You are on page 1of 1

Testigantza:

PELLO SASIAIN ITURRI

Bi galdera testigantzak bideratzeko:


1) Nola bizi izan duzu gertatu dena.
2) Zer nolako Bizikidetza atsegingo Lasarte-Orian etorkizunean.

1) Nola bizi izan duzu gertatu dena

Gaztetik herrigintzaren adierazpen ezberdinetan aritu izan naiz. Jarrera


eraikigarria eduki nahi izan dut beti. Nere inguruko jende askok egin izan
duen bezala. Nik bizi dudanaren ikuspegitik, herri honi egin zaion kalterik
haundiena gutxi batzuek erabili duten indarkeriak egin dio. Askok
eraikitzeko egin izan duten lan eskerga trabatu egin nahi izan du,
bizikidetza hondatzeraino eraman du, gorrotoa hedatu du

2) Zer nolako Bizikidetza atsegingo Lasarte-Orian etorkizunean?

Nere inguruko bizikideekin ez dut izan orain arte arazo haundiegirik.


Bizikidetza bere onera ekartzeak, baino, esan nahi du mehatxua eta
indarkeria erabat desagertu direla segurtatzea. Iraganean bide horiek
erabili dituztenek gehiago ez dituztela erabiliko jakiteak sendotuko du
guztion arteko elkarbizitza.

You might also like