You are on page 1of 257

EUSKAL HERRIKO

Z UHAITZAK

EUSKAL-HERRIKO
ZUHAITZAK
Egilea:
Fernando Pedro Prez
Liburu honek Eusko Jaurlaritzako Kultura
Sailaren laguntza jaso du.

A.D.E.V.E.
IRAUNGITZEKO ZORIAN DAUDEN ESPEZIEAK
DEFENDATZEKO ELKARGOA
Argitaratzailea: ADEVE
Argazkiak: Fernando Pedro Prez, Maite Legarra Garaikoetxea,
Alberto Barreiro, Kepa Zalakain. Diseiua: M del Pilar Morrs.

Lehen argitaldia: 2003eko ekainan ISBN: 84-932684-4-5 Legezko gordailua: BI-2274-03

Euskal Herriko
ZUHAITZAK
17

FAMILIA: PINAZEOAK

LARIZIO PINUA
(Pinus nigra)

etan dago banatuta eta hainbat subespezietan diferentziatu da, baina hauek ez
dira era naturalez Euskal Herriraino iristen. Izena salzmannii Franco duen
subespeziea endemikoa da Penintsula
iberiarrean eta Prepirinioan Hueska eta
Zaragozako mendi hurbiletaraino aurreratzen da.
Bere ezaugarriak dira hosto zaluak, laburragoak eta meheak, 6-16 x 0,08-0,15 cm
bitartekoak.
Bestalde, subespeie hauetatik beste bi
behintzat erabiltzen dira basogintzako
birpopulaketan, bata nigra subespeziea,
espeziearentzako ezarri diren ezaugarriekin, Europako erdialde eta hegoaldetik datorrena zona submediterraneoan
erabiltzen da, bereziki Nafarroan.
Bestea, laricio Maire subespeziea da eta
salzmannii subespezieak baino hosto
laburragoak eta lodiagoak ditu, 8-16 x
0,12-0,19 cm, zaluak eta kurbatuak,
kolore gris berdeskakoak; korsika, Sizilia
eta kalabriakoa da jatorriz eta kantaurialdeko zona hezean erabiltzen da.
Basogintzako landaketan lortu diren
emaitza onak ikusita, estimazio ona
dauka Euskal Herriko altitude ertaineko
mendietan, sail dezenteak okupatuz.
Bere egurraren kalitatea ez da beti berdina eta zerrarako nahiz eraikuntzarako
erabiltzen da. Inoiz bere erretxina ere
ustiatzen da, honen etekina itsas pinuarena baino eskasagoa izanda ere.

IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK:


tamaina ertaineko zuhaitza, 30-40 m
bitarteko altuetara iritsi daiteke. Eitea
konikoa da ale gazteetan, adinarekin
adaburua irregular bihurtzen da, azpialdetik irekia eta goialdean trinkoki adarkatua. Enbor zuzena eta zilindrikoa,
bihurritu liteke ingurune-baldintzak kontrakoak direnean. Azala leuna eta griseska hasieran, gerora irregularki zartatua eta ezkatatsua, marroi-beltziska edo
arre griseska kolorean. Adar gazteak
oso ilunak, inoiz beltzak, hortik sortu da
izen espezifikoa. Adineko adarrak lodiak
eta indartsuak, kolore arre-gorriskakoak
eta luzetaraka ildaskatuak. Hostoak faszikuluetan binaka, zuzenak edo pitin bat
kurbatuak, luean 10-15 cm-koak, gogorrak, zurrunak eta gutxi ziztatzaileak,
kolore berde ilunekoak.
Kono arrak subzilindrikoak, 15-20
mm-koak, iaeseriak, adasken puntatik
hurbil taldekatuak. Pinuburu helduak
aobatu-konikoak, eseriak, batzuetan
bakarka baina sarriago 2-3 pinuburuko faszikuluetan; luzean 4-8 cm-koak,
heldutasunean kolore marroi ilunekoak, lustredunak.
LORATZE: martxotik maiatzera loratzen
da, pinuburuak bigarren urteko udazkenean heltzen dira eta pinaziak hurrengo
udaberrian sakabanatzen dira.
HEADAPENA:
espezie
hau
Mediterraneoa inguratzen duten lurralde-

18

EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK

19

FAMILIA: PINAZEOAK

ITSAS PINUA
(Pinus pinaster)

urteko udaberria arte.


ERABILERAK: egurra ale larrikoa eta
oso erretxinasua da; zurgintzan erabiltzen da, bere kalitatea izugarria ez
bada ere.
Beste eskualde batzuetan trementina
ateratzen da arbola honetatik: luzetarako ebaki handi batzuk egiten zaizkio eta
ebakiaren oinean jarritako lurrontzi
bateraino kanalizatzen da erretxina.
Trementina destilatuz aguarrasa eta
kolofonia ateratzen dira, industria, kimikoan, bernizetan eta perfumegintzan
erabiliak; baditu ezaugarri baltsamiko ta
antiseptikoak ere.
Antzina, bikea ateratzen zen, zura
inpermeabilizatzeko erabiltzen zen
substantzia bat.
HABITATA: nahiago izaten ditu lur hondartsuak.
Ongi bertakotu da yxilardi, otadi, harizti
ertzak eta lurzoru elkorrak kolonizatuz.
Suteak jasandako lurzoruak arin kolonizatzen ditu, beroak pinaburuak zabaltzea eragiten duelako.
Bere familiakoa den pinutik erretxina
eskuratzen da (honetarako zurtoinean
ebakidurak egiten zaizkio).
Dunak finkatzeko oso erabilia izan zen.
Gaur egun baso ustiapenerako erabiltzen da, Intsinis-pinua baino haziera txikiagoa du, eta zertxobait zaharragoa
denean mozten da (40 urte inguruan).
Baso ustiapenerako erabiltzen denez, ez
dauka desagertzeko arriskurik, kontrakoa baizik, espezie inbaditzaile bat da.
HEDAPENA: jatorria Afrikako iparralde-

IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK:


hosto iraunkorreko koniferoa da,
tamaina handikoa, hogeita hamabost
metroko garaiera irits dezakeena.elite
dotoreko pinua, altueran 30 metroraino hel daitekeena.
Zurtoina zuzena baina Pinus radiatak
baino bihurriagoa. Oso adarkaturik
egoten ei da, gehien bat goikaldetik
eta are gehiago adarratean baldin
badago.
Zurtoina heldua denean gorri-belzkara da.
Hostoak azikulatuak, luzeak eta sendoak dira. Kolore berde iluna dute eta
binaka baturik daude.
Pinaburuak hurrengo urteko udazkenean heldu egiten dira, ondorengo udaberrian zabaltzeko. Pinaburu handi, luzatuak eta zorrotzagoa den aldean ezkatadunak ditu.
Beste pinuekiko azikulen kolore, tamaina, gogortasuna, eta zurruntasunak
bereizten ditu; aldi berean azalaren
kolorea eta pinaburu luze eta ezkatadunak ere bereizgarriak dira.
Izen generikoa, Pinus, zeltikozko pin
"haitza" hitzerik bide dator, eta pinu
batzuek leku harritsuak kolonizatzeko
duten garaitasunari egiten dio erreferentzia. Espezifikoak, pinaster, pinazipinuarekin duen antzari egiten dio erreferentzia.
LORATZE: martxotik maiatzera loratzen da eta pinuburuak hurrengo urteko
udazkeneak heltzen dira, baina pinaziak ez dira sakabanatzen hirugarren

20

EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK

an eta Europako hegomendebalean


du; aspalditik landatua izan denez, oso
zaila zehaztea zeintzuk diren berezko
populazioak. Berezkoa dirudi Arabako

leku batzuetan eta gizakiak sartua


seguruenik beste guztietan, nola kostaldean hala barnealdean.

21

FAMILIA: PINAZEOAK

INTSINIS PINUA
(Pinus radiata)

gabe. Pinu honek isurialde kantauriarrean eratzen dituen masa hedatsuen


polena nabaria izaten da udaberriko
euriteetan sortzen diren ur-putzuen
ertzean.
ERABILERAK: paper pasta egiteko
erabiltzen zen. Orain, zerrategietan lantzen da. Basoan plantazio-marko txikietan lantzen dira, honela hasierako hazkuntza-abiadura handitzen duelako.
Gero inausketak eta garbiketak egingo
zaizkio (entresakak direlakoak, non 20
cm. baino gutxiagoko enborrak lortzen
diren) azken mozketa denerarte, eta 30
urte inguru dituztenean matarrasa
metodoaren bidez.
HABITATA: gaur egun, basoen lurraldeak inbaditzen dituen espezie erabiliena denez, hauei asoziaturik ager daiteke. Gehien bat, harizti-baso misto eta
Haltzadi Eutrofiko Kantabriarrean.
Oso ugaria da. Bere hazkuntza arinagatik gizakiak asko bultzatutako espeziea izan da.
Pinu mota honek dakarren arazo ekologiko nagusia ez da espezieak berak
eragin dezakeena, denboraz berezko
landarediak
ordezten
dituelako.
Arazorik larriena, ekosistema osatzeko
denborarik ematen ez zaiola da (osatzen hasten denean moztu egiten dituzte). Gehien bat lurrak zeukan landaredi
guztia mozten da matarrasa metodoarekin, landaredi osoa hegaletik behera
botatzen bait dute.
HEDAPENA: Euskal Herriko isurialde
kantauriarrean hainbete landatua izan

IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK:


zuhaitz handia, eite zuzena eta dotorea, 50 metrotaraino hel daitekena.
Isolaturik edo taldean agertzeak bere
altuera baldintzatzen du, konpetentziak
goranzko hazkuntza halabehartzen du.
Enborra oso zuzen da, oinarritik (eite
isolatua) edo apikaldetik (itxura trinkoa)
adarkatzen da.
Azikulak meheak eta malguak, kolore
distiratsua eta hirunaka agertzen dira.
Pinaburuak oinarritik asimetrikoak dira
eta 2-5eko bertiziloetan agertzen dira.
Zenbait urtetan zehar irauen dute zurtoin edota adarren inguruan.
Hosto azikularren beste koniferotatik
(Izeia edo zedroa) desberdintzeko, kontutan izan behar dugu pinuek azikulak
banaka dituztela eta besteek aldiz taldeka (makroblasto eta brakiblasto izenak ezagutuak). Pinu arruntenen artean
Intsinis-pinua desberdindu daiteke azikulak hirunaka dituelako (kanariar
pinuan ere horrela agertzen dira baina
azikulak luzeagoak eta meheagoak
dira). Pinaburuak zurtoin inguruan
erradialki kokatzen dira. Gainera, eserita daude eta oinarritik asimetrikoak
dira.
LORATZE: udaberrian hasieran loratzen da; pinuburuak bigarren udazkenean heltzen dira eta hurrengo udaberrian edo geroago sakabanatzen dira
haziak, izan ere pinuburuak ez bait dira
irekitzen
lurrera
erori
aurretik:
Pinuburuek hainbat urte iraun dezakete
itxita hazien ernegarritasuna galdu

22

EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK

da, ezen gaur egun zona honetako paisajearen izaera erabakitzen duenn
baso-zuhaitza bilakatu bait da bera.
Berezeko area txikienetakoa duen pinu
bat sa, 4.000 Ha gutxi gorabehera San

Frantziskoko (Kalifornia) inguruetan.


Hala ere, birpopulaketa artifizialak
oparo hedatu du Europako hego-mendebalde, Zeelanda Berri, Australia,
Txile eta Hego Afrikan.

23

FAMILIA: PINAZEOAK

PINAZI-PINUA
(Pinus pinea)

men helduen aterkiformagatik.


HEDAPENA:
era
naturalean,
Mediterraneo guztian hedatzen da.
Hala ere, jatorria, seguru asko,
Kretako uhartea du, eta handik,
Erromako inperio guztian barrena
hedatu zen gero.
Gure lurraldean ez da askotan ikusi
ohi espezie hau, jeneralean apaingarri
gisa landatua. Arabako hego-mendebaldean beha daitezke zenbait masa
eta ale banaka eta berdin kosta-zirrinda guztian zehar, non jatorri artifizialekoa izanda ere, ongi bisortzen bait da
hazitik.

IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK:


hosto iraunkorreko mediterraneoa, eite
zabal eta hedatukoa, hogeite bost
metroko garaiera irits dezakeena.
Oso azal karakteristikoa du, arre laranjatua eta oso zartatua. Hosto azikularrak ditu, berde grisaxkak, hamabi bat
zentimetro luzeoak, eta hiruzpalau
urte irauten dute zuhaitzetan.. Fruitua
globo-formako konoa da, astuna eta
kolore arre distiratsukoa, eta barruan
edukitzen ditu pinaziak, gozogintzan
eta postregintzan hain estimatuak
direnak.
Izen generikoak pinu-espezie batzuek
lur arrokatsuetan hazteko duten gaitasunari egiten dio erreferentzia, eta izen
espezifikoak, pinea, "pinaburua" latinez, pinaziei egiten die erreferentzia.
LORATZE: loreak udaberriaren hasieran agertzen dira, arrak horiak eta
emeak berdeak, biak ere oin berean,
pinaburuak hirugarren urtean heltzen
dira eta pinaziak urte bereko neguan
edo laugarren urteko udaberrian erotzen dira.
ERABILERAK: egurra ona da eraikuntzarako, erdipurdikoa zurgintzarako.
Erretxina perfumerian erabiltzen da.
Bere etekin handiena pinazi jangarria
da, konfiterian eta sukaldaritzan.
Mediterraneoko kostaldean, maiz erabiltzen da itsasertzeko dunak finkatzeko eta basoberritzeko.
HABITATA: maiz aurkitzen da lurhondartsuetan, kostatik hurbil, eta oso
zuhaitz berezia da paisajean, espezi-

24

EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK

25

FAMILIA: PINAZEOAK

PINU GORRIA
(Pinus sylvestris)

pinu honi erretxina atera izan zaio eta


bere begi eta kukulu samurrak infusioan
erabili dira arnasbideetako afekzioentzat
baltsamikoak, diuretikoak eta infekzioaurkakoak izateagatik.
HABITATA: eskakizun gutxikoa eta hazkunde bizkorreko zuhaitza izaki, aisa sartzen da pagadi eta edozein hariztitako
soiluneetan eta desforestazio-praktikak
lagunduta pinu gorriak lursail hedatsuak
hartu ditu berarentzat. Aipatutako prozesuaren adibide onak dira Nafarroan
Erronkari, Urraul, Zaraitzu etab.etako
haranak
eta
Araban
Valderejo,
Valdegobia, etab. Pionero-izaera hau
ezaugarri paragabea da hainbat zona
deforestatu, berreskuratzeko zailak direnak, estaltzen dituelako erosioaren aurka
babestuz. Bestalde, bipopulaketarako
ere erabilia izan da, emaitza ez beti berdinekin, eta horregatik, lurraldeko parterik gehienetan aurki daiteke pinu hau bai
ale banaka, bai masa txiki edo handiagoetan.
HEDAPENA: Ia Europa osoan eta
Asiako parte handi batean zehar hedatzen da, barietate edo arraza geografiko
ugari azalduz; erdialdeko eta mendebaldeko Pirinioetakoari var pyrenaica deritzo. Euskal Herrian daukan banaketa
Eskualde submediterraneoko klima argitsu eta joera kontinentalekoak erabakitzen du. Horrela, Arabako mendebaldean
aurkitzen da eta, batez ere, Nafarroako
ipar-ekialdeko koadrantean hartzen ditu
sail dezenteak, 500 eta Ia 2.000 m-ko
altitude bitartean.

IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK:


zuhaitz garaia, 40 m-ko altuera har dezakeena. Eitea koniko-piramidala gaztetan,
jeneralean irregularra izaten da ale helduetan. Enborra zuzena eta zilindrikoa,
edota bihurritua kontrato baldintzetan,
adar grutxikoa, hauek igartuz eta galduz
joaten bait dira behetik gorantz. Azala
gris berdeska ale gazteetan, gerora
ezkatatsu bihurtzen da eta askatuz joaten da enborraren goialdean eta adarren
oinean orri mehe izokin-kolorekoetan;
kolore honi esker urrutira ere erraz identifikatzen da arbola hau. Hosto laburrak,
3-7 cm-koak, zabalean 1mm edo zertxobait gehiagokoak, zurrunak eta ziztatzaileak, kolorez berde argiaren eta zuri
urdinskaren bitartekoak.
Kono arrak aobatu-luzangak edo zilindrikoak, 6-8 mm, kolore hori edo gorriskakoak. Pinuburu txikiak, 3,6 x 2-3,5 cm,
konikoak edo aobatu-konikoak zintzilikatuak, laburki pedunkulatuak edo ia-eseriak, berdeak hasieran, arre-horiskak eta
mateak heldutasunean; apofisi launak,
batzuetan laburki piramidalak kanpoaldean, zilborra motza eta zentratua. Haziak
3-5 mm-koak, 12-17 mm luzeko hegalarekin.
LORATZE: maiatzetik ekainera loratzen
da eta pinuburuak hurrengo urteko udazkenean heltzen dira.
ERABILERAK: bere egur trinkoa, jarkikorra eta ia adabegirik gabekoa oso estimatua da zurgintzan, ebanisterian, eraikuntzan etab; baita erregai gisa ere.
Modu generalizatuan izan ez bada ere,

26

EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK

27

FAMILIA: PINAZEOAK

ALEPPO PINUA
(Pinus halepensis)

LORATZE: martxoa eta maiatza bitartean loratzen da, haziak bigarren urteko udan heltzen dira eta hurrengo udaberrian sakabanatu.
ERABILERAK: egurra erretxinatsua,
kalitate ertainekoa, eta enborrak hain
bihurriak eta kaskarrak izanik aprobetxatzeko zaila; zurgintzako pieza txikiak egiteko, trenbideko trabesatarako
eta erregai gisa erabiltzen da.
HABITATA: terreno oso arido eta
degradatuak kolonizatzeko duen gaitasunak ematen dio garrantzia basogintzan.
Gainera hazkunde bizkorreko zuhaitza
da, baina ez oso urtetsua, ez bait da
200 urtetik gora pasatu ohi.
HEDAPENA: itsaso Mediterraneoaren
inguruetan hedatzen da, mendi-hegal
lehor eta eguterak okupatuz, itsas mailatik hasi eta 1.000 m-ko altitudea
gainditu arte.
Hemen azaltzen diren pinu guztietatik
hauxe da lehortea hobekien jasaten
duena, urteko prezipitazioa 300 mm
bakarrik izanda ere bizi bait daiteke.
Enboko haranean gora sartzen da,
Nafarroa eta Arabako hegoaldeko
muturretara iritsiz.
Azkenaldi honetan, basogintzako birpopulaketan landatua izan da zona
oso lehorretan, baita igeltsua duen
substratuan ere, beste edozein espeziek baino hobeto jasaten bait du hura.

IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK:


garaiera ertaineko zuhaitza, 25 m-ko
altueratik pasatzen ez dena. Bere eite
eta garaiera aldakorrak izaten dira,
bizi den lekuetako ingurune-baldintzen
arabera. Ale gazteetan eite piramidala
eta oinetik hasita adarkatua izaten da,
adinarekin adaburu ireki eta irregularra
eratuz.
Enborra jeneralean andarkatu edo
bihurritua, baldintza onetan zutoin
zuzena eman badezake ere. Azala gris
hauskara eta leuna ale gazteetan; adineko landareetan zartatu egiten da eta
bere tesela luzangoak kolore arre
gorriskakoak izaten dira. Adaskak
finak eta griseskak, gehienetan hostorik gabe ia beren luzera osoan.
Hostoak binaka, inoiz 3-5 hostoko taldeak, finak eta zaluak, 6-12 x 0,07-0,1
cm, punta bigunekoak eta kolore
berde ergikoak; normalean, beren
bigarren urtean erortzen dira zuhaitzetik.
Kono arrak taldekatuak, luzangak, 5-8
mm-koak horiak. Piniburuak 1-2 cm-ko
kanduarekin, sarritan errebolutuak,
aobatu-konikoak, 6-12 cm luzean eta 4
inguru zabalean, kolore arre horiskakoak; hainbat urte irauten dute zuhaitzean. Apofisi launak dituzte, zilborra
motza eta griseska. Haziak griseskak
edo beltziskak, 5-7 mm, aobatu-luzangak, 15-25 mm-ko hegal luzearekin.

28

EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK

29

FAMILIA: PINAZEOAK

IZEI GORRIA
(Picea abies)

Eguberrietako zuhaitz tradizionalak, gaur


egun ezagutzen dugun moduan, zelten
ohitura batean duela jatorria: aurretik
pinaziz, huntzez edo gorostiz apaindutako zuhaitz baten enborra erre ohi zuten
neguburuko gauean, eguzkiaren berpitzea ospatzeko.
HABITATA: ia edozein lurzoru-motatan
bizi liteke, baina ez zaizkio komeni haize
bortitzen menpe dauden terrenoak, bere
sustrai-sistema hain azalekoa izaki erraz
erauzia izango litzateke.
HEDAPENA: jatorriz, Europakoa da.
Balkanetatik hasi eta Eskandinaviako
herrialdeetaraino hedatzen da, eta hango
baso-masaren ehuneko berrogeitia
hamar izateraino iristen da.
Erlaiz kantauriarrean erabiltzen da basogintzako birpopulazioak egiteko 550 m
baino goragoko altitudean.

IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK:


hosto iraunkorreko koniferoa, kono-eite
oso dotorekoa, hazkunde azkarrekoa eta
oso bizi luzekoa. Berezko habitatean,
berrogeita hamar metroko garaiera irits
dezake.
Enbor zuzena du, zerrendaka askatzen
zaion azal arre gorrixka batek estaila.
Hosto azikularrak ditu, meheak, puntazorrotzak eta zurrunak, kolore berdekoak
eta kiribilean paratuak. Lore arrak, txikiak
eta hori-gorrixkak, eta emeak, gorrimorexkak udaberrian ateratzen dira, oin
berean.
Fruitua pinazi zilindro eta zintzilikaria da,
kolore aurrekoa umotzean.
Izen generikoa grekozko pissa "bikea"
hitzetik dator, eta pinuaren jariakin erretxinatsuari egiten dio erreferentzia.
Espezifikoa grekozko abios "bizi luzea"
hitzetik dator, eta zuhaitzaren bizikortasuna nabarmentzen du, bostehun urtetik
gora bizi baitaiteke.
LORATZE: udaberriaren hasieran loratzen da eta haziak urte bereko udazkenean heltzen dira.
ERABILERAK: zura, balio komertziak
handikoa,
oso
estimatua
da
"Eguberrietako zuhaitza" produzitzeko,
zurgintzarako, ebanisteriarako eta harizko musikatresnak fabrikatzeko, hala nola
biolinak.
Nabarmentzekoa
da
Stradivarius ospetsuak zuhaitz honen
zurarekin fabrikatu izan direla.
Landarezaintzan, aipaingarri moduan
kultibatzen da, duen eite ederragatik.
Kuriositate moduan, seinalatzekoa da

30

EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK

31

FAFAMILIA: PINAZEOAK

IZEIA

(Abies alba)

LORATZE: apiril eta maiatzean loratzen


da eta pinuburuak urte bereko udazkeneak heltzen dira.
ERABILERAK: egur biguna, arina eta
erresistentea du; eraikuntzan, ebanisterian eta musika-tresnen erresonantzi
kaxak egiteko erabiltzen da. Bere erretxinak ezaugarri baltsamikoak ditu eta helburu berarekin usatzen dira begiak infusioan.
HABITATA: ia edozein lurzoru-motatan
bizi liteke.
HEDAPENA: Europako erdialde eta
hegoaldeko mendietako espeziea izaki,
Penintsula iberiarrean Pirinioetan lekutzen da eta hala iritsi da nafarroaraino.
Iratiko oihana da haren gaur eguneko
banaketaren hegomendebaldeko muga.

IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK:


garaiera ertain edo handiko zuhaitza, 50
m-ko altuera lor bait dezake. Eitea konikoa, estua eta ia perfektua behar adinako basartean garatzen denean. Zahartu
ahala, adaburuarengaina zapalduz joaten da, azkenean subzilindrikoa izatera
iritsiz.
Sustrai-sistema sendo, haizearen indarrari aurre egiteko aingurapen egokia
ematen diona. Enbor zilindriko eta zuzena, oinetik hasita adarkatua bakarka bizi
diren banakoetan,baina adarrik gabekoa
beheko bi herenetan basartean bizi
bada.
Azal mehea, griseska, gaztetan nahiko
leuna; adinarekin ilundu egiten da behealdean, zartatuz eta teselatan askatuz.
Adaskak biziki pubeszent.
Begiak normalean zorrotzak, erretxina
gabekoak. Hostoak orratz-formakoak,
10-30 x 1,5-2 mm bitartekoak, zaluak eta
pitin bat emarginatuak, berdeak gainaldean eta bi estoma-zirrinda ziriska
azpialdean; behe-adarretan era horizontal subdistikoan antolatzen dira, orrazi
bikoitz baten modura.
Kono arrak adaburu guztian banatzen
dira baina behealdean dira ugarien;
emeak, berriz, zuhaitzen gainaldean aurkitzen dira. Pinuburuak tenteakzilindrikoak, 10-20 x 3-4 cm bitartekoak, berdeak
lehenik eta arreak geroago, ezkatak
askatu egiten dira heldutasunera iristean,
arbolan erraki tentea gertatuz. Haziak
hegal handi triangeluar batekoak.

32

EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK

33

FAMILIA: PINAZEOAK

KAUKASOKO IZEIA
(Abies nordmanniana)

Adarrak estai erregularretan paratuak


hazten zaizkio, hosto ugarirekin.
Hostoak linearrak eta berde distiratsuak
izaten dira; fruitua, berriz, kono zilindrikoa eta kolore berdekoa da, eta arrera
mudatzen da umotzean.
Izen generikoa grekozko abios "bizi
luzekoa" hirzetik datorkio, eta espezifikoa
Alexander
Davidovic
von
Nordmann botanikari
finlandiarrari eskaina
da, hark aurkitu baitzuen espezie hau.
LORATZE: udaberriaren hasieran loratzen da
eta haziak urte bereko
udazkenean
heltzen
dira.
HABITATA: ia edozein
lurzoru-motatan bizi liteke.
HEDAPENA: espeziea,
jatorriz, Kaukasoa eta
Turkiaren iparekialdekoa da, eta basoak osatzen ditu hango mendialdeetan.
ERABILERAK: landarezaintzan, apaingarri
moduan erabiltzen da,
eite eta hostotza dotoreak dituelako eta ez duelako beharkizun handirik lurraren kalitatearekin.

IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK:


hazkunde ertaineko eta bizi luzeko
koniferoa. Piramide - forma du, oinalde
zabalekoa, eta, berezko habitatean,
berrogei metrorainoko garaiera irits
dezake. Enbor tentea du, azal gris eta
leun batez estaila, eta, urteekin, plaka
karratu txikietan zartztzen zaio.

34

EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK

35

FAMILIA: PINAZEOAK

HIMALAIAKO ZEDROA
(Cedrus deodara)

nahi du, zuhaitza tenpluetan eta gauza


sakratuetan erabili izanari erreferentzia
eginez, bai eta haren garaiera handiari
ere.
LORATZE: udazkenean loratzen da eta
pinuburuen heldutasuna eta hazien
sakabanatzea handik bi urtetara geratzen da.
ERABILERAK: zura gogorra eta aromatikoa du, perfumegintzan erabiltzen
den esentzia bat ateratzen zaio.
Antzinatean, egiptoarrek momientzako
sarkofagoak fabrikatzeko erabiltzen
zuten, eta, Asian, tenpluak eraikitzeko
erabili izan zuten.
HABITATA: jatorria Himalaiako mendebaleko basoetan du, eta XVII.
Mendearen erdialdean ekarri zuten
Europara. Orduz geroztik, oso ugaria
da parke eta lorategietan, oso eite hostotza dotoreak baititu. Afganistango,
Kaukasoko eta Turkiaren iparekialdeko
mendietan ere naturalizatua dago.

IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK:


apaingarrizko koniferoa, hazkunde
azkarrekoa eta tamaina handikoa.
Berrogeita hamar metrotik gorako
garaiera har dezake jatorrio lekuan.
Enbor nagusia azal gris eta leun batez
estalia du.
Adinarekin, azala zartatu egiten zaio
eta enborra kakotu. Adarrak zintzilikatzen zaizkion moduan, negartiaren itxura ematen diote, eta horrek bereizten
du gainerako zedroetatik. Ezaugarri
hori markatuagoa da espezimen gazteetan.
Hosto iraunkorrak eta azikularrak ditu,
baina oso delikatuak eta gainerako
zedroenak baino luzeagoak. Tonu
berde bizikoak dira gainaldean, eta bi
zerrenda zuri dituzte azpialdean.
fruitua kono oboidea da, kolore purpurakoa umotzetan.
Izen espezifikoa, deodara, sanskritotik
dator, eta "Jainkoari eskainia" esan

36

EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK

37

FAMILIA: PINAZEOAK

ATLASKO ZEDROA
(Cedrus atlantica)

tsua eta aroma sakonekoa, estimatua da


eraikuntzan eta zurgintzan. Farmazian
eta perfumegintzan erabiltzen den esentzia bat ematen du destilazioz.
HABITATA: Europako mendebaldean
basogintzako zuhaitz gisa erabiltzen da,
baina gure lurraldean nekez aurki daiteke
hiri-parkeetatik kanpora.
HEDAPENA: jatorriz, Afrikako iparraldeko Atlas mendietakoa da, eta benetako
basoak osatzen ditu han. Duen eiteagatik, maiz erabiltzen da lorategi handietan,
beste konifero batzuekin batera edota
espezimen bakar.

IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK:


konifero maiestatikoa, tamaina handiakoa eta hazkunde azkarrekoa. Berrogeita
bost metroko garaiera gaindi dezake
berezko habitatean. Konoeitea ageri ohi
du, adinarekin adaburua zapalduz joaten
bazaio ere, eta adarrak horizontalak edo
goranzkoak izaten ditu.
Haren enbor tenteak, espezimen gazteetan, azal grisaxka du, pitzadura estuekin,
eta, espezimen helduetan, arre beltxexka, zimurtuz eta zartatuz joaten dena.
Hostoak, iraunkorrak eta orratz puntazorrotzen formakoak, bi zentimetro luze
dira eta berde grisaxkak edo berde ilunak. Argazkiko espezimena "Glauca" taldekoa da. Zedro urdin bat da, hostotza
gris urdinxka bizikoa, eta landarezaintzan
gehien erabiltzen dena da, beste zuhaitzen hostotza berdearen aldean lortzen
duen kontrasteagatik. Fruituak kono edo
pinazi elipsoidalak dira, baita zilindrikoak
ere, eta, umotzean, kolore marroikoak.
Izen generikoa, Cedrus, grekozko kedros
izenetik datorkio, eta badirudi hitz hori zur
erretxinatsuak izendatzeko erabiltzen
zutela; atlantica espezifikoak, berriz, jatorriko lekuari egiten dio erreferentzia:
Marokoko Atlas mendiak.
Lehenengo 5-7 urtetan astiro hazten da
eta gerora haziera bizkortu egiten zaio.
Bizi liteke 700 urte eta gehiago.
LORATZE: irailetik azarora bitartean
loratzen da eta pinuburuak bigarren urteko udazkenean heltzen dira.
ERABILEAK: haren zura, oso erretxina-

38

EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK

39

FAMILIA: PINAZEOAK

LARITZA
(Larix decidua)

urre-tonu gorrixka batera mudatzen dira


udazkenean, erori baino lehen.
Izen generikoa erromataren eman zioten, eta laritza edo alertzea esan nahi
du. Espezifikoak, decidua, hostoen galkortasunari egiten dio erreferentzia.
LORATZE: loraketa udaberrian izaten
du, eta indibiduo berean agertzen dira
lore arrak -gorriak eta zintzilikariak- eta
emeak -tenteak eta horiak-. Fruitua
pinazi txiki bat da, lau bat zentimetro
luzekoa, kolore arrekoa.
Pinaburuak urte berezko
udazkenean
heltzen
dira.
Pinaburuak urte bereko
udazkenean
heltzen
dira.
HABITATA: lorategietan,
apaingarri moduan kiltibatzen da, hostotza
leuna eta udazkeneko
koloreak dituelako. Era
berean, gero eta gehiago baliatzen da basoberritzeetan.
HEDAPENA: Europako
berezko espezie bat da,
eta, Alpeetan, Frantziatik
Vienaraino hedatzen da.
Karpatoetan ere naturalizatua dago. Egoera
basatian, mendiko espeziea da, eta mila eta zortziehun metrotik gorako
altitudeetan ere aurki
dezakegu.

IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK:


hosto galkorreko konifero dotorea,
hazkunde azkarrekoa eta kono-eite
estukoa, 40 metroko garaiera irits
dezakeena.
Enbor zuzenekoa, azal pitzatua eta
ezkatatsua du, tonu marroi gorrixkakoa.
Zedroenak ez bezala, laritzaren hosto
azikularrak leunak dira, kimu luzeetan
bakartuak. Kolore berde esmeraldakoak gaztetan eta berde argikoak gero,

40

EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK

41

FAMILIA: KUPRESAZEOAK

NEKOSTA

(Cupressus sempervirens)

horiak, adasken puntako multzo ugarietan. Kono emeak elipsoidalak edo iabiribilduak,bakartiak edo talde txikietan,
berdeak gaztetan, arre-griseskak fruitu
bilakatzean; estrobiloak 2,5-4 cm bitartekoak, 8-14 ezkata poligonal eta obtusuki mukronatu eduzi. Hazi txikiak,
hegal-aztarna batekin.
LORATZE: udaberrian loratzen da eta
fruitua hurrengo urteko udazkenean
heltzen da, baina luzaro iraun dezake
ireki gabe.
ERABILERAK: bere egurra ale xehekoa da, oso aromatikoa, ia ustelezina
eta oso estimazio
handikoa da zurgintzan,
ebanisterian,
etab. Garai batzuetan
bere erretxina lurrinontzietan erretzen
zen eta olioa helburu
terapeutikoekin erabiltzen zen.
HABITATA
ETA
HEDAPENA: ekialde
hurbilekoa berez, artifizialki ugaldua izan
da espezie apaingarri
gisa (kanposantuak)
eta, batzuetan, basogintzako birpopulaketan, ia beti beste
espezie
batzuekin
batera, hala nola
Aleppo pinua, zona
lehorrenetan.

IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK:


zuhaitz garaia, 35 m-ko altuerarainokoa, eite aldakorrekoa, nahiz eta landatzen denean zutabeforma trinkokoak erabiltzen diren. Enborra zuzena
eta lodia izaten da; azala mehea, griseska eta leun samarra gaztetan,
ulunxeagoa eta luzetaraka idotua
gerora. Adineko hostoak ezkata
kamuts bihurtuta, 0,5-1 mm bitartekoak, berde ilunak, batak bestea teilak
bezala estaliz, eta bizkarrean erretxinguruin bat edukiz.
Kono arrak 5-8 mm-koak, oboideak,

42

EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK

43

FAMILIA: KUPRESAZEOAK

MONTERREYKO NEKOSTA
(Cupressus macrocarpa)

Izen generikoa, Cupressus, grekozko


kypros hitzetik datorkio: Zipreko uhartearen izena da, garai batean nekostaz
populatua baitzegoen. Macrocarpa izen
espezifikoak "fruitu handia" esan nahi
du, eta, noski, nekosta honen tamaina
handiari egiten dio erreferentzia.
LORATZEN: neguaren bukaera aldera
loratzen da eta hurrengo udaberrian
heltzen dira pinuburuak.
ERABILERAK: egurra kalitate onekoa
izan arren, ez da gehiegi erabiltzen,
bere adabegi ugariek eragotzen dutelako.
HABITATA: asko hedatua izan da artifizialki; gure lurraldean haizebabes-hesiak egiteko landatu
da kostaldeane ta birpopulaketarako, bereziki Eskualde
mediterraneoko zona aridoetan.
HEDAPENA: espezie arraroa
da, Kaliforniako Monterrey
ingurukoa jatorriz. Basoak
osatuz hazten da hango
itsaslabarretatik hurbil.
Argazkiko
barietatea,
"Golderest", kultibarra da,
jatorria
landarezaintzan
duena, eta oso deigarria gertatzen da hostoen kolore
apartagatik, urrehori distiratsukoak baitira. Adarrak oso
aproposak dira lore-lanak
prestatzeko.

IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK:


hosto iraunkorreko eta hazkunde azkarreko koniferoa, kono-eite irekikoa eta
tamaina txikikoa, hamar metrotik gora
hazten ez dena.
Azala arre gorrixka du, eta hostoak
ezkata-formakoak eta txikiak, kolore
berdekoak, punta zorrotzekoak eta sortetan paratuak. Beste espezie batzuen
bereizgarri moduan, oso hosto aromatikoak ditu, eta zukutzean, limoiaren
eta berbenaren esentzia jaraiatzen du.
Fruituak kono txiki biribilak dira, ezkata-formakoak eta kolore arrekoak umotzean.

44

EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK

45

FAMILIA: KUPRESAZEOAK

LAWSON NEKOSTA
(Chamaecyparis lawsoniana)

ten dituena eta, gainera, lurraren kalitateari buruz beharkizun gutxikoa, maiz
erabiltzen da landare-hesi garaiak jartzeko.
HEDAPENA: jatorriz, kaliforniako iparmendebaldekoa eta Oregongo hegomendebalekoa da, eta XIX. Mendearen
bukaeran ekarri zuten Europara.
Basogintzan birpopulaketarako erabiltzen da zona kantauriarrean, bereziki
Bizkaian, argirik pasatzen ia uzten ez
duten formazio oso trinkoetan.

IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK:


hosto iraunkorreko koniferoa, piramideeitekoa. Espezimen kultibatuetan,
hogei metroko garaiera iristen du, eta
berrogeita hamar bat metrokoa egoera
basatian, jatorriko eskualdetan.
Enbora azal arre purpura eta ezkatatsu
batez estaila izaten du.
Hostoak, iraunkorrak eta ezkata-formakoak, oso txikiak eta punta-zorrotzak
ditu, gainalde berde ilunekoak eta
azpialde argiagokoak, eta alternatuta
paratzen dira sorta zapaletan. Fruitua
kono biribildu bat da, oso txikia (zortzi
bat milimetrokoa), ezkataduna eta kolore arrekoa umotzetan.
Izen generikoa grekozko Chamae
"nanoa" eta Kyparisos "nekosta" hitzetatik datorkio; Lawson espezifikoa,
berriz, Europara ekarri zuen botanikari
inglesaren izena da.
LORATZE: martxo-apiril aldera loratzen da eta fruituak urte bereko udaudazkenean heltzen dira.
ERABILERAK: egurra zuri-horiska da,
ale oso xehe eta uniformekoa. Zura,
gogorra baina lantzen erraza, oso estimatua da hegazkin eta itsasontzien
fabrikazioan eta ebanisterian.
HABITATA: landarezaintzan, apaingarria delako erabiltzen da, baina gaur
egun, altitudeko zonak basoberritzeko
ere estimatua da, horietan ez baita
ondo ateratzen pinuekin basoberritzea.
Nola hazkunde azkarreko espeziea
baita, poluzioa eta inausketa ongi jasa-

46

EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK

47

FAMILIA: KUPRESAZEOAK

IPAR-ORREA
(Juniperus communis)

ke arbola baten gainean bat, bi eta hiru


urteko fruituak aldi berean.
HABITATA: terreno-mota guztietan
etortzen da ongi, itsas mailatik hasi eta
2.000 m-ko altituderaino; gure herrian
erdialdeko eta goi-mendiko espezie
bezala portatzen da, hiru subespezietan banatuta.
HEDAPENA: berezko banaketa-areak
ia Ipar-hemisferio osoa hartzen du.

IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK:


zuhaiska betiberdea, 15 m-raino
zuhaitz izatera iritsi daitekeena, tentea
edo etzana, dioikoa.
Eite oso aldakorrekoa, enbor zuzen,
lodia, salbuespenez 1 m-ko diametrorainokoa, jeneralean oinetik hasita
adarkatzen dena; azala gris arreska,
mehea, zirrinda finetan askatzen dena.
Hostoak hirunako bertiziloetan, gazteak
erikoideak eta adinekoak azikularrak,
zurrunak eta ziztatzaileak, 10-20 mm
bitartekoak, launduak, gainaldean estoma-zirrinda zuriz hornituak; zirrinda hau
oso gutxitan aurkitzen da nerbio fin
batek oinean zatitua; sarritan aurkitzen
da nerbio fin batek oinean zatitua; sarritan argizari-geruza zuri-urdinska batez
estalita azaltzen dira.
Oin arretan kono oso ugari, hosto-galtzarbean bakarka, horiskak, oboideak
edo zilindrikoak, ezkatak hainbat bertizilotan antolatuta edukiz; ezkata bakoitzak 3-7 polen-zaku. Oin emeetan
kono-ezkatak mamitsuak eta elkarri soldatuta egoten dira eta ondorengo fruitua biribildua edo oboidea (galburua)
izaten da, 6-10 mm-koa, gaztetan
berde argia eta beltz urdinska heldutasunean, hau ere argizari-gerruzaz
estaila. 3 hazi luzanga eta angelutsu
eduki ohi ditu.
LORATZE: udaberrian loratzen da eta
fruituak bigarren edo hirugarren urtean
heltzen dira; hori dela eta, aurki daitez-

48

EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK

49

FAMILIA: KUPRESAZEOAK

TUIA

(Thuja occidentalis)

gero, sagar-usain leun bat botatzen


dute. Fruitua kono txiki eta luzanga bat
da, tonu horikoa, umotzean arrea
mudatzen dena.
Izen generikoa grekozko Thus
Aintsentsua hitzetik bide dator, eta
zurak erretzean botatzen duen aromari
egingo
lioke
erreferentzia.
Espezifikoak, occidentalis, jatorriko
lekuari egiten dio erreferentzia.
HABITATA: ia edozein lurzoru-motatan bizi liteke.
HEDAPENA: jatorriz, Ipar Amerikako
ekialdekoa da, eta biziaren arbola
edo zedro zuria esaten diote han.
ERABILERAK: oso zur aromatikoa
eta erresistentea baitu, basoustiapenean baliatu ohi dute, eta oso espezie
estimatua izan dute hango indigenek
piraguak eta totemak egiteko.
Ameriketako espezieen artetik,
Europara ekarritako lehenbiziloetakoa izan zen, aurrena izan ez bazen.
Hemen, zuhaitz apaingarri moduan
erabiltzen da, bai eta landare-hesiak
jasotzeko ere, ongi jasaten baititu
inausketa eta hiriko poluzioa.
Ezaguten dira berrogeita hamar
barietate ezberdin bederen, batzuk
kolorezko hostotza dutenak, eta are
forma nanoa dutenak ere.
Haren hostoak asmaren kontrako tratamendu homeopatikoetan erabiltzen
dira, eta gaur egun, minbiziaren kontra dituen propietateak estudiatzen ari
dira.

IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK:


hosto iraunkorreko konifera, adaburu
estukoa eta konikoa, hogei metroko
garaiera irits dezakeena.
Enborra azal marroi laranjatu batez
estaltzen zaio espezimen gazteetan,
eta adinarekin, gris marroixka bihurtzen
zaio, banda estuetan pitzatzeaz gain.
Ezkata-formako hostoak ditu, oso txikiak, berdeak eta aromatikoak. Igurtziz

50

EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK

51

FAMILIA: FAGAZEOAK

HARITZ KANDUDUNA
(Quercus robur)

Bizi iraupen handiko espeziea da, 600


urtez bizi daiteke, batzutan 1000 urte
baino gehiagora heltzen delarik,
Gernikako arbola zaharra bezala.
Batzordeen bilerak, akelarreak, druiden
batzarrak, eta izaera animista duten
beste errito batzuk, haritzen inguruan
egiten ziren. Haritzak, Arteak eta beste
bizi iraupen handiko zuhaitz batzuk
bezala, jakituri handia eta harmonia
dute eta bidaltzen duten energia igarri
daiteke, pertzepzio eta lasaitasun apur
batekin.
Haritzak leku garrantzitsua betetzen du
mitologian eta herriko tradizioetan;
beharbada, aspaldi batean janari-iturria
izan zelako gizakientzat, eta horrek antzina-antzinatik gurtzea ekarri zuelako.
Antzinako Grezian eta Erromako
Inperioan, Zeus eta Jupiter jainkoei
sagaratua zegoen; zelta, germano eta
eslaboentzat, beren jainkoak baso eta
zuhaitz jakin batzuetan gurutzen baitzituzten, haritza zen zuhaitz beneratu
nagusia.
Gainera, uste zuten haritzak sorgin eta
deabruengandik babesten zituela, eta,
horregatik, hainbat kulturatan, haren
adarrak etxeetako ateetan esekintzen
zituzten.
LORATZE: zuhaitz urtabezkoa da, apiril-maiatzean loratzen dena; ezkurak
irail-urrian heltzen dira.
ERABILERAK: itsasuntzien eraikuntzan, trenbidetrabesak eta etxeen eta
baserrien habeak egiteko oso erabilia

IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK:


gure haritzetatik handiena da, 40
metroraino altuera lor dezakeena.
Elite sendo eta dotorea du, adaburu
zabal eta erregularra.
Zurtoina tentea, laburra eta azal arre
eta zartatua du.
Hostoak erorkorrak eta lobulatuak dira.
Lore arrak gerba motako infloreszentzietan eta emeak pedunkulu luze eta
fin batetatik 2-3 aletako taldeetan zintzilik ditu.
Fruituak, ezkurrak, intxaur motakoak
dira eta pedunkulu luze baten txertatua
hazten dira.
Bere familiakoa den Ametzak (Quercus
pyrenaica) hostoak lobulatuak ditu, nerbio nagusia ikutzera heltzen dira eta
azpialdea ile ugariz estaila du (urkitzean beluskara dela ematen du). Haritz
amerikarraren (Quercus rubra) hostoak
askoz handiagoak dira eta lobulen
ertza zorrotzagoa da. Haritz kandugabea (Quercus petraea) antzekoena da,
desberdintzeko ezkurrak aztertuko ditugu, hauek pedunkulu gabeko adasken
gainean eserita daude. Bestalde, hostoak, aurikulatuak (txertatzea atzera
ematen da, alde bakoitzera lobulu
batzuk utziz eta bihotz forma emanez)
izan beharrean kuneatua da (hostoa
zuzenean peziolotik irtetzen da).
Izen espezifikoa, robur, latinetik dator,
eta gogorra edo zaila esan nahi du, hori
baita haritz honen zuraren ezaugarri
nagusia.

52

EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK

53

FAMILIA: FAGAZEOAK
izan da. Bere egurra erregai ona da
eta ikatza bero-ahalmen handikoa,
burdinoletan asko erabili izan zen.
Hala ere, bere interes nagusia babesarena da, ingurune hezeen haran eta
mendien espezie klimaxa bait da.
Bere egurra kalitate paregabekoa da,
kolorez arre-horiska, ale xehekoa,
gogorra eta astuna.
Ezkurra ere ona da aziendak bazkatzeko, bereziki txerri-aziendentzat.
HABITATA: Euskal Herri hezearen

espezierik propioena da. Harizti azidofiloko eta Harizti-Baso Mistoaren espezie nagusiena da. Haltzadi Eutrofikoan
eta Artadi Kantabriarrean, ordea,
espezie laguntzailea da, bertako luzorua hezea eta sakona da.
Europako da jatorriz, eta, garai batean
baso handiak baziren ere, desagertuz
joan dira; batik bat, lehengo garaietan
zura itsasontziak egiteko erabili zelako, oso ondo jasaten baitu ura.
Lurzoru azidoak eta hezeak maite
ditu, aldizka istiltzen
direnak
barne,
Euskal Herriko isurialde kantauriarreko eta iragapeneko
haran submeditar
askoen gisakoak.
Garai bateko hariztien lekuan gaur
egun labore-lurrak,
belardiak eta konifero-sail
landatuak
aurkitzen dira, eta
haiek bazter-lurretan murriztuta geratu dira.
H E D A P E N A :
Europa
hezean
dago
banatuta;
berez, berau izan
zen
gaur
egun
gehieenbat laborantzan erabiltzen diren
sail
hedatsuak
estaltzen
zituen
zuhaitz karakteristikoa.

54

EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK

55

FAMILIA: FAGAZEOAK

HARITZ KANDUGABEA
(Quercus petraea)

eta karloko ezkatak konkordunak,


behealdekoak bederen, dituena.
Penintsula Iberiarrean, eta bereziki,
haren ipar-ekialdean izan da seinalatua, eta Euskal Herrian dauzkan aipamenak, Nafarroako eskualde submediteraneoari daude lotuta.

IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK:


gorputz handiko zuhaitza, 40 m-rainoko altuera eta adaburu zabal eta erregularra dituena. Enboz zuzena eta
azal zartatua, hauskara edo arreska.
Adaskak ilegabeak eta lustredunak,
lentizela ugariz hornituak. Hostoak
erorkorrak, espatulatu-lantzeolatu eta
abobatu bitartekoak, 5-20 x 2-15 cm,
gingildunak, oinaldean kuneatuak,
mintzaireak; gainaldean berde ilunak
eta ilegabeak eta azpialdean argiagoak, nerbioen galtzarbean ileren
batzuekin; txortena ilegabea, 10-25
mm, gaineko aldean kanalikulatua.
Gerba arrak 3-9 bcm-koak eta lore
bakoitzak 5-6 gingil ziliatuzko perigonia eta 5-8 estanbre; lore emeak 25eko taldeetan, urteko adasketan eseriak edo ia-eseriak, estilo oso labur
eta oinetik dibergenteekin. Glandea
12-15 x 8-15 mm-koa, kolore horiskakoa, eseria edo 15 mm-rainoko kandu
zurrun eta ilegabearekin; karloa 6-12
x 9-15 mm-koa eta bere ezkatak
obatu-lantzeolatuak, aplikatuak, ialaunak edo behealdekoak konkordunak batzuetan.
Landare polimorfoa da eta bi subespezie bereitzen dira bere baitan, bata
subespezie "petraea" da, hostoetan 58 nerbio sekundario pare eta karloko
ezkatak gutxi-asko launak dituena, eta
bestea subespezie "huguetiana", hostoetan 7-10 nerbio sekundario pare

56

EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK

LORATZE: april-maiatzean loratzen


da eta ezkurrak irailaren bukaeran eta
urrian heltzen dira.
ERABILERAK: ezkurrak janari ona
dira txerri-aziendarentzat eta bere hostoak ere erabili izan dira, ihartu ondoren, neguko ganadu-bazkatarako.
Egur oso gogorra du, kolore horiskakoa eta ale xehekoa, zurgintzan, ebanisterian, eraikuntzan etab. oso estimatua; hortik datorkion balio handiagatik biziki ustiatua izan da eta, nola
nekez hazten den, beraren basoak
atzeraka joan dira, haren lekua hazkunde bizkorragoko espezieekin, hala
nola pago eta pinu gorriarekin, birlandatzen zen bitartean.

HABITATA: substratuari dagokionez,


oso hertsia ez izan arren, zoru silizeo
harro etaaireatuak ditu gogokoen.
HEDAPENA: Europako erdiz mendebaldean ugariki dago hedatuta eta
Asiako mendebal-ertzeraino ere iristen da. Batzuetan baso-masa puru
dezenteak eratzen ditu, baina normalagoa da bera aurkitzea sakabanatuta
edo zuhaizti txikiak eratuz pagadi,
pinudi edo haritz kandudunaren hariztietan, sarritan beronekin hibridatuta.
Euskal Herrian altitude ertaineko mendian aurkitzen da batipat, mendihegaleko zenbait baso eratuz, Zalama
eta Gorbeako mazizoetatik hasita Erro
eta Irati ibaien haran-buruetaraino.

57

FAMILIA: FAGAZEOAK

ZINGIRA HARITZA
(Quercus palustris)

eite ederragatik, hostotza trinkoagatik


eta udazkeneko kolore apaingarriengatik erabiltzen da.
ERABILERAK: bere egurra kalitate
ertainekoa da.

IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK:


hosto galkorreko zuhaitz dotorea, hazkunde azkarrekoa, kono-eite hedatukoa, adaburu trinkoa eta adar-mutur
eroriak dituena. Jatorriko lekuan, IparAmerikako baso zingiratsuetan, hogeita
hamar metroko garaiera irits dezake.
Enbor zuzena du, azal liso eta arre grisaxka batez estaila. Hostoak sakoni
lobulatuak ditu, punta fineko hortzetan
bukatuak. Tonu berde argi distiratsua
dute, eta urre-kolore edo purpura ederretara mudatzen zaie udazkenean.
Izen generikoari bi jatorri ematen zaizkio. Autore
batzuek
zeltikozko
Karquez "zuhaitz dotorea" hitzetik eratortzen dute, horrela izendatzen baitzuten galoek haritza. Beste batzuek,
berriz, grekozko kerkaleos "gogorra"
hitzetik, zuraren nolakotasunari erreferentzia eginez. Espezifikoak, palustris,
berezko habitatari egiten dio erreferentzia: zona heze edo zingiratsuak.
LORATZE: loreak gerba zintzilikari
berde-horietan paratzen dira, udaberriaren bukaeran. Gero, haien lekuan,
fruituak ateratzen dira: ezkur txiki eta
biribilak dira, kupula zabal eta axal
batez estailak.
HEDAPENA: jatorria Kanadako hegoekialdeko eta Estatu Batuetako ekialdeko baso zingiratsuetan badu ere, gaur
egun, oso zabaldua dago Europako
ekialdean eta erdialdean, basoberritzeko landatu izan baita. Landarezaintzan,

58

EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK

59

FAMILIA: FAGAZEOAK

ARTEA
(Quercus ilex)

Fruitua, ezkurra, intxaur motakoa da.


bi subespezie bereizten dira, hala ere,
badira hainbat trantsizio-forma, erabakitzen ez oso errazak.
LORATZE: udaberrian loratzen da eta
ezkurrak udazkenean heldu egiten
dira.
ERABILERAK: bere egurra gogorra
eta astuna da, baina lehortzean bihurritu eta pitzatu egiten da eta, horregatik,
ez du estimazio handirik; sutarakok,
ordea, oso preziatua da eta berdin izan
zen ikazgintzarako, lanbide honen usarioa galdu zen arte. Bere ustiapen
nagusia erregai moduan erabiltzeko
izan da, gure mendietatik bero-ahalmen handieneko egurra omen da.
Probetxua ateratzeko, oinarritik mozten da, behekaldetik zenbait kimu atera
daitezen (zuhaiska-erako eitea), urte
batzuen buruan motzten dira, bakarra
utziz. Bere azala zurraketa lanetarako
erabiltzen da; fruituak eta hostotza,
abereen janarirako; Bere egurra eraikuntza hidraulikoetan, aipaingarri
moduan, etab. Gainera, erabilpen
ornamentala, sendagarria, lurzoruen
babesarako eta magikoa ere badu.
HABITATA: artadi Kantabriarreko
espezie nagusia da.
HEDAPENA: berau da zuhaitz nagusia eskualde mediterraneoan eta bertan baso hedatsuak eratzen ditu,
nahiz eta gaur egun baso hauek suntsitzear dauden.

IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK:


oso arrunta den zuhaitza da, adaburu
zabal eta berde ilun kolorea duena;
zurtoina ere ilun kolorekoa du. Hosto
iraunkorrekoak diren beste haritz
batzuekin erratu daiteke; Abaritzarekin
(Quercus coccifera), honek hosto txikiagoak ertz arantzatsuak eta ezkurrek
ezkata
zorrotzak
dituzte;
Artelatzarekin (Quercus suber), azala
lodia, kortxo-itxurakoa eta suberifikatua du . Penintsulako mesetan tipikoa
den artea, beste espezie bat da:
Quercus rotundifolia.
25-30 metroraino altuera izan dezakeen zuhaitza.
Eite bereizgarria du, zuhaiska-erakoa
izan daiteke baldin eta mendi garai edo
baxu baten hazi bada. Adasken loditasunaren arabera nahiko zuzena eta
luzea izan daiteke.
Azalak kolore hauskara du eta oso zartatua du. Adaburua oso dentsoa da eta
hosto larrukaren kolore iluna isladatzen
du. Horiek, berde kolorekoak, leunak
eta gainaldetik disdiratsuak dira,
azpialdetik, berriz, ile ugari izaten
dituzte eta honek kolore argiagoa eta
ez hain disdiratsua izatea eragiten du.
Hosto iraunkorrak dira eta hauen itxura, oinaren adinaren, dentsitate eta
eguzkiztapenaren araberakoa da.
Lore arrak, gerba erako infloreszentzia
bere-horietan bildurik daude; emeak,
aldiz, banaka edo talde txikitan bildurik.

60

EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK

61

FAMILIA: FAGAZEOAK

ARTELATZA
(Quercus suber)

honetatik, garrantzi handia dauka


Penintsula Iberiarreko hego-mendebaldeko koadrantean, bertan estaltzen
dituen sail handietan, usaera honetaz
aparte, txerri-azendak ezkur-larrean
mantentzen bait dira; etahonen azkurra
artearena bezain gustokoa ez badute
ere, urtearen parte handi batean daukate
janaria prest, arbola honen fruktufikazioaldi zabalari esker. Kortxoaren ordez
material plastikoak indarrez sartu diren
arren, beraren zenbait ezaugarri ez dira
batere imitatzeko errazak eta geratzen
zaizkio oraindik hainbat eta hainbat erabilera zipotz, material isolatzaile, oinetako eta abarren industrian.
HABITATA: aukeran substratu silizeoak
hartzen ditu, zoru harro eta iragazkorrak,
noiz edo noiz marga eta kararri ikuzietan
azaltzen bada ere.
HEDAPENA: eskualde mediterraneo eta
mendebal-atlantikoetako espeziea da,
berez, itsasoaren eraginez gozatutako
klima duten lekuetan bizi ohi dena; dena
dela, antzinatik kultibatua izan denez,
zaila da bere jatorrizko banaketa-area
erabakitzea.
Euskal Herrian kostaldeko muinoak
zaplastatuz aurkitzen da, Armintzatik
Bizkaian hasi eta Aturri ibaiaren bokaleraino, bere banaketa-arearen ipar-mugaraino ia iritsiz; ez du eratzen baso mardulik, soilik zuhaitz-unadak han-hemenka; erakuskari ederrenak ZarautzGetariako eta Aturri ibaiaren bokaleko
zonetan ikus daitezke.

IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK:


adaburu zabal eta tamaina ertainezko
zuhaitza, altueran 25 -30 m-rainokoa.
Enbor lodia eta azala lodi, arol eta zartatua bihurtuz; kortxoa aprobetzatzen
denean, enbora kolore gorri ilunekoa
geratzen da. Adaskak eta begiak pubeszenteak edo tomentudunak. Hostoak
larrukarak, iraunkorrak, obatu eta luzanga bitartekoak, 2,5-10 x 1,2-6,5 cm, gainaldean berde ilunak eta glabreszenteak,
azpialdean tomentu hauskaraz estailak,
dauzkate 5-7 nerbio sekundario pare,
ertz sinuatu-horztuna eta txorten tomentuduna, 6-20 luzekoa.
Gerba arrak 4-8 cm luzekoak, meheak
eta etenunerik gabekoak, kolore horiska
eta erraki ileluzae dutelarik, adasken
puntatik kopuru aldakorrean zintzilik;
loreak oso txikiak eta hauen perigonioko
5-7 piezak obatuak eta iledunak. Lore
emeak bakarka edo talde txikietan, beren
3 estiloak laburrak, oinetik dibergenteak
eta erreflexuak. Glandea 25-45 x 11-18
cm bitartekoa, heldutasunean gaztainkolore gorriskakoa; kanduazurruna eta
tomentuduna, 5-40 mm-koa.
LORATZE: apiril-maiatzean loratzen da,
nahiz eta batzuetan uda-barneraino iritsi
loraldia. Ezkurrak urte bereko udazken
edo neguan heltzen dira gehienak, azkenekoak hurrengo udaberriraino atzeratuz.
ERABILERAK: artelatz ugari dagoen
lekuetan ohizko lanbidea izaten da haren
azala kortxotarako aprobetxatzea. Alde

62

EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK

63

FAMILIA: FAGAZEOAK

ERKAMETZA
(Quercus faginea)

eta azala griseska edo arreska, ezkatatsua eta biziki zartatua; adaskak
kolore arre-gorriskakoak, lentizela
zuriskaz hornituak eta ile izarkara
gutxi-asko iraunkorrez estaliak; begi
tomentudunak. Hostoak martzeszenteak, luzanga eta obobatu bitartekoak,
3-10 x 1,5-5 cm, ertzean horztunzerradunak,
hortzak,
jeneralean, zurrunak eta
ia-ziztatzaileak izanik;
subkoriazeoak, gaztean
ile izarkaraz estailiak,
gerora janzkia galdu egiten dute gainaldean,
kolore berde ilun lustreduna hartuz; baina,
azpialdea, kolore hauskarakoa, estalita geratzen da ia beti ile labur
eta aplikatuz; txortena
4-20 mm-koa, subzilindrikoa, tormentuduna
edo gutxi-asko glabeszentea.
Gerba arrak 2-4 cmkoak, erraki gutxi asko
iledunetik 4-5eko taldean zintzilik; loreek 5-6
pieza ileluzeko perigonioa eta estanbre-kopuru
aldakorra.
Lore
emeak nakarka edo
talde urrietan, estigma
errebolutuko 2-3 estilo

IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK:


eite ertaineko zuhaitza, altueran 20 mrainokoa eta adaburu biribildua
duena; hala ere, baldintza desfaboragarrietan, hala nola, lurzoru-eskasia
edo basoberaren ustiaketagatik,
zuhaiska izaerara murriztuta geratu
ohi da. Enborra zuzena edo bihurria

64

EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK

65

FAMILIA: FAGAZEOAK
askekoak. Glandea 15-35 x 10-20
mm-koa, gaztain-kolore argikoa, eseria edo 25 mm-rainoko kanduan; karloa 7-15 x 12-22 mm-koa eta beraren
ezkatak aplikatuak, tormentudunak
eta, behealdekoak, pitin bat konkordunak.
LORATZE: apiril edo maiatzean loratzen da eta ezkurrak urte bereko irailean hasten dira heltzen.
ERABILERAK: bere egurra kalitate
onekoa da eta eraikuntzan erabila
izan da, baina gaur egun nekez aurkitzen dira zerratzeko moduko banakoak; nagusiki sutarako egur eta ikazgintzarako ustiatzen da eta, horregatik, basobera eran mantentzen da;

lanbide hauen atzerakada dela eta,


zenbait lekutan ari dira pixkanaka birsortzen erkameztiak.
HABITAT: espezie hau ere polimorfa
da eta plastizitate handikoa, klima
desberdinen arabera moldatuz; esaterako, inguru arido eta desfaboragarrietan zeagoak izaten dira eta leku
heze eta gizenagoetan gurentzen
diren handienak, berriz, handiagoak
eta ez hain larrukarak. Gainera, landare gazteen eta enborreeko aldakaitzen hostoak estuagakoak eta hortz
enborreko aldakaitzen hostoak estuagoak eta hortz zorrotzagokoak izaten
dira beti.
HEDAPENA: Penintzula Iberiarreko
`parterik handienean eta
Afrikako iparraldean dago
hedatuta, klima mediterraneo
edo
submediterraneoko
lekuetan, eta edozein motatako substratutan eratzen ditu
basoak aukeran zoru buztintsu edo kararrizkoak nahiago
izanda ere. Gure Herrian,
bere banaketa-area potentziaka zirrinda latitudinal,
zabalera aldakorreko batek
okupaatzen du, iparraldeko
hariztien eta hegoaldeko
artadien iraganunean. Gaur
egun baso-aztarna batzuk
geratzen dira, gehienak
gazte-aldikoak, eta lekuko
bakartiak, labore-lur hedatsuen artean barreiatua edo
sastrakadietan,
zeintzuk
koniferoz, adibidez larizio
pinuz, birpopulatuta bait
daude noizbehinka.

66

EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK

67

FAMILIA: FAGAZEOAK

AMETZA

(Quercus pyrenaica)

baina ez beste haritzen kalitate berekoa,


izan ere hezetasun-aldaketekin pitzatzeko joera du eta, gainera enborrak sarritan
irregularrak izan ohi dira; batez ere, trenbidetako trabesa eta paloetarako erabiltzen da, baita itsasuntzigintzan ere.
garrantzia izan zuen, ugari zegoen
lekuetan, sutarako egur eta egur-ikatza
egiteko ere. Ezkurrak mikatzak izan
arren, balio du aziendak bazkatzeko,
batez ere txerrientzat.
HABITATA: baso gutxi-asko hedatsuak
eratzen ditu lurzoru silizeo edo azidifikatuetan, Arabako eta Nafarroako eskualde submediterraneotik hasi eta eskualde
atlantiko euritsuenetaraino, berton haritz
kandudunari lekua kenduz zoru hareatsu eta solteenetan.
Gaur egun oraindik kontserbatzen dira
amezti hedatsuak, nahiz eta haietako
asko, artifizialki gaztetuak izan direlako,
heldutasun-bidean egon; hala gertatzen
da Ega ibaiaren haran-buruan, uren
banalerroko mendien hego-isurialdean
eta nafarroa atlantikoko enklabe silizeoetan; kostaldeko eskualdeetan ere
badaude baso-sail nahiko handiak,
larratzeak eta, batez ere, etengabeko
suak erasota ateratzen dituen puja eta
zepaka berri ugariei esker irauten du
bizirik.
HEDAPENA: banaketa-arearen erdialdea Penintsula Ibericarrean dago,
Frantziako
mendebalderaino
eta
Marokkoko iparralderaino iritsiz.

IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK:


garaiera ertaineko zuhaitza, altueran 25
m-rainokoa eta adaburu zabalekoa; erraz
ematen ditu aldakaitzak sustraitik eta
batzuetan zuhaiska estoloidun bihurtuta
geratzen da. Enborra zuzena edo irregularra, adar ugarikoa eta azala lodia eta
zartatua; adaskak eta begiak tomentu
trinkodunak.
Hostoak erorkorrak edo martzeszentzeak, ingeradan obobatuak edo luzangak,
8-16 x 5-13 cm. pinatilobatu eta pinatipartitu bitartekoak, sub-mintzaireak, gaztean ile izarkaraz trinkoki estailak; adinarekin ileak galdu egiten dira, partez bederen, gainaldean, kolore berde iluna hartuz, azpialdean, ordea, tormentu trinko
hauskarak irauten du; txortena 5-25 cmkoa, erdizililndrikoa eta tormentuduna.
Gerba arrak 5-10 cm-koak, erraki iledunarekin, adasketatik kopuru aldakorrean
zintzilik; loreek perigonioan 5-8 lazinia
hirtsutu eta 6-12 estanbre.
Lore emeak, 1-4, eseriak edo kandu
laburrekoak eta haietan 3 estilo aske,
arkutu-dibergenteak.
LORATZE: maiatzean loratzen da eta
ezkurrak urte bereko udazkenean heltzen dira.
Sarritan hibridatzen da haritz kandunarekin eta ez da harritzekoa bien bitarteko
ezaugarriak dituzten banakoak aurkitzea
elkarrekin bizi diren lekuetan; Quercus x
andegavensis izena eman zaie.
ERABILERAK: bere egurra ona da,

68

EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK

69

FAMILIA: FAGAZEOAK

PAGOA

(Fagus sylvatica)

gintzaren lekuko. Zuhaitz apaingarri


gisa ere kultibatzen da, batez ere atropunicea, hostoak kolore purpura bizikoak dituena.
HABITATA: pagoaren basoetan hainbeste nagusitzen da bera, ezen masa
ia espezie bakarrekoak eratzen bait
ditu. Euskal Herrian estaia menditarraren ezaugarria da eta gaur egun,oraindik ere, sail dezenteak estaltzen ditu
berau elialdetik mendebaldera zeharkatzen duten mendietan. Pirinioan izeiarekin elkartzen da eta isurialde kantauriarrean haritz kandudunarekin nahasi
arte jaisten da.
HEDAPENA: Europako erdialde eta
mendebaldean bizi da, klilma samur eta
hezeko eskualdeetan, udako lehorterik
eta izozte berantiarririk gabekoetan.

IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK:


zuhaitz gorpuztsua, altueran 30 m edo
gehiagokoa, adaburu aobatu edo biribildukoa. Adarrak horizontalak edo tenteak, ugariak, itzal oparoa ematen duen
hostajez jantzita. Azal leuna, kolore
hauskara edo zuriskakoa. Begiak arregorriskak.
Hostoak, 5-9 cm bitartekoak, obatu eliptikoak, berritan ile zetakara oso
karakteristikoz ertzean hornituak, kolore berde argikoak, adinarekin ilunduz.
Lore arrak, oso ugariak, hostoekin
batera irekitzen dira, 5-6 cm-ko pedunkulu luzeetan zintzilik.
Lore emeak pedunkulu laburretan,
geminatuak, batzuetan bakarka edo
hirunaka. Fruituak izaten ditu 1-3 hur,
lustredunak, luzangoak, ebakidura
triangeluarrekoak, angelu oso nabariekin zurezko karlo batetan gordeta, izanik berau kanpotik ezkatatsua eta barnetik ile luzekoa, 4 ikuskutan irekitzen
dena.
LORATZE: udaberrian loratzen da eta
pagatxak udazken-hasieran heltzen
dira. Zuhaitz urtabezekoa da ezpairik
gabe, urte batzuetan haziak erruz emanez eta beste batzuetan ia batere ez.
ERABILERAK: egurra zuria edo marroi
argia izaten da, gogorra eta testura fin
uniformekoa, ebanisterian etazurgintzan oso estimatua. Beraren ikatza ere
estimazio handikoa da eta oraindik ere
ikus daitezke gure mendietan pago
lepatuen formazioak, garai bateko ikaz-

70

EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK

71

FAMILIA: FAGAZEOAK

GAZTAINONDOA
(Castanea sativa)

Fruituak (intxaurrak) zuhaitzean


daudenean, binaka edo hirunaka bildurik daude kupula arantzatsu berde
batean.
Garai egokia denean, zuhaitz osoan
zehar hazten diren, kupula erantzatsuak daudela ikusiko dugu. Hostoak
ere nahiko bereizgarriak dira; itxura
semilantzeolatua dute eta ertza
zerratua.
LORATZE: udaberriaren erdialdea
loratzen da eta gaztainak udazkenean
heltzen dira.
ERABILERAK: bere egurraren ezaugarriak, haritzaren egurraren antzekoak (begibistan ez ditu radio medularrak aurkezten), oso ona da eraikuntza, zurgintza, ebanisteritza, upelagintza, etab-erako. 100 urte inguruko

IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK:


zuhaitz handia eite dotorekoa, erregularra eta zuzena. 35-40 metroraino
altuera izan dezakeena. Adaburua
zabala eta biribildua du.
Zurtiona zuzena izaten du, lodia eta
laburra. Azala gaztetan leuna eta gorri
kolorekoa eta zahartzean aldiz, griszilarrestatua eta zartatua du. Hosto sinpleak, txandakatuak eta erorkorrak
ditu (batzutan martzestenteak).
Hostoen, pezioloa laburra, ertz zerratua eta itxura luzanga-lantzeolatua
dute.
Kolore berdea dute eta udazkenean,
berriz hori-larua.
Loreak udan zehar garatzen dira;
lehenak emeak, gerba arren oinarrian
garatzen direnak.

72

EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK

73

FAMILIA: FAGAZEOAK
mozketa txanden bidez aprobetxatu
egiten da. Bere makilak druiden kulturaren parte dira.
Gizakion kontsumoari begiratuz, bere
fruitua den gaztaina bereizgarria da.
Honetarako, landaketa ingurune
zabala izan behar du. Zuhaitzak adaburu zabala lor dezan inausketak egin
behar dira, honela eguzkistapen azalera handitzen du. Landaketa-inguruneak zabalak izanik, oinaren bizitzairaupena luzatu egiten dugu.
Gaztainak oso elikagai ona dira, nahiz
eta liserigaitzak izan, eta Euskal Herri
atlantikoko janari tradizionaletako bat
izan dira.

HABITATA: nahiz eta bertokoa ez den


espeziea izan, hainbat urtez bertan
egon ostean, bertako landare-asoziazioetan lekukotu egin da. Lurzoru silizeoak, aberatsak, ehundura ez oso
konpaktoa, ezta hezeegik edo lehorregiak direnak nahiago dituzte. Garairik
onenean dagoen Harizti azidofiloan
eta Harizti-Baso Mistoan aurkitu daiteke. Bertan bere ugaritasuna eguzkistapenak eta lurzoru motak balditzatuko dute.
Ongi hazten da klima heze eta epeletako zoru azidoetan, udako lehorte
gogorrik eta izozte berantiarrik.
HEDAPENA: dirudienez Elialdeko
Mediterraneokoa
da
jatorriz, baina oso antzinatik
aurkitzen
da
Penintsula Iberiarrean
sartuta.
Gaztainadien laborantza
oso hedatuta egon zen
Euskal Herriko isurialde
kantauriarrean mende
honen lehen erdirarte,
baina gaur ez dira aztarna batzuk besterik geratzen, tintak eta txankroal
ekarritako hondamendiaren poderioz. Gaur egun
arbola-unada
txiki
batzuk besterik ez da
aurkitzen, zuhaitz basatituak eta zepatik jaiotako
puja kaskarrak, duela
hamarkada batzuk arte
muino
kantauriarren
parte handi baten adierazgarri izandako gaztainadi haien lekuko.

74

EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK

75

FAMILIA: JUGLANDAZEOAK

INTXAURRONDOA
(Juglans regia)

lik dauden infloreszentzietan baturik


daude (gerba erakoak). Emeak aldiz,
urteko adasken puntan jaiotzen dira,
2-3 ale txikiko taldetan.
Loraketa hamabost urtetik gorako
espezimenetan agertzen da, lore txiki
apetalo eta berde-horixkekin, eta
espezie dioika da.
Fruitua, hain ezaguna dugun intxaurra
da, bilduki berde eta mamitsu baten
narnean dago, taninotan oso aberatsa
dena. Geroago hazia, jangarria dena,
babestuko den bigarren bilduki gogor
eta zurakara agertuko da. Intxaur

IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK:


hosto erorkorreko zuhaitza, itxura
sendo eta enbor lodia duena. Adaburu
biribildua, ondo garatutakoa eta adar
lodi nagusi ugariz eratutakoa. Enbor
lodia; azal lodia eta grisaska, adinarekin gainetik zartatzen dena.
Hostoak handiak eta konposatuak
dira, 5-9 foliolo lantzeolatuz osatuak;
hauetatik terminala albokoak baino
handiago izaten da. Hostoak, apurtzean oso bereizgarria den usaina du.
Lore arrak eta emeak ezberdinak dira:
arrak aurreko urteko adarretan zintzi-

76

EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK

77

FAMILIA: JUGLANDAZEOAK
hauek udaren azkenaldera eta udazkenean hazten dira.
Bai hostoak, bai fruituak determinatzaileak dira. Hostoek duten azken
foliolo handiagoagatik eta jariatzen
duten limoi usainagatik soilik erratu
daiteke bere familiakoa den intxaur
beltzarekin (Juglans nigra). Dena
dela, Juglans nigrak 11-12 ertz zerratudun folioloz osaturiko hostoa du eta
Juglans regiak aldiz, 5-9 ertz leundun
folioloz osatutakoa da.
Izen generikoa latinezko lovis glans
esapidetik datorkio, eta, hitzez hitz,
"Jupiterren ezkurra" esan nahi du,
horrela izendatzen baitzituzten erromatarrek intxaurrak. Izen espezifikoak
haren eite bikain edo "errogezkoari"
egiten dio erreferentzia.
LORATZE: apiril-maiatzean loratzen

da, hostoak zabaltzen dituen aldi


berean, eta intxaurrak udaren azkenaldera eta udazkenean heltzen dira.
Baratzezainek eta ortu txikien jabeek
espezie hau zaindu dute ekoizkorra
delako. Honegatik espezie hau zenbait gunetan arrunta bada ere, alde ez
hain nahasietan eskasagoa da.
ERABILERA: zuhaitz honen ia atal
guztietatik probetxuko zerbait eskura
daiteke; bere adaburu dentsoak itzala
ematen du, egurra ebanisteritzan eta
desenroiloan oso preziatua da, ikatza
eta abar luze bat ere lor daiteke.
Intxaurrak zapore honekoak eta oso
energetikoak dira. Honez gain, ematen duten olioa hasieran jangarria da
baina gero zaharmindu egiten da.
Kinke eta zuzietan ere erabilgarria.
Azaletik, intxaur-tinta ateretzen da,
beste zur batzuk tindatzeko erabiltzen dena.
Aipaturikoaz gain, mendikuntzan
ere beste zenbait aplikazio ditu,
eta sustrai adarkatuak garrantzi
handikoak dira lurzoruen babesan.
HABITATA: ez du asoziazio berezirik baina Baso-Misto eta
Haltzadietan
agertzen
da.
Normalean oinak banaka edo multzo txikitan agertzen dira, hala ere,
beste espezie batzuei loturik ager
daiteke auzune inguruetan. Oro
har, lurzoru mota ez da mugatzailea, baina oso trinkoak direnetan
ez da ageri.
HEDAPENA: jatorriz, Asiako
hego-mendebaldekoa da, baina
Europa guztian dago naturalizatua. Uste denez, grekoek ekarri
zuten.

78

EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK

79

FAMILIA: OLEAZEOAK

LIZAR ARRUNTA
(Fraxinus excelsior)

azken hau arre kolorekoa eta ertzeko


hortz kopurua nerbio laterlen berdina
edo txikiagoa bait da.
Zurtoin zuzena eta borobila du. Azala
gaztetan gris-argi leuna eta zahartzean
longitudinalki zartatzen dena. Adaburu
biribil eta zabala du, gutxi adarkatzen
dena. Hosto erorkorrak, oposatuak,
konposatuak eta bertizilo apikaletan
paraturik ditu.
Inparipinatuak dira, hau da, foliolo
kopuru bakoitia dute; 9-13. Folioloak
lantzeolatuak, oinarritik biribilak eta
punta finean amaituak dira. Ertza zerratua dute eta hortz kopurua nerbio kopurua baino handiagoa da. Hostobegiak
handiak, beltzak eta ikusgarriak dira.
LORATZE lehenbiziko aldiz, hogei
urteko adinetik aurrera loratzen dira,
eta loreak txikiak izaten ditu, apetaloak
eta ia beltzak. Udaberrian ernetzen
zaizkio, hostoak atera aurretik.
Loreak hostoak baino lehenago irtetzen
dira aurreko urteko adarretan eta ez
dute ez kalizarik ezta korolarik ere.
Espezie dioikoa da, eta fruitua hegal
lantzeolatu bat da, kolore berdekoa.
Multzoak osatuz paratzen da, luku zintzilikarietan.
ERABILERAK: hostoak eta adaskak
onak dira abereentzako; oso kalitate
oneko ikatza lor daiteke bere egurratik,
oso erregai ona dena. Herraminten kirtenak eta txalapartaren makilak egiteko
balio du.

IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK:


hosto galkorreko zuhaitza, hazkunde
azkarrekoa eta bizi laburrekoa. Zutabeeite hedatua du, eta berrogei metroko
garaiera irits dezake.
hosto erorkor eta konposatuko zuhaitzen artean lizarrak ondoko ezaugarri
bereizgarriak ditu; azal gris eta zarkatua du oin zaharretan, ez du arantzarik,
hostoak oposaturik eta adarretan bertizilotan paraturik ditu.
Hosto-begiak hosto oinarrian, beltz eta
handiak dira (botoien antzekoak).
Ezaugarri honek bere familiakoa den
Fraxinus angustifoliatik (Lizar hostotxikia) desberdintzen laguntzen digu,

80

EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK

81

FAMILIA: OLEAZEOAK
Baso ustiapenerako, haranen hondoan
landatu behar dira 3 x 3 metrotako landaketa marko batekin.
Lizarraren zura oso elastikoa da, zuntz
luze eta gogorrekoa -ezin hautsizkoa
omen da-, eta oso erabilia izan zen Erdi
Aroan
lantzak
fabrikatzeko
Horrexegatik izaten lizar-sail landatuak
gaztelu eta gotorlekuen inguruetan.
Gaur egun, zur hori erreminta-kirtenak,
eskiak, arraunak eta altzariak fabrikatzeko erabiltzen da.
HABITATA: hosto erorkorreko basoetan hazten da, lurzoru heze, sakon eta
freskoetan. Haltzadietan eta baso mistoetan ondo hedatzen den espeziea da,

bertan alde argitsuetan garatzen da.


Harizti azidofilo ertzetan ere aurkitu
dezakegu. Espezie heliofiloa, kolonizatzailea eta 100 urtez bizi daitekena da.
Europa da jatorriz.
HEDAPENA: Mediteraneoaren arroa
inguratzen duten herrialdeetan aurkitzen da, iritsiz Europako iparralderaino
eta Asiako mendebaleraino. Basoko
mendel eta soiluneetan, hesari eta sastrakadietan bizi ohi da, zuru fresko
samarretan, aukeran karekizko substratu eutrofoetan.
Euskal Herrian orokorra da, ugariagoa
isurialde mediterraneoan karraskalen
eta erkameztien giroan; baina leku aridoenetan erriberako basoetan
babesten da eta mendi garaienetan
falta da.
BESTELAKOAK: Euskal kulturaren landare magikotariko bat da.
Gomendagarria da baserriaren
aurrekaldean Lizar bat izatea
babesle gisa. San Juan gauan,
adaska bat jarri behar da atean eta
aurreko urtekoa sutan erre.
Mitologia germanikoan, sakratutzat
hartzen zuten Yggdrasill izeneko
lizar bat, jakinduriaren arbolatzat
baitzeukaten.
Autore batzuek izen generikoa grekozko phraxix "hesia" hitzetik eratortzen diote, garai batean hesi
moduan erabili izanari erreferentzia
eginez; beste batzuek, berriz, latinezko fraxinus "xabalinea, gezia"
hitzetik, zuraren antzinako erabileari erreferentzia eginez. Excelsior
espezifikoak garaierari egiten dio
erreferentzia, beste lizar batzuetatik
bereizteko.

82

EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK

83

FAMILIA: OLEAZEOAK

OLIBONDOA
(Olea europaea)

eta azaroaren azkenaldera edo


abenduan biltzen dira.
ERABILERAK: beraren egurra
horiska iluna da, hari arre-gorriskakoa, oso gogorra eta trinkoa, sarritan ura baino dentsitate handiagokoa; ebanisterian eta tornerian estimazio handikoa da; ongi lantzen
bait da, pulimentu ona hartuz; sutarako ere bikaina da eta kalitate
oneko ikatza ematen du.
HABITATA: Euslak Herrian badira
aspaldiko albisteak diotenak bazela
Nafarroako
hegoaldean
eta
Bizkaiko kostaldeko zenbait puntutan, baina gaur egun ezin izan da
halakorik konfirmatu.
Olibondoaren (var. Europaea) kultiboa arrunta zen oraintsu arte lurraldearen erdiz hegoaldetik, baina
gaur egun atzeraka doa, leku askotan arbolak ipurditik atera bait dira
hedadura handiko zereal-laborantza
mekanizatuaren mesedetan.
HEDAPENA: arraza arrunta var.
Sylvestris, izenekoa da (basa-olibondoa); Mediterraneoa inguratzen
duten lurraldeetan bizi da, arte,
erkametz eta artelatzen artean
adota haien degradazioaren ondoreneko sastrakadien osagai; sarritan zuhaiska itxuranmurriztuta geratzen dira, adaska zurrun eta arantzakaraz hornituta, baina olibondo
kultibatuaren gisako zuhaitzak ere
egin daitezke.

IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK:


zuhaitz ez oso garaia, altueran 10 m
artekoa, adaburu trinko eta biribildukoa, 1.000 urterik gora bizi daitekeena. Azal arre-griseska duen enbor
lodia, oin adintsuetan bihurritu eta
okertuta geratzen dena. Adaska
indartsu eta zuzenak, azal leun
hauskarakoak. Hostoak ia-eseriak,
iraunkorrak, 20-80 x 10-20 mm.
luzanga-lantzeolatuak, mukronatuak, berde-griseskak gainaldetik
eta zilarkarak azpialdetik, bertan
dauden ezkatatxo zerratuei esker.
Loreak oso txikiak, zuriak, hostoen
galtzarbeko panikuletan bildatua;
kaliza kapa-formakoa eta haren gingilak oso laburrak; hodi laburreko
korola, gingilak izar eran irekita
dauzkana. Beraren fruitua oliba da,
erromataren garaian ere ezaguna
eta "drupa" deitua, hezur gogor
bakarreko fruitu mamitsuak, izendatzeko terminoa.
Hostoak sendabelar gisa erabiltzen
dira odol-tentsioa jaisteko eta hipogluzemiante bezala.
Olibak mingotsak izaten dira eta jan
aurretik modu askotara adobatu eta
prestatu ohi dira; haiek prestsatuz
ateratzen da oliba-olioa, hainbat eta
hainbat aplikazio dituena, nola dietetikan, hala medikuntzan eta industrian.
LORATZE: maiatzean eta ekainean
da; olibak udazkenean heltzen dira

84

EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK

85

FAMILIA: OLEAZEOAK

GAUTXU HOSTOESTUA
(Pyllirea latifolia)

ERABILERAK: bere egur gogorrak,


pisutsuak, trinkoak eta erraz apurtzen
denak, oso ikatz ona ematen du.
Hostoak eta fruituak aho- zauriak sendatzeko erabiliak izan dira.
HABITATA: eskualde mediterraneoaren erdiz mendebaldetik dago banatuta;
karraskalen eta artelatzen giroko sastrakadietan bizi da, berdin zaio edozein
substratu, baina klima bigunak behar
ditu, izotz gogorrik galbekoak.
Sabakaneta mediterranearrekoa izanik,
bere iparraldeko ingurunea zaintzea
komeni da, bere landare-asoziazioa
betetzen duten beste landareekin batera.
HEDAPENA: Euskal Herrian erdiz
hegoaldetik azaltzen da sakabanatuta
eta isurialde kantauriarreko zenbait
enklabe babestutan.

IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK:


hosto larrukara eta berde iluneko landareen artean, Gartxua berezia da oposaturik paraturik dituelako. Honez gainera, garrantzitsua da, bi hosto mota
izateagatik; zurtoinaren oinaldean
kokatzen direnak oso zabalak, oinaldean bihotz formakoak eta ertz zerratuarekin; goikaldean kokatzen direnak,
aldiz, estuagoak eta ertza zerradura
minimoarekin dute. Drupak ez du muturreko txortenik.
15 metrotako altuera, izaten duen
zuhaiska. Zurtoina nahiko zuzena da,
azala gaztetan leuna eta grisaska du,
baina geroago ezkatatu egiten da.
Hostoek, gainaldetik berde bizia dute
eta
azpialdetik
aldiz
argiagoa.
Lantzeolatuak eta obatu-lantzeolatuak
dira, oinaldean daudenak zabalagoak
eta bihotz-formakoak dira. Larrukarak,
sinpleak eta oposatuak dira.
Lore txiki eta horial ditu eta fruitua
drupa globularra da.
LORATZE: martxotik maiatzera loratzen da eta fruituak udan edo udazkenhasieran heltzen dira.
Lorezaintzan gero eta erabiliago den
espeziea da. Elite dotorea eta hostoen
kolore iluna, oso ondo doa enborraren
gris kolorearekin. Baserri-lorategientzako oso aproposa. Bertakoa den espezie honek ez dauka zer inbidiatu landare exotikoei. Kontrakoa, paisaiarekin
bat dator eta iraupen handiagoa du
ardura gutxiago eskatuz.

86

EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK

87

FAMILIA: OLEAZEOAK

JAPONIAKO LIGUSTROA
(Ligustrum japonicum)

Izen generikoa latinezko ligare "lotu"


gitzetik datorkio, eta adarrei garai batean ematen zitzaien erabilerari egiten
dio erreferentzia; espezifikoak, berriz,
jatorri geografikoari.
HABITATA ETA HEDAPENA: jatorriz
Japoniakoa eta Koreakoa, oso zabaldua dago, eta maiz kultibatzen da hostotzaren apaingarritasunagatik eta
inausteko duen erresistentzia handiagatik, horrek lorategi txikietan erabiltzeko aukera ematen baitu.

IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK:


hosto iraunkorreko arbolatxoa, hazkunde azkarrekoa, eite biribildukoa eta oso
adaburu adarkatu eta sarrikoa, bost
metroko garaiera irits dezakeena.
Enborra azal gris berdexka batez estaila du, eta hostoak, bakunak eta obatuak, kolore berde distiratsukoak ditu.
Argazkiko
espezimen
bikainaren
"Aurovariegatum" barietatean, hostoak
horiz jaspetuak agertzen dira. Loreak,
zuriak eta usaintsuak, udaberrian ateratzen dira, lukuetan multzokatuak.

LIGUSTRUM OVALIFOLIUM
IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK:
zuhaiska, altueran 3-4 artekoa, adar leun
berde-horiskak eta guztiz ilegabeak
dituena,Hostoak ia beti iraunkorrak,
baina negu oso gogorretan erortzen direneak.
Loreak zuriak, usaintsuak, eratuz panikula axilar edo terminalak, zabalak eta
lasaiak, guztiz ilegabeak; korolaren
hodia gingilak baino 2-3 aldiz luzeagoa,
Biak kolore beltz distiratsukoak.
LORATZE: ekainetik abuztura bitartean
loratzen da.
HEDAPENA: jatorriz Japoniakoa da; oso
ongi jasaten du arramozketa eta horregatik oso erabilia da heskai poligonalak
eraikitzeko, eta horrela aurki daiteke ia
jardin guztietan, etorbide eta pasealekuetako medianetan etab. Hainbat arraza desberdin ere lortu dira, hosto urrekolorekoak edo zuriz azpatuak, etab.

Ligustrum ovalifolium.

88

EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK

Japoniako ligustroa.

89

FAMILIA: ULMAZEOAK

ZUMAR HOSTOZABALA
(Ulmus glabra)

taninotan aberatsa da.


HABITATA: Europakoa da jatorriz.
Gehienbat, muino heze edo itzaltsuetan
eta mendiko erreketan hedatzen zen,
baia "zumarren grafiosia" zabaldu
ondoren -1920an agertu zen gaitz hori,
Ceratocystis ulmi ondoak eragina eta
zumarren azalean izan ohi den kakalardo batek transmititua-, zuhaitz handi
asko hil dira, eta gaue egun, oso
murriztua dago berezko habitatean.
Maiz landatu izaan da hirietan, erresistentzia handia baitio hirietako
poluzioari.
HEDAPENA: ia Europa guztian eta
Asiako mendebaldean aurkitzen da
banatuta, zoru emankor eta sakoneko
ugaranak okupatuz edo baso hostozabal mistoetako partaide izanez, bakarka
nahiz talde txikiak
osatuz, baso-masa
hedatsurik inoiz ere
eratu gabe.
Euskal herrian hau
da, dirudienez, berez
bertako zumar bakarra; isurialde kantauriarrean aurkitzen da
gehienbat ibai-bazter
eta
trokarteetan,
baina ez da falta
mediterraneoan ere,
ibai handien ibilguari
jarraiki ibarbaso eta
zumardietan
parte
hartuz.

IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK:


hosto galkorreko zuhaitza, hazkunde
azkarrekoa eta adaburu zabalekoa,
hogeita hamar metroko garaiera irits
dezakeena.
Enborra azal gris zilarkara eta liso
batez estaila du, et ilundu eta pitzatu
egiten zaio adinarekin.
Hostoak eliptikoak eta obalatuak ditu,
puntan bukatuak, oinalde asimetrikoak
-hori da zumarren ezaugarria- eta ertz
zerratukoak. Gainaldean kolore berde
iluna du, eta azpialdea iletsua eta argiagoa da.
Izen generikoa, ulmus, erromatarrek
eman zioten, eta zumarra definitzen du.
Izen espezifikoak, glabra "lisoa", espezimen gazteen azalari egiten dio erreferentzia.
LORATZE: udaberrian
loratzen da, hostoak
erne aurretik. Lore ugari
izaten ditu, multzo esferikoetan elkartuak, eta,
gero, fruitua ateratzen
da, hegalduna eta
erdian hazi esferiko bat
daukana.
ERABILERAK: zura,
gogorra, erresistentea
eta malgua, oso estimatua da zurgintzan, altzarigintzan, dekorazioan
eta eskulturan.
Honen hostoek ere
balio dute aziendak
bazkatzeko, eta azala

90

EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK

91

FAMILIA: ULMAZEOAK

ZUMAR HOSTOTXIKIA
(Ulmus minor)

biltzen dira zenbait lekutan aziendak


bazkatzeko eta aspaldiko garai bateanhosto samurrak barazaki giza jaten
ziren. Azala, taninotan aberatsa izaki,
astringente bezala arabili izan da.
Gainera, ornamentazioan oso estimatua izan da. Baina grafiosi gaitzak eraginda berau ordeztu beharra etorri da
beste zuhaitz edo gaitzarekin jarkikorrago diren zumar batzuekin, hala nola
Siberiako zumarra.
HABITATA: berez clima epeletakoa
den espezie hau ibai-bazterretako zoru
fresko eta sakonetan bizi ohi da batipat.
HEDAPENA: Europako parte handi
bat, Afrikako iparraldea eta Asiako
mendebaldea dira bere bizileku; dena
dela, antzinatik kultibatua izan denez,
ez da erraza bere jatorrizko banaketaarea zehaztea.
Gaur egun, gezurra badirudi ere, ez da uste berezkoa denik Penintsula iberiarreko leku gehienetan
bertan herri indoeuroparren
hegoalderanzko
migrazioekin sartu izango
zen,
Bronce
Aroan,
zuhaitz honen hostoak
azienden janaritarako erabiltzen bait zituzten haiek.
Euskal Herrian zuhaitz
arrunta da gaur egun eta
sakabanatuta aurkitzen
da bai ugaran eta heskaietan bai kale eta parkeetako sail landatuetan.

IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK:


garaiera handiko zuhaitza, 40 m-rainokoa, adaburu zabal, biribildua edo pixka
bat irregularra duena. Enbor lodi eta
zuzena, eta honen azala latza, luzetarako gailur elkar-gurutzatuetan zartatua.
Adaska meheak, kolore arreskakoak
eta batzuetan suberifikatuak. Hostoak
bakunak, txandakatuak,
obobatuoblantzeolatuak, zimurtsuak, kolore
berde ilunekoak, gainaldean ilegabeak
eta azpialdeko 7-12 nerbio-pareen galtzarbean ile zurizko mototsekin, oinean
biribilduak edo moztuak eta asimetrikoak, ertzean behin edo bitan zerratuak.
Loreak, aurreko urteko adasketan iaeserita dauden glomerulu biribilduetan
elkartuta, kolore berdeska edo arregorriskakoak.
LORATZE: otsail-martxoan loratzen da eta fruituak
martxo-bukaeran eta apirilhasieran heltzen dira;
beraz, haziak hostoak erabat garatu aurretik sakabanatzen dira.
ERABILERAK:
egurra
kolorez arre gorriska,
haziera-eraztunak
oso
nabariak
ditu,lantzeko
samurra eta bustian usteltzen zaila; estimatua da
altzarigintzan, tarimak eta
hezetasunean egon behar
duten piezak egiteko,
untzigintzan etab. Bere
hostoak gaur egun ere era-

92

EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK

93

FAMILIA: TAXAZEOAK

HAGINA
(Taxus baccata)

dute, hostoen eta hazien toxikotasunagatik. Espezifikoa, baccata, latinezko


bacca "baia" hitzetik dator, hazia biltzen
duen ariloak baiarekin duen antzari erreferentzia eginez.
LORATZE: neguaren bukaeran edo udaberriaren hasieran loratzen da eta fuituak
urte bereko udren azkenaldera edo
udazkenean heltzen dira.
ERABILERAK: bere egur oso gogor eta
trinkoa, ebanisterian eta tornerian oso
preziatua izan da; hau izan da arrazoia,
duen birsorkuntza motelarekin batera,
espezie honen erregresioarena.
Landarezaintzan, oso apaingarria delako
erabiltzen da, hala bakarka landatuak
nola hesiak eratuz. Bereziki ondo erantzuteen dio inausketari, eta, horrek forma
geometriko eta silueta dekorabibo bariatuak dituzten hesiak egiteko aukera ematen du.
HABITATA: jatorrizko eremu naturala
oso zabala da, eta barruan hartzen ditu
Afrika, Asiako hego-mendebala eta
Europa. Urteen joan-etorrian, ordea,
zuraren ustiapen intentsiboaren kausaz,
basoetako leku ospeletan sakabanatutako ale batzuetara murriztu dira. Berdin
zaio edozein substratu.
HEDAPENA: Europako partetik handienean, Asiako mendebaldean eta Afrikako
iparraldean aurkitzen da. Gure herriko
mendietan sakabanatuta aurkitzen da,
salbu Nafarroako hego-erdialdean; dena
dela, ez du ia inoiz populazio zabal
samarrik eratzen.

IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK:


hosto iraunkorreko zuhaitza, tamaina
ertainekoa, hazkunde azkarrekoa eta
oso bizi luzekoa. Konoeite hedatua du,
eta hamabost metroko garaiera izatera
irits daiteke.
Enbor lodia eta lisoa du, kolore arre purpurakoa.
Hostoak toxikoak dira, linearrak eta puntazorrotzak, berde ilunak gainaldetik eta
argiagoak azpialdetik. Bi errenkadatan
paratzen dira kimuaren albo banatan, eta
zortzi bat urte iraun dezakete zuhaitzean.
Loreak, arrak zein emeak, txikiak eta
horiak dira, eta oin diferenteetan ateratzen dira. Fruituak oin emeetan bakarrik
ernetzen dira. Hazi toxiko bat daukate pozoi indartsu bat dute, taxina-, arilo
mamitsu gorri batez inguratua, zuku likatsu eta azkretsua duena. Fruituaren parte
ez toxiko bakarra ariloa da, eta hartatik
elikatzen dira txoriak. Gaue egun, ez da
koniferoen artean sailkatzen, fruitua ez
baita konoa. Oso bizi luzeko espeziea
da, eta aurkitzen dira mila urtetik gorako
adina duten aleak. Zur gogorra baina
kurbatzen erraza du, eta lehengo mendeetan, arkuak eta baleztak fabrikatzeko
eta tailuak eta grabatuak lantzeko erabili
zen. Izen generikoari dagokionez, denak
ez datoz bat jatorria determinatzerakoan.
Izan ere, autore batzuk grekozko taxis
hitzetik eratortzearen aldekoak dira, hostoak, ilaretan paratzeko erari erreferentzia eginez; beste batzuek, berriz, grekozko toxicos "pozoia" hitzetik eratortzen

94

EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK

95

FAMILIA: MORAZEOAK

PIKONDOA
(Ficus carica)

tzuten zuhaitz hori, eta espezifikoa latinezko carica "pikupasa" hitzetik, fruituari erreferentzia eginez.
LORATZE: udaberrian loratzen da.
Ernalketa gera dadin intsektu himenoptero baten laguntza behar da,
Blastophaga grossorum, arrautzak
pikondoaren lore emeetan jartzen
dituena, beste pikondoetako lore arretatik dakarren polenarekin haiek ernalduz. Dena dela, pikoak formatzeko
ernalketarik behar ez duten barietate
partenokarpikoak hautetsi dira eta
haien kultiboa zabaldu da.
ERABILERAK: bere egurra arina,
arola, biguna, eta hezetasun aldaketekin azkar usteltzen denetarikoa da.
Halaber, zura erregai gisa kalitate txarrekoa izanda, interes gutxikoa dela
esan dezakegu. Fruituak aldiz, interes
handikoak dira gordinik zein lehortuta
jan bait daitezke.
Konfitura, mermelada, mazedonia,
edari, pastelak etabegiteko ere erabiltzen dira.
Pikondoaren esnea zauriak sendatzeko
eta hostoak beira garbitzeko erabili izan
dira.
HABITATA: baratze eta soroetan oso
ugaria den espeziea da, hala ere gune
basatiagoetan ere arrunta da.
Nahiago izaten ditu harkaitzezko
zonak, eta sarritan ikusten da horma
zaharren babesean hazten ere.
HEDAPENA: epezie hau Asiako hegomendebalekoa da jatorriz, baina

IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK:


pikondoa hoberen ezaguten den zuhaitzetariko bat da, bere zapore honeko
fruituagatik. Fruituez gain bere azalak
leun eta grisaska, hosto handi larrukarak eta jariatzen duen esneitxurako
zukua, ere dira identifikatzeko ezaugarriak.
Hosto erorkorreko zuhaitz txiki edo
zuhaiska, oso adarkatua eta adaburu
zabal eta irregularrekoa. Enbor labur,
lodi eta adaska zaluak ditu. Ile luzeak
eta hostoak erortzean utzitako zikatriz
handiez estaila. Azala leuna eta grisaska du. Azalan sortutako zauriek esneitxurako xuku txuria jariatzen dute oso
bereizgarria dena.
Hosto handi eta palmatilobulatuak,
ingerada biribilekoak, larrukarak eta
azpialdean ile ugariz ornitua. Hosto
txandakatuak adarraren amaieran
paratzen direnak, eta ez oinarrian.
Ezaguna den pikoa, udare-formako
errezeptakulo mamitsua da, barnean
fruitu imioak daramatzana. Animaliek
pikoa jatean, sarritan fruitu imio
hauek sakabanatzen dituzte. Pikoa,
infruteszentzi jangarria, uda amaieran
galdu egiten da baldin eta negu leuneko urtea izan bada. Pikondo batzuk
aldiz fruitu belaunaldi bat ematen dute
(uztapikoak) arbola gainean negua igarotzen dutenak eta udaren hasieran
heltzen direnak.
Izen generikoa latinezko ficus hitzetik
datorkio, izen horrekin izendatzen bai-

96

EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK

Mediterraneo guztian naturalizatu da,


erromatarren garaitik.
Berez inolako asoziaziorik ez badu ere,
haltzadi, harizti, baso maisto edota
garai erregresiboetan dauden basoetan

aurki dezakegu, errez naturalizatzen


den espezie bat da.
Euskal Herrian ia alde guztietan aurkitzen da barreiatua eta sarritan kultibatzen da.

97

FAMILIA: BETULAZEOAK

URKIA
(Betula alba)

itxura dotorea dela eta, lorategi eta


parkeak hornitzeko erabili da.
Zura, tonu argikoa, paper-orea fabrikatzeko erabiltzen da; hala ere, garai
batean, lanabeseak eta eskalapoiak
egiteko ere erabiltzen zen. Barruan
dauzkan olio esentzialak direla medio,
zurak oso ondo hartzen du su, eta oso
estimatua da egurretarako.
Europako Iparraldean, hangoa baita
jatorriz, edari apartsu bat ateratzen
dute haren izerditik: urkizerbeza.
Orobat izan da oso zuhaitz estimatua
herri-medizinan, propietate diuretikoak
eta arazgarriak dituztelako haren izerdiarekin, azalarekin eta hostoekin
prestaturiko ukendu eta infusioek.
Prestakin homoepatikoetan ere erabiltzen da.
Autore batzuek izen generikoa, Betula,
latinezko battuo "zigortu" hitzetik eratortzen dute, aditzera emanez garai
batean ohitura zela haren adarrak erabiltzea eskoletan umeak zigortzeko.
Beste batzuek, berriz, zeltikozko beth
"zuhaitza" hitzetik deribatzen dute.
Izen espezifikoak, pendula, adarren
itxura zintzilikariari dio erreferentzia.
HABITATA: uriak harriarteak, baso
soilduak eta hainbat baso erorkorren
ordezko komunitateak kolonizatu ditu.
Harizti azidofiloetan, lurzorua silizeoa
den baso mistoetan, lurzorua eraitsi,
lurbiziren bat edota demasako baso
mozketa eman deneko ingurunetan,
ondo hazten da. Hau itzala ematen dioten espezierik ez dagoelako da. Honela

IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK:


hosto galkorreko zuhaitza, hazkunde
azkarrekoa eta eite dotoreka, hogei
metroko garaiera irits dezakeena.
Adaburu estua du, kono zorrotzaren
formakoa, adar zintzilikariekin.
Urrundik ikusita, ezaugarri garrantzitsuenak itxura piramidala eta azala
zuri-leuna dira. Hurbildu ahala azalak
dituen zirrinda ilun horizontalak bereiz
daitezke. Hauek azala kentzean agertzen dira. Hostoek, itxura triangeluarra, oinarria aurreruntz okertua eta
udazken garaian horiska kolorea dute.
Hosto erorkorrak, sinpleak eta aobatu
subtriangeluarrak dira. Hostoek oinarria aurrerantz okertua, peziolo luzea
(2 cm) eta parakera txandakatua dute.
LORATZE: udaberrian loratzen da,
gerba arrak hostoak baino lehenago
agertuz. Fruituak uda amaieran edo
udazken hasieran heldu egiten dira.
Hasieran hazkuntza oso arina du
baina adinarekin gutxituz doa.
Sustraiak azalekoak dira eta lurzoru
zati handian zehar hedatzen dira.
Hondar-lurrak atsegin ditu eta istildutako lurzoruak onartzen ditu baldin eta
iraunkorrak ez badira, baina oso lehorrak edota trinkoak direnean ez da
ageri.100 urte inguru bizi daiteke, -30
C-tako tenperaturatan eta altitude tarte
oso zabalean
(0 - 2000 m). Garrantzi handikoa da
lurzoruak eusteko eta zuhaitz gutxiko
inguruneetan.
ERABILERAk: hazkuntza arina eta

98

EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK

espezie honek baso txikiak era ditzake;


"urkidiak", Harizti eta baso mistoen barnean, substrato heze eta azidofiloetan
ageri dira.
HEDAPENA: ia Europa osoan eta
Asiako parte handi batean dago hedatuta, substratu silizeo eta hezearen gai-

nean batipat.
Euskal Herriari dagokionez, isurialde
kantauriar guztian eta mendialde piriniarrean aurkitzen da, harriartean,
baso soilduak eta hainbat baso hostoerorkorren ordezko komunitateak kolonizatuz.

99

FAMILIA: BETULAZEOAK

URRITZA
(Corylus avellana)

IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK:


berez zuhaiska da baina behin eta berrriz inausten badugu zuhaitz itxura har
dezake. Forma basatia oinarritik oso
adarkatua da eta ez du zurtoin nagusirik. Adaburua zabala eta dentsoa du.
Azala gaztetan arre-gorriska eta adinarekin gris ilun kolorea hartzen dihoa.
Hostoak handiak, alde bietan pubeszenteak, txortendunak eta oinarrian
bihotz-formakoak ditu. Hosto erorkorrak
eta azpialdetik argiagoak dira. Ertz
zerratua eta adarrean zehar parakuntza
txandakatua dute.
Fruitua behealdetik biltzen inbolukru
hostokara agertzen da. Banaka edo
gehienez lauko taldetan hazi daitezke
eta iraila-urrian heltzen dira.
Loreak gerba modukoak dira; arrak zintzilik eta emeak tente agertzen dira.
LORATZE: negu betebetetan loratzen da, urtarriletik apirilera bitartean,
eta hurrak abuzturik urrira
heltzen dira.
ERABILERAK: gizakiok
bertatik hurrak eskuratzen
ditugu. Baina, ekologikoki
garrantzi handikoa da,
ezponda eta erreketan
burutzen duen euste lanagatik. Dituen adar zuzenak oso preziatuak dira,
bere hostoak eta azala
idorgarri gisa eta lore

arrak izerdiarazle erabiltzen dira.


Esaten dute San Juan gauan moztutako adarrak uretan jartzen baldin badira,
makilik sendoenak izaten direla.
Antzina, druidek erabiltzen zituzten
(mailaren arabera espezie bat edo bestea eramaten zuten). Igarleek maiz erabiltzen duten makila da, gehien bat urbilatzaileek, beren mugimenduak ura
dagoenaren seinale bait da.
HABITATA: ingurune hezeak, fresko
eta ospelak atsegin dituen espeziea da.
Udalerrian dauden hosto erorkorreko
basoetan agertzen da. Ugaria da haltzadi, harizti eta baso mistoetan.
Euskal Herriko ia ezponda eta erreka
gehienetan aurki dezakegun zuhaiska
da, hosto handi eta zurtoin ugari dituena. Udazkenean bere fruituak, hurrak,
ikus daitezke.
HEDAPENA: Ia Europa
osoan eta Asiako mendebaldean dago banatuta,
baso
hosteororkorren
oihanpe eta mendelen
parte osatuz, jeneralean
leku itzaltsu eta freskoetan.
Euskal Herrian ugaria da
iparraldeko zonan eta urritu egiten da hegoalderantz, trokarte Iaiotzetan
babestuz, Ebroren haraneko behealdean erabat
desagertzeraino.

100

EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK

101

FAMILIA: BETULAZEOAK

HALTZA
(Alnus glutinosa)

IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK:


beti erreka eta ibaien edota hezetasun
handiko lurzoruetan hazten da. Hosto
erorkorreko zuhaitzen pinaburuak
dauden lurzoruetan aurkitzen dira.
Hostopunta kamutsa eta sarritan hostoruntz sartuta izateagatik bereizgarria da.
Itxura: 20-25 metrotako altuera lor
dezakeen zuhaitza, enbor zuzen eta
lodia, diametroan bi metro artekoa.
Gaztea denean adaburu piramidala
eta adinarekin biribildu eta irregularra
izaten dena.
Zurtiona: enborraren azala, gaztetan,
leuna eta disdiratsua da, arreberde
kolorekoa, gero zartatu eta ilundu egiten dena.
Hostoak: sinpleak eta erorkorrak dira,
parakuntza sistematiko txandakatua
dute eta hostoaren gainaldea azpialdea baino ilunagoa.
Azpialdeko nerbio-galtzarbeetan ilemototsez hornituak (pubeszentzia).
Itxura borobildua izaten dute eta
punta kamutsa. Hostoak ApirilaMaiatza artean garatzen dira eta
udazkenean berde jarraitzen dute
erori egiten direnerarte.
Fruitua: udazkenean heldu egiten da.
Oso bereizgarria da zurezkoa eta
pinaburu gisakoa izateagatik.
Bizitzaluzeera: Ertaina, oso gutxitan
betetzen du mendea.
LORATZE: urtarril-maiatzean loratzen da eta fruituak udazkenean hel-

tzen dira.
Landare honek badu bere garrantzi
ekologikoa, bere sustraiek atmosferako nitrogenoa finkatzeko duten gaitasunari esker urbazterrak eta ezpondak erraz kolonizatzen ditu. Lurzoru
neutro edo azidoak nahiago ditu baina
beti hezetasun handikoak. Haltza
erein nahi badugu, udaberrian hilabete bat itxaron beharko dugu hozitu
dadin. Bat metroko altuera minimoa
eta argitasun ugari behar du birlandatua izateko. Hazkuntza arina du enborra errez kimatzen da.
ERABILERAK: egur arina du. Airean
azkar usteltzen den arren, ia ia haritza
bezain iraunkorra da uretan. Egurrak,
beroa ematen duen arren, arin kontsumitzen da, bero ahalmen gutxiko ikatza bolbora egiteko erabili da.
Denboraz gorriska jartzen den zura
taila eta tornuetan erabiltzen da. Azala
tanino ugarikoa da, eta honegatik
astringente gisa eta oilozorrien kontra
eraginkortasun handiz erabiltzen da.
Espezie honetaz gain, erabili ohi da
ornamentazioan eta baso-birpopulaketan beste haltz bat, inoiz basati
bihurtzen dena, Korsika eta Italiako
hegoaldekoa jatorriz, Alanus cordata.
HABITATA: espezie dominatzaileena
eta esanguratsuena da, "Alisa Eutrofa
Cantabrica"-ir izena ematen diona.
Haltzadia egoera onean dagoenean
zuhaitz espezie bakarra izan daiteke.
HEDAPENA: sarri azaltzen da

102

EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK

zuhaitz hau Europako eta Asiako


parte gehienetan eta Afrikako iparraldean, eratuz parte gehienetan eta
Afrikako iparraldean, eratuz arbolailarak ibai-bazterretan eta, inoiz,
masak ere bai hezetasun freatikoa

duten mendi-hegaletan.
Euskal Herrien, erabat hedatuta dago
isurialde kantauriarrean eta urrituz doa
mediterraneoan; baina ez da guztiz
desagertzen, ibai handien ugaranean
mugatuta gertatuz.

103

FAMILIA: BETULAZEOAK

XARMA

(Carpinus betelus)

IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK:


hosto galkorreko zuhaitza, piramideeite hedatu, adarkatu eta trinkoka, hazkunde motelekoa eta oso bizi luzekoa.
Hogeita hamar metroko garaiera irits
dezake itzal oneko tokietan. Enbor
adarkatua eta azal gris argia du, eta
zura, gogorra eta iraunkorra, maiz erabiltzen da pianoetako mailuak fabrikatzeko. Garai batean, ordea, gurdietako
gurpilen erdigunerako erabiltzen zen,
berebizko presioa jasan behar izaten
baitzuetan.
Hosto bakunak eta alternatuak ditu,
obatuak, puntazorrotzak eta bitan dentatuak, oso nerbio
markatuekin; kolore
berde iluna dute,
baina, udazkenean,
horira
mudatzen
zaie.
LORATZE: loreak
udaberrian ernetzen
dira. Arrak gerba
zintzilikarietan elkartuak hazten dira, eta
emeak baino lehen
ernetzen
dira.
Emeak ere gerba
mehe eta tente
samarretan multzokatzen dira, oin
berean. Fruituak,
intxaur txiki baten
antzekoak, braktea
berde
trilobulatu

batean bilduak egoten dira.


Izen generikoa zeltikozko carr "zura"
eta pen "burua" hitzetatik datorkio,
haren zura abereen uztarrietarako erabili izanari erreferentzia eginez; betalus
espezifikoa, berriz, zeltikozko beth
"zuhaitza" hitzetik datorkio.
ERABILERAK: bere egurra oso gogorra da eta sustrako ere estimazio handia dauka.
Hostoak egosita astringente gisa erabil
ohi dira.
Zuhaitz hau parke eta jardinetan landatuta ere ikusten da.
HEDAPENA
ETA
HABITATA:
Europakin, batez ere
erdialdean,
eta
Asiako hego-ekialdean dago banatuta,
zoru eutrofo edo pitin
bat azidoetako baso
hostoerorkorretan.
Euskal Herrian, bere
banaketa-arearen
hego-mendebaldeko
mugan aurkitzen da,
Pirinioen azken mendinguruetan,
nola
ipar-isurialdean, hala
hegoaldekoan, konkretuki Aranaz eta
Igantzin, Bidasoaren
haranean, hauek dira
Penintsula iberiarrean ezagutzen diren
leku bakarrak.

104

EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK

105

FAMILIA: SALIKAZEOAK

MAKALA
(Populus nigra)

IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK:


zuhaitz handia altuera handia lor
dezakeena. Zurtiona zuzena, azala
gaztetan grisaska eta leuna du baina
luzetara arin zartatu egiten da.
Hostoak erorkorrak dira eta parakuntza txandakatua dute. Bai gainazala
bai azpialdea berde kolorekoa da eta
ez dute ilerik.
Loreak gerba erako infloreszentziatan
antolatuta daude; emeak luzeagoak,
finagoak eta meheagoak dira arrak
baino. Fruituak kapsula itxurakoak
dira eta haziak ile kotoikaraz estaliak
daude.
Espezie honek ez ditu makalek normalean azpialdetik agertzen dituzten
ile zuriak (Populus albak); hostoek
ertza zeharargitsua, puntako amaiera
fina eta oinaldea aurreruntz okerturik
dute, ez dute inolako ilerik. Nahiko
esanguratsua da ere zurtionak daukan ilun kolorea.
LORATZE: otsail-martxoan loratzen da
eta haziak apiril-maiatzean heltzen da.
Ekologikoki garrantzitsua da, erreka
eta ibaien ezpondak eta ertzak babesten dituelako.
Gainera, alerik zaharrenak eta gehien
bat lepatuak direnetan (zurtoineko
adarrondotik edo gunetik kimatzen
zaie, egurra eta kimu berriak eskuratzeko) animali komunitate interesgarriak bizi dira; zurtoin hutsetan babesa
bilatzen duten ornodun handiak ere
egoten dira. Hauen artean hegaztiak,
Apo-hontza (Otus scops); mamalio

haragijaleak, Katajineta (Genetta


genetta), Lepazuria (Martes foina),
Ipurtatsa (Mustela putorius) eta
Basakatua ere aurki ditzakegu.
ERABILERAK: atal guztietatik oso
erabilia den espeziea da; bere egurra
paper pasta egiteko erabiltzen zen eta
gaur egun zurgintzan erabiltzen da.
Bere hostoak eta adar finak, abereentzako sorobelar gisa eta adar lodiak
erregai gisa erabiltzen dira.
Bere hazkuntza arina, itxura liraina,
eta adar-adasken bitartez daukan birsorketa erreza dela eta, lorezaintzan
erabilia da.
Gaur egun hazkuntza handiagoa
daukaten espezieek ordezkatzen
daudelarik.
Basoko espezie bezala ere ordezkatua izan da; bere familiako Populus
canadiensis adibidez, itxura zuzena
eta etekin ekonomiko handiagoa
duena.
Bere egurra biguna eta arina da, erresistentzia gutxikoa eta hauskorra
HABITATA: ibaien ertzean bizi ohi da,
ibarbaso, haltzadi eta sahastien baitan; sarritan ikusi ohi da ezponda eta
bizkargune freskoetan, urtegien ertzean eta, kultibatua, bide eta errepideen
alboan; zoru solte eta arinak guztatzen zaizkio, maila freatikoa azaletik
hurbil daukatenak, eta argi-eskakizun
handikoa denez, ez du onartzen beste
zuhaitzen itzalik. Haltzadi eta sahastietan agertzen da, hezetasun handiko
guneetan eta ibai bazterretan (sako-

106

EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK

nera handikoak badira ere).


HEDAPENA: Europako parterik handienean, Asian eta Afrikako iparraldean dago banatuta; dena dela, aspalditik kultibatuak izan diren beste espezieetan bezalaxe, zaila da honen
kasuan ere bere jatorrizko banaketa-

area zehaztea; ez dirudi bertakoa


Penintsula iberiarrean, aspaldiko hultibo bidez sartua baizik.
Euskal Herrian bertako geografa guztian zehar aurkitzen da sakabanatuta
eta tamaina handiko oinak ikusten
dira ibai gehienen ertzean zehar.

107

FAMILIA: SALIKAZEOAK

ITALIAKO MAKALA
(Populus nigra italica)

IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK:


hosto galkorreko zuhaitz dotorea, oso
hazkunde azkarrekoa eta zutabe-eitekoa, estilizatua eta adar tenteekikoa,
hogeitia hamar metroko garaiera irits
dezakeena.
Enborrak okre ilunetik beltzera bitarteko
azala du, pitzatua.
Hosto erorkorrak ditu, biribilduak eta
diamante-formakoak.
Berde distiratsuak dira,
eta urre-tonu batera
mudatzen dira udazkenean.
Barietate
honetako
zuhaitzak arrak dira,
loreak, kolore gorrikoak, gerbetan biltzen dira, udaberriaren bukaera aldean.
LORATZE: otsail-martxoan loratzen da eta
haziak apiril-maiatzean
heltzen da.
ERABILERAK: zura
kaxak, pospoloak eta
paperorea fabrikatzeko
erabiltzen da.
HABITATA: oso ugari
aurkitzen da Arabako
ibar-basoetan eta erriberetan, baita Oria
Ibaiaren goialdean ere.
Landarezaintzan,
apaingarri moduan kultibatzen da, duen eite

dotoreagatik, adaburu puntazorrotzagatik -den baino garaiago irudiarazten


baitueta hostotza dotoreagatik.
HEDAPENA: irangoa da jatorriz, baina
gero, Europa osoan barrena hedatu
zen. Zuhaitz kultibatu gehienak
Lonbardian hazitako ale batetik datoz,
eta hortik barietatearen izena.

108

EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK

109

FAMILIA: SALIKAZEOAK

LERTXUNA
(Populus tremula)

IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK:


tamaina ertaineko zuhaitza, altueran 20
m artekoa, adaburu zabal, biribildu eta
ez oso trinkoa duena. Enborra zuzena
eta zilindrikoa eta azala leuna gaztetan,
oinean arrailatua adineko aleetan, kolore huskara edo horiska-arreskakoa;
adar erekto-patenteak eta adaskak biribilduak, ilegabeak edo ile gutxikoak;
begiak zorrotzak, pixka bat liskatsuak.
Hostoak meheak, suborbikularrak, 3-8
cm luze puja laburretakoak, puntan
kamutsak edo, batzuetan, zorrotzak,
oinean moztuak eta ertzean irregularki
dentatu-krenatuak; ilegabeak adinarekin, goinaldean kolore berde bizikoak
eta argiagoak azpialdean;albotik zapaldutako txorten luze batetik zintzilik egonik, haizeak jotzean dardaraz jartzen
dira.
Gerbak sexubakarrak dira eta hostoen
aurretik jaiotzen dira landarearen oin
desberdinetan.
LORATZE: otsailetik apirilera loratzen
da; haziak apiriletik ekainera bitartean
barreiatzen ditu haizeak.
HABITATA. Ez dubasorik eratzen,
bakarka edo talde txikietan bizi ohi bait
da zona fresko eta hezeetan, sarritan
mendi-hegal harritsuetan aitzindari gisa
arituz edota hainbat basotako soilune
eta mendeletan, batez ere hostoerorkorren artean.
ERABILERAK: bere egurra biguna,
zuria eta arina da, generokideetan estimatuena, baina nekez lortzen du zerrarako behar den tamaina; pospoloak,

hortzetako txotxak, jostailuak etab. egiteko erabiltzen da; paper-pastarako ere


badu estimazioa, baina ez du basomasa handirik eratzen eta horregatik
ezin da asko ustiatu. Hostoak azienden
neguko saraletarako erabiliak izan dira
eta begiak medikuntzan, hemorroideen
tratamenduan.
Zuhaitz apaingarri bezala ere estimatua
da, haizearekin hostoek mugimendu
oso polita egiten dutelako eta udazkenean kolore politak hartzen diztelako,
baina badu eragozpen bat, bizitza nahiko laburrekoa izatea, nekez iristen bait
da ehun urtetara.
HEDAPENA: Europako eta Asiako parterik gehienetan eta Afrikako iparraldean dago banatita.
Euskal Herrian, oso ugaria ez bada ere,
han-hemenka sakabanatuta aurkitzen
da, batez ere erdiz iparraldeko pagadi
eta hariztietan; hegoaldeko mutirrean
bakarrik falta da.

110

EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK

111

FAMILIA: SALIKAZEOAK

ZURZURIA
(Populus alba)

IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK:


hosto galkorreko zuhaitza, hazkunde
azkarrekoa, hono-eite edo zutabeeite hedatukoa, oso kementsua eta
hosto ugarikoa, hogeita bost metroko
garaiera irits dezakeena.
Enbor zuzenekoa, azal gris pitzatua
du, beltza oinaldean. Hostoak aldakorrak ditu, kimu kementsuak lobulatuak
baitira, astigarraren hostoen antzekoak, eta kimu motzenak lobulatu eta
ondulatu samarrak. Tonu berde ilunekoak dira gainaldetik eta zuri zilarrekoak eta iletsuak azpialdetik, eta horira mudatzen dira udazkenean.
Loreak, kolore grisekoak, gerba zintzilikarietan paratzen dira, eta fruituak kapsula txiki batzuk izaten dira, barruan
haziak kotoi zuri moduko baten bilduak
edukitzen dituztenak.
Azkar hazteak, berrogei urterekin iristen
baitu hogei metroko garaiera, zura ustiatzeko basoberritzeetan erabiltzea faboratzen du; batez, ere, ibaiondoetan.
Izen generikoa latinezko arbor populoi
esapidetik datorkio, eta "herriaren
zuhaitza" esan nahi du; izen hori
eman zioten erromatarrek, zuhaitz
hau maiz kultibatzen baitzuten garai
hartan. Izen espezifikoak hostoen
azpialdearen kolore zuriari egiten dio
erreferentzia.
Nabarmentzea merezi duen ezaugarri
garrantzitsu bat da ezen, hostoak
estaltzen dizkion tegumentuari esker,
eguratseko hautsaren finkatzaile

bikainak direla, eta airea garbitzen


laguntzen
duela
hiribarruetan.
Horregatik dira paregabeak errepideen ondoan landare-hesiak eratzeko.
LORATZE: otsailetik apirilera loratzen
da eta haziak udaberrian zehar sakabanatzen dira.
ERABILERAK: berebiziko hostotza
duelako, apaingarri moduan erabiltzen da landarezaintzan. Hostoen
azpialde zilar-kolorekoa zeru urdinari
gailentzen zaio, eta bereziki dotorea
da eguzkiaren izpiak hostoetan barrena filtratzen direnean edo haizeak
hostoei eragiten dienean.
Bere zuria, arina eta biguna da, elastikotasun gutxikoa eta ale zakarrekoa,
zurgintzan etapaper-pastarako erabilia. Bestalde bere sustrai-sistema
ahaltsuak modu paregabean finkatzen
du lurzorua; horregatik zuhaitz egokia
da ibaien ugaranak eta bazterrak
babesteko, klima bero eta argitsuetan.
HABITATA: uste denez, Europako
hegoaldean eta Asiako mendebalean
du jatorria.
Zoru gizen eta hezeetan bizi ohi da,
klima lehor eta argitsko eskualdeetan,
bereziki ur-ibilguen ertzean, ibarbaso
ibai-bazterreko basoen osagai.
HEDAPENA: banaketa oso zabalekoa
da eta Europako erdialde eta hegoaldetik Afrikako iparralderaino eta
Asiako erdialderaino hedatzen da;
dena dela, ez da batere erraza berezko banaketa-area zehaztea, izan ere

112

EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK

antzinatik izan bait da landatua eta


erraz bihurtzen da basati. Euskal
Herrian erdiz hegoaldean mugatzen

da eta bertan deforestazio hain bortitza jasaten ari diren ibarbasoen parte
garrantzizkoa osatzen du.

113

FAMILIA: NOMBRE

ZUME NEGARTIA
(Salix babylonica)

IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK:


espezie honen identifikazioan (beste
zuhaitz basatiekiko) bere hazkuntza eta
moldapen ezaugarriak dira, ornamentaziorako suspertzen duen interesaz
gain. "Negrarti" izena, ia lurra ukitzeraino zintzilikariak diren adar luzeei sor
die. Ezaugarri hau askkoz ere nabariagoa da beste espezie baten, non adaskak zuzenak baino askoz kurbatuagoak
diren.
Hosto galkorreko zuhaitza, silueta
nahastezinekoa, delikatua. Adar malguak eta zintzilikariak ditu, ia lurra ukitzera iristen direnak, eta hamabi bat
metroko garaiera irits dezake.
Enbor adarkatua eta azal arre-ilun kolorekoa duena. Hostoa gainaldetik berde
iluna da eta azpialdetik berde-urdinska,
hala ere, urteko adaska gazteek kolore
berde-horiska ematen diote zuhaitzari.
Loreak hostoekin aldi berean garatzen
dira eta 2-4 cm-tako gerbatan.
Izen generikoa, Salix, litekeena da zeltikozko sal "hurbil" eta lis "ura" hitzetatik etortzea, zona hazeetan hazteko
joera baitu. Espezifikoa, babylonica,.
Eskualde horretakoa zelako uste okerragatik eman zitzaion.
LORATZE: udaberrian loratzen da, eta
lore arrak eta emeak oin diferenteetan
ernetzen dira: arrak horiak eta gerbetan
multzokatuak, eta emeak berdeak.
Fruitua kapsula berde bat da, irekitzen
denean hazi zuriak eta zetadunak
askatzen dituena.
ERABILERAK: bere interesa ornamen-

tala da, dudarik gabe. Landarezaintzan,


siluetaren izaera apaingarriagatik kultibatzen da.
HABITATA: ez du inolako landare asoziazio konkreturik, espezie aloktona
izanik oraindik naturalizatu barik dago.
Hala ere, haltzadi eta sahastietan agertzen da baldintza edafiko optimoak konpartitzen dituztelako.
HEDAPENA: Asiakoa da jatorriz, ziurren
ekialdekoa
(Txina)
eta
Mesopotamiakoa bere izenak adieratzen duen moduan. XVII Mendean
Europarra ekarri zen helburu ornamentalarekin. Enbor gazte eta adasketatik
ondo hozitzen den espeziea da. Leku
"baztertuetan" dauden aleek, jatorri artifiziala edo birsorkuntza naturala duten
ez dakigu.

114

EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK

115

FAMILIA: SALIKAZEOAK

AHUNTZ-SAHATSA
(Salix caprea)

IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK:


zuhaitz txikia, altueran 11 m artekoa,
sarritan oinetik adarkatua; adar egariak,
erekto-patenteak edo, batzuetan, kurbatuak; azala zartatua, kolorez arre-griseska; azalaren azpoko egurra ildaska
irtenik gabekoa; adaskak lodiak, biribilduak, ez-ildaskatuak, zuri-iledunak
hasieran, ilegabeak bigarren urtean;
begiak handiak, luzanga-konikoak,
puntan kanporantz kurbatuak, arregorriskak, pubeszenteak berritan baina
berehala soilduz. Hostoak handiak, 511 x 2-6 cm, zabalki obatu eta obatuluzanga bitartekoak, oinean biribilduak
punta kurbatuarekin; ertza osoa edo
krenatu-horztuna; zetadunak gaztetan
gainaldetik, gerora ia erabat galtzen
dute pubeszentzuia kolore berde iluna
hartuz, azpialdean tomentu griseskak
irauten du; nerbiazioa ongi markatua
da eta dauzka 6-9 albonerbio pare, erdiko nerbioarekin angelu ia
zuzena osatzen dutenak; txortena luzea, 1-2
cm-koa, pubeszentea
edo ilegabea. Estipula
semikordatuak, horztunak, iledunak.
LORATZE:
otsailetik
apirilera loratzen da eta
haziak berehala sakabanatzen.
ERABILERA: bere egurra da Europako sahats
guztietatik gogorren eta

trinkoena eta nekazaritzako lanabesetarako erabiltzen da. Azalak % 70


tamaino dauka eta Europako iparraldean, haritzik ez dagoen lekuetan, larruak
ontzeko erabiltzen da. Liberrarekin
sokak egin daitezke eta bere arba
aziendentzako bazka preziatua izaten
da, bereziki ahuntzentzat, makalaren
antzeko konposizioa duelarik. Gainera
ornamentazioan erabiltzen da, adaska
bidez ugalduz, eta bere adarrak saskigintzan usatzen dira.
HABITATA: zoru lehorrak ongien jasaten dituen sahatsetako bat da; bizi ohi
da baso hostoerorkorren mendel eta
soiluneetan, eta gainera sahatsak egon
ohi diren leku hezeetan, trokarte eta
erriberetan.
HEDAPENA: Europako eta Asiako alde
gehienetan aurkitzen da hedatuta,
Japoniaraino iritsiz. Zoru lehorrak
ongien jasaten dituen
sahatsetako bat da.
Euskal Herriari dagokionez, sakabanatuta
aurkitzen da beti,
masa
dezenterik
eratu gabe; isurialde
atlantikoko
erdiz
ekialdean da usuena,
urrituz doa mendebalderantz eta pixkanaka galduz hegoalderantz, klima mediterraneoaren eragina
nabaritu ahala.

116

EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK

117

FAMILIA: SALIKAZEOAK

ZUME ZURIA
(Salix alba)

IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK:


altueran 10-20 m artekoa, adaburu
luzeki obatu edo irregularrekoa.
Urrundik ikusita zikar koloreko distiren
antzekoak ikusten dira. Zurtoin sendo
eta zuzena, metro batetako diametroa
iritsi daitekeena. Zuhaitzaren arabera,
dituen adarkadura ugariak 1 m-tako
altueran hasi daitezke. Azala urteekin
aldakorra da; oin adintsuetan luzetarako zartadurak agertzen dira eta zuhaitz
gazteetan azalak duen gris-berdeska
kolorea geroago arre-grisaska bihurtzen da.
Hosto sinple eta parakera txandakatua
dute. 6-10 cm- arteko hosto luze eta
lantzeolatuak dira. Punta biak luzetara
bukatuak. Azpialdeak itxura zilarkara du
ile zetakarez estaila bait dago.
Gainaldeak aldiz, ez ditu hainbeste ile.
Loreak: hostoekin batera garatzen dira
(apirila-maiatza). Infloreszentzia gerbatan garatzen da, bai eme zain ar.
Bertatik fruitua ageriko da, kapsulatan.
Bakoitzak zenbait hazi txiki izango ditu,
ile fin kotoikaraz inguratuak daudenak.
Ile hauei esker haize bidezko zabalkuntza errezagoa gertatzen da.
Ibai, erreka eta urtegietatik hurbil egotea eta hostoek azpialdean dituzten ilemototsek ematen dioten itxura zuriska,
identifikaziorako oinarrizko ezaugarriak
dira. Hurbiletik, zurtoin sendo, luzetara-

ko zartadurekin eta zenbaitetan zulatuta dagoela konturatuko gara.


LORATZE: martxotik maiatzera loratzen da eta berehala heltzen dira
haziak haizearekin sakabanatuz.
ERABILERAK: bere egurra pospoluak
eta hortz-zotzak egiteko baino ez da
erabiltzen. Alabaina, garrantzi handikoa da bere presentziak ematen duen
babesa ezponda eta ibai ertzeetan.
Bere izen zientifikoak adieratzen duen
bezela, Salix, zumeetatik azito azetil
salizilikoa eskuratzen da. Honegatik
zuhaitz hauen kimu gazteak eta hostoak mastekatzea ona da buruko mina
kentzeko. Ardo eta arraultzarekin eginiko enplastua jarriz hazteria sendatzeko erabili izan da.
HABITATA: haltzadi eutrofikoetan
ageri ei da, gehien bat beheko aldeetan eta erreken haran zabaletan.
Beste zumeekin batera "sahastiak"
osotzen dituzte, hauetan Salix atrocinerea-rekin batera espezie garrantzitsuena da.
HEDAPENA: Europako parterik gehienetan, Asian eta Afrikako iparraldean
aurkitzen da, era naturalez edo kultiboaren bitartez.
Euskal Herrian ongi hedatua dago,
baina populazio hedatsurik inoiz eratu
gabe, ur-ibilguen ertzean, nola isurialde atlantikoan, hala mediterraneoan.

118

EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK

119

FAMILIA: SALIKAZEOAK

TXINAKO SAHATS BIHURRITUA


(Salix matsudana Tortuosa)

IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK:


txinako sahats bihurritua, "herensugearen atzaparra" ere izendatua, hosto galkorreko zuhaitza da, hazkunde azkarrekoa eta itxura bihurritu berezikoa.
Hamabi metroko garaiera irits dezake.
Ezaugarririk karakteristikoena eta definigarriena adarrek eta hostoek dituzten
bihurdurak dira. Hostoak kolore berde
distiratsukoak dira, eta negu-hasiera
arte irauten dute zuhaitzean.
LORATZE: maiatza loratzen da.
Izen espezifikoa Sadahisa Matsuda
japoniar botanikariari eskainia da, eta
zuhaitz honen barietatearen izeneak,
tortuosa, adar karakteristikoei egiten
die erreferentzia.
HABITATA: zume negartiaren familiako
forma hibrido bat da, eta Txinako iparraldean du jatorria. Landarezaintzan,
zuhaitz apaingarri moduan kultibatzen
da, duen silueta bereziagatik. Izan ere,
oso dekoratiboa gertatzen da; batez
ere, neguan, hostoak erori direnean.

120

EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK

121

FAMILIA: SALIKAZEOAK

SAHATS ILUNA
(Salix atrocinerea)

IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK:


tamaina ertaineko zuhaiska edo
zuhaitz txikia, altueran 10 metro artekoa. Sustraia izugarri adarkatu eta azaleratzen da; honegatik inausten ez
bada, urteak pasata ez zaio zurtoin
nagusirik desberdintzen. Adaburua ez
da oso trinkoa eta berde-horiska kolorea du, azalak duen arre ilun kolorearekin errez desberdintzen dena.
Zurtoina nahiko zuzen hazi eta arin
adarkatzen da zuzenak diren adarretan. Hostoak nagusiak direnean gainaldean ilegabeak eta berde ilun kolorekoak dira.
Azpialdetik aldiz, ile kurbatuek irauten
dute eta kolore grisaska izaten du.
Parakuntza txandakatua dute, erorkorrak
eta
nahiko
lodiak
dira.
Lantzeolatuak eta puntaldean zabalxeagoak dira.
Fruitua kapsula da eta ile zuriskaz
estaila dago, barnean hainbat hazi
izanda.
Loreak gerba erako infloreszentziak
dira eta udaberrian hostoak baino lehenago agertzen dira.
Salix caprearekin erra dezakegu, baina
Salix atrocinerearen hostoek, luzeera
zabaleraren bikoitza baino handiagoa
daukate eta punta zuzena. Salix capreak aldiz, punta lateralki kurbatua du eta

luzeerak zabaleraren bikoitza eskas


gainditzen du. Euskal Herrian Salix
caprea eskasagoa da eta itxura zuhaiskara du.
Espeziearen karakterizaziorako gakoa
S. atrocinereak, hostoaren azpialdean
nerbaduran agertzen dituen burdin
koloreko ileak dira.
LORATZE: urtarriletik apirilera loratzen
da eta haziak apiriletik maiatzera sakabanatzen dira.
ERABILERAK: adar zurrunak eta begi
ugari ditu, honegatik ez dira saskigintzan erabiltzen. Lurzoru degradatuetan
duen babes eta kolonizatzaile funtzioak dira azpimagarrienak.
HABITATA: zuhaitz gabeko eta lurzoru
irregularrak kolonizatzen dituen espeziea da.
HEDAPENA: Europako mendebaldean dago banatuta, Ingalaterrara eta
Afrikako iparraldera ailegatuz. Hau da
Euskal Herrian ugarien aurkitzen den
sahatsa, batez ere isurialde kantauriarrean; giza ekintzak lagunduta leku
berriak kolonizatzen ditu bertan, hala
nola, zabortegi, desmonte, ezpondoa,
zona deforestatuak, etab; isurialde
mediterraneoko zona lehorrenetan,
ordea, hezetasun freatikoa duten ibarbaso eta erriberako zuhaiztietan
babesten da.

122

EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK

123

FAMILIA: SALIKAZEOAK

ZUME HAUSKORRA
(Salix fragilis)

IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK:


zuhaitz txikia, altueran 8-10 m-koa,
adaburu zabal eta biribildua duena.
Adineko adaskak lustredunak, luzeak
eta hauskorrak, batez ere adarkatzen
diren gunean. Enbor zuzena eta batbateko amaiera duena, berau urtero
lepatu egiten da zumea eskuratzeko.
Berezko itxura duenean, Getxon gutxitan ikusten dena, adar lodiagoak eta
adarkatuagoak ditu. Adar hauetatik
zenbait zume adaska irtengo dira,
oinarrian oso hauskorrak direnak.
Azala gris-arrea du, adinarekin zartatu
eta zimurtzen dena. Hosto erorkorrak,
txandakatuak, lantzeolatuak eta ile
gabeak adinekoak direneak. Punta
lapranean estutuak daude. Lore arrak
zein emeak unisexualak diren gerba
erako infloreszentzietan elkarturik
daude. Fruitua, hainbat iledun hazi biltzen dituen kapsula da.
Hostoak luzeniki lantzeolatuak, punta lapranean
estutuak (punta heltzean
estutu egiten da). Salix
trianda espeziearen hostoak laburki eta bapatean
akuminatuak dira barne
angulo kamutsa osatuz.
Salix alba eta Salix atrocinerea espezieek ez
bezala, ez du ilerik agertzen ez gainaldean ezta
azpialdean
ere.
Adarkatze
puntuetan

adaskek duten hauskortasuna eta


hauek erortzeko joera ezaugarri
bereizgarriak dira.
Espezie honek sustraitzeko erreztasun
handia du. Maiz,lurrera erortzen diren
adarrek sustraia garatu eta ale berria
hozitzeko gai dira.
LORATZE: martxotik maiatzera loratzen da eta haziak apiriletik ekainera
bitartean sakabanatzen dira.
ERABILERAK: egurra biguna eta
arina du, sutarako ez da kalitate honekoa baina bizkor egiten du su, bere ikatzetik bolbora fabrikatzen da.
Zuhaitz honek ustiapen bakarra du;
adasken erabilera zumea eskuratzeko.
Ikuspuntu ekologikotik, ibai eta ezponden ertzak babesten ditu.
HABITATA: ibaien ertzean bizi ohi da,
ibarbaso eta sahastien osagai, eta zenbait zona hezetan.
HEDAPENA: ia Europa osoan eta
Asiako parte handi batean bizi da eta Amerikan
ere sartua da.
Euskal Herrian arruntagoa dirudi erdiz iparraldeko ibaien ertzetan, baina
hegoaldeko ibai handietako sahastietan ere azaltzen da. Populazio hauetako batzuk izan litezke
aspaldiko kultiboetatik
eratorriak eta zaika da
berezko lekuak zeintzuk
diren jakitzea.

124

EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK

125

FAMILIA:TILIAZEOAK

EZKI HOSTOZABALA
(Tilia platyphyllos)

IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK:


zuhaitz sendoa, altueran 30 m artekoa;
enborra mardula eta zuzena; eta azala
griseska, leuna gaztetan, gerora luzetaraka zartatua. Hostoak 6-12 cm bitartekoak, obatuak, puntan bapatean akuminatuak, erregularki zerratuak; ilegabeak
gainaldean eta azpialdean ile zuriskaz
hornituak, batez ere, nerbioen galtzarberean. Loreak 1-6ko zima zintzilikatuetan. Fruitua 7-10 mm-koa, biribildu
eta piriforme bitartekoa, 5 saihets
nabarmenez hornitua eta oso iletsua.
LOREATZE: udaren hasieran loratzen
da eta fruituak udazkenean heltzen
dira.
ERABILERAK: egur biguna du eta tailatzeko paragabea; loreak eta brakteak infusio sedante bat egiteko biltzen
dira; azalak ezaugarri basodilatatzaile
eta antiespasmodikoak ditu eta soka-

gintzarako zuntza ateratzeko ere erabil izan da.


HABITATA: trokarte, arroil eta amildegitan bizi ohi da, baso mistoen parte
osatuz, kararri-substratuetan batipat.
HEDAPENA: Europako erdialde eta
hegoaldean hedatzen da, eta Euskal
Herri osoan dago sakabanatuta, hegoaldeko muturrean salbu.

126

EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK

127

FAMILIA:TILIAZEOAK

EZKI ZILARKARA
(Tilia tormentosa)

IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK:


hosto galkorreko zuhaitza, eite bikainekoa eta adar tenteekikoa, hogeita
hamar metroko garaiera irits dezakeena.
Enbor grisaxka du, azal liso batez
estaila, adinarekin zimurtzen zaiona.
Hosto bakunak ditu, biribilduak, oinaldean bihotz-formakoak maiz, dentatuak eta punta labur batean bukatuak.
Gainalde berde iluna dute, eta azpialdea, oso karakteristikoa, zuri iletsua.
LORATZE: udaren erdialdean edo
bukaeran loratzen da, eta loreak, oso
perfumatuak, kolore hori argikoak dira.
Izen generikoa erromatarrek esleitu
zioten, baina ezezaguna da haren
jatorria. Espezifikoak, tormentosa,
hostoen azpialdea estaltzen duten

ilupa edo tomentuei egiten die erreferentzia.


ERABILERAK: zur biguna du, oso
estimatua jostailuak, kutxak eta
ontziak fabrikatzeko. Ezki-loreen infusioak, "tila" ezagunak, propietate
sedatiboak ditu, eta antzina, katarroak
eta gibeleko gaitzak oneratzeko erabiltzen zen. Bitxia bada ere, lore horiek
hilgarriak dira erleentzat, efektu narkotiko bortitza eragiten baitiete.
HABITATA: Asiako hego-mendebalekoa eta Europako hegoekialdekoa da
jatorriz. Apaingarri moduan kiltibatzen
da, hostoen azpialdeko zilar-koloreagatik, efektu bereziki ederra baitute
haizeak kulunkatzen dituenean.
Oso hedatuta aurkitzen da gure herrihirietako plaza eta parkeetan.

EZKI HOSTOTXIKIA
(Tilia cordata)

IDENTIFIKAZIO ETA EZAUGARRIAK


aurrekoaren antzeko zuhaitza da, baina
hosto txikiagoak ditu 3-10 bitartekoak,
gainaldean ilegabeak eta azpialdean,
batez ere nerbio-galtzarbeetan, ile
gorriskaz jantziak.
HEDAPENA: ia Europa osoan bizi da,
aurreko espeziaren antzeko baldintzetan: Euskal Herrian ez da hura bezain
sarria eta isuriade kantauriarreko populazio batzuetara murritzen da haren
presentzia.

128

EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK

Ezki zilarkara.

Ezki zilarkara.

129

FAMILIA: AZERAZEAKOAK

ASTIGAR ZORROTZA
(Acer platanoides)

IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK:


hosto galkorreko zuhaitza, hazkunde
azkarrekoa, eite tentekoa oso adaburu
hostotsukoa, hogei metroko garaiera
irits dezakeena.
Enborra zuzena du, azal gris eta leun
batez estalia. Hostoak erorkorrak eta
palmatilobatuak ditu, bost lobuluak,
hainbat hortzetan bukatzen direnak,
punta luze eta lerdenekin, kolore berde
bizikoak. Argazkian ageri den "Crimson
King" barietatean, hostoen tonua gorri
bizia da, eta laranjaturantz mudatzen
da udazkenean. Fruituak, astigarretan
ohi denez, samarak dira: hazi txiki biribilak, hegal handi batzuekin, paperak
bezalatsuko trinkotasuna dutenak.
Platanoides izen espezifikoak platanoaren (Platanus) hostoekin duen antzari
egiten dio erreferentzia.
LORATZE: apirilean loratzen da, hostoak jaio aurretik, eta fruituak udazkenean heltzen dira.
Herriko superstizioan, esan ohi sa
zuhaitz honek sorginengandik babesten gaituela, eta, horregatik, Europako
herrialde batzuetan, ateak eta leihoak
haren adarrekin apaintzen
zituzten.
ERABILERAK: bere egurra zuri horiska edo gorriska izaten da eta oso
gogorra, ebanisterian eta zurgintzan
estimatua.
HABITATA: zoru gizen eta freskoak
behar ditu eta sarri landatzen da

zuhaitz apaingarri gisa.


HEDAPENA: Europako alde gehienetan eta Asiako mendebaldean banatua,
Penintsula iberiarrean ez da berezkoa
erdialdeko Pirinioetan izan ezik.
Euskal herriannahiko sarri azaltzen da,
antza denez naturalizatua, isurialde
kantauriarreko haltzadi eta hariztietan.
Astigar zorrotza, jatorriz, Asiako eta
Europako hego-mendebalekoa da.

130

EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK

131

FAMILIA: AZERAZEAKOAK

ASTIGAR ARRUNTA
(Acer campestre)

IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK:


zuhaitz txiki edo ertaina izaten da,
altueran 20 m artekoa, eta dauzka adaburu trinkoa eta adar lodia, zartatua eta
ezkatatsua, kotxotsua. Adarren azala
kortxotsua, luzetaraka idaskatua.
Adaska gazteak gorriskak, zauritzean
latex zuria dariela. Begiak txikiak, arreak, eta haien ezkatak hostokarak, berdeak oinean eta arreak puntan.
Hostoak luzeki peziolatuak, sarritan
lodiak eta koriazeo samarrak, 3-8 cm,
palmatuak, edukiz 3-5 gingil, sakonak
eta kamutsak, ertzean 2-3 hortzekoak,
oinean kordatuak; berdeak, argiagoak
azpialdean, pixka bat iledunak gaztetan, ileak galdu eta glabro bilakatuz adinarekin alde bietan.
Infloreszentziak korinbosoak, tenteak,
kanduetan pubeszenteak, hostoekin
batera garatzen direnak; lore berdeskak, ia beti sexubakarrak, kaliza eta
korola ongi garatuak eta iledunak; 8
estanbre, harizpietan ilegabeak.
Fruitua normalean pubeszentea, eta
haren hegalak mintzaireak, kokaera
oso dibergentean, ia 180 graduko
angelua eratuz, oinean gutxi estutuak.
Bere egurra horiska edo gorriska izaten
da, trinkoa, gogorra, zaila eta dentsitate
ertainekoa; estimazio handia du zurgintzan eta tornerian, erreminta-girtenak,
altzariak, etab. egiteko. Sutaraklo ere
erregai ona da.
LORATZE: apirilean eta maiatzean
loratzen da eta fruituak udazkenean
heltzen dira.

EZAUGARRIAK: bere egurra horiska


edo gorriska izaten da, trinkoa, gogorra, zaila eta dentsitate ertainekoa; estimazio handia du zurgintzan eta tornerian, erreminta-girtenak, altzariak, etab.
egiteko. Sutarako ere erregai ona da.
HABITATA. Europa, Asia eta Afrikako
iparraldean dago hedatuta. Basoen
parte osatuz bizi da, bereziki hostoerorkorren artean, hala nola, haltzadi, harizti, pagadi etab.etan, edota heskai eta
mendeletan.
Berdintsu zaio edozein substratu, hala
ere aukeran zoru freskoak eta, areago,
hezeak maite ditu. Ez du masa handirik
eratzen, oin banakoetan edo arbolaunada txikietan azaltzen da.
HEDAPENA: astigar zorrotza, jatorriz,
Asiako eta Europako hego-mendebalekoa da,
Euskal herrian zabalki banatuta dago
eta bakarrik falta da hegoaldeko heren
aridoan eta mendi garaienetan.

132

EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK

133

FAMILIA: AZERAZEAKOAK

EIHAR ITALIARRA
(Acer opalus

IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK: zuhaitz txikia, altueran 7 m


artekoa, adaburu irregularra eta
barreiatua duena. Enborreko azala
hasieran leuna eta griseska, bilakatuz gerora lodia, zartatua eta ezkatatsua,
arre-horiska.
Adarrak
patenteak eta adaskak arre-gorriskak. Begiak lodiak eta biribilduak,
griseskak, tomentudunak. Hostoak
larrukarak, tamaina aldakorrekoak,
handienak 8-10 luzean, palmatuak,
edukiz 5 gingil gutxi sakonak, orriaren erdiraino iristen ez direnak,
ertzean irregularki dentatu edo
zerratuak; berdeak eta pixka bat
lustredunak gainaldetik, mateak
eta zurbilagoak azpialdetik; gaztetan ileluzeak azpialdean, adinarekin nerbioetan eta galtzarbeetan
bakarrik gertatzen dira ileak; txortena luzea.
Lore gutxiko korinbo ia-eseriak,
zintzilikariak, pedizelo luzeak eta
ilegabeak dituztenak, eta hostoen
aurretik garatzen direnak; loreak
berde-horiskak, ilegabeak, sexubakarrak edopoligamoak; 5 sepalo
eta petalo askeak, 8 estanbre, diskoaren barneko aldean lotuak.
Akenio
biribilduen
disamara,
hegalak oinean pitin bat estutuak,
eratuz elkarrekin angelu zorrotza
edo, areago, izanik pitin bat konbergenteak.

LORATZE. Martxoan eta apirilean


loratzen da; fruituak udazkenean
heltzen dira.
ERABILERAK: bere egurra zuntz
fin, homogeneo eta astunekoa da,
zuri-gorriska edo arrosa, ongi pulimentatzen dena; kalitate onekoa
izaki, zurgin, tornero eta ebanistek
estimatzen dute. Dena dela, hain
urria izanda, ez du balio ekonomiko
handirik. Sutarako ere egur ona da.
HEDAPENA ETA HABITATA: bere
banaketa-area Europako hegomendebaldera
mugatzen
da,
Alemaniako mendebaldetik hasi
eta Ebroko haran erdi-goikoraino.
Jeneralean bakarka edo unada txikietan bizi ohi da, leku harritsuetan,
haitzebakien oin, arroiletako erlaiz,
etab.etan, aukeran kararrizko
substratuetan, pagadiko, ametz
ilaundunaren basoko edo erkamezti-karraskaleko giroan. Erraz kimutzen da zepatik eta aisa jasaten du
beste zuhaitz handiagoen estaila,
eginez berak ere itzal trinkoa.
Euskal Herrian mendi piriniar eta
prepiriniarretan aurkitzen da, mendebalderantz Arabako hegoaldeko
mendizerretaraino irits, eta ugaria
inoiz izangabe, mendigoi guztiak
zipriztintzen ditu, bereziki erliebe
zakarreko kararrizkoak; haietako
batez zuhaitz honetatil hartu du
bere izena, Sierra de Illn.

134

EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK

135

FAMILIA: AZERAZEAKOAK

NEGUNDO ASTIGARRAGA
(Acer negundo)

IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK:


hosto galkorreko zuhaitza, tamaina txikikoa eta garapen azkarrekoa, hamar
edo hamabi metroko garaiera irits
dezakeena.
Enbor tentekoa eta oso adaburu adarkatukoa, azal grisa eta bertikalki pitzatua du, kolore gris marroixkakoa.
Gaineko astigarrek ez bezala, haiek
hosto lobulatuak baitituzte, Negundo
astigarrak hosto oposatuak, inparipinatuak eta ertz zerratukoak ditu, kolore
berde distiratsukoak gainaldetik eta
mateak azpialdetik.
LORATZE: espezie dioikoa da, eta loreak udaberrian agertzen dira, hostoak
baino lehen, luku zintzilikarietan multzo-

katuak espezimen emeetan. Fruituak


samaretan paratzen dira, astigar guztietan bezala, hegalez hornituak.
EZAUGARRIAK: haren zur gogorra
oso estimatua da marketeriako lanetan.
Izen generikoa latinezko hacer hitzetik
datorkio, eta "gogorra", indartsua"
esan nahi du. Negundo espezifikoa,
berriz, sanskritozko nurgundi hitzetik
datorkio, Indian existitzen nurgundi
hitzetik datorkio, Indian existitzen den
antzeko zuhaitz baten izenari (Vitez
negundo) erreferentzia eginez.
HABITATA: espeziea, jatorriz, Ipar
Amerikakoa da, eta hango lur hezeak
habitatzen ditu, ibaiertzetan.

ASTIGAR GORRIA
(Acer rubrum)

IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK:


hosto galkorreko zuhaitza, garapen
azkarrekoa eta eite jasokoa, jatorrizko
habitatean hogeita bost metroko
garaiera irits dezakeena.
Enborrak azal gris iluna eta lisoa du,
eta hostoek bost lobulu dentatu dituzte. Berde ilunak dira gainaldetik eta
zuri urdinxkak azpialdetik, eta gorri
argitsura mudatzen dira udazkenean.
LORATZE: loreak udaberrian ernetzen zaizkio, eta txikiak eta gorriak
dira. Fruituak samarak dira, hegal

gorrikoak.
Izenen espezifikoak, rubrum, loreen
koloreari egiten die erreferentzia.
HABITATA: espeziea, jatorriz, Ipar
Amerikako ekialdekoa da. Oso zabaldua dago han, eta, osatzen dituen
basoetan, udazkeneko koloreak zeharo
aldakorrak dira: eskarlata, urre-kolorea,
gorrizta eta purpura. XVII. mendearen
erdialdean ekarri zuten Europara, eta
hostoen udazkeneko kolore bikainagatik kultibatzen da landarezaintzan, oso
gorri argitsukoak baitira.

136

EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK

137

FAMILIA: AZERAZEAKOAK

ASTIGAR ZURIA
(Acer pseudoplatanus)

IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK:


zuhaitz garaia, altueran 30 m artekoa,
adaburu zabal, trinko eta itzal ederrekoa duena. Enborreko azala leuna,
griseska, adinarekin zartatu eta ezkatatsu bihurtzen da eta plakatan askatu, platano arruntarena bezalaxe.
Adarrak oso irekiak, patenteak edo
erkto-patenteak.
Hostoak 10-15 cm, palmatuak eta
oinean kordatuak, eta haietan 5 gingil,
aobatuak eta sakonak, iritsiz gutxi
gorabehera orriaren erdiraino, eta
edukiz ertzetan hortz lodi desberdinak, zorrotzak eta sarritan zerra baten
eran kurbatuak; garatzean azpialdean
duten tomentu kotoikarra galdu egiten
da adinarekin eta ile bakan batzuk
bakarrik geratzen dira nerbioetan;
txortena luzea eta gorria.
Lore ugariak, hostoekin batera edo
geroxeago garatzen diren panikula
zintzilikari eta meheetan; hermafroditak edo sexubakarrak, hori-berdeskak
eta pedizelo luzekoak; 5 sepalo, askeak eta erorkorrak, eta 5 petalo, askeak eta luzatuak, 8 estanbreekin batera
obulutegiaren azpiko disko anular eta
mamitsu batean lotuak.
LORATZE: apiril eta maiatzean loratzen da; fruituak udaren azkenaldera
heltzen dira, baina ez dira zuhaitzetik
erortzen udazkenaren bukaera edo
negua irits arte.

ERABILERAK: bere egurra zuria, lustreduna, arina eta homogenoa izaten


da, ebanista, tornero eta zurginek
estimatua; gainera ona da sutarako
eta ikazgintzarako. Enborrari edo adarrei ebaki bat egiten bazaie udaberrian, likido azukredun bat ateratzen
da, edateko gozoa. Itzal-arbola gisa
kultibatua izaki, barietate asko lortu
dira jardingintzan, hainbat koloretako
hostoak dituztenak.
HABITATA: zoru fresko eta sakonetan, haran eta hegaletan, bizi ohi da,
haltzadiak, hariztiak, pagadiak eta
bestelako hostoerorkorren basoak
zaplaztatuz, eta ez du ia inoiz arbolaunada handirik eratzen bereak bakarrik.
HEDAPENA: Europako erdialde eta
hegoaldean eta Asiako hego-mendebaldean aurkitzen da hedaturik; sarritan landatzen da zuhaitz apaingarri
gisa eta basati bihurtu ere bai, Ipar
Amerikan gertatzen den bezala.
Euskal herrian nahiko sarri azaltzen da
haran-hondoko baso mistoetan eta
pagadietan; gaineraerruz landatzen da
parke eta kamino-bazterretan, eta aisa
basatitzen, horregatik, ez da batere
erraza erabakitzen zeintzuk diren
berezko populazioak eta zeintzuk naturalizatuak. Gure Herriko alde guztietan
dago banatuta, hegoaldeko heren aridoena eta mendi garaienak sabu.

138

EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK

139

FAMILIA: HIPIKASTANAZEOAK

INDIGAZTAINONDOA
(Aesculus hippocastanum)

IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK:


hosto galkorreko zuhaitza, oso hostotsua, hogeita bost metroko garaiera irits
dezakeena. Enbor mmotza du eta azal
arre grisaxka, urteekin arre beltxexka
bihurtzen zaioa.
Bizi laburreko zuhaitza da: espezimen
gutxi dira 150 urteko adina eta metro
bateko gerribuelta dutenak, eta joera
nabaria dute urteekin karkailtzeko.
Hosto konposatuak ditu, tamaina handiko bost edo zazpi foliolo azberdinekin,
ertz dentatukoak eta forma irregularrekoak. Loreak leku tenteetanparatuak
hazten dira, eta fruituak, globo-itxurakoak eta arantza malgukoak, arrunki indigaztaineak esaten zaienak dira, eta ez
dira jatekoak. "Indietako gaztaina" eta
"itsas gaztaina" ere esaten zaio.
Aesculus izena erromatarrek artea
izendatzeko erabiltzen zuten, eta hippocastanum hitzak, literalki, "zaldi-gaztaina" esan nahi du, turkoen erabilera
bati erreferentzia eginez, zuhaitz horren
gaztainak baliatzen baitzituzten zaldien
asmaatakeak arintzeko.
LORATZE: udaberrian loratzen da, apiriletik aurrera; fruituak udaren azkenaldera eta udazkenean heltzen dira.
ERABILERAK: zura jostailuak eta
altzariak fabrikatzeko erabili izan da,
arina delako eta ezpaltzen ez delako.
Haziak, berriz, farmazeutikako eta kosmetikako industrietan baliatzen dira.
Su-itzalgailuetako aparrak fabrikatzeko
ere erabiltzen dira. Bestalde, azalak

hainbat substantzia aktibo ditu, eta zirkulazioko arazoak arintzeko baliatzen


da hasien estraktua.
HEDAPENA ETA HABITATA: zuhaitz
honen berezko eremua Greziako eta
Albaniako mendialdeetan barrena doa.
"Indigaztaina" izendapen arrunta, hain
zuzen ere, jatorria Ekialdeko Indietan
zuelako uste okerretik datorkio.
Landarezaintzan, itzal-arbola moduan
erabiltzen da parke eta pasealekuetan.
Sarritan, "Baumannii" barietatea kiltibatzen da, fruiturik ematen ez duena;
horrela, saihestu egiten da gaztainak
lurrera erortzea, paseatzaileei enbarazu egin bailiezaieke.

140

EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK

141

FAMILIA: LAURAZEOAK

ERRAMUA
(Laurus nobilis)

IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK:


bai bere hostoak eta fruitua, bai negu
osoan zehar mantentzen duen berde
ilun kolore berezia lagungarri gerta
dakiguke. Baina ziurren bere usain
berezia izango da adierazgarriena,
hainbat jakitan gozagarri gisa erabiltzen dena.
Eitea: zuhahiska, 8-10 metroak nekez
gainditzen dituenak. Adaburu dentso,
trinko erregularra eta oro har, kolore ilunekoa. Adar tenteak, oinetik adarkatzen
direnak.
Zurtoina: enbor zuzena azal mehe eta
leunekoa, kolorez grisaska dena.
Hostoak: hosto sinple txandakatuak
(luzanga-lantzeolatuak) eta ertz uhindukoak. Gainaldean distiratsu eta
berde ilun kolorekoak, azpialdean
aldiz, argiagoak eta ilemotots ikuskor
gabeak.
Fruitua: erramuaren fruitua hasieran
berde koloreko drupa txikiak dira, eta
beltzak heldutasunean (udazken
hasieran).
LORATZE: udaberriaren hasieran loratzen da eta fruituak urte bereko udazkenean heltzen dira.
Sakabanaketa ornitokora du, hau da,
txorien kontsumoaren bidez ematen
da. Honexegatik, hegazti migratzaile
eta sedentarioen udazkeneko dietan
osagarri ezin hobea da.
ERABILERAK: bere zura gogorragatik, baso ustiapenari dagokionez inte-

res gutxikoa da. Ez ordea bere hostoak; usaintsu, izerditsu eta estimulatzaileak direnak.
Hostoak erabilera sendagarriak dituzte
urdailerako, toniko, lozio insektizida,
bainu-erlaxagarri eta lurrin gisa.
Kantitate handitan hartzen baldin bada
toxikoa izan diren beste zenbait espezie ere badira.
Erramu-igandean bedeinkatzen den
adaska da; purifikazio zeinu, gaixotasun eta zorigaitzen kontrakoa.
Bedeinkatu ostean, ate zein leihoetan
jartzen da eta etxea berria bada, punturik altuenean.
HABITATA: landare termofila da eta
berezkoa da kostaldeko trokarte heze
eta itzaltsuetan, bai eskualde mediterraneoan bai atlantikoan.
Isuarialde kantabriarreko populatzailea
da, sarritan isurialde kantabriarreko
artadietan, zenbait harizti-baso misto
eta haltzadi kantabriarretan tartekatzen
da espezie hau. Hala ere, beste zenbait landarerekin asoziaturik aurki daiteke.
HEDAPENA: gure herriko isurialde
kantauriarrean haltzadi, baso misto eta
artadi babestuetan aurkitzen da,
batzuetan arboladi txikiak eratuz.
Sakabaneta ornitokoroak eta sarritan
landatua izanak eragozten dute berezko populazioak eta aspaldiko edo ez
hain aspaldiko landaketatik sortu direnak berezi ahal izatea.

142

EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK

143

FAMILIA: LAURAZEOAK

GURBITZA
(Arbutus unedo)

IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK:


zuhaitz txikia, altueran 12 m artekoa,
nahiz eta normalean 5 m-tik ez pasatu;
enborraren azala arre-gorriska edo
arre-griseska, ezkatan eta luzeratako
zirrindatan askatzen dena; puja gazteak gorriskak, latzak eta glandularpubeszenteak partez bederen. Hostoak
bakunak, lurrukarak, 4-11 x 1,6-4 cm,
luzanga-lantzeolatuak, jeneralean luzean 2-3 aldiz handiagoak zabalean
baino, ertzean finki zerratuak edo ia
osoak, ilegabeak oinaldean salbu,
berde biziak eta pixka bat lustredunak
gainaldean, zurbilagoak azpialdean;
txortena laburra, 10 mm-rainokoa.
Loreak panikula terminal zintzilikarietan; sepaloak txikiak, 1,5 mm, gingil
suborbikularrekin; korola
urtzeolatua, 9 x 7 mm
ingurukoa, zuria, sarritan
berdez edo arrosaz tindatua, eta haren gingilak
laburrak eta errebolutuak.
Fruitua baia biribildua,
diametroz 20-25 mm-koa,
papila konikoz josia, kolore horiskakoa hasieran
eta gorri edo laranjatua
heldutasunean.
Bere fruituak jangarriak
dira, baina asko janez
gero, buruko mina sor
dezakete eta mozkortu
ere bai, ongi heltzen direnean alkohola eduki bait
dezakete. Garai batean

fermentatu egiten ziren, edari alkoholdunak edo ozpina lortzeko, edota konifiturak eta mermelada egiteko.
LORATZE: udazkenean eta neguaren
hasieran loratzen da, aurreko urteko
fruituak heltzen diren aldi berean.
ERABILERAK: hostoek eta azalak
taninoak dauzkate, eta larruak ontzeko erabili izan dira, eta astringente
bezala ere bai, beherakoak eta disenteriaren sendagarri.
Egurra erregai bikaina da eta sustraietatik estimazio oneko ikatza ateratzen da.
HABITATA: klima biguna behar du, izozte gogorrik gabekoa eta berdintsu zaio
edozein substratu, zoru fresko antzak eta
sakonak hobeto badatozkio ere.
H E D A P E N A :
Mediterraneoa inguratzen duten herrialdeetan,
Europako mendebaldean, Irlandako ipar-mendebalderaino hedatzen
da
Euskal Herriko parte
gehienetan azaltzen da
sakabanatuta, kostaldean ugarien, barnealdean
trokarte eta mendi-hegal
babestuetan
gordez;
artadi harizti eta karraskaletan, edo haien ordezko komunitateetan, bizi
da, batzuetan arbolaunada edo sail dezenteak eratuz.

144

EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK

145

FAMILIA: MIMOSAZEAK

ARKATZIA
(Acacia dealbata)

IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK:


hosto iraunkorreko eta hazkunde
ezkarreko zuhaitza, eite biribildukoa.
Hogei metroko garaiera iristen du
berezko habitatean, baina ez da
hamar metrotik gora hazten espezimen kiltibatuetan.
Enbor-azala leuna
eta berdea izaten
du hasieran, eta
beltzu egiten zaio
adinarekin. Hosto
bipinatuak
ditu,
ilupa zilarkara delikatukoak,
lumaitxurakoak
eta
kolore
berde
urdinxkakoak.
Zuhaitz honetan,
lore horiak nabarmentzen dira, oso
txikiak eta perfumatuak, luku edo
mordoetan multzokatuak
Acacia izen generikoa grekozko akis
"punta"
hitzetik
datorkio, eta haren
hosto arantzatsuei
egiten die erreferentzia. Izen espezifikoak, dealbata
zurixka, ilupari
egiten dio errefe-

rentzia, halako tonu zilarkara bat ematen baitio hostotzari.


LOTATZE: urtarriletik martxora loratzen da eta lekak uztailetik irailera
bitartean heltzen dira; dena dela,
gurea bezalako latitudeetan zenbait
urtetan ez du ia
batere
fruiturik
ematen.
HABITATA: espeziea,
jatorriz,
Australiakoa eta
Tasmaniakoa da.
Hango ibai-erreketako erriberetan
hazten da, eta
zura
ustiatzeko
landatu ohi da.
Landarezaintzan,
espezie apaingarri
moduan erabiltzen
da, oso loraketa
ikusgarria izaten
baitu udazkenean
eta neguan.
HEDAPENA:
Euskal
Herrian
ongi moldatzen da
kostaldeko zirrindako klima suabera eta basati bihurtzen da heskari
eta sastrakadietan, puja ugari
emanez.

146

EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK

147

FAMILIA: LEGUMINOSOAK

JAPONIAKO SASIAKAZIA
(Sophora japonica)

IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK:


Ezti-arbola ere esaten zaio, eta hosto
galkorreko zuhaitza da, tamaina ertainekoa eta hazkunde ezkarrekoa.
Adaburu biribildua du, oso dekoratiboa,
eta hogei metroko garaiera iristen
du berezko habitatean.
Enborra azal arre grisaxka batez
estaila du, oso gandor markatuekikoa da. Hosto konposatuak eta
alternatuak ditu, zazpitik hamazazpira foliolo obalatu eta puntazorrotzekikoak, gainalde berde ilunekoak eta azpialde berde urdinxka
pubeszentekoak. Hosto batzuk
tonu horietara mudatzen dira udazkenean. Loreak, zuriak eta perfumatuak, panikula zintzilikarietan
multzokatzen dira kimumuturretan,
uda-bukaeran edo udazken -hasieran. Fruitua leka zintzilikari bat da.
Izan generikoa arabierazko sophero hitzetik dator, horrela deitzen
baitzioten zuhaitz honi. Espezifikoa
enagainagarria gerta daiteke jatorri
geografikoari buruz, ez baita
Japoniakoa.
ERABILERAK: gainera, loreak
herriko botikagintzan ere erabili
izan dira, dituzten propietate
antihemorragikoengatik.
HABITATA: espeziea Txinakoa da
jatorriz. Han, lore-begiak tindu hori
bat fabrikatzeko baliatzen dira, tra-

dizioz enperadorearen familiaren jantziak tindatzeko erabili izan dena.


Landarezaintzan, apaingarri moduan
erabiltzen da, hostotza erakargarria
duelako eta berandu loratzen delako.+

148

EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK

149

FAMILIA: LEGUMINOSOAK

JUDASEN ARBOLA
(Cercis siliquastrum)

IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK:


apaingarrizko zuhaitza, hosto galkorrekoa eta tamaina txikikoa. Adaburua
zabala eta biribildua du, eta zortzi
metroko garaiera irits dezake.
Hosto bakuneko leguminoso bakarrenetako bat da. Hosto kordiformeak ditu,
brontze-kolorekoak zuhaitza gaztea
denean, eta berde urdinxka ilunak gero.
Udaberriko loraketa du nabarmena;
btez ere, hostoak erne aurretik gertatzen bada, kolore arrosa argiko lorelukuak osatzen baititu enborraren eta
adarren ondoan. Batzuetan, ordea,
loreak hostoekin batera ernetzen dira,
eta, orduan, efektua ez da hain dekoratiboa. Fruituak leka luzeak eta purpura
gorrixkak dira, eta, batzuetan, umotu
eta handik urtebetera ere irauten dute
zuhaitzean.
Hazkunde motela du eta bizi luzea.
Espezimen zaharrek etzateko joera
dute, eta, denborarekin, adarrak gurutzatu egiten zaizkio.
Izen generikoa, Cercis, grekozko Kerkis
hitzetik datorkio; espezifikoa, berriz,
latinezko sliliqua "leka" eta astrum"
"antzekoa" hitzetatik, eta biek ere fruituaren formari egiten diote erreferentzia.
HABITATA: espeziearen jatorriko
lekuak Ekialdeko Mediterraneoa, Siria
eta Israel dira, eta, uste denez, soldadu
gurutzatuek ekarri zuten Europara,
XVII. Mendean. Palestinako tradizioan,

Judasen arbola deitzen zaio zeren


Judas Iskariotek Cercis batean urkatu
omen baitzuen bere burua eta horregatik omen baita zuhaitz etzana.
Landarezaintzan, dituen loraketa eta
hostotza apartengatik erabiltzen da.

150

EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK

151

FAMILIA: ERRUTAZEOAK

LARANJONDOA
(Citrus sinensis)

IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK:


laranjondo ezaguna hosto iraunkorreko
zuhaitz txiki bat da, adaburu biribildukoa. Gehienetan, ez da zazpi metrotik
gora hazten.
Hostoak zabalak eta eliptikoak ditu, eta
hostopuntak, batzuetan dentatuak,
kolore berde ilun eta distiratsukoak ditu.
Loreak, zuriak eta usain gozo eta finekoak, udaberrian ernetzen dira, multzo
txikietan paratuak.
Laranjondoaren bi espezie ezaguten
dira: laranja gozoka (Citrus sinensis)
eta laranja mingotsekoa (Citrus aurantium). Laranja gozoko arbola da zitrikorik hedatuena, eta haren fruitu estimatuak, laranjak, globo-formakoak dira,
mami gozokoak, azal mikatzekoak eta
oso zukutsuak. Laranja mingotseko
arbola, normalean, apaingarri moduan
kultibatzen da, eta haren hosto, lore eta
fruituek aplikazio medizinalak izaten
dituzte.
Laranja-loreak oso estimatuak izaten
dira tonikoak prestatzeko, hala nola
Karmengo ura (laranja-loreko ura eta
melisa), zorabioen kontra baliatua, eta
laranja-loreko ura (propietate antiespasmodikoak eta hipnotiko samarrak
dituena), lasaigarri moduan erabilia,
bai eta esentziak fabrikatzeko ere perfumegintzan eta gozogintzan (nabarmentzekoa da errege-erroskoaren
elaborazioa,laranja-loreen esentzia
baitarama).
Izen generikoa, Citrus, grekozko kytros

hitzetik datorkio, eta espezie baten izenari egiteen dio erreferentzia: limoiondoari, hain zuzen. Laranja gozokoaren
sinensis izen espezifikoak Txinako jatorriari egiten dio erreferentzia; laranja
mingotsekoaren aurantium izenak,
berriz, fruituen urre-koloreari.
HABITATA: laranjondoa, jatorriz,
Asiakoa da, eta Indiatik barrena ekarri
zuten Europara, XIII. Mendean. Oso
hedatua dago Mediterraneo aldeko
herrialde beroetan. Horien artean, bereziki famatuak dira Valentziako eta
Murtziako komunitateetako laranjadiak.

152

EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK

153

FAMILIA: TAMARIKAZEOAK

TAMARIZA
(Tamarix gallica)

IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK:


zuhaiska edo zuhaitz txikia, oso adarkatua eta altueran 5 metrora hel daitekeena.
Zurtiona, adar malgu, mehe eta ugarietan adarkatzen da. Klimatologia zorrotzak edota haizeak gogorjotzen duen
aldetik eta eguzkiak ematen ez duen
aldeetan adarrak lehor egoten dira.
Azal ilun-are eta zartatua du. Hosto oso
txikiak, ezkata lantzeolatu formakoak
eta berde-argi kolorekoak.
Loreak ere txikiak dira, zuri-larrosak eta
galburu luzatuetan taldekatzen dira.
Fruitua, kapsula obal-piramidala.
Kostaldeko parke eta lorategietan oso
arrunta den zuhaiska. Sarritan, duen
hostoagatik altzifrearekin erratzen da
baina milazkak duen itxura askoz irregularragoa eta okerragoa da. Euskal
Herrian bere familiakoa den Tamarix
africana ere aurki daiteke; lore dentsoago, kolore biziagokoa eta petalo handiagoak dituenak. Tamarix gallica beti
hosto erorkorrekoa da eta hauetako
batzuk aldiz iraunkorrekoak.
Izen generikoa latinezko Tamarice ibai
tarrakonensearen izenetik dator, hango
urertzean hazten baitzen. Espezifikoak
Europako jatorriari egiten dio erreferentzia, Afrikako beste espezie batzuetatik
bereizteko.
LORATZE: maiatzetik ekainera bitartean loratzen da eta fruituak udazkenean
heltzen dira.
ERABILERAK: nagusiena, lurzoruen

babesa da; gaiztasun handiko lur,


ibaien ezponda eta erreketarako
gomendatzen dira. Bere familiako beste
espezie batzuekin batera (Tamarix africana eta Tamarix canariensis) ornamental gisa erabiltzen da.
HABITATA: itsasoko gazitasunak kostaldean ezarritako landaredi-zirrindaren
osagaia da. Gatzak azaleratzen diren
guneetan, paduretan eta ibai handien
bazterretan beste espezie batzuekin
batera ere agertzen dira.
Nahiz eta lurzoru mota mugatzailea ez
den, lurzoru silizeoak nahiago ditu.
HEDAPENA: Mediterraneoko mendebalean eta Afrikako iparraldean du jatorria, eta hango itsasertzeko eta ibaiertzetako hareatzetan hazten da.
Itsasoko gazitasunak kostaldean ezarritako landaredi-zirrindaren osagai bat
da; barnealdean ere gatzak azaleratzen
diren uneetan eta ibai handien bazterrean azaltzen da.
Euskal Herrian nahiko arrunta da kostaldean eta barnealdean ere bai, gatzlur kubeta endorreiko batzuetan edo
Ebro Aragoa ibai handien ertzean.
BESTELAKOAK: hizkera arruntean,
"tamarindo" izena eman zaie, eta halaxe esaten zaie, esate baterako,
Donostiako Kontzan. Hori, ordea, okerra da, zeren benetako tamarindoa
Tamarindus indica, zuhaitz tropikala
baita, edari freskagarrien elaborazioan
erabiltzen den pulpa bat ateratzen
zaiona.

154

EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK

155

FAMILIA: TAXODIAZEKOAK

SEKUOIA ERRALDOIA
(Sequoiadendron giganteum)

IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK:


hosto iraunkorreko konifero maiestatikoa, oso bizi luzekoa eta eite koniko
piramidalekoa. Ia ehun metroko garaiera irits dezake jatorriko lekuan,
Kaliforniako Sierra Nevadan.
Oso enbor lodia du, azal arre grisaxka,
haritsu eta lodi batez estaila. Hosto azikularrak eta puntazorrotzak ditu, kolore
berde urdinxka bizikoak. Fruituak pinazi zintzilikariak dira, kolore arrekoak
umotzean, bi urteren buruan.
Bere generoko espezie bakarra da, eta
Sequoia sempervirens sekuoia luzearekin batera, gaur egun existitzen diren
garaierarik handieneko zuhaitzak dira.
Izen generikoak See Quoiah buruzagi
cherokeeari egiten dio ohore, eta dendron eransten zaio, grekoz "zuhaitza"
esan nahi duena. Espezifikoak enborraren tamaina handiari egiten dio erreferentzia.
HEDAPENA
ETA
HABITATA:
Kaliforniako Sierra Nevada da jatorriz,
eta eguzkialdera orientatutako mendihegaletan hazten da. Kuriositate
moduan,
Yosemiteko
Parke
Nazionalean, non baitago sekuoia-baso
ikaragarria, bada ale bat tunel batek
zeharkatua. Hortik atera kontua zeinen
enbor erraldoia duen. Espezimen horietako batzuei bi mila eta hirurehun bat
urteko adina kalkulatu zaie, eta izen
berezia ematen zaie, hala nola
"Sherman Handia".

Estatu Batuetan, "mamuten zuhaitza"


esaten diote, aro geologiko hartatik
bizirik iraun duen espeziea delako.
Wellingtongo Dukeak ekarri zuen
Ingalaterrara, XIX. Mendean, eta horregatik
deitzen
zaio
askotan
"Wellingtonia".

156

EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK

157

FAMILIA: TAMARIKAZEOAK

ZINGIRA-NEKOSTA
(Taxodium distichum)

IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK:


hosto galkorreko koniferoa, eite koniko
piramidalekoa. Berrogei metroko
garaiera irits dezake berezko distribuzioko eremu heze eta zingiratsuetan.
Enborrak azak mehe eta latza du, arre
grisaxka, ildaskatua oinaldean, eta sustraiak maiz ateratzen zaizko lur gainera. Hosto galkorrak ditu, linearrak eta
lauak, hedatuak kimu galkorretan eta
kiribilduak kimu iraunkorretan. Kolore
berde leuna dute, eta arrera mudatzen
zaie umotzetan, udazken-hasieran.
Abenduaren erdira arte irauten dute
zuhaitzetan.
Lore arrak eta emeak oin berean ateratzen dira, eta fruitua kono biribildu bat

da, kolore arrekoa umotzean.


Oso bizi luzeko zuhaitza da, mila urte
baino luzaroagoan bizi ahal baita
berezko eremu geografikoko zingira eta
istingetan. Landarezaintzan, eite eta
hostotza dotoreengatik kultibatzen da.
Izena grekozko taxis "ilara" eta latinezko distichum "distikoa" edo "ilara" hitzetatik datorkio, eta biek egiten diote erreferentzia hostoek distikoki edo ilaretan
paratzeko duten joerari.
HEDAPENA ETA HABITATA: jatorria
Floridako baso zingiratsuetan eta
Mississipi ibaiaren bokalean du, Estatu
Batuetako hego-ekialdean. Hizkera
arruntean, "zipres burusoila" esaten
zaio, hosto erorkorrak dituelako.

158

EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK

159

FAMILIA: PLATANAZEOAK

PLATANO ARRUNTA
(Platanus acerifolia)

IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK:


hosto galkorreko zuhaitz ezaguna, hazkunde azkarrekoa eta oso kementsua.
Eite hedatua du, eta hogeta hamar
metroko garaiera irits dezake.
Enbor zuzena du, kolore arre grisaxkako
azal karakteristiko batez estaila. Azala
aise azkatetzen zaio, eta agerian uzten
du barruko partea, tonu krematsukoa.
Hosto erorkorrak, handiak, palmatuak
eta 3-7 gingiletan ebakiak ditu. Kolorea
berde bizia da gainaldean eta argiagoa
azpian.
Ertzean hortz lodiak dauzkate eta zurtoinean zehar parakera txandakatua
dute.
Fruitua: infruteszentzia esferikoa da eta
adasketan zehar zintzilik daude.
Loreak, arrak eta emeak zuhaitz berean
jaiotzen dira baina infloreszentzia unixesualetan. Pedunkulu luze baten amaiaren kokatzen dira eta uda amaieran
heldu.
Hostoen kolore berde argia, tamaina
eta forma, identifikaziorako ezaugarriak dira. Azala, forma irregularreko
plaka marroi ilunetan askatzean utzitako zikatriz zuriskak bereizgarriak
dira.
Zuhaitz hau bi espezieren arteko hibridoa da: Platanus occidentalis eta
Platanus orientalis. Lehendabizikoa,
Amerikako Estatu Batuetako alde
atlantikokoa da eta bigarrena, Ekialde
Hurbileko eta Europako ekialdekoa.

Lorazaintzan bere hazkuntza handi


eta azkarraz gain, aipatzekoa da
inausketa jarraiak eta bortitzak jasateko ahalmena.
Plagak, gaisotasunak eta hirietako
atmosfera kutsatuak jasateko gai den
espeziea da.
Izen generikoa erromatarrek eman zioten, eta grekozko platys "zabala" hitzetik dator, duen eite hedatuari erreferentzia. Espeziea izendatzeko, Platanus x
acerifolia izena ere erabiltzen da, hostoek astigarrarenekin duten antzari erreferentzia.
LORATZE: apiril eta maiatzean loratzen
da eta fruituak udaren azkenaldera edo
udazkeneko lehen egunetan.
ERABILERAK: probetxurik handiena
arbola apaingarri bezala ateratzen zaio
baina basoetan erabiltzen hasi dira bere
hazkuntza azkarra dela eta. Bere egurra
pagoaren (Fagus sylvatica) antzekoa
da; egokia da zurgintzan, ebanisterian,
eraikuntzan eta erregai gisa.
HABITATA: espezie arrotz hau helburu
honetarako ekarri zenez, eskualde
honetan ez du inolako landare-asoziazioril. Ale gehienak, plantazio, kimu eta
sustraietatik hozitzen dira, hazi gehienak antzuak direlako.
HEDAPENA: Europako alde gehienetan landatzen da itzal-zuhaitz gisa pasealeku, etorbide eta kaminoetan zehar;
batzuetan basogintzan ere erabili da,
noiz edo noiz basati bihurtuz.

160

EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK

161

FAMILIA: GINKGOAZEOAK

GINKGOA
(Ginkgo biloba)

IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK:


hosto galkorreko zuhaitza, kono-eite
zabalekoa, oso dotorea eta oso bizi
luzekoa. Berrogei metroko garaiera irits
dezake berezko habitatean.
Enborra azal gris pitzatu batez estaila
du. Hosto bitxiak ditu, argazkian detailean ikus dezakegunez, eta abanikoen
tankera dute; sarritan, arraila izaten
duten erdian, bi lobulutan banatzen
dituena. Kolore berde bizia dute, baina
urre-tonu eder batera mudatzen zaie
edazkenean, erori baino lehen.
Bakartuak paratzen dira kimu luzeetan,
eta multzokatuak kimu motzetan.
LORATZE. loreak udaberrian ateratzen
dira. Arrak gerbetan paratzen dira;
emeak, berriz, bakarka edo binaka.
Espezie dioikoa da (badira oin arrak eta
oin emeak). Fruitua mamitsua du, aranaren antzekoa, kolore arre laranjatukoa, usain ezatseginekoa usteltzean.
Hala ere, barruan daukan hazia txigortuta jaten dute Txinan eta Japonian;
jakina, tratatu eta gero mami kirastua
kentzeko.
Botanikako kuriositate bat da, zeren
bizirik iraun duen espezie bakarra baita
orain hirurogei bat milioi urte iparhemisferio guztian bizi izan ziren landaren ordena batetik, eta Txinan bakarrik
iraun du bizirik. Hango monasterio eta
tenplu budistetan kultibatzen zuten, eta
zuhaitz
sakratutzat
zeukaten.
Horregatik iraun du gaur egun arte.
Pagodetako zuhaitza esaten diote han.

Autore batzuek Ginkgo izen generikoa


japonierazko Yinkuo hitzetik eratortzen
dute, eta "neguan hostorik gabeko
zuhaitza" esan nahi du; beste batzuek,
berriz, txinerazko ginkyo "zilarrezko
abrikotondoa" hitzetik, fruituaren itxuragatik. Izen espezifikoak hostoen forma
bilobulatuari egiten dio erreferentzia.
HEDAPENA
ETA
HABITATA:
Japonian, orain mila bat urte sartu
zuten, eta handik ekarri zuen Europara
Kaempfer-ek, XVIII. Mendearen hasieran. Hain zuzen, lehen espezimena
Utrechten landatu zuten, 1730ean.
Hostotzaren izaera apaingarriagatik eta
interes botanikoagatik kultibatzen da
landarezaintzan.

162

EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK

163

FAMILIA: LITRAZEOAK ETA MIRTAZEOAK

INDIMITREA
(Lagerstroemia indica)

IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK:


hosto galkorreko arbolatxoa edo zuhaixka
handia. Oso apaingarria da -batez ere,
uda-bukaeran, loratzen denean-, eta bost
metroko garaiera irits dezake. Zuhaixkaeitea du, adaburu zabal eta biribildukoa.
Hosto oposatuak ditu, eliptikoak eta kolore berde bizikoak.
LORATZE: loreak ditu nabarmen abuzturik urrira bitartean agertzen dira, kolore
arrosa purpurakoak, kimu berrien muturrean panikuletan multzokatuak. Uda zen-

bat eta beroagoa eta eguzkitsuagoa izan,


hainbat eta ikusgarriagoa dute loraketa.
HEDAPENA ETA HABITATA: jatorriz,
Txinakoa eta Japoniakoa da, eta XVIII.
Mendearen erdialdean ekarri zuen
Europara magnus von Lagerstrm botanikariak. Ekialdeko Indietako Konpainia
Suediarreko zuzendaria izan zen, eta hari
dio izen generikoa. Izen espezifikoak,
oker bada ere, jatorriko lekuari egiten dio
erreferentzia. Udako lila edo Indietako lila
ere esaten zaio.

TUTU-ESKUILA
(Callistemon sp)

IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK:


callistemon generoak barruan hartzen
dituen espezieak hosto galkorrekoak
dira, jatorriz hego-hemisferiokoak.
Zehazkiago,
Australiakoak
eta
Tasmaniakoak dira, eta hango hezeguneetan hazten dira.
Espezie batzuk zuhaitz txikiak dira,
hamar bat metro gorakoak, baina
gehienak zuhaixkak dira. Kasu horietan, eitea makotu samarra izaten dute,
eta bi metroko garaiera iristen dute.
Hosto estuak eta puntazorrotzak ditu,
lantza-formakoak, eta kolore berde
matea dute; batzuetan, gazteak direnean, tonu brontzekara edo gorrixka.
Generoaren gauzarik karakteristikoena
loreak dira, oso petalo txikikoak baina

estamine luzekoak eta kolore bariatukoak: zuri krematsua, horixka eta


gorria. Buruxka dentsoak osatzen dituzte, eta horrek ttuak edo botilak garbitzeko eskuilen itxurakoak egiten ditu; hortik datorkie hizkera arruntzeko izena.
Izen generikoa grekozko kali "ederra"
eta stemon "estaminea" izenetatik
datorkio, loreen estamineen edertasunari erreferentzia eginez; izen espezifikoa, berriz, latinetik, eta hostoen forma
lantzeolatua ematen du aditzera.
HABITATA: landarezaintzan, apaingarri moduan kultibatzen da, loreengatik,
eta espezierik ugarienak bi dira: lanceolatus, udaberriaren bukaeran loratzen
dena, eta citrinus, udan loratzen dena
eta limoi-usaineko hostoak dituena.

164

EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK

165

FAMILIA: MALBAZEOAK

SIRIAKO ARROSA
(Hibiscus syriacus)

IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK:


normalean, zuhaixka izaten da; batzuetan,
ordea, zuhaitz moduan kultibatzen da,
argazkiko espezimena bezala. Hosto galkorrekoa da, eite tentekoa eta adaburu hedatukoa, oso hototsua. Sei metroko garaiera
irits dezake.
Hostoek hiru lobulu dentatu dituzte, forma
irregularrekoak eta kolore berde ilunekoak.
Lore handiak eta kanpai-formakoak ditu,
malbaren antzekoak, eta barietate handia
izaten dute koloreetan: zuritik arrosaraino
eta gorritik lilaraino. Uda-bukaeran edo
udazken-hasieran ernetzen dira.
Izen generikoaren jatorriaz, badira ezadostasunak: autore batzuek egiptoarren Ibis

jainkoaren izenetik eratortzen dute; beste


batzuek, berriz, latinezko hibiscum hitzetik,
erromatarrek horrela izaandatzen baitzuten
malba. Bi kasuetan, loreei egiten zaie erreferentzia. Izen espezifikoak, oker bada ere,
jatorriko lekuari egiten dio erreferentzia.
ERABILERAK: Kuriositate moduan, seinalatzekoa da loreak Txinako sukaldaritzan
erabiltzen direla.
HEDAPENA ETA HABITATA: Txinan,
Asiako hegoaldean eta Ekialde Hurbilean
dago naturalizatua, eta, seguru asko, XVIII.
Mendearen bukaeran ekarriko zuten
Europara. Hemen, aipaingarri moduan kultibatzen da, uda beranduan izaten duen loraketa ederragatik.

IRASAGAORRONDOA
(Cydonia oblonga)

IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK:


Zuhaitz txikia, altueran 7 m artekoa, adar
bihurriak dituena, egonik haietako gazteenak ilaun hauskara edo horiz estaila.
Hostoak 5-10 x 3,5-7,5 cm-koak, obatuak
edo biribildatuak, berdeakgainaldetik, hauskara-tormentudunak azpialdetik, txortenlaburrak. Loreak handiak, diametroan 4-5 cm,
edukiz sepalo foliazeoak, luzatuak, eta
petalo suborbikularrak, zuriak edo arrosak;
obulutegia inferoa.
LORATZE: Martzotik maiatzera loratzen da
eta irasagarrak irailean heltzen dira.
HEDAPENA: Jatorriz Asiako erdialde eta
hego-Mediterraneoaren arro guztian fruituak
aprobetxatxeko.

166

EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK

Siriaco arrosa.

167

FAMILIA: TEAZEOAK ETA ANAKARDIAZEOAK

KAMELIA
(Camelia japonica)

IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK:


hosto iraunkorreko zuhaitza edo
zuhaixka, oso apaingarria, loraketa erakargarria baitu neguaren bukaeratik
udaberria arte. Aldeko kondizioetan
bost metroko garaiera irits dezake.
Hosto lanzeolatuak ditu, kolore berde
ilun distiratsukoak, eta loreek, oso dotoreak, kolore-gama zabala dute, zuritik
gorrimin bizirainokoak. Kamelieen

barietate asko dira, 50 baino gehiago,


loreen formaren eta kolorearen arabera.
HEDAPENA ETA HABITATA: espeziea, jatorriz, Asiako baso eta epeletakoa da, oso ugaria Japonian eta
Txinan, eta Georg Josef Kamel botikari
jesuitak sartu zuen Europan. Hari zor
zaio izen generikoa, bai eta loreena
ere. Izen espezifikoak, berriz, jatorriko
lekuari egiten dio erreferentzia.

LEGELTXORRA
(Pistacia lentiscus)

IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK:


zuhaiska, altueran 1-2 m artekoa, inoiz 8
m arteko zuhaitz txikia, adaburu oso
adarkatua eta trinkoa duena. Azala griseska eta leuna, denborarekin zartatuz eta ilunduz. Adaskak gorriskak,
zuria egitean usain aromatiko erretxinaduna
ateratzen zaie. Hostoak
txandakatuak, iraunkorrak, paripinatuak, eta
beraietan 4-12 foliolo,
koriazeoak, 1,5 x 0,5-1,5
cm,lantzeolatu eta estui
obatu bitartekoak, ertzean osoak eta apikulatuak.
LORATZE:
martxotik
ekainera loratzen da eta
fruituak udazkenean hel-

tzen dira.
ERABILERAK: egurra gogorra eta astuna da, arrosatua, ebanisterian estimazio
handikoa; gainera erregai paregabea da.
Legeltxorrari erretxina
aromatiko bat ateratzen
zaio, almaziga edo maztikea deitua.
HEDAPENA ETA
H A B I T A T A :
Mediterraneoaren inguruko lurraldeetan bizi da;
abariztietan eta karraskalen eta artadien sastrakadietan; hotzarekoko
sentikorra denez, Euskal
Herrian leku termikoi
faboragarrietan bakarrik
azaltzen da,erdiz hegoaldean eta Bizkaiko
kosta-zirrindan.

168

EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK

Kamelia.

169

FAMILIA: ZERZIDIFILAZEOAK

KATSURA

(Cercidiphyllum japonicum)
IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK:
hosto galkorreko zuhaitz dotore eta
delikatua, eute zabal eta hedatukoa.
Enborra adarkatzeko joera du, eta
hogeita hamar metroko garaiera irits
dezake.
Kuriositate botaniko bat da; izan ere
oso zuhaitz primitiboa da, eta zerzidifilazeoen familiatik gaur arte bizirik iraun
duen espezie bakarra da.
Hostobiribilduak, oinalde kordiformekoak eta ertz dentatukoak ditu, brontzekolorekoak ernetzenan eta berde
urdinxkak gero. Oso erakargarria gertatzen da udazkeneko hostotza, zeren,
urte-garai horretan, hostoek koloretonu gorri bizia hartzen baitute espezimen gazteetan eta urre-kolorea, anbarkolorea, arrosa-kolorea eta are laranjakolorea ere espezimen helduetan.
Arrazoi horregatik, oso zuhaitz estimatua da landarezaintzan.
Espezie dioikoa da, eta loreak, txikiak
eta gorriak, udaberri-hasieran ernetzen
zaizkio. Fruitua leka kurbatu txiki bat
da, kolore berdekoa.
Izen generikoak hostoek Cercis generokoenekin duten antzari egiten dio
erreferentzia, eta espezifikoak jatorriko
lekuari.
HEDAPENA ETA HABITATA: egoera
naturalean, Himalaiatik Japoniara bitartean aurkitzen da, non hosto galkorreko
zuhaitzik ugariena baita, eta XVIII.
Mendearen bukaeran ekarri zuten
Europara.

170

EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK

171

FAMILIA: BIGNONIAZEOAK

AMERIKETAKO
KATALPA ARRUNTA
(Catalpa bignonioides)

IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK:


hosto galkorreko zuhaitz apaingarria,
hazkunde azkarrekoa eta tamaina
ertainekoa. Enbor motza du eta adaburu hedatua, eta hamabost metroko
garaiera irits dezake. Hosto handiak
ditu, hogeita bost bat zentimetro luzeoak; bihotz-formakoak dira, apexean
estutzen direneak, eta kolore berdea
dute, udazkenean horira mudatzen
zaiena.
Loreak zuriak eta orban hori eta purpurakoak dira, tronpeta-forma dute,
eta panikuletan multzokatzen dira.
Zuhaitzean irauten dute udaren erdialdetik bukaera arte. Fruituak leka zintzilikariak ditu, eta udazkenaren hasieran
agertzen zaizkio.
Izen generikoa amerindiarren Catabba
hitzetik datorkio, horrela izedatzen baitzuten Kaliforniako eta Georgiako tribu
iparramerikar batzuek zuhaitz hori;
izen espezifikoa, berriz, Bignon Luis
XIV.aren liburuzainari eskaina da.
Hizkera arruntean, tronpeta-arbola ere
esaten zaio, loreen formagatik.
HEDAPENA ETA HABITATA: egoera
basatian, Floridatik Louisianariko doan
lurzerrenda estu batean aurkitzen da,
ibai-erreken erriberetan basoak osatuz. XVIII. Mendean ekarri zuten
Europara, eta arrakasta handia izan

zuen parke eta lorategietako zuhaitz


apaingarri moduan.
Jatorriko lekuan, haren lekak eta
haziak baliatzen dituzte, propietate
antiespasmodikoak eta sedatiboak
baititu.

172

EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK

173

FAMILIA: MAGNOLIAZEOAK

TULIPA-ARBOLA
(Liriodendron tulipefera)

IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK:


hosto galkorreko zuhaitza, hazkunde
ertainekoa eta bizi luzekoa. Zutabeeite zabala du, eta berrogeitia hamar
metroko garaiera irits dezake berezko
habitatean.
Enborrak behereneko partea adarkatu
gabea izaten du, eta azal arre grisaxka
batez estaltzen da, adinarekin pitzatzen
dena. Hosto dotore eta handiak ditu,lau
lobulukoak eta apex trunkatukoak, oso
karakteristikoak, kolore berdekoak gainaldetik eta berde urdinxkakoak azpialdetik. Udazkenean, urre-kolore polit
batera mudatzen dira, argazkiko espezimenean ikusten dugunez.
Udan loratzen da, eta loreak oso deigarriak gertatzen dira, tulipekin duten
antzagatik. Loraketa hori, ordea, espezimen helduetan bakarrik gertatzen da,
hogei urtetik gorakoetan.
Izen generikoa grekozko dendron
"zuhaitza" eta leirion "lirioa" hitzetatik
datorkio, eta espezifikoak loreek tulipekin duten antzari egiten dio erreferentzia.
HEDAPENA ETA HABITATA: oso
zuhaitz primitiboa da, magnoliekin ahaidetua, eta Amerikako sortaldean du
jatorria. Oso ugaria Virginiako estatuan,
eta itsasontziak egiteko erabiltzen dute
haren zura.Landarezaintzan, apaingarri
moduan kultibatzen da, hostotzagatik,
udazkenezko koloreengatik eta loraketagatik.

174

EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK

175

FAMILIA: MAGNOLIAZEOAK

MAGNOLIA
(Magnolia grandiflora)

IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK:


hosto iraunkorreko zuhaitz bikaina,
hazkunde motelekoa eta bizi luzekoa.
Kono-eite zabal du, eta hogeita bost
metroko garaiera irits dezake.
Azal grisa, du, plaka txikietan zartatua. Hostoak alternatuak ditu, koriazeoak eta handiak, berde ilun distiratsuak gainaldetik eta argiagoak edo ile
gorrixkakoak ezpialdetik.
Magnoliak izan ziren, seguru asko,
lehenbiziko landare loredunak, eta,
hortaz, lore-motarik primitiboena dute
zuhaitzen artean. Lore horiek, oso
handiak, usain gozokoak eta kolore
zuri krematsukoak, hogeita bost zentimetroko diametroa irits dezakete irekitzean, uda-erdian. Lore
bakoitzak
bizpalau
egun bakarrik irauten
du, ez badirudi ere,
hain baitu loraketa
ugaria.
Izen
generikoa
Montpellierko Lorategi
Botaniko Pierre Magnol
zuzendariari zor zaio,
eta espezifikoak loreen
tamaina itzelari egiten
die erreferentzia.
HEDAPENA
ETA
HABITATA: zuhaitza,
jatorriz,
IparCarolinakoa da, eta
Texasaino hedatzen

176

da. XVIII. Mendean ekarri


zuten Europara, eta maiz
kultibatu izan da hemengo
parke
etalorategietan,
apaingarri moduan, duen
eiteagatik, hostotza iraunkorragatik eta udako loraketagatik.
Sarriena
"Gallisonensis" barietatea
da.

EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK

177

FAMILIA: MAGNOLIAZEOAK

SOULANGE MAGNOLIA
(Magnolia soulangeana)

IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK:


hosto galkorreko zuhaixka edo arbolatxo apaingarria, eite hedatukoa eta
loraketa oparokoa udaberrian. Zortzi
metroko garaiera irits dezake.
Azal gris eta lisokoa, hostoak elliptikoak ditu, oinalde estukoak eta apex
biribildukoak, punta motzbatean
bukatuak eta kolore berde ilunekoak
Udaberri-hasieran izaten duen loraketa zoragarriak tulipa-formako lore
zuri-arrosaz beteriko zuhaitza era-

kusten digu, argazkiko detailean


ikusten dugun moduan.
HEDAPENA ETA HABITATA: landarezaintzan lortutako hibrido bat da 1820an,
Parisen,
Etienne
Soulangek-, Txinako tulipa-arbola
edo Yulan magnoliaren (Magnolia
denudata) eta magnolia lila-lorearen
(Magnolia liliflora) artekoa, eta
apaingarri moduan erabiltzen da landarezaintzan, duen loraketa ikusgarriagatik.

INTXAUR BELTZA
(Juglans regia)

IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK:


zuhaitz garaia 50 m-rainokoa, adaburu
lerden, zabal eta obatua daukana.
Enborra oso lodia eta azala arre-beltziska, berehala zartatzen dena luzetaraka. Adarrak nahiko lodiak, griseskak,
oubeszenteak gaztetan. Begiak biribilduak, ezkatagabeak.
Lore arrak aurreko urteko adarren alboetan jaiotzen diren infloreszentzia
amentazeoetan ugari; emeak urteko
adasken puntan tente, bakanak izaten
dira. Fruitua drupa erakoa, ia-biribildua
edo oboboidea, 3,5-5 cm, kolore berdekoa, pubeszentea, usain aromatiko bizikoa; endokarpoa oboidea, lodia eta oso
lignifikatua, zorrotza, iloduna eta ireki-

gaitza; hazia nahiko txikia, barrunbea


guztiz okupatzen duena, ateratzen
zaila, dauzka tegumentu arreska eta
mami zuri jangarria, baina, zapoprez ez
intxaur arruntarena bezain fina.
LORATZE: udaberrian loratzen da eta
intxaurrak urri aldera heltzen dira, baina
zuhaitz gainean irauten dute udazkenean hostoak erorita gero ere.
HEDAPENA: Jatorriz Ipar Amerikako
ekialdekoa da, non bizi bait da zuhitz
hostoerorkorren baso mistoetan; ongi
moldatzen da beste espezieekiko lehiaketan, altueran bizkor hazten delako,
eta kaltegarria ere gerta liteke inguruan
landatu diren arbolentzat, bereziki frutarbolak direnean.

178

EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK

179

FAMILIA: HAMAMELIDAZEOAK

ESTORAKE ARBOLA
(Liquidambar styraciflua)

IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK:


hosto galkorreko zuhaitz bikaina, piramide-eite hedatukoa; berrogei metroko
garaiera irits dezake berezko habitatean.
Enbor zuzena du, azal arre grisaxka eta
ildaskatu batez estaila. Haren hosto
galkorrek astigarrarenak ekartzen
dituzte gogora, palmatuak eta lobulatuak baitira, finki dentatutako ertzekin.
Kolore berde distiratsukoak dira gainaldetik; udazkenean, ordea, kolore laranjatu, gorri eta purpuren gama zabal
batera mudatzen dira, erori baino
lehen, eta horrek edertasun paregabea
ematen dio urte-garai horretan.
Izen generikoa latinezko liquidus "likidoa, isurkaria" eta arabierazko ambar
"anbarra" hitzetatik datorkio, eta enborrak eta hostoek egoera naturalean
duten aromari egiten dio erreferentzia.
Izen espezifikoa, berriz, grekozko styrax "estorakea" eta phluo "jariatu" hitzetatik datorkio, eta azaletik ateratzen
zaion estorakeari egiten dio erreferentzia.
LORATZE: maiatzean loratzen da eta
fruitua uda barnean edo udazken
hasieran heltzen da.
ERABILERAK: azalak, irakin eta zukutuz gero, erretxina oliotsu bat ematen
du, estorakea, baltsamo baten tankerakoa eta perfumerian finkagarri moduan
erabilia.

HEDAPENA ETA HABITATA: estatu


Batuetako baso hezeetan du jatorria,
eta New Yorkeko Long Islandetik
Hondurasaino
hedatzen
da.
Gehienetan, hosto iraunkorreko zuhaitza izaten da. 1965 aldera ekarri zuten
Europara, eta maiz erabiltzen da landarzaintzan, duen eite bikainagatik eta
udazkeneko hostotzaren koloreengatik,
eta, batzuetan, basogintzan erabiltzen
da masa mistoetan espezie sekundario
bezala.

180

EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK

181

FAMILIA: HAMAMELIDAZEOAK

PERTSIAKO PARROTIA
(Parrotia persica)

IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK:


pertsiako parrotia edo burdin arbola
hosto galkorreko zuhaitz apaingarria da,
tamaina txikikoa eta eite hedatukoa.
Berezko habitatean, hogei metroko
garaiera irits dezake, baina ez da hamabi metrotik gora hazten espezimen kultibatuetan.
Enborra, sarritan, adarkatua izaten du,
eta azalaarre grisaxka eta ezkatatsua.
Hosto eliptiko edoobalatuak ditu, zaintsuak. Ertz ondulatua dute, baina dentatua agertzen da oinetik urrutieneko
erdian. Kolore berde distratsukoak
dira, eta tonu hori laranjatu eta gorrixketara mudatzen zaie udazkenean,

erori baino lehen.


Loraketa goiztiarre du, antera gorriko
lore txikiak neguareen bukaeran ernetzen batzaizkio. Fruitua kapsula txikitxiki bat da, arrea eta intxaur-formakoa.
Izen generikoa Parrot naturalista eta
esploratzaile alemanari eskainia da,
hark aurkitu baitzuen espeziea. Izen
espezifikoa, persica, jatorriko lekutik
hartzen du.
HEDAPENA ETA HABITATA: kaukason
eta Iranen du jatorria, eta espezimenlerden moduan hazten dira han, basotxoak
eratuz. 1841ean ekarri zuten Europara,
eta udazkeneko hosotza dekoratiboagatik kultibaten da landarezaintzan.

182

EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK

183

FAMILIA: APOZINAZEOAK

HERIOTZORRIA
(Nerium oleander)

IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK:


hosto iraunkorreko zuhaixka edo arbolatxoa, oso apaingarria. Eite tentea eta
biribildua du, eta bostmetroko garaiera
irits dezake.
Hosto iraunkorrak ditu, lantzeolatuak eta
koriazeoak, tonu berde iluneko bertiziloetan multzokatuak.
Lore politak ditu, lukuetan paratuak udaberritik udazkena bitartean, eta oso tonu
bariatuak dituzte: arrosa, zuria, horia,
abrikota
Izen generikoa grekozko Nereus itsasoaren jainkoaren izenetik datorkio, eta
berezko habitata kostaldeetan izateari
egiten dio erreferentzia. Oleander

espezifikoak, berriz, hostoek olibondoaren (Olea) hostoekin duten antzari egiten dio erreferentzia.
Mediterraneo aldean, erramu arrosa
ere esaten zio.
HEDAPENA ETA HABITATA: jatorriz,
Mediterraneo
aldekoa
da,
eta
Txinaraino hedatzen da. Lur harritsuetan hazten da, ur-korronteen ondoan,
kostaldean
nahiz
barrualdean.
Landarezaintzan, udako loraketagatik
kultibatzen da.
Europako espezie bakarra da familia
tropikal batetik: apozinazeoak. Ezaugarri
nagusi bezala, latex pozoitsu bat izaten
dute zurtoinetan eta hostoetan.

184

EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK

185

FAMILIA: ANAKARDIAZEOAK

AHUNTZADARRA
(Pistacea terebinthus)

IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK:


zuhaitz txikia, altueran 5 m artekoa, oso
adartsua eta ilegabea. Azala gorria edo
arre-griseska, leuna hasieran, zartatua
eta ezkatatsua gerora. Adaskak sarritan
gorritan gorriak eta zuku erretxinadun
aromatikodunak.Hostoak txandakatuak, erorkorrak, iparipinatuak, eta
haietan 3-11 foliolo, koriazeoak, 2-8 x
1-3,5 cm,lanzeolatu eta luzanga bitartekoak, ertzean osoak eta mukronatuak;
lustredunak gainaldetik, zurbilagoak eta
mateak azpialdetik, pezioloa glabroa
eta errakia hegalgabea. Loreak arreskak, aurreko urteko adarretan panikula
adartsuetan antolatuak; arrek kaliza
pentalobulatua eta 5 estanbre; emeek
3-4 gingileko kaliza eta adar gisako 3
estigma purpureo dituen pistiloa.
Fruitua drupa erakoa, 5-7 x 4-6 mm,
oboboidea eta pixka bat zapaldua, apikulatua; gorri bizia hasieran eta arreska
gerora. Intsektu baten ziztadak ahuntzaren adarraren tankerako kikusagar
handi batzuk ateratzen dizkio landare
honi, eta hortik datorkio herri-izena,
baina ez dira nahastu behar horiek
benetako fruituekin.
LORATZE:apirilean eta maiatzean
loratzen da eta fruituak udan heltzen
dira.
ERABILERA: bere azalean ebakia eginez ateratzen den erretxina aromatikoa
da eta propietate diuretiko eta estimulatzaileak dauzka; hartatik ateratzen da

aspaldidanik ezaguna den Kio trementina. Egurra gogorra, trinkoa eta erretxinaduna da, arre-gorriska, hari politekoa
bereziki sustrai lodietan, eta estimazio
handia du ebanisteria, marketeria
HEDAPENA
ETA
HABITATA:
Mediterraneoa inguratzen duten herrialdeetan dago banatuta; karraskal, artadi
edo erkameztietan edota hauen ordezko sastrakadietan bizi ohi da, batez ere
harri-azaleramenduetan eta, oro har,
hegal harritsuetan.
Euskal Herrian erdiz hegoaldeko leku
gehienetan azaltzen da, sakabanatuta
eta populazio handirik eratu gabe; banalerroaren iparraldean karrizko azaleramenduetako artadietan aurkitzen da.

186

EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK

187

FAMILIA: MIRTAZEOAK

EUKALITU
(Eucalyptus globosus)

IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK:


tamaina handiko zuhaitza,altueran 50
m gainditzen dituena; enborra lodia
eta zuzena, eta azala latza, griseska
eta oinean iraunkorra, leunagoa eta
luzetarako zirrinda bihurrietan askatzen dena goialdean. Puja gazteak
lauangeluarrak, urdinskak, argizarri
zuriskaz estailak, eta haien hostoak
aobatuak, 7-16 x 5-9 cm, oinean
zabalduak eta biribilduak; adineko
hostoak luzeak eta estuak 15-30 x 3-4
cm. txortenluzeak, igitari eran kurbatuak eta bertikalean halako moldez
zintzilikatuak, ezen zuhaitzak itzak
eskasa ematen bait du; mota bietan
esentzi guruinak ikusten dira argitara
begiratzean.
Loreak bakartiak, pedizelo laburrekoak, eltze-formakoak; dauzkate lau
angelu, oso markayuak eta azala
garatxoduna, argizari zuri-urdinskaz
estaila; tapakia pitin bat zapaldua da
eta erdian titi bat dauka; hura askatzean kukuluan tolestua zeuden ehunka
estanbreak hedatzen dira.
Fruitua kapsula petreo bat da, 10-15 x
15-30 mm, puntatik 3-5 kusku triangeluarretan irekitzen dena, egonik hauek
sarritan diskoak estalita.
LORATZE: udazkenean eta neguan
loratzen da.
ERABILERAK: egurra horiska izaten
da eta eraikuntzan erabiltzen da,
baina, batez ere, paper-pastarako.
Hostoek propietate baltsamiko eta

antiseptikoak dauzkate eta bronkitisa


eta katarroak sendatzeko usatzen
dira, infusio edo inhalazio eran.
HEDAPENA ETA HABITATA: jatorriz
Australia eta Tasmaniakoa, berau da
klima ozeaniko, heze eta epeleko
zonetan gehien landatzen den eukalitu-espeziea, ez bait ditu ongieramaten
izozte gogor edo luzeak. Horregatik
Euskal Herrian Bizkaiko kostaldean
kiltibatzen da, bertako klima ekialdeko
kostaldekoa baino bigunagoa bait da;
azken honetan probak egiten hasiak
dira hotzarekiko jarkikortasun handiagoko espezie batzuekin.

188

EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK

189

FAMILIA: BUXAZEOAK

EZPELA

(Buxus sempervirens)

IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK:


zuhaitz txikia, altueran 8 m artekoa;
adar zurrun ugari dauzka eta haien
azala arre argia da, normalean poligono txiki angelutsuetan sakoni zartatua.
Adaska gazteak ebakidura koadrangeluarrekoak, berehala galtzen diren ile
banaka batzuez hornituak eta trikoki
hostoz estailak; hauek txikiak dira, 1530 x 7-15 mm, obatu eta luzanga-eliptiko bitartekoak, biribilduak edo emarginatuak puntan, ertzean arinki errebolutuak eta txorten laburrekoak; berde ilunak eta distiratsuak gainaldetik, zurbilagoak eta mateak ezpialdetik.
Lore-glomerulu axilarrak, diametroan 5
mm ingurukoak, brakteola obatu zorrotzez hornituak; arrak eseriak, eta haien
estanbreak 1-3 mm-koak; emeek pistilo
oboide bat, 3 estilo adar-formakoz
koroatua.
Fruitua kapsula erakoa, obobatu eta
esferiko bitartekoa, trilokularra, luzean
7-8 mm, ildotua, azkenean 3 kuskutan
irekitzen dena.
LORATZE: martxotik maiatzera loratzen da, baina loreak irail-urrian hasten
dira garatzen.
Landare pozoitsua da eta urtetsua, 500
urtetik gora bizi bait daiteke.
ERABILERAK: oso estimatua du jardingintzan, batez ere heskaiak eratzeko, eta bere egurra oso astuna eta
horia da, torneatzeko eta tailatzeko
erabilia.

HEDAPENA
ETA
HABITATA:
Mediterraneoaren arro inguruan dago
hedaturik; baso-mota desberdinetan,
sastrakadietan, gailur eta hegal harritsuetan bizi ohi da.
Euskal Herrian azaldu ohi da nola substratu kalkareoetan, hala hertsiki silizeoetan, eta sail handiak estaltzen ditu
mendi-hegal desoihandu eta harritsuetan; bereziki ugaria da zona submediterraneo eta piriniarrean, eta desagertu
egiten da Bidasoaren mendebaldeko
haran atlantikoetan, izanik haran hartan
hariztien oihanpeko osagaia.

190

EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK

191

FAMILIA: ERROSAZEOAK

UDAREONDOA
(Pyrus communis)

IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK: zuhaitza, altueran 20 m


artekoa, batzuetan arantzaduna;
adaskak arre-gorriskak, sarritan
ilegabeak
eta
distiratsuak.
Hostoak aobatuak edo eliprikoak,
5-8 x 3-5 cm, ertzean krenatuzerratuak edo ia osoak, pitin bat
iledunak hasieran; pezioloa
batzuetan orria bezain luzea.
Loreak pentameroak, pedizelo
luzekoak, adasken puntan korinbo unbeliformeetan elkartuak;
sepaloak lantzeolatu-akuminatuak, petaloak 12-14 mm-koak,
obobatuak. Fruitua jeneralean
piriformea, 5-16 x 4-12 cm-koa,
zapore gozokoa.
LORATZE: martxotik maiatzera
bitartean loratzen da.
HEDAPENA ETA HABITATA:
planeta guztiko eskualde epeletan kultibatzen da, baratza eta lur
ureztatuetan, izaugarri polimorfoa da eta mila kultibarretik gora
ezagutzen dira.
Beste landare kultibatu askotan
bezalaxe, kasu honetan ere ez
da ezagutzen bere jatorria, baina
uste da zenbait espezie europar
eta asiarren hhibridazio ata hautespenez sortu dela.

192

EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK

193

FAMILIA: ERROSAZEOAK

TXINAKO UDAREONDOA
(Pyrus calleryana)

IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK: hosto galkorreko


arbola, tamaina ertainekoa,
kono-eitekoa eta lerdena, oso
apaingarria.
Hamabostmetroko garaiera irits dezake
jatorriko mendietako erreketan, Txinako hegoaldean.
Azal gris iluna du, eta gandor
ezkatatsuak izan ohi ditu.
Hostoak obalatuak edo eliptikoak ditu, finki dentatuak,
kolore
berde
ilunekoak.
Udazkenean, erori aurretik,
kolore gorri purpurara mudatzen dira.
LORATZE: udaberriko loraketa
guztiz
aparta
du.
Normalean, hostoak atera
baino lehen gertatzen da, eta
lore txikiz beteriko zuhaitz bat
erakusten digu, denak zuriak
eta sortetan paratuak.
HEDAPENA ETA HABITATA:
espezieak jatorra Txinan badu
ere, argazkian ageri den
"Chanticleer" barietatea De
Scanlon-ek
Ipar-Amerikan
jatorrizko espezietik ateratako
forma bat da.
Lorategietan maiz kultibatzen
den arbola da, eite dotorea
duelako, loraketa apaingarria
duelako eta hirietako poluzioa
ondo jasen duelako.

194

EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK

195

FAMILIA: ERROSAZEOAK

SAGARMINA
(Malus sylvestris)

IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK:


zuhaitz txikia edozuhaiska, altueran 210 m-koa. Adarrak patenteak eta adaskak sarritan puntuan gogortuak, arantza-gisakoak. Kostoak 3-11 x 2,5-5,5
cm-koak, obatuak, eliptikoak edo
suborbikularrak, laburki apikulatuak eta
oinean biribilduak edo kuneatuak;
ertzean krenatuak edo finki zerratuan,
nerbioetan pubeszenteak gaztetan,
erabat
glabroak
adinarekin.
Infloreszentziak zima unbeliformeetan,
edukiz bakoitzak 3-7 lore diametroan 34 cm-koak. Petaloak zuriak edo arrosatuak, biribildunak eta atzazaldunak.
Fruitua 2,5-3 cm bitartekjoa, ia ilegabea, berd-horiska, zapore garratzekoa.
Sagar kultibatuaren arbaso posibleetakotzat jotzen da eta haren txertaka
bezala ere erabili ohisa. Sagar kultibatua, Malus domestica aurreko espeziearen eta beste espezie europar eta
bere ezaugarri bereizleak dira hostoak
arinki tomentudunak izatea gainaldean,
eta trinkokiago azpialdean, eta gainera
honen sagarrak handiagoak dira eta
jeneralean gozoak. Historia idattzia
hasi baino lehenagotik izan da kultibatua eta bere fruituak Kreazioko lehen
garaien kontakizun bibilkoan azaltzen
dira.
LORATZE: apiril eta maiatzean loratzen
da eta sagarrak irail-urrian heltzen dira.
ERABILERAK: egurra gogorra eta
erresistentea da, kolore arre-arrosaatukoa, testura fin eta uniformekoa, ongileutzen dena, udareondoaren antze-

koa, baina hura baino kalitate txarxeagokoa. Egur biak erabili izan dira lantresnak egiteko, gauzaki torneatu txikiak, eta grabatuak eta eskulturak egiteko. Dena dela, arbola nahiko arraroa
izaki, ezinezkoa da eskala handian erabiltzea egura, eta aplikazio lokal
batzuetan geratzen da. Saturako ere
egur ona da, ia pagoa bezain ona.
Sagarrek garrantzi handia hartu dute
giza elikaduran eta haien muztioaren
fermentazioz sagardoa egiten da. Herri
-mendikuntzan egosita edo jarabean
erabili izan dira laxante arin gisa.
HEDAPENA ETA HABITATA: Europa
eta Asiako eskualde epel gehienetan
dago hedaturik, hainbat hosteoerorkorren baso-mendel eta soiluneetan
haziz.

196

EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK

197

FAMILIA: ERROSAZEOAK

SAGARRONDO LOREDUNA
(Mallus everest)

IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK:


landarezaintzan erabiltzen diren sagarrondo basati gehienak hainbat espezieren hibridoak dira, udaberriko loraketaren edertasunagatik eta udazkenean darraizkien fruituengatik kultibatu
direneak. Zail izaten da zehatz-mehatz
determinatzea, baina lorategietan landatzen diren gehienak Malus floribunda Japoniako sagarrondotik datoz,
edota Malus spectabilis Txinako sagarrondotik.
Gehienetan, tamaina txikiko zuhaitzak
dira, hosto galkorrekoak eta eite hedatukoak, zortzi edo hamar metroko
garaiera irits dezaketenak. Guztiek dute
hostotza koloretsua udazkenean eta

loraketa polita udaberrian, eta kolore


biziko fruituak ematen dituzte udan
nahiz udazkenean.
Hosto bakunak ditu, eliptiko obalatuak
eta zerratuak, berde ilun opakuak eta
brontze purpurak gazteak direnean.
Lore txikiek, kolore arrosa argikoak edo
purpurakoak, adarrak estaltzen dituzte
udaberriaren hasieran, eta fruitu txikiak,
ia esferikoak eta kolore horitik gorrixka
artekoak, udan eta udazkenean agertzen dira.
Sagarrek garrantzi handia hartu dute
giza elikaduran eta haien muztioaren
fermentazioz sagardoa egiten da.
Izen generikoa latinetik datorkio, eta
sagarrondoa esan nahi du.

198

EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK

199

FAMILIA: ERROSAZEOAK

ALMENDRONDOA
(Prunus dulcis)

IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK: zuhaitz txikia edo, altueran 10


m artekoa, enbor bihurria eta azal
zimurtsu eta zartatua dituena. Landare
basatiak arantzadunak eta adaje korapilatsukoak diren arren, landare kultibatu eta bertakotuek adar arantzagabeak
dauzkate, luzeak eta zuzenak, azal
lekunekoak eta kolore berde edo gorriskakoak. Hostoak erorkorrak, bakunak,
4-12 x 1,5-3 cm, luzanga-lantzeolatuak
, ertzean krenatuak edo zerratuak, ilegabeak eta pitin bat lustredunak gainaldean.
Loreak binaka, batzuetan bakarka,
pedizelo laburrekoak, eta hipantoa
zabalik kanpanulatua.
Fruitua drupa erakoa, aobatua eta
zapaldua, tomentuduna eta berde griseska; mesokarpoa larrukara da eta
lehortu ondoren endokarpo zurezkotik
askatu egiten da; honek gainazalean
sakonuneak eta ildaska irregularrak
dauzka eta barnean hazi bat, gozoa eta
jangarria edo, inoiz, mingotsa.
LORATZE: loreak hostoen aurretik jaiotzen dira, urtarriletik martxora eta fruituak abuztu-irailean heltzen dira.
ERABILERAK: eskakizun gutxiko
arbola da eta benetako interes ekonomikoa dauka bere produkzioak, horregatik gaur egun almendroko-sail berriak
ugaltzen ari dira haren kiltiborako egokiak diren zonetan.
Almendrak gordinik nahiz tostatua jaten
dira etakontaezinak dira pastelgintzan

eta konfiterian dituzten aplikazioak;


kosmetikan erabiltzen den almendraoiloa ere beraietatik atertzen da.
Almendra mikatzen amigdalina izeneko
glukosido bat daukate, deskonposatzean azido zianhidrikoa ematen duena,
pozoi hain indartsua, ezen uste bait da
haietako hogei aski direla heriotza
ekartzeko. Loraketa hain ikusgarria
dutenez, ornamentazioan ere kultibatzen dira.
HEDAPENA ETA HABITATA: jatorriz
Asiako erdialde eta hego-mendebaldekoa eta Afrikako iparraldekoa da, baina
aspalditik kultibatzen da Mediterraneoa
inguratzen duten herrialdeetan.
Euskal Herrian sarri kultibatzen da
hegoaldeko herenean, klima lehor,
eguzkitsu eta negu gogorrik gabeko
lurretan, izan ere hotz berantiarrek
kalte larria ekartzenj bait diote almendren produkzioari. Basati bihurtuta ikus
liteke ezponda eta bazterretan.

200

EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK

201

FAMILIA: ERROSAZEOAK

GEREZIONDOA
(Prunus avium)

IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK


zuhaitza, altueran 30 m artekoa; enbor
lodia du eta azala griseska, ia leuna,
adinarekin orri papirazeo horizontaletan
ezkatatzen dena. Adarrakgorakariak
edo ia horizontalak, adaskak arregorriskak, lisoaak eta ilegabeak.
Hostoak erorkorrak, 9-15 x 4,5 -7 cm,
obobatu luzangak, akuminatuak, ertzean krenatu-zerratuak, berde mateak
gainaldetik, pixka bat iledunak azpialdean; pezioloak 2-5 cm luzean eta 2
guruin txiki, gorriska eta nabariak, orriari lotzen zaion unean.
Loreak 2-6ko ginbail eserietan, eramanez oinean braktea eskariosozko koroa
bat, eta pedizeloak 2-5 cm-koak; hipantoa urtzeolatua, goialdean estutua.
Fruituak drupa erakoak, biribilduak, 912 mm, heldutakoan gorri, beltziska
edo hori-kremakarak arrazen arabera;
gozoak edo mingotsoak
eta
hezurra
iabiribildua,leuna.
LORATZE: loreak hostoekin batera garatzen dira
martxoaren bukaeran edo
apirilean eta gereziak
maiatzetik uztailera bitartean heltzen dira.
ERABILERAK:
egurra
gaztain-kolorekoa edo
arre-gorriska, gogora eta
astuna da, testura finekoa, ebanisterian eta tornerian estimatua, baina

gutxi balio du busti-lehorretan.


Loreak hostoekin batera garatzen dira
martxoaren bukaeran edo apirilean eta
gereziak maiatzetik uztailera bitartean
heltzen dira.
Gereziak estimazio handiko mahaifruta dira eta beren txortenetatik tisana
diuretiko bat ateratzen da.
HABITATA: zoru fresko eta gizenetan
bizi ohi da, harizti eta pagadietan eta,
batez ere, hostoerorkorreen baso mistoak zaplaztatuz.
HEDAPENA: ia Europa osoan, Asiako
mendebaldean eta Afrikako iparraldean
dago hedatuta. Zenbait ikerleren ustez,
Asiako mendebaldekoa izango litzateke
jatorriz, baina badaude antzinako
garaietako aztarna arkeologikoak
Europan.
Euskal Herrian nahiko usua da isurialde
kantauriarrean eta urrituz doa desagertu arte isurialde mediterraneoan.
Bere honetatik sortu dira
gerezi kultibatuen barietate ugarietako gehienak.
Euskal herrian gereziaren
kultiboa erdialdeko zonako enklabe freskoetan
hedatu da, baina baita
Ebroko erriberako ureztalurretan ere; sarritan
Prunus mahaleb erabiltzen da Txertatzeko
mentu-oin gisa.

202

EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK

203

FAMILIA: ERROSAZEOAK

GEREZI-ARANONDOA
(Prunus cerasifera var Pissardii)

IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK


hosto galkorreko zuhaitz apaingarria,
tamaina txikikoa eta adaburu hedutakoa, amar metroko garaiera irits dezakeena.
Azala arre purpura eta pitzatua izaten
du espezimen helduetan. Hosto bakunak ditu, alternatuak, obalatuak eta
dentatuak, apexa puntan bukatua dutela. Kolore gorri purpura iluna dute,
gutxiasko bizia, zein barietatetakoa den
arabera.
Loraketa goiztiarrekoa, udaberria hastean, lore zuri txiki batzuk ateratzen
dira, arrosa-koloreko pipiletan irekitzen
direnak, eta denbora laburrean irauten
dute zuhaitzean, berehala ernetzen baitira hostoak. Fruitua biribila da, aran
txiki baten tenkerakoa, garratza eta
kolore gorrikoa.
Izen generikoa, prunus, erromatarrek
fruitu hezurdunez hornitutako arbola
orori emandako izena da, eta espezifikoa, carasifera, fruituek gereziekin
duten antzagatik ematen zaio. Pissardii
barietateari dagokionez, Pissard lorezainari zor dio izena hark ekarri baitzuen arbola hori Europara.
HEDAPENA ETA HABITATA: irangoa
da jatorriz, eta Pissard lorezain frantsesak ekarri zuen Europara, XIX.
Mendearen bukaeran.
Maiz kultibatzen da landarezaintzan,
oso hostotza apaingarria baitu, hosto
berdeko beste espezie batzuetatik

nabarmentzen duena. Askotan, lerroan


landatua ikusten dugu, beste gereziondo batzuekin batera.

204

EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK

205

FAMILIA: ERROSAZEOAK

JAPONIAKO GEREZIONDOA
(Prunus serrulata)

IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK


hosto galkorreko arbola, tamaina ertainekoa eta eite hedatukoa. Loraketa apaingarria du, eta hogei metroko garaiera irits
dezake berezko habitatean.
Azala gris purpura du, eta hostoak, obobatuak eta dentatuak, puntan bukatuak,
gainalde berde bizikoak eta azpialde
gris urdinxkoak, tonu hori eta gorrietara
mudatzen dira udazkenean. Loraketa
nabarmena du eta udaberriaren erdialdean gertatzen da, hostoak ernetzen

diren une berean. Lore txikiak ematen


ditu, arrosa-kolore oso argikoak, infloreszentzietan paratuak. Fruitua gereziaren tankerako baia bat da, kolore gorri
purpura bizikoa.
Izen espezifikoak, Serrulata, hosto
denatu edo zerratuei egiten die erreferentzia.
HEDAPENA ETA HABITATA: egoera
naturalean, Txinan, Korean eta
Japoniank aurkitzen ditu garaiera txikiko mendietan.

PRUNUS AMANOGAWA
Japoniako gereziondoak Japoniako
jatorri hibridoen hautespen bat dira.
Han, sato-zakura gerezioindoak edo
gereziondo apaingarriak esaten zaie,
fruitu jankizuneko gereziondoei ez
bezala.
Jatorria zehatz-mehatz mugatzen zail
denez gero, bi espezieren hibridotzat
jotzen dira: Japoniako gereziondo hostozerratua (Prunus jamasakura) eta
Japoniako gereziondo espeziosa
(Prunus speciosa).
Sato gereziondoak, hibridoak direnez
gero, oso kementsuak dira. Horri guztiari eransten badiogu ongi jasaten
dutela hirietako poluzioa, hostotza polita dutela eta loraketa bikaina dutela, ez
da harritzekoa horrenbeste erabiltzea

landarezaintzan, hirietako parkeak,


kaleak eta lorategiak apaintzeko.
EZAUGARRIAK: oso sato karakteristikoa da, eite estua eta adar tenteak
dituelako. Iaia zilindrikoa da, eta zortzi
metroko garaiera iristen du.
Hosto errorkorrak ditu, estuak, obalatuak eta oso dentatuak. Ernetzean,
brontze-kolorekoak edo kobre-kolorekoak dira; gero, berde ilun bihurtzen
dira; eta, azkenean, urre-tonu gorrixkara mudatzen dira, udazkenean. Loreak
bikunak eta arrosa-kolore argikoak dira,
antera horikoak, eta lukuetan paratzen
dira, antera horikoak, eta lukuetan
paratzen dira, udaberriaren erdialdean,
hostoak baino lehenago edo haiekin
batera.

206

EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK

207

FAMILIA: ERROSAZEOAK

JAPONIAKO MIZPIRONDOA
(Eriobotrya japonica)

IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK:


hosto iraunkorreko zuhaitza, tamaina
txikikoa. Batzuetan, zuhaixka-eitea
izaten du, eta zazpi edo zortzi metroko garaiera irits dezake.
Enborra, gehienetan, adarkatua izaten du, etahostoak, iraunkorrak eta
forma obalaturik lantzeolatura bitartekoak, handiak ditu, hamabost bat zentimetro luzekoak, dentatuak eta gogorrak, berde ilunak gainaldetik eta oso
iletsuak azpialdetik.
Loreak, zuriak eta aromatikoak almendra- usaina dute-, neguan ernetzen dira, azaroaren bukaeratik urtarrilera bitartean, eta oso ikusgarriak
dira.
Fruituak, horixkak eta luku ilupatsuetan paratuak, ia esferikoak dira, mamitsuak, gazi-gozoak eta jateko modukoak, eta oso estimatuak dira marmeladak, gozokiak eta likoreak egiteko
Izen generikoa grekotik datorkio, eta
luku iletsua esan nahi du, fruitu-luku
ilupatuari erreferentzia eginez. Izen
espezifikoak, oker bada ere, jatorriko
lekuari egiten dio erreferentzia.
HEDAPENA ETA HABITATA: jatorriz
Txinakoa, Mediterraneoko zona bero
guztian barrena hedatzen da, hango
klimaren kondizioek fruktifikatzeko
aukera ematen baitiote, eta 1910
aldera ekarri zuten Europara.
Gainerako
zonetan,
apaingarri
moduan kultibaten da, berandu loratzeak ematen dion edertasunagatik

208

EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK

209

FAMILIA: ERROSAZEOAK

ELORRI ZURIA
(Crataegus monogyna)

IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK


normalean lau metroak nekez gainditzen ditu. Berez zuhaiska bada ere,
zuhaitz itxura har dezake eta altuera
hori gainditu. Baltzutan zurtoin nagusi
bat desberdindu dakioke, baina normalean ditu. Asko adarkatzen den espeziea da eta bere adasketan 20mm-rainoko arantza ugari izaten ditu.
Azala grisaska eta pitzatua du. Hostoak
erorkorrak dira eta 3-7 lobulo desberdin
izaten dituzte. Lore deigarriak, 5 petalo
zuri edo larrosaz osoturik, hamar loretako lukuloetan eta oso usaintsuak.
Fruituak heldu egiten direnean gorri
kolorekoak, mamitsuak, forma biribila
eta hezur bakarrekoak dira. Nahiz eta
destatzean irintsua den arren jangarria da.
Hosto biribilek haritzaren familiako
(Quercus generoa) zuhaitzen batekin
erratzera eraman gaitzake, baina Elorri
zuriak hostoak txikiagoak, adarretan
arantzak eta fruitu eta loreak oso desberdinak ditu (Crataegus laevigata),
ingurune menditsuagoak nahiago dituenak eta fruituan bi hezur dituena.
Bigarren espezie honen hostoek ertz
zerratuak dituzte eta Crataegus
monogyna-k aldiz leunak edo hortz txiki
batzuekin.
LORATZE: apiril-maiatzean loratzen da.
ERABILERAK: hegaztiek euren habiak
egiteko, aterpe eta fruituak lortzeko
asko erabiltzen duten espezie bat da.

Lurzoru txarrak eusten ditu eta arantzadun zuhaiska bezala oso erabila da.
Bere loreetatik sedagarria den eztia lortzen da.
HABITATA: hesaki eta sasietan, basoko
mendel eta soiluneetan bizi ohi da, eta
eskualde aridoenetan enklabe freskoetan babesten da, ibarbaso eta errekabazterretan.
Harizti azidofiloan ageri oi diren zuhaiska espezietako bat da. Harizti-Baso
Mistoetan ere izaten da, berton basoetako argi-guneak nahiago ditu lurzoru
idorrak baino. Artadi kantabriarrean ere
aurki daiteke baina dentsitate askoz
baxuagoan.
Heskaietako ohiko espeziea da eta
bakarra ere izan daiteke. Oso arrunta
da era naturalan aurkitzen diren Elorri
iladak ebakitzea, hesolak egiteko eta
bertan txarrantxa zintzilikatzeko.
Baserri inguruetan mantentzen diren
zuhaiska basatien artean aurki dezakegu espezie hau. Kopurua gutxitu den
arren, oraindik ikus daitezke neurri txikiko ale batzuk. Ezin daiteke berdina
esan handiak diren ale basatiei buruz,
eskasak eta oso puntualki agertzen bait
dira.
HEDAPENA: Europa, Asia eta Afrikako
iparraldean dago hedatuta eta zenbait
subespezietan dibertsifikatu da; haietako bat, subespezie brevispina, Euskal
Herri osoan aurkitzen da, goimendietan
1.500-1.600 m-ko altituderaino.

210

EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK

211

FAMILIA: ERROSAZEOAK

ELORRI-BELTZA
(Prunus spinosa)

IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK:


sastrakadietan agertzen diren zuhaisken
artean, arantzen presentziak bereizten
du. Behin desberdintzapen hau eginda
eta fruitu ematen duten garaian baldin
bagaude, bere fruitu ezagunak lagundu
gaitzake; basarana.
Beste elorrietatik desberdintzeko erizpidea hostoak izango dira; hosto sinpleak
ditu (arrosa - landareek konposatuak
dituzte) eta ez dira lobulatuak (Crateagus
monogyna-n aldiz bai).
8 metroraino altuera lor dezakeen
zuhaiska da. Itxura nahasia du eta oso
adarkatua. Azala iluna du eta heldutasunarekin grisaska bihurtzen da. Hostoak
erorkorrak, parakera txandakatua eta
hainbat arantzekin tartekaturik agertzen
dira. Hosto txiki, lantzeolatu-obatu eta
ertz zerratudunak dira. Kolore berdea
dute eta udazkenean horiska bihurtzen
dira. Loreek, bost petalo
zuri dituzte eta hostoak
baino lehenago agertzen
dira. Adarrean zehar banaka ala binaka paratzen
dira.
Fruitua mamitsua du, ezko
geruza batek urdin koloreko drupa hau babesten du.
LORATZE:
udaberrian
loratzen da eta fruitua uda
amaieran edo udazkenean
heldu egiten da.
ERABILERAK: egurra oso
gogorra eta dentsoa da,
horregatik tornuan landu

da, eta herraminten kirtenak egin dira,


nahiz eta hezetasun aldaketak ez dituen
oso ondo jasaten.
Haskaietan oso erabila izan da. Beste
espezieekin batera, zein espezie monoespezifiko bezala, inausketak oso ondo
onartu eta gero arin hozitzen delako.
Basaranak, gehienetan bigunduak, likoreak eta xarabeak egiteko erabiltzen
dira. Ezagunena patxarana daukagu.
Patxarana egiteko, anisarekin beteko
dugun ontzi batean sartu behar ditugu
basaranak. Zenbait alditan estali behar
dute ontziaren oinarria. Honi, kanela,
kafe garauak, limoia edota uxuala gehitu
ahal diogu. Geldi utziko dugu, hilabete
batzuk, leku ilun eta hozkirrian, ilargia
hilabetean dagoen bakoitzean 2-4 buelta emanez. Kontutan izan behar dugu
fruitu basatien kontrolik gabeko nilketaren kaltegarritasuna. Batez ere, norberarentzat hartzeaz gain, auzoko edo lagunarentzako ere
hartzen baditugu.
HABITATA: heskai eta sastrakadietan ugaria. Ugaritasun
hau handitzen doa heskaiaren
kalitatearekin batera. Zuhaiska
hauek garbitu egiten diren
einean euren presentzia
murriztuz doa.
HEDAPENA:
Europako
alde gehienetan, Asiako
mendebaldean eta Afrikako
iparraldean dago hedatuta.
Heskai, sasi eta oroar, leku
irekietan bizi ohi da.

212

EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK

213

FAMILIA: PALMAZEOAK

KANARIETAKO PALMONDOA
(Phoenix canariensis)

IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK


palmondo biziki komentsua, hogei
metroko garaiera irits dezakeena. Oso
adaburu zabala du, eta itxura lodiko
enborra. Hostoak konposatuak ditu,
akuminatuak eta oso ugariak, kolore
berde distiratsukoak.
Palmondo askok bezala, zurtoinaak ez
zaizkio lodieraz hazten, baizik eta hostoen oinalde handiez inguratuak gelditzen zaizkio; izan ere, zimeldutakoan,
enborrari itsasten zaizkio, eta horrek
estaldura haritsu bat ematen dio, enborrari benetan den baino lodiago irudiaratzen diona.
Espezie dioika da, eta oso lore txikiak
ditu, kolore hori arrekoak; metro bat
baino luzeagoko multzo zintzilikarietan
biltzen dira, eta apirilean ernetzen dira.
Fruituak datil txiki batzuk dira; jateko
modukoak badira ere, zapore gutxi
dute. Kanarietako Uharteetan, palmaeztia ateratzen dute.
Izen generikoa grekozko phoenik hitzetik datorkio, horrekin izendatzen baitzuten datil-palmondoa. Canariensis espezifikoak palmondo honen jatorrizko
lekuari egiten dio errferentzia.
HEDAPENA ETA HABITATA: arruntean, Kanarietako palmondoa deitzen
zaio,
zerren
jatorria
Kanariar
Uharteetako kostaldean baitu, nahiz eta
Mediterraneo alde guztian hedatzen
den. Aipangarri moduan kultibatzen da
eskualde horietan.

214

EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK

215

FAMILIA: PALMAZEOAK

TXUSAN PALMONDOA
(Trachycarpus fortune)

IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK: oso palmondo erresistentea da, enbor bakarrekoa eta adarkatu gabea, zuntz beltzez estaila
eta hosto-txorten dentatuekikoa.
Hamabi metroko garaiera irits
dezake.
Hosto palmatikonposatuak ditu,
ugariak muturreko koma edo mototsean. Kolore berde ilunekoak dira
gainaldean, eta berde urdinxkakoak azpialdean. Espezie dioikoa da,
eta loreak, oso txikiak, horiak eta
perfumatuak, panikula zintzilikarietan paratzen dira uda-hasieran.
Fruitua baia beltz urdinxka bat da,
ilarraren tamainakoa.
Izen generikoa grekozko trachys
eta karpos hitzetatik datorkio, eta
"fruitu zimurra" esan nahi du. Izen
espezifikoa Robert Fortune botanikari ingelesari eskainia da, hark
ekarri baitzuen Europara.

HEDAPENA ETA HABITATA:


Txinakoa da jatorriz. Hango mendihegaletan hazten da, eta enborreko
zuntzak esterak fabrikatzeko erabiltzen dira. Landarezaintzan, batetik,
eresistentzia handiakoa delako kultibatzen da, jelateak ere jasaten
baititu, eta, bestetik, apaingarria
delako. Txinako palmondoa ere
esaten zaio.

216

EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK

217

FAMILIA: AKIFOLIAZEOAK

GOROSTIA
(Ilex aquifolium)

IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK:


hosto iraunkorreko zuhaitza edo
zuhaixka, tamaina txikikoa eta hazkunde motelekoa. Egoera basatian, hamar
metroko garaiera irits dezake.
Enbor zuzena du, azal gris argi eta liso
batez estaila, eta hostoek, oso karakteristikoak, dimorfismo nabarmena ageri
ohi dute: gazteak arantzatsuak dira, eta
helduek ertza gutxi-asko arantzagabea
dute. Hostoen kolorea berde iluna eta
oso distiratsua da, eta oso forma aldakorrak dituzte, eliptikoetatik obatuetaraino.
Fruitua, oso karakteristikoa ere, baia
bat da, udazkenean umotzen dena eta
neguan irauten duena, eta espezimen
emeek bakarrik ematen dituzte. Fruitu
horiek efektu purgagarriak dituzte, eta
substantzia toxikoren bat daukate.
Izen generikoa, Ilex, erromatarrek arteari ematen zioten, eta hostoen antzagatik erabili zen gorostiarentzaat ere.
Espezifikoak, aquifolium, hostoen ertz
arantzatsuari egiten dio erreferentzia,
eta latinezko acus ""rratza""eta folium
""ostoa""hitzetatik dator.
Kuriositateen artean, seinalatzekoa da
zinegintzako gailurraren Hollywood izenak gorostibasoa esannahi duela, eta
Ilex paraguayensis espezietik ateratzen
dela Hego-Amerikako "mate" ezaguna.
LORATZE: apiriletik ekainera loratzen da.
ERABILERAK: bere egurra gogorra,
astuna eta lantzeko zaila da, tornero

eta ebanistek
estimatua. Bere azaletik txoriak harrapatzeko biska egiten da.
HABITATA: baso meatz, sastrakadi eta
heskai, mendel eta otalurretan bizi ohi
da, aukeran zoru fresko eta heze ezkalkareoetan.
HEDAPENA: era naturalean, ia Europa
osoan, Afrikako iparraldean, Asia
Txikian, Txinan eta Ipar-Amerikan dago
hedatua.
Euskal Herrian zabalki hedatuta dago
erdiz iparraldetik; basoetan eta haien
ordezko komunitateetan sakabanatuta
azaldu ohi da eta ez du ia inoiz arbolaundata dezenterik eratzen.
Pinu-sail landatuen ondoan ere topa
ditzakegu egoera basatian. Espeziea
oso erregresio azkarrean dago egoera
naturalean, asko erabili izan baita
Eguberrietako apaingarri moduan.
Horregatik, espezie babestua da gaur
egun, haren fruituak oso garrantzitsuak
baitira hegaztiak neguan elikatzeko.

218

EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK

219

FAMILIA: AKIFOLIAZEOAK

GOROSTI

(Ilex aquifolium aureomarginata)


IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK:
lorezaintzan duten duen zuhaitza.
Tamaina txikikoa (10 metrokoa normalean) eta kono-itxurako adaburuduna, oso
preziatua da bere hosto eta fruituen itxura ederragatik.
Poluzioa eta kostaldea ongi onartzen.

Hostoak. Iraunkorrak, berde dirdatsuak


eta biziak, ertz horidunak, uhin-formakoak,
elorri gogorrekin.
Azala. Leuna eta lisa. Loreak. Sexuka
banandurik, sortetan; zuriak eta oso txikiak. Fruituak. Baia-formakoak, taldeka
gorri biziak.

FAMILIA: RENUNKULAZEOAK

AIHENA

(Clematis fammula)
IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK:
zuhaitz eta zuhaisken inguruan nahastu
egiten den landare igokaria da.
Behealdean zurezko zurtoina izaten du
eta 30 metrorainoko altuera lor dezake.
Hostoak konposatuak, pinatuak eta
behin bakarrik banatuak. Ertz horztuna
eta batzutan obatuak. Kolore berde-argia
dute eta punta kamutsa.
Udan loratzen da zimatan garatzen diren
infloreszentzi zuriak emanez. Fruitu
bitxiak ditu, zabaltzean estilo lumakara
duten akenioak azaltzen dituztenak.
Udazken hasieran heltzen da.
Fruituak heldu egiten direnean, sailkatzeko errezak dira, itxura "mardoilotu" eta
"ile-harrotua" bait dute. Ile lumakarak
luzeera handikoak izaten dira eta sarritan
bizi diren zuhaitz edo zuhaiska estaltzen
dute. Gasteleraz "hierba de los pordioseros" izen arruntaz ere ezagutzen da. Izen
honen jatorria badirudi, garai batean

eskaleek hanka eta oinak igurtzeko erabili zutelako dela. Honela, zaurial eginez,
jendea errukitzea eta hauengandik
laguntza ekonomikoa jasotzea lortzen
zuten. Badirudi, behin helburua lortutakoan, zerba hostoak jarriz, zauriak sendatzen zituela.
Gizakion ikuspuntutik erabilera gutxikoak
dira, erretzeko (ohizkoa ez bada ere) eta
saskigintzan baino ez dira erabiltzen.
Landare osoak, bereziki hosto hezeek
eta zurtoinak azido oleanolikotik eta
heredagenikotik eratorritako printzipio
aktiboak dituzte. Arriskutsuak dira narritagarriak diren produktu hauek ukitzean
larruazalean inflamazio handiak sortzen
dituztelako, baita irenstean beherako
bortitzak ere sor sitzaketelako.
HABITATA: gehien bat landa irregularretan dauden sastrakadietan (Rubus spp.),
baso mugetan eta pinudietako ibarbasoa
osatuz agertzen da.

220

EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK

221

FAMILIA: PAPILIONAZEOAK

SASIAKAZIA
(Robinia pseudoacacia)

IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK:


elite indartsuko zuhaitza, 15-20 metroraino altuera lor dezakeena.
Zurtoin biluzia du eta adaburu zabala
baina ez oso dentsoa. Adarrak bihurriak
ditu, adaska gazteek estipulak eraldaturik
dituzte eta arantza formakoak dira.
Arantza hauek animali belarjaleen aurrean babes mekanikoa ematen diete, kimu
berriak babestuz.
Azala gorri-aerea du eta erretikulo itxurakoa. Hostoek parakera txandakatua dute,
erorkorrak eta konposatuak dira. Hosto
bakoitza 11-25 forma eliptikodun folioloz
osoturik dago.
Loreak lukuetan taldekaturik daude, kolore
zurikoak oso usaintsuak dira eta korolak
pinpilipauxa itxura hartzen du.
Fruitua leka formakoa, luzeeran 10 cmtakoa eta heldua denean arre kolorekoa da.
Hosto konposatuak ditu; folioloek ertza
osoa eta itxura eliptiko nahiko bereizgarria dute. Hostoa inparipinatua da. Hau
da, hostoak beti foliolo terminala du.
Hurbiletik behatuta kimu berriek dituzten
arantza sendoak ikusi daitezke (akazietan ohikoa den ezaugarria.); baina hauen
aurrean honek foliolo handiagoak, banatuagoak eta gutxiago ere baditu.
Sasiakazia itxura oneko zuhaitza da,
haziera arinekoa eta ondo hozitzen dena,
horregatik ortuen eta lorategien jabeek
gustokoa dute. Kontuz ibili behar gara
landatu bezain laster ale kopurua handitzen bait du eta hau kontrolatu beharra
dago.
LORATZE: udaberrian loratzen da eta

fruitua uda amaieran heldu egiten da.


ERABILERAK: bere egurra hesolak egiteko erabiltzen da, oso erresistenteak
direnak. Hostoak abereentzako eta loreak, oso ikusgarriak eta usaintsuak, hara
joaten diren erleek eztiari zaporea emateko erabiltzen dute. Hala ere, bere interes
nagusia ornamentala da, horregatik ekarri
zen Estatu Batuetako erdi eta ekialdetik.
Loreak usain eta zapore onekoak dira eta
jangarriak; gainera zuhaitz hau ugaria
den lekuetan garrantzi handia dute erleen
janaritarako eta eztigintzarako. Bere arba
azienda-bazka paregabea da.
HABITATA: espezie aloctona izanik,
Euskal Herriko basoetan ez du asoziazio
determinaturik, baina ibai ertzetan arrunta
da. Berton espezie aloktonoen gainean
indar kolonitzaile handia du. Beraz, haltzadi eta baso mistoetan arrunta da.
Ingurune honetan bere ale kopurua handituz doa azkenean espezie bakarra izatera heltzen denerarte. Sasiakazia sustraitik osoondo hozitzen da, horregatik
inbaditzaile oso arriskua da.
HEDAPENA: estatu batuetako erdialde
eta ekialdekoa da jatorriz, handik
Europan sartua izan zen XVII. Mendean.
Bere kultiboa hain izan da hedatua parke,
kale eta pasealekuetan, ezen gaur egun
sarritan ikusi bait daiteke Europako mendebalde eta hegoalde guztian; basogintzan ere egin izan dira saioak berarekin.
Ruskal Herrian lurralde guztian azaltzen
da mendi garaienak salbu, baina isurialde
kantauriarreko haranetan da bereziki
usua.

222

EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK

223

FAMILIA: KORNAZEOAK

ZUHANDORRA
(Cornus sanguinea)

IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK:


hesakai eta zenbait pinudietako
oihanpean sarritan aurkitzen den
espeziea da. Alde heze eta ospeletan hazten da. Gorri kolorekoak
dituen kimu eta adaskak, hostoek
duten parakera oposatuarekin batera
dira ezaugarririk karakteristikoenak.
Oso adarkatua den zuhaitza. Oro
har, altuera eskasakoa (0,5-1 m),
baina 5 metrorainoko altuera lor
dezakeena.
Zurtoin zuzena, azal arrea eta zartatua. Adaskak oso bereizgarria den
gorri kolorekoak dira, are biziagoa da
neguan hostoak jausten zaizkionean
(itzaletan daudenean berde kolorea
hartzen dute).
Hostoek parakera oposatua, itxura
aobatu eta punta zorrotza dute.
Ertza osoa dute, nerbazio sekundarioak arku itxura eta berde kolorea
du (azpialdetik glaukoak dira), udazkenean gorriska jartzen dira. Hosto
erorkorreko zuhaiska da.
Loreak, zuriak eta hermafroditak
dira. Zima apikaletan kokatzen dira
eta pedunkulu luze batek eusten
ditu.
Fruitua drupa globularra da. Ilar beltz
baten antzekoa da baina barnean
hezur lodi batekin, ez da janarria.
Maiatza eta ekaina bitartean loratzen
dira eta inoiz udazkenean zehar ere.
Fruituak toxikoak dira, goitiak eta

liseriarazoak eraginez. Hala ere,


Zozoek eta Birigarroek jaten dituzte,
honen sakabanaketa bultzatuz. Azal
lehor birrindua, zuhaiskaren zerrautsarekin batera, zinginarri babesleak
egiteko balio du.
LORATZE: maiatzean eta ekainean
loratzen da eta zenbait urtetan berriro loratzen da udazkenean.
ERABILERAK: zuhandorraren egurra txuri-arrosa da, oso gogorra eta
erresistentea, horregatik tornuan eta
herraminten kirtenak egiteko oso
erabilia da; sua egiteko ere oso erregai ona da. Bere adartxoekin saskiak
egiten dira eta kimuak lorezaintzan
erabiltzen dira, tutore moduan.
Ornamental gisa ere erabilgarria da.
HABITATA: Euskal Herriko baso
nagusi guztietan ageri den espeziea
da. Hariztietan, ordea eskasagoa da
eta agerpen puntualak ditu.
HEDAPENA
ETA
HABITATA:
Europako eta Asiako alde gehienetan aurkitzen da, basoetako mendel
eta soiluneetako sastrakadien osagai; berau izaten da gainera soroen
eta belardien bazterrean eratzen
diren hesietako landare nabarmentsuena.
Euskal Herrian arrunta da ia lurralde
guztian, mendi garaienetan salbu,
eta hegoaldeko mutur aridoenean
ibarbaso eta ureztatutako baratza
bazterretan babesten da.

224

EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK

225

FAMILIA: ZELASTRAZEOAK

BASAERRAMUA
(Euonymus europaeus)

IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK:


2-4 metrotako altuera izaten duen
zuhaiska. Adar ugari, tenteak eta ile
gabekoak izaten ditu. Adaskak leunak
eta berdeskak, luzetara lau nerbio dituzte zurtoinaren zeharkako ebaketan itxura karratua ematen dizkiotenak.
Zurtoinak azala grisa eta leuna du.
Hosto sinpleak ditu eta parakera oposatua dute. Itxura lantzeolatua, baina eliptikoa eta puntan amaitua dute.
Gainaldetik kolore berde iluna dute eta
azpialdetik disdira gabekoa. Hostoen
pezioloa laburra da. Loreena aldiz,
luzea. Hauek lau petalo zuri dituzte eta
3-4 aletako zima axilarretan kokatzen
dira.
Fruituak heldu egiten direnean pedunkulo hauek ia ia tente daude.
Fruituek larrosa-gorri kolore deigarria
izaten dute eta lau kuskutan banaturik
daude. Kusku hauek zabaldu egiten
direnean, haziak ikusgai gelditzen dira;
arilo edo haziaren kanpo tegumentuari
atxikituta gelditzen zaion exkrezio laranja batek inguratuta.
Espezie desberdintzeko ezaugarri
bereizgarrienak; zuhaiska itxura, arantza eza, zimatan kokatutako loreak eta
parakera oposatua duten hostoak dira.
Hostoetan gainaldea disdiratsua eta
azpialdea aldiz matea dutela eta itxura
lantzeolatu - eliptikoa begiratuko dugu.
Hostoen ertza piska bat zerratua da.
Fruituak helduta daudenean erizpide
argia dira hostoen parakera oposatuaz

gain. Euronymus japonicus oso espezie


arrunta da udalerrian, parke eta lorategietan asko erabili da. Gure espeziearekin erratzea da, hosto larrukarak, borobilagoak, disdiratsuak eta parakera oposatukoak bait dira.
Landarearen zati guztiak pozointsuak
dira. Baiak jan eta 10-12 ordu geroago
sortzen da efektua; gorakoak, haluzinazioak, logurea, eta beste sintoma
batzuk, meningitisak dituenaren antzekoak. Hauek, sabaleko odoltsuak eta
konbultsio oso gogorrak eragin ditzake,
batzutan heriotzaraino. Egin behar den
lehendabizikoa sabelaren garbiketa eta
purgak hartzea da.
LORATZE: maiatzan loratzen da eta
fruituak udazkenean heldu egiten dira.
ERABILERAK: bere egurra txuri-horixka eta biguna da, marketeria lanak egiteko oso aproposa. Garrantzitsua da
ere, hegaletan egiten duen babes lana.
Oso ikusgarria den espeziea da.
HABITATA: edozein basotako alde
ospeletan hazi daiteke, baina baso heze
eta hosto erorkorrekoak nahiago ditu
(haltzadi eta baso mistoak).
HEDAPENA: Europako eta Asiako alde
gehienetan dago hedatuta eta baso hostoerorkorretako heskai eta mendeletan
bizi ohi da, aukeran zoru fresko eta gizenetan.
Euskal Herrian ia lurralde guztian aurkitzen da, mendi garaienetan salbu, eta
hegoaldeko muturrean erriberetako ibarbaso ongien egituratuetan babesten da.

226

EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK

227

FAMILIA: RHAMNAZEOAK

KARRASKILOA
(Rhamnus alaternus)

IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK:


artearen (Quercus ilex) itxura du, baina
bere fruitua drupa itxurakoa da eta ez
ezkurra. Bestalde, hostoak ez dira ez
lobulatuak ezta arantzatsuak ere.
Karraskiloak hosto larrukarak, gainaldetik berde kolore bizikoak eta nerbadura oso markatua dutenak ditu.
Normalean 3-4 metrotako altuera nekez
gainditzen duen zuhaiska; hala ere,
inoiz 8 metrotara heldu da. Eite oso
aldakorrekoa da, inguruneak edota
habitatak baldintzatzen duena; adaburu
dentsoa eta adarkatua du edo nanotua
izan dezake. Zurtiona leuna eta gris
kolorekoa du, urteak aurrera joan ahala
zartatu egiten dena. Adaska gazteek
azala leuna eta kolore gorriska dute.
Hostoak berde ilunak, iraunkorrak,
larrukarak eta disdiratsuak dira. Hauen
parakera txandakatua da eta azpialdea
gainaldea baino argiagoa dute.
Loratzea negu eta udaberrian ematen
da, lore berdeak, petalo gabeak eta ez
oso ikuskorrak dira. Espezie dioikoa da;
oin batzuk emeak eta beste oin batzuk
arrak dira. Fruituak drupa globularrak
dira, lehendabizi gorriskak eta gero beltzak. Uda-udazkenean heldu egiten
dira.
LORATZE: neguaren bukaeran eta
udaberrian loratzen da, eta fruituak
udaren azkenaldera edo udazkenean
heltzen dira.
ERABILERAK: oso desatsegina den
usaina botatzen duen egur gogorra
dauka. Hala ere, egokia da tornuan

eta
ebanisteritzan
lantzeko.
Ornamentaziorako ere erabiltzen da,
baserri giroa emanez.
Azalean propietate purganteak dauzka eta hostoak eta adarrak astringenteak dira beren tanino-aberastasunagatik, eta horrela gargarismoetan erabili izan dira ahoko eta eztarriko gaixotasunak sendatzeko.
HABITATA: itsasladetik eta honen
ingurutik oso arrunta da espezie hau,
eite handiko aleak ikusi daitezke.
Sasitza eta heskaietan ere agertzen da
zuhaiska moduan. Ondo moldatzen da
horma eta eraikin zaharretan
HEDAPENA: Mediterraneoaren inguru
herrialdeetan zabalki hedatua, edozein
tereno-motatan bizi da, hainbat basomotatako heskai, mendel eta sastrakadien osagai izanez.
Euskal Herrian lurraldearen parte
gehienetan azaltzen da sakabanatua,
mendi garaienetan salbu; eitean eta
hostoen forman aldakortasun handia
erakusten du.

228

EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK

229

FAMILIA:KAPRIFOLIAZEOAK

INTSUSA BELTZA
(Sambucus nigra)

IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK:


5 metroko altuera nekez gainditzen
duen zuhaiska edo zuhaitz txikia.
Euritako itxura izaten du. Adaburu oso
dentsoa, biribila, altuera txikikoa eta
elkarren artean oso hurbil dauden zurtoinen gainean paratzen dena da.
Zurtoinaren azala arre-horia, kortxoa
eta urteak aurrera joan ahala gero eta
zartatuagoa da. Hostoak erorkorrak,
konposatu inparupinatuak dira; 5-7
folioloz osoturik daude. Lantzeolatuak,
oinarrian zabalagoak (aobatu-lantzeolatuak), puntaldean zorrotzagoak eta
ertz zerratudunak dira. Lore oso txiki
eta usaintsuak, infloreszentzi apikaletan garatzen dira. Bost petalo zuri-hori
dituzte loreek eta infloreszentziak
korinbo motakoak dira.
Fruitua baia beltz disdiratsua (batzutan
gorria), globularra eta diametroz 6-8
cm-takoa da.
Hosto konposatu inparipinatua du eta
osotzen duten folioloak berdinak dira.
Zuhaiska itxura du. Honez gainera
lore korinboak edota fruituak ere identifikaziorako erizpide dira. Ezponda,
heskai eta urbazterretan agertzen da.
Badago beste espezie bat, Intsusa
gorria (Sambucus racemosa) fruitu
gorriak eta loreak panikuluetan dituenak. Loreak panikuluetan dituenean,
zurtoinaren altuera desberdinetan
garatzen direla eta zenbat eta apikaldeetik hurbilago txikiagoak direla esaten ari gara; hau da, itxura piramidala
duela. Korinbotan aldiz, loreak zurtoi-

nean zehar garatzen dira baina altuera berdinera heltzen dira, kota laua
osotuz.
LORATZE: maiatza eta ekaina bitartean loratzen da eta fruituak abuztu iraila
bitartean heldu egiten dira.
ERABILERAK: ibaien bazter eta
ezponden babesle ona da. Ornamental
gisa eta lorategien probetxurik gabeko
aldeen kolonizatzaile bezala ustiatuz
hasi dira, bertan hazteko daukan abiaduragatik eta bere lore eta fruituen
ikusgarritasunagatik.
Sendabelar
moduan ere erabilera asko ditu: izerdiarazteko, diuretiko, garbigarri, antiinflamatorio, antirreumatiko, etab.
Adarrak zinginarri erabil dira, norberarentzat gainean eramanez eta etxe eta
kortak gaitzetatik libratzeko ate eta
leihoetan jarriz. Ez da komeni fresko
jatea ezta toxikoak diren S racemosarekin ere nahastea.
HABITATA:
haltzadi
Kantabriar
Eutrofikoko, Harizti-Baso Mistoko parte
da, eta sahasti, sastrakadi eta baso
hauen garai erregresiboetan edo kolonizatzaileetan ere ager daiteke.
Normalean alde eguzkitsuetan edo
ibaien urbazterretan finkatzen da. Hala
ere, artadietan ager daiteke baldin eta
lurzoru sakonak eta hezeak aurkitzen
baditu.
HEDAPENA: Europa, Asia eta Afrikako
iparraldean dago hedatuta, zoru fresko
eta hezeetan biziz, bereziki erribera,
bizkarrune, baso-soilune eta heskaietan biziz, bereziki erribera, bizkarrune,

230

EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK

baso-soilune eta haskaietan.


Euskal Hererian arrunta da ia lurralde
guztian, urrituz doa hegoaldeko mutu-

rrean baratza ureztatuetan babestuz,


eta falta da mendigoietan, 1.200 m-ko
altitudetik gora.

231

FAMILIA:KAESALPINIAZEOAK

ALGARROBOA
(Ceratonia sililqua)

IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK:


zuhaitza, altueran 10 m artekoa, adaburu trinkoduna; baina batzuetan
zuhaiska-eitean geratzen da. Enborra
lodia eta irregularra, eta adarrak lodiak
eta luzeoak, oso behetik hasita; azala
ia leuna, gris-arreska. Hostoak txandakatuak, edukiz 2-5 foliolo-pare, koriazeoak, 3,5 x 3-4 cm, eliptikoak edo suborbikularrak, ertzean osoak; berde ilunak
eta lustredunak gainaldetik eta zurbilagoak azpialdetik.
Loreak txikiak, ikusgaitzak, adar eta
enborretan jaiotzen diren lukuetan
elkartuta, ia beti sexu bakarrekoak oin
berean; sepaloak berdeskak edo gorriskak, korolarik ez; lore arrek 5 estanbre
aske, emeek karpelo bakarra eta estigma oso irtena.
Leka zintzilikaria, luzea, 10-20 x 1,5-2
cm, arkatua, mamitsua, berdea hasieran, arre-iluna ia-beltza heldutakoan;
hasieran zapore gozokoa da eta negu
osoan zuhaitz gainean irauten du; bere
barnean 10-16 hazi, zapalak, arreak,
pulpazko trenkadaz bananduak.
LORATZE: uztailetik urrira loratzen da
eta fruituak urtebete geroago heltzen
dira.
ERABILERAK: egurra gogorra da,
ebanisterian estimatua eta sutarako
ona. Bere haziak, kilate deituak, joiak
eta botikak pisatzeko erabiltzen ziren
aspaldiko garaietan eta hortik etorri da
gaurko neurri-unitatearen izena. Azala
eta hostoak taninotan aberatsak dira
eta larru-ontzeko erabili izan dira, eta

herri-mendikuntzan astringente gisa;


fruituak, ordea, egosita laxanteak dira.
Fruitua alimentu handiakoa da eta
aziendak bazkatzeko erabiltzen da eta
giza elikadurarako ere bai zenbait
gosete-garaitan.
HABITATA: Mediterraneoa inguratzen
duten lurraldeetan bizi da, bereziki
kostaldean, klima suabeko lekuetan,
oso sentikorra bait da izozteetan.
HEDAPENA: aspalditik kultibatua izan
da eta ez dago argi bere jatorrizko
banaketa-area; ez dirudi berez
Penintsula iberiarrekoa izango zenik,
baina gaur egun Mediterraneoko kostazirrinda guztian kultibatzen da.
Euskal Herrian puntu bakar batzuetan
azaltzen da, Bizkaiko kostaldeko zona
lehorren eta termofiloenetan, hots,
Luzero mendian; zuhaiska-eitea daukate eta naturalizatuak dirudite. Populazio
murritz hau galzori larrian dago, suteak,
larreko aziendak eta komunikabide
berriak irekitzean ikusten den arretafalta direla medio.

232

EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK

233

FAMILIA: RHAMNAZEOAK

HESILAHARRA
(Rhamnus cathartica)

IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK:


Zuhaitz txikia, altueran 6-8 m artekoa,
eite aldakorra, irregularra eta gutxi trrinkoa duena. Enborreko azala beltziaka,
zimurtsua edo zartatua adineko aleetan. Adarrak hurrunduak, angelu zuzenean jaioak, sarritan arantzan amaituak; arantza hauen oinean askotan bi
puja oposatu ateratzen dira Adaska
gazteen azala leuna, marroi argia eta
lentizela handiz hornitua; zehartzean,
ulundu egiten dira eta luzetarako aldaskaz markatu. Begi-ezkatak marroiak,
ertzean ziliatuak.
Hostoak erorkorrak, txandakakoak,
mintzaireak hasieran, gogortuak gerora, 3-7 x 1,4 cm, obatu eta eliptiko bitartekoak, kamutsak edo kuspidatuak.
Loreak 2-8nako faszikulu axilareetan,
txikiak, berdeska-horiskak, usain atseginekoak; dioikoak edo poligamoak dira
eta dute kaliza urtzeolatua eta haren 4
gingilak lantzeolatuak.
LORATZE: maiatzean eta ekainean
loratzen da; fruituak abuztuan eta irailean heltzen dira.
HEDAPENA ETA HABITATA: ia
Europa osoan, Afrikako iparraldean eta
Asiako mendebaldean zabalki hedatuta
dago eta bizi ohi da hostozabalen basoetan edo artadietan, heskai, mendel,
ezponda,. Erribera eta erreka-ertzak
okupatuz, batez ere zoru harritsu eta
kalkareoetan.
Euskal Herrian lurraldeko parte gehienetan azaltzen da, salbu mendi garaie-

nak eta hegoaldeko leku aridoenak;


dena dela bere banaketak badauzka
hutsune nabarmenak ere, oraindik ez
baita da aurkitua izan zenbait lekutan.
ERABILERAK: egurra astuna eta harritsua da, erreminta-girtenak eta, oro har,
pieza txikiak egiteko egokia; gainera
erregai paregabea da eta bere ikatza,
errauts oso gutxikoa, oso estimatua
zen polbora egiteko.
Sustraiko zurak eta azalak koloratzaile
hori bat daukate, eta azala mendikuntzan erabiltzen da laxante eta bermifugo gisa, baina urteetan eduki behar da
gordeta erabili aurretik, bere substantzia kaltegarriak deskonposa daitezen.

234

EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK

235

FAMILIA: BITAZEOAK

MAHATZONDOA
(Vitis vinifera)

IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK:


Zurezko landare igokaria, bere kasa
hazten denean altueran 30 m gaindi
ditzake, baina nola urtero inausten den,
zenbait kultivo.motatan 1 m-raino iristen
ez den zuhaiska bihurtuta geratzen da.
Enborra bihurria eta andarkatua, eta
azala lodia eta latza, arreska, luzetarako
zirrindetan askatzen dena. Hostoak
txamdakatuak, 5-15 cm, palmatuak eta
3-5 gingil sakonetan arrailatuak, izanik
hauek beren aldetik ertzean horztunak
eta oinean kordatuak; artiledunak azpialdean eta txorten luzekoak; kiribilak euskarri batekin tipo egitean haren jiran
bildu eta loditu egiten dira. Loreak berdeskak, txikiak eta ugariak, hosto baten
aurrean jaiotzen diren panikula estuetan; kaliza disko-formakoa, 5 gingil txikiz
hornitua; 5 petalo, puntuan soldatuak
eta lorea irekitzean erortzen direnak,
bistan utziz 5 estanbreak. Fruitua baina
biribildua edo eliptikoa, pruinaduna,
kolorez aldakorra, horitik beltzera bitartekoa; barnean 3-4 hazi.
LORATZE: Apiriletik abuztura loratzen
da eta lehen mahatsak uztailaren hasieran heltzen dira.
HEDAPENAETA HABITATA: duela
5.000 urtetik hona kultibatua izan da
mahai-frutatarako eta, batez ere, ardoa
egiteko, eta barietate kontaezinak lortu
dira. Dirudienez, hego Europako
erdialde eta ekialdekoa eta Asiako
hego-mendebaldekoa da jatorriz, eta
han hasi izango zen, itxura denez, bere
landaketa.

Euskal Herrian batez ere isurialde mediterraneoan kiltibatzen da eta kostalde


atlantikoan ere bai. Sarritan ikusten da
basati bihurtuta trokarte eta erriberabasoetan.
Joan den mendaren azkenaldera,
intsektu batek, filoxerak, suntsitu zituen
Europako mahastiak, honek mahatsen
sustraiak erasotzen bait ditu.
Hondamendi hain handiaren konpobidea barietate emankorrak txertaka jarkikor amerikarretan txertatzea izan, erabiliz horretarako Vitis rupestris, Vitis aestivalis eta beste zenbait espezie; gaur
egun ere prozedura bera segitzen da eta
txertaka hauetako batzuk basati bihurtzen dira mahasti abandonatuen inguruetan.

236

EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK

237

FAMILIA: SIMAROUBAZEOAK

ALIANTOA
(Alianthus altissima)

IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK:


zuhaitza, altueran 20 m eta gehiagora
iristen da eta adar barreiatuak dauzka,
oin adintsuetan adaburu aobatu edo
goardasol-formakoa eratzen dutenak.
Azala grisa, mehea eta finki pitzatua.
Adaskak eta pezioloen oinak gorriskak,,
tomentu ilunez estaliak. Begiak txikiak,
arre-gorriskak. Hostoak konposatuak,
inparipinatuak, luzean 45-60 cm, edukiz
bakoitzak 13-25 foliolo, 7-12 cm-koak,
obal-lantzeolatuak eta luzeki akuminatuak, ertzean ziliatuak eta oinean 2-4
gingil, bakoitza guruin banaz hornitua
azpialdean; ilegabeak eta lustredunak
gainaldean, eta zurbilagoak eta mateak
azpialdean; igutztean kiratsa darie.
Loreak sexubakarrak edo hermafroditak, usain txarrekoak bereziki arrak, txikiak eta berdeskak, luzean 10-20 cmko panikula handietan elkartuta; kalizak
5 gingil, 5 petalo aske eta 10 estanbre;
pistiloa, aztarna-erakoa lore arretan, 25 karpelo-orriz eratua, eramanez bakoitzak obulu bana. Fruitua samara-multzoa da eta dauzka karpelo-orriak hainbat samarra, izanik bakoitza luzatua, 34 cm-koa, horiska edo gorriska; beren
aldetik, panikula handietan daude
elkartuta.
LORATZE: udaberrian loratzen da eta
fruituak udan heltzen dira.
ERABILERAK: egurra horiska, arrina
eta lantzeko erraza da b aina erresistentzia gutxikoa; eraikuntzarako eta
paper-pasta egiteko balio du

HEDAPENA ETA HABITATA: jatorriz


Txinakoa da eta sarri landatzen da
kamino-bazterretan, kale eta pasealekuetan, batez ere ale emeak, usain
motelagoa bait dute. Nahiko erraz
bihurtzen da basati, eta hala azaltzen
da Euskal Herriko puntu askotan,
batzuetan herri-nukleo eta errepideetatik hurrun.
Hazkunde bizkorreko zuhaitza da eta
sarritan sustraietatik puka berriak botatzen ditu arbolatik distantzia handira;
gainera ingurune-baldintza guztiz kontrakoakk ere ongi jasaten ditu.
Horregatik, zona aridoak birpopulatzeklo eta terreno ezegonkorrak finkatzeko
erabili izan da.

238

EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK

239

FAMILIA: ELAEAGNACEOAK ETA CANNABAZEOAK

OLIBO - ZUMEA
(Elaeagnus angustifolia)

IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK:


zuhaitz txikia altueran 7 m edo gehixeago
arte haz daitekeena, arantzaduna.
Enborreko azala arre-iluna, pixka bat zartatua; adaska gazteak oso ezkatatsuak,
gris-zilarkarak.
Hostoak erorkorrak, txandakatuak, 4-8 x
1-2,5 cm luzangak edo linear-lantzeolatuak, berde-griseskak gainaldetik, ezkata
zilarkaraz estaliak azpialdetik.
Loreak kandudunak, bakartiak edo 23naka, hostoen galtzarbean, hermafroditak edo arrak; kaliza 8-10 mm-koa, turburra, zilarkara, edukiz 4 gingil apikal hori
bere barnean, 4 estanbre. Fruitua mamitsua, 10-20 mm-koa, elipsoidea, gorriskahoriska, ezkata zilarkaraz estaila.

LORATZE: maiatzetik uztailera loratzen


da eta fruituak abuztutik irailera bitartean
heltzen dira.
ERABILERAK: fruituak jangarriak dira
eta landarearen jatorrizko lekuan edari
alkoholdun bat ere egiten da beraiekin.
HEDAPENA: berez Asiako erdialde eta
hego-mendebaldeko klima epeleko lurraldeetan aurkitzen da. Apaingarritarako
landatua izan da, bere hosto zilarkara eta
lore usaintsuengatik, eta sarritan bihurtu
da basati eskualde mediterraneoan.
Euskal Herrian bertakotua aurkitzen da,
batez ere, Ebroko erriberaren beheko
atalean eta kostaldeko zona termikoenean, non erabiltzen bait da kale eta jardinen apainketan

LUPULUA
(Humulus lupulus)

IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK:


landare igokaria, 6 m-raino luzeko zurtoin
birakagarriak dituena; latza da, ile deflexuak bait dauzka igotzen duen euskarriari itsasteko balio diotenak. Hostoak aurkakoak, txortendunak, obatu kordatuak eta,
goialdekoak salbu, palmatilobatuak, 3-5
gingil obal-akuminaturekin, ertzean zerradun-horztunak. Espezie dioikoa; landare
arrek luku adarkatuak dauzkate eta hauetan lore txiki ugariak, horiskak, bostn
sepalo eta estanbre dituztenak.
LORATZE: udaldian loratzen da eta fruituak udazkenaren hasieran heltzen dira.

240

EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK

241

FAMILIA: ULMAZEOAK

ALMEZA
(Celtis australis)

IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK:


garaiera ertain edo txikiko zuhaitza,
altueran 25 m artekoa, adaburu zabal
eta oso adartsua duena. Enborra lodia
eta zuzena; honen azala leuna eta
gris hauskara. Adaska gazteak pubeszenteak.
Hostoak txandakatuak, erorkorrak, 4-15
x 1,5-6 cm, lantzeolatu eta obatu-lantzeolatu bitartekoak, luzeki akuminatuak, oinean biribilduak edo kordatuak
eta ertzean zerratuak; kolore berde ilunekoak eta eskabridoak gainaldean,
argiagoak eta pubeszenteak azpialdean; txorten laburra.
Lore txikiak, hermafroditak edo arrak,
bakartiak hosto-galtzarbetik jaiotzen
den pedizelo luze baten puntan; kaliza
erorkorra eta 5-6 sepalo aske, aobatuak, bakoitzak oinean lotutako estanbre bana, bilduz; hermafroditek gainera
pistilo bat dute, bi estigma luze dibergenterekin. Fruitua frupa esferikoa. 912 mm diametroan, ilegabea, berdea
hasieran eta beltziska heldutasunean,
hazibakarra; jangarria da,baina hezurrak betetzen du ia fruitu guztia.
LORATZE: apiril-maiatzean da, fruituak
irail-urrian heltzen dira eta zuhaitzean
irauten dute neguan ongi sartu arte.
ERABILERAK: egurra trinkoa eta elastikoa da, eta horregatik ezaugarri hauek
behar dituzten zenbait gauzakietarako
erabiltzen da: upelgintzan, sarda eta
arraunak egiteko, etab- Honen hostoak
ere erabiltzen dira aziendak neguan

bazkatzeko, gainera jardin-gintzarako


zuhaitz paragabea da bere eite bikain
eta bizi-luzetasunagatik, 500 urtetik
gora bizi bait daiteke.
HABITATA: arro mediterraneoan, klima
leuneko eskualdeetan bizi da, edozein
substratu onartzen du baina atsegin
zaizkio zoru fresko, arinak eta harkaitzetako arrailetan ere aurki daiteke.
HEDAPENA: Nafarroa eta Arabako
hegoaldeko muturrean aurkitzen da eta
isurialde mediterraneoan sarritan landatzen da apaingarri gisa, aldizka
basati bihurtuz.

242

EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK

243

FAMILIA: ERROSAZEOAK

GURBEA

(Sorbus domestica)

IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK:


zuhaitza, altueran 20 m artekoa, adaburu piramidal zabala eta adar patenteak dituena; enborra zuzena,. Eta haren
azala zartatua; adaska gazteak arregorriskak, pixka bat iledunak puntan.
Begiak lodiak, konikoak, glabroak, liskatsuak, ezkata berdeskaz estailak.
Hostoak inparipinatuak, edukiz 6-9
foliolo-pare 3-8 cm luzekoak, luzangak, ertzean zerratuak, berde biziak
eta glabroak gainaldean eta zurbilagoak eta pubeszenteak azpialdetik
gaztetan, gerora glabroak.
Loreak 16-18 mm diametroan; sepaloak triangeluar luzatuak, petaloak
zuriak, 5 estilo. Fruitua oboboidea
edo piriformea, 2 cm edo gehiagokoa, berde-griseska edo arreska, lentizela ikuskorrez hornitua, zapore
gozokoa eta zelula petreo askoa.
LORATZE. Apiriletik ekainera loratzen da eta fruituak urritik azarora
bitartean heltzen dira.
ERABILERAK: bere egurra oso
gogorra da, gorri arreska, tailatzeko
oso egokia eta tornerian eta erremintak egiteko preziatua. Fruituak gozoak, baina astringenteak, izaten dira
oso helduta daudenean, eta gose
garai batzuetan giza elikaduran erabili izan ziren; edari bat ere egiten zen
haiekin, sagardoaren antzekoa, baina
gaur egun ohitura hauek galduta
daude.
HABITATA
ETA
HEDAPENA:

eskualde mediterraneoaren inguruan


bizi da eta aspalditik kultibatua izan da
fruituengatik eta ornamentaziorako.
Euskal Herrian han-hemenka azaltzen
da erkamezti eta karraskaletan; bere
kultiboa galdu den arren, sarritan ikus
daiteke herri inguruetako ezponda eta
heskaietan basati bihurtua.

244

EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK

245

FAMILIA ERROSAZEOAK

OTSALIZARRA
(Sorbus aucuparia)

IDENTIFIKAZIOA ETA EZAUGARRIAK: zuhaitz txikia edo tamaina


ertainekoa, 15-20 m arte hazten dena,
normalean 10 m-tik pasatzen ez bada
ere, adaburu aobatu edo luzanga-biribildua eta azal leun griseska dituena.
Adaskak ere griseskak eta begiak
pubeszenteak, gutxi edo ia batere ez
liskatsuak. Hostoak txandakatuak,
konposatuak, inparipinatuak, edukiz,
5-8 foliolo-pare eta bat muturrean,
denak luzangak, 2-7 cm, ertzean
zerratuak, pixka bat pubeszenteak
gaztetan, berde mateak gainaldean
eta argiagoak azpialdean.
Loreak korinbo terminaletan, diametroan 8-10 cm, oso usaintsuak, obulutegi inferoa 5 sepalo deltatuz koroatua, petaloak zuriak eta 3-4 estilo, tenteak. Fruitua pomoa da, baia baten
itxurakoa, ia-biribildua, diametroan 710 mm. azal gori leunekoa.
Neguaren parter handi batean zuhaitz
gainean geratzen dira, mordoska oso
ikusgarrietan, beren pisuarekin adarrak piska bat kurbatuz, eta oso
garrantzikoak dira hegazti fruitujaleen
negu-mantenurako.
LORATZE: maiatzetik ekainera loratzen da fruituak irailetik urrira bitartean
heltzen dira.
ERABILERAK: egurra zuria edo zuri-

gorriska da, trinkoa eta erresistentea,


eta bere gogortasunagatik marruskadura asko jasan behar duten piezetarako erabili izan da. Azalean eta hostoetan tanino ugari dauka eta larruak
ontzeko erabili izan dira; fruituek ere
tanino asko dute eta C bitamina, eta
horregatik astringenteak dira eta
antieskorbutikoak; Europako iparraldean mermelada eta vodkaren osagai
den pattar bat egiten da haiekin. Bere
lore eta, bereziki, fruituetan daukan
balio ornamentalarengatik parkeetan
eta kale-ertzetako arbola-ilaratan kultibatzen da.

HEDAPENA
ETA
HABITATA:
Europako partetik gehienetan eta
Asiako iparralde eta mendebaldean
aurkitzen da banatuta, zenbait
subespezietan
dibertsifikaturik.
Hostoerorkorren basoetan barreiatuta bizi ohi da, adibidez, pagadi eta
hariztietan, ale banakatan edo
zuhaitz-unada txikiak eratuz; baita
ere ikus daiteke klima hezeko zonetan harkaiztegietara igota. Kare
gabeko zoruak dira bere gustokoenak.
Euskal Herriak eragin atrlantikoko
zonan aurkitzen da, es oso ugari, eta
urriagotuz doa hegoalderantz, klima
mediterraneoaren eragin gogorreko
lekuetan erabat desagertuz.

246

EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK

247

AU R K I B I D E
Larizio Pinua (Pinus nigra) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .18
Itsas pinua (Pinus pinaster) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .20
Intsini pinua (Pinus radiata) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .22
Pinazi pinua (Pinus pinea) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .24
Pinu gorria (Pinus sylvestris) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .26
Aleppo pinua (Pinus halepensis) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .28
Izei gorria (Picea abies) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .30
Izeia (Abies alba) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .32
Kaukasoko izeia (Abies normanniana) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .34
Himalaiako zedroa (Cedrus deodara) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .36
Atlasko zedroa (Cedrus atlantica) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .38
Laritza (Larix decidula) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .40
Nekosta (Cupressus sempervirens) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .42
Monterreyko nekosta (Cupressus macrocarpa . . . . . . . . . . . . . . . . . . 44
Lawson nekosta (Chamaecyparis lawsoniana) . . . . . . . . . . . . . . . . . . .46
Ipar-orrea (Juniperus comunis) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .48
Tuia (Thuja occidentalis) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . ..50
Haritz kanduduna (Quercus robur) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .52
Haritz kandugabea (Quercus petraea) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .56
Zingira haritza (Quercus palustris) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . ..58
Artea (Quercus ilex) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .60
Artelatza (Quercus suber . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . ..62
Ekametza (Quercus faginea) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .64
Ametza (Quercus pyrenaica) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . ..68
Pagoa (Fagus sylvatica) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .70
Gaztainondoa (Castanea sativa) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .72
Intxaurrondoa (Juglans regia) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .76
Lizar arrunta (Fraxinus excelsior) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . ..80
Olibondoa (Olea europaea) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .84
Gautxu hostoestua (Pyllirea latifolia) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .86
Japoniako ligustroa (Ligustrum japonicum) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .88
Ligustrum ovalifolium . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .88
Zumar hostozabala (Ulmus glabra) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . ..90
Zumar hostotxikia (Ulmus minor) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .92
Hagina (Taxus baccata) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .94

249

Pikondoa (Ficus carica). . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .96


Urkia (Betula alba) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .98
Urritza (Corylus avellana) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .100
Haltza (Alnus glutinosa) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .102
Xarma (Carpinus betulus) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .104
Makala (Populus nigra) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .106
Italiako makala (Populus nigra italica) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .108
Lertxuna (Populus tremula) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .110
Zurzuria (Populus alba) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .112
Zume negartia (Salix babylonica) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .114
Ahuntz-sahatsa (Salix capea) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .116
Zume zuria (Salix alba) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .118
Txinako sahats bihurritua (Salix matsudana) . . . . . . . . . . . . . . . . . .120
Sahats iluna (Salix atrocinera) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .122
Zume hauskorra (Salix fragilis) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .124
Ezki Hostozabala (Tilia platyphyllos) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .126
Ezki ilauntsua (Tilia tormentosa). . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .126
Ezki hostotxikia (Tilia cordata) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .128
Ezki zilarkara (Tilia tormentosa) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 128
Astigar zorrotza (Acer platanoides) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .130
Astigar arrunta (Acer campestre) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .132
Eihar opalus (Acer opalus) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .134
Negundo astigarraga (Acer negundo) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 136
Astigar gorria (Acer rubrum) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 136
Astigar zuria (Acer pseudoplatanus) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .138
Indigaztainondoa (Aesculus hippocastanum) . . . . . . . . . . . . . . . . . .140
Erramua (Laurus nobilis) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .142
Gurbitza (Arbutus unedo) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .144
Arkaitza (Acacia dealbata) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .146
Japoniako sasiakazia (Sophora japonica) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 148
Judasen arbola (Cercis siliquastrum) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 150
Laranjondoa (Citrus sinensis) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .152
Tamariza (Tamarix gallica) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .154
Sekuoia erraldoia (Sequoiadendron giganteum) . . . . . . . . . . . . . . . .156
Zingira-Nekosta (Taxodium distichum) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .158
Platano arrunta (Platanus acerifolia) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .160

250

Ginkgoa (Ginkgo bilboa) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .162


Indimitrea (Legerstroemia indica) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .164
Tutu/eskuila (Callistemon sp) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .164
Siriako arrosa (Hibiscus syriacus) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .166
Irasagarrondoa (Cydonia oblonga) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .166
Kamelia (Camelia japonica) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .168
Legeltxorra (Pistacea lentiscus) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .168
Ameriketako katalpa arrunta (Catalpa bignioides) . . . . . . . . . . . . . .172
Tulipa-arbola (Lirodentron tulipifera) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .174
Magnolia (Magnolia grandiflora) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .176
Soulange magnolia (Magnolia soulangeana) . . . . . . . . . . . . . . . . . . .178
Intxaur beltza Juglans nigra . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .179
Estorake arbola (Liquidambar styraciflua) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .180
Pertsiako parrotia (Parrotia parrotia) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .182
Heriotzorria (Nerium oleander) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .184
Ahuntzadarra (Pistacea terebrinthus) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .186
Eukalitu (Eucalyptus globosus) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .188
Ezpela (Buxus sempervirens) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .190
Udareondoa (Pyrus communis) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .192
Txinako udareondoa (Pyrus calleryana) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .194
Sagarmina (Malus sylvestris) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .196
Sagarrondo loreduna (Mallus everest) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .198
Almendrondoa (Prunus dulcis) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .200
Gereziondoa (Prunus avium) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .202
Gerezi-aranondoa (Prunus cerasifera) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .204
Japoniako gereziondoa (Prunus serratula) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .206
Prunus amanogawa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .206
Japoniako mizpirondoa (Eriobotrya japonica) . . . . . . . . . . . . . . . . .208
Elorri zuria (Crataegus monogyna) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .210
Elorri-beltza (Prunus spinosa) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .212
Kanarietako palmondoa (Phoenix canariensis) . . . . . . . . . . . . . . . . .214
Txusan palmondoa (Trachycarpus fortune) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .216
Gorostia (Ilex aquifolium) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .218
Gorosti (Ilex aquifolium aureomarginata) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .220
Aihena (Clematis fammula) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .220
Sasiakazia (Robinia pseudoacacia) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .222

251

Zuhandorra (Cornus sanguinea) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .224


Basaerramua (Euonymus europaeus) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .226
Karraskiloa (Rhamnus alaternus) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .228
Intsua beltza (Sambucus nigra) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .230
Algarroboa (Ceratonia siliqua) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .232
Hesilaharra (Rhamnus cathartica) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .234
Mahatsondoa (Vitis vinifera) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .236
Aliantoa (Alianthus altisima) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .238
Olibo zumea (Elaegnus angutifolia) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .240
Lupulua (Humulus lupulus) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .240
Almeza (Celtis australis) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .242
Gurbea (Sorbus domestica) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .244
Otsalizarra (Sorbus aucuparia) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .246
Bibliografa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .256

252

BIBLIOGRAFIA
AUTORES VARIOS, A world geography of forest resources, The
Ronald Press Company, New York, 1956.
CAPPELLETTI C., Trattado di botanica, vol. I: Morfologa, Fisiologia,
Fitogeografia; vol. II: Sistematica, Torino, 1967.
CLARAS N., Los rboles cultivados, Gili, Barcelona, 1958.
CORE E., Plant taxonomy, Prentice-Hall, Inc., Englewood Cliffs,
1955.
DALLIMORE W. Y BRUCE JACKSON A., A handbook of coniferae,
Arnold, London, 1954.
DARRAH W., Principles of paleobotany, The Ronald Press Company,
New York, 1960.
DEBAZAC E. F., Manuel des conifres, Louis-Jean, Gap, 1964.
FONT QUER P., Diccionario de botnica, Labor, Barcelona, 1935;
Historia Natural, t. III, Botnica, Galllach, Barcelona, 1936.
FOWELLS H. A., Silvics of forest trees of the United States, Forest
Service, Washington, 1965.
FRISCH K. VON., Der farbensinn und Formensinn der Biene,
Zoolog. Jahrb., vol. 35, 1914; ber den Geruchssinn der Biene,
Zoolog. Jahrb., vol., 37, 1919; Zur Streifrage nach dem Farbensinn
der Bienen, Biol. Zentralbl., vol. 39, 3; ber die Sprache der Bienen,
Zoolog. Jahrb., vol. 40, 1923.
GAUSSEN H., Les Gymnospermes actuelles et fossiles, fasc. VI,
gen. Pinus, Facult des Sciences, Tolosa, 1960.
GIORDANO G., I legnami nel mondo, Ceschina, Milano, 1964.
GKMEN H., Forest trees and shrubs in Turkey, Harita Genel
Mdrlg, 1962.
GOLFARI L., Exigences climatiques des conifres tropicaux et subtropicaux, Unasylva, 68, Roma, 1963.
HESS C. Exper. Unters. ber den angeblichen Farbensinn der

253

Bienen, Zoolog. Jahrb., vol. 34, 1913; Munch. med. Wochenschr., n


27, 1914; Arch. f. l. ges. Physiol., vol. 163, 1916.
HESS C., KHN A. Y POHL R., Dressurfahigkeit der Bienen auf
Spektrallinien, Die Naturwissenschaften, IX, 1921.
HILL B., OVERHOLTS L., POPP H. Y GROVE A. JR., Botany, Mac
Graw-Hill, New York, 1960.
KRSSMANN G., Die Nadelgehlze, parey, Berlin, 1955.
LAWRENCE G., An introduction to plant taxonomy, Macmillan, New
York, 1956.
MESCLANS F., Guia per a conxer els arbres, Cent. Excur. Cat.,
1958.
MONDINO G. P., Note sullecologia delle conifere messicane, N.
Giorn. Bot. Ital., 68, Firenze, 1961.
MORANDINI R., Note sui pini messicani, Publ., Stazione sper. Selv.,
Firenze, 1964.
PARD L., Les conifres, La Maison Rustique, Paris, 1955.
PEATTIE CULROSS D., A natural history of western trees, Houghton
Mifflin, Boston, 1953.
PIGNATTI S., Fitogeografia (en Cappelletti C., Trattato di botanica,
vol., I: Morfologia, Fisiologia, Fitogeografia), Torino, 1967.
SNCHEZ MONGE E., Fitogentica, Salvat, Barcelona, 1955.
SAPPA F. Y TOSCO U., Le piante e la loro vita, vols I y II, Novara,
1961 y 1963.
SAPPA F., Contributo allinterpretazione della vegetazione dei
Monegros, Allionia, Torino, 1954.
SCOTT C. W., Le pin de Monterey (Pinus radiata D. Don), FAO,
Roma, 1962.
STRASBURGER E., Tratado de botnica, trad. O. de Bols, Marn,
Barcelona, 1960.
Tonzig s., Elementi di botanica, Ambrosiana, Milano, 1956.
TORTORELLI L., Maderas y bosques argentinos, ACME, Buenos
Aires, 1956.
ZANONI G., Problemi e metodi della botanica sistematica, Pubbl. Ist.
Univ. di Magistero, Genova, 1965.

254

ernando Pedro Prez naturalista eta argazkilari bilbotarra da;


hamabost urtetik gora eman ditu Euskal Herriko fauna autoktonoa ikertzen.
Galzorian dauden Espezieen Defentsarako Elkartearen sortzailea eta
lehendakaria da; naturaren babeserako euskal elkarte hori 1990. urtean
sortu zen eta 1996. urtean herri onurakoa zela adierazi zen. Haren buru
dela, Fernandok, kazetariak, herpetologo eta naturalista taldea zuzentzen eta koordinatzen du landa-azterlanak egiten; horrez gainera elkarteak zoologia eta naturaren babesari buruzko euskal aldizkari bakarra
argitaratzen du. Naturaren ahotsa: bi hilez behin plazaratzen da 1992az
geroztik.
Fernando Prezek liburu batzuk argitaratuak ditu (Euskal Herriko
Marrazoak eta Arrainak, Euskadiko Anfibioak, Euskal Herriko
Ugaztunak, Euskal Herriko Sugeak, Euskadiko Muskerrak,
Sugandilak eta Apoarmatuak, Euskadiko Hondartzak, Urkiolako
Parke Naturala, Fauna eta Flora, Urdaibaiko Itsaspeko Fauna eta
Flora, Biotopo Babestuak eta Euskadiko Gaueko Harrapariak,
Egilea eguneroko lanera eta bizitzera bultzatzen duena Euskal Herriko
fauna ezagutarazi nahia da, euskaldunek maite izan dezaten eta iraunarazten lagun dezaten.

255

-Euskal Herriko Kostaldeko Marrazoak eta Arrainak.

-Euskadiko Anfibioak.

-Euskadiko Gaueko Harrapariak.

-Euskal Herriko Sugeak.

-Euskadiko Muskerrak, Sungadilak eta Apoarmatuak.

-Euskadiko Hondartzak.

-Euskal Herriko Ugaztunak

-Euskal Herriko Biotopo Babestuak.

-Urdaibako Itsaspeko Fauna eta Flora.

10

-Gorbeiako Parke Naturala, Fauna eta Flora

11

-Euskal-Herriko Eguneko Harrapariak

12

-Urkiolako Parke Naturala, Fauna eta Flora


256

A.D.E.V.E.
IRAUNGITZEKO ZORIAN DAUDEN ESPEZIEAK DEFENDATZEKO ELKARGOA

You might also like