You are on page 1of 4

working paper

1. Working papper honetan eztabaida kontzeptualetatik


haratago joan nahi dugu eta gobernantza modelo baten
diseinu operatibo baten oinarriak ezartzen hasi.
2. Gogoratu, gure kasuan, eskualde mailako erakunde eta
agenteak direla erreferentzia. Horrela bada, beharrezkoa
zaigu erakunde publikoek mailan horretan eduki
ditzaketen elkarlan moduak aztertzea.
3. Ikuspuntu operatibo horretatik, eta kontuan edukita
gobernantza eskualdeak dituen erronkei aurre egiteko
sistema dela, bi ikuspegi nagusi ezberdintzen dira:
1. Lehena, eskualdeak etorkizunean izango dituen
erronkak aldez aurretik identifikatzea da. Alor
honetan prospektiba eta etorkizuneko
eszenatokiak aurretiaz identifikatzea da gakoa.
2. Bigarrena, momentuan-momentuko egoerei aurre
egiteko beharra dauka oinarrian. Zenbait egoerek
eskualdeko agente askoren bat-bateko erantzuna
eskatzen dute. Kasu horietan kolaborazio
dinamikak ezinbestekoak dira.
4. Finean, bai epe motzean, bai epe ertain eta luzean,
erakundeek garapen ekonomikoaren eta eragileen parte
hartzearen gidaritza edukitzea da gakoa. Gidaritza horrek
lortu behar du tokiko erakundeak, agentzia publikoak,
semipublikoak eta pribatuak modu independiente,
horizontal eta egonkorrean antolatzea.
5. Hartu-eman eta elkarrekintzarako eremu hau antolaketa
modu zehatzetan gauzatzen da:
1. Adostasuna eta koordinazioa hitzartzen diren maila
ezberdinetako artikulazioetan. Artikulazio honek
beti helburuei begirakoa izan behar du.
2. Sektore pribatuarekin eta gizarte zibilarekin
eraginkorra izango den artikulazioa lortzea. Batez
ere, inplikatzearekin zer lortuko duten ondo
bisualizatzea.
3. Eskualdearentzat estrategikoak diren gaietan eta
aurreikusten diren etorkizuneko erronkei aurre
egiteko eragileak ahal bezain azkarren
mobilizatzea.
Eskualdeko erakunde publikoei dagokie antolaketa honen
lidergoa hartzea eta beronek efikaziaz funtzionatzen duela
bermatzea.
6. Erabakien deszentralizazioak, eskualde garapena eta
lurralde gobernantza izango dira beraz gobernantza
modelo bat definitzeko garaian erreferentziatzat hartuko
ditugun irizpideak. Planteamendu hauetatik abiatuta,
ondorengo oinarriak ezarri genitzazke:
1. Lurralde gobernantzak gizartearen beharrei
soluzioak emateko erakundeen arteko
hartu-emana dela gakoa defendatzen du.
Herritarrak ere arazoen konponbidean inplikatzen
ditu.

2. Eskualde eta udalerri mailako erakundeen


artikulazioa handiagoa den heinean, hazi egiten da
garapen ekonomiko eta lorpen materialak lortzeko
eskualdeak daukan potentziala.

3. Eskualdearen garapena eta antolakuntza izaera


parte hartzailea duten tokiko gobernuen esku
uzten denean, lana modu horizontalean eginez,
eredu horrek eskualdean duen inpaktua oso
positiboa izan ohi da.
4. Modu irekian, parte hartzailean, gardentasunez eta
herritarren kontrol mekanismoak igarota martxan
jarritako politika publikoak, hobeto egokituko dira
herritarren eta eskualdearen beharretara.

You might also like