You are on page 1of 4

Euskal Ekonomia Demokraziaren Bidetik

BBV-ARGENTARIA. AURREIKUS
ZITEKEEN TESTUINGURUA
Working Paper 2016ko urriak 11
Euskal Ekonomia Demokraziaren Bidetik
BBV-ARGENTARIA. AURREIKUS
ZITEKEEN TESTUINGURUA

1. BBV eta ARGENTARIA-aren arteko bategitearen ondorioz,


BBVA berriaren zuzendaritzak eta egiturak, gero eta
gehiago, Estatuko hiribururako bidea hartu zuten. Sekulako
kolpea izan zen ere Neguriko indar politiko eta
ekonomikoarentzat. Eta euskal abertzaletasunean borroka
garrantzitsu bat galtzearen sentsazioa geratu zen. Prozesua
beraren inguruan, oso modu kaxkarrean kudeatu zela eta
Emilio de Ybarra, BBV-aren Lehendakariari
gertatutakoaren funtsezko erantzulea izan zela ere argi
geratu zen.

2. Bai Negurin, baita euskal abertzaletasunean ere, porrot


handi bat jasan izatearen ustea gauza nabaria zen. Eta
sentsazio hori, jakina, prozesuaren ondorioak zuzen jasan
zituzten pertsonengana ere hedatu zen. Bai Neguri inguruko
kontseilariak, baita -Pedro Luis Uriarte edo Mario
Fernandez moduan- euskal abertzaletasunetik hurbilago
zeuden exekutiboak eta BBVA utzi behar izan zutenak.
Horien denen ustez, bi erantzukizun ezberdinen ondorioa
izan zen gertatutakoa: Emilio de Ybarrarena alde batetik eta
Aznar1Lehendakaria gobernuarena bestetik.

3. Hala ere, bategite / xurgatze prozesu hori gertatu behar ez


zen ezusteko huts bezala ulertzea, akats analitiko larria
izango litzateke.

4. Egiaz, BBV-aren kontrola eskuratzeko eta euskal interes


taldeen ordezkariak ziren kontseilariak eta zuzendariak
kargutik kentzeko Aznarren gobernuak abian jarri zuen
estrategia nabaria izan bazen ere2, egiturazko beste faktore
batzuk egon ziren -garrantzi handikoak izan zirenak-
horrelako ezaugarriak izan zituen prozesu bat abiatzeko.

5. Alde batetik, salbuespenak - salbu, Neguriren enpresa


eraginkortasuna gero eta txikiagoa zen. Oro har, enpresari
handien taldea multzo errentagarria bihurtu zen, akzio

1
Ik. "Operación BBVA. Las claves políticas", Inmaculada Sánchez, El Siglo, 2002ko
apirilak 15.
2
Ik. "El milagro económico de Aznar en el banquillo", Carlos Carnicero, Economía
Digital, 2015eko urriak 3.
2
Euskal Ekonomia Demokraziaren Bidetik
BBV-ARGENTARIA. AURREIKUS
ZITEKEEN TESTUINGURUA

bakoitzeko partaidetzak kudeatzen zituena3 baina oso


gaitasun exekutibo gutxirekin4. BBV-aren kasuan, esan
dugunez, euskal abertzaletasunetik hurbil zeuden
exekutiboen esku utzi behar izan zituzten, gero eta gehiago,
kudeaketaren ardura Neguriko kontseilariek.
Negurikoentzat, "gure bankua" izaten jarraitzen zuen BBV-
k baina -ziur asko- ez aurreko hamarkadetako BANCO DE
BILBAO eta BANCO DE VIZCAYA bezain "gurea".

6. Hori denaren ondorioz, hobe ulertzen dugu BBV-aren


kontrola babesteko lehenago -eta BBVArena geroxeago-
Negurik erakutsi zuen gaitasun eza. Bere interesak
defendatzeko garaian guztiz jokabide traketsa izan zuen eta,
ziur aski,ez hamarkada batzuk lehenago izango zen bezain
gogorra.

7. Dinamika guztia honen atzean egiturazko faktore nabarmen


bat dago. BBV-aren hazkundea bera, hain zuzen ere.
Hainbat hamarkadetako hazkunde jarraitua izan zuen
bankuak, BANCO DE BILBAO eta BANCO DE
VIZCAYA moduan hasieran eta BBV modura 1989tik
ondoren.

8. Merkatu kuota handia zuen BBV-k estatu osoan eta


nazioartean bere hedapena gero eta handiagoa zen. Neguri
bezalako interes talde mugatu batek horrelako banku bat
kontrolatu ahal du, jakina,gainerako akziodunak behar beste
sakabanatuta dauden bitartean. Baina gauza nabaria da
horrelako kontrol mota epe luzera mantentzeko aukerak
gero eta gutxiago direla erakundea hazten den arabera.

3
Liburu honen helburuaren ikuspegitik kapital partaidetzek duten garrantziaz, interes
handikoa izan daiteke "La importancia de llamarse Ybarra. Los nuevos negocios desde
arriba y otros beneficios capitalistas", Pablo Díaz Morlán, Historia Empresarial 812,
ICE, 2004ko urtarrila, 153-162 orr. Ybarra familiaren kokapen estrategikoa aztertzen
du, nolabait Díaz Morlan-ek, enpresen kudeaketatik partaidetza gaituetara eta
administrazio kontseiluetara igaroz. Bai eta administrazio kontseiluek duten garrantzia
ere, Ybarra familiaren kapitalaren posizio eta helburuak babesteko.
4
Garrantzi handiko industria funtsa batzuk dituzte kontrolpean Neguriko betiko
familiek. Adibidez, Mercapital edo Cartera Industrial. Neguriren esparrutik kanpo
Nafarroako Juan Felix Huartek kontrolatzen duen "Uriel Inversiones, S.A." da kontuan
hartzekoa.
3
Euskal Ekonomia Demokraziaren Bidetik
BBV-ARGENTARIA. AURREIKUS
ZITEKEEN TESTUINGURUA

9. BBV edo BBVA bezala Burtsan dauden enpresek agintea


akziodunen talde txiki baten esku gordetzeko aukera eman
ohi dute. Betiere kontrolean parte hartzera sartzeko eskaera
egiteko behar beste pisua duten beste akziodun batzuk
azaltzen ez diren bitartean. Kontrolerako gai diren akziodun
berri horiek ez badira agertzen, egoera faktikoen edo barne
borroken arabera zehazten da aginte taldea, BBVA
kontrolatzeko Neguri eta gobernu zentralaren artean gertatu
zen moduan.

10. Azken finean, Neguri bera Euskal Herrian eta lurralde


esparru mugatu batean kokaturik izateak asko zailtzen du
horrelako erakunde baten gaineko kontrola epe luzera
mantentzea. Beste ikuspuntu batetik, Euskal Herria bezalako
lurralde txiki batek burtsan dagoen erakunde baten kontrola
mantentzeko aukerak ere gero eta txikiagoak izango ditu
erakundea handitzen den arabera. Kontrolerako akziodunek
kapital osoaren %5 edo %105-atik beherako ehunekoetara
jaisten badira, kontrol hori mantentzeko beren gaitasuna
mantentzea gero eta zailagoa da. 2000. urtean, BBV-
ARGENTARIA bat egitearen unean, BBV-aren kontseilari
guztien artean kapital osoaren %1 baino gutxiago zuten.

11. Horrek ez du esan nahi, jakina, Euskal Herria bezala neurri


txikikoak diren lurraldeek jarrera ezkorra izan behar dutenik
enpresa multinazionalen aurrean. Hala ere, erakunde
multinazional horien kontrola mantentzea gero eta zailagoa
da eta horren jakinean egon behar dute lurralde hauek.

As a Working Paper, it does not reflect any institutional position or opinion neither of EKAI Center, nor of
its sponsors or supporting entities.
EKAI Center seeks to do business with companies or governments covered in its reports. Readers should be
aware that we may have a conflict of interest that could affect the objectivity of this report. Investors
should consider this report as only a single factor in making their investment decision.

GARAIA INNOVATION CENTER, GOIRU 1A MONDRAGON


TEL: 943250104 LEKEITIO 675701785 DURANGO 688819520
E-MAIL: info@ekaicenter.eu
www.ekaicenter.eu scribd.com/EKAICenter

5
Ik. "La aristocracia del barrio". Alvaro Tizón eta Julián Gonzalez. EL MUNDO, 28
de marzo de 1999
4

You might also like