You are on page 1of 10

EDUKALBOAN

ELKARTASUNAREN ALDEKO IRAKASLE SAREA. 2016. URTEA. 15. zk.

www.edukalboan.alboan.org

Kulturarteko hezkuntza,
Hezkuntza Eraldatzailea

Herrien arteko elkartasunaren alde lan


egiten duen Fundazioa da ALBOAN.
Jesulagundiak sortu eta bultzatzen du.

EDITORIALA

ALBOAN
BILBO......................................................
Aita Lojendio, 2 - 2.
48008 - Bilbo
Telefonoa: 944 151 135
Faxa: 944 161 938
alboan@alboan.org
IRUEA....................................................
Baraain etorbidea, 2
31011 Iruea
Telefonoa: 948 231 302
Faxa: 948 264 308
alboanna@alboan.org
DONOSTIA .............................................
Anda, 3
20004 - Donostia
Telefonoa: 943 275 173
Faxa: 943 320 267
alboan@alboan.org
GASTEIZ...................................................
Estenaga Apezpikua, 1
01002 - Gasteiz
Telefonoa: 945 202 676
Faxa: 945 202 676
alboan@alboan.org
www.facebook.com/alboan
@ALBOANongd

Zuzendaria
Mara del Mar Magalln
Publikazio koordinatzailea
Patricia Hernndez
Argazkiak
ALBOAN artxiboa
Diseinu eta maketazioa
Lorena Martinez Carbajal
Lege-gordailua: SS-290-2010

"Harreralur naiz"
Baieztapen hori da Hospitalidad kanpainaren barruan abiarazi dugun ekimenaren
ardatz nagusia, sentiberatzearen eta esku-hartzearen arloetan arreta berezia
jarrita. Gure gobernuek etengabe urratu dituzte errefuxiatuak babestu eta
defendatzeko hartutako nazioarteko konpromisoak eta, horren aurrean, Europako
biztanleriaren zati batek frustrazioa eta ezintasuna sentitzen ditu. Hospitalidad.
es sustatzen dugun erakunde jesuitek bide bat eskaini nahi dugu zeharkatzen
gaituzten gizatasun gabeziaren korronte horien aurreko gure desadostasuna
adierazteko, eta pentsatzen dugunarekin bat jarduteko, hau da, pertsona horiei
harrera eta sostengua ematen lagunduz.
Harrera gerta dadin, lehenik, bestearekin topaketa bat abiarazteko nahia eta
asmoa behar dira. Gure burua prestatu behar dugu lehen urrats horretarako,
besoak ireki eta datorrena hartzeko. Zalantzarik gabe, lehen une horretan,
bestea mehatxu edo arriskutzat ikustera garamatzaten beldur eta aurreiritziak
desegitean dago gakoa, eta nire antzeko pertsonatzat hartzean, haren ametsekin,
beharrizanekin eta bizitza hobe bat bilatzeko eskubidearekin.
Lehen gerturatze horren ondoren, tresna eta trebetasun jakin batzuk behar
dira harrera-prozesuan aurrera egiteko, lehen bultzada hori beste errealitate
ezezagun batzuetarako bidea irekiko digun elkar-aitortze bat bilaka dadin, eta
askotarikotasuna ongi baliatuz, imajinario berri eta partekatuak sorraraz ditzan.
Bestea aurkitzearen esperientzia horren bidez, familia-gune bat sortuko da,
abegikorra, beroa eta gertukoa.
Prozesu honetan esku-hartzeko, ALBOANek nahi dituztenen eskura jarri ditu ildo
honetan garatutako proposamen pedagogikoak.
EDUKALBOAN honetan, kulturartekotasunean hezteko gure ibilbideaz jardungo
gara bereziki. Ezberdintasunak bestearen duintasuna aitortzeko lanean hazten
laguntzen gaitu, dudarik gabe, eta, aldearen bidez, bestela garatu ezingo
genituzkeen aukera ezezagunak irekitzera eramaten gaitu. Pertsonen aukerak eta
aukera kolektiboak.
Askotarikotasuna egunero mintzo zaigun errealitate bizia da, mundu
globalizatu honetan ahotsa eskatzen duena. Beste alde batera begira dezakegu,
homogeneotasunean asimilatzen edo burbuila baten barruan sartzen saia
gaitezke, baina hortxe egoten jarraituko du, ate-joka. ALBOAN prest dago
askotarikotasunaren eraldatzeko boterea aitortzeko eta askotarikotasunak gizarte
anitz bat, askotariko kolorez eta ehunduraz osatua, eraikitzen parte har dezan
uzteko.

Birziklatutako paperean inprimatutako


aldizkaria, %100 klororik gabea.
EDUKALBOAN // 2

BERRIAK
Herritartasun Globalerako Hezkuntza Eraldatzailearen
aldeko Mugimendua
ALBOAN, Entreculturas, InteRed eta OXFAM-Intermon erakundeek bultzatzen dute
Mugimendu hau, heziketa-jardun eraldatzaileak garatze aldera, elkartrukea eta batera
ikastea sustatzen dituena. Mugimendu horren hartzaileak ikastetxeak eta irakasleak
dira, batik bat.
Herritartasun Globalerako Hezkuntza Eraldatzaileaz (HGHE) ari garenean, jendarte
global eta kritiko bat sustatzen duen etengabeko prozesu sozial eta hezitzaile gisara
ulertzen dugu. Jendarte hori arduratsua eta eraldaketarekin konprometitua izango da,
norbanakoaren mailan zein mala kolektiboan, gertuko inguruneari zein mundu osoari
dagokionez, eta askotarikotasunarekin eta ingurumenarekin bidezkoagoa, zuzenagoa
eta adeitsuagoa den mundu bat eraiki nahi du.
Mugimenduari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, jo webgune honetara: http://www.educaciontransformadoraglobal.org/eu/

Kulturarteko hezkuntzari buruzko online ikastaroa


ALBOANek eta Deustuko Unibertsitateak beste behin antolatu dute aurten Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako
hezkuntza-komunitateari zuzendutako online ikastaro bat. Kulturarteko hezkuntzari buruzko online ikastaro honen II. edizioa
izango da aurtengoa eta urritik otsailera arte luzatuko da (data zehatzak baieztatzeke daude).
Ikastaroak 50 eta 60 ordu bitarteko iraupena izango du; horietatik bi saio presentzialak izango dira.
Hona hemen ikastaroan landuko diren eduki-blokeak:
1. blokea: Kontzeptu orokorrak.
2. blokea: Kulturarteko hezkuntza.
3. blokea: Kulturarteko hezkuntzarako metodologiak.
4. blokea: Kulturarteko hezkuntzako esperientziak eta praktika onak
Parte-hartzaileen kopurua mugatua da, beraz, izena eman nahi baduzu
sartu Edukalboanen webguneko hezitzaileen ALBOAN sarean
(www.edukalboan.alboan.org/eu/), edo idatzi helbide elektroniko
honetara: a.gonzalez@alboan.org.

#HarreraLurNaiz, #YoSoyTierraDeAcogida: duintasunaren


eta eskubideen Europa baten alde
Hospitalidad kanpainaren barruan, #YoSoyTierraDeAcogida
aurkezten dizuegu. Hauek dira Jesusen Lagundiko Gizarte
Sektoreak (ALBOAN azken horren parte dela) bultzatutako
ekimen horren helburuak:
- Sostengua biltzea gure ordezkariei harrera-politikak
eta giza eskubideekiko begirunea eskatzeko.
- Nazioarteko lankidetzako proiektu jakin batzuei,
exodoaren jatorrian eta bidean harrera-lurren
sinboloak direnei, laguntza ematea.

Sartu webgune honetan http://bit.ly/harrera manifestua


sinatzeko.

- Harrera-gune, -herri eta -herrialdeak sortzeko nahia


adieraztea. Gure baitan hasten diren harrerarako
lurraldeak sortzea.
- Elkartasunerako hezkuntza sendotzea, arrazakeriari eta
xenofobiari aurrea hartzeko.

Gainera, gogorarazi nahi dizugu Hospitalidad kanpainaren


barruan eta beste erakunde batzuekin batera, gida didaktiko
bat prestatu dugula hezkuntza formaleko hainbat ziklotan
zein hezkuntza ez-formaleko esparruetan lantzeko.
Webgune honetan eskuratu ahalko duzu:
http://www.educacion.alboan.org/eu/materials/332

ALBOANeko albiste hauei nahiz beste batzuei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero,
sartu gure web-orrian (www.edukalboan.alboan.org ), eta eman izena gure albiste-aldizkarian.
EDUKALBOAN // 3

Kulturarteko hezkuntza,
Hezkuntza Eraldatzailea
Jarraian azalduko dizuegun istorioa duela hainbat urte hasi zen, Espainiara iristen ziren etorkinen kopurua
ugariagoa zenean eta gizarteak migrazioa arazotzat jotzen zuenean. Zer eskain zezakeen ALBOANek garai
hartan? Bada, uste genuen gure ibilbidearekin eta eskarmentuarekin tresna on bat eman geniezaiekeela beren
buruak prestatzeko, gogoeta egiteko eta ikasleak hiritartasun globalaren pentsamoldearen arabera hezteko.
Hala eta guztiz ere, garrantzitsua zen, gure ustez, bidaia hura beste erakunde batzuekin batera egin ahal
izatea. Gurean badugu erakunde aliatu bat, Ignacio Ellacura Fundazioa, arlo hartan lan egiten zuena eta iritzi
argi bat edukitzeko beharrezkotzat jotzen genituen gogoetekin eztabaida aberastu zezakeena. Lankidetza hari
esker proposamen pedagogiko bat prestatu genuen haur- eta lehen-hezkuntzako faseetan kulturartekotasuna
lantzeko eta gai hari buruzko esparru teoriko bat sortzeko. Esparru teoriko hartan eroso sentitzen ginen eta,
horrela, Iparraldean zein Hegoaldean egin genezakeen jarduerak garatu genituen.
Lehenbizi, kulturartekotasuna eta immigrazioa
maila berean jartzeko joera oker hori gainditu
behar zen, eta, horrekin lotuta, hezkuntzabaliabideak ikasgela kultura-anitzetan edo urrutiko
edo gureaz bestelako kulturez hitz egiteko
soilik erabili behar delako iritzia. Askotariko
gizarte batean bizi gara dagoeneko, eta egunero
askotarikoagoa bilakatuko da. Zenbait kontzeptu
nahitaezkoak bilakatu dira ikasleen heziketan,
hala nola herritartasun unibertsala, berdintasuna,
aniztasunaren kudeaketa positiboa, partaidetza
soziala eta gaitasun kultural zein sozialak.

EDUKALBOAN // 4

Kulturarteko hezkuntza, Hezkuntza Eraldatzailea

Funtsezko hatsarre hauek gidatzen gaituzte:



Aitorpenetik elkarrekikotasunera:
Kulturarteko hezkuntza beste izateko modu
batzuek ematen dizkiguten balio eta ohiturak
aitortu eta balioestetik hasten da, eta elkarrekintza-,
elkartruke- eta elkarrekikotasun-prozesuak
diseinatzen ditu.
Ez da desberdintasunak daudela egiaztatzera
mugatzen; aitzitik, errealitate desberdin batetik
abiatzen da elementu partekatuak eraikitzeko.

Kultura-aniztasunaren garrantzi soziala:
Gure gizarteetako kultura-aniztasunak ez dio
soilik ikasle etorkin ugari jasotzen dituzten
ikastetxeei eragiten. Gure gizartea definitzen
eta osatzen duen ezaugarria da, eta are gehiago
izango da etorkizunean. Hala, bada, gure gizarteen
osaketa baldintzatuko duen aniztasuna txertatu
behar dugu arlo guztietan: balioak, iritzi etikoak,
erlijio-sinesmenak, bizitza-estiloak, etab.

Arazoa ez da bestearena: Ez da nahikoa
eta arazoak sortzen ditu kulturartekotasunaren
hezteko ahalmena aurrez arrarotzat jotako taldeen
arazoak konpontzeko soilik erabiltzea eta
programa berezietan banatzea.

Dimentsio pertsonala eta instituzionala
integratzea: Hezkuntza eraldatzailea sustatu
nahi badugu, norbera inplikatu behar da eraldaketan.
Kulturarteko ikuspuntutik lan egin nahi duen
hezkuntza-proiektu batek curriculumeko eduki guztiei
jarri beharko die arreta, eta eskolako antolakuntzaren
kulturan ezkutatzen diren atxikimendu historikoak
azaleratu beharko ditu.

Urrats guztiak, proiektu guztiak, etapa guztiak
dira ezinbestekoak: Eremu eta ikuspegi txikietara

mugatzeko joera dugu (haur-hezkuntza, lehen-hezkuntza,


bigarren hezkuntza, etab.)
Gure ustez, ordea, proiektu eta aldi guztiak aitortzea
eta lankidetzan aritzea nahitaezko baldintza da gure
lanari zentzu sakona emateko eta gure sormena
hain zeregin konplexu eta handinahiko batean, hots,
ikasleek kulturartekotasunaren ikuspegia
barneratzean, jartzeko.
Gure herriak nekez gurutzatzen ditugun muga ikusezinez
inguratuta daudela aintzat hartuta, ikasgela gune publiko
egokia da elkarrekikotasunetik sortutako bizikidetzaren
balioak eta irizpideak egituratzeko, bizitzeko, konpontzeko eta
baieztatzeko. Hori dela eta, lehenengo fasea bukatu zenean
beste bat hasi genuen, kulturartekotasunaren lana DBHra
eta Batxilergora luzatzekoa, alegia. Berriki argitaratu ditugu
lan horiek.
Azkenik, eta ALBOAN elkartearen hogeigarren urteurrena dela
baliatuz, lanak kulturarteko ikuspegitik eskaintzen dizkigun
aukerak balioetsi nahi ditugu, eta horretarako, nazioarteko
mintegi bat antolatu dugu Europako eta Latinoamerikako
ezaguerak eta bizipenak partekatu ahal izateko; lankidetza
ulertzeko modu berri batean oinarrituta, non bideak eta
ezaguerak joan-etorrikoak baitira, elkarrekintzatik sortuak.
Azkenik, eta ALBOAN elkartearen hogeigarren urteurrena dela
baliatuz, lanak kulturarteko ikuspegitik eskaintzen dizkigun
aukerak balioetsi nahi ditugu, eta horretarako, nazioarteko
mintegi bat antolatu dugu Europako eta Latinoamerikako
ezaguerak eta bizipenak partekatu ahal izateko; lankidetza
ulertzeko modu berri batean oinarrituta, non bideak eta
ezaguerak joan-etorrikoak baitira, elkarrekintzatik sortuak.

EDUKALBOAN // 5

Kulturartekotasunari

buruzko proposamen pedagogikoak

6-12 urte:
Mandala

Iturria: Munduko Hiritarrok. Kulturartekotasuna: Adierazpenlaborategia. http://www.educacion.alboan.org/eu/activities/3242


Beharrezko materiala: mandala, margoak, tenperak, errotuladoreak,
harea (gatza, azukrea), koloreetako klarionak, kola.
Iraupena: 50 minutuko 2 saio.
Garapena: Mandala kolektibo bat sortuko dugu. Erdian mundua
egongo da, eta bigarren zirkulu batean ikasgelako kide guztien eskuak
marraztuko ditugu, elkarri lotuta. Partaide bakoitzak nahi duen bezala
margotu ahalko du eskua. Mandala margotzeko hainbat motatako
elementuak erabiliko ditugu; sortzaileak izatera animatuko ditugu ikasleak.
Bitartean, musika lasaigarria jarriko dugu, sormen-prozesuan kontzentratzen laguntzeko.
Mandala bukatzean, ikasgelako horman jarriko da, batasunaren eta talde-lanaren
ikur gisara.
Margotu nahi duzuen mandala aukeratu ahalko duzue, edo taldean sortu; bestela,
Milurtekoko Garapen Helburuetako mandaletako bat ere deskargatu dezakezue:
http://www.educacion.alboan.org/eu/materials/150

12-16 urte:
Zergatik ote daude aurreiritziak?
Iturria: Munduko Hiritarrok. Kulturartekotasuna: Zera diote. DBH 3.
http://www.educacion.alboan.org/eu/materials/341 (16. orrialdea).
Saioen garapena: 2 eta 4 saio bitartean, 50 minutukoak.
Saioen garapena:
1. Jarduera honen asmoa da aztertzea nola lantzen dituzten
komunikabide desberdinetan kultura-aniztasunarekin lotutako
berriak. Horretarako, immigrazioarekin, errefuxiatuekin eta beste
etnia batzuekin lotutako berriak biltzea eskatuko diegu ikasleei.
Taldeka banatuta, talde bakoitzak berrietako bat aztertuko du
(ahal dela, bakoitza komunikabide desberdin batekoa izango da)
eta ondorioak aterako ditu. Bateratze-lana:
Analisia egiteko galderen gida:

Zer gertatu da? Nor da gertaerako protagonista? Nola gertatu da? Non gertatu da?
Zergatik gertatu da? Zer lexiko erabiltzen da berrian? Zer irudi agertzen dira? Titulua bat al
dator edukiarekin? Agertzen al dira berriaren iturriak? Zer sentimendu sorrarazten dizu berriak?
l

EDUKALBOAN // 6

PROPOSAMEN PEDAGOGIKOAK
2. Alderatu berria beste modu batean emateak dakartzan ondorioak.
Ekarri dituzten berrietako argazkiak azter ditzakegu, edo beste hauek erabili:
Errefuxiatuen 13 argazki zoriontsu.

Ondoren, galdera honi erantzuteko eskatuko diegu: zer sentimendu sorrarazten


dizute argazki horiek?
3. Aztertu komunikabideek berriez egiten duten tratamenduak zer eragin duen iritzi
publikoan. Kultura-aniztasunak eragindako gatazka-egoera desberdinetatik abiatuta,
gogoeta egingo dugu, eskema honi jarraituz:

Immigrazionalismoa

Errealitate desitxuratua

http://www.educacion.
alboan.org/eu
web-orrian edo gure
egoitzaren batekin
harremanetan jarrita.
(2. or. IKUSI)

http://huffingtonpost.es/2015/09/17/fotos-felices-refugiados_n_8153752.html

Errealitatea

Heziketa-material gehiago
aurkitu dezakezu

Beldurra

Gorrotoa

Indarkeria

4. Galdetu talde bakoitzari aniztasuna kudeatzeko eredu desberdinei buruz. Bideo hau erabili dezakegu: Kultura-integraziorako
ereduak: https://youtu.be/9ylgwr3MMM0
Bukatzeko, gaiari buruzko eztabaida bat egingo dugu, galdera hauetan oinarrituta:
Zer modutan landu daiteke munduko kultura-aniztasuna?
Zer ezaugarri nagusi du modu horietako bakoitzak?
Eta zer ondorio? Zein uste duzu gertatzen dela gure inguruan?
Eta zein izan daiteke egokiena?

16-18 urte:
Foru-antzerkia
Iturria: Munduko Hiritarrok. Kulturartekotasuna: Aniztasun kulturala bizitzea. Batxilergoko 2.
maila. http://www.educacion.alboan.org/eu/materials/346 (34. orrialdea).
Beharrezko materiala: Antzezlekuak sortzeko materiala: kartoiak, paper-biribilkia, errotuladoreak, eskuekin margotzeko pintura, etab. Mozorroak egiteko materiala eta bideo-kamera.
Iraupena: 50 minutuko 3 saio.
Garapena: Proiektua bukatzeko jarduera gisara proposa daiteke, ikasleek
kulturartekotasunari buruz ikasi duten guztia biltzeko. Urrats hauek
proposatzen ditugu:
1. Hautatu hiru protagonistak (horretarako, material bereko
5. jarduera, Betaurreko kulturalak, balia dezakegu). Ikastaldea
hiru taldetan banatu eta bakoitzak kultura-gatazkako egoera bat
sortuko du, gutxienez pertsona bati eragiten diona.
2. Pertsona gehiago ere sar ditzakegu egoera horretan, taldeko
kide-kopurura iritsi arte, gehienez ere.
3. Gatazka hori gainerako kideen aurrean nola antzeztuko duten
pentsatu beharko dute. Ondoren, beharrezko antzezlekuak,
mozorroak eta antzezteko modua prestatu beharko dituzte.
4. Azkenik, talde bakoitzaren antzezlanak aurkeztuko ditugu.
Antzezlan bakoitza bukatu ondoren, eztabaidarako txanda
irekiko dugu ikasgelan: Zer gertatu da? Zer uste dugu egoera
horri buruz?
5. Une horretan, ikusle izan diren ikasleak antzezlanean sar
daitezke, antzeztutako egoeran eginkizun aktiboa izan dezaten.
Foru-antzerkiko hizkuntzan espekta-aktore deritzo figura horri.
Esku hartu nahi duen ikasleak aktoreetako bat ordezka dezake,
edo pertsonaia berri bat sortu, egoera garatzen jarraitzeko edo
beste modu batean konpontzeko.

6. Esku hartu nahi duen ikasle guztiekin errepikatuko dugu


dinamika hori.
7. Azkenik, eszena aztertzeko beta eskainiko dugu berriro eta,
nahi izanez gero, taldeko beste pertsona batekin errepika daiteke.
8. Eszenak gehiegi luza ez daitezen eta ikasleekin batera egin
beharreko gogoetarako denbora eduki ahal izateko,
denbora-muga bat edo konponbide desberdinen gehienezko
kopuru bat ezar dezakegu antzezlan bakoitzarentzat.
Horrez gainera, antzezlanak grabatzea proposatzen dugu, guztiak
muntatu eta egindako lana ikastetxeko gainerako kideei erakusteko
edo familiekin edo Internet bidez partekatzeko.

EDUKALBOAN // 7

Material guztiak
ALBOAN-en
Baliabide Zentroan
aurkitu daitezke:
centroderecursos.alboan.org/eu
edo gure egoitzaren batekin
harremanetan jarrita. (2. or. IKUSI)

ELKARRIZKETA

Kulturartekotasunari buruzko
baliabideak
Ikasle etorkinentzasko
hezkuntza-arretarako
programa, eskolaeredu inklusibo eta
kulturartekoaren
barruan: 2012-2015
Gasteiz: Eusko
jaurlaritza, 2012

Ikasleak aldaketaren eta gizarteeraldaketaren gako bilaka daitezen


lortu nahi dugu
Eva Rodrguez Salcedo Durangoko San Jos Jesuitak ikastetxeko zuzendaria da.
Harekin izandako elkarrizketan azaldu digu nolakoa izan den Edukalboanen zenbaki
honetan aurkeztu dizkizugun Bigarren Hezkuntzarako Kulturarteko Hezkuntzako
materialak sortzeko esperientzia.

Immigrazioa
komedia gisa
Ricardo Arana
Mariscal
Bilbao: Bakeaz,
2011

Zergatik animatu zineten kulturartekotasun-proiektu honetan parte hartzera?


Ikastetxe honetan, gure ikasleak gizartea aldatu eta eraldatzeko giltzarri bilakatzeko
tresnak bilatzera bideratu nahi genuen gure heziketa-lana. Gure hausnarketa egiten
ari ginela, ALBOAN elkarteak lankidetza eskatu zigun DBH eta Batxilergorako
kulturartekotasunari buruzko materialak prestatzeko. Eta horrela hasi ginen ALBOAN
elkartearekin, Ellacura Fundazioarekin eta Donostiako Jesuitetako beste hezitzailetalde batekin batera lan egiten.
Hasiera-hasieratik gehien motibatu gintuena azken urteotan ikastetxean egin izan
ditugun jardueretan kulturartekotasuna nola jorratu dugun aztertzea zen, eta diagnosi
bat egitea. Urteak daramatzagu kulturartekotasuna lantzeko jarduerak egiten, baina
erabiltzen genuen ikuspuntua zuzena ote zen argi eduki gabe; ez genekien jarduera
haien benetako helburuei ez lortzen genituen emaitzei zegokien balioa ematen. ALBOAN
elkarteak eman zigun kulturartekotasuna ongi ulertzeko behar genuen beharrezko
prestakuntza. Oso hasiera argiztagarria izan zen.
Gure hurrengo ardura material berriek oinarritzat hartu behar zuten metodologia
erabakitzea izan zen. Azkenik, proiektuka lan egitearen alde egin genuen. Erabaki hark
gure ikuspuntua are argitasun gehiagorekin ikusten lagundu zigun.
Zer lan-metodologia baliatu duzue?

Elkarbizitza ikasgai: kulturen arteko


hezkuntzarako proposamena
Bilbao: Edex, 2011
http://www.elkarbizitzaikasgai.net/eu/prehome.asp

Horton
Bilbao: Fox
EITB, 2009

Taldeko lan presentzialaz gainera, lan birtuala ere egin dugu ALBOAN elkartearen eta
Ellacura Fundazioaren laguntzarekin. Zalantzarik gabe, lan pertsonala izugarria izan da;
gainera, materialak prestatzeko prozesuan elkarrizketa, koordinazio eta adostasun asko
behar izan dira inplikatutako pertsona guztien artean, funtsezkoa baitzen proiektu guztiek
bertikaltasun tematikoa aintzat hartzea.
Zere san dezakezu azken emaitzari buruz?
Zaila da niretzat guztiz objektiboa izatea, inplikazio handia jarri baitugu material hauetan,
baita denbora eta maitasun asko ere. Hezitzaileek hezitzaileentzat egindako materialak
dira, hezkuntza- eta gizarte-arloetan ikuspuntu oso eta landuak dituztenak. Horregatik,
uste dut lortu dugula beste proiektu hauek zuzenean abiarazteko beharrezko guztia
eskura jartzen duen materiala sortzea: materialak oinarritzat duen kulturartekotasunari
buruzko esparru teorikoa, proiektuka lan egiten jakiteko eta egungo metodologia berriei
buruzko jarraibide oso argiak, beharrezko informazio-iturri eta fitxa guztiak, lankidetzametodologiaren araberako ebaluazio-irizpide eta -ereduak Ez dakit zer ibilbide egingo
duten material horiek, baina ziur nago haiek prestatzen buru-belarri aritu garen guztiontzat
oso ikaskuntza aberasgarria izan dela. Luxu bat izan da prozesu hori ALBOANekin batera
egin ahal izatea.

EDUKALBOAN // 8

Sartu gure SAREAN!

www.edukalboan.alboan.org/eu/
RED DE EDUCADORES Y EDUCADORAS DE ALBOAN POR LA SOLIDARIDAD

EDUKALBOAN
ALBOANEN ELKARTASUNAREN ALDEKO IRAKASLE SAREA

Zer da EDUKALBOAN?
Gizarte bidezkoago, integratzaileago eta berdinago bat eraikitzearekin konprometituta
dauden eta gure munduko desberdintasunen aurka borrokatzen diren hezitzaileen sare bat da.
Gure ustez, ikastetxeak eta hezkuntza ez-formaleko taldeak esparru ezin hobeak dira
aldaketa pertsonal zein sozialeko prozesu horiek sustatzeko, eta ziur gaude pertsona,
eskola edo mugimendu askoren artean sorrarazten ditugun aldaketak hezkuntza
eraldatzailearen aldekoak izango direla

Nork osatzen du SARE hau?


Gure helburuekin eta ametsekin bat datozen hezitzaile
guztiek. Dagoeneko lanean dabiltzanek, mobilizatzen
direnek eta, haien taldeetan, norbanako guztiek
mundu hau eraldatzeko lanean ekarpen handia egin
dezaketelako ilusioa eta sinismena sorrarazteko modu
berriak bilatzen dituztenek.
Era berean, haien ikasgela edo taldeetan arlo
horiek lantzen hasteko modua aurkitzen ez duten
hezitzaileak gonbidatu nahi ditugu.
Zuen buruak prestatzen jarraitu nahi baduzue, beste
batzuekin batera, gehiago ikasteko, ekarpenak eta
proposamenak egiteko edo lan-taldeetan
parte hartzeko, etorri Sarera.

EDUKALBOAN // 9

Zer eskaintzen dizu SARE honek?


SAREArekin lotutako informazio, helburu, proposamen, berri
eta abarren berri izateko webgune bat.
argitalpen hauek, aldian-aldian eta hainbat formatutan:
EDUKALBOAN aldizkaria, postaz (lau hilean behin).
E-aldizkaria, posta elektronikoz (hiru hilean behin)
TOPAKETA bat, urtean behin, abiarazten ari diren
lan-esperientziak aurkeztu eta trukatu ahal izateko, baita
teknologiaren arloan ere.
Hezitzaileen beharrizanei erantzungo dien
prestakuntza-proposamena.
ALBOAN elkartearen hezkuntza-baliabideak Sareko kide
guztien esku egongo dira.
Beste ikastetxe eta talde batzuetan abiarazitako praktika onen
berri izatea. HEZKUNTZA-ESPERIENTZIAK
Lan-taldeetan parte hartzeko aukera, hezkuntza-materialak
sortzeko edo balioztatzeko, hainbat arlori buruzko gogoeta
egiteko, etab.
Hezkuntza formalean zein ez-formalean txertatzeko
metodologia berriak eta berritzaileak sortzeko lanproposamenak.

Nola parte har dezaket?


Izena ematen baduzu, Sarearen jarduerari eta parte hartzeko eskaintzei buruzko
informazioa jasotzeko konpromisoa besterik ez duzu hartzen.

Eman izena online webgune honetan:

edukalboan.alboan.org/eu

Zatoz!!

EDUKALBOAN // 10

You might also like