You are on page 1of 1

Telefonica

Martxoa 2016

MARTXOAK 3 40. urteurrena


Memoriak indartuta geure etorkizuna erakitzen
Martxoaren 3a gertu dugu. Aurten 40
urte betetzen dira langileon eskubideen
defentsan borrokan ziren 5 langile erail
zituztela Estatuko botere faktikoek
Gasteizen. Langile haien omenez eta
haien borrokak egun duen garrantzia
azpimarratzeko
ekimen
ezberdinak
burutuko dira Martxoaren 3an. Goizean
LABeko kideok "Martxoak 3: Langileon
borrokaz
Euskal
Herrian
aldaketa
behingoz" lelopean mobilizatuko gara.
Aldaben batzartu ostean 11:15etan gizakatean Martxoak 3 plazaraino hurbilduko
gara
bertan
ekitaldia
egitera.
Arratsaldean ere, LAB kalean izango da,
oraingo honetan beste sindikatuekin
batera deitu dugun manifestazioan.
Manifestazioa arratsaldeko 19:00etan
hasiko da Andra Mari Zuriaren plazan eta
"Martxoak 3. Memoriatik etorkizuna
eraikiz" lelopean Martxoak 3ko plazan
amaituko da.

You might also like