguerdiko 12etatik arratsaldeko
3ak bitartean; egunean behin baizik
ez du estaltzen arrak emea.
Kopulatzen ari direla animaliaren
batek ustekabean harrapatzen baditu, ez dute egiten ahaleginik ezkutatzeko, harrapakina ehizatu berri
dutela gertatzen den bezala (halakoetan berehala irensten saiatzen dira).

dira sugegorri espezie desberdinen


arteko estalketak, bai naturan, bai
sugetegietan (maizago).

Sabelaldia
Emeek maiatz erditik ekain hasiera
bitartean obulatzen dute. Obuluak
obiduktoaren goialdera heltzen dira
eta gero erdialdera. Han, umetokiko
guruinek oskol mehe, malgu eta gardena jariatzen dute obuluen inguruan. Gure basoetako sugeek 9-11
aste ematen dituzte hazten emeen
sabelean; gero zikloa hasten da
berriro. Inkubazioak 6-12 aste irau-

Oso gaitz da espezie desberdinetako


indibiduoak parekatzea, zeren espezie bateko ar bat beste bateko eme
bati hasten bazaio maite-jokoetan,
azkar asko apaltzen baitzaio grina,
lagunak ez dio estimulurik batere
ematen eta. Hala ere, inoiz gertatu

52

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

53

BIOLOGIA

ten du, eguraldiaren arabera; uda


beroetan 90 egun aski izan daitezke, baina hotzetan, aldiz, baliteke
100-109 inguru luzatzea.

suge leuna eta sugegorri kantabriarra, Bizkaian bizi direnak. Bada,


honelako espezietako arrek dirudienez ez dute ezer berezirik ez bigarren mailako ezaugarri sexualetan,
ez ziklo espermatogenikoan, jarduera-epealdia 5 eta 8 hilabete bitartekoa bada ere. Espezie obobibiparoetako eme umedunetan ez bezala,
eguraldiak eragin eskasa du arren
ziklo sexualean.

Batzuetan udazkeneko estalaldiko


enbrioiak ezin garatu izaten dira
hotzaren zioz, baina bizirik egoten
dira sabelean barruan, "lozorroan"
baleude bezala, udaberria heldu
arte.

Espezie obobibiparoetako eme umedunek sabelaldian ez dute egiten


besterik eguzkitan egon baino, umekiak ongi gara daitezen, edo bestela
gordeleku barruan egoten dira epeletan kiribilduta. Erditzeko tenorea heltzen denerako (abuztuaren bigarren
hamabostaldian gutxi gora-behera)
emeak argal samar egoten dira.
Erditu ondoren, irail hasieran, lodi-

Espezie obobibiparoak
Espezie obobibiparoetan emeek bizirik erditzen dituzte umeak, arrautzetan barik sabelaren barruan hazten
baitira; honelakoxeak dira Europako

54

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

55

BIOLOGIA

tzen hasten dira eta irail azkenean


arreske jartzen dira.

bada, umaldian 9 jaiotzen dira batez


beste, eta bi urtekoa denean 6.

Espezie obobibiparoetako eme guztiek ez dute umerik egiten, udaberrian ez baitira denak parekatzen,
sexualki helduak izan arren. Azterlan
herpetologikoek emandako datuen
arabera zenbat eta lurraldea hotzago
izan edo garaiago egon, orduan eta
eme gutxiago parekatzen dira eta,
ondorioz, gutxiagok egiten dituzte
umeak. Hain zuzen ere, ohiko ehunekoa %40-70 bitartekoa bada,
lurralde garaietan %25-35 izaten da.

Badago suge bat aldi berean obiparoa zein obobibiparoa izan daitekeena, sugegorri mutur-handia, Iberiar
penintsula osoan bizi dena iparraldean izan ezik; izan ere, sugegorri
honen arrautzak emearen sabelaren
barruan zein kanpoan haz daitezke.
Umeak erabat garaturik erditzea
arrautzak errutea baino askoz hobea
da, inolako ezbairik gabe. Batetik,
arrautzak amaren sabelean garatzen
badira, ama animalia azkarra eta
erasokorra izaki, eta sugegorrien
kasuan baita pozoitsua ere, kanpoan
baino babestuago dago harraparietatik eta eguraldiaren gora-beheretatik,
batez ere gehiegiko hezetasunetik

Batez beste, suge obobibiparoen


ohiko ugalketa-zikloa hiru urtekoa
da. Horri loturik, sabelaldiko umeen
kopurua ziklo sexualaren iraupenaren araberakoa izaten da: urtekoa

56

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

57

BIOLOGIA

(hezetasunak
onddo-infekzioak
sorraraz
ditzake
arrautzetan).
Bestalde, emea eguzkitan berotzen
da eta bero handiegia dagoenean
itzalpera gordetzen da, eta hala
inguruabar termiko egokietan lortzen
ditu beretzat eta arrautzentzat.

Espezie hauetako emeek lurreko


arrailduretan, zuhaixken oinetan,
harri lehorrezko hormetan, landareez estalitako haitz-pitzaduretan eta
zuhaitzetako zuloetan erruten dituzte arrautzak, eta batzuetan zimaurtzan edo sustantzia organiko multzoetan ere bai, hartziduraren berotasunak enbrioien hazkuntza areago
dezan.

Espezie obiparoak

Suge hauen arrautzak obalak dira


eta sarritan oblongoak, mutur biribilduekin. Zurixkak edo horixkak izan
ohi dira, hots, ez dute kamuflatzeko
kolorerik, zeren, ezkutaturik egoten
direnez, ez baita beharrezkoa harrapariek ikus ez ditzaten.

Suge obiparoetan, espezie bakoitzak arrautza kopuru jakina erruten


du: esaterako, Greziako suge nanoak 3 edo 4 eta suge gorbatadunak,
aldiz, are 60 ere.

Suge gorbatadunaren eta suge biperakararen arrautzen oskolak gai


itsasgarri batez blai eginda egoten
dira, arrautzak elkarri mordoka atxikita egon daitezen.

Bizkaian lau espezie obiparo bizi


dira: hegoaldeko suge leuna,
Eskulapioren sugea, suge biperakara eta suge gorbataduna.

58

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

59

BIOLOGIA

Umeek "arrautza-hortza" deritzona


edukitzen dute oskola hautsi eta kanporatzeko. Hortz hau masailaurreko
hezurraren muturrean dago, erdiko
lerroan. Espezie obiparoetan aurrerantz okertuta egoten da eta espezie
obobibiparoetan (hauek ere badute)
atzerantz, eta horregatik ezin dute
baliatu enbrioi-mintza urratzeko eta
muturraz egin behar izaten dute.

epealdian jaiotzen dira, eta ez dute


gurasoen laguntzarik batere behar
izaten; guztiz gai dira euren kabuz
moldatzeko. Jaio diren egunen bertan azala aldatzen zaie, edo 3-5
egun igarota gehienez ere. Ez dute
ezer jaten eta negua igarotzeko gordeleku seguruaren bila aritzen dira.
Lehen esan bezala, batzuetan udazkenean beste estalaldi bat izaten
dute, baina normalean Mediterraneo
inguruko eta Atlantikoko hegoaldeko
lurralde epeletan bizi diren espezieei
gertatu ohi zaie. Bizkaian gaitz izaten
da halakorik gertatzea, eguraldi oso
oneko urteetan izan ezik. Arren lehenbiziko agerraldi sexualak irail erdian
edo izaten dira eta estalketak urriaren lehenengo egunetan gertatzen
dira. Udazkeneko estalaldia udaberrikoa baino
laburragoa eta lasaiagoa izaten da, eta gainera askoz eme gutxiago egoten dira parekatzeko gertu.

Gazteak 11-40 zentimetro luze izaten


dira, espezien arabera. Handienak
lau lerroko sugearen umeak izaten
dira (E. quatuorlineata).
Oro har, umeak abuztuko bigarren
erditik iraileko lehenengora bitarteko

Beste animalia batzuetan bezala sugeetan ere


ohikoa da ume batzuk
malformazio kongenitoekin jaiotzea: ezpainak
eta aho-sabaia pitzaturik, begiak txikiturik edo
masailezurra txikiturik,
hauexek izaten dira
maizenak. Horiez gainera, batzuetan buru
bikoak ere jaiotzen dira,
batez ere aspis sugegorriak eta suge gorbatadunak.

60

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

61

BIOLOGIA

HAZTEN ETEN
GABEAN

gaztunak ez bezala, tamaina


handira iristen diren sugeak
bizitza osoan zehar hazten
dira, arrainak legez; aldiz, tamaina
oso handira iristen ez direnak ez
dira gehiago hazten behin tamaina
jakin batera helduz gero. Europako
eta gure basoetako suge espezie
gehienak bizitza osoan hazten dira.
Kasurik harrigarriena suge gorbataduna da: helduen batez besteko
tamainaren (60-100 zentimetro) eta
asko hazten diren eme batzuen
tamainaren (150-200 cm) artean
alde nahikoa nabarmena da; nolanahi ere, gigantismo kasuak guruinen disfuntzioen edo gaitz genetikoen eraginez gertatzen bide dira.
Aparteko hazkundea ernari izaten
ez diren 10 urtetik gorako emeei
gertatzen zaie. Honelako sugeak
ia-ia lurrean soilik bizi dira, harrapakin nagusiak apoak dituztela.

Arrak emeak baino luzeagoak eta


astunagoak izaten dira haiek heldutasun sexualera iritsi arte, eta
ondoren emeak hazten dira luzeago eta astunago. Gero, adin jakin
batera ezkero (espeziearen eta
inguramenaren ezaugarri bioklimatikoen araberakoa), emeen hazkundea gelditu egiten da edo geldotu egiten da arrenaren aldean.

30 Urteko bizitza
Sugeak 25-30 urte bizi ohi dira, oro
har. Suge baten adina zehatz jakiteko hortzen oinarrian dituen hazkunde-uztai ilunak zenbatu behar
dira
mikroskopioaz.
Naturan
heriotz-arrisku ugari izaten dituztenez, luzeago bizitzen dira gatibu.

Oro har, suge erraldoiak berezko


harrapariei itzuri egin dien indibiduo zaharrak izaten dira, baina
tamalez geroago eta urriagoak
dira, bizi daitezkeen inguramenak
suntsitzen ari garelako eta geroago
eta errazago akabatzen ditugulako.

Arabako hegoaldean bizi den


Montpellierko sugea 25 urte baino
gehiago bizi da, hegoaldeko suge
leuna 19 urte, aspis sugegorria 15
urte gehienez eta suge gorbataduna 13.

62

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

63

ELIKADURA

ELIK ADURA

ehorreko espezieak eta uretakoak ez dira harrapakin eurez


elikatzen. Lurreko edo zuhaitzetako sugeek karraskariak, muskerrak
eta hegazti umeak jaten dituzte batik
bat, eta uretakoek uhandreak, igelak
eta arrainak; zelatan zein bila joanez
ehizatzen dute.

dian ezer jan ez duen suge indartsu


batek bere eremuaren barruan
antzematen duen suge bati erasotzea eta jatea.
Kolubridoen familiako sugeek ahoaz
oratzen diete euren harrapakinei,
hortzez atxikitzen dituzte eta gorputzean kiribiltzen zaizkie; batzuetan
presioaren presioaz ito egiten dituzte.

Harrapakina ikusteak ehizarako


grina pizten die sugeei, baina erasoa
jotzeko estimulurik behinena haren
mugimendua izaten da.

Sugegorriek, aldiz, ausiki eta pozoia


sartu ondoren ez dituzte atxikitzen
ahoan eta aske uzten dituzte. Gero,
harrapakina izuturik eta pozoiaz

Oro har, naturan sugeek ez dute


elkar jaten, baina gerta liteke aspal-

64

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

65

ELIKADURA

kutsaturik aldentzen den bitartean,


sugegorriak sortasun-denbora markatzen du: "aharrausi" modukoak
egiten ditu mihia behin berriz ateratzen duela, eta halako batean harrapakinaren bila abiatzen da, usainarrastoari jarraituz. Harrapatu eta
berehala irensten du burutik hasita,
estimulu kimiko batek eraginda.

eta handiagoa estimulua, handiagoa


harrapakina ahoan atxikitzeko joera.
Harrapakina irentsi aurretik, landare
ugariko toki batera eramaten dute.
Nahiz eta harrapakina handia izan,
ahoa zabal-zabal egin dezaketenez
erraz barneratzen da, sugeak ahoko
hezur independeteetako hezur gakodunen mugimenduez eta, geroago,
mugimendu peristaltikoen bidez
lagunduz.

Zenbat eta handiago izan harrapakina, orduan eta joera handiagoa dute
sugeek ausiki ondoren askatzeko.
hala bada, karraskariak aske utzi ohi
dituzte eta muskerrak, berriz, atxiki
egiten dituzte, oro har. Beraz, zenbat

Behin oso-osorik irentsitakoan,


sugea eguzkitara edo bere gordelekutik gertuko tokiren batera joaten

66

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

67

ELIKADURA

da, eta bertan, kiribildurik edo gaitz


baten gainean luze jarrita (lasai
badago), digeritu egiten dute.
Harrapakina digeritzen ematen duen
denbora tenperaturaren araberakoa
da: zenbat eta handiagoa tenperatura, laburragoa digestioa. Azterlan
herpetologikoen arabera tenperatura
25 C bada eten gabe, digestioak
hiru bat egun irauten du batez beste,
eta gorputzaren tenperatura 15 gradutik beherakoa bada, 10 bat egun
behar izaten ditu. Oro har, harrapakin
handia ohiko inguruabarretan digeritzeko 6 edo 7 egun behar izaten ditu

sugeak. Osasunez ondo dagoen


sugeek euren gorputz-pisuaren %412 bitartean jan behar izaten dute
astean.
Sugeek ez dute edaten erreka,
urmael edo osinetako ura, baizik eta
ihintzetik zuzenean. Horretarako
muturra ur-tantoen gainean jarri eta
gero zurrut egiten dute. Beraz, goizean goiz edaten dute ura, ihintza
lurrundu baino lehen, eta horretan
ari direla gorputzaren tenperatura
egokiaz behetik izaten dute 10-20
minutu inguru.

68

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

69

H A B I TATA

HABITATA

ugeen bizi-eremuaren (jaten,


ugaltzen, atseden hartzen, ehizatzen, eta hibernatzen duten
eremua) azalera espeziearen, inguramenaren eta klimaren araberakoa
izaten da: batzuetan oso handia eta
beste batzuetan txikia. Esaterako,
aspis sugegorriak urteko bizi-ziklo
osoa egin dezake eremu oso txikietan, muino edo ordoki lurretan:
emeek 10-40 metro karratu behar
izaten dituzte eta arrek 50-90 inguru,
landaretza urria denean. Berriz, inguramen berean landaretza oparoagoa
bada, aspis sugegorriaren bizi-ere-

mua handiagoa izaten da: emeena


700 metro karratukoa eta arrena
2.000 metro karratukoa. Sugeek
nahikoa zehatz ezagutzen dute bistaz euren lur-eremua, hots, badakite
non bizi diren eta non dauden batetik
bestera ziurtasunarekin ibiltzeko
bideak. Sugeak ez dira lurraldekoiak;
espezie bereko indibiduoek ongi
jasaten dute elkar eta nahikoa ohikoa
da espezie bereko suge batzuk
eremu berean bizitzea.
Suge batzuk eguzkia hartzeko toki
berera biltzen direnean, bakarrik eta

70

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

71

H A B I TATA

barreiaturik egoten dira, berotzen ari


diren bitartean ehizan ere ari baitira.

usainmenaz aurkitzen dituztela estalaldi-eremuak edo hibernazioguneak.

Oro har, dirudienez sugeek bizitza


osoa ematen dute lurralde berean;
atxikimendu handia izaten diete
euren bizi-eremuei, gizakiak eragotzi
ezean. Emeak arrak baino askoz
egonkorragoak dira, eta umedun
daudelarik sedentarioak izaten dira,
batez ere sugegorriak.

Erregulazio termikoa
eta hibernazioa

Sugeek, narrastiak diren aldetik, odol


hotza dute, eta horregatik eguzkitan
jarri behar izaten dira berotzeko eta
euren funtzio guztiak egiteko, hotzak
geldiarazi egiten baititu; horri termorregulazioa esaten zaio. Hala bada,
goizean lurpeko gordelekuetatik irten
eta zuhaitzen enborretara eta
zuhaixketara igotzen dira lur hotzetik
urruntzeko eta eguzkiaren berotasuna jasotzeko. Ordu erdi
edo ordubete inguru igarotakoan, gorputzaren tenperatura egokia denean,
lurrera jaisten dira (ordurako epelduta dago) eta bertan bilduta epeltasuna
jasotzen dute. Sugeen termorregulazioaren
fase
hau nabarmenagoa da
mendialdeko edo alde
subalpinoetan bizi diren
espezietan ordokietan bizi
direnetan baino. Geroago,
eguerdi aldera, harrien
edo zuhaitz-azalen itzalpean edo zuhaixken gerizpean babesten dira; espezie batzuk eguzkitan jartzen dira berriro iluntzean,
eta gaua lurpeko zuloetan
igarotzen dute espezie
guztiek. Hala ere, klima

Udaberriko estalaldian, landaretzak


bide ematen badu, arrak ohiko lurraldeaz kanpo abiatzen dira.
Egin diren azterlan batzuek erakutsi
dute sugeak eguzkiaz baliatuz gidatzen direla ostera luzeak egiten dituztenean eta noraezean edo galduta
dabiltzan indibiduoek batez ere

72

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

73

H A B I TATA

meditarraneoko lurralde idorretan,


uda beroetan sugeek zerupean igarotzen dute gaua.

baino gutxiago izaten dira; orduan


suge helduek jateari uzten diote,
gutxi mugitzen dira eta azken eguzkiegunak ahalik ongien aprobetxatzen
saiatzen dira eta ahalik denborarik
gehien ematen dute eguzkitan. Gero
hibernazio-zuloetan sartzen dira;
normalean zulook satorren edo
karraskarien gordelekuak izaten dira,
edo bestela haitzetako arraildurak
edo zuhaitzen sustraien arteko zuloak, eta ez izotzik ez uholderik ezin
egon daitekeen aldeetan egoten dira.

Sugeek euren borondatez jasaten


dituzten tenperaturik baxuenak (9-14
C bitartean) baxuagoak izan ohi dira
goizean arratsaldean baino, eta udaberriaren hasieran urteko beste sasoi
guztietan baino.
Urrian, urriaren azken aldian hain
zuzen, airearen batez besteko tenperaturak 13 C-tik behera egiten du,
lurraren batez besteko tenperatura
21 C-tik beherako izaten da eta
neguko gordelekuen barruan 10 C

Emeak arrak baino astebete lehenago sartzen dira hibernazio-zuloetan,


eta haiek baino denbora gehiago
ematen dute lozorroan.
Latitudearen eta garaieraren arabera, sugeen neguko zuloak 10-30 metro
sakon (gure basoetan horixe da zuloen ohiko sakonera) edo 40-100 metro
sakon egoten dira. Maila
horietan tenperaturak ez
du egiten 6-8 C-tik behera.
Sugeek bakarrik hibernatzen dute ia beti, baina
lurralde pontiko, subalpetar eta alpetar batzuetan
suge asko biltzen dira toki
egokietara; halako batzuetan 200 suge aurkitu dira
bilduta.
Hibernazioaren
iraupena bizi diren aldearen ezaugarri bioklimatikoen, neguko gordelekuaren
barruan dagoen giroaren
eta lurren taxueraren araberakoa izaten da.

74

EEUSKAL HERRIKO SUGEAK

75

SUGEEN

ETSAIAK

SUGEEN ETSAIAK

izakiaz besterik, ofidioek ez


dute etsai arriskutsu askorik.
Nahiz eta hegazti harrapari
guztiak elikatu sugeez, haietako
bakarra da bene-benetan arriskutsua
beraientzat,
arrano
sugezalea
(Circaetus gallicus). Izan ere, ezta
zapelatz arruntak berak ere, sugejale amorratuaren ospea izan arren,
ez ditu maiz ehizatzen, baizik eta
beste harrapakinik aurkitzen ez duenean soilik.

noek ere suge gazte jan ohi dituzte,


are pozoitsuak ere; izan ere, esan
ohi da harrapari horiek sugeen
pozoia jasan dezaketela, baina adituak ez datoz bat kirikinoaren inmunitateaz, eta ziurtzat jotzen dute erbinudea, ipurtatsa eta azkonarra ez
direla inmuneak. Nolanahi ere, kirikinoaz egin diren azken azterlanen
arabera badirudi egia dela berezko
inmunitatea duela sugeen pozoiaren
aurka; kirikinoak aspis sugegorriaren
eta Europako sugegorriaren pozoi
asko jasan dezake inolako kalterik
izan gabe, baina ez kirikino guztiek,
baizik eta batzuek soilik.

Esan ohi da azeriek eta basakatuek


sugeei erasotzen dietela, baina egiatan pozoi gabeko suge gazteak baizik ez dituzte harrapatzen.

Eta zergatik jasaten dute batzuek


hobeto pozoia? Herpetologoek oraindik ez dute erantzun behar bezala,
baina hipotesi batek dio balitekeela suge pozoitsuekin bizi
ohi diren populazioak haien
pozoia jasateko gaitu izana.

Horrez gainera, azkonarrek, erbinudeek, ipurtatsek, muxarrek eta kiriki-

Basurdea eta txerria soilik dira


inmuneak sugegorrien pozoiarekiko.
Gainera, hegazti harrapari
batzuek ere erasotzen diete
sugeei, eta batez ere espezie
txikiei: mikek, beleek, erroiek,
faisaiek... Hegaztiok ugaztunek baino errazago ehizatzen
dituzte sugeak, eraso-teknika
bereziak eta hanka luze eta
sendoak dituztelako.

76

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

77

SUGEEN

E R R E A K Z I O A K H A R R A PA R I E N A U R R E A N

SUGEEN ERREAKZIOAK
HARRAPARIEN AURREAN

uge bat harrapari batekin aurrez


aurre suertatzen denean, hainbat eratara joka dezake.
Batzuetan geldirik geratzen da, beste
batzuetan defentsa-jarrera hartzen du,
ihes egiten du edo eraso. Erreakzioa
harrapariak egiten duenaren araberakoa izaten da.

kara, suge gorbataduna eta Europako


suge leuna). Beste batzuk kiribildu eta
geldirik geratzen dira (hegoaldeko
suge leuna).
Bere ohiko bizi-eremuan ihes egiten
duen sugea ikusmenaz orientatzen
da, zeren ihesean ari direlarik buruak
ez baitu lurra ukitzen, ez mihiak inolako esploraziorik egiten.

Kolubridoek, oro har, landaretzan


ezkutaturik zein ageria egonik, ihes
egiten dute beti, baina ihes egiterik ez
dutenean, espezie batzuk ausikitzen
saiatzen dira (suge berde-horia eta
Montpellierko sugea) eta beste
batzuek biperidoena bezalako defentsa-jarrera hartzen dute (suge bipera-

Biperidoen jokaera konplexuagoa da.


Ezer baino lehen, jakin behar da
harrapariek errazago harrapa ditzaketela ustekabean sugegorriak gainerako sugeak baino, lasaiagoak eta geldoagoak dira eta. Sarkinen bat pasatzen bada sugegorriaren bizieremutik gertu, zirkinik egin
gabe geratzen da, baina are
gehiago hurbiltzen bada,
orduan ihes egiten du; sarkina
atzetik jazartzen bazaio, erasodefentsako jarrera hartzen du:
gorputza biltzen du, lepoa S
eginez txikiturik, eta txistuhotsak egiten ditu, etsaia ohartarazteko eta ikaratzeko.
Sugeen jardun-erritmoak nolakoak diren kontuan izanda,
esan daiteke errazago harrapatu ahal direla agerian suge
goseak ongi janda daudenak,
eme bila ari diren arrak edo
eme umedunak baino.

78

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

79

SUGEEN

ARRISKUA

SUGEEN ARRISKUA

Arriskurik gabeko sugeak


eta suge erasokorrak

aur egun bizi diren 2.389


suge espezietatik heren
batek baizik ez ditu pozoia
eta hura inokulatzeko aparatua, eta
haietatik %7 soilik gerta daitezke
arriskutsu gizakiarentzat.

Euskal Herrian bizi diren kolubridoak


ez dira arriskutsuak. Natrix generoko
ur-sugeak suge biperakara eta
suge gorbataduna-, Europako suge
leuna eta Eskulapioren sugea suge
pozoitsuetatik bilakaeran atzera
geratu direnetakoak dira, eta horregatik beraien pozoia ez da batere
arriskutsua gizakiarentzat eta animalia handientzat. Honelako sugeen
hortz guztiak tamaina berekoak dira
eta ez dute hortz ildodunik; horregatik pozoia, izatez digestio-hartzigarria
baizik ez dena, listuan disolbaturik

Euskal Herrian, sugegorri kantauriarrak eta aspis sugegorriak soilik jar


dezakete
arriskuan
gizakia.
Kontuan izan behar da pozoia bilakaeraren emaitza dela, harrapakinak irentsi aurretik ibilgetzeko sortua, ez defentsako arma gisa; beraz,
sugerik aurreratuenak pozoia inokulatzeko sistema perfektuena dutenak dira, hots, biperidoak.

80

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

81

SUGEEN

dute eta harrapakinei hortzez eginiko


zaurietatik sartzen diete. Pozoi
makala duten ofidio hauei suge "aglifoak" esaten zaie, ez dutelako harrapakinei pozoia sartzeko hortz espezializaturik.

ARRISKUA

Honelako suge batek ausikitzen duenean, aho gaineko guruinak iraizten


duena listuarekin nahasten da eta
horrela harrapakinaren azalazpiko
ehunetan sar daiteke.
Uste denaren arabera, baliteke
guruinaren jariakinak digestioa erraztea eta harrapakina irensteko lagungarria izatea.

Ofidioek aho gaineko plaken azpian


guruin-ehunezko zerrenda jarraia
dute muturretik hasi eta ia ezpainertzetaraino. Aho gaineko guruin
honek, zein espezie batzuetan
begien atzealderaino hedatzen baita,
hodi iraizle ugari ditu; hodiok ezpainaren eta hortzen kanpoaldearen
bitartean dagoen ildo batera isurtzen
dute. Hortzak hezurrei atxikita daude
(ordezten direnean izan ezik) eta
haietako bat bera ere ez dago espezializaturik pozoia sartzeko.

Laborategian jariakin hori toxikoa da,


baina praktikan, naturan, ez da hala
gertatzen, dela honelako sugeek letaginik ez dutelako, dela hortzak, laburregiak izanik, jariakina ornodunen
ehun konjuntibo sakonetan sartzeko
egokiak ez direlako. Horrenbestez, ez
dira gauza aho gaineko guruinak
iraizten duen jariakin toxikoa harrapa-

82

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

83

SUGEEN

kinei behar bezala sartzeko, eta


beraz ez dira batere arriskutsuak.

ARRISKUA

atzealdean. Honelakoxeak dira


Macroprotodon, Telescopus eta
Malpolon generoetako kolubridoak,
eta halakoxea da Arabako hegoaldean bizi den Montpellierko sugea
ere.

Aurrerapausua bilakaeran

Ofidio hauen aho gaineko guruinaren


atzealdea aurrealdea baino askoz
handiagoa
da,
eta
inguruan
Duvernoy-ren guruina deritzon kapsula berezia du; guruin honek iraizten duen jariakina pozoitsua eta neurotoxikoa da. Guruin horrek hodi
iraizle bakarra du, eta
haren bidez jariakina
letaginen kanpoaldeko
ertzeko ildora isurtzen
da, sugearen goiko
masailezurraren atzealdean.

Ofidioen ehiza-aparatuaren bilakaeraren hurrengo pausua suge opistoglifoetan gertatu zen; suge hauek
hortz trinkoak dituzte eta letagin
finko eta ildodunak maxilarraren

Pozoi-aparatu hau ez
da oso eraginkorra,
zeren, harrapakinak
pozoitzeko,
sugeek
ahoaz ausiki eta atxiki
ondoren masailezurrak
mugitu behar baitituzte
letaginak ziztatzeko,
ahoren barnealdean
daude eta; biperidoek,
aldiz, aurrealdea dituzte pozoi-letaginak.
Pozoi-letaginak ahoaren barnealdean daudenez, oso zaila da
honelako
sugeek
gizakia pozoitzea, eta
inoiz haginkadarik izaten bada ere, sekula
ere ez da heriotzarik
gertatzen.

84

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

85

SUGEEN

ARRISKUA

SUGEGORRIAK, DENAK
POZOITSUAK

ugeen heriotz aparatuaren bilakaeraren goren maila biperidoetan gertatu da, hauexek dira
pozoi-aparaturik perfektuena duten
sugeak. Honelako sugeei "solenoglifoak" esaten zaie; letagin mugikor eta
ildodunak dituzte masailezurraren
aurrealdean.

ere bai. Bi letagin besterik ez ditu, eta


haginka egiteko protaktor muskuluaren eta pterigoide-igotzailearen bidez
zutitzen eta aurrerantz bultzatzen ditu.
Uzkurdura hainbat muskuluren bidez
burutzen da.
Masailezur bakoitzean elkarren gaineko letagin batzuk egon daitezke.
Aurrekoak (2) beste guztiak baino
askoz luzeagoak izaten dira. Letagin
funtzionala hezurrari tinko atxikita
dago eta bestea, aldiz, koloka edo
dago, nolabait esateko, ordezkoa
baita. Gainerakoak, askoz laburragoak, erreserbakoak dira. Pozoi-guruinaren hodi iraizleak lehenengo bi letaginen oina inguratzen duen maginan
isurtzen du pozoia; beraz, bi letaginak
elkarren ondoan egoteak ez du eragozten pozoiaren eraginkortasuna.
Sugegorriek ahoa zabal-zabal irekitzen dutenean, ahutzak 180 -ko
angeluan jar ditzakete.

Sugegorri guztiak dira pozoitsuak eta


euren pozoiaz gizakia hil dezakete.
Suge hauen pozoi-guruina erabat
bereizita dago aho gaineko guruinetik;
izan ere, begiaren atzealdean dago,
oso handia da eta ondoan guruin osagarri txikiagoa du, ongi bereizia, hodi
iraizlearen inguruan.
Hodi iraizlea nahikoa luzea da eta
aurrera begira dago; letaginen oinaren
inguruan dagoen muki-mintzaren
tolesdura batean isurtzen du pozoia.
Pozoi-guruinaren kapsulak masailezurreko azaleko erakarpen-muskuluaren
zuntz-bala bat du atxikita: sugeak
haginka egiten duenean muskulua
uzkurtzen da eta uzkurdurak pozoia
irtenarazten du.

Oso mugikorrak izaki, sugegorriek


aho-sabaira biltzen dituzte letaginak;
sugea atsedenean dagoelarik, babesmaginak guztiz inguratzen ditu letaginak.

Sugegorrien letaginen ekintza, masailezurren mugimenduei guztiz lotua,


oso konplexua izateaz gainera, pozoiaparatua suge guztietan eraginkorrena da. Masailezurra aske asko kulunkatzen da aurrefrontalaren gainean;
oso laburra da, baina nahikoa garaia

Sugegorriek letaginak zutitu gabe


zabal dezakete ahoa, edo letagin
bakarra zuti dezakete, edo biak batera. Letaginek hilabete eta erdi eta bi
hilabete eta erdi bitartean irauten dute.

86

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

87

SUGEEN

ARRISKUA

SUGEEN POZOIA

ugeen pozoia horia izan ohi da


eta entzima asko eta entzimaz
besteko sustantzia proteiniko
ugari izaten ditu.

dute. Horrela zenbait espezieren


pozoiaren idorretako pisua agertzen
duen taula prestatu dute; esaterako,
itsasoko espezie batzuek hamar miligramo inguru dituzte, eta, aldiz,
badaude batzuk bostehun eta are
mila miligramo dituztenak, Gabongo
sugegorriak kasurako.

Suge batzuen pozoiak gizakia ere hil


dezake sistema linfatikoan eta zirkulazio-aparatuan sartuz gero. Hala
ere, irentsita ez du inolako kalterik
egiten, baldin eta digestio-aparatuan
zauririk ez badago, hau da, pozoiak
digestio-aparaturik odol-emarira sartzerik ez badu, digestioan pozoiaren
gai toxikoak suntsitu egiten baitira,
batez ere urin pankreatikoaren bidez,

Pozoiaren toxikotasuna neurtzeko,


sagua edo usoa hiltzeko behar den
gutxieneko dosia hartzen da unitatetzat, pozoia zainean edo muskulu
artean sartuz.
Sugeen pozoian dauden gai toxiko
ugarietatik bi aipatu behar dira bereziki (bakoitza ofidio talde baten
bereizgarria da). Munduko sugerik
arriskutsuenen (manba, kobra, koralsugea) pozoiaren osagai nagusiak
neurotoxinak dira; neurotoxinoek
azkar asko eragiten diete nerbio-zentroei, besteak beste arnasketa kontrolatzen dutenei, eta ondorioz muskuluak zurruntzen dira eta tetanoa,
okadak, beherakoak eta beheko gorputz-adarren paralisia gertatzen dira.
Suge hauen pozoiak oso azkar izaten ditu ondoreak eta, oro har, biktimak ez du min handirik izaten sugeak ausiki dion aldean.

Toxinak asko aldatzen dira kalitatez


eta kopuruz espezie batetik bestera,
eta are espezie beraren barruan ere
indibiduoaren adinaren, tamainaren,
sexuaren eta gorputz barruko tenperatuaren arabera eta urtaroaren, latitudearen, garaieraren eta bizi den
tokiaren arabera ere.
Gainera, pozoiaren toxinen ondoreak
hainbat faktoreren araberakoak dira:
pozoi-guruinaren edukiera, gurinean
dagoen pozoi kopurua, pozoia sartzeko aparatuaren eraginkortasuna,
biktimaren osasuna, ausikia non gertatzen den eta nolakoa den, eta tratamendua terapeutikoa.

Bestetik, biperidoen (sugegorriak eta


kriskitin-sugeak edo krotaloak)
pozoiaren ondore nagusia hodi-sisteman odol-jarioak sortzea da (suge

Zientzialariek suge espezie batek


duen pozoi kopurua neurtu behar
dutenean, idortu eta pisatu egiten

88

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

89

SUGEEN

opistoglifo batzuen pozoiak gauza


bera egiten du, Montpellierko sugearenak esaterako).

ARRISKUA

do baten berrogeirena aski baitu


kosk egiteko.
Normalean, letaginen ziztadura sentitu eta berehala min handia izaten
da, baina luze irauten ez duena, eta
zaurigunea koloregabetzen eta handitzen hasten da, geldiro baina etenik
gabe. 10-20 minutu inguru igarotakoan zorabio larriak, hozkirriak eta izerdia azaltzen dira, pultsua irregular
bilakatzen da, begi-niniak handitzen
dira, mihia eta ezpainak idortzen
dira, goragalea eta okadak izaten
dira, eta batzuetan gerta liteke gogoaren aurka gorozkiak egoztea ere.
Halaber, batzuetan odol-jarioak izaten dira biriketan edo hesteetan, eta
gerta daiteke odola botatzea ahotik,
urdailaren hormetatik, maskuritik edo
ipurditik. Batzuetan arnasa estutzen
da, eta konortea gal liteke, eta are hil
ere.

Era honetako pozoiak kapilarren hormei erasotzen die eta globulu gorriak
suntsitzen ditu; biktimak odol-jarioak
izaten ditu gorputz guztian, kanpotik
ubeldura gisa antzematen direnak.
Horrez gainera, ausikia gertatu den
tokian min handia izaten da eta aldean hantura handia sortzen da.
Biktimak, gainera, beherakoak, okadak, izerdi hotza eta egarri handia
ere izaten ditu, odol-presioak behera
egiten du bat-batean eta pultsua ia
antzemanezin bilakatzen da.

Sugegorriaren ausikia

Sugegorriak ausiki egin eta pozoi


kopuru handia hodi handiren batean
(karotida, aorta etab.) sartzearen
ondorioz biktima hiltzen
denean,
gehienetan
bihotza edo arnasa gelditzen zaiolako hiltzen
da. Halaber, gerta daiteke gizakia sugegorriaren ausikiak sortutako
izuak eragindako bihotzekoak jota hiltzea ere,
edo osasun eskasa zuelako. Nolanahi ere,
sugegorriak
ausiki
ondoren tratamendurik
jaso ezean, gizakia 48
orduren buruan hil ohi
da, astebete ere iraun
badezake ere.

Sugegorriak haginka egiten duenean, ziztu bizian egiten du eta ez da


egoten atzera egiteko astirik, segun-

90

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

91

SUGEEN

Ausikiak ez du beti

ARRISKUA

toxinek kalte handiak egiten dituzte ziztaduraren inguruko ehunetan;


zenbait gune gangrenatzeaz gainera zauri sendagaitza sortzen da,
eta hura behar bezala sendatu ezik
bakterio-infekzioa sor daiteke,
azkenean heriotza ekar dezakeena.

pozoirik izaten

Sugegorriak ez du beti pozoirik ziztatzen ausikitzen duenean. Egin


diren kalkuluen arabera, bost
haginkadatatik batean ez da pozoirik ziztatzen, dela sugeak erasoan
kale egiten duelako, dela letaginak
hautsita dituelako, dela pozoia sartzeko aparatua gaizki dagoelako.

Ondore neurotoxikoak hodi-sistemako jarioak baino motelagoak


dira itxuraz, batez ere antzemangaitzagoak direlako.
Teorian, sugegorriek zenbait gizaki
hiltzeko beste pozoi dute, baina
praktikan ausiki bakoitzean guruinean duten pozoiaren %4-7 inguru
soilik ziztatzen dute, egin diren
azterlanen arabera. Sugegorri handiek 20-30 eraso behar izango
lituzkete guruinetako pozoi guztia
agortzeko.

Estatistikei bagagozkie, Europan


berrogeita hamar bat lagun hiltzen
dira urtean sugegorriak ausikita.
Europan ekialdeko sugegorriak (V.
lebetina) eta sugegorri turkiarrak
(V. xanthina) ziztatzen dituzte gizakiak. Sugegorri hauen pozoiko

92

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

93

SUGEEN

ARRISKUA

ZER EGIN SUGE


POZOITSUAK AUSIKIZ GERO

edikuntza tradizionalak dioena aintzat hartzera, suge


pozoitsuak ausikiz gero
hoberena ahalik azkarren torniketea
jartzea da, ausikiaren gunean odola
ibil ez dadin, edo bestela haragia
ebaki eta pozoia zurgatzea punpa
batez zein ahoaz (ahoaz egiten
bada, tu egin behar da likidoa ez
irensteko) eta gero ausikia gertatu
den gorputz-adarra ibilgetzea.

Krioterapia, hau da, ehunak hoztea


pozoiaren ibilia eragozteko eta haren
entzimak indargabetzeko, arriskutsua izaten da maiz, izozketak gangrena ekar baitezake.
Gai hau ikertzen ari direnek uste dute
zauriaren gainean torniketea jartzen
denean zirkulazio linfatikoa eta benosoa eragotzi behar direla baina arterietakoa ez, eta horregatik esaten
dute torniketea minutu eta
erdi hamar minutuz behin
lasaitu behar dela eta
gehienez ere lau ordu
eduki daitekeela jarrita.
Gainera, euren ustez
sugeak ausiki eta ordubete
igaro baino lehen zaurian
ebakiak egitea (5 bat milimetrokoak, letaginek utzitako ildoetan zehar) eta
pozoia zurgatzea krotaloen eta sugegorri batzuen
(ekialdekoa, Turkiakoa eta
Palestinakoa) erasoetan
soilik komeni da.
Beste ikerlari batzuek,
aldiz, aurreko neurriok
egokitzat badituzte ere
Bitis generoko sugegorri
txistularien,
Cerastes
generoko sugegorri adardunen, kobren eta manben ausikietarako, esaten

94

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

95

SUGEEN

dute torniketeak arterietako zirkulazioa ere eragotzi behar duela, eta


horretarako uste dute ordu erditik
behin bizpahiru segunduz lasaitu
behar dela eta gehienez ere ordu eta
erdi eduki daitekeela jarrita. Gainera,
zaurian ebakirik ez egitea aholkatzen
dute, horrela pozoia azkarrago
zabaltzen delako eta ebakiek zauriko
irenspen-azalera handituz infekzioarriskua eta ehunen narriadura areagotzen dituztelako, batez ere atzamarretan.

ARRISKUA

dutela jakiten sugea pozoitsua


denez, eta Europako sugegorrien
erasoak (Turkiako eta ekialdeko
sugegorriena izan ezik) larriak izaten
ez direnez, ausiki-zauria aiztoaz edo
labanaz handitzea edo torniketea
gaizki erabiltzea pozoia bera baino
askoz kaltegarriago gerta daiteke.
Horregatik, Europako suge edo
sugegorri batek ausikiz gero, torniketea aplikatu eta zauria ebaki eta
pozoia zurgatu baino hobe da zaurtutako gorputz-adarra ibilgetu eta
zauria bendaz estali eta sendo
(baina ez estu ) lotu belarrez edo
muku-zapiaz. Horrez gainera zaurituari bihotz eman behar zaio, ez beldurtzen saiatu behar da eta ez zaio
utzi behar zauria ukitzen; ahalik
azkarren eraman behar da ospitalera, eta ahal dela baita ausiki dion

Ez da moztu behar
Esperientziak erakusten digu sugeausikia jasaten duten gehienek ez

96

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

97

SUGEEN

sugea ere, behar bezala identifikatzeko.

ARRISKUA

edo egun batzuk geroago. Hala ere,


serumak erreakziorik sor ez dezan,
batzuetan zainean zehar barik lurrazalpean xiringatzen da dosi txikika
eta harekin batera adrenalina edo
antihistaminikoak.

Ekialdeko edo Turkiako sugegorriak


ausikiz gero pozoia arriskutsua izan
daiteke, eta horrelakoetan sendabide
bakarrak serum antiofidikoa aplikatzea (pozoiak ondorerik sor ez
dezan: arnasa gelditu, toxizemia,
nekrosia...) eta tratamendu kirurgiko
edo medikua izan ohi dira.

Gure basoetako sugegorriak (aspis


sugegorria eta sugegorri kantauriarra) biperido guztietatik arriskurik
gutxienekoak dira. Serumak berekin
ekar ditzakeen erreakzio alergiko
zein larriak izan daitezkeen kontuan
hartuz, adituek serumik ez erabiltzea
aholkatzen dute, eta erabiltzen bada
harekin batera antialergikoak ere
ematea. Biktima haurra edo adinduna bada edo makalik badago, seruma ematea komeni da, baina kontu
handiarekin.

Seruma larruazalpean, muskulu barnean edo zainean xiringa daiteke.


Eraginkorrena zainean sartzea da,
baina, beste alde batetik, horrela
errazago gerta daiteke erreakzio
alergikoa xiringatzean berean, xiringatu eta berehala (horrelakoetan
erreakzioak heriotza ekar dezake)

98

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

99

2.389

ESPEZIE

11

FA M I L I ATA N

2.389 ESPEZIE 11 FAMILIATAN

2.389 ofidio espezie daude, 11 familiatan banaturik. Bizkaian


7 espezie bizi dira, Viperidae eta Colubridae familietakoak.
Hauexek dira 11 familiak:

1) Pythonidae (pitoiak). 27
espezie 9 generotan.

sugeak). 78 espezie 4 generotan.

3) Tropidophidae (protokolubridoak). 22 espezie 6 generotan.

8) Typhopidae
(burubiko
sugeak). 163 espezie 3 generotan.

2) Aniliidae (suge zilindrikoak). Espezie 13 generotan.

4) Boidae (boak). 39 espezie


12 generotan.

5) Uropeltidae (ezkutu isastun suge itsuak). 44 espezie 8


generotan.

6) Leptotyphlopidae (zizare

7) Anomalepidae (anomalepidoak). 20 espezie 4 generotan.

9) Colubridae (sugeak). 1.562


espezie 292 generotan.
10) Elapidae (elapidoak), 236
espezie 61 generotan.

11) Viperidae (sugegorriak).


187 espezie 17 generotan.

100

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

101

SUGE ARRUNTAK (Kolubridoen familia)

KOLUBRIDOEN FAMILIA

(Colubridae)

olubridoen familia ofidioen


subordenako zabalena da;
izan ere, 1.562 espezie eta
292 genero baino gehiago biltzen
ditu. Hamarkadak dira haien sistematikari buruz herpetologoek eztabaidatzen dutela.
Familia horren zabaltasuna dela eta,
kolubridoak ia mundu osoan zehar
daude banatuta; toki jakin batzuetan
baizik ez dira falta: Australiako lurralde gehienetan, poloetan, latitude
hotzetan eta uharte batzuetan,
Irlanda edo Zelanda Berria kasu.
Familia horretakoak dira Europako
espezie gehienak eta Euskal Herrian

bizi diren zortzi espezieak: suge gorbataduna,


suge
biperakara,
Eskulapioren sugea, Europako suge
leuna, hegoaldeko suge leuna,
Montpellierko suge, Eskailera suge,
eta suge berde horia.
Burua plaka zefaliko handi eta erregularrek estalia daukate guztiek;
egunezkoak dira, funtsean; haien
begi-niniak biribilak dira, salbu hegoaldeko suge leunaren kasuan: beginini obalatuak ditu eta egunsentitarra
da. Ofidio hauetako gehienek arrautzak erruten ditu, salbu Europako
suge leuna, bizierrulea delako.

Natrizinoen subfamilia
(Ur-sugeak)

Natrizinioen subfamiliakoak dira


Natrix generoko ur-sugeak -Euskal Herrian bizi diren suge
biperakara (Natrix maura) eta
suge gorbataduna (Natrix
natrix) kasu- eta Thamnophis
izenekoa; azken horretan biltzen dira Ipar Amerikako ofidio
arruntenak. Subfamilia horretako kideen ezaugarria da bizkarraldeko ezkatak karenatuta
izatea.

102

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

103

104

105

SUGE ARRUNTAK (Kolubridoen familia)

SUGE BIPERAKARRA
(Natrix maura)
KLASEA:
SUBKLASEA:
ORDENA:

Reptilia
Diapsidae
Squamata

FAMILIA:
GENEROA:
ESPEZIE:

NOLA EZAGUTU?: Suge biperakara


tamaina ertaineko sugea da, gorputz
lodi samarra duena (helduen
kasuan) eta burua ongi definitua
duena. Mutur motz eta biribildua du
eta begi nahiko handiak; begi-nini
biribilak dauzka eta irisa kolore hori
laranjarakoa, ertzetan beltza duela
(sugegorriek berezko begi-nini bertikala dute).

Colubridae
Natrix
Maura

Bizkarraldeko ezkatak, ongi karenatuak, 21 ilaratan jarrita dauzka


(batzuetan 19tik 23 bitarte dira).
Bizkarraldeko kolorea nahikoa aldatzen da, arre eta oliba kolorearen
artean, eta bi lerro ilunek zeharkatzen dute; lerro horiek sigi-saga irudiko banda bat egiten dute. Sarri askotan, gorputzaren bi aldeetan orbain
ozelar beltz eta horiak izaten dituzte. Kokotsa eta
zintzurra txuriak edo
horiak izaten dira, sabela
bezalaxe (sabelean orbain
beltzak ere ageri ohi dira).
Buruan marrazki deigarria
ikus daiteke, goiko aldean
marka bat edo bi eta lepoan marka bat duela; marka
horiek, batzuetan, erdiko
orbain batek lotzen ditu.
Ez da suge honen subespezierik ezagutzen, baina
banatuta dagoen eremuan
aurki daitezkeen indibiduoka asko aldatzen dira
koloreetan eta marrazkietan ere.

106

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

107

SUGE ARRUNTAK (Kolubridoen familia)

Egiaztatu ahal izan da Rodano ibaiaren inguruan bizi diren suge biperakarek Balkanetan eta Italian bizi den
ur-suge teseladunaren (N. tessellata)
ezaugarriak dituztela (bizkarraldearen erdi parean 19 ilara ezkata, 8
ilara ezpainen gaineko aldean eta
abar).
Bestalde, egiaztatu ahal izan da
Afrikako iparraldean (Maroko) bizi
diren inbibiduoek Europakoak baino
tamaina handiagoa dutela: Europako
arrak 80-85 cm baino gutxiago badituzte, Afrikako arrak 110 cm eta
emeek 130 cm ere izaten dituzte;
gogoratu behar da gure basoetako
eta Europa osoko emeak ez direla
metro batera ere iristen.
Animalia honen izen zientifikoak bere
urtzaletasuna eta Afrikako iparraldean duen presentzia ematen ditu adi-

tzera: Natrix hitzak igerilaria esan


nahi du (nare -igeri egin- eta maura latinezko maurus-). Suge mairua edo
izan liteke, Afrikako iparraldean ugari
delako, "Mauri" baita erromatarrek
Maroko, Aljeria eta Mauritaniako tribuei eman zien izena; gero, Erdi
Aroan, mairu izena eman zitzaien.
BIOLOGIA: Gure basoetako ofidio
honetako emeek metro bat bitarte
neurtzen dute; arrak, ordea, ez dira
85 cm-tara iristen. Suge biperakara
suge gorbataduna baino arintasun
eta azkartasun gutxiago du lurrean,
baina uretan azkarragoa eta seguruagoa da, urtzalea baita. Lurrean
herrestaka doanean azkar samar
dabil, baina mendietako magaletatik
eta maldetatik behera dabilenean,
berriz, oso-oso azkar mugitzen da.

108

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

109

SUGE ARRUNTAK (Kolubridoen familia)

Ez da oso urruti ibiltzen bizi den leku


hezeetatik, salbu egun euritsuetan,
non inguruko alor eta soroetan
putzuak eta hezetasuna baitago.
Abilezia handia du trepa egiteko, eta
batzuetan zuhaitzetako adarretara
ere igotzen da. Ur gainetik igeri eginez distantzia handiak zeharkatu
behar dituenean, bere birikak haizez
bete eta pisua arindu ohi du; urpean
igerian dabilenean, ordea, birikak
hustu ohi ditu.
Udan, uretan aurki ohi da ilunabarrean eta gaueko lehen orduetan ere.
Suge gorbataduna ez bezala, oro har
taldetan bizi da, eta udaberriko eta
udako geldialdiaren zati handi bat
urpeko landareen artean pasa ohi
du, burua ur azalean duela. Ur baz-

terretan ere ikusi ohi da eguzkitan


goizaldean eta arrats erdian.
Suge honen bizi aktiboa martxoaren
erdi aldean edo bukaera aldean hasten da gure basoetan, eguraldiaren
arabera, neguko bere aterpeetan
eguneko tenperatura gorena hamar
gradutatik gora, lurreko tenperatura,
eguzkitan, 28 gradutara eta airearen
tenperatura 11 eta 18 gradu artera
iristen denean.
Jarduerarik handiena gorputzeko
tenperatura 19 eta 35 C bitartekoa
duenean; aktibo egoteko borondatez
jasaten duen tenperatura 11 eta 12
gradu artekoa da. Tenperatura
baxuagoak dauden egunetan ez da
bere aterpetik ateratzen.
Goizeko lehen orduetan bere burua
berotzeko edo bere tenperatura
erregulatzeko, beste suge batzuk
bezala, gorputza lurraren kontra
zabal-zabal jartzen da, eguzkitan
daukan gorputz-azalera ahalik eta
handiena izan dadin. Gero jateko
bila abiatzen da.
Lozorrotik atera eta hilabete edo
hilabete eta erdi beranduago, apirilaren erdialdean edo maiatzaren
hasieran, behin jan ondoren, suge
biperakarak sexurako aktibatzen
dira.
Ahaide duen suge gorbataduna
bezala, arrek ez dute erritu-borrokarik egiten.
Estaltzea goiz bukaeran edo arratsaldeko lehen orduetan izaten da
egutera-lekuetan, non landare ugari

110

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

111

SUGE ARRUNTAK (Kolubridoen familia)

dauden, eta ordubete edo gehiago


irauten du; estaltzeak irauten duen
guztian bikotea elkarrekin kiribildurik
egoten da.
Obulazioa ekainaren lehen hamabostaldian gertatzen da, eta emeak,
batez beste, 7 eta 9 arrautza bitarte
erruten ditu uztailaren hasieran; hala
ere 5 eta 23 arrautza bitarte errun
ahal ditu. Arrautzak txuri horikarak
izaten dira, eta gai lirdingatsu batez
baturik daude idunekoa osatuz bezala. 1,5 cm zabal eta 3 cm luze izaten
dira. Erruteko aukeratu ohi diren
lekuak goroldioaz eta landare
baxuez estaliriko zuhaitzetako azaleko erroak izaten dira; halaber, karras-

kari eta lursaguen zuloak ere erabiltzen dituzte.


40 eta 60 egun bitarte geroago abuztuaren bukaera eta irailaren
bigarren erdia bitarte-, kumeak jaiotzen dira: 13 - 19 cm luze izaten dira.
Udazkenean, uretako zenbait sugek
beste sexu-aldi batean hasten dira,
baina udaberrikoa baino intentsitate
gutxiagokoa da. Estaltzeak gutxitan
gertatzen dira -salbu eguraldi oso
ona egiten duen urteetan-, eta irailaren bukaera aldean eta urriko lehen
astean gertatzen dira.
Kumeak azkar hazten dira. Urtebete
dutenean, 22 eta 26 cm
bitarte dauzkate, eta 27 eta
37 cm bitarteko luzera dute
bigarren urtean; hirugarren
urtearen bukaeran 33 eta
41 cm bitarte dauzkate.
Emeak azkarrago hazten
dira arrak baino -pisuan eta
luzeran-, baina arrak lehenago dira heldu sexuaren
ikuspegitik; izan ere, hirugarren urtearen udazkenean jada emeak estaltzeko
moduan daude. Emeek,
berriz, laugarren edo bosgarren urteko udaberrira
arte itxaron beharko dute.
Hamabi edo hamalau urtez
bizi dira.
Suge honek bi aldiz aldatzen du larrua: lehenbizikoa
maiatzean eta bigarrena
abuztuan. Hala ere, aparteko kasu batzuetan, urtean

112

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

113

SUGE ARRUNTAK (Kolubridoen familia)

larrua hiru eta lau aldiz aldatzea ere


gerta daiteke.
Antzinarotik gizakiak errespetu handia -eta batzuetan ikara ere- izan die
sugeei; tradizio judu-kristauan,
sugea jatorrizko bekatuaren irudia
eta gaitz erabatekoaren irudia izan
da.
Horrelako ospean izanda, eta espezie pozoitsu askoren ziztadurak hilgarriak direlako, izaki hauek akabatu
beharreko animaliatzat jo izan ditugu
gizakiok, inork ez baitu bizi-eremua
haiekin partekatu nahi izan. Horrek
esan nahi du guztiz desagertu ez
badira dauzkaten defentsa-sistemen
eraginkortasuna paregabearengatik
izan dela.
Horri buruzko adibide on bat suge
biperakara (Natrix maura) da; izan
ere, bizirik irauteko defentsa-baliabide gehien dituen animalietakoa da:
ofidioen oinarrizko jokaeratik ondorioztaturiko
defentsez
gainera
(kamuflajea, zuhurtzia eta mugimenduen geldotasuna), taktika eta egokitze harrigarriak garatu ditu etsaiek
erasorik egin ez diezaioten.
Jaio eta denbora gutxitara, suge
biperakara txikiek jada larru azpian
bizkarraldeko glandula sail bat daukate, eta haietatik substantzia narritagarria jariatzen dute. Hori dela eta,
ikus daiteke nola apo handiek
batzuetan harrapatutako suge biperakara gazteak askatu beharrean
aurkitzen duten beren burua, eta
gero ahoa bi hankekin igurzten denbora dezente pasatu behar izaten
duten. Argi eta garbi dago zapore

hain desatsegina duen animalia


batek ez duela berriz ere harrapatzaile beraren erasorik jasan behar
izango.
Jario hori defentsa-sistemetako bat
da, uzkiko glandulak bezala; horiek
ere, animalia honi enbarazu eginez
gero, usai nazkagarria kanporatzen
dute, eta usai horrek, gainera, ordu
askotan irauten du.
Helduek bestelako defentsa-sistema
harrigarri eta eraginkorrak garatzea
lortu dute. Izan ere, sugeak mehatxua sumatzen duenean, egiten duen
lehenbiziko gauza da bere burua uretara botatzen saiatzea da, ur azpian
igeri egiteko; inguratuta egon eta
horretarako betarik ez badu, ordea,
gudu kimiko eta psikologikoa erabiltzen du: lehenbizi ikara emateko
moduan txistu egiten du, burua
zapal-zapal eta triangelu baten eitean jartzen duen aldi berean, eta gorputza puztu egiten du, dena baino bi
aldiz handiagoa iruditzeko.
Kontuan hartzen badugu suge biperakara berez burua zabal samarra
eta triangelu itxurakoa duela ezaugarri eta bizkarraldean duen sigi-saga
beltzak sugegorrien antzeko itxura
ematen diola, azken emaitza da suge
kaltegabe hori itxuraz bada ere sugegorri beldurgarri bihurtzen dela, eta
etsaiaren aurka abiada handiz ere
oldartzera ere iristen dela. Alabaina,
guztiz bitxia da eraso horiek erabat
hutsak izatea, mutur-puntarekin
etsaiari jo besterik ez baitu egiten,
inolako
kalterik
egin
gabe.
Psikologikoki, ordea, hozka egin eta
eduki ez daukan pozoi hori txertatu

114

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

115

SUGE ARRUNTAK (Kolubridoen familia)

behar diola dirudi. Sugegorri pozoitsuarena egiteko taktika horrek eman


dio egun daukan izena: biperakara.
Antzerki hori guztia egin ondoren,
ordea, etsaia ikaratzerik lortzen ez
badu, oraindik ere uzkiko bere glandularen edukia botatzea ere badu;
kiratsa horren nazkagarria da non
gosea ere ken dezakeen, eta, beraz,
etsaiaren erasoa deuseztatzeko
gauza izan daitekeen.

tzen bada, ehizatzeko ekintza bera


ere eten egiten da. Heriotza simulatzea animalien interpretazioaren
goren unea dela esan daiteke, eta
babes-sistema eraginkorra suertatzen da.
Beste animalia batzuek ere -marigorria, zarigueia edo igel batzuk esaten
baterako- defentsa-sistema hori bera
hautatu dute.

Hala eta guztiz ere, batzuetan, mustelidoen -ipurtatsa edo erbinudea


kasu, bere etsai handienetakoak baitira- gosea hain da handia non kiratsez eta sugegorrien arriskuaz ere
ahaztu egiten baitira. Hala eta guztiz
ere, ordurako oraindik ere ez dira
suge biperakarek beren burua defendatzeko dauzkaten aukerak bukatu.

ELIKADURA: Suge hau gauza da


urpean 15 edo 20 minututan egoteko. Han harrapatuko ditu jateko
gehienak: apaburuak, uhandreak,
arrain txikiak, igelak eta apoak. Dieta
hori osatzeko, lur-zizareak ere jan
ohi ditu.

Hirugarren baliabide bat, oraindik ere


konplexuagoa, ihes egiteko aukerak
hutsaren hurrengoa direnean erabiltzen dute -nahiz eta hasiera batean
irudi etsaiaren harrapakin izateko
patu beltzari amore eman zaiola-:
hilarena egitea da. Askotan, suge
biperakarak geldirik gelditzen dira,
sabelaz gora daudela, eta aldi berean bizi-konstanteak (arnasa, bihotztaupadak) ia guztiz blokeatzen dituzte. Jokaera horrek, lo egon daitekeenarena egiteak, askotan erantzun
harrigarriak izaten ditu; izan ere,
harrapariak, askotan, atzera egiten
du hildako ofidioari usainik hartu ere
gabe. Hori zor zaio ehiztari askok
bakarrik harrapakin biziez elikatzeko
duten ohiturari; horrenbestez, mugitzen diren animaliak hiltzen dituzte
soilik. Eraso egiteko estimulua buka-

Narrasti hau jatun handia da: heldu


batek ehun txantxiku jan ditzake egunean. Hala ere, gauza izaten da ere
aldi luzeetan baraurik egoteko:
hamabi eta hamasei hilabete bitarte.

Haren harrapakinak irentsi egiten


ditu, lurrean nahiz uretan egon.
Lurrean dagoenean, ikusmena erabiltzen du ehizarako gida, baina
urpean ari denean estimulu kimikoez
ere baliatzen da. Orduan, mihia atera
ohi du amu gisa bere harrapakinak
erakartzeko.

HABITATA: Ihiz beteriko urtegi eta


urmaheletako eta mantso doazen
erreketako bazterrak dira gehien
maite dituzten habitatak, baina suge
biperakara hedatuta dagoen ere-

116

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

117

SUGE ARRUNTAK (Kolubridoen familia)

muan 1.400 metro altu dauden


mendietako ur-lasterretan ere aurki
daiteke.
HEDAPENA: Eguneko jarduera da
eta guztiz kaltegabea da. Afrika iparraldeko eta mediterraneo inguruko
espeziea da, eta maiz aurkitzen da
Arabako ur ibilguetan eta leku hezeetan; Bizkaian eta Gipuzkoan, ordea,
gutxiago daude, baina kutsadurarik
gabeko erreketan aurki daiteke, itsas
mailatik hasi eta 750 metroko altuerara arte (Urdaibaiko Erreserba,
Plentziako ibaia, Lea eta Butron erreketako ur bazterrak, Urkiolako Parke

Naturala,
Gorbeia,
Txingudiko berroak)

Pagoeta,

Europa mailan Bernako Hitzarmeneko


III. eranskinean sartuta dago, gainerako espezie babestuekin batera.
ARRISKUA: Ikusi dugun bezala, suge
biperakara, sugegorriaren mozorroa
daraman arren, guztiz kaltegabea da
gizakiarentzat. Hegoaldeko suge leunarekin batera, zeinak ez dion gizakiari hozka egingo hura hartu eta zakar
tratatzen ez badu, Euskal Herrian bizi
diren amar ofidioen artean kalterik
gutxien egin dezakeena da.

118

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

119

120

121

SUGE ARRUNTAK (Kolubridoen familia)

SUGE GORBATADUNA
(Natrix natrix)
KLASEA:
SUBKLASEA:
ORDENA:

Reptilia
Diapsidae
Squamata

FAMILIA:
GENEROA:
ESPEZIE:

NOLA EZAGUTU?: Suge gorbatadunari izen hori eman zaio suge gazteek, maiz askotan azpi helduek eta
gutxitan helduek ere lepoaren eta
garondoaren oinarriaren artean
zeharka bi orbain argi eta ikusgarri
dituztelako -bat alde bakoitzean- eta
ilargierdi-formako beste bi mota ilun
atzeko aldean, lepoaren bi aldeetan.
Nahiko handia da, eta gorputz indartsua du heldua denean. Burua ongi
definitua eta nahiko handia du, eta
mutur zabal eta biribildua dauka. Oso
begi garatuak ditu, baina gutxi irten
direnak, begi-nini biribilduekin eta iris
beltz edo arre-gorriskarekin. Lepo
mehea eta buztan luzea du; buztanak luzera osoaren bosten bat edo
egiten du. 100 edo 120 cm eta 2
metro bitarteko luzera izaten du.
Ar helduak 110 cm eta emeak 180200 cm luze izan badaitezke ere, ohikoena da arrak 75-80 eta baino handiagoak ez izatea eta emeek 100 eta
130 cm bitarte edukitzea.
Kolorea asko aldatzen da, baina
guzti-guztiek lepoko edo marra argia

Colubridae
Natrix
Natrix

dute buruaren atzeko aldean.


Orokorrean, oliba koloreko gorputz
grisa, arre berdekara edo gris berdekara izaten dute, orbain ilun edo
marra beltzekin. Marra horiek asko
aldatzen dira sugearen bizilekuaren
arabera.
Suge gazteetan gorbata edo lepoko
horiska askoz ere deigarriagoa da
helduetan baino, eta garatzen doazen heinean desagertzen doaz,
gehienetan itzal fina baizik ez gelditzeraino. Sabela horiska dute, orbain
beltzez zipriztindua.
Ofidio honen ezaugarrietako bat bizkarraldeko ezkata karenatuak dira,
gorputzaren erdiko aldean 19 ilaratan banatuak; sabelaldeko 153 eta
193 inguru dauzkate (normalean
157-187) eta buztan azpiko 49 eta 90
pare bitarte (orokorrean 50 eta 80
artean).
BIOLOGIA: Aktibo egoten da bere
gorputzeko tenperaturak, gutxienez,

122

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

123

SUGE ARRUNTAK (Kolubridoen familia)

14 C eta gehienez ere 33 C dituenean. Jarduerarik handiena 22-30 C


dituenean izaten du.
Euskal Herrian ofidio hori martxoaren
bukaeran eta apirilaren hasieran
-nolako lekuan dagoen (zelaia edo
mendia)- iratzartzen da lozorrotik.
Egiaztatu ahal izan da gatibu bizi
denean baraurik egoteko ahalmen
handia duela: 55 eta 300 egun bitarte. Urik ez badu, ordea, 22 eta 80
egun artean bizi da.
Apirilaren erdialdean, suge gorbatadunak arreskean sartzen dira; estaltzeak maiatza bitarte izaten dira, ar
bat eta eme bat, edo eme bat edo bi
eta 5 edo 7 arren artean, guztiak
elkarrekin kiribilduta.

Emeak arrautzak ekainean edo


uztailean erruten dituzte goroldioaren azpian, harri lehorrezko murruetan edo baso hostogalkorren hosto
lehor eta ustelduen pilen artean.
Narrasti honek arrautza ugari erruten
ditu -9 eta 54 artean- baina egiaztatu
ahal izan da 105 bitarteko errunaldiak daudela, 1-2 bider 2-4 zentimetrotako arrautzekin; arrautza horien
gainetik oskol zuri, leun edo bikortsu
eta lirdingatsua ageri ohi da.
Suge kumeek hilabete bat eta hiru
hilabete bitarte behar dituzte arrautzetatik ateratzeko, eguraldiaren arabera. Jaiotzen direnean 17 eta 19
zentimetro bitarte dituzte. Irailerako,
apaburu bila hasten dira, eta urtebeteren buruan arrek 24 eta 30 cm
bitarte dauzkate; emeek, berriz, 36
eta 48 cm bitarte dauzkate. Emeak

124

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

125

SUGE ARRUNTAK (Kolubridoen familia)

azkarrago hazten dira. Izan ere, 4


urteko eme batek 50 eta 70 cm bitarte izaten du, ar batek 58 eta 65 zentimetro bitarte dauzkan arren. Sexu
heldutasunera ere beranduago iristen dira emeak: 4 edo 5 urte dauzkatenean; arrak, berriz, 3 urterekin iristen dira sexu heldutasunera.
Eme zaharrak "menopausia" eta
gero ura eta haren inguruak utzi eta
basoetan bizi dira, zuloetako sarreretatik hurbil, edo bestela, leku harritsuetan; apo handiak ehizatzen aditu
bihurtzen dira, haiek baitituzte elikagai bakarra.
Urriaren bukaera aldera, suge horiek
beren neguko gordelekuetara joaten
dira hilabete hotzak pasatzera. Eme
handiak bakarrik pasatzen dute
negua, karraskariek eginiko galeria
sakonetan; gazteenak, askotan, bi
edo hiruko taldetan biltzen dira, eta
zuhaitzetako erroen artean edo harritzarren azpian ezkutatzen dira.
ELIKADURA: Bi metro luze ere izan
daiteke suge gorbataduna, nahiz eta
normalena izan 75 eta 120 zentimetro artean egotea; suge hau lurtarra
eta urtarra da, arina eta azkarra bi
ingurune horietan. Egunzalea eta
egunsentitarra da, baina udako egun
beroetan gauez ere aurki daiteke.
Orduan jateko bila abiatzen da -igelak, uhandreak eta arrainak-; eme
handiek apo arruntak, hegaztietako
arrautza txikiak, sugandilak eta ziraunak ere jaten dituzte. Gazteek,
ordea, intsektuak, apaburuak eta
uhandreen larbak jaten dituzte.

Egindako azterlanen arabera, suge


gorbatadun heldu batek ordubete
baino gutxiagoan 4 edo 5 igel berde
handi edo tamaina erdiko 9 igel jan
ditzake; bi suge helduk 109 igel
berde inguru jan ditzakete hiru hilabetetan.
Igelak eta apoak jateko "ipurditik"
hasten dira; arrabioak, ordea, burutik
hasi ohi dira haiek jaten.
Lurrean ehizatzen duenean, ikusmena izaten du gida, batez ere, haren
biktimak aurkitzeko; uretan, berriz,
estimulu kimikoak erabiltzen ditu.
Nahiago izaten du lehen orduan edo
goiz erdian eta arratsaldeko bigarren
zatian ehizatzea, bai lurrean eta bai
uretan ere. Bero handieneko orduetan, kiribildu egiten da enbor ustelduen eta zuhaixken itzalpean nahiz
ur bazterretan.
HABITATA: Suge gorbataduna,
askoz ere lurzaleagoa da bere arreba suge biperakara baino; Euskal
Herria osoan aurki daiteke, itsas mailako lurretatik hasi eta 800 metroko
altuerako lekuetaraino.
30 minutu baino gehiago arnasarik
hartu gabe egon daitekeen urpekari
aparta den arren, ofidio hau Natrix
generokoa da, hau da, igerilaria da
eta uretatik aparte bizitzeko gaitasuna du. Horrek aukera ematen dio
habitat ugaritan bizitzeko: zelai eta
baso hostogalkorretan, landutako
eremuetan, erreka bazterretako leku
heze eta zuhaitz asko dituztenetan,

126

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

127

SUGE ARRUNTAK (Kolubridoen familia)

iturburuetan; itsas mailatik hasi eta


2.500 metro (Kaukaso aldeko zenbait tokitan) bitarteko lekuetan.
Zenbait autorek aipatu izan du 3.000
metrotan dagoela espezie horretako
altuera marka ez-biologikoa. Suge
honek leku nahiko hezeak baina
eguzkitsuak eta harri eta landare
ugarikoak nahiago ditu.
HEDAPENA: Suge gorbataduna
arrunta da Euskal Herrian Erkidego
osoan, eta arrunta da, halaber, banatuta dagoen eremu guztian: ia Europa
osoa, Iparraldeko 67-etaraino Eskandinavian, Finlandia hegoaldean
eta antzinako SESBen-. Zenbait

uhartetan falta da: Irlanda, Kreta,


Malta, Balear Uharteak. Afrikako Ipar
Mendebaldean eta Asian ere, non
ekialdean Baikal lakuan aurki daitekeen.
Euskal Herrian ikus daiteke, oro har,
iparraldean (Bizkaian eta Gipuzkoan)
bizi direnak lurzaleagoak direla hegoaldean (Araban) bizi direnak baino.
ARRISKUA: Animalia hau guztiz kaltegabea da gizakiarentzat, harengandik ihes egiten baitu beti hura dagoela sumatze hutsarekin. Ez da animalia oldarkorra: arriskuan dagoela
sumatzen badu, hilarena egiteko taktika guztiz bitxia erabiltzen du, sabela

128

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

129

SUGE ARRUNTAK (Kolubridoen familia)

gora duela jarrita, ahoa erdi irekita,


mihia kanpoan eta begi-niniak behera
begira dituela. Batzuetan, ahotik odol
tanta batzuk isurtzeraino ere ailegatzen da.
Gauza da ere sabelera arnasa sartzen uzteko gihar guztiak guztiz erlaxatuta dauzkala; hala, arnasarik ez
duela dirudi, gihar bat bera ere mugitu gabe arnasa hartzeko gauza izaki.
Eskuz hartuz gero, suge biperakarak
bezala, ipurdiko sekrezio kirastuak
eta gorozkiak kanporatuko ditu.
Helduek, eta batez eme handienek,
sugegorriak erabiltzen duenaren

antzeko defentsaren itxura egiten


dute.
Suge biperakara bezala, bere gorputza kiribilduz etsaia ikaratzen
saiatzen da, eta ziztu ozen batzuk
botatzen ditu eta buru itxiarekin kolpeak ere ematen ditu, hozka egitera
oldartzearena eginez baina ahoa
itxita.
Oso gutxitan egiten dute hozka.
Ohitura hori dela eta, jende askok
sugegorriekin nahastu eta gupidagabe garbitu dituzte. Hori dela eta,
tamaina handiko gero eta gutxiago
aurkitzen da.

130

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

131

132

133

SUGE ARRUNTAK (Kolubridoen familia)

HEGOALDEKO SUGE LEUNA


(Coronella girondica)
KLASEA:
SUBKLASEA:
ORDENA:

Reptilia
Diapsidae
Squamata

FAMILIA:
GENEROA:
ESPEZIE:

NOLA EZAGUTU?: Hegoaldeko


suge leuna, edo Bordeleko sugea,
itxuraz Europako suge leunaren oso
antzekoa da; izan ere, ezberdintasunak gutxi dira: hegoaldekoa zertxobait lirainagoa da, muturra biribilagoa
du, eta lepotik begietarainoko marra
hegoaldekoari begiez gaindi buruan
zehar luzatzen zaio. Tamainaz ere
txikixeagoa da, batez beste 60-65
zentimetro luze izaten baita, batzuk
95 cm-raino iristen badira ere.
Gainera sabelaldea horiska-gorriska
du, orbain beltzekin, eta Europako
suge leunarena guztiz iluna da.
Hegoaldeko suge leunak kolore arregrisaska du bizkarraldean eta sabelaldean horia, laranja edo gorria, beltzez estalia, dado-marrazki ikusgarriarekin, batzuetan bi marra eratuz.
Bizkarraldean 21 ezkata ditu, gorputz
erdian zeharretarako marra eratzen
dutenak, (Europako suge leun gehienek 19 dituzte), sabelaldean 170-200
ditu, eta isatsean 43-72 ezkata-pare.
Ezpain gaineko laugarren eta bosgarren ezkatak begien ertzetan daude.
Buruko eta bizkarraldeko orbain ilunek batzuetan isla urdinskak edo ani-

Colubridae
Coronella
Girondica

lak dituzte. Bizkarraldeko hondokolorea arre iluna denean, apaindurak motelagoak izaten dira.
Gazteen koloreak helduenak bezalakoak dira baina biziagoak, batez ere
sabelaldean. Herpetologoek suge
leun oso handiak aurkitu dituzte
Italian, are 95 zentimetro luze ere.
BIOLOGIA: Suge hau izukorra eta
zuhurra da, hain izukorra ezen ugaltzen ari den aldian eta harrapakinak
digeritzen ari denean izan ezik oso
gaitz baita kanpoan ikusten.
Lurgain zalea da eta nahikoa geldo
ibiltzen da, baina harri gainean oso
arina da.
Uretan igerilari oso kaskarra da.
Gora egiten ere ez da oso trebea,
harrizko horma arrailduetan eta azal
latzeko zuhaitz makurretan gora izan
ezik.
Bizkain apiril hasieratik urriaren
azken egunak arte aritzen da, baina
Iberiar penintsulako hegoaldean eta

134

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

135

SUGE ARRUNTAK (Kolubridoen familia)

Afrikako iparraldean, udaberria eta


udazkena epelagoak izanik, martxo
hasieratik azaro bukaera arte aritzen da.
Ugaltzeko sasoian, apiril azkenetatik
maiatz azkenetara arte, ohi baino
denbora gehiago igarotzen du egunez eta goizetan 8etatik eguerdiko
12ak bitartean ikusten da. Estalketak
maiatz osoan zehar gertatzen dira.
Gero, uztailean, emeek 4-15 arrautza erruten dituzte, oskol koriazeokoak eta 20-25 x 25-15 mm-koak.
Umeak irailaren lehen egunetan jaiotzen dira eta orduan 11-14 zentimetro luze izaten dira. Urriaren azken
egunetan neguko gordelekuetan sar-

tzen dira lozorrotzera, egunak


sugandila txikiak ehizatzen eman
ondoren.
ELIKADURA: Europako suge leuna
ez bezala, egunez ez da oso aktiboa;
aitzitik, gauez aritzen da ehizan: ilunabarrean gordelekutik irteten da eta
gau osoa ematen du kanpoan harrapakinen atzetik. Gure basoetan batik
bat sugandilak jaten ditu, bai eta
ziraunak ere; hauek beraien zuloetan
harrapatzen ditu lo daudela. Horiez
gainera muskerrak, ugaztun txikiak
(batez ere umeak, zuloetako habia
ezkutuetan harrapatuz), intsektuak
eta suge txikia ere ehizatzen ditu.
Jatun handia da.

136

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

137

SUGE ARRUNTAK (Kolubridoen familia)

Baina berak ere baditu etsaiak: arrano sugezalea, basurdea, eta eskailera-sugea eta Montpellierko sugea
denak batera bizi diren lurraldeetan,
esaterako Arabako hegoaldean.
HABITATA: Suge hau baso irekietan, mendi-hegal harritsu eta lehorretan eta laborantza-sailen ertzetan
bizi da. Batez ere harripean egon
ohi da, bere burua epeltzeko.
Batzuetan orbel multzoen eta harrizko hormen inguruan ere ikusten da,
beti ere hezetasunetik urrun.

HEDAPENA: Euskal herriako zazpi


lurraldeetan bizi da, baina ez
nonahi, zeren kostaldeko lurretan
bizi arren nahiago baititu ordokiak
eta lautadak mendialdeak eta
Mediterraneoko klimatik urruntzen
diren lurraldeak baino; horregatik,
Erkidegoan Arabako Errioxan da
ugarien. Ildo beretik, Europan
Iberiar penintsulan, Frantziako
hegoaldean, Italian eta Sizilian baizik ez da bizi. Europaz kanpo,
Afrikako iparraldean bizi da
(Marokko, Tunisia, Arjelia).
A R R I S K U A :
Hegoaldeko
suge
leuna
Europako
sugerik otzanena da
ziur
asko.
Gizakiontzat ez du
inolako
arriskurik;
izan ere, harrapatzen
edo heltzen zaionean
ere ez du inoiz, edo
ia inoiz, haginka egiten, nahiz eta zabar
samar
egin.
Alabaina, halakoetan
sustantzia
kiratsa
jariatzen du kloakatik. Pozoi-guruineko
jariakina ez da arriskutsua gizakiontzat.
Gatibu edukiz gero,
zaintzailea ezagutzen du eta haren
eskuetan izatera ohitzen da: ez du erasorako grinarik azaltzen
eta ez du likido kiratsik jariatzen.

138

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

139

140

141

SUGE ARRUNTAK (Kolubridoen familia)

EUROPAKO SUGE UNA


(Coronella austriaca )
KLASEA:
SUBKLASEA:
ORDENA:

Reptilia
Diapsidae
Squamata

FAMILIA:
GENEROA:
ESPEZIE:

NOLA EZAGUTU?: Hegoaldeko


suge leunarekin batera, Europako
suge leuna Coronella generokoa da;
latinez izen horrek koroa txikia esan
nahi du, eta suge honek buruan
dituen plaken taxuera biribilari dagokio. Burua nahikoa txikia da, zapala
eta luzanga, eta nekez bereizten da
lepotik; muturra apur bat zorroztua
du eta begi-niniak biribilak ditu.
Koloreak askotarikoak izaten dira,
oro har arreska edo griseska izaten
da, baina izan daiteke arrosakara
ere, bizkarraldean zerrenda irregularrak eratzen dituzten orbain beltzekin; lepoaldean argiagoak izaten
dira, eta gainera maiz sugeek bi
marratxo ilun izaten dituzte.
Ia indibiduo guztiek izaten dute
mozorro itxurako marra iluna lepoan
hasi eta begiraino eta handik sudurzuloetaraino. Hegoaldeko suge leunak ere badu, baina honen marra
beltzak buru osoa hartzen du begiez
gaindi.
Sabelaldea iluna da, hots, grisa edo
beltzeska, eta batzuetan gorriska
orbain beltzekin. Bizkarraldean 19
ezkata leun ditu, sabelaldean 150-

Colubridae
Coronella
Austriaca

200 inguru eta isatsean 40-70 ezkata-pare.


Heldua denean, suge hau 60-80 cm
luze izaten da eta luzera horren bostena
isatsarena
izaten
da;
Txekoslovakia ohian, inoiz metro bat
luze ziren indibiduoak harrapatu dira.
BIOLOGIA: Suge hauentzako tenperaturarik egokiena 26-27 C da.
Normalean itzuri egiten dio urari,
baina ur geldietan ongi moldatzen da
igeri.
Suge honek baditu etsaiak, esaterako azeria, lepazuria eta azkonarra,
baina
denetan
arriskutsuena
Europako arrano sugezalea da,
batez ere baso inguruetako harkaitzetan.
Gure basoetan, martxo azkenetan
itzartzen da neguko lozorrotik. Gero,
hilabete edo hilabete eta erdi jaten
eman ondoren, parekatzeko grina
bizten zaie eta arrek borrokaldi gogorrak izaten dituzte emeak lortzeko;
borroketan elkar jotzen eta haginka-

142

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

143

SUGE ARRUNTAK (Kolubridoen familia)

tzen dute. Gainera, batzuetan arrek


emeekin ere egiten dute auskan
estali aurretik.
Behin bikoteak egin ondoren, arra
emeari kiribiltzen zaio eta haginez
heltzen dio. Posizio horretara iritsitakoan, kopulak 6-7 ordu irauten du.
Estalaldia ekaineko bigarren hamabostaldian izaten da, emeak lehenengo hamabostaldian obulatzen du
eta. Gero, egun batzuk igarota,
batzuetan arrak berriro estaltzen du
emea.
Espezie hau obobibiparoa da, hau
da, umeak amaren gorputzaren
barruan hazten dira hiru bat hilabetez
eta arrautzatik irtenda jaiotzen dira

(kopurua 2-16 bitartekoa izaten da,


normalean 4-9) iraileko azken egunetan; amak arrautza-mintz meheaz
inguraturik munduratzen ditu, eta
umeak berehala askatzen dira hartatik. Jaiotzen diren unetik beretik suge
txikiak beren kabuz moldatzeko
gauza dira: bakoitzak bere bideari
ekiten dio. Umeak 17-20 zentimetro
luze izaten dira jaiotzean, kolore grisekoak, eta bi zerrenda beltz izaten
dituzte bizkarraldean luzetara. Berez
bakarzaleak izaki, janari bila hasten
dira zein bere aldetik: intsektuak
(batez ere ortopteroak) eta sugandila
txikiak jaten dituzte.
Urriaren azken egunetan helduak eta
gazteak gordelekuetan sartzen dira
hibernatzeko.

144

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

145

SUGE ARRUNTAK (Kolubridoen familia)

Arrak bi urte eta erdi eta hiru bitarteko adinarekin iristen dira heldutasun
sexualera, 40-45 zentimetro luze
direla. Aldiz, emek bi urte edo bi urte
eta erdi gehiago behar dituzte horretarako, eta ez dira ugaltzeko gertu
izaten 5 urte izan artean. Nolanahi
ere, 4 urte dituztela pareka daitezke,
baina lehen obulazioa lau urte eta
erdi dituztela gertatzen da, eta lehenbiziko umaldia bost urterekin.
Emeek ugaltzeko eta parekatzeko bi
aldi izaten dituzte, bata martxo azkenetatik apiril amaiera aldera arte eta
bestea irailaren erdi aldetik urriaren
hasierara arte. Arrek, ostera, noiznahi estal ditzakete emeak martxotik
urrira bitarteko epealdian, esperma-

tutuetan beti izaten baitute nahikoa


esperma.
ELIKADURA: Suge hau Euskadin
eta Europan bizi direnetatik musker
eta sugandila ehiztaririk amorratuena
da. Saurio-jale zaildu hau haien gordelekuetan barna abiatzen da geldiro
eta zokondorik ezkutuenetaraino iristen da, eta gero umeak eta arrautzak
jaten ditu. Lurgainean ere harrapatzen ditu, zelatan arituz saurioak
eguzkitan jartzen eta intsektu-ehizan
ibiltzen diren harrietan. Hormasugandila, musker berde edo ziraun
bat ehiza-eremura sartzen zaionean,
ziztu bizian oldartzen zaio, ahoa

146

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

147

SUGE ARRUNTAK (Kolubridoen familia)

zabal-zabalik duela, eta haginka


egiten dio. Gero, harrapakina inguratzen du bere gorputzaz eta estu
eta estutu egiten du harik eta arnasarik gabe utzi eta ito arte.
Harrapakina handia bada -muskerra- eta azkar hiltzen ez badu, bizirik
irensten du. Ziraunak eta karraskari
txikiak ere harrapatzen ditu, esaterako satitsu eta sator gazteak; izan
ere, Europako suge leunak ezin du
ahoa asko zabaldu eta ondorioz
irents dezakeen harrapakinik handiena musker berde heldua da.
Gainera, espezie honek sugegorri
gazteei ere erasotzen die, eta hortik
adituek ondorioztatu dute bi espezieok lehian ari direla.
4 hilabete egon daitezke ezer jan
gabe.

HABITATA: Oso zuhurra eta izukorra


denez, gizakiok nekez ikus dezakegu
naturan, eta are nekezago bero handiko egunetan eguerditik arratsalde
erdi aldera bitartean, harripean
ostenduta egoten da eta. Bestela,
udaberrian eta udan itzalpearen eta
eguzkipearen bitartean ibiltzen da,
sasitzan babesturik. Oso gaitz da
suge hau landa erdian harri gainean
ikustea, arriskurik izanez gero non
ezkuta ez duela.
Goizeko lehen orduetan aritzen da
bizien.
Suge hau baso irekietan, zuhaixkez
jantzitako hegaletan, sasiek hartutako ezpondetan, bidezidor belartsu
eta harritsuen bazterretan, harrizko
horma lehorretan eta landare ugariko
erreka-bazterretan ibili ohi da. Oro

148

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

149

SUGE ARRUNTAK (Kolubridoen familia)

har, toki lehor eta eguzkitsuetan bizi


da, baina eguzkiak nahikoa jotzen
duen alde hezeetan ere izaten da.
HEDAPENA: Euskal Herrian hiru
lurralde historikoetan bizi da, baina
populazio guztiak ez daude lotuta, ez
baita bizi ez Arabako Mediterraneo
aldean, ez Ebro ibaiaren arroan.
Kostaldean, Bizkaiko eta Gipuzkoako
mendialdean, eta Arabako barrualdean bizi da.
Gure basoetan itsasoaren mailatik
1.200 metroko garaieraino bizi bada

ere, beste lurralde batzuetan 2.200


metro garai dauden aldeetan ere bizi
da. Suge leuna Europako lurralde
askotan (Iberiar penintsulako iparraldea, Frantzia, Ingalaterrako hegoaldea, Italia, Eskandinaviako eta
Ukrainako hegoaldea) eta Anatoliako
iparraldean bizi da, Irango iparralderaino.
ARRISKUA: Gizakiarentzat arriskurik ez badu ere, molestatuz gero
sugegorriena bezalako eraso-defentsako jarrera izan dezake, eta kasu
larrietan baliteke ausiki egitea, baina
gehienetan bere burua
defendatzeko likido kiratsa
jariatzen du kloakako
guruinetatik. Izan ere, animalia askok halako kiratsa
usaintzean nahiago izaten
dute janari izan zitekeena
bazter utzi.
Ahoa zabal-zabal ireki eta
gizakiren bati atzamarrean
edo eskuan haginka eginez gero, agian ezpainertzaren gainean duen
guruintxo batek jariatzen
dituen toxinak baliatu ahal
izango lituzke (gutxi baina,
helduek gehienez miligramo bat jariatzen dute eta),
baina nolanahi ere toxina
horiek ez digute inolako
kalterik egiten gizakioi
(harrapakin txikiei bai).
Sarritan sugegorritzat hartzen dugu eta baserritarrek
eta txangozaleek errukirik
gabe akabatzen dituzte.

150

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

151

152

153

SUGE ARRUNTAK (Kolubridoen familia)

SUGE BERDE HORIA


(Coluber viridiflavus)
KLASEA:
SUBKLASEA:
ORDENA:

Reptilia
Diapsidae
Squamata

FAMILIA:
GENEROA:
ESPEZIE:

Colubridae
Coluber
Viridiflavus

NOLA EZAGUTU?: Suge lerden eta


sendoa da. Buru txiki samarra baina
ongi garatutakoa dauka, ezkata leunez eta begi-nini biribilduko begi irtenez horniturikoa. Arrak emeak baino
handiagoak dira, neurriz.

Gorputzaren erdialdean, bizkarezkatez osaturiko hemeretzi ilara


ageri dituzte, 180-230 sabel-ezkata
inguru, isats-azpiko 87-130 ezkata
pare, eta zortzi ezpain-gaineko.

Ofidiorik ikusgarrientzat jotzen da


suge berde-horia, ageri dituen kolore
deigarriengatik. Heldutasuna erdiesten duenean, lau urteko bizia duenean gutxi gorabehera, bi kolore edo
jantzi izan ditzake: berde-horixka eta
beltza. Suge berde-horixkek, dagokien izenak ondo adierazten duenez,
hondo hori-berdexka ageri ohi dute,
zirrinta edo marra arre edo beltz-berdexkez ilundutakoa; sabelaldea
horixka edo berdexka dute, puntutxo
ilunez zipriztindurikoa zenbaitetan.

BIOLOGIA: Negu parteko lozorroa


amaitu ostean, apiril aldera, elikatzen
hasten da, eta handik hilabetera hasten dira parekatzeen aurretiko erritoborrokak maiatzaren hasieran edo
erdialdean; baina eguraldia aurkako
bada, ekainera arte atzera daitezke.
Suge arrak bortizki borrokatzen dira
orduan; bortizki kolpatzen dira elkar,
krudelki kosk egiten diote elkarri, eta
isatsa astinduz zigorkada galantak
ematen dizkiete batzuek besteei.

Jantzi beltza dutenek, kolore beltz


edo belzkara ageri dute gorputzaren goiko aldeetan, eta grisaxka
beheko aldeetan.
Suge gazteek helduek baino kolore
grisaxkagoa dute bizkarraldean, eta
hori eta beltz biziz zipriztinduta
egon ohi dira.

Garaileak garondotik edo lepotik


kosk egiten dio emeari, gero isatsarekin kiribilkatu eta estali egiten du.
Hilabete baten buruan, ekainaren
erdialdera, arrautzak erruteko toki
egoki baten bila hasiko da emea,
harkaitz arteko arrakaletan, eta landarediaren ezkutupean geratzen da
harrizko murruetan. Errunaldi bakoi-

154

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

155

SUGE ARRUNTAK (Kolubridoen familia)

tzean 5-15 arrautza inguru izaten


dituzte, 20x35-40 mm inguru neurtzen dutenak; arrautza-oskolek
marrazki izarkara bat dute ezaugarri
eta hilabete eta erdi edo hilabete
biren buruan zabaltzen dira.
Kumeak irailean jaiotzen dira, eta 2024 cm inguru izaten dituzte luzean.
Intsektuez elikatzen dira: batik bat
matxinsalto handiez, saurioen arrautzez eta sugandila txikiez.
Urriaren erdialdera edo amaiera
aldera hasten da hibernazioa eta
udaberrian jada sartuxera arte luzatu
ohi da.
ELIKADURA: Ehiztari nekaezina da
eta ikusmenari esker hautematen
ditu bere harrapakinak. Ehizaki han-

diak hertsaduraz akabatzen ditu itotzeraino estutuz eta gero oso-osorik


irensten ditu.
Jatun ikaragarria da eta ondokoak
ditu elikagai: ugaztun txikiak
saguak, satitsuak txoritxoak eta
txorikumeak zuhaitz artean dabilelarik harrapatzen baititu, muskerrak
eta sugandilak, ziraunak eta beste
hainbat suge kaltebako, beraren
espeziekoak ere barne. Noizbehinka,
halere, aspis sugegorriak eta igelak
ere harrapatzen ditu.
HABITATA: Interes bereziko espezietzat
jotzen
du
Espezie
Mehatxatuen Euskal Katalogoak.
Habitat ugariko ofidioa da, toki lehorretan eta landaredi joria ageri dutenetan bizi da batik bat, esaterako:

156

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

157

SUGE ARRUNTAK (Kolubridoen familia)

mendi-mazela eguzkitsu eta arrokatsuetan, zuhaixkez jositako esparruetan, basoen mugaldeetan, eta
inoiz baita otalur hezeetan ere.
Habitat horietan, lurzoruan geratu ohi
da, edota zuhaitz gainetako adar
artera igotzen da eguzki berotan
egotera. Aise igotzen da zuhaitzetara, eta haietantxe eman dezake egun
osoa; suge oso zuhaiztarra da,
beraz.
Eskuarki ura saihesteko joera du,
baina arriskuren baten mehatxupean
sentituz gero, azkar askorik murgil
egiten du uretara edo zeharkatzen
du edozein ur-korronte.
Indibiduoek eremu mugatu baten
baitan irauten dute maiz, esparru
horretatik oso urrun lekualdatu gabe.

HEDAPENA: Coluber viridiflavus


edo suge berde-horia Euskadin bizi
direnetarik
urrienetakoa
da.
Gipuzkoako ipar-ekialdean baino ez
da ageri, eta Leitza aldeko baso
hosto-erorkorretan.
Eguneko sugea da, zalua eta lasterra, Europa erdialdean duena jatorria. Honako herrialdeotan zehar
sakabanatuta
dago:
Frantzia,
Luxemburg, Suitza hegoaldea (eta
ez Jugoslavia); hegoaldean, Sizilia
eta Maltaraino hedatzen da. Korsika
eta Sardinian eta Mediterraneoko
beste hainbat uharte txikitan ere
ageri da, hala nola, Elba, Pelagosa
eta Potini irletan. Itsasoaren mailatik
hasi eta 1.500 metrorainoko altitudeetan aurki daiteke Alpeetan, esaterako, 2.000 metrorainokoetan;

158

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

159

SUGE ARRUNTAK (Kolubridoen familia)

nonahi ageri denez, Europako espezierik hedatuena dela esan liteke.


ARRISKUA: Gure basoetako suge
berde-horiak 90-115 cm bitartean
neur ditzake luzean, isatsa barne;
batzuetan, ordea, metro eta erdi edo
metro bi ere izan ditzake. Suge ipurtarina eta oldarkorra da oso.
Edozein areriok enbarazu egiten
diolarik, gizakia ere tartean delarik,
berehala aurpegi ematen dio eta
bortizki kosk egiten. Gizakiak gogaitarazi orduko, aise saiatzen da kosk
egiten, eta tinko ekin ere: ez du
berehalakoan askatzen kosk egindakoa, irmoki eta bortizki oratzen dio
dena delakoari, oinetakoak, galtzak,
esku-makila, edota eskua atxikitzen

dituelarik ere; horrexegatik, laborariek ez dute batere gogoko suge


berde-horia.
Suge berde-horiaren koskada mingarria bada ere, ez da arriskutsua
inolaz ere; larruazalean zauritxo arin
batzuk baino ez ditu eragiten, lahar
artean gabiltzala egindako urratuen
oso antzekoak. Hatzen batean kosk
egiten badigu, eta eskua haren ahotik libratu nahi badugu, tentuz ibili
beharra daukagu sugearen astinaldi
bortitzekin, hortz apur bat gakodunak baitauzka.
Suge berde-horiren bat harrapatzen
badugu, berriz, guri kosk egiten
saiatzeaz gain, biziki ahaleginduko
da bere burua askatzen isatsa erabiliz zigor gisa.

160

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

161

SUGE ARRUNTAK (Kolubridoen familia)

HOMALOPSINOEN SUBFAMILIA

oin zientzialariak subfamiliatzat hartu zuen 1962an;


1967an, aldiz, familiatzat jo
zituen Underwood zientzialariak.
Homalopsinoek bereizgarri dituzte, besteak beste, bekokialde luze
eta estua izatea, eta ildodun hortzak masailezurraren beheko
aldean jarritakoak edukitzea.
Homalopsinoen familiakoa da,

hain zuzen, gure basoetan bizi


den Montpellierko sugea; Goin
jaunarentzat, ordea, Kolubridoen
subfamiliako beste kide bat baino
ez litzateke. Ikus daitekeenez,
bada, sistematikariak oraindik ez
dira ados jarri ofidioen sailkapenari dagokionean, eta nork bere
sistematikari atxikitzeko joera izan
ohi du.

162

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

163

164

165

SUGE ARRUNTAK (Kolubridoen familia)

MONTPELLIERKO SUGEA
(Malpolon monspessulanus)
KLASEA:
SUBKLASEA:
ORDENA:

Reptilia
Diapsidae
Squamata

FAMILIA:
Colubridae
GENEROA:
Malpolon
ESPEZIE: Monspessulanus

NOLA EZAGUTU?: Bi metroko luzera izatera hel daiteke ofidio hau. Bere
gorputza, subzilindrikoa, arrea, berdeska edo gris zilarkara da bizkarraldean eta horiska sabelaldean.
Gorputzaren aurrealdean, lepotik
bizkarraldea eta alboetara, orban ilun
bat du. Sabelaldea horixka du, baina
ezkaten erdialdean orban ilunak edo
apur bat jaspeztatuak izan ditzake.
Sabelalde horixka eta bizkarralde
arre-olibaren artean ezkata urdineko
lerro bat dute,eta bi ertzak orban beltzez. Ale gazteek kolore biziagoak
dituzte: bizkarraldea arrea, zeharka
zuri zikin edo hori argi batez orbanduta, ezpainetako ezkatak ozelo ziriz
apaindurik. Marrazki hori galdu egiten dute zahartzearekin batera. Buru
luzea du, eta ezpian gaineko ezkatak
betazalaren itxura.Hori dela eta,
ematen du espezie honek begirada
zorrotza duela. Bizkarraldeko ezkatak lauak dira.
BIOLOGIA: Daukan neurria daukalarik, suge ezinago zalua eta lasterra
da, zuhaixken gainera igotzeko gai
dena harrapakinen bila. Gainera, igerilari bikaina da.

Arratsaldeko azken orduetan, eguzkiak jada berotzeari utzi dionean eta


batik bat udaren amaiera aldera,
errepideetako asfaltoaren gainean
kokatu ohi da berotze aldera.
Udaberriko goiz hotzetan ere, errepide ertzera inguratzen da bere gorputzeko tenperatura erregulatzeko
asmoz; horrexegatik, autoek kolpatuta hiltzen da asko eta asko. Eguneko
ohiturak ditu. Euskal Herrian, martxoaren bigarren erdialdetik azaroaren
hasiera edo erdialdera bitartean
garatzen du jardun beteko aldia
Iberiar Penintsulan, aldiz, ez da
hibernatzera erretiratzen abendura
arte; aldi horretan, eguzkia gogor
berotzen hasten denean irteten da
sugea bere ezkutalekutik, eta inguruko leku eguzkitsuren batera hurbiltzen da, esaterako, harriren baten
gainazal leunera edota zuhaixkaenborren batera. Eta hantxe jarraitzen du, harik eta gorputz-tenperaturarik onena erdietsi arte; 18C-tik
hasi eta 34C bitartean ibili ohi ditu
gutxienekoak eta handienekoak.
Ofidio gutxi bezala, ezkutalekutik
ateratzen da euri handirik botatzen
ez duen egunetan edota haizeak

166

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

167

SUGE ARRUNTAK (Kolubridoen familia)

ahul jotzen duenetan. Udako egunik


kiskalgarrienetan,
tenperatura
35C-tik gora igotzen denetan,
eguerdi arte baino ez dihardu jardunean; gero, zuhaixka artean ezkutatzen da, edota arroka handien
azpian eta karraskariek lagatako
ezkutaleku sakonetan dituzten gordelekuetan. Orduan, jardunean ibili
ohi da ilunabar aldean ere.

Ugalketa. Maiatzaren amaiera aldera


eta ekainaren hasiera aldera parekatzen dira, eta orduan gertatzen da
estalketa. Gure basoetako nahiz
Europa osoko gainerako ofidioek ez
bezala, estalketa-prozesua nahi
erara eten dezake, eta gero edozein
unetan ekin diezaioke ostera, arren
hemipeneak leun eta argalak direlako.

Gorputza eta isatsa muturraren


kontra marruskatzeko ohitura du
Montpellierko suge ipurtarinak,
sudur-guruinetatik datorkion jariakin
fluido eta kolorge bat aplikatu ahal
izateko.

Obulazioa ekainaren lehendabiziko


hamabostaldian izaten da eskuarki;
arrautzak uztailean erruten dituzte,
bai karraskarien galerietan, bai harri
handien azpian. Errunaldi bakoitzean
4-14 arrautza inguru errun ditzakete

168

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

169

SUGE ARRUNTAK (Kolubridoen familia)

20 arrautza erruteraino, 19x55


mm-ko neurria dutenak eta 8-9
gramo bitarteko pisua.
Kumeak 45 eta 60 egun inguruko
sabelaldiaren ostean jaiotzen dira,
abuztutik irailera bitartean; gaztetxo
jaioberriek 23-27 cm inguru izaten
dituzte luzean. Mundu honetara jalgitzeko, berriz, babesleku izan duten
arrautza-oskola apurtzeaz gain, errunaldien kokaleku izandako lurzorua
hondeatu beharra daukate. Bizitasun
handikoak dira kumeak, berehala
oldartzen dira ingurumariak arakatzera eta lehendabiziko elikagaien

bila (edonolako larba, ornogabe eta


intsektuen atzetik).
Sugetxo jaioberriek hondo arre-berdexkako bizkarraldea ageri ohi dute,
puntu beltzez jositakoa; mozorro
aproposa, inondik ere, ehizatua ere
izan daitekeen ehiztari baten ehizalanetarako.
ELIKADURA: Oso handiak eta
zaluak direnez, beste suge batzuek
baino harrapakingehiago harrapatzen dute. Batez ere narrastiak ehizatzen ditu: gardatxoak, sugandilak,
hegoaldeko suge leunak, eta abar.

170

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

171

SUGE ARRUNTAK (Kolubridoen familia)

Era berean, zenbait mikrougaztun,


hegazti eta bere espezieko alde
gazteak ere ehizatzen ditu. Hazi
ahala, Montpellierko sugueak harrapakin handiagoak ehizatzen ditu:
ugaztunak eta muskerrak.
HABITATA:
Espezie
termofila
denez, mediterranear habitatetan
bizi da: basoberan sastraka artean,
eta soroetan harri artean (mahastiak, zereal soroak), sastrakak eta
harritzak euren burua ezkutatzeko
behar baitituzte.
HEDAPENA:
Eskailera-sugea
bezalaxe, Montpellierko sugea
Arabako Errioxan, Ebro ibaiaren

inguruetaneta Portillo mendizerran


bakarrik bizi da.
Iparraldean, Tolooko, mendilerroa
baino honantzago ere ikusi izan da,
Trebioko konderrian aipatu baitute.
Iberiar peninsulan oso hedaturik
dago, Bizkaiko itsasoko kostaldean,
hau da, Galiziatik Euskal Herrira
bitarteko kostaldean izan ezik.
Bere kopurua urria da eta hanhemenka agertzen da mahastietan eta
soroetan barrena, baita egoera
onean dauden zuhaixka eremuetan
eta muskerrak bizi diren soilune lehor
eta harritsuetan ere, animalia horiek,
karraskariekin batera, bere elikagai
nagusia baitira.
ARRISKUA: Ofidio hau,
goiko barailaren atzeko
aldean pozoindun guruinekin loturiko hagin ildaskatuak baditu ere, ezin
daiteke gizakiarentzat
arriskugarritzat jo, zeren
eta eraso egiten dion
gehienetan ez baitu lortzen haiek azalean sartzerik.
Hozka oso sakona denean bakarrik izan daiteke
arriskutsua gizakiarentzat, baina hori oso gutxitan gertatzen da, ofidioa
denbora luzez esku artean izan ondoren baino
ez. Ez dugu ezagutzen
suge honek pozoitutako
inor gure.

172

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

173

SUGE ARRUNTAK (Kolubridoen familia)

KOLUBRIDOEN SUBFAMILIA

olubridoen
subfamiliakoak
dira, hain zuzen, Lurreko
nahiz gure basoetako sugerik
gehienak bizi diren hamarretik
bost, hala nola: suge berde-horia,
iparraldeko suge leuna, hegoaldeko
suge leuna, Eskulapioren sugea eta
eskailera-sugea. Honako ezaugarri
hauek bereizten dituzte gainerakoengandik: hipofisi edo guruin pituita-

rio txikiagoa dute; alboetako sudurzuloak dauzkate; burua plaka zabal


eta erregularrez estalita dute; bizpahiru hortz ildodun dituzte, masailezurraren atzeko aldean; isats argal
samarra dute; gorputza apur bat
argaldu egiten zaie enborraren
erdialdetik hasi eta lepora bitartean;
ezkata gutxiago eta neurri aldakorrekoak dauzkate.

174

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

175

176

177

SUGE ARRUNTAK (Kolubridoen familia)

ESKULAPIOREN SUGEA
(Elaphe longissima)
KLASEA:
Reptilia
SUBKLASEA: Diapsidae
ORDENA:
Squamata

FAMILIA:
GENEROA:
ESPEZIE:

Colubridae
Elaphe
Longissima

NOLA EZAGUTU?: Eskulapioren


sugea zuhaitzetan bizi da, Euskal
Herrian eta Europan bizi diren ofidioetatik arinen eta azkarrenetakoa da.
Zuhaitz eta zuhaixken adarretara
igotzen da eguzkitan berotzera eta
ehizatzera. Gure inguruan bizi diren
sugerik handienetakoa ere bada,
batzuk bi metro luze izaten baitira,
isatsa barne; nolanahi ere, oro har
metro bat eta metro eta erdi luze
inguru izaten dira.

edo arre argia dute, oso uniformea,


eta sarritan orbaintxo zuriak dituzte
ezkata ertzetan. Indibiduo batzuk
beltzeskak eta griseskak dira, eta
beste batzuek lerro argiak edo ilunak
dituzte
gorputzean
zehar.
Sabelaldea horiska edo zuri-horiska
da indibiduo guztietan. Indibiduo
askok orbain iluna izaten dute garondoan, nahikoa antzemangaitza, eta
haren oinarrian bi orbain semilunar
horiska izaten dituzte.

Suge honen izen zientifikoak ongi


azaltzen du nolakoa den: Elaphe
generokoa da, eta grekerazko hitz
horrek ("laps") sendotasuna adierazten du (halaxe esaten zioten
antzinako greziarrek suge handiei);
espezie izena (longissima) latinezko
"longus" adjektiboaren superlatiboa
da, eta "oso luzea" esan nahi du.

Suge gazteen koloreak biziagoak


dira, ezpainetako ezkatak zuriak dira,
eta zerrenda beltzak dituzte begietatik ezpain-ertzeraino. Bizkarraldean
2-4 saldo orbain ilun dituzte; luzetara
eta paraleloan ageri badira, zeharretara zerrenda argiagoak izaten dituzte; hala ageri ez badira, aldiz, mosaiko erara taxuturik egoten dira, teselak txandakaturik daudela.

Suge handi eta liraina da; buru estu,


luze eta ongi definitua du, eta mutur
biribila. Begi biribilak ditu eta gorputzeko ezkatak leunak eta lauak dira,
eta sabelaldekoek ertz nabarmenak
dituzte alboetan.
Helduek bizkarralde arre-berdeska

Espezie honetako sugeek bizkarraldeko ezkatak 23 ilaratan jarrita izaten


dituzte, zeharretarako lerroan eratzen dutela; ezkaten goialdean puntutxo zuria dago. Denetara, sabelaldean 210-248 ezkata dituzte eta isatsean 60-90 bikote.

178

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

179

SUGE ARRUNTAK (Kolubridoen familia)

Eskulapioren sugea bizi den eremua


eztabaidagaia izan da betidanik ofidologoen artean. Batzuen ustez
Europako iparraldean bizi direnak
Tertziarioko erlikiak dira: orduan
Europako erdialdean bizi zen eta
geroago glaziazioek kliman eragindako aldaketek populazioak barreiatu zituzten. Beste batzuen iritziz
Europako iparraldeko populazioak
Europako erdialdera duela 3-4 milioi
urteko iparraldeko klima epel idorrak
hegoalderantz bultzatutako populazioen erlikia xerotermikoak dira. Eta
beste hipotesi baten arabera
Eskulapioren sugea izatez Europako
hegoaldekoa da eta apurka-apurka
iparrerantz egin du, klimak bide
eman dion tokietaraino; beraren bizieremuaren iparreko muga bat dator
mahastizaintzaren iparreko mugarekin. Eta badago laugarren hipotesia

ere, esaten duena Eskulapioren


sugea gizakiak berak lekualdatu
zuela beraren berezko eremutik
kanpo erlijioak bultzatuta, eta orain
zenbait tokitan bakarturik geratu
dela.
BIOLOGIA:Suge hau egunez aritzen
da, hots, espezie heliofiloa da, baina
hori gora-behera sentibera da beroarekiko, eta ondorioz batez ere goizean eta ilunabarrean aritzen da.
Atseginen duen tenperatura 26-30
C bitartekoa da, baina 35 C jasan
ditzake.
Martxo bukaera aldean neguko gordelekuetatik irteten dira (karraskariek
utzitako galeriak edo haitzetako zuloak izan ohi dira) eta hilabete eta erdi

180

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

181

SUGE ARRUNTAK (Kolubridoen familia)

jaten eman ondoren arrak eme bila


hasten dira. Arren jazarpena ikusgarria izaten da, eta estalaldia maiatzaren azkenetan izaten da. Emea estali aurretik, arrak buruan edo lepoan
ausikitzen dio, geldirik egon dadin.
Aste batzuk geroago, uztailean edo
abuztuko lehen egunetan, emeak 520 (gehienetan 5-9) arrautza erruten
ditu haitzen arteko zulo batean,
zuhaitz baten zuloan, harrizko horma
batean edo basoko zidorren batean;
arrautzak luzangak eta horiskak dira,
eta oskolean luzetarako ildaxka
meheak dituzte. Arrautzen tamaina
40-50 x 18-24 mm izaten da umeak
irten aurretixe, eta batez beste 10
gramoko pisua izaten dute.
Errun eta bi hilabete igarota, irail
aldean, umeak jaiotzen dira, 18-25
zentimetro luze. Munduratu eta bere-

hala hasten dira jaki bila; hasieran


intsektuak eta sugandilak jaten dituzte batik bat. Bizitzako lehen urtean
35 cm izan arte hazten dira. Bi urte
geroago heldutasun sexualera iristen
dira eta bizitzaren zikloan sartu eta
ugaltzeko gauza izaten dira.
ELIKADURA: Maiz, Eskulapioren
sugeak egunak eta egunak ematen
ditu zuhaixken adarretan barna. Adar
artean zoruan bezain ongi moldatzen
da sabelaldeko ezkaten taxuerari eta
ezkatok dituzten ertzei esker, gorputzak ukipen-eremu zabala du eta.
Zuhaixketan dabilenean, hegaztiak
eta haien habietako arrautzak eta
umeak harrapatzen ditu, bai eta
muxarrak, muskerrak eta sugandilak
ere. Lurgainean denetariko saguak,

182

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

183

SUGE ARRUNTAK (Kolubridoen familia)

satitsuak eta intsektuak (kilkerrak eta


matxinsaltoak) atzematen ditu. Jatun
handia da eta trebezia handiarekin
jotzen du erasoa. Harrapakinak tinko
estutuz hiltzen ditu, eta jarraian osoosorik irensten ditu, burutik hasita.
HABITATA: Narrasti honek landak,
hariztiak eta beraien ertzetako lurrak
hobesten ditu, eta halakoetan zoruan
zein zuhaitzen enbor eta adarretara
eguzkia hartzera igota aurki daiteke.
Galzorian dauden Espezieen Euskal
Katalogoan interes berezikoa dela
agertarazi da. Halaber, Eskulapioren
sugea maiz ibiltzen da huntzak eta
sasiak hartutako horma eraitsietan,

laborantzako sailen arteko palaxuetan eta landare ugariko troketan.


Europako toki batzuetan 2.000
metrotik gora bizi diren indibiduoak
aurkitu dira, esaterako Belasican
(Bulgaria), baina gure basoetan ez
dira hain gora igotzen eta 600 metrotik behera ibili ohi dira.
HEDAPENA: Espezie hau Europako
erdialdean eta Mediterraneoko ekialdean bizi da: Frantzia, Suitza,
Austria, Txekia, Eslovakia, Polonia,
URSS ohiaren hegomendebaldea,
Grezia, Sardinia, Espainiako iparraldea, eta Alemaniako toki batzuk.

184

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

185

SUGE ARRUNTAK (Kolubridoen familia)

Europatik kanpo Turkian eta Irango


iparraldean bizi da.
Euskal Herrian isurialde atlantiarrean soilik bizi da (Bizkaia eta
Gipuzkoa), isurialdeen mugatik kostaraino. Izan ere, espezie hau ez da
bizi alde lehor eta idorretan, hezetasuna maite du eta.
ARRISKUA: Eskulapioren sugea ez
da arriskutsua gizakiarentzat. Hala
ere, molestatuz gero erasokor jartzen da, eta horrelakoetan baliteke
haginka egitea, baina inoiz ere ez
eskailera-sugeak edo Montpellierko

sugeak bezain tinko eta luze.


Dena den, haginkada sendoa du, eta
beraren hortz meheak min ematen
dute azala urratzen dutenean.
Gehienetan kiribildu egiten da dagoen tokian (zuhaixka bateko adarra,
kasurako), eta bere burua defendatu
behar duenean kloakako guruinek
jariatzen duten likido kiratsa jaurtitzen du.
Zerbaitek eragozten badu zuhaitz
batik jaisten edo bertara igotzen ari
delarik, azalari atxikitzen zaio eta
burua ostentzen saiatzen da, baina
batzuetan adi geratzen da eta
masailezurrei eragiten
die zerbait jaten ari
balitz bezala.
Eskulapioren
sugeak
harreman handiak izan
ditu gizakiarentzat. Sarri
agertzen da istorioetan,
aztarna arkeologikoetan,
mitoetan eta naturari
buruzko azterlanetan,
eta
ezbairik
gabe
Europako sugerik ospetsuena
da.
Herpetologoek uste dute
antzina herri askok gurtzen zutela, Asclepiosen
(erromatarren
Esculapio) adierazgarria
baitzen, hots, greziarren
osasunaren jainkoarena;
haren makila magikoan
irudikatzen zuten, eta
gaur egun makila eta
sugea medikuntzaren
ikur bihurtu dira.

186

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

187

188

189

SUGE ARRUNTAK (Kolubridoen familia)

ESKAILERA SUGEA
(Elaphe scalaris)
KLASEA:
Reptilia
SUBKLASEA: Diapsidae
ORDENA:
Squamata

FAMILIA:
GENEROA:
ESPEZIE:

NOLA EZAGUTU?: Gorputz sendoa


du, gris horiska arrea, bizkarraldean
marra ilun pare bat duena, eta orbanik gabekoa sabelean. Burua zabala
eta sendoa du eta buztana motza.
Handia eta sendoa da suge hau, eta
erdiko luzera hartu ohi du.
Emea arra baino handiagoa da.
Araban metrotik gorako ale gutxi
ikusten da. Bizkarralde marroia du,
erabat uniformea, baina zaharrek
marrazki berezia dute: bi lerro ilun
paraleloan. Marrazki hori monotipikoa da, hau da, ale guztiek dute
marrazki bera. Bizkarraldeko lerro
horiez gain, ale gazteek zeharkako
barrak dituzte, eskailera moduan tarteka-tarteka jarrita. Zahartu ahala,
galdu egiten dituzte eskailera horiek.
Ale gazteek xake taularen erako
marrazkiez orbandurik izan dezakete
sabelaldea; zaharrek, berriz, sabelalde horixka uniformea dute. Hala ere,
ale zahar batzuek sabelaldeko ezkatetan orban marroi handiak izaten
jarraitzen dute. Gorputzaren erdialdean, bizkarraldeko ezkatak lauak
dira, 27 lerrotan banaturik.

Colubridae
Elaphe
Scalaris

Burua motza du, eta muturra zorrotza, aurpegian oso ezkata handia
duelako.
Bizkarraldean marrazki berezia dute
ale
gazteek
nahiz
zaharrek.
Horregatik, erraz ezagutzen dira, eta
beste espezieekin nahastezinak dira.
BIOLOGIA: Eskailera-sugea oso
erasokorra da eta, arriskutan sentitzen denean lehenengo momentuan
ihes egiten saiatzen bada ere, inguratuta dagoela ikusten duenean, txistu egin eta ezpairik gabe haginka
egiten du.
ELIKADURA: Askotarikoa: estutuz
hiltzen dituen hegazti txikiak eta
mikrougaztunak, tamaina ertaineko
sugandilak
HABITATA: Ofidio hau, gure lurraldean bataz beste metro bateko luzera

190

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

191

SUGE ARRUNTAK (Kolubridoen familia)

duena, zuhaixka-landarez estalitako


lur karedun edosilizeoetan eta eguzkiak sendo jotzen duen ingurune
harritsu eta malkartsuetan ibiltzen
da. Bertan karraskariak, hegazti txikiak eta narrastiak jaten ditu.

tzen da. Honen arrazoia da, batez


ere, mediterraniar giro beroetako
espeziea dela, Iberiar Penintsulan,
Frantziako hegoaldean eta Italiako
iparmendebaldean bakarrik bizi
dena.

HEDAPENA:
Eskailera-sugea,
indartsua, sendoa, bizkorra, arina,
artega eta oso lurtarra, espezie urria
da Araban. Bakar-bakarrik Arabako
Errioxako soro, mahasti eta artadietan eta Portilloko mendizerran aurki-

ARRISKUA: Harrapariren batek erasotzen duenean baino ez du erasotzen, eta horrelakoetan hozka egiten
du. Baina hozkak ez dio kalterik eragiten gizakiari, sugeak ez baitu
pozoirik.

192

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

193

194

195

SUGEGORRIAK (Biperidoen familia)

BIPERIDOEN FAMILIA
(Viperidae)

( S U G E G O R R I A K E TA K R OTA L O A K )

urrean bizi diren sugeetatik


biperidoak dira azken sortuak.
Hala ere, besteen aldean oraintsu sortuak izan arren, erabat zabaldu dira eta gaur egun Lurreko alderik
beroenetan, mendietan (are 300
metroko altueran), ordokietan, basamortuetan eta oihanetan bizi dira,
hain zuzen ere Afrika osoan,
Europan, Amerikan eta Asiako lurralde gehienetan.

direla. Horregatik, gaur egun biperidoen familian bi subfamilia bereizten


dira, Goin-i jarraituz: biperinoak
(Viperinae), sugegorriak biltzen
dituena, eta krotalinoak (Crotalinae),
krotaloak biltzen dituena. Hala ere,
Underwood sistematiko handiak
(1967) beste subfamilia bat gehitzen
die aurreko biei: atraktaspidinoak
(Atractaspinidae).

Dauden 187 espezieak 17 generotan


sailkatzen dira; sugeok ilunabarra
eta gaua dituzte maite eta batez ere
karraskariak jaten dituzte, baina
baita anfibioak, hegaztiak eta intsektuak ere.

Gorputz beroak

Familia honetako espezierik handiena krotalo mutua da (Lachesis


mutus), "basoetako izua" ere esaten
zaiona, 3,60 metro luze izanik
Lurreko suge pozoitsurik handiena
baita.
Lehenago biperidoak ordena batean
sailkatzen ziren eta krotaloak beste
batean (krotalidoak), baina duela
hamarkada batzuetatik hona adituek
ez dute onartzen zatiketa hori, egiaztatuta baitago bi taldeak sugegorriak eta krotaloak- oso antzekoak

detektatzeko gauza
Sugegorriek ez bezala, krotaloek
kriskiti-sugea barne- erretinako
begi-nerbioak makila itxuran bilduta
ditu eta sudur-zuloen eta begiaren
artean hobitxo moduko organo termorrezeptorea; organo horri esker
giroa baino epelago dauden gorputzei antzeman diezaiekete, hau da,
odol beroko animaliak detekta ditzakete, beraien ohiko harrapakin direnak.
Herpetologoek egindako azterlan
askok adierazten dute sugegorriek

196

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

197

SUGEGORRIAK (Biperidoen familia)

eta lehoinabar-sugeak ere (Elaphe


situla, Grezian, Italiako hegoan eta
Turkian bizi da) antzeko organoa
dute, baina askoz txikiagoa,
Jacobson-en organoaren osagai
gisa.

Buru triangularra,

gorputz-enbor sendoa
Gorpuzkerari bagagozkio, biperidoen
burua triangularra da, lepotik ongi
bereizia, gorputz-enborra sendoa da,
eta isatsa laburra eta askotan ora-

tzailea. Begi-ninia bertikala da espezie gehienetan.


Goiko masailezurra oso laburra da,
eta bertan, babes-maginen barruan,
letagin ildodun makurrak dituzte.
Aurreko letaginak luzeagoak eta eraginkorrak dira eta atzekoak, aldiz,
oso txikiak dira eta besteen ordezkoak dira, hausten edo jausten direnerako.
Hortzak oso mugikorrak dira buruko
hezurren eta muskuluen joko konplexuari esker; sugea atsedenean dagoenean, ahoko barrunbean luze jarrita
edukitzen ditu, punta atzera begira.
Letaginak buruko alboetan dauden bi
guruinekin konektaturik
daude; espezierik handienetan guruinok gizakiaren erpuru-muturraren bestekoak izaten
dira. Guruinak mintz
meheaz jantzita daude
eta inguruko muskuluen
uzkurdurak barruko sustantzia jariarazten du.
Mistoak dira, mukutsuak, eta gingilez eraturik; gingilen barrunbean
zelulek sortzen duten
pozoia
biltzen
da.
Pozoia glizerinaren dentsitate berekoa da; aratza izaten da, eta kolore
desberdinekoa espeziearen arabera, gehienetan hori-berdeska izaten
bada ere; odolari kalte
egiten dioten sustantzia
ugari izaten ditu.

198

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

199

SUGEGORRIAK (Biperidoen familia)

BIPERINOEN SUBFAMILIA

(Viperinidae)

iperinoen subfamilian (benetako


sugegorriak) 43 espezie daude;
haietatik zazpi Europan bizi dira
eta bi Euskal Herrian: sugegorri kantabriarra eta Aspis sugegorria. Suge
hauen gorputza nahikoa astuna da,
isatsa laburra da eta burua triangularra; bizkarraldeko ezkatek karena handiak dituzte. Buruko goialdeko ezkatak
zatikaturik daude, begiak txikiak dira
eta begi-ninia bertikala. Suge askotan
ez bezala, uzki-plaka ez dago zatiturik.
Sugegorriak lurgainean bizi ohi
dira, baina espezie batzuk harrietan
edo sasietan gora igotzen dira
aldizka, eta batzuek igeri ere egiten
dute. Denak aritzen dira egunez,
baina gehienek gaua hobesten dute
udan, tenperatura handiek ahalbideratzen dienean.
Inork eragotzi ezean, Europako ia
espezie guztiak aritzen dira nahikoa
geldo. Normalean, aterpeko tokiren
batetik ehizatzen dute, ondotik
pasatzen den animaliari (ugaztuna
bada) kosk eginez; gero, harrapakina hil ondoren, usaimenaz baliatzen dira atzemateko.
Harrapakina hegaztia edo narrastia
bada, ez dio alde egiten uzten eta
hil eta berehala irensten du.
Ugaztun-ehizan ari denean, ez du
inolako nekerik izaten haien gordelekuetan sartzeko.

Bibiparoak
Espezie gehienetako umeak erabat
garaturik jaiotzen dira (batzuetan
hogei ume izaten dira), baina
batzuek arrautzak erruten dituzte,
esaterako ekialdeko sugegorriak (V.
labetina). Emea estali baino lehen,
lehian ari diren arrek borroka-dantza
egiten dute: gorputza jasotzen dute
eta elkarri bultzaka jarduten dute
harik eta batek, ahulenak, amore
eman arte. Bizkaian ez bezala,
Europako iparrean, klima gogorra
izaki, sugegorriek bilduta hibernatzen dute. Aspis sugegorria hibernatzen eta ugaltzen den lurraldetik
beste batzuetara joan ohi da ugaltzera, baina ez oso urrun, kilometro
bateko bidea asko jota. Animalia
hauei beldur handia diegu, baina
egiatan ez dute erasotzen zerbaitek
eragotzi edo izutu ezean.
Sugegorri espezie batzuek ezaugarri
oso nabarmenak dituzte eta erraz
ezagutzen dira. Beste batzuk, ostera,
ez dute itxura zehatzik eta erraz
nahas daitezke beste suge batzuekin, are adituek ere; beraz, horrelakoei hobe heldu ez.
Adibidez, eta harrigarria bada ere,
A.M.C. Dumeril (1764-1860) frantziar
naturalista
ezagunak
behin

200

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

201

SUGEGORRIAK (Biperidoen familia)

Europako sugegorri bati (V. berus)


eskuaz oratu zion Senart basoan
suge biperakara zelakoan, eta haginka egin zion.
Sugegorria identifikatzeko ondoko
ezaugarri hauek izan behar dira kontuan: itxura orokorra, muturraren perfila (laua, goranzkoa edo sudur-adarrarekin), buruko goialdeko ezkaten
irudia eta, ahal dela, tamaina (txikiak), edo bestela buruko ezkaten
beste ezaugarri batzuk (erdiko ezkatak
txikiak
izaten
dira...).
Eragozpenik sortzen ez bazaie,

xehetasun horiek erraz azter daitezke largabisten bidez.


Herpetologiaren ikuspegitik, familia
honetako sugeen gorputz-ezaugarri
bereizgarriak ondokoak dira: palatinoen gainean ez koanarik ez masailprozesurik ez izatea; atzeko hipofisia, aho-muskulua eta trakea-birika
izatea; Vidian ildoaren etendura, burmuineko
foramena
behatzeko
modua ematen duena. Azkenik, suge
biperinoen erretinako nerbio-optikoak makila eta kono gisara biltzen
dira.

202

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

203

204

205

SUGEGORRIAK (Biperidoen familia)

SUGEGORRI KANTAURIARRA
(Vipera seoanei)

KLASEA:
SUBKLASEA:
ORDENA:

Reptilia
Diapsidae
Squamata

FAMILIA:
GENERO:
ESPEZIE:

NOLA EZAGUTU?: Esan bezala,


1976. urtean H. Saint Girons eta R.
Duguy naturalista frantziarrek egin
zituzten azterlan ekologiko, morfologiko, kariologiko eta zoogeografikoek
espeziea zela argitu zuten. Izen zientifikoan seoanei erantsi zen V.I.
Seoane herpetologo portugaldarraren omenez.
Sugegorri kantauriarra (Vipera seoanei) 60 zentimetro luze izan daiteke,
baina batez beste indibiduo gehienak
45-50 zentimetro luze izaten dira;
gorputz sendoa du eta isats mehea;
isatsa luzeraz gorputz osoaren zortzirena edo izaten da eta arrena
emeena baino luzeagoa izaten da.
Buru txikia du eta mutur laua. Begininiak bertikalak dira; irisa argia da,
baina behealdean zerbait iluntzen
da.
Bizkarraldeko hondoko kolorea arre
argia, arre iluna edo grisa da, eta
erdian jarraikako zerrenda du sigisagan, Europako sugegorrienaren
baino zabalagoa. Zerrenda horren
sigi-saga ez da oso handia eta ia beti

Viperidae
Vipera
Seoanei

dira beltzak. Behealdea grisa edo


beltza izan ohi da. Indibiduo batzuk,
ez gutxi, melanikoak edo melanotikoak izaten dira, eta arre-berdeskak
edo arre-horiskak ere ez dira bakanak. Oro har, arrak eta emeak berdinak dira kolorez, baina eme batzuk
arre-horiskak izaten dira, buruan
zerrendak izaten dituzte eta bizkarraldean eta alboetan orbain arregorriskak.
Emeak baino handiagoak diren arrak
ikusi izan dira, baina aparteko
kasuak dira.
Gorputzaren erdialdean, bizkarraldean 21 ilara ezkata karenatu ditu,
sabelaldean 128-153 inguru eta isatsean 24-42 pare. Begien inguruan
ilara bat ezkata izaten dute, eta
batzuek bi.
BIOLOGIA: Sugegorri kantauriarra
egunekoa eta oso zuhurra da, bai eta
lurgainekoa eta sedentarioa ere, eta
ez du ostera handirik egiten batetik
bestera. Ia bizitza osoa ematen du

206

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

207

SUGEGORRIAK (Biperidoen familia)

bere gordelekutik gertu, landare artean ezkutaturik.


Udaberrian eta udan egun osoan
aritu ohi da (hotz handia dagoenean
izan ezik), baina bero handiegia
dagoenean, udan batik bat, goizean
goiz irteten da eta eguerdian itzultzen da gordelekura, eta bertan egoten da arratsaldean giroa zerbait
freskotu arte; ondoren, ilunabarrean
eta gaueko lehen orduetan goizean
bezala aritzen da berriro.
Atsegin du belartzan ezkutaturik
berotzea, zelatan, animaliaren bat
noiz harrapatuko. Berarentzat tenperatura egokia 24-32 gradu bitartekoa
da, eta denetan hoberena 28 C.

Eguzkiak indar gutxirekin jotzen


duen egunetan eremu harritsuetan
etzaten da, beroa biltzeko.
Martxoaren azken egunetatik (neguko lozorrotik itzarrita) urrira edo azarora bitartean izaten dira aktibo, urteko klimaren eta bizi den tokiaren arabera. Esaterako, Bizkaian eta
Gipuzkoan bizi direnak Arabako
ordokiko ekialdeko muturrean bizi
direnak baino lehenago biltzen dira
euren gordelekuetara negua igarotzera: haiek urriaren erdi aldean eta
hauek azaroaren hasieran. Urte
beroetan, udan lehortea eta neguan
giro epela daudenean, batzuetan
lozorrotik itzartzen dira urtarrileko eta
otsaileko egun eguzkitsuetan.

208

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

209

SUGEGORRIAK (Biperidoen familia)

Martxoaren azken egunetatik maiatz


hasierara bitarteko epealdian bikoteak sortzen dira eta estalketak izaten
dira, arrak euren artean borroka erritualetan aritu ondore: gorputza jaso
eta elkar bultzatzen dute, ahulenak
atzez egin arte. Batzetan, arrak berriro estaltzen du emea irail azkenetan.
Obulazioa maiatz azkenetan edo
ekain hasieran izaten da; emeen
ziklo sexuala bi urtekoa da, batzuena
urtekoa bada ere.
Aspis sugegorria bezala, sugegorri
kantauriarra ere obobibiparoa da.
Emea irailean erditzen da eta umaldi
bakoitzean 4-10 ume izaten dira;
nolanahi ere, gehienetan 5 edo 6 iza-

ten dira. Umeak 10-17 zentimetro


luze izaten dira jaiotzean eta 4-6
gramo izaten dituzte.
Umeak abuztuaren azken egunetatik
urriaren hasierara bitarteko epealdian jaiotzen dira, amaren sabelean
bizpahiru hilabete hazi ondoren,
udako klimaren arabera: uda beroa
denean erditzea arinago izaten da,
eta atzeratu hotza denean.
Helduak urtean bi aldiz mudatzen
dute azala, arrek maiatz azkenetan
edo ekain hasieran eta abuztuan edo
irail hasieran, eta emeek lehenengo
ekain azkenetan eta bigarrenez
abuztuan edo irail hasieran. Gazteek
hiru aldiz aldatzen dute.

210

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

211

SUGEGORRIAK (Biperidoen familia)

ELIKADURA: Umeak txiki-txikitatik


balia daitezke euren pozoiaz eta
batez ere sugandilak eta musker
umeak jaten dituzte; sugegorri helduek,aldiz, saurio handiagoak, ugaztunak (karraskariak batez ere), anfibioak (igelak eta arrabioak) eta
hegazti txiki eta ertainak ehizatzen
dituzte.
Sugegorri kantauriarraren ehizametodoa gainerako biperidoena
bezalakoa da. Harrapakina hautatu
eta geldiro hurbiltzen zaio, edo zelatan itxaroten dio, eta gertu duenean
gorputzaren aurrealdea ziztu bizian
aurreratu eta haginka egiten dio.
Pikatxoiak lurrean sartzean egiten
duen mugimenduaren antzekoa eginez, letaginak sakon-sakon sartzen

ditu biktimaren haragian, eta gero


atzera egiten du azkar. Pozoiak
azkar egiten die kalte harrapakinei,
eta berehala erortzen ez badira,
ausiki eta luze gabe ez dira gauza
izaten euren burua defendatzeko.
Hortik dator sugegorrien biktimak
haien begirakuneaz besterik gabe
liluraturik geratzen direla dioen elezaharra. Batzuetan, harrapakinak
zerbait urruntzea lortzen du, baina
sugegorriak erraz aurkitzen du bere
usaimen zoliaz. Harrapakina hilda
dagoela egiaztatu ondoren, irentsi
egiten du.
HABITATA: Habitat bero eta hezeak
ditu atsegin, batez ere landazabalak,

212

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

213

SUGEGORRIAK (Biperidoen familia)

eta hauetan larre-bazterrak batik bat,


sasiek hartutako lubiziguneak eta iratze-landak. Halaber, harizti eta pagadietan ere bizi da,itsaso mailatik
1.200 metroko garaieraino.
Ugaria da Bizkaian eta Gipuzkoan,
bere zuhur-azturei esker ondo egokitzen da eta gizakiokin bizitzera.
Landetan, egur-multzoetan, harrizko
hormetan eta landaretza txiki eta
ugariko
tokietan
ikusten
da.
Sugegorri espezie hau oso loturik
dago landaretzari.
Araban sugegorri kantauriar oso
gutxi bizi dira (Ordokiko ekialdeko
muturrean), eta gainera gizakiok presio handia egiten diegu, haien berezko habitatak aldatu eta laborantzasolo estentsibo bihurtzen ari baikara.

Horrez gainera, lurralde horren ingurune-ezaugarriak ozta-ozta jasan


ditzake espezie honek, eta horrenbestez argi dago orain arte bezala
iraungo badu, basoak eta lehengo
habitatak artatu beharko ditugula.
Bizi den leku batzuetan nahikoa
ugaria bada ere (Bizkaia, Gipuzkoa,
Asturias, Kantabria), oro har toki
jakinetan baizik ez da ageri, eta
beraz Europa osoan babestu beharreko espezie endemikotzat jo daiteke.
HEDAPENA: Sugegorri kantauriarra
Iberiar penintsulako espezie endemikoa da: Kantaurialdeko mendilerroan soilik bizi da, Portugaleko
iparretik Nafarroaraino. Pirineoetako
Frantziako aldean ere bizi da.

214

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

215

SUGEGORRIAK (Biperidoen familia)

Euskal Herrian, kostatik (Bizkaia eta


Gipuzkoa) Arabako erdi alderaino
bizi da, isuralde-mugaz haraindiraino. Araban, hegoaldean baizik ez da
falta, gainerako eskualde guztietan
badago: Urdua, Ordokiko ekialdeko
muturra, Izarra, Murua eta Gasteiz.
ARRISKUA: Sugegorri kantauriarra
oso izukorra da eta aski du arriskuzantzuren bat sumatzea landaretzan
barna ihes egiteko. Gutxitan jotzen
du erasora norbaitek eragotzi, heldu
edo xerkatu ezean. Sugegorri honen
pozoiaren toxikotasuna aspis sugegorriarenaren erdia edo da. Gure
lurraldean udan izaten dira sugegorri-ausikiak beronek egiten ditu.
Sugegorri honen haginkadaren
larritasuna gorputzeko atalaren ara-

berakoa da (pozoia zain asko dauden tokian edo zainean bertan ziztatuz gero, hark azkarrago sortzen
ditu ondoreak), bai eta erasoa
jasaten duen indibiduoaren sendotasunaren
araberakoa
ere.
Pozoiaren lehenbiziko zantzua min
haginkada izan den tokian handia
izatea da; gero inguruko haragia
hanpatu egiten da, eta hanpadura geroago eta gehiago zabaltzen
da. Ordu batzuk igarota, gorputz
osoa ukitzen duten fenomenoak gertatzen dira: buruko mina, goitikoak,
beheranzkoa, arnasa estutzen da
eta pultsua irregular bilakatzen da.
Oro har sugegorri kantauriarraren
haginkadak gizakioi kalte handirik
egin ezin badigu ere, batzuetan
haurrak, zaharrak eta gaixoak hiltzeko zorian gerta daitezke egin
beharrekoa sasoiz egin ezean eta
pozoia zainean isurtzen bada.

216

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

217

218

219

SUGEGORRIAK (Biperidoen familia)

ASPIS SUGEGORRIA
(Vipera aspis)
KLASEA:
ORDENA:
SUBORDENA:

Reptilia
Diapsidae
Squamata

FAMILIA:
GENERO:
ESPEZIE:

NOLA EZAGUTU?: Aspis sugegorriak buru zabala eta triangeluarra


dauka; gorputza, berriz, lodi samarra. Isats txiki eta mehea du, gorputz
osoaren zortziren edo hamarren bat

Viperidae
Vipera
Aspis

izango dena luzean. Gorputzak ez


dio 70 cm-tik gora hartzen, nahiz eta
eskuarki 60 cm inguru izan ohi
dituen. Arrak emeak baino gehiago
hazten dira.
Muturrak gorantz egiten
dio argi eta garbi, baina
ez dauka sudur-adarrik
Lataste sugegorriak ez
bezala. Begi-ninia bertikala du.
Kolore aldakorra izan ohi
du. Eskuarki, ordea, kolore arre-gorrixka edo olibakolorea ageri ohi du bizkarraldean, sigi-saga ilun
batek
zeharkaturikoa;
makina bat aletan, ornolerro mehe bat baino ez
da marra bihurri hori,
zirrinta etenez tartekaturikoa. Beheko aldea grisaxka edo belzkara du; gazteengan argixeagoa izan
ohi da. Isatsaren beheko
aldea,
berriz
arrek
emeek baino luzeagoa
izaten baitute beti, horixka edo gorrizta dute.

220

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

221

SUGEGORRIAK (Biperidoen familia)

Gorputzaren erdialdean, bizkarezkata karinatuen 21 ilera ditu,


sabel-ezkatez osaturiko 133-169
inguru eskuarki 135-159 ilara bitartean eta 27-50 ezkata subkaudal
pare inguru. Suge-orratzek ez bezala, uzki-aurrealdeko ezkata oso-osorik dauka.
BIOLOGIA: Lurreko espeziea da
Aspis sugegorria, egunez jarduten
duena; egun-argiko lehendabiziko
eguzki-izpiekin batera ateratzen da
gordelekutik, harrien gainean jarri eta
eguzkia hartzera. Ordurik jorienak
edo jarduera handienekoak 8:00eta-

tik 13:00etara izan ohi ditu, uda


garaian; udako egun horietan 20-33
bitartekoa izaten da giro-tenperatura.
Aspis sugegorriaren jardun beteko
aldiari buruz egindako hainbat herpeteologia-ikerlanetatik ondoriozta daitekeenez, suge horietatik %90 edo
%100 ezkutalekuetatik kanpo egoten
dira bolada horretan; gehienak
%80 atseden hartzera erretiratzen
dira, eta 19:00etatik 20:00etara bitartean irteten dira berriro, baldin eta
lurzoruko tenperatura ez bada 17
gradutik beherakoa. Gau-giroa atsegina bada eta tenperatura ez bada
15 gradutik beherakoa, ehuneko txiki
batek %15, gutxi gorabehera aire
zabalean irauten du 20:00etatik goi-

222

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

223

SUGEGORRIAK (Biperidoen familia)

zaldeko 5:00etara; alegia, eguneko


jarduna dagokie hein batean, baina
goizaldeko 5:00etatik 8:00etara
ezkutalekuetan gordeta egoten dira
ia denak.

Eskuarki, ar helduek 10-15 egunen


buruan irteten dute sortasunean iraunarazten dieten gordelekuetatik; ar
emeek, aldiz, 20 egunen buruan
edota hilabete barru irteten dute.

Udazkenaren zati handi bat eta negu


osoa lozorroan ematen du, kofaguneetan ezkutaturik; ale ugari bildu ohi
dira zuloguneetan. Tarteka, halere,
egun eguzkitsuetan batik bat, neguko atsedenaldia eten egiten du eta
arrokaren baten gainean jarri ohi da,
giro gozoaz gozatzeko, betiere aire
zabaleko substratuaren tenperatura
25-27 gradu bitartekoa bada.

Gorputz-tenperaturarik onena, 29Ckoa dute; alabaina, 37C-ko tenperaturak ere jasateko gai dira.
Jardunean irauteko, berriz, 11C-koa
da jasan dezaketen gutxieneko tenperatura; behin zeropetik gradu bi jaitsiz gero, hil egiten dira.
Emeak arrak baino zorrotzagoak dira
tenperatura-baldintzekiko, 2-5 gradu

224

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

225

SUGEGORRIAK (Biperidoen familia)

inguru gehiago eskatzen baitituzte.


Martxoaren amaiera aldetik maiatzaren hasiera bitartean dagokie beroaldia sugegorriei. Klima-baldintzek
halakorik ahalbidetzen badie, irailean
ere gara dezakete ostera sexu-jarduna.
Arren sexu-zikloa urterokoa da; emeena, berriz, urte bat eta hiruren artean ibil daiteke jirabiraka, dagokien
fisiologiaren eta bizilekutzat duten
inguruneko ezaugarri bioklimatologikoen arabera. Horrexegatik, udaberri
oro, parekatu eta ugaltzen diren
emeak agertzen dira batetik, eta,
bestetik, parekatu arren ugaltzen ez
direnak, eta baita parekatzen ez direnak ere. Hala, bada, sugegorriak

urtero, urte biz behin edota hiru urtero erditzen dira.


Borroka-erritoen eta estalketaren
ostean, arrak herrari samar ibili ohi
dira, baina eme ernalkorrak sedentarioagoak izaten dira.
Animalia bibiparo edo bizierruleak
dira; alegia, enbrioiak emeen sexuorganoaren hodian garatzen dira
oso-osorik, eta hiruzpalau hilabeteko sabelaldiaren ostean jaiotzen dira
kumeak, 4-10 inguru.
Enbrioiek oxigenoa behar dute garatu ahal izateko, baina obulu-bideetan
ez dabil oxigenorik aske inguruneko
beste narrasti batzuek errundako
arrautzetan gertatuko litzatekeen

226

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

227

SUGEGORRIAK (Biperidoen familia)

bezala; enbrioiek amaren odol-zirkulaziotik eskuratzen dute oxigenoa,


kapilar-sarearen bitartez.
Egoera horren ondorioz, sugegorriek karena-mota oso xumea garatzen dute, amaren eta enbrioiaren
odol-basoak elkar lotzeko balio duen
egitura baino ez dena.
Dena den, alde handia dago oraindik
horrelako egituraren eta ugaztunen
karenaren artean. Izan ere, ugaztunek obulu txikia daukate, bitelo elikatzailerik gabea, eta hortaz karenak
hornitu behar du elikagaiez enbrioia.

Sugegorrien arrautza, aitzitik, elikagai gehiagoz osatuta dago, eta ur eta


oxigeno trukea erraztea litzateke,
soil-soilik, jatorrian sortzen den karena horren zeregina.
Kumeak amaren barrenean sortzen
direnez gero, eta arrautzaren bildukina kaltzifikazio-arrastorik gabeko
mintz finek bakarrik osatzen dutenez,
arrautzaren azala edo oskola ofidio
obiparoek jaio aurretik ezpainetan
izaten duten protuberantzia edo irtenunea deiturikoa ez da behar bezala garatzen Aspis sugegorrien kumeengan, desagertu barik enulduta

228

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

229

SUGEGORRIAK (Biperidoen familia)

ageri baita hein batean eta beherantz


begira; kokapen horretan ezin dezake dagokion zeregina bete, bestela
lesioak eragingo bailituzke amaren
obulu-bideetan.
Kume jaioberriek 17-21 cm bitarteko
luzera izaten dute, eta 6-9 gramo
inguruko pisua. Sortzetik eurekin
izan ohi dute pozoi-mekanismoa ere;
kumeen koskadak, ordea, ez du helduenak bezain gogor inokulatzen.
Jaio orduko bizitzen hasteko behar
bezala prestatuta izaki, berehala
banantzen dira amarengandik, eta
gordelekuren batean babesten dira,
bizitza zeharo independente eta
burujabe bati ekin ahal izateko; jaio

eta ordu gutxira egiten dute lehendabiziko muda. Bizitzako lehen bi urteetan sugandilak baino ez dituzte
harrapatzen.
Egiaztatu ahal izan denez, ingurune
hezeetan, eremu zabal eta eguzkitsuetako zuhaitz-enbor etzanetan
gora igotzen dira eme kumedunak.
Arrek hiruzpalau urteren buruan
erdiesten dute sexu-heldutasuna.
Emeek, aldiz, urtebete edo bi geroago lortzen dute, lauzpabost urterekin
edo; lehendabiziko sabelaldia, berriz,
euren bizitzako seigarren edo zazpigarren urtean izaten dute. Bizitzaluzera, ez da izaten 14-15 urtetik
gorakoa.

230

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

231

SUGEGORRIAK (Biperidoen familia)

Egiaztaturikoaren arabera, Aspis


sugegorriak hibridoak ere sor ditzake, sugegorri sudurluzearekin eta
sugegorri europarrarekin parekatzearen ondorioz.
Obobibiparo edo bizierrule izatearen
onurak
Obulu-bideetan albumen-guruinik ez
edukitzeak bultzatu ditu sugegorriak,
hein batean, obobibiparo edo bizierrule izatera. Fluido amniotikoaren
osagaietako bat izaki, hegaztiek eta
narrasti askok substantzia horri
esker babesten dituzte enbrioiak
deshidrataziotik. Horregatik, ingurune lurtarretan jarritako arrautzak eta
behar beste albumen edo zuringorik

ez dutenak, hezetasun-maila egokia


duten inguruneetan utzi behar dira,
ura arrautza-oskol iragazkorraren
bitartez sar dadin.
Albumen-guruinik ezean, sugegorriek euren obulu-bideetan garatzen
utzi behar izan diete oso-osorik
enbrioiei ezinbestean.
Horrela begiratuz gero, badirudi obibiparo izaera gabezia baten ondorioa
dela, baina kumeen biziraupenerako
moldaeratzat ere har daiteke.
Ezbairik gabe, eta egiaz, ugaztunek
emandako aurrerapauso garrantzitsua izan da, narrastiengandik hasita
garaturiko bilakaera horretan; betiere
gorputzeko tenperatura erregulatze-

232

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

233

SUGEGORRIAK (Biperidoen familia)

ko duten ahalmenak baldintzatuta,


horri esker askoz hobeto babes baititzakete kumeak kanpoko tenperaturetatik.

beste ezein narrastik bizirik iraun


ezingo lukeenetan.

Obibiparoa delako, hain zuzen, hotza


nagusi duten klima, altitude, eta latitudeetako lekuetan bizitzera moldatuta dago Aspis sugegorria, alegia

ELIKADURA:Teorikoki, sugegorriak
elikagai-kopuru jakin bat behar du
astero daukan pisuaren %6,
zehatz-mehatz; horregatik, 4-10

234

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

235

SUGEGORRIAK (Biperidoen familia)

egunetik behin elikatu beharra


dauka, betiere harrapakinaren neurriaren arabera 7-28 gramo bitartekoa.
Mikrougaztunak karraskariak eta
satitsuak bezalako ugaztun xeheak
ditu biktima nagusi; hurrengo, saurioak muskerrak eta sugandilak eta
hegaztiak. Zelatan egonez ehizatzen
du; leku estrategikoetan kokatzen da
eta isil-gordeka itxaroten du harrapakina noiz agertuko. Ugaztunen bat
azalduz gero, kosk egin eta ihes egiten uzten dio; aurki, ordea, bila abiatuko zaio atzetik, bere mihi kimiotaktilari jarraiki. Behin aurkitu ondoren,
burutik ekiten dio eta oso-osorik
irensten du. Harrapakina musker txiki

bat baldin bada, ez du berehalakoan


askatzen.
Alderatzen hasiz gero, nonbait gazteak helduak baino gehiago elikatzen
dira, eta ar helduek batik bat maiatzetik irailera bitartean harrapatzen
dituzte harrapakinak.
HABITATA: Batik bat Europako
Erdialdeko hegoaldean ageri den
espeziea da. Eremu akzidentetsuak
ditu habitat gogokoen, arroka ugariz
eta han-hemenka sakabanaturiko
zuhaixkez horniturikoak, mendimazela eta trokarte eguzkitsuak,
edota klima mediterraneoa duten

236

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

237

SUGEGORRIAK (Biperidoen familia)

lekuetan egon ohi diren harri lehorreko murruak; horrexegatik, Euskal


Herriko hegoaldean zehar hedatzen
da. Altitudea aise jasan dezakeen ofidioa da, noizbehinka 2.900 metrotik
gora ere aurkitu izan da zenbait ale.
Urzalea ez bada ere, igerilari trebea
da; ibaiak eta putzuak igerian zeharkatzeko gai da eta primeran moldatzen da uretan.
HEDAPENA: Euskal Herrian ondoko
lekuetan aurki daiteke: Nafarroan eta
Araban, hasi Urdua mendatetik eta
Entzia mendizerraraino, Gasteizko
mendietan, Ebro aldean; ez da
ageri, baina, Arabako lautadan, eta
Arabako Errioxan ere oso urria da.
Bizkaian eta Gipuzkoan, berriz,

Seoaneko sugegorria bizi da, Aspis


sugegorriaren ahaidea. Egindako
aurkikuntza eta ikerketetan egiaztatu
ahal izan denez, menditar izaera du,
500-1.500 m-ko altitudeetan aurkitu
baitira alerik gehienak. Aspis sugegorria Europako mendebaldean eta
erdialdean ageri da, hasi Iberiar
Penintsulatik eta Alemaniaraino non
oso ugaria baita Oihan Beltzean,
Suitzan eta Italian, eta hegoaldean
Siziliaraino bitartean.
ARRISKUA: Euskal Herrian bizi
diren ofidioetarik arriskutsuena da
Aspis sugegorria, Seoaneko sugegorria bera baino askoz ere arriskutsuagoa, darabilen pozoia ere bi aldiz
toxikoagoa delako.

238

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

239

Sugegorriak (Biperidoen familia)

Dagokion izen zientifikoak ederki


adierazten du biologia-ezaugarri
hori, Bipera generokoa baita; bipera
izena latinetik dator eta sugegorria
esan nahi du. Aspis, berriz, espezie-izenari dagokio; grekotik eratorritako hitza da eta suge pozoitsurik
behinena adierazi nahi du.
Dena den, ez da animalia oldarkorra, edozein unetan erasorako prest
dagoen horietakoa; aitzitik, izaera
otzan eta barekoa da. Izua eta iheskorra da, eta eskuarki, ihes egiten
dio gizakiari; zenbaitetan, enbarazu egiten diotenean ere, ez du inolaz ere erantzuten. Hala eta guztiz
ere, beroaldian dauden ar helduek
eta eme ernalkorrek aiseago kosk
egin ohi dute, baldin eta enbarazu
egiten bazaie. Bere burua inguratuta dakusanean baino ez du hartzen
babes-jarrera, aurkariari erasorako

burutazioa burutik kentzeko mekanismo gisa-edo; erasotzaileak bere


asmoan tinko badirau, ordea, kosk
egiten dio azkenean. Nolanahi ere,
mugimendu baldar eta mantsokoa
da. Aho-sabaiaren aurreko aldean
betortz bi dauzka, nahi erara zabal
eta toles ditzakeenak; koskada
bakoitzean, 6-30 miligramo bitarteko pozoi-dosia inokulatzen du.
Pozoi hori hemotoxikoa da eta aldaketak eragiten ditu odol-koagulazioaren orekan, bai kosk egindako leku
jakin horretan bai gorputz osoan
oro har. Aspis sugegorriaren koskadak ez du ondorio hilgarririk, baina
darabilen pozoia Seoaneko sugegorriak erabiltzen duena baino bi
aldiz toxikoagoa da eta sugegorri
europarrarena baino askoz ere
ahaltsuagoa; pozoi horretan, hain
zuzen, 12 proteina identifikatu izan
dituzte.

240

EUSKAL HERRIKO SUGEAK

241

242

243

AURKIBIDE
PG.
HITZAURREA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .5

OFIDIOAK EDO SUGEAK (Ofidia subordena) . . . . . . . . . . . . .8

Gizakia eta ofidioak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .10


Denean dagoen izpiritua . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .12
Sugeen jatorria . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .22
Ezaugarriak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .24
Suge iletsuak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .26
Ikusmena, entzumena, ukimena eta dastamena . . . . . . . . . . . .26
140 orno gutxienez eta 400 gehienez . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .30
Muda . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .32
Nola dabiltza sugeak? . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .32
Orduko 11,2 kilometroko azkartasuna . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .34
Albo-albokako mugimendua . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .38
Koloreak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .38
Bizimodua . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .42
Animalia bakartiak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .44

245

Ugalketa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .46
Ezteiak eta estalaldia . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .46
Sabelaldia . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .52
Espezie obobibiparoak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .54
Espezie obiparoak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .58
Hazten eten gabean . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .62
30 urteko bizitza . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .62
Elikadura . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .64
Habitata . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .70
Erregulazio termikoa eta hibernazioa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .72
Sugeen etsaiak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .76
Sugeen erreakzioak harraparien aurrean . . . . . . . . . . . . . . . .78
Sugeen arriskua . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .80
Arriskurik gabeko sugeak eta suge erasokorrak . . . . . . . . . . . . .80
Aurrerapausua bilakaeran . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .84
Sugegorriak, denak pozoitsuak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .86
Sugeen pozoia . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .88
Sugegorriaren ausikia .......... . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .90
Ausikiak ez du beti pozoirik izaten . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .92
Zer egin suge pozoitsuak ausikiz gero . . . . . . . . . . . . . . . . . .94
Ez da moztu behar .............. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .96
2.389 Espezie 11 familiatan . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .100

246

Kolubridoen familia (Colubridae) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .102


Natrizinoen subfamilia (Ur-sugeak) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .102
Suge biperakarra (Natrix maura) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .106
Suge gorbataduna (Natrix natrix) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .122
Hegoaldeko suge leuna (Coronella girondica) . . . . . . . . . . . .134
Europako suge una (Coronella austriaca) . . . . . . . . . . . . . . .142
Suge berde horia (Coluber viridiflavus) . . . . . . . . . . . . . . . . . .154
Homalopsinoen subfamilia . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .162
Montpellierko sugea (Malpolon monspessulanus) . . . . . . . . . .166
Kolubridoen subfamilia . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .174
Eskulapioren sugea (Elaphe longissima) . . . . . . . . . . . . . . . .178
Eskailera sugea (Elaphe scalaris) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .190
Biperidoen familia (Viperidae) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .196
Gorputz beroak detektatzeko gauza . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .196
Buru triangularra, gorputz-enbor sendoa . . . . . . . . . . . . . . . . .198
Biperinoen subfamilia (Viperinidae) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .200
Bibiparoak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .200
Sugegorri kantauriarra (Vipera seoanei) . . . . . . . . . . . . . . . .206
Aspis sugegorria (Vipera aspis) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .220

247

Fernando
Pedro
Prez naturalista
eta argazkilari bilbotarra da; hamabost urtetik gora
eman ditu Euskal
Herriko
fauna
autoktonoa ikertzen.
Galzorian dauden
E s p e z i e e n
Defentsarako
Elkartearen sortzailea eta lehendakaria
da; naturaren babeserako euskal elkarte hori 1990. urtean
sortu zen eta 1996.
urtean herri onurakoa zela adierazi
zen. Haren buru
dela, Fernandok,
kazetariak, herpetologo eta naturalista
taldea zuzentzen
eta koordinatzen
du
landa-azterlanak
egiten;
horrez gainera elkarteak zoologia
eta naturaren babesari buruzko
euskal aldizkari bakarra argitaratzen du. Naturaren ahotsa: bi
hilez behin plazaratzen da 1992az
geroztik.
Fernando Prezek liburu batzuk
argitaratuak ditu (Marrazoak eta
Arrainak,
Euskal
Herriko
Anfibioak, Euskadiko Ugaztunak,

251

Euskadiko Muskerrak, Sugandilak


eta
Apoarmatuak,
Euskadiko
Gaueko harrapariak, Euskadiko
Hondartzak Euskadiko Biotopo
Babesteko eta Kril, la ltima ballena azul)
Egilea eguneroko lanera eta bizitzera bultzatzen duena Euskal Herriko
fauna ezagutarazi nahia da, euskaldunek maite izan dezaten eta iraunarazten lagun dezaten.

You might also like