You are on page 1of 4

Euskal Ekonomia Demokraziaren Bidetik

TRESNA POLITIKOAK (I)


Working Paper 2016ko urriak 4
Euskal Ekonomia
Demokraziaren Bidetik
TRESNA POLITIKOAK (I)

1. Eragile ekonomikoak, gizartea eta politikaren arteko


harremanak azaltzea, nahiz eta lotura oligarkiko zein
erdi-oligarkikoak ere aztertu, ez dela gauza zaila
pentsatuko dute eragile politikoek. Horrelako egoerei
aurre egiteko edo bideratzeko egokiak diren politikak
landu eta gauzatzea bai dela zaila benetan.

2. Labur esanda, arazo multzo hauen aurreko eragile


politiko eta botere publikoen oinarrizko kokapena
ekonomiaren oligarkizazioaren arriskuak mugatzea
izan beharko litzateke. Eta -ahal den neurrian-
gizartean eta politikan botere ekonomikoek duten
eragin handiegia zuzendu ere.

3. Erabilgarriak diren tresnak zeharo ezberdinak dira,


jakina, Estatu baten ohikoak diren arau eta egikaritza-
aginpideak dituen lurralde baten kasuan eta -Euskadiko
AE edo Nafarroan gertatzen den moduan- aginpide
mugatuak dituzten erregio esparruen kasuan.

4. Lehenengo kasuan, "anti-trust" delako politikak erabil


ditzake Estatuak, enpresa handi batzuen aginte
ekonomikoa murrizteko edo zeharo mugatzeko asmoz1.
Eta banku handien edo komunikabideen indar faktikoa
arau eta muga daiteke ere2. Hauxe dena ez da batere
erreza, jakina. Mendebaldeko sistema politikoen
kontrol oligarkikoa, ziur asko, Europa eta Estatu
Batuen sistema demokratikoek duten mehatxurik
larriena da momentu honetan3.

5. Hala eta guztiz, Estatu baten berezkoak diren


aginpideak izan gabe, izan badituzte botere
erregionalek politika egoki batzuk garatzeko aukerak,
1
Enpresen neurria eta merkatuen eraginkortasunaren arteko harremanak alde
batetik eta merkatuen egiturak eta aniztasuna ziurtatzeko politikak aztertzeko
bestaldetik, oso azterketa interesgarriak ikus daitezke "The Bigness Complex.
Industry, Labor and Government in the American Economy", W. Adams eta J.W.
Brock. Stanford University Press, 2004
2
"Democracy and the Mass Media: A Collection of Essays", edited by Judith
Lichtenberg. Cambridge Studies in Philosophy and Public Policy. 1990
3
Ik. "The Rise of the New American Oligarchy: When it Began, how it
Happened, Where We are Now and How to restore American Democracy", Scott
H. Jenkins. Create Space. 2015
2
Euskal Ekonomia
Demokraziaren Bidetik
TRESNA POLITIKOAK (I)

botere ekonomikoa, gizartea eta botere publikoaren


arteko harreman zuzenak babesteko asmoz4.

6. Politika hauek harremanetan dagoz, hasteko,


enpresaren neurriaren estrategiekin. Tamalez,
komunikabideen eguneroko mezuen arabera, "enpresa
handien" aldeko estrategien jarraitzaile sutsuak izateko
ohiko joera dute eragile politikoek. Hala ere, estrategia
hauek, "garapen exogenoan" oinarritutako garapen
ereduetan ulergarriak izan daitezkeenak, ez dute zentzu
handirik "garapen endogenoan" oinarritutako industri
lurralde garatuetan.

7. Lurralde hauetan -Euskadiko Autonomia Erkidegoan


eta Nafarroan bezala- enpresa txiki eta ertain
berritzaileek osatutako egiturak sendotzea da helburua.
Eta, aldi berean, enpresa gutxi batzuen eskuetan egon
daitekeen baliabideen kontzentrazioa mugatzea.

8. Hori dela eta, arreta handiz jarraitu behar dituzte


enpresen neurriekin loturiko mugimenduak lurralde
hauetako aginte publikoek. Bai sozietate operazioekin
loturiko mugimenduak zein atzerriko enpresa handiek
lurraldean bertan ezartzeko erabakiak ere.

9. Euskal Herriaren esperientziak adierazten duen


moduan, aipatu dugun zentzuan arriskutsuak diren
egoerak sortzea ez da batere zaila. Nahikoa da enpresa
handi gutxi batzuk sendotu eta haien artean
koordinatzea eta, horretarako behar den gogoa izan
ezkero, iritzi publikoan eragiteko gakoak diren tresnak
pixkanaka eskuratzen joatea5. Eta horrela, epe luzera
zein laburrera, kultura eta gizarte baloreak egituratzeko
eta jarduera eta politika publikoetan behar baino
gehiago eragiteko loturak indartuko lirateke.

4
Ik. "TRANSFORMATION OF REGIONAL POLICY IN TERMS OF
INNOVATION-BASED ECONOMY", O. A. Iermakova. Institute of Market
Problems and Economic & Ecological Research of the
National Academy of Sciences of Ukraine. 2014.
5
"American mass media and the myth of libertarianism: Toward an “elite power
group”" " Critical Studies in Mass Communication. Volume 8, Issue 2, 1991
3
Euskal Ekonomia
Demokraziaren Bidetik
TRESNA POLITIKOAK (I)

10. Bereziki larriak izan daitezke arrisku horiek esparru


geografiko mugatuko lurraldeetan. Bai estatu txikietan,
bai eta aginpide asko zein gutxiko eskualdeetan ere6.

11. Horrek ez du esan nahi, jakina, lurralde horietako


aginte publikoek atzerritik datozen enpresa handien
ezarpenak erabat baztertu egin behar dituztenik.
Kontua da politika hauek ez lehenestea eta, alderantziz,
horrelako ezarpen mota baztertu gabe, enpresa txiki eta
ertainen egitura bultzatzeko politikak indartzea7.

12. Enpresa txiki eta ertainen interesen artikulazio eta


ordezkapena erraztu behar dute estrategia publikoek8.
Eta, ahal den neurrian, ziurtatu behar dute enpresa
handiek ez dutela boterea xurgatzen edo
monopolizatzen enpresen ordezkaritzako egituretan,
foroetan, azterketa ekonomikorako guneetan, etab9.

As a Working Paper, it does not reflect any institutional position or opinion neither of EKAI Center, nor of
its sponsors or supporting entities.
EKAI Center seeks to do business with companies or governments covered in its reports. Readers should be
aware that we may have a conflict of interest that could affect the objectivity of this report. Investors
should consider this report as only a single factor in making their investment decision.

GARAIA INNOVATION CENTER, GOIRU 1A MONDRAGON


TEL: 943250104 LEKEITIO 675701785 DURANGO 688819520
E-MAIL: info@ekaicenter.eu
www.ekaicenter.eu scribd.com/EKAICenter

6
Ik. " "Back to the USSR?": New Trends in Russian Regional Policy", Cameron
Ross. Manchester University Press. 2002
7
Ik. "Analysis of regional endogenous growth". Roberto Basile eta Stefano Usai.
CRENOS. 2012
8
"A policy framework for SME development: approach of the UK Government",
David Irwin. Government of China. 2011
9
" Business Associations and the Challenges of Regionalism. Evidence from
Italy, Spain and the United Kingdom", Ivan Medina eta Joaquim M. Molins,
ECPR. Bordeaux. 2013.
4

You might also like