You are on page 1of 2

Telefnica

Maiatza 2016

Gorka Fraileri TAC azterketa egin diote, eta


medikuaren jarrera salatu du
Gorka Fraile preso gaixoari atzo egin zioten TAC azterketa Badajozeko ospitalean.
Froga egiteko poliziek eskuburdinak kendu ostean, medikuak berriz ipintzeko
eskatu izana salatu du, haren senide Ainhoa Sergiok kontatu duenez. "Jada urduri
zegoen aurretik, eta horren eraginez, gehiago urduritu zen froga egitean".

Urtebete da Fraileri minbizia topatu


eta ebakuntza egin ziotenetik.
Hainbeste hiletan zehar frogarik
egin ez izana salatu izan du preso
durangarrak, eta azkenean, atzo
heldu zitzaion eguna. Ebakuntza
egin ziotenean lez, bereganako
jarrera salatu du oraingoan ere.
Baina,
ez
poliziaren
partetik,
medikuaren
aldetik
baizik.
Eskuburdinak ipinita egin behar izan
zuen azterketa.
TAC azterketaren emaitzak pare bat
astera etor daitezke, Sergiok esan
duenez. Orduan jakingo da Fraile
ondo
dagoen,
edo
minbizia
berpizitu zaion.
Bestalde,
Fraileren
aldeko
plataformak azaldu du epaileak
ukatu egin diola Euskal Herrira
hurreratzeko egindako eskaera,
"asistentzia ona" eta baldintzak
bermatuta dituela arrazoituta.
http://anboto.org/durango/1462016008386

Badajozeko ospitaleko langileek Gorka Fraile


larriki gaixo den presoari emandako tratua
salatu nahi du Etxeratek
Polizia-agenteek presoari makinan sartu aurretik kendu zizkioten eskuburdinak berriz jarri
ziezaioten exijitu zion poliziari OBTA egiteko ardura zeukan medikuak.
ETXERAT. Badajozeko kartzelan (750 km) den Gorka Fraile larriki gaixo dagoen presoetako bat
da, eta herenegun bertako ospitalera eraman zuen poliziak OBTA (Ordenadore Bidezko
Tomografia Axiala) bat egin ziezaioten, 2015eko martxoan diagnostikatu zioten mingaineko
minbiziaren jarraipena egiteko beharrezkoa. Eskuburdinak jarrita egin zuen bidai osoa presoak,
baina makinan sartu aurretik kendu egin zizkioten; tomografa bat egiteko unean jokabide
logikoena. Horren aurka, OBTA hori egiteko arduradunak Fraileri berriro eskuburdinak jarri
ziezaioten exijitu zien poliziei. Ez Fraileren azalpenek, ez gelan polizia zaintza egoteak, ezta
tomografoan metalezko objektu bat sartzeko irregulartasunak ez zuten lortu medikuak exijentzia
horretan etsi zezan. Azkenean, eskuburdinak jarri zizkioten berriz Gorka Fraileri. Kontrasterako
beharrezkoa den bidea jartzea asko zaildu zuen horrek, presoari mina eta urduritasuna sorraraziz.
Duela urtebete inguru interbentzio kirurgiko bat egin ziotenean, lesioaren erresekzioa burutuz,
ospitale berean arazoak sufritu zituela gogorarazi nahi du Etxeratek. Arazoak ospitalean
ingresatu bezain laster suertatu ziren, zaintza poliziaren aldetik. Ospitaleratu bezain laster
eskuburdinez lotua izan zuten une oro, ebakuntza burutu arte. Gauez behin eta berriz trabatu
zitzaion zaintza poliziaren aldetik bere atseden eta loaldia: mehatxuak, ahotsak, oihuak, kolpeak
paretan...Polizia ebakuntza-gela bertan sartu zen, ebakuntza burutu arte han egonda.
Elkarteak, OBTA arduradunaren etika profesional izpirik gabeko jarrera salatu nahi du.
Beharrezkoa ez zen bidegabeko egoera bat eragin dio larriki gaixo den pertsona bati. Etxeratek
ezagutzen du kontsulta edo azterketa egoki bat egiteko eskuburdinak kentzea eskatzen duten
medikuen jarrera, baina lehen aldia da kontrako egoera ematen dela. Zentzu honetan,
europarlamentari talde batek egindako txostenean, tratamendu eta mediku kontroletara gaixo
diren presoek duten sarbidearengatik europarlamentari horiek bereziki kezkatuak agertu direla
gogoratzen dugu. Gorka Frailek jasandako egoerak kezka horretarako arrazoiak badirela
erakusten du.
Sendiak zein abokatuek salaketa jarriko dute dagokion auzitegi eta organismoen aurrean. Euskal
preso politikoen senide eta lagunen elkartea den Etxeratek, bere aldetik, gure senide
kartzelatuen eskubideak haien nahieran erabiliko dituzten edozein pertsona, kargu edo
entitateren esku geratzea ez duela onartuko ziurtatzen du, eta hau zein beste egoerak
zabaltzeko lanarekin jarraituko du, pertsona guztien giza eskubideen errespetua exijituz.
Era berean, Etxeratek oroitarazten du aste honetan bertan Antsoaingo udalak Espetxeratze
arindua exijitu duela Gorka Frailerentzat SAREk aurkeztutako mozio baten bidez, bere senide eta
konfiantzazko medikuek dagokion osasun asistentzia berma diezaioten. Modu horretan, bere
oinazea zein senide eta lagunena gutxitzeko. Akordioa Geroa Bai, EH Bildu eta IE Antsoain
puede alderdien botoei esker atera da aurrera. UPN eta PSNk kontra bozkatu dute. Horrez gain,
Durangoko udalak ere joan den astean Fraile askatzeko eskatu zuen, presoaren sorterriko
plataformak aurkeztutako mozio baten bidez. EH Bildu zein EAJri esker aurrera atera da larriki
gaixo den presoaren askatzea eskatu eta kartzela politika salatzen duen akordioa. PSE-EEk ez
zuen mozioa babestu eta alternatibo bat aurkeztu zuen. PPk, ordea, ez zuen moziorik babestu,
eta eskumena espetxe erakundeena dela adierazi zuen.

You might also like