You are on page 1of 1

Telefnica

Ekaina 2016

Bere bizilekutik gertu den espetxe


baterako lekualdaketa ukatu dio
Audientzia Nazionalak Gorka Fraileri
Argudio orokorrak erabilita, Auzitegiak negatiboki erantzun dio Badajozen larriki gaixorik den
Gorka Fraile presoaren lekualdaketa eskaerari.
ETXERAT. Gorka Fraileren senideek Etxerati jakinarazi diotenez, Audientzia Nazionalak bere
bizitokitik hurbil den kartzela baterako lekualdaketa ukatu dio presoari.
2015eko martxoan, mingainean minbizia diagnostikatu ziotenean egin zuen lekualdaketa
eskaera Frailek. Kartzela Erakundeek zein Kartzela Zaintzako Auzitegi Zentralak eskaera ukatu
zuten. Orain, presoaren abokatuek aurkeztutako apelazio-errekurtsoa atzera bota du Audientzia
Nazionalak. Beste euskal preso politikoen aurreko eskaerak
ukatzeko auto eredu berbera erabiltzen du auzitegiak,
erresoluzio
indibidualizatua
erakusten
duen
aldaketa
nabarmenik gabe.
Osasun asistentziari dagokionean, Badajozeko ospitalean
egindako ebakuntza eta programatutako errebisioak aipatzen
ditu Audientzia Nazionalak bere osasun eskubidea urratua ez
dela ebazteko. Presoaren senideek, ebakuntza horretan zehar
poliziak Fraileri emandako tratua salatu zutela gogorarazi nahi
du Etxeratek. Berriki ere, Badajozeko ospitaleko langileek
Fraileri emandako tratu iraingarria salatu zuen haren sendiak.
Saez Valcarcel magistratuak, eskubideak dituen pertsona bezala
aipatzen du presoa. Kartzela zigorra bere bizilekutik hurbil den
espetxe batean betetzeko eskubidea eta urrunketaren oinarri
legalik eza aipatzen ditu bere boto partikularra emateko unean,
gainontzeko beste magistratuekin desadostasunean.
Etxeratek zera nabarmendu nahi du: euskal preso politikoei eskaera eta jarrera indibidualizatuak
exijitzen zaizkien bitartean, eskubideak urratzen dituen kartzela politika baten menpean daudela
era sistematiko eta orokorrean.

You might also like