You are on page 1of 1

Kohesioa

Testuaren ezaugarrietako bat jarraitasunarena dugu. Jarraitasunak esaldiak eta ideiak lotzearekin du
zerikusia.

Ongi idatzitako testuaren zatiek elkarren artean loturik egon behar dute, irakurleari diskurtsoaren
haria jarraitzen laguntzeko. Jakina, hori, nondik norako koherentea dagoenean soilik da posible.
Idatziak batasunik ez duenean ezinezko gertatzen da juntadura.

Bi ideien arteko juntadura (direlako ideiak esaldi soiletan edo paragrafotan garatuta edo adierazita
egon litezke) ez da beti lokailu edo juntagailu bidez ematen.

Adibidez, Euria ari du. Aterkia hartuko dut esaldiak loturik daude bertan aditzera ematen den egoerak
salatzen duen kausa-ondorio harremanari esker kasu honetan, hau da, esperientzia arrunta nahikoa
dugu bi ideia horien arteko lotura zein den erabakitzeko.

Euria ari du. Lanean ari da ideiak, ordea, ez dute berezko harremanik eta, ondorioz, nolabaiteko
laguntza eman behar diogu irakurleari ongi uler dezan. Horrela, kontestuaren arabera, honakook
molda ditzakegu: euria ari duenez, lanean ari da, euria ari duen arren, lanean ari da, euria ari du; beraz, lanean
ari da Gehienetan, beraz, juntadurak agerian beharko ditugu.

Horretarako, hainbat elementu erabil dezakegu:

1. Izenordeak eta erakusleak: Laino ugari izanen dira. Horiek ez dute eguzkia guztiz estaliko.

2. Hitz-gako errepikatua: Euria ari du. Euria ari duen bitartean lanean jarraituko dugu.

3. Ordezkoak: Andrearen aurpegira begiratu zuen; 50 bat urteko emakumea zen.

4. Lotura logikoak: hizkuntzak hainbat harreman-mota sortzeko menperagailu, lokailu eta


juntagailu multzo zabala eskaintzen digu. Horietaz ere balia gaitezke ideiak lotzeko.

Zenbait gomendio

1. Ideia nagusia eta bigarren mailakoak bereizi. Prestatu duzun eskema nabarmena izango
da gure testuan. Hori bai, gogoan izan testua ez dela eskema idatzia edo telegrama
moduko ezer.

2. Esaldien arteko lotura logikoa adierazi. Horretarako menperagailu, lokailu zein


juntagailuak erabil daitezke. Esaldiak ez gehiegi luzatu, baina; irakurleari lana erraztu nahi
diogu eta juntadurek horretan laguntzen dute; esaldiak gehiegi korapilatzeak ulermena
oztopatzen du.

3. Juntadurak aukeratzean erreparatu erabiltzeko arauei.

4. Emendiozko lokailuen erabilera (eta, baita, gainera) mugatu; horien gehiegizko erabilerak
ahalegin eza edo maila eskasa adierazten du.

5. Esandako zerbait, aipatua izan arren, ezin da erabat jan edo desagerrarazi horri buruzko
esaldi guztietan. Errepikapenak saihesteko, ordezkoak, erakusleak erabili.

You might also like