You are on page 1of 5

Euskal Ekonomia Demokraziaren Bidetik

NEGURIREN GAINBEHERA
Working Paper 2016ko urriak 7
Euskal Ekonomia
Demokraziaren Bidetik
NEGURIREN GAINBEHERA

1. Frankismoaren amaieratik aurrera, aurrekaririk gabeko


benetako iraultza bat gertatu zen euskal egitura
ekonomikoan. Iraultza horrek gure ekonomiaren oinarri
produktiboetan gertatu zen baina baita -ekonomia
politikoaren ikuspuntu batetik- gure herriaren gizarte eta
politika arloetako eraketaren funtsezko oinarri bat izan
diren aginte taldeen egoera eta kokapenaren aldetik ere.

2. Iraultza horren barnean -zalantzarik gabe- garrantzi


handienetako gertaera izan da Neguriren gainbehera,
euskal ekonomiaren zaintza oligarkikoaren oinarrizko
gune gisa.

3. Lurralde batean enpresa handien jabeak biltzen dituen


gune zehatz bat egotea, berez, ez da zergatik
kaltegarritzat hartu behar, liburu honen azterketaren
ikuspuntutik. Enpresa handi horiek aginte politikoan -
modu zuzenean zein zeharbidez- eragin erabakigarria
edo -zuzen zein zeharka- kontrola eskuratzen hasten
direnean sortzen da "oligarkiaren" kontzeptu negatiboa.
Egiaz, errealitate oligarkiko hori ezin da zalantzetan jarri
XX. mendeko Euskal Herriko -eta, bereziki, Bizkaiko-
egitura ekonomiko eta politikoen azterketa historikoan.

4. Euskal oligarkia ekonomiko horretako kide guztiek -


jakina- ez zuten haien bizilekua Negurin bertan
mantentzen. Baina bai proportzio garrantzitsu batean.
Botere gune horren definiziorako Neguri izen egokia
izateko beste behintzat.

5. Frankismoaren garaian, aginte politikoaren funtsezko


kuota bat mantentzen zuen Neguriko oligarkiak1.

1
Hainbat azterketa egin da Neguriko familiak eta frankismoaren egitura politikoen
arteko harremanei buruz. Adibidez, ik. "Neguri y Falange, 42 años en la Alcaldía
de Bilbao", DEIA, 2014ko martxoak 4. Oro har, Bizkaiko Aldundia, Bilboko
Alkatetza eta Getxoko Alkatetza izan ziren esparru politiko interesgarrienak
Neguriko familientzat, Nafarroako Foru Aldundia Felix Huarterentzat izan zen
moduan. Adibidez, Plácido Careaga Bizkaiko Aldundiko Presidente izan zen
60etako hamarkadan. Pilar Careaga, Plácidoren senide, Bilboko alkatesa izan zen
70etan. Baina Bilboko alkatetzan etengabeko partehartzea izan zuten Neguriko
familiek: José María González de Careaga, Félix Lequerica, José María Oriol,
Javier Ybarra eta Pilar Careaga izan ziren Bilboko alkate. Eta Bizkaiko Aldundiko
Lehendakariak izan ziren, Plácido Careagatik aparte, Javier de Ybarra eta Fernando
2
Euskal Ekonomia
Demokraziaren Bidetik
NEGURIREN GAINBEHERA

Lehenengo urteetan karlistekin eta falangistekin batera


eta, azken urteetan, burokrazia frankista beraren
ordezkariekin batera.

6. Hala ere, 70etako krisi ekonomikotik eta frankismotik


aurrera, bizkor, oso bizkor hasi zen indar ekonomiko eta
politikoa galtzen Neguriko oligarkia.

7. Prozesu horren barne, mugarri hauek aipa daitezke batez


ere:

a) frankismoaren amaiera

b) industri astunaren gainbehera

c) bai euskal abertzaletasunetik, bai eta -geroxeago-


Espainiako eskuin politikotik Negurik izan duen
urruntzea

d) BBVAren kontrola galtzea

8. Gauza nabaria da frankismoaren gainbehera danbateko


ederra izan zela eragin politikoaren aldetik Negurik
ordurarte zuen gaitasunerako. Eta hori bai Madrilen bai
euskal aldundi eta udaletan ere. Baina indar politikoaren
galera hori askoz txikiagoa izango zen aldi berean euskal
burdingintzaren krisiarekin batera ez bazen gertatuko.

9. Egiaz, 70/80etako krisi ekonomikoaren ondorioz, bere


indar ekonomikoaren funtsezko oinarriak galdu zituen
Negurik. Metaturiko errenta handiak zituzten Neguriko
familiek, jakina, beste motako enpresetan inbertituak
neurri handi batean. Baina enpresa horietako partaidetza
gutxi ziren kontrolerako gehiengoak eskuratzeko
nahikoak. Belaunaldien zehar metatutako aktiboak,
gehienbat, bonoak eta akzioak errentagarriak egiteko eta
dibertsifikatzeko asmoz zeuden inbertituak eta ez
horrenbeste kudeaketaren kontrola eskuratzeko asmoz.

Luis de Ybarra. Ez da ahaztu behar, jakina, Neguriren eragin politikoa


frankismoaren garaian Euskal Herritik haratago joan zela eta, batez ere, Espainiako
gobernuko -eta Falangen ere- hainbat kargu politiko eskuratu zuten Neguriko
familiek.

3
Euskal Ekonomia
Demokraziaren Bidetik
NEGURIREN GAINBEHERA

Eta, neurri handi batean, Euskal Herritik kanpo


inbertituak.

10. Neguriren behin betiko gainbehera, neurri batean,


Espainiako eskuin politikoaren gaitasun ezaren ondorioa
da, Euskal Herrian eskuinak zituen posizioak babesteko
orduan, Neguriko familiak edo Neguriko betiko indar
ekonomikoen bitartez. Alderantziz, Neguri eta
Espainiako eskuin politikoaren arteko urruntzea gauza
nabaria izan da hamarkada hauetan. Harreman horiek
konpontzeko ahaleginak berandu gauzatu dira eta ez dira
nahikoak izan. Espainiako eskuin politikoak ez du
Neguri behar zuen moduan babestu eta horrek nabarmen
oztopatu du betiko euskal oligarkiak kontrol
ekonomikorako zuen gaitasuna berriztatzea. Alderantziz,
Neguriren gero eta isolamendu handiagoa -arlo
ekonomiko zein politikoan- erraztu egin du horrek. Eta
Euskal Herriko geroko bilakaeran pisu sendoa
mantentzeko aukera ederra galdu du ere eskuin
espainiarrak.

11. Hurrengo ataletan jarraituko dugu prozesu hori aztertzen.


Betiko euskal oligarkia ekonomikoaren aldetik pisu
galtze nabarmena -ekonomiko eta politikoa- ekarri du
gertatutakoak. Hala ere, zalantzarik gabe, euskal
ekonomia eta politikaren aldetik aurrerapausu bat izan
da, guztiz positiboa, demokratizazioaren bidetik.

12. Hala eta guztiz, azalduko dugunez, Neguriko


oligarkiaren boterea ez da desagertu, ez eta gutxiago ere.
Euskal ekonomiaren sektore adierazgarriak kontrolatzen
dituzte oraindik Neguriko aberatsek2. Eta eragin politiko

2
Garrantzi handiko hainbat enpresatan mantentzen dute presentzia nabarmena
Neguriko familiek. Adibidez, ik. Elecnor-en kasua: "Elecnor. De la energía
nuclear a las renovables", José A. del Moral, Gananzia, 2011ko martxoak 22.
Noizbait, "Neguriren euskal burgesiaren enpresa energetiko" gisa ere kalifikatu da:
"Elecnor, la energética de la burguesía vasca de Neguri, capea el temporal", Juan
Carlos Martínez, Economía Digital. 2015eko urtarrilak 20.

Elecnor-ekin batera, Sener izan daiteke Neguri ren eragin esparruan koka daitekeen
garrantzi handiko beste enpresa bat. Ik. "Los otros amos del dinero", Maribel
González y José F. Leal, El Mundo. 2009ko abenduak 6.
4
Euskal Ekonomia
Demokraziaren Bidetik
NEGURIREN GAINBEHERA

eta soziala gordetzeko funtsezko tresna garrantzitsu


batzuk mantentzen dituzte. Prozesu eta errealitate hauek
ezagutu eta egokiro ulertzea funtsezkoa da gure
ekonomia eta gure gizartearen errealitatea behar den
moduan aztertzeko.

As a Working Paper, it does not reflect any institutional position or opinion neither of EKAI Center, nor of
its sponsors or supporting entities.
EKAI Center seeks to do business with companies or governments covered in its reports. Readers should be
aware that we may have a conflict of interest that could affect the objectivity of this report. Investors
should consider this report as only a single factor in making their investment decision.

GARAIA INNOVATION CENTER, GOIRU 1A MONDRAGON


TEL: 943250104 LEKEITIO 675701785 DURANGO 688819520
E-MAIL: info@ekaicenter.eu
www.ekaicenter.eu scribd.com/EKAICenter

You might also like