You are on page 1of 1

Publierreportajea b 00

BERRIA
Eguna, 20XXko xxxxaren xxa

, AZAROAREN 25A, EMAKUMEEN AURKAKO BORTIZKERIA ERAUZTEKO NAZIOARTEKO EGUNA

Ikusi zer lotura dagoen zure mugikorraren eta Kongoko


ekialdeko emakumeen kontrako indarkeriaren artean
Azaroaren 25an emakumeen aurkako bortizkeria
erauzteko nazioarteko eguna izaten da.
Kontinente guztietako emakumeek berdintasuna,
justizia, bakea eta garapenaren aldeko borrokan
bat egiten duten eguna, hain zuzen.
ERREDAKZIOA / BILBO

ALBOAN GKEtik Kongoko Errepublika Demokratikoko Ekialdeko


emakumeen egoera ezagutarazi
nahi dugu, bertan duela 20 urte
hasitako gatazkak emakumeen eta
neskatoen giza eskubideen urraketa areagotu egin du nabarmen.
Bortxaketak eta beste sexu-indarkeria mota batzuk sarritan erabili izan dituzte gerrako arma gisa
gatazkan dabiltzan talde armatuek. Oraindik orain, emakumeen
aurkako sexu-indarkeria endemikoa da, eta, kasu askotan, gobernuko segurtasun-indarrek berek
ere erabiltzen dute. Epaiketa batzuk egin dituzten arren, zigorgabetasuna nahiko orokorra da, eta,
kasu askotan, biktimek mehatxuak jasaten dituzte. Bortxatuak
izaten diren emakumeek ez dute
inolako laguntzarik edo laguntza
egokirik jasotzen, eta baztertu
egiten dituzte haien komunitateetan.
Gainera, desplazatutako pertsonentzako herri eta asentamenduetan ere emakumeek eta nes-

kek indarkeria eta sexu esplotazioa


jasaten dute. Eskolatu gabeko adin
txikikoek ere sexu-esplotazioa eta
-abusua jasateko arrisku handia
dute, eta, ondorioz, GIBa edo hiesa
eta nahi gabeko haurdunaldiak izateko arrisku handiagoa dute.
ALBOAN GKEak Kongoko Errepublika Demokratikoko ekialdeko
emakumeen egoerara gerturatu
nahi du gizartea, eta haren gaineko
arreta piztu. Herrialde horretako
milaka emakume ausarten ahotsak
ekarri nahi ditu. Egunero beren bizimodua, familiena eta beren komunitateena hobetzearen alde borrokatzen diren emakumeak dira,
bizitzea egokitu zaien drama humanitarioaren egoeran duintasunari eusteko gai diren emakumeak.

Zer lotura dago Kongoko


emakumeen aurkako bortizkeria
eta gure teknologiaren artean?
Kongoko Errepublika Demokratikoko ekialdea munduko meatzaritza-gune garrantzitsuenetako bat
da. Eskualde horretan eskuratzen
da teknologia berrien iraultzarako

, NOLA LAGUNDU
Diru Laguntza
Kongoko ekialdeko gatazkagatik
lekualdatutako emakumeen aldeko proiektuei laguntzeko, ALBOANek dirua biltzeko zenbat bide jarri
ditu aukeran:

902 999 221 telefono-zenbakira


deituta.
Kanpainaren webgunearen bidez
donazioak online eginda:
http://www.tecnologialibredeconflicto.org/eu/emakumeak/
Dirua sar dezakezu ALBOANen
kontu-korronteetan,diru-sarreraren kontzeptuan Kongoko emakumeak adieraziz.

Fiare: ES92 1550 0001 21


0000630723
Laboral Kutxa: ES39 3035 0083
27 0830064469
Kutxabank: ES06 2095 0000 70
9101227989
La Caixa: ES76 2100 0732 28
0200485457
Sinatu legez kontrako
meatzaritza geratzeko
Pertsona askoren bizitza dago
jokoan. Mugikorrek odolez
zikindutako mineralak izatea
saihesteko, esteka honetan sina
dezakezu:
www.gatazkarikgabekoteknolog
ia.org/firma

Emakumeek gero eta gordintasun handiagoz bizi dute Kongoko ekialdeko drama humanitarioa.

bereziki, teknologia mugikorrerako ezinbestean behar diren lehengaien zati handi bat. Lehengai
horiek gure mugikor, tableta eta
ordenagailuen barnean daude:
urrea, eztainua, tantalioa eta wolframa.
Haien erauzketa, prozesatzea eta
salmenta talde armatuen esku
dago. Mineral horien ustiapenetik
eta legearen aurkako trafikotik eskuratzen duten dirua arma gehiago
erosteko erabiltzen dute talde horiek, Bigarren Mundu Gerraz geroztik izan den gatazka odoltsuena
iraunaraziz.

datua
Lekualdatutako emakumeak bideo-dokumentala
ALBOANek Lekualdatutako emakumeak izeneko bideo-dokumental txiki bat
egin du, zeinak jasan behar duten egoera deskribatzen duen.
www.gatazkarikgabekoteknologia/emakumeak
Gerra horren ondorioz, Kongo
infernu bihurtu da: bost milioi hildako baino gehiago 1998az geroztik, lekualdatutako milioi bat pertsona 2013an bakarrik, eta, bortxaketa gerrako arma bihurturik,
urtean ehun mila emakume bortxatuta.

Gatazkarik gabeko teknologia kanpainaren bitartez, ALBOAN GKEak teknologiaren eta


Kongoko ekialdeko indarkeriaren
arteko lotura hausten lagundu
nahi du, batez ere emakumeen
aurkako askotariko indarkeriari
dagokionez.

ALBOANek Kongoko ekialdeko


emakumeen alde egiten du
Kongo anabasatik eta pobreziatik
atera nahi duen proiektu orok
emakumeak eta haien beharrak
izan behar ditu ardatz. ALBOAN,
Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako jesuiten
GKEa, emakumeak ahalduntzen
saiatzen da Kongoko ekialdean. Horretarako, Errefuxiatuen-

tzako Jesuiten Zerbitzuaren


eta Synergies de Femmes erakundearen lana babesten du, behar
horiei guztiei erantzuteko.
www.gatazkarikgabekoteknologia.org
Hain zuzen, Laku Handietako
Errefuxiatuentzako Jesuiten Zerbitzuak(JRS) lekualdatutako per-

tsonentzako eremuetan egiten du


lan, indarkeriaren biktima izan
diren nerabe nahiz emakumeei
laguntza emanez.
Synergies de Femmes (Synergie) erakundeak sexu-indarkeria
jasan duten emakumeentzako
babesa sustatzen du harreraetxeen bitartez.

You might also like