You are on page 1of 2

HALLELUJAH

Nik tristura ezagutu dut


Akorde, nota, isiltasun
Nere bizitzan ezinbestekoak
Atzo zu faltan zintudan
Gaur ahaztu zait zergaitik zan
Zuri iraganean lotzen ninduena

HALLELUJAH

Maite ginen, bazenekien


Baina agertzen dira esaten
Beldur zinen bihotza zabaltzeaz
Zelai berdetan galdu ginen
Mozorroak kendu genituen
Ozenki ta harro esan genien

HALLELUJAH

Gaur gogoratu zaitut


Gauean amestu egin dut
Zurean berriz izan genintzela
Ez ahaztu esan genuena
Lurra borobila dela
Eta berriz topatuko garela

Bird on the wire


Itzultzailea:
Xabier Lete

Txoriak kaiolan
mozkorrak gauez bezala
libre izan nahi nuen, alferrik.
Arrain bat amuan,
zaldun bat banintz bezala,
zugana itzuli naiz beti.
Krudel izan baldin banaiz
ahaz dezazun nahi nuke oraindik,
leial izan ez banintzen
zurekin leial nahi nuen izan.
Piztiak, urduri,
beldurrez, haurrak bezala,
puskatu dut emandako
[maitasuna.
Baina gaur zin dagit
xukatuko dizudala
gaizkiaz sortu nizun negarra.
Krudel izan baldin banaiz
ahaz dezazun nahi nuke oraindik,
leial izan ez banintzen
zurekin leial nahi nuen izan.
Txoriak kaiolan
mozkorrak gauez bezala
libre izan nahi nuen, alferrik.

You might also like